Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 22

9

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Helburuak

Hasi baino lehen

Hamabostaldi honetan, hau ikasiko


duzu:

1.Lerro poligonalak 136. orr.


Definizioa eta sailkapena. Poligonoa

Poligonoen elementuak
zeintzuk diren esaten,
bereizten eta irudikatzen.

Triangeluak irudikatzen.

Zeintzuk diren triangeluetako


zuzen eta puntu
esanguratsuak.

Lauki motak bereizten eta


irudikatzen.

Beste poligono batzuk


identifikatzen.

Poligonoen perimetroak
kalkulatzen.

Poligonoen azalerak
kalkulatzen.

Poligonoen azaleren kalkulua


aplikatzen eguneroko bizitzako
egoeretan.

2.Triangeluak 136. orr.


Elementuak eta sailkapena
Triangeluak eraikitzen
Zuzen eta puntu esanguratsuak
3.Laukiak 141. orr.
Elementuak eta sailkapena
Paralelogramoak
4.Poligono erregularrak 143. orr.
Definizioa
Simetria-ardatzak
5.Perimetroak eta azalerak 145. orr.
Definizioa. Azalerak neutzen
Azalera-unitateak
5.Poligonoen azalerak 147. orr.
Laukien azalerak
Triangeluen azalerak
Poligono erregularren azalerak
Poligono irregularren azalerak
Praktikatzeko ariketak
Gehiago jakiteko
Laburpena
Autoebaluazioa
Tutoreari bidaltzeko jarduerak

MATEMATIKA 1. DBH

133

134

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Hasi baino lehen

Bost piezako Tangram-a


Moztu goiko irudiak, eta ebazpenari begiratu
gabe, saiatu lauki bat eraikitzen pieza guztiekin.
Ondoren, saiatu beste irudi batzuk sortzen.

Aztertu
Beste zein tangram oinarritzen da lauki baten
banaketan? Zenbat pieza ditu?

MATEMATIKA 1. DBH

135

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


1. Lerro poligonalak
Definizioa eta sailkapena. Poligonoak
Lerro poligonoala da lotuta dauden segmentu
batzuen multzoa (segmentu baten amaiera izango da
hurrengoaren hasiera). Irekiak edo itxiak izan
daitezke.
Lerro poligonal itxi batek osatzen
duen barrutia da poligonoa.

Lerro poligonal irekia

Ahurrak edo ganbilak izan daitezke poligonoak.


Ganbila: 180 baino txikiagoak dira bere barneangelu guztiak.
Ahurra: 180 baino handiagoa(k) d(ir)a barneangeluetako bat(zuk).
Unitate honetan, ikusiko dugu erregularrak edo
irregularrak izan daitezkeela poligonoak. Alde
kopuruaren arabera ere sailka daitezke.

Poligono ganbila

Poligono ahurra

2. Triangeluak
Elementuak eta sailkapena
Hiru aldeko poligonoa da triangelua. Triangeluaren
elementu garrantzitsuak hauek dira: aldeak, oinarria,
altuera, erpinak eta angeluak.

Triangelua

aldeak

erpinak

angeluak

oinarria

altuera

Triangelu
zorrotza

Triangelu
zuzena

Triangelu
aldekidea

Triangelu
isoszelea

Angeluen arabera sailka daitezke triangeluak:


Zorrotza: hiru angeluak zorrotzak dira.
Zuzena: angelu zuzen bat eta bi zorrotz.
Kamutsa: angelu kamuts bat eta bi zorrotz.
Aldeen arabera ere sailka daitezke triangeluak:
Aldekidea: hiru aldeak berdinak dira.

Triangelu
kamutsa

Isoszelea: bi alde berdinak dira.

Eskalenoa: hiru aldeak desberdinak dira.


Hiru aldeko poligonoa da triangelua.

136

MATEMATIKA 1. DBH

Triangelu
eskalenoa

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
1.

Adierazi beheko poligonoak ahurrak ala ganbilak diren:

a) Ganbila: 180 baino txikiagoak dira barne-angelu guztiak.


b) Ahurra: 180 baino handiagoa da F angelua.
c) Ahurra: 180 baino handiagoak dira A eta D angeluak.
d) Ganbila: 180 baino txikiagoak dira barne-angelu guztiak.
2.

3.

Sailkatu beheko irudiak angeluen eta aldeen arabera:

a) Isoszelea eta zuzena.

d) Isoszelea eta zorrotza.

b) Eskalenoa eta kamutsa.

e) Aldekidea eta zorrotza.

c) Eskalenoa eta zorrotza.

f) Eskalenoa eta zuzena.

Bete beheko taula: gelaxketan BAI edo EZ idatzi beharko duzu triangelu bat
zutabean eta errenkadan adierazten den motakoa izatea posible denaren arabera:
Aldekidea

Isoszelea

Eskalenoa

Aldekidea
BAI
EZ
EZ

Isoszelea
BAI
BAI
BAI

Eskalenoa
BAI
BAI
BAI

Zorrotza
Zuzena
Kamutsa

Zorrotza
Zuzena
Kamutsa

MATEMATIKA 1.DBH

137

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Triangeluak eraikitzen
Triangelu bat irudikatzeko, honako kasu hauetako
bat izan beharko dugu:

Hiru aldeak ezagutzea.

Segmentuetako bat hartuko dugu gure


triangeluaren oinarri.
Arku bat marraztuko dugu: zentroa oinarriaren
muturretako batean izango du, eta erradioa beste
aldeetako baten luzera izango da.
Beste arku bat marraztuko dugu: zentroa
oinarriaren beste muturra izango da, eta erradioa
hirugarren aldearn luzera.
Marraztutako
arkuen
ebaki
triangeluaren hirugarren erpina.

puntua

da

Oharra: triangelua eraiki ahal izateko, a aldearen


luzera baino handiagoa izan behar du b eta c aldeen
luzeren baturak.

Bi
alde
eta
ezagutzea.

bien

arteko

angelua

Segmentuetako bat hartuko dugu gure


triangeluaren oinarri.
Alde honen muturretako batean, irudikatuko dugu
ezaguna den angelua.
Zuzen bat marraztuko dugu: erreferentzia
moduan hartutako erpinetik igaroko da, eta
aurreko pausoan iruditutako angeluaren aldea
izango da. Zuzen horren gainean, puntu bat
markatuko dugu: bigarren aldearen luzera izango
da marraztutako angeluaren erpinetik puntu
horretara egongo den distantzia.
Segmentu batekin lotuko ditugu triangelua izten
lagunduko diguten erpin biak.

Bi angelu
ezagutzea.

eta

batera

duten

aldea

Ezagutzen dugun aldea izango da triangeluaren


oinarria. Eman diguten angeluetako bat
marraztuko dugu oinarriaren mutur batean. Zuzen
bat marraztuko dugu: erreferentzia moduan hartu
dugun erpinetik igaroko da, eta aurreko pausoan
neurtutako angeluaren aldea zuzen horren
gainean egongo da. Oinarriaren beste muturrean
irudikatuko dugu bigarren angelua, eta zuzen bat
marratuko dugu oinarriarekin angelu hori osatzen
duena. Zuzenki bi horien ebakipuntua izango da
triangeluaren hirugarren erpina.
138

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Zuzen eta puntu esanguratsuak


Lau zuzen mota definitzen dira triangelu batean;
zuzen esanguratsuak esaten zaie:

Erdibitzaileak eta zirkuntzentroa

Erdibitzailea: aldearen erdiko puntutik igarotzen


den zuzen perpendikularra.
Erdikaria: angelua beste bi angelu berdinetan
banatzen duen zuzena.
Erdibidekoa: erpin batetik
erdiko puntura doan zuzena.

aurkako

aldearen

Altuera:
erpin
batetik
perpendikularrean doan zuzena.

aurkako

aldera

Erdikariak eta intzentroa

Mota bakoitzeko hiru zuzen daude triangelu batean.

Zuzenkion
deritze:

ebaki

puntuei

puntu

esanguratsuak

Zirkuntzentroa: hiru erdibitzaileen ebaki puntua.


Erdibidekoak eta barizentroa

Intzentroa: hiru erdikarien ebaki puntua.


Barizentroa: hiru erdibidekoen ebaki puntua.
Ortozentroa:

hiru

altueren

ebaki

puntua.

Altuerak eta ortozentroa

Zein da triangelu baten barne-angeluen


batura?
A
Irudian ikus dezakezunez:

A + B + C = 180

MATEMATIKA 1.DBH

139

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
4.

Esan zeintzuk diren irudietako zuzen eta puntu esanguratsuak:

Altuerak eta ortozentroa Erdikariak eta intzentroa

5.

Erdibitzaileak,
zirkuntzentroa

Esan zeintzuk diren irudietako zuzen eta puntu esanguratsuak:

Erdikariak eta intzentroa Altuerak eta ortozentroa

6.

Erdibidekoak eta
barizentroa

Erdibitzaileak,
zirkuntzentroa

Erdibidekoak eta
barizentroa

Irudikatu 6, 7 eta 8 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz,


nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu
esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak?
Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Zorrotza da angelu guztiak
zorrotzak baitira. Barnean daude puntu esanguratsu guztiak.

7.

Irudikatu 6, 8 eta 10 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz,


nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu
esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak?
Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Zuzena da angelu zuzen
bat baitauka. Zirkuntzentroak bat egiten du hipotenusaren erdiko puntuarekin.
Angelu zuzenaren erpinean dago ortozentroa. Barnean daude barizentroa eta
intzentroa.

8.

Irudikatu 6, 8 eta 12 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz,


nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu
esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak?
Triangelua eskalenoa da hiru aldeak desberdinak baitira. Kamutsa da angelu
kamuts bat baitu. Kanpoan daude zirkuntzentroa eta ortozentroa. Barnean daude
barizentroa eta intzentroa.

9.

Irudikatu 6, 6 eta 6 zentimetroko aldeak dituen triangelua. Aldeei erreparatuz,


nolakoa da triangelua? Eta angeluei erreparatuz? Marraztu zuzen eta puntu
esanguratsu guztiak. Non daude kokatuta puntu esanguratsuak?
Aldekidea eta zorrotza da triangelua: angelu guztiak dira 60-koak. Bat egiten dute
zuzen esanguratsuek; baita puntuek ere.

140

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


3. Laukiak
Elementuak eta sailkapena

Laukiak

Diagonalak

Laukia lau aldeko poligonoa da. Laukiaren elementu


garrantzitsuak: aldeak, erpinak, angeluak eta
diagonalak.
Zenbat alde paralelo dituzten, honela sailkatzen dir
laukiak:

aldeak

erpinak

angeluak

Trapezoideak: aldeak ez dira paraleloak.


Trapezioak: bi alde paraleloak dira.

Paralelogramoak: binaka paraleloak dira aldeak.

Trapezoidea

Trapezioa

Laukia lau aldeko poligonoa da.

Paralelogramoak

Paralelogramoak
Aurreko atalean esan den bezala, paralelogramoa
da aurkako aldeak beti paraleloak dituen laukia.
Bere angeluen eta aldeen arabera sailka daitezke
paralelogramoak:
Karratua

Laukizuzena

Karratuak:
angeluak ere.

berdinak

dira

lau

aldeak;

baita

Laukizuzenak: aldeak binaka desberdinak dira;


eta berdinak lau angeluak (zuzenak).
Erronboa

Erronboidea

Zein da lauki baten barneangeluen batura?


Diagonalak bi
triangelutan
banatzen du
laukia;
laukiaren
barne-angeluen
batura:

Erronboak: angeluak binaka desberdinak dira; eta


berdinak lau aldeak.
Erronboideak:
desberdinak dira.

angeluak

eta

aldeak

Aurkako aldeak paraleloak


laukia da paralelogramoa.

binaka

dituen

180+180=360

MATEMATIKA 1.DBH

141

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
10.

142

Sailkatu beheko laukiak:

a)

b)

c)

d)

e)

f)

g)

h)

i)

j)

k)

l)

a) Trapezioa

b) Laukizuzena

c) Erronboidea

d) Erronboa

e) Trapezoidea

f) Trapezioa

g) Erronboidea

h) Erronboa

i) Laukizuzena

j) Karratua

k) Trapezioa

l) Trapezoidea

MATEMATIKA 1. DBH

4. Poligono erregularrak
Elementuak.

aldeak

erpinak

Poligono erregularra da luzera


berdineko aldeak eta angelu berdinak
dituen poligonoa.

Poligono erregularraren elementu esagurantsuak:

Zentroa eta apotema Zentroa eta erradioa

Aldea:
bakoitza.

lerro

poligonal

itxiaren

segmentuetako

Erpina: ondoz ondoko bi aldek batera duten


puntuetako bakoitza.
Zentroa: erpin guztietatik distantzia berdinera
dagoen puntua.

diagonala

Barne-angelua

Apotema:
alde
batekiko
segmentu
perpendikularra:
poligonoaren
zentroan
dago
muturretako bat; bestea, aldean bertan.
Erradioa: segmentu bat da, mutur bat zentroan
duena, eta bestea poligonoaren erpin batean.
Diagonalak: segmentu bat da, muturrak ondoz
ondokoak ez diren erpinetan dituena.

Barne-angelua: ondoz ondoko bi aldek osatzen


Pentagonoa

Hexagonoa

duten angelua (180 baino txikiagoa).

Alde kopuruaren
bakoitzak:
Heptagonoa

arabera,

izen

bat

du

poligono

Oktogonoa

Hiru aldekoa: triangelu aldekidea.


Lau aldekoa: laukia.
Bost aldekoa: pentagonoa.
Sei aldekoa: hexagonoa.
Eneagonoa

Dekagonoa

Zazpi aldekoa: heptagonoa.


Zortzi aldekoa: oktogonoa.
Bederatzi aldekoa: eneagonoa.
Hamar aldekoa: dekagonoa.
Hamaika aldekoa: endekagonoa.

Endekagonoa

Dodekagonoa

Hamabi aldekoa: dodekagonoa.


Hamairu edo alde gehiagokoa: ez zaio izen
berezirik ematen; 13, 14... aldeko poligono
erregularra esaten zaio.
MATEMATIKA 1.DBH

143

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Simetria-ardatzak
Badira lerro batzuk irudi bat erdibitu egiten dutenak;
irudia lerro horietatik tolestutakoan, aldeetako bat
beste batean gainjartzen da (biek bat egiten dute):
simetria-ardatza dute izena lerro horiek.
Poligonoek alde kopuru bikoitia edo bakoitia izan
dezakete. Ohartu zaitez zer antzekotasun eta
desberdintasun dituzten poligonoek simetria ardatzari
dagokiolarik.

Pentagonoaren simetria ardatza

Alde kopuru bakoitia duen poligono erregularraren


erpin bakoitzetik eta horien aurkako aldearen erdiko
puntutik igarotzen da simetria ardatza.
Bi motatako simetria ardatzak ditu alde kopuru
bikoitiko poligono erregular batek: aurkako erpinak
lotzen ditu batek; eta besteak aurkako alde biren
erdiko puntuak lotzen ditu.

Hexagonoaren simetria ardatza

ARIKETA ebatziak
11.

Kalkulatu angelu zentrala, barne-angelua eta


erregular batean, eta hexagono erregular batean:

Angelu zentrala: 360:5=72


Barne-angelua: 180-72=108
Kanpo-angelua: 180-108=72
12.

144

kanpo-angelua

pentagono

Angelu zentrala: 360:6=60


Barne-angelua: 180-60=120
Kanpo-angelua: 180-120=60

Irudikatu triangelu aldekidearen, laukiaren, heptagono erregularraren eta


oktogono erregularraren simetria ardatzak:

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


5. Perimetroak eta azalerak
Definizioa. Azalerak neurtzen.
Irudi lau baten perimetroa da aldeen luzeren
batura.

Poligono baten perimetroa

Irudiak betetzen duen azalera neurtzea da


irudiak betetzen duen eremuaren luze-zabala
kalkulatzea.
Zeharka kalkulatzen dira azalerak. Hau da, hainbat
formula matematiko erabiltzen dira, ezin baititugu
neurtu luzerekin egiten den moduan (besterik gabe
"irakur" dezakegu erregelarekin segmentu baten
luzera).
Perimetroa da poligonoaren aldeen
luzeren batura. Azalera ezin da modu
zuzenean
kalkulatu,
zeharkako
formuletara jo beharko dugu.

Azalera-unitatea

Azalera-unitateak
Metro bateko aldea duen karratuaren azalera da
azalerak neurtzeko unitatea. Metro koadro du izena
unitate horrek eta ikurra: m2.
Ezkerreko irudian ikusi nola lortzen den metro
koadroaren
lehenengo
azpimultiploa.
Azaleraunitateak ehunaka aldatzen direla ikusiko duzu.

Unitate handiagoetara aldaketa

Unitate batetik ondoz-ondoan duen goiko


unitatera pasatzeko, 100ekin zatitu behar da.

Unitate batetik ondoz-ondoan duen beheko


unitatera pasatzeko, 100ekin biderkatu behar
da.
Metro koadroa (m2) da azaleraunitatea.

Area da lursailen azalerak neurtzeko erabiltzen den


azalera-unitatea: dekametro karratua da, edo ehun
metro koadro.
Unitate txikiagoetara aldaketa

MATEMATIKA 1.DBH

145

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


ARIKETA ebatziak
13.

Kalkulatu beheko poligono erregularren perimetroa. Adierazi perimetroa


dekametrotan, metrotan, dezimetrotan, zentimetrotan eta milimetrotan:

aldea: 5 cm.

aldea: 8 m.

aldea: 2 dm.

aldea: 4 mm.

a) Pentagonoaren perimetroa: 0.025 dam = 0.25 m = 2.5 dm = 25 cm = 250 mm


b) Hexagonoaren perimetroa: 4.8 dam = 48 m = 480 dm = 4800 cm = 48000 mm
c) Oktogonoaren perimetroa: 0.16 dam = 1.6 m = 16 dm = 160 cm = 1600 mm
d) Dekagonoaren perimetroa: 0.004 dam = 0.04 m = 0.4 dm = 4 cm = 40 mm
14.

Zenbat cm2 dira 40 m2?


m2tik cm2ra pasatzeko, bi posizio jaitsi behar ditugu: bi aldiz bider 100 egin
behar dugu; hau da, bider 10000 egin behar dugu.
40 m2 = 40 100 100 = 40 10000 = 400000 cm2.

15.

Zenbat m2 dira 500 mm2?


mm2-tik m2ra pasatzeko, hiru posizio igo behar ditugu: hiru aldiz zati 100 egin
behar dugu; hau da, zati 1000000:
500 mm2 = 500 : 100 : 100 : 100 = 500 : 1000000 = 0.0005 m2.

16.

Zenbat dm2 dira 7 km2?


km2-tik dm2-ra pasatzeko, lau posizio jaitsi behar ditugu: lau aldiz bider 100 egin
behar dugu. Hau da, bider 100000000:
7 km2 = 7 100000000 = 700000000 dm2.

17.

Zenbat hm2 dira 24 dam2?


dam2-tik hm2ra pasatzeko, posizio bat igo behar dugu: zati 100 egin behar dugu.
24 dam2 = 24 : 100 = 0.24 hm2.

18.

Zenbat mm2 dira 0.125 hm2?


hm2-tik mm2ra pasatzeko bost posizio jaitsi behar ditugu: bost aldiz bider 100
egin behar dugu. Hau da, bider 10000000000.
0.125 hm2 = 0.125 10000000000 = 1250000000 mm2.

146

MATEMATIKA 1. DBH

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


6. Poligonoen azalerak
Laukien azalerak
Oso erraza da laukizuzenaren, karratuaren
erronboidearen azalera kalkulatzea.

eta

A = 7 x 4 = 28 cm2

Funtsezkoa da laukizuzen baten


azalera kalkulatzen jakitea beste
irudi lau batzuen azaleren kalkulua
ulertzeko.

Laukizuzenaren azalera. Oinarria eta altuera


biderkatuz lortzen da: A = oinarria x altuera.

A = 5 x 5 = 25 cm2

Karratuaren azalera. A = aldea x aldea = aldea2.


Erronboidearen

azalera.
Laukizuzenaren
azaleran oinarritzen da: erronboidearen oinarria bider
altuera (ez da beste aldearekin biderkatu behar).

A = 6 x 4 = 24 cm2

A = oinarria x altuera.

Erronboaren

azalera.
Erronbotik
abiatuz,
laukizuzen bat lor daiteke ezkerreko irudian ikus
dezakezun bezala. Diagonal handia da oinarria, eta
diagonal txikiaren erdia laukizuzenaren altuera:

A=

6x4
2

= 12 cm

Trapezioaren azalera. Ezkerreko irudian ikus


daitekeen bezala, trapezioa aldrebes ipiniz gero,
erronboide bat lor daiteke. Erronboide horren azalera
da trapezioaren azaleraren bikoitza. Erronboidearen
oinarria da trapezioaren oinarrien batura, eta
erronboidearen altuera da trapezioaren altuera.

A=

(7 + 4) x 3
2

= 16,5 cm

MATEMATIKA 1.DBH

147

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Triangeluen azalerak
Edozein triangeluren azalera nola kalkulatzen den
ulertzeko, irudian ikus dezakezunez, triangelua
aldebrez ipiniz gero, erronboide bat lortzen da.
Triangeluaren
azaleraren
bikoitza
izango
da
erronboidearen azalera. Oinarri eta altuera bera
dituzte erronboideak eta triangeluak.
Oinarria bider altuera zati bi da
triangeluaren azalera.

Poligono erregularren azalerak


Edozein poligono erregularren azalera kalkulatzeko,
triangelutan
banatzen
da
poligonoa:
erpinak
zentroarekin lotuz lortuko ditugu. Poligonoaren
apotema da triangeluen altuera. Triangelu baten
azalera kalkulatzen da, eta gero triangeluen
kopuruagatik biderkatu.

A=

7x6
2

= 21 cm

Perimetroa bider apotema zati bi da


poligono erregular baten azalera.

Poligono irregularren azalera


Zeharkako metodoak erabiliko ditugu edozein
poligono irregularren azalera kalkulatzeko. Hiru dira
metodoak: triangulazioa, bilbe kuadrikulatua eta
poligonoa lauki ezagunetan banatzea.

Poligono irregularraren triangulazioa

148

MATEMATIKA 1. DBH

ARIKETA ebatziak
19.

Kalkulatu paralelogramo hauen azalera:

A = 24 16

A =11
2

A = 384 cm

A =121 cm

A = 30 18

A=

A = 540 cm

20.

A =192 cm

Kalkulatu lauki hauen azalera:

A=

(35+7)21
2

A=

A =120 cm

Kalkulatu triangelu hauen azalera:

A=

12 7
2

A=
2

A =18 cm

Kalkulatu polgono irregular hauen azalera:

A=

5 8 5.5
2

A=

6 10 8.66
2
2

A =110 cm

23.

4 9
2
2

A = 42 cm

22.

(12+8)12
2
2

A = 441 cm
21.

2416
2

A = 259.8 cm

Kalkulatu polgono hauen azalera:


8 2
2
= 8 cm
2
8 6
2
A2 =
= 24 cm
2

A1 =

A = 5 3 =15 cm
A=
2

A = 8+24 = 32 cm

(5+2)4
2
14 cm
2
2

A =15+14 = 29 cm

MATEMATIKA 1.DBH

149

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Praktikatzeko
1. Markoan jarri nahi dugu 103 cm-ko

oinarria eta 63 cm-ko altuerako


koadro bat. Zer luzera izango du
erabili nahi dugun moldurak? 7,2 /m
da molduraren prezioa. Kalkulatu
markoaren prezioa.
2. Pentagono

irregular baten formako


parke bat dago hiri batean. Aldeen
neurriak: 45, 39, 29, 17 eta 39
metro.
Zer
luzera
du
parkea
inguratzen duen hesiak?

3. Erromerietarako karpa bat jarri dute

herrian: 11 aldeko polgono irregular


baten forma du. Bonbillez osatutako
girlanda bat jarri dute bere inguruan.
Girlandaren luzera: 68 m. Zer luzera
du karparen alde batek?

erregularretan
moztutako
ohiala
erabiltzen du horretarako. 173 cmkoa da eguzkitakoaren aldea, eta
266,21 cm-koa bere apotema. Zer
luzerako ohiala beharko dugu 10
aldeko 36 eguzkitako egiteko?
9. Irudiko mosaikoan, koro poligonalak

osatzen dituzte hexagonoen inguruko


karratuek
eta
triangeluek.
Hexagonoaren
aldea
eta
dodekagonoarena berdinak dira, eta
30 cm-ko luzera dute. Hexagonoaren
apotema 25,98 cm-koa da eta
dodekagonoarena
55,98
cm-koa.
Kalkulatu koro poligonalen azalera.

4. Lauza karratuak jarri nahi dira eraikin

bateko
barne-patioan.
Lausaren
aldearen luzera: 30 cm. Laukizuzena
da patioa. Patioaren neurriak: 10 m
bider 1 m. Zenbat lauza behar dira?
5. Apurtu egin da itsasontzi baten bela,

eta beste bat ipini behar dugu. 21 /


m2
kobratzen
dizkigute
bela
berriagatik. Belaren altuera 8 m-koa
bada, eta altuera 4 m-koa; zenbat
ordaindu beharko dugu?
6. Ohial-biribilki baten zabalera 2 m-koa

da; eta 1050 zapi karratu egiteko


erabili da. Zapien aldea: 20 cm. Ez da
ohialik falta izan, ezta sobratu ere;
beraz, zer luzer zuen biribilkiko
ohialak?
7. Erronbo

formako kometa bat egin


dugu. 393 eta 205 cm-koak dira
erronboaren diagonalak. Plastikozko
lamina laukizuzen bat erabili da
kometa
egiteko.
Laukizuzenaren
luzera eta zabalera eta kometarenak
berdinak dira. Kalkulatu kometaren
azalera; bainta laminarena ere.

8. Hondartzarako

ditu

150

eguzkitakoak egiten
enpresa
batek.
Poligono

MATEMATIKA 1. DBH

10. Oinarri hexagonalekoa da aintzinako

fortifikazio baten dorrea. 166,27 m2koa da dorrearen oinarriaren azalera,


eta 8 m-koa paretaren zabalera. Zer
luzera du dorrearen apotemak?
2

11. a) Zenbat dam dira 97 hm ?

b) Zenbat dm2 dira 172 dam2?


c) Zenbat cm2 dira 0.5 km2?
d) Zenbat dm2 dira 2 km2?
e) Zenbat mm2 dira 256 m2?
2

12. a) Zenbat m dira 250000 mm ?

b) Zenbat dam2 dira 6 m2?


c) Zenbat hm2 dira 1423 mm2?
d) Zenbat km2 dira 8000 dm2?
e) Zenbat m2 dira 1500000 cm2?

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


Gehiago jakiteko
Euler-en zuzena
Edozein triangeluren lau puntu esanguratsuak marraztutakoan hau ikusiko dugu:
zirkuntzentroa, barizentroa eta ortozentroa lerrokatuta daude. Euler-en zuzena
esaten zaio puntu horietatik igarotzen den zuzenari.

Euler-en zuzena triangelu zorrotz


batean

Euler-en zuzena triangelu zuzen


batean.

Triangelu isoszele batean, lau puntuak lerrokatuta


daude.Euler-en zuzenean dago intzentroa.

Euler-en zuzena triangelu kamuts


batean.

Triangelu aldekide batean, bat egiten dute lau puntuek.


Ez dago Euler-en zuzenik.

Planoa betetzen
Zer poligonok planoa guztiz betetzen duten -espazio hutsik utzi gabe eta bata bestearen
gainean jarri gabe- jakitea oso interesgarria da bai artean, bai ehun-diseinuan, baita
matematikan ere. Horietako batzuekin probatu ahalko duzu hurrengo eszenan. Zeintzuk
erabil ditzakegu planoa guztiz betetzeko?

Triangelu aldekideekin bete Karratuekin bete dezakegu


dezakegu planoa.
planoa.

Pentagono erregularrekin
ezin dugu planoa bete.

Hexagono erregularrekin
planoa bete dezakegu.

Beste poligono erregularrekin ezin da planoa bete, baina poligono desberdinak erabiliz gero bai.
Adibidez, karratuekin eta oktogonoekin.

MATEMATIKA 1. DBH

151

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


permetros
reas
Gogorayezazu
garrantzitsuena

Lerro poligonoala da lotuta dauden segmentu batzuen multzoa (segmentu baten


amaiera izango da hurrengoaren hasiera). Irekiak edo itxiak izan daitezke.

Lerro poligonal itxi baten barne-azalera da poligonoa. Ahurra edo ganbila izan
daiteke, eta erregularra edo irregularra.

Triangeluen sailkapena: zorrotza, zuzena eta kamutsa, bere angeluen arabera;


eta aldekidea, isoszelea eta eskalenoa, bere aldeen arabera.

Laukizuzenen sailkapena: paralelogramoak, trapezioak eta trapezoideak,


aldeen paralelotasunaren arabera.

Paralelogramoen
erronboideak.

Azalera-unitatea: metro kuadroa(m2). Azalera-unitateak ehunaka aldatzen dira.

Nekazaritzarako-unitateak deritzen unitateak erabiltzen dira lursailak neurtzeko:


area (a), hektarea (Ha) eta zentiarea (ca). Aurreko hiru unitate horiek beste
hauei dagozkie hurrenez hurren: dam2, Hm2 eta m2.

Formula desberdinak erabilitz kalkulatzen dira triangelu, lauki eta poligono


erregularren azalerak.

Poligono irregularren kasuan, azalerak kalkulatzeko, teknika hauek erabiltzen dira:


triangelaketa, koadrikulatzea eta deskonposaketa.

152

MATEMATIKA 1. DBH

sailkapena:

karratuak,

laukizuzenak,

erronboak

eta

Poligonoak, perimetroak eta azalerak

Autoebaluazioa
1. Aldeen arabera sailkatu ezkerreko triangelua

2. Puntu batean ebakitzen dira triangelu baten altuerak. Zer


izen du puntu horrek?

3. Sailkatu ezkerreko laukia.

4. Kalkulatu ezkerreko poligonoaren perimetroa.

5. Kalkulatu ezkerreko triangeluaren azalera. Datuak: oinarria 4


cm-koa da, alde berdinak 6,3 cm-koak eta altuera 6 cm-koa.

6. Kalkulatu ezkerreko laukiaren azalera.

7. Kalkulatu ezkerreko pentagonoaren azalera. Datuak: aldea 8


cm-koa da, eta apotema 8,30 cm-koa.

8. 9 m-ko oinarria eta 27 m2 -ko azalera ditu ezkerreko


publizitate-panelak. Zer altuera du?

9. Hexagono erregular bat da ezkerreko bonboi-kaxaren tapa.


314,86 cm2 -koa da bere azalera, eta 11 cm-koa bere aldea.
Kalkulatu taparen apotema.

10. Kalkulatu dekagono erregularraren barne-angelua.

MATEMATIKA 1. DBH

153

Poligonoak, perimetroak eta azalerak


permetros y reas
Praktikatzeko ariketen erantzunak

1. 23,90 euro

11. a) 9700 dam2


2

2. 169 metro

b) 1720000 dm

3. 6,18 metro

c) 5000000000 cm

4. 1333 lauza

d) 200000000 dm

5. 336 euro

e) 256000000 mm

6. 21 metro

2
2

12. a) 0,25 m2

7. 4,03 metro, 8,06 metro

b) 0,06 dam

8. 23,03 metro koadro

c) 0.0000001423 hm

9. 7738,2 zentimetro koadro

d) 0,0008 km

10. 6,93 metro

e) 150 m

2
2

AUTOEBALUAZIOAREN
erantzunak
1. Isoszelea
2. Barizentroa
3. Trapezioa
4. 44,32 cm2
5. 12 cm2
6. 180 cm2
7. 232,4 cm2
8. 3 metro
9. 4,77 cm
10. 144

154

MATEMATIKA 1. DBH

Bidali jarduerak tutoreari

You might also like