Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Kerman historia ikasten

Ulermena

Kerman Gasteizko Santa Maria Katedrala ikustera joan da. Baina hantxe esan diote katedrala ikusteko
aurretik txanda hartu behar dela. A ze ustekabea!
Bideo-pasartean agertu diren ideia batzuk dituzu hemen, baina bi zatitan banatuta.
Irakurri bi zutabeetako zatiak eta pentsatu nola lotuko zenituzkeen
Ondoren, bideoa ikusi ideia horiei buruz zer esan duten jakiteko
Azkenik, lotu bi zutabeetako zatiak, bideoan esandakoak osatzeko
1. ZATIA 2. ZATIA
Katedrala ikusteko eta turismo-gidariak erakutsiko dizkio
Kermanek ez du txandarik eskatu. txanda eskatu behar da aurretik
Gaur harresiak bisitatuko ditu bere historia kontatzea liburu batean
Mikel Pablo ez da harresiak ikustera joan oso lanpetuta dagoelako
Kermanen lagunak eta oso onak direla pentsatzen du
Gidariak irakurri ditu Gasteizi buruzko
Horregatik, ezin du katedrala bisitatu
liburuak
Kermanek nahi du Toti Martinez de San Prudentzio egunean ikusi nahi du katedrala, parranda
Lezeak egiteko gero

Turismo pixka bat


Turismo egiteko prest? Ea irudietako izenak ezagutzen dituzun.
Lotu irudiak eta izenak

Galtzada Harresia

Jauregia Itsasargia

Katedrala
Baseliza

Gaztelua
Zubia

Eliza
Trikuharria

Bada / Den

1
Bi esaldi mota ikusiko ditugu orain:

Zalantzan gaudenean honelako esaldiak botatzen ditugu:

• Ez dakit laguna etorriko dEN


• Ez dakit gaur ikus daitekeEN
• Ez dakit beset egun batean etorri ahalko duDAN
• Ez dakit azalpena euskaraz izango dEN
• Badakizu azalpena euskaraz izango dEN?

Eta baldintza adierazteko:

• Laguna etortzen BAda, joango naiz


• Azalpena euskaraz BAda, ikusiko dut
• Beste egun batean etortzen BAnaiz ikusiko dut

Konturatu zarenez, bi egoera desberdinetan erabiltzen ditugu, nahiz eta gaztelaniaz SI... erabili
bietan.

Horregatik, kontuan izan behar duzu zer adierazi nahi duzun, zalantza ala baldintza, eta horren
arabera forma bat ala bestea aukeratu. Ez nahastu biak, eta EZ esan:

• Ez dakit laguna etorriko BAda. Edo,


• Ez dakit azalpena euskaraz izango BAda

Bi esaldi horietan zalantza adierazten da. Beraz, honela esango ditugu:

• Ez dakit laguna etorriko dEN. Eta,


• Ez dakit azalpena euskaraz izango dEN

Azalpenak kontuan hartuta, esan esaldi hauek ondo ala gaizki dauden
GAIZKI
ONDO
I
Ez dakit etorriko bada

Erortzen bazara, min hartuko duzu

Ez daki joango banaiz


Kermanek lagunari deitu dio galdetzeko ea berarekin joango
den
Galdetu du ea joango bada

Ez dakit berak egin duen, baina, nik hobeto egingo dut

Jonek galdetu dio. Baina, ez du esan etorriko bada

Berak ondo egin badu, nik hobeto egingo dut

Galdetu diot ea nirekin etorri nahi duen

2
Besteek esan dutena kontatzea
Besteek esan dutena, edo, gure ustea kontatu nahi dugunean honelakoak botatzen ditugu:
• Nire lagunak esan dit beste egun batean etorriko dELA
• Uste dut nire laguna ez dELA etorriko
• Jende askok esaten du oso polita dELA
Baina, batzuetan, ahaztu egiten zaigu -(E)LA jarri behar dugula aditz laguntzailearen bukaeran,
eta honelakoak entzuten ditugu:
• Mundu guztiak esaten du harresi hauek oso historia interesgarria DUTE
• Pentsatzen dut ez DA oso zaila izango

Bi horiek EZ dira zuzenak. Gogoratu -(E)LA jarri behar zaiola aditz laguntzaileari, eta honela
esan:
• Mundu guztiak esaten du harresi hauek oso historia interesgarria duteLA
• Pentsatzen dut ez dELA oso zaila izango

Azalpenak kontuan hartuta, osatu esaldi hauek. Erabili parentesi artean dituzun aditzak eta
pertsonak esaldiak egiteko.

1. Uste dugu bihar liburu bat (ekarri) (hark)

2. Badaki zurekin haserre (egon) (ni)

3. Irakurri dut Orion lantegi bat (erre)

4. Telebistan esan dute bihar eguraldi ona (egin)

5. Nire amak esan dit Totiren liburu guztiak (irakurri) (hark)

6. Ziur nago zure lagunak datorren urtean Gasteizen (ezkondu)(haiek)

7. Esango diot bihar hozkailu berria (erosi)(guk)

Turismo bulegoan
Hemen dituzu turismo bulegoko elkarrizketatik hartutako elkarrizketa-zati batzuk. Ordenatuko
al dituzu?
Kontuan izan lehenengo bi esaldien ordena egokia dela
Zuk, hurrengoak ordenatu behar dituzu
Ondoren, nahi baduzu, ikusi berriro bideoaren lehen zatia, elkarrizketa osoa ezagutzeko.
1 Kerman: Begira, Gasteizko katedrala bisitatu nahi dut eta
ez dakit gaur ikus daitekeen.
2
Bulegokoa: Bueno, katedral zaharra ikusteko txanda hartu
behar duzu aurretik.
-----

3Kerman: Eta, gaur ezin da beste zerbait bisitatu?


4Kerman: Zer ordutan da hurrengo bisita?
5Bulegokoa: Gaur harresiak bisitatu ditzakezu.
6Bulegokoa: Ordubete barru.
7Kerman: Bada, eskerrik asko.
8Bulegokoa: Bai, ordu horretan euskaraz da.
9Kerman: Badakizu azalpena euskaraz izango den?

Erantzunak - Ulermena

3
1. ZATIA 2. ZATIA
eta turismo-gidariak erakutsiko dizkio
Katedrala ikusteko
txanda eskatu behar da aurretik
txanda eskatu behar da aurretik
Kermanek ez du txandarik eskatu.
Horregatik, ezin du katedrala bisitatu
bere historia kontatzea liburu batean
Gaur harresiak bisitatuko ditu
eta turismo-gidariak erakutsiko dizkio
Mikel Pablo ez da harresiak ikustera oso lanpetuta dagoelako
joan oso lanpetuta dagoelako
eta oso onak direla pentsatzen du
Kermanen lagunak San Prudentzio egunean ikusi nahi du katedrala,
parranda egiteko gero
Gidariak irakurri ditu Gasteizi buruzko Horregatik, ezin du katedrala bisitatu
liburuak eta oso onak direla pentsatzen du
San Prudentzio egunean ikusi nahi du katedrala,
Kermanek nahi du Toti Martinez de
parranda egiteko gero
Lezeak
bere historia kontatzea liburu batean
KERMAN: Kaixo.
TURISMO-GIDARIA: Kaixo.
KERMAN: Beitu, (begira) Gasteizko katedrala bisitatu nahi dut eta ez dakit gaur ikusi badaiteke
T-GIDARIA: Bueno, Katedral Zaharra ikusteko txanda hartu behar duzu aurretik.
KERMAN: A, bai! Txanda, noski. Bueno, eske, ez dakit beste egun batean etorri ahalko banaiz. Eta, gaur
ezin da beste zerbait bisitatu?
T-GIDARIA: Gaur harresiak bisitatu ditzakezu.
KERMAN: Eta, zer ordutan da hurrengo bisita?
T-GIDARIA: Ordubete barru.
KERMAN: Badakizu azalpena euskaraz izango bada?
T-GIDARIA: Bai. Ordu horretan euskaraz da. Eta gainera, nik erakutsiko dizut.
KERMAN: Ba, eskerrik asko. Deitu behar diot lagun bati, Mikel Pablori, jakiteko ea etorriko bada.

Ez nahastu BALDINTZA eta ZEHAR GALDERA.

• Ez dakit azalpena euskaraz izango BADA.

Kontuz ibili era horretako esaldiekin. Kasu horietan ez baitago baldintzarik. Halakoen ordez,

• Ez dakit azalpena euskaraz izango DEN esango dugu. Edota,

• Lagunari galdetuko diot ea etorriko DEN galdetzeko.

KERMAN: Ze polita, e?
T-GIDARIA: Bai. Gustatzen zaizu?
KERMAN: Bueno, Mikel Pablo, azkenean, ez dator. Esan dit oso lanpetuta dagoela. Baina, esan dit beste
egun batean etorriko dela. Horrela, bera etortzen denean, joango gara katedrala ikustera. Zeren, jende
askok esaten du oso polita dela, ezta?
T-GIDARIA: Bai. Oso polita da. Baina, txanda gaur bertan hartu. Bestela, zaila ikusten dut.
KERMAN: Gaur bertan? Uf! Bueno, dena dela uste dut Mikel Pablo ez dela etorriko.
T-GIDARIA: Zure lagun hori, Mikel Pablo, noizbait ezagutu beharko dut. Gainera, Gasteiz oso leku ona da
arteaz eta historiaz zerbait ikasteko.
KERMAN: Bai. Nik ere horrela pentsatzen dut. Gainera, mundu guztiak esaten du harresi hauek oso
historia interesgarria dute.

4
Besteek esana kontatzeko, gisa honetako esaldiak erabiltzen ditugu:

• Nire lagunak esan dit oso lanpetuta dagoELA


• Nire lagunak esan dit beste egun batean etorriko dELA

Gogoratu, horrenbestez, era horretako esaldietan -ELA atzizkia ipini behar diogula aditz laguntzaileari.

KERMAN: Mikel Pablok galdetu dit ea zabalik egongo den katedrala San Prudentzio egunean. Zeren,
honek nahi duena da, badakizu, artea ikusi bai, baina, juerga pixka bat ere egin. Niri ere, juerga gustatzen
zait, parranda pixka bat. Baina, interesatzen zait gehiago artea eta kultura. Zuri? Ziur nago irakurri
dituzula Toti Martinez de Lezeak eta Kent Folletek Gasteizi buruz idatzitako liburuak, ezta?
T-GIDARIA: Bai. Irakurri ditut.
KERMAN: Eske, nire amak esan dit Totiren liburu guztiak irakurri dituela.
T-GIDARIA: Bai. Ez naiz harritzen. Esan dizut, nik biak irakurri ditut eta oso idazle onak dira.
KERMAN: Nik ere irakurri nahi ditut. Baina, ez dakit denbora izango badut. Zeren, oso lanpetuta nabil.
Hori bai, e? Totiri esango diot ea nire historia idatzi nahi duen: "Kerman, Euskal Herriko
euskaldunberririk zaharrena". Gasteizko harresiak baino zaharrago!

Zalantzan gaudenean, honelako esaldiak erabiliko ditugu:

• Ez dakit denbora izango duDAN bazkaria prestatzeko. Eta beraz, gaizki egongo dira
• Ez dakit denbora izango BADUT (bazkaria prestatzeko) bezalako esaldiak.

Zergatik? Kasu honetan ez dagoelako baldintzarik. Beraz, ez nahastu baldintzak eta zalantzak.

Gogoan izan aditz laguntzaileari -N jartzearekin nahikoa dela. Adibidez,

• Ez dakit guztia ulertuko duDAN. -N hori, ados?

Bueno, bestalde, Kerman finago aritu da besteek esandakoa kontatzen, e? Gogoratu besteek esandakoa
adierazteko, honelako esaldiak erabiltzen ditugula:

• Nire lagunak esan dit lanpetuta dagoELA. Edo,


• liburu guztiak irakurri dituELA.

Eta zuek, ea saiatzen zareten hemen esandako guztia ez ahazten.

Horretarako, badakizue, honekin edo harekin, baina egin!

You might also like