Kerman Arropa Dendan

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 8

Kerman arropa-dendan

Ulermena
Euskaltegian Euskal Jaia egin behar dute eta Kerman euskal jantzia erostera joan da arropa
denda batera. Itxura ona hartu du, ezta?
Ikusi bideoa eta aukeratu erantzun egokia.
1. Euskal Jaia egin behar dute euskaltegian eta Kerman

Ez dago gustura

Lanpeturik dago

Pozik eta hunkituta dago


2. Dendariak alkandorak erakutsi dizkio. Zein gomendatzen dio?

Kolore argikoa

Kolore ilunekoa
3. Eta Kermanek zer nahiago du, alkandora argia ala iluna?

Argia

Berdin zaio

Iluna
4. Nola geratzen zaizkio bigarren alkandora eta galtzak?

Alkandora handi eta galtzak estu samar

Biak primeran geratzen zaizkio

Galtzak zabal eta alkandora estu


5. Beherapenak bukatu direlako Kermanek ez du ezer erosi denda horretan eta beste batera
joan da

Egia

Gezurra

Jantziak

Dotore atera da Kerman arropa-dendatik, ezta? Baserritarrez janzteko arropa erosi du.
Orain, bideoan ikusi dituzunak eta beste jantzi batzuen izenak errepasatuko dituzu.

1
Argazki hauetako modeloek zer daukate jantzita? Beheko zerrendan aurkituko dituzu jantzien
izenak.
1 2 3 4

Lotu jantzien izenak eta irudiak.


1. Irudia2.Irudia3. Irudia4. Irudia
soineko luzea
praka estuak
alkandora
txapela koadroduna
eskularru beltzak
eskularru berdeak
eskularru beltzak
gerriko zabala
txalekoa
txanoa
galtzerdiak
artilezko jertsea
jaka lodia
kapela
galtza zabalak
gona motza

2
Zehar galdera

Galdera bat kontatu nahi dugunean, zehar galdera erabiltzen dugu:


Jon: Non dago autoa? (galdera zuzena)
Jonek galdetu du autoa non dagoEN (zehar galdera)

Baina, beti ez da galdera egin ondoren erabiltzen. Nahiz eta, barnean beti galdera bat egon. Ikusi adibide
hauek:

• Esango didazu komuna non dagoeN, mesedez? (Non dago komuna?)


• Ez dakit Non dagoeN (non dago?)
• Jakin nahi dut Amaia noiz etorriko deN (Noiz etorriko da Amaia?)
• Ez du esan bazkaria nola prestatuko dueN (Nola prestatuko du bazkaria?)
• Ez dakit hori jango duDAN ala ez (Hori jango dut?)

Bestalde, askotan EA erabiltzen da zehar galdera egiteko (gaztelaniaz a ver, si...)

• Galdetu du EA etorriko deN


• Galdetu du EA zer ordu deN
• Galdetu du EA nor deN

Ikusi duzun bezala, aditzari -N jartzen zaio bukaeran. Halere, batzuetan -EN edo -DAN jarri behar da. Ikusi
noiz jartzen den bakoitza:

-GU: duguN, daukaguN, dakiguN...


-ZU: duzuN, daukazuN, dakizuN...
-N -E: duzueN, zaudeN, daukateN...
-A: daukaN, doaN...
*baina da>dEN
-U: duEN, dituEN...
-I: dakiEN
-EN
-GO: dagoEN, nagoEN
kontsonante: naizEN, datorrEN, dabilEN
-DAN -T: dut> duDAN, dakit>dakidAN, zait> zaiDAN

Elkarrizketa honetan hutsune batzuk utzi ditugu. Bete goiko azalpenak kontuan hartuta, eta hauen artean
aukeratuta: galduta dagoen, ikasten duzun!, ahaztu duzun, galdu duzun, non dagoen
Karmele: Euria ari du berriro. Jon, ekarri al duzu aterkia?

Jon: Ez, ez dut ekarri. Egia esan, ez dakit (1) .


Karmele: Hara! berriro galdu al duzu?
Jon: Zer esan duzu?

Karmele: Ea aterkia berriro (2) . Aste honetan bigarren aldia da eta!

Jon: Ez dakit (3) . Kotxean begiratu dut, baina han ez dago .

Karmele: Eta tabernan (4) begiratu al duzu?

3
Jon: Ez dut begiratu. Banoa korrika!

Karmele: Beti berdin. Ea (5)

Konparazioak

Beti daukagu zerbait aukeratu, deskribatu edo baloratu beharra. Horrelakoetan oso normala izaten da
elementuen ezaugarriak konparatzea.
Kermanek, adibidez, alkandora aldatzeko eskatu du eta nolakoa nahi duen esateko, probatu duenarekin
konparatu du

• Badaukazu alkandora hau neurri txikiago batean?


• Badaukazu (alkandora) hau argiagoa?

Adibide hauetan elementu bakarra esaten da (alkandora hau). Adberbioak erabiliz: hori polikiAGO doa,
honek urte gehiAGO dauzka...

Baina konparatzen ari garen bi elementuak esaten ditugunean, BAINO hitzarekin lotu behar ditugu, eta
-AGO atzizkia gehitu:

• Alkandora hau beste alkandora baino txikiAGOa da


• Hau bestea baino argiAGOa da
• Etxe honek beste horrek baino urte gehiAGO dauzka

Kasu berezi batzuk: ondo, on, asko... Hauek ez dute -AGO bukaera hartzen:

• Ondo: Hau ondo dago, baina, beste hau HOBETO


• On: Zurea ona da, baina, nerea HOBEA
• Asko: Asko jan duzu, baina, nik GEHIAGO

Aukeratu hauen artean: garestiagoa, hobeto, gehiago, gutxiago, baino azkarrago, baino luzeagoa, baino
hobeto.

Probatu gona hau, gorria (1) da eta.

Nola egin duzu hori? Niri (2) atera zaizu

Jende asko etorri da gosaltzera. Esne (3) berotu behar dugu

Nabari da krisian gaudela. Aurten diru (4) irabazi dugu

Bizikleta hori (5) da, baina (6)

4
Oinez etorri zara eta ni (7) iritsi zara. Nola egin duzu?

Asko ikasi duzu, ariketak (8) egiten dituzu. Zorionak!

Elkarrizketa

Arropa erostera joaten garenean, normala da dendariari


eskatzea gauzak erakusteko, bere iritzia emateko, informazioa
emateko... Kermanek egin duen bezala. Hemen dituzu
elkarrizketa horietan erabiltzen ditugun galdera batzuk.

Irakurri eta esan zertarako esaten ditugun galdera hauek:


Informazioa Zerbait Iritzia
eskatzeko erakusteko eskatzeko

Erakutsiko al didazu, mesedez?


Ondo gelditzen al zait?
Badaukazu hau beste kolore batean?
Zer moduz daukat hau?
Txiki geratzen zait, handiagorik bai?
Zein hartuko dut?
Beherapenik ba al dauka honek?
Esango didazu aldagelak non dauden,
mesedez?
Zuk zein nahiago duzu?
Euritarako egokia al da?
Etxean garbitu al daiteke?
Zer gomendatzen didazu?
Zein gelditzen zait hobeto, hau ala beste
hau?
Aterako al didazu neurri bat txikiagoa?

5
Erantzunak - Ulermena

1. Euskal Jaia egin behar dute euskaltegian eta Kerman

Ez dago gustura

Lanpeturik dago

Pozik eta hunkituta dago

2. Dendariak alkandorak erakutsi dizkio. Zein gomendatzen dio?

Kolore argikoa

Kolore ilunekoa

3. Eta Kermanek zer nahiago du, alkandora argia ala iluna?

Argia

Berdin zaio

Iluna

4. Nola geratzen zaizkio bigarren alkandora eta galtzak?

Alkandora handi eta galtzak estu samar

Biak primeran geratzen zaizkio

Galtzak zabal eta alkandora estu

5. Beherapenak bukatu direlako Kermanek ez du ezer erosi denda horretan eta beste batera joan da

Egia

Gezurra

KERMAN: Kaixo!
DENDARIA: Kaixo!
KERMAN: Aizu, behar dut baserritar jantzia, ze, euskaltegian egin behar dugu euskal jaia.
DENDARIA: Bale. Leku aproposera etorri zara.
KERMAN: Bai? Ze gainera aurten da lehenengo urtea antolaketan parte hartuko dudana eta nago hunkituta. Bueno,
ezin dizut azaldu zeinen pozik nago. Ez dakit erosteko oso berandu den
DENDARIA: Ke ba!, ke ba! . Zeozer topatuko dugu, fijo!

6
KERMAN: A, ba oso ondo. Erakutsiko didazu ze alkandora dauzkazu?
DENDARIA: Bai. Etorri nirekin beste mahaira.
Ez ahaztu zehar-galderei -N ipini behar diegula
Erakutsiko didazu ze alkandora dituzuN? Galdetuko dugu.
Edota,
Esango didazu aldagelak non daudeN?
DENDARIA: Aber. Zer iruditzen zaizu?
KERMAN: Bai. Ba, aber, zuk zer komendatzen...ez, gomendatzen. Zuk zer gomendatzen didazu?
DENDARIA: Zuri edozein ondo geratuko zaizu. Argaltxo zagoz (zaude) eta planta ederra dokazu (daukazu)
KERMAN: Zu saltzaile ona zara, e?
DENDARIA: Bai
KERMAN: Daudenak politak. Denak ondo, baina, zein hobeto? Bueno, zure ustez, e?
DENDARIA: Hau. Niretzako, hau orijinalagoa da, gutxiago ikusia, eta besetak dira ia denak igualak, beixak, oso detaile
txikiak aldatzen dira.
KERMAN: Bueno, ba oso ondo, hau. Esango didazu aldagelak non daudeN?
DENDARIA: Bai, han. Beste aldean dauzkazu.
KERMAN: Eskerrik asko. Zer? Nola geratzen zait?
DENDARIA: Primeran! Nik oso ondo ikusten zaitut.
KERMAN: Eta, nola egiten dit aurpegira?
DENDARIA: Oso ondo ematen dizu.
KERMAN: Primeran! Zu saltzaile ona zara, e?
DENDARIA: Bai.
KERMAN: Aizu, kolora agian iluna, ez? Badaukazu hau argiagoa?
DENDARIA: Bai. Atera egingo dizut
KERMAN: Eta gero ere alkandora oso handia. Badaukazu alkandora hau neurri txikiago batean?
DENDARIA: Taila bat gutxiago?
KERMAN: Bai. Hori da, taila bat gutxiago.
DENDARIA: Oraintxe topatuko dizut.
KERMAN: Aizu! Orain hobeto, ezta?
DENDARIA: Alkandora bai. Baina galtzak...
KERMAN: Bai. Prakak, beharbada, estu samarrak, ezta?
DENDARIA: Bai
KERMAN: Badaukazu praka hau, baina, zabalagoa?
DENDARIA: Bai taila bat gehiago aterako dizut
Kontuz ibili KONPARAZIOEKIN. Gehienetan, -AGO atzizkia erabiltzen dugu:
Arin>arinAGO
Nekez>nekezAGO
Baina, ONDOren kasuan, ordea, HOBETO esango dugu eta EZ ondoAGO:
Jantzi hau bestea baino HOBETO geratzen zait
KERMAN: Zer? Orain nola ikusten nauzu?
DENDARIA: Ederto. Primeran!
KERMAN: Bueno, ederto, ederto... zu nolako saltzailea, e? Aizu, praka hauentzako moduko gerrikoa daukazu?
DENDARIA: Bai. Denetarik daukazu hemen: gerrikoa, txalekoa, abarkak, txapela... nahi duzuna.
KERMAN: Denetarik daukazue hemen dendan, e? Zenbat gauza saltzen duzuen! Aizu eta prakak eta alkandora, eta
txalekoa, eta gerrikoa eta txapela eramaten baditut beherapen pixka bat izango dut, ez?
DENDARIA: Beherapenak bukatu egin ziren jada.
KERMAN: Eta ez dago orduan beherapenik?
DENDARIA: Ez.
KERMAN: Ui! Ba orduan, txapela eskuan hartuta eta diru eske irten beharko naiz!
Gogoratu zehar-galderetan aditz-laguntzaileari -N edo -EN ipini behar diogula. Adibidez,
Erakutsiko didazu ze alkandora dituzuN? Edo, Esango didazu aldagelak non daudeN?
Edo, Badakizu beherapenik daukateN? Argi geratu da, ezta?

Bueno, bestalde, KONPARAZIOetan -AGO atzizkia erabiltzen dugu:Hau baino kolore


biziAGOA nahi dut. Edo, Praka zabalAGOAK nahi ditut.
Hori bai. Batzuetan, forma irregularrak sortzen dira. Horiek dira ONDO adizlagunaren
(adberbioaren) kasua: ONDO ezin dugu ondoAGO esan. Adibidez, Praka hauek besteak

7
baino HOBETO dauzkat.

Eta zuk ere, euskara ondo baino hobeto hitz egiteko, praktikatu!

Eta badakizu, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like