Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

2016 - 5 - 22

XIV. urtea. 4.007 zenbakia

1,80

Hezkuntza, etxeko lanetan

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Eusko Jaurlaritzak hezkuntza lege bat egiteko jaso dituen iritzietan


desadostasunak daude; batik bat, itunpekoen finantzaketaren inguruan.

Indarkeria sexista Ainhoa Etxaide

Euskal kultura

Xabi Otero

Baraainen, erredura
larriak izan ditu emakume
batek, ustez bikotekideak
irakiten zegoen olioa botata

Lan eskubideak edukiko


ditugun eztabaidatzen ari
gara. Jarrera iraultzailea
eskatzen dugu horregatik

Transmisioaren haria
eraldatzeko beharraz,
Olatz Osa, Lore Erriondo
eta Alberto Barandiaran

Jendeak eraldatzen
ditu paisaiak;
basamortuan ere
ikusten duzu hori

16

Elkarrizketa b 18

Nasan b 31

Elkarrizketa b 46

Harian

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

d
EAEko hezkuntza legea
Testuingurua

ESERTZEKO GARAIA
Hezkuntza legerako bidea hastea jaso zuen Eusko Jaurlaritzak Heziberri proiektuaren azken urrats
gisa. Legealdia amaitzear dela, ez da astirik izango prozesua hasteko. Hezkuntzako eragileak hasiak
daude jarrera finkatzen, hala ere. Tentsioa ere sortu da eragile batzuen artean, batez ere itunpekoen
finantzaketari dagokionez. Hizkuntz ereduak ere mahai gainean daude. Hizketan hasteko garaia da.

Publikoa

Itunpekoa

Garikoitz Goikoetxea

entsioa nabari
da hezkuntzako eragileen artean azken hilabeteetan. Heziberri egitasmoaren jiran, hezkuntza lege bat
egitea jarri zuen mahai gainean
Eusko Jaurlaritzak, eta eragileen
iritziak jasotzen aritu da azken hilabeteetan. Adostasun girorik ez
dago, ordea. Ez da bide erraza
izango, ohartarazi zuen joan den
astean bertan Cristina Uriartek,
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
sailburuak. Interes kontrajarriak sumatu ditu eragileen artean. Sare publikoaren eta itunpekoaren finantzaketan dago gatazka puntu nagusia. Hurbil dago
ikasturte amaiera, oporrak datoz,
eta bueltakoan azken hondarrean
izango da legealdia. Gaia datorren
agintaldirako geratuko da, beraz.
Eztabaida zabalik dago, halere.
Ez da oraingoxea, gainera. Izatez,
badu orain mende laurden inguru
izandako eztabaiden tankera, ordutik aldaketa handiak izan diren
arren. Euskal Eskola Publikoaren
Legea egiteko prozesua abian zen
1993an onartu zuten, eta ikastola batzuk sare publikora pasatu
ziren. Sortzen elkarteak, adibidez, gaur du 25. urteurreneko festa, Hernanin (Gipuzkoa). Euskal
eskola publiko berria aldarri hartuta sortu zuten, eta bidean Ikasbatuaz elkartu zitzaion, publikora igarotako ikastolek eratutakoa.
1993ko lege hura dago indarrean oraindik. Eskola publikoa du
mintzagai. Kontua da ia ikasleen
erdiak itunpeko sarean daudela,
ez publikoan. 1993tik hona aldaketa handiak gertatu dira, gainera. Horiei erantzuteko helburuarekin jarri zuen mahai gainean legearen asmoa EAJren gobernuak.
Izatez, hauteskunde programan
gehiagok ere bazeramaten legea:
PSE-EEk, adibidez, 20-25 bat urterako lege berria egin nahi zuen.

T
Matrikulazioa

188.637

ikasle

Migratzaileen seme-alabak

19.062
ikasle

3.976

ikasle

ikasle

irakasle

13.266
irakasle

Laguntza berezia
behar duten ikasleak

2.656

3.799

ikasle

ikasle

Talde bakoitzean zenbat ikasle


Haur Hezkuntza +
Lehen Hezkuntza

22.965

ikasle

Behar bereziak
dituzten ikasleak

8.040

Irakasle bakoitzeko zenbat ikasle

180.160

18 21

ikasle

ikasle

1.983
ikasle

Ikasle bakoitzeko inbertsio publikoa

DBH + Batxilergoa +
Lanbide Heziketa

20 23

ikasle

ikasle

ITURRIA: ERREDAKZIOAN LANDUA, EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN, EUSTATEN ETA ESPAINIAKO HEZKUNTZA MINISTERIOAREN DATUEKIN

9.175
euro

3.775

euro

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

d
EAEko hezkuntza legea
Testuingurua

Harian

Jeltzaleek zehazki helburu hau


azaldu zuten 2012ko programan:
Hezkuntzaren Euskal Lege bati
buruzko adostasun politiko eta
sozial zabala sustatzea. Ez zuten
zehatz agindu legea egingo zutela. Ondoren, behin gobernua osatuta, Heziberri plana jarri zuten
mahai gainean, eta hor aipatu zuten legea: Euskal Hezkuntza Legerantz hurbiltzeko urratsak egitea. Bilerak izan ditu gobernuak
eragile batzuekin aurreko hilabeteetan. Baina desadostasuna dago.

Sareen arteko dikotomian


Berpiztu egin da sare publikoaren
eta itunpekoaren arteko dikotomia irudia. Orain bolada bat elkar
hartuta ageri ziren eragile horietako gehientsuenak jendaurrean,
LOMCEren kontra eta euskal hezkuntzaren alde. Orain, legeari buruzko elkarrizketak hasi direnean, erlazioa
okertu egin da.
Migratzaileen
seme-alaben harira egin dituzte kritika gogorrak sare
publikoko eragileek
itunpekoaren kontra:
segregazioa aipatu
dute. Datuak aztertuta,
egia da desoreka dagoela:
migratzaileen seme-alaben
%70 sare publikoan daude eskolatuta. Badira hori baino diferentzia handiagoa daukaten lekuak ere. Gasteizen, esate baterako, plataforma bat osatu zuten martxoan, eta datu bat
eman zuten: migratzaileen seme-alaben %85 eskola publikoetan daude hirian. Itunpeko sarea, aldiz, aterpe
bihurtzen ari da bertako erdiko
maila edo goi mailako familia askorentzat. Hezkuntzako sindikatu guztiek babestu zuten taldea.
Matrikulazioari erreparatzen
bazaio, egia da horrelako desorekak badaudela bi sareen artean.
Ikasleen kopuru osoari begiratuta, parekatu antzean daude publikoa eta itunpekoa goitik sare
publikoa dago orain. Baina alderaketa egiten bada migratzaileen
seme-alabekin, behar berezia dutenekin edo laguntza behar dutenekin, ez da horrelako oreka ageri.
Txanponaren alde bat da hori,
matrikulazioarena. Baliabideetan
jarriz gero begia, desoreka nabari
da hor ere. Itunpekoak baliabide
publiko gutxiago ditu, nabarmen.
Ikasle gehiago daude irakasle bakoitzeko, ikastaldeak handiagoak
dira batez beste, publikoan baino hiru ikasle gehiago daude gela
( Hurrengo orrialdean jarraitzen du )

Andoaingo Aita Larramendi


ikastolako gela bat.
GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Harian

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

d
EAEko hezkuntza legea
Testuingurua

( Aurreko orrialdetik dator )

bakoitzean itunpeko sarean...


Inbertsio publikoarena da diferentziaren adierazlerik handiena:
publikoan, batez beste, ikasle bakoitzeko 9.175 euroko inbertsio
publikoa dago; itunpekoan, 3.775
eurokoa. Bateko eta besteko langileen baldintzetan ere aldea dago.
Datuak dira horiek. Hortik aurrera, zenbakien interpretazioak
eta argudioak. Matrikulazioaren
argudioari heltzen diote publikoko eragileek: itunpekoa ez dela ari
obligazioak betetzen. Itunpekoak
finantzaketa du argudio: oraingo
sistemarekin ezinezko duela benetako doakotasuna bermatzea,
kuotak nahitaezko direla, eta horrek eragina duela matrikulazioan migratzaileetan, esaterako.
Idatzizko proposamen zehaztu
bat Ikastolen Elkarteak jarri du
mahai gainean. Igoera eskatu du
finantzaketan ikastetxe guztiek,
publiko nahiz itunpeko, oinarrizko finantzaketa berbera izatea,
eta oinarri hori gero osatzea eskola bakoitzaren beharren arabera,
eta matrikulazioan ere neurriak
proposatu ditu: nagusia, ikastetxe guztiek konpromisoa hartzea, beren barrutiko matrikulazio tasaren arabera, behar bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko.

Hizkuntza ereduak gainditu


Desadostasun gutxiago dago eragileen artean hizkuntzen tratamenduari buruz. Hiru ereduen
sistema gainditzearen aldeko aldarria nabarmena da. Hau da bakoitzaren egoera teorikoa: A ereduan, dena gaztelaniaz ematen
dute, Euskara kenduta; B-n, erdi
eta erdi daude euskara eta gaztelania; eta D-n, euskaraz da guztia,
Gaztelania salbu. Nolanahi ere,
marko teoriko hori nabarmen aldatu da azken urteetan: batetik, A

Hizkuntza ereduak eta ebaluazioak


Ereduen bilakaera

Euskara gaitasunaren bilakaera

%tan

DBHko 2. maila, %tan

80

Hasierako maila
50

73,9

70

eredua

eredua

Erdiko maila

40 38,1

eredua

Maila aurreratua

45,8
43,6
37,8

63,4
60

30
20
18,4

50

2009

2011

2013

2015

2009

2011

2013

2015

16,4

2009

2011

2013

2015

Emaitzak
Euskara gaitasunaren 2015eko ebaluazioa. DBHko 2. maila, %tan

40

Hasierako maila

Erdiko maila

Maila aurreratua

PUBLIKOA

PUBLIKOA

PUBLIKOA

98,3
75,9

30

41,5

41,0
19,7

17,5

1,7

20

A
18,7

17,9

ITUNPEKOA

15,9

ITUNPEKOA

4,4

ITUNPEKOA

80,1

10

10,2

52,3
35,9

31,4

44,4

16,1
3,9
86 91 96 01 06 11 16

86 91 96 01 06 11 16

86 91 96 01 06 11 16

11,9

24,2

Eskolako liburuetako erreferentziak


%tan

51,2

43,9

50

50

40

40

30

30 35,6

23,3

20

19,4

18791975

19751991

19912000

40

20
10

10

20002016

18791975

27,3

30
29,2

20

6,0

10 14,9

50

19751991

19912000

20002016

22,9
6,8

0
18791975

19751991

19912000

20002016

ITURRIA: ERREDAKZIOAN LANDUA, EUSTATEN ETA ISEIREN DATUEKIN

urteetarako: espero du D eredua


gehiago gailenduko dela, %80tik
gora. A eredua, berriz, %2ra ez litzateke helduko hogei urte barru.
Ebaluazio diagnostikoak izan ohi dira ikaslePublikoko eragileek argudio
en euskara maila neurgisa migratzaileen matrikula
tzeko biderik ohikoena.
hartu dute: publikoan daude
Martxoan eman zituzten
%70, eta itunpekoan %30
azken datuak: DBHko biItunpekoa finantzaketaren
garren mailan, titulua
egoeraz da kexu: doakotasuna lortzeko bi ikasturte falta
ezin dela bermatu itunekin,
zaizkielarik, gutxieneko
eta matrikulan eragiten duela
mailara ez dira iristen
ikasleen %46. Azken ureta B ereduetan euskara gehixea- teetako datu eskasena da. Alde
go txertatu dutelako, eta bestetik, handia dago eredu batetik bestera.
ingelesak gero eta pisu handiagoa
Murgiltze eredu baten aldekoduelako hiru hizkuntz ereduetan. ak dira eragile gehienak, eta eskoArgigarri da matrikulazioa nola lek eredu horren barruan moldaaldatu den aztertzea. 1986an, er- ketak egitearen aldekoak. Izatez,
darazko irakaskuntza zen nagusi: azken urteetan handitu egin da
lau ikasletik hiru A ereduan zeu- hizkuntza proiektua duten eskoden. Orain, ia hirutik bi euskaraz len kopurua, eta Eusko Jaurlariari dira ikasten. Jaurlaritzak egin tzak hobekuntza planean jaso du
du iragarpen bat datozen hogei 2020rako guztietan egina behar-

ko dutela proiektua. Marko orokorra zein ote den, hori da koska.


Heziberri proiektuko curriculum dekretuetan badira aipamen
batzuk gai horri buruz. Besteak
beste, diote eskoletako hizkuntza
proiektuen helburuak zehaztean
kontuan hartu beharko direla
ikasleen eta haien hezkuntza
ingurunearen ezaugarri soziolin-

Negoziazio prozesu
bat hasteko eskatu
dute Nafarroan
Asteazkenean mozio bat
onartu zuen Nafarroako
Parlamentuak hezkuntzaren inguruan negoziazio bat hasteko.
Ezkerrak aurkeztu zuen proposamena, eta PPk ez beste talde
guztiek babestu zuten adierazpena. Hezkuntza sistema publikoaren kalitatea hobetzeko,

guistikoak. Steilas sindikatuak


atal horren kontra jo du: euskararen normalizazioan atzerapausoa izango dela ohartarazi du,
eta lurraldea zonaka banatzea
ekarriko duela. Nafarroako zonifikazioarekin alderatu du, gainera.
Edukien inguruko eztabaidak
ez du hainbesteko zeresana jarri
oraingoz. LOMCErekin izan zen

gobernuari eskatu diote has


dezala negoziazio prozesu bat
sindikatuekin. Ezkerrak gogorarazi du 2011n amaitu zela aurreko ituna, eta arau esparru
eskasarekin ari direla ordutik
hezkuntza publikoan. Harrezkero egindako murrizketak
atzera botatzeko ere eskatu du.
Itunpeko sareko langileak
ere protestan dira Nafarroan:
soldata %1 igotzeko eskatzen
dute, publikokoei bezala. Arartekoarenean izan dira asteon.

ika-mika, Madrilek zehazten baititu eduki nagusiak. Jaurlaritzak,


Heziberriko dekretuetan, aldaketak egin zituen: hasierako proposamena oso zehaztua zen, eta bistakoa zen LOMCEren eragina; azkenean egindakoak zehaztugabeagoak dira, eta ikastetxeek autonomia handiagoa dute. Hor
dago euskal curriculumaren gaia
ere, eta eskola liburuena gehienetan apenas ageri da Euskal Herria, EHUko Araka taldeak egindako azterketa baten arabera.
Legea egitearen kontra ez da
eragilerik agertu oraingoz, nahiz
eta helburuekin badauden errezelo batzuk. Ohar egin dute eragile batzuek: legea ez da denaren
soluzio. ELAk, esate baterako, dio
oraindik ez direla erabat garatu
hezkuntzako eskumenak, eta
merkatu eredua hedatu dela.
Asteon salatu du ratioak handituta 3.600 irakasle postu kendu dituela Jaurlaritzak 2009az geroztik.

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

Harian

EAEko hezkuntza legea


Eusko Jaurlaritza

Denbora behar da
adostasunak lortzeko
Arantza Aurrekoetxea b Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea
Hezkuntzako eragileekin hizketan aritu dira legeari buruzko ikuspegiak
jasotzeko. Itxaropentsu da Aurrekoetxea, nahiz aitortu ezberdintasunak
daudela: Horrek ez du esan nahi akordiorako bidea itxita dagoenik.
G. Goikoetxea Bilbo

Cristina Uriarte sailburuaren alboan, itzalean egon ohi da Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordea (Zamudio, Bizkaia,
1951). Gobernura sartu aurretik,
Eusko Legebiltzarrean EAJren
hezkuntza arloko ordezkari aritu
zen. Zuzeneko ezagutza du gaiaz.
Legeaz hizketan ari zarete eragileekin. Zer inpresio jaso duzue?
Lehenengo, marko pedagogikoa
egin zen, eta gero, dekretuak. Hirugarren egitasmoa euskal hezkuntza sistema osorako legea da.
Eragile guztiekin egon gara.
Feedback hori gertatu da. Inportantea da. Hori izan da gure dinamika, eta hortik jarraituko dugu.
Akordioa posible ikusten duzu,
edo zatiketa handia nabari da?
Eragile guztiek dute iritzia. Baina
horretarako dira lege prozesuak:
ikuspuntuak mahai gainean jartzeko eta adostasunak lortzeko.
Beste gauza bat da denbora: adostasunak lortzeko, denbora behar
da. Batez ere lege mailan. Legearen atzetik espero da egonkortasuna euskal hezkuntza sistemarako. Horretarako, ezinbestekoa
da adostasun zabala. Horrek bermatzen du lege horren iraunkortasuna eta garapena. Ez ibiltzeko
beste batzuk bezala, Espainia bezala, legea berehala aldatzen.
Adostasuna aipatu duzu. Baina
bistan dago ika-mika dagoela...
Bakoitzak azpimarratuko ditu
beretzat inportanteenak diren
alorrak, baina uste dut denok ere
ikaslea dugula helburu. Ikuspuntu ezberdinak izan daitezke, beste
barik. Horrek ez du esan nahi
akordiorako bidea itxita dagoenik. Beste batzuekin konparatuta
eredu gara: gobernu desberdinek
ez dute hankaz gora jarri aurrekoek egindakoa. Berdintsu jokatzeko kapaz izango garela uste dut.
Dokumenturik aurkeztuko duzue agintaldia bukatu aurretik?
Sailburuaren erabakia izango da.
Esan genuen urratsak egingo genituela. Bide luzea izango da, eta

ondo neurtu beharko da une oro


noraino hel gaitezkeen. Badakigu
agintaldi bukaeran gaudela.
Dokumenturik badago?
Jasota daude iritziak.
Itunpekoen finantzaketa da gatazka puntu nagusia. Eragile batzuk kexu dira sei urteko itunak
egin direla. Zergatik aldaketa?
Aldiro egiten da planifikazioa. Lau
urterako edo seirako izan, erabaki
bat da, egia da. Baina aurreikuspen bat da; urtez urte gauzatzen
da. Ez nioke hainbesteko garrantzirik emango. Plangintza luzatu
egin da, bai, baina, orain arte bezala, itunak urtez urte gauzatzen
dira, urteko errealitateari buruz.
Aurreikuspenak ez du behartzen
Jaurlaritza urtez urte hori horrela
betetzera. Tresna malgua da.
Salatu dute ikastetxe batzuetan
ez dituztela migratzaileen umeak hartzen. Gasteizen kasu zehatz bat ere salatu dute. Gobernuak badauka horren berririk?
Ez. Eta saiatu ginen. Deitu genion
ama horri. Neurri asko hartzen ari
gara gurasoen eskubideak ber-

Zergatik dago hainbeste migratzaileen seme-alaba A ereduan?


Etorkin asko ezin da egon, A ereduko ikastetxe gutxi baitaude.
A ereduak pisu handiagoa du
haien artean orokorrean baino...
Etorkin gehienak D ereduan daude. A ereduko ikastetxe batzuetan
badaude etorkinak, eta beste batzuetan, ez. Denetik dago. Sarri,
gurasoen aukera edo erraztasunagatik. Horrek ez du esan nahi A
ereduan egon arren hizkuntzaren
ikuspegitik artatu behar ez direnik. A ereduan eman daiteke beste ikasgai bat euskaraz, eta hasi
ginen. Emaitzak lortzen ari gara.
Hizkuntza ereduak gainditzeko
ordua dela diote eragile batzuek;
eredu bat behar dela, malgua.
Zer ikuspegi dauka Jaurlaritzak?
Ereduak malguak dira gaur egun
ere. Garatzen ari dira. Gurasoak
dira erregulatzeko faktore nagusia: egiten duten hautua. A eredua
gutxiagorantz ari da. Gizartea ari
da egokitzapena egiten. Joera ona
da. Irakastaldi guztietan ez dago
berdin: badago hobetzeko tartea
Batxilergoan eta Lanbide
Heziketan. Ikasleek bi
Ezinbestekoa da
hizkuntza ofizialak ikasadostasun zabala. Horrek
tea nahi dugu, eta ingelebermatzen du lege horren
iraunkortasuna eta garapena sa ere sartu behar dugu.
Hizkuntza proiektua da
Ikasleek bi hizkuntza ofizialak ardatz. Gero eta ikastetxe
ikastea nahi dugu, eta
gehiago ari dira hizkuningelesa ere sartu behar dugu. tza proiektu eleaniztuHizkuntza proiektua da ardatz nekin. Baina diagnostikoetan zorrotzak izan
matzeko: sasi erroldatzeak detek- behar dugu: D ereduan zenbat ortatzen, adibidez. Gizartea gero eta du gehiago eman ditzakegu euspluralagoa da, eta eskola ere bai. karaz? D eredua da etorkizuneko
Hori sustatu nahi dugu. Onura- errealitatea, gurasoei esker.
garria da ikasleentzat. Plurala da Ak eta Bk euskalduntzen dute?
ikastetxe bat kanpokoak eta ber- Denetik dago. D ereduak lortzen
takoak baditu; beharrizan bere- ditu emaitza hobeak. Hori badaziak dituztenak eta ez dituztenak. kite gurasoek, eta horregatik egiGobernuak dakiela, ez dute jar- ten dute hautua. Hori horrela izatzen trabarik edo erreparorik.
nik ere, indartzen ari gara: B ereHalakoak badira, datozela gugana. duak hasieran zuen ordu partikeEskola guztiak daude irekita ma- tak eta oraingoak ez dute zerikutrikulazioan. Irizpideak argitara- sirik. Gehiena euskaraz ematen
tuta daude. Ez dugu esango gerta- dute, Gaztelania eta Matematika
tzen ez denik, baina gertatzen ba- izan ezik. Emaitza optimizatu beda, datozela. Esku hartuko dugu.
har da. Euskalduntzea ez dago lo-

MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

tua bakarrik eskolan egiten denarekin: etxea, ingurua... A ereduko


gehiengoaren testuingurua zein
da? D eredukoena ere gehienetan
ez da elebiduna, baina A eredukoena baino gehiagotan da. Ezin dugu bakarrik ereduen eragina
neurtu. Bestela huts egingo genuke diagnostikoan eta neurrietan.
Aukeratzeko eskubideaz gain,
betebeharra dago: oinarrizko
hezkuntza amaitzean bi hizkuntzetan moldatzea ikasleak. A
ereduan ia inork ez du maila hori.
Hori lortu nahi dugu. Gurasoen
eskubidea dago, eta lortu nahi ditugu ikasle guztien konpetentzia
guztiak. Ikusi behar dugu helburu horiek nola eraman hizkuntza
proiektuetara. Ikastetxeari autonomia ematen diogu ikasleen
ezaugarriak kontuan hartuta
moldatzeko; hizkuntza proiektua
barne. Administrazioa behartua
dago gurasoen eskubideak betetzera eta ikasleen garapen osoa
bermatzera. Hartu behar ditugu
neurriak eredu guzti-guztietan.
Lehen Hezkuntzako hirugarren
mailako diagnostiko proba normaltasunez ari dira egiten, edo
intsumisio kasuak izan dira?

Apirilean hasi zen prozesua, eta


ekainera arte dago aurreikusia.
Ikastetxe guztiei eskaintzen ari
gara laguntza, nahiz eta euren esku egon. Konpetentziak ebaluatu
behar dira; ezin gara eduki hutsetan geratu. Ikastetxeen esku dago.
Probaren kontrako mugimendua nola ikusi du gobernuak?
Nahi genuke hezkuntzan proiektuen aldeko mugimenduak ikustea, ez hainbeste kontrakoak. Ez
dugu errebalidarik egingo. Gure
ereduko ebaluazioak ez dira irakaslea ordezkatzeko; ikasmaila
gainditzeko ebaluazioa egiten irakasleek jarraituko dute. Gure ebaluazioak hobekuntzarako dira:
sistema non dagoen, ikastetxea...
Ez dira ikasleen ibilbide akademikoan eragiteko. Ikastetxeen ebaluazioak daude horretarako.
LOMCE bertan behera geratuko
balitz ere, ebaluazio horiek egiten jarraituko luke Jaurlaritzak?
Hori da eragile guztiekin landutakoa: irakastaldi erdian eta bukaeran ebaluazioak egitea. Badakigu
ez dela egunetik gauera gauzatzen
den prozesu bat. Konpetentziak
ebaluatu behar ditugu, eta edukiak ebaluatzen gaude ohituta.

Harian

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

d
EAEko hezkuntza legea
Eragileak

Lurdes Imaz
EHIGE gurasoen elkartea

Josu Etxaburu

BERRIA

Adostasun handia,
finantzaketan salbu

BIHE institutuetako
zuzendarien elkartea

Ines Dominguez
Sarean Lehen Hezkuntzako
zuzendarien elkartea

Bego Bitorika
Sortzen

Koldo Tellitu

Heziberri prozesuan aritu diren


eragileen ikuspegiak bildu ditu
BERRIAk, legeari nola helduko
dioten jakin nahian. Handia da
adostasuna bi gaitan: hizkuntza
ereduak gainditzeko garaia iritsi
dela eta autonomia handiagoa
behar dutela eskolek.
Finantzaketarekin dago koska,
itunpeko sarearen finantzaketa
sistemarekin. Eragile batzuen
jarrera erabat irmoa da, gainera.

Ikastolen Elkartea
G. Goikoetxea

Ez
EHIGE. Eskola publikoaren finantzaketa egonkortu eta
handitu behar da. EAEko itunpeko ikastetxeak gainfinantzatuta daude. Ez dira gehiago finantzatu behar. Oraindik
sare itunpekoak asko dauka egiteko behar desberdinak eskolatzen. Itunen araudiak behartzen ditu hori bermatzera.

BIHE. Zalantzak ditut legean finantzaketa agertu behar


den. Hori ez ote den ondorioa, eta ez irteerako exijentzia. Edozein herrik moduan, hezkuntza publiko sendo, indartsu eta
berritzailea behar dugu. Itunpekoen eztabaidan sartu aurretik, interesgarriagoa da zer eredu publiko antolatzen dugun.

Sarean. Hezkuntza publikoa da sistemaren ardatza. Itunpekoaren finantzaketa handitu? Ez. Gauza guztiak asetuta
daudenean egongo dira beste modu batzuk. Diru iturri asko behar dira eskola publikoa behar duen lekuan egoteko.

ELA. Europan, EAE inbertsio aldetik 28tik 26.a litzateke.


Azalpenetako bat da sarearen erdia itunpekoa dela: lanordu gehiago, ratio handiagoak eta soldata txikiagoa. Aurrezte sistema izugarria. Inbertsioa eta finantzaketa handitu behar da. Eta, noski, lehentasuna publikoari eman behar zaio.

Mikel Ormazabal
Kristau Eskola

Steilas. Zehaztuta daude itundua izateko betebeharrak:

Xabi Irastoza
ELA

Bai
Ikastolen Elkartea. Oinarria da euskal hezkuntza zer-

Ruben Iglesias
LAB

bitzu publikoa. Funts publikoz hornituriko ikastetxe guztiak


egon behar dira hor. Helburuak betetzen dituzten ikastetxe
guztiek eduki beharko lukete oinarrizko funtzionamendua
eta doakotasuna ziurtatuko lukeen finantza trataera.

Kristau Eskola. Itunpekoak ez dira finantzatzen behar

Aitor Idigoras
Steilas

adina. Publikoa edo itunpekoa, doako izan behar badu, baliabide gehiago jarri behar dira. Inori kendu gabe. Benetan
doakoa izan behar badu, itun hobeak behar dira. Itunek
gehienez %80 finantzatzen dute. Berrikusi behar da hori.

LAB. Publiko-itunpeko eredua Espainiatik inposatutako

Pablo Garcia de Bikua


CCOO

Joseba Ander Muoz


UGT

eskema da. Euskal Herriak eredu propioa behar du. Badira


bestelako ereduak. Baditugu eskola pribatuak eta ikastolak ere, eta hein handi batean zerbitzu publikoa ematen dute. Euskal publikotasunaren definizio berri bat behar dugu.

onarpena, kuotak... Ez dira betetzen, oro har. Itun unibertsalen hautua egin da, eta derrigorrezko ez diren aldiak ere
sartu dira. Itundutako sareak pribilegiozko egoera du. Beste finantzaketa bide batzuk ere baditu. Berrikusi behar da.

CCOO. Publikoa izan behar da ardatza, eta hori nabaritu


behar da finantzaketan. Heziberrin, aktiboki kolaboratzen
ari diren bazkideak Kristau Eskola eta Ikastolen Elkartea
dira. Haien helburua finantzaketa aldatzea da. Publikoa da
lehentasunezkoa, eta diferentzia behar da finantzaketan.

UGT. Eskola publikoa babesten dugu. Behar dira pribatuak, baina babesa batez ere publikoan behar da. Publiko
eta pribatuen arteko ikasle aldea handiagoa izan behar da.
Laguntza eta balio handiagoa eman behar zaio publikoari.

Ez du argitu
Sortzen. Finantzaketa publikoa izan behar da, eta eskola, erabat doakoa. Hezkuntza osoan. Itunpeko historiarekin
ez gara sartzen. Titulartasunaren izaera berritu behar da. Denon artean adostu behar dugu zer titulartasun behar den.

Finantzaketa. Aldatu egin behar da


oraingo finantzaketa eredua, eta
itunpekoaren finantzaketa handitu?

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

Harian

EAEko hezkuntza legea


Eragileak

Bai

Bai

EHIGE. Ereduen sistema gainditu egin behar da. Ikaste-

EHIGE. Autonomian sakondu behar da. Behar ditugu

txe bakoitzak bere hizkuntza plana izan behar du, ikasleak


eta ingurua kontuan hartuta. Euskara izan behar da ikastetxeko hizkuntza, eta hor oinarrituta, bi hizkuntzak bermatzeaz gain, eleaniztasunera pausoak eman behar dira.

proiektuarekin lotuta dauden irakasle egonkorrak. Erabaki


garrantzitsuenak eskola kontseiluak hartzen ditu; hor ordezkatuta daude eskolako kide guztiak. Hor hartzen badira
adostasunak, saihestu egiten du kudeatzailearen eredua.

BIHE. Gailendu behar ditugu hizkuntz ereduak, ikastetxe-

BIHE. Eskola publikoak ahalduntze bilakaera bat izan du

ek antolatu behar dituzten hizkuntza proiektu sendoen bidetik. Legearekin errespetuz jokatu behar dute, baina, baita
ere, egin behar dute euskal eskola publikoa XXI. mendeko
konpetentzietan eta ikasleen perfilaren mesedetan jarri.

zenbait ikastetxetan. Zenbat eta sakonagoa, orduan eta


hertsiago gaude legeekin. Kontrol bat izan behar dugu, eta
kontuak eman behar ditugu. Autonomia ez da nahi duguna
egiteko, baizik eta komunitate bati egokiago erantzuteko.

Sarean. Beste diseinu batera joan behar dugu. Ereduen

Sarean. Beste marko bat diseinatu beharko litzateke:

sistemak ez du bermatzen derrigorrezko ikasketak bukatzean bi hizkuntzak era komunikatiboan erabiltzea. Beste
modu bateko trataera behar da, testuingurua kontuan izanda. Aprobetxatu behar dugu aurrerapauso bat emateko.

marko orokorra egin, eta bakoitzak ahalmena izatea garatzeko. Baliabideekin ere zerikusi handia dauka. Lortu behar
dugu marko bat non ikastetxe bakoitzak ahalmena izango
duen bere proiektuak garatzeko inolako oztoporik gabe.

Sortzen. Ikasle euskaldun eleaniztunak hezi behar ditu

Sortzen. Orain ez dugu inolako autonomiarik. Aipatzen

euskal eskola publikoak. Oinarria da Kontseiluarekin hezkuntza eragileok adostu genuen proposamena. Frogatzen
ari gara egingarria dela. Eskolek autonomia izan beharko
lukete beren egoeraren arabera proiektua moldatzeko.

da 1993ko legean, baina inoiz ez da gauzatu. Autonomia lotu behar da komunitatearen parte hartzearekin. Denok gara eskola, eta denon artean erabaki behar ditugu gauzak.

Ikastolen Elkartea. Bakoitzak bere proiektua lantzeIkastolen Elkartea. Euskaraz ardazturiko hezkuntza

ko aukera izan behar du. Zer eta nola ikasiko duten gure
ikasleek, hori dago jokoan. Guk gurea eraiki behar dugu.
Momentuz, curriculumeko arloa dekretuetan bakarrik
dago, eta garrantzi handia du arlo hori legean agertzeak.

eleaniztuna behar dugu. Hizkuntzen trataera integratua eta


integrala. Ikasleen irteera helburu zehatzak adierazi behar
lirateke, Europako markoa erreferentzia izanik. Garrantzia
ematen diogu ikastetxe bakoitzeko hizkuntza proiektuari.

Kristau Eskola. Marko bat behar dugu, curriculuma.


Kristau Eskola. Helburura jo behar da: euskara eta gaz-

Ez

telera maila berean lortzea derrigorrezko hezkuntzan. Aldaketa behar da hori lortzeko. Ereduak bai edo ez baino konplexuagoa da. Indarra eman behar zaio hizkuntz proiektuari.

Behin hori edukita, autonomia beharko genuke. Zentralismo gehiegi dago. Autonomia gehiago, bai, baina marko
pedagogiko baten barnean. Adostua, eragile guztiok. Ahalegin hori izan zen Heziberrirena. Gero gerokoak izan dira.

ELA. Ereduen sistema agortua dago. Derrigor gainditu be-

ELA. Ez da egon behar sistema zentralizatu bat, baina

har dugu. Eskola ezinbestekoa da, baina hizkuntz politika integralak behar dira. Ikasle euskaldun eleaniztunak behar dira: euskara izan behar da ardatz, murgiltzearen bidez. Indartu
behar da eskolako espazio informala eta handik kanpokoa.

autonomiak tranpa bat ekar dezake. Ezin da izan eredu kudeatzailea garatzeko sistema bat. Enpresetako sistemak
ezin ditugu sartu ikastetxeetan. Autonomia lotuta joan behar da demokratizazioarekin. Hor gabezia handiak daude.

LAB. Ereduek goia jo dute. Ez dute euskalduntzea ber-

LAB. Ikastetxe bakoitzari utzi behar zaio bere hezkuntza

matzen. Proposamena izan behar da euskaldun eleaniztunak sortzeko eredu bakar bat, murgiltze eredua. Mahai gainean dago Kontseiluak osatua. Hortik jo beharko litzateke.

proiektuaren diseinua, definizioa eta aplikazioa. Autonomia


handiagoa, bai, baina Hezkuntza Sailak marra gorriak finkatu
behar ditu, ikastetxeek elkarrekin izateko hainbat alderdi.

Steilas. Ereduen sistemak onura baino gehiago kaltea

Steilas. Autonomia kontzeptua oso labainkorra da. Au-

dakar. Ezin dira dekretuz gainditu, Heziberrik planteatu bezala. Euskarari orduak kendu zaizkio ingelesaren mesedetan. Bertako hizkuntzen ikaskuntza bermaturik, atzerriko
hizkuntzen erabilera funtzionalerako planteamendua dugu.

tonomia curricularra beti defendatu dugu. Administrazioek


kanpo ebaluazioen bidez goitik behera baldintzatzen dute
hori. Bestetik, pertsonen kudeaketa dago. Zuzendaritzen
eskumena. Tentu gehiagorekin ibili beharko genuke hor.

CCOO. Ereduen sistema aldatu egin behar da. Ez bat le-

CCOO. Nahi dugu administrazioak behingoz eskoletako

henesteko, baizik zentroek, gutxieneko planteamenduarekin, ordutegia ezartzeko. Eskolek izan dezatela aukera, gutxieneko exijentzia betez, hizkuntza batzuk lehenesteko.

proiektuei oztopoak ez jartzea. Orain barra librea da: administrazioak zabaldu ekinbideak, baina irizpiderik gabe. Administrazioaren makilak gero murriztu egiten du autonomia.

UGT. Ereduak ezartzeko akordioa egon zen. Erraztu zuten

UGT. Zentroen autonomiari buruz hitz egitea ondo dago.

aurrera egitea. Orain irakasleak euskaldunduta daude hein


handi batean. Hobetzea, inposiziorik gabe, ondo dago. Lortu behar da adostasuna. Aztertzearekin ez gaude desados.

Hizkuntzak. Hiru ereduko


sistemaren ordez, beste
proposamen bat behar da?

Ez

Baina badaude beldurra ematen diguten gai batzuk: irakasleen aukeraketa, adibidez. Orain bezala jarraitu behar
du. Hezkuntza eragileok zaintzen dugu dena egoki joatea.

Autonomia. Ikastetxeen
autonomia handitu behar
da, baita edukietarako ere?

Harian

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

EAEko hezkuntza legea


Alderdi politikoak

Datorren legealdirako gaia izango da hezkuntza legearen prozesua.


Alderdi politikoak hasi dira jarrera zehazten. Finantzaketaren gaian
aurrez aurrekoak daude. Hizkuntzan egon liteke adostasun ildo bat.

Lehen zirriborroa
datorren legealdirako

Cristina Uriarte, Hezkuntza


sailburua, ikastetxe batera
egindako bisitan.
JON URBE / ARGAZKI PRESS

G. Goikoetxea

este osaketa bat


izango du Eusko
Legebiltzarrak
hilabete gutxi barru, udazkeneko
hauteskundeen ondoren. Parlamentuan sartuko da Ahal Dugu,
eta aldatu egingo dira gehiengoak, inkestek aurreratu dutenez.
Banaketa berri horren oinarriarekin izango dute aztergai hezkuntza lege berria. Pixkanaka ari dira
jarrerak argitzen: finantzaketan,
itunpekoen beste trataera bati atea
irekia diote EAJk eta PPk, eta PSEEE eta Ahal Dugu ezezkoan dira;
EH Bilduk du giltza. Hizkuntzan,
berriz, beste ildo bat azal daiteke.

Hurrengo hauteskundeetako
programan agertuko dira gai horiei buruzko atalak, baina BERRIAk
hurrengo parlamentuko bost alderdi nagusietako ordezkariekin
hitz egin du bakoitzaren jarrera
zein den argitze aldera. Denek ez
dute erabat finkatutako jarrerarik; Ahal Dugu-ko hezkuntza arduradun Ana Vialsek, adibidez,
adierazi du programa taxutzen
ari direla orain bertan. Gutxieneko puntuak adostu dituzte, halere.
Sare publikoaren aldeko aldarria egingo dute legebiltzarrean:
Diru publikoa sare publikoan
inbertitu behar da, erantzun du
Vialsek. Eskola publiko, inklusibo eta kalitatezkoaren alde gaude. Lehentasun hori aipatu du

PSE-EEk ere. Isabel Zelaa: Sistemaren erdigunean, erreferentzia


gisa, eskola publikoak egon behar
du. Administrazioen erantzukizun nagusia hezkuntza publikoa
da, hark egiten baitie zerbitzu herritarrei nonahi eta noiznahi.
Itunpekoa egon daiteke edo ez,
bere interes legitimoen arabera.
EAJk eta PPk beste ikuspegi bat
daukate. Sistema osoa eguneratu eta eraikitzen jarraitzea aipatu du Jone Berriozabal parlamentari jeltzaleak. Ez du zehaztasunetan sartu nahi izan. Finantzaketa ez da helburu bat, ondorio bat
baino. Beraz, ez da horretaz hitz
egiteko momentua. PP argiago
mintzo da itunpekoei baliabide
gehiago ematearen alde: Hobe-

tu egin behar da finantzaketa. Itunek ez dituzte estaltzen benetako


gastuak. Familiek zentroa hautatzeko duten eskubidea benetan
bermatzeak lotura du itunpekoek
nahiko finantzaketa izatearekin.
Egoera hori ez dago argi. Hala
dio EH Bilduko legebiltzarkide
Belen Arrondok: Guri ere zaila
zaigu jakitea zenbat diru jasotzen
duten itunpeko ikastetxeek, zeren bide desberdinak daude gaur
egun. Eta segur aski ez da nahikoa
izango; ez dut hori zalantzan ipiniko. Koalizioko ordezkariak ez
du zehatz eman baiezkorik edo
ezezkorik itunpekoen finantzaketa handitzearen alde edo aurka
dauden galdetuta. Eztabaida zabala eta handia dagoela esan du.

Aldagai bat mahai gainean jarri


du Arrondok, nolanahi ere: itunpeko eskolek dituzten obligazioak. Finantzaketarekin batera
hitz egin behar da zer betebehar
dituzten ikastetxe horiek. Eta
gaur zerbait argi dago: itunpeko
ikastetxe askok ez dute jasotzen
jendartean dagoen aniztasuna.

Migratzaileen seme-alabak
Behar bereziak dituzten ikasleei
eta migratzaileen seme-alabei
buruz ari da, nabarmen gutxiago
baitira itunpekoan. Esku hartu
behar dela dio Ahal Dugu-k, esfortzua bi sareek egin behar dutela. Kuoten aurka jo du bereziki
Vialsek: Ez dira legezkoak. Kontrolaeta gardentasuna behar da.

IGANDEKO BERRIA
2016ko maiatzaren 22a

Harian

EAEko hezkuntza legea


Alderdi politikoak

Finantzaketa ez da
helburu bat, ondorio bat
baino. Beraz, ez da
horretaz hitz egiteko
momentua

Finantzaketarekin
batera hitz egin behar da
zer betebehar dituzten
itunpekoek. Aniztasuna
askok ez dute jasotzen

Helburuekin lotu behar


da finantzaketa. Ezin
zaizkio eskubide berak
eman obligazio berak
hartzen ez dituenari

Itunpekoan mugitu
dira, ingelesez ematen
dituzte beste ikasgai
batzuk. Horrek dakar
askok horietara jotzea

Ereduak gainditzearen
alde gaude, eredu
integral bat eraikitzeko.
Eredu horretan euskarak
ardatz izan behar du

Jone Berriozabal
EAJ

Belen Arrondo
EH Bildu

Isabel Zelaa
PSE-EE

Iaki Oiarzabal
PP

Ana Vials
Ahal Dugu

Egoera aztertu egin behar dela


uste du Zelaak: Sistema osoaren
finantzaketa berrikusi behar da.
Hezkuntzaren helburuarekin lotuta egon behar du finantzaketak.
Ezin zaizkio eskubide berak eman
obligazio berak hartzen ez dituenari. Migratzaileei buruz ari da,
adibidez. Aniztasunaren tratamenduak ahalegin gehigarri bat
eskatzen du, eta hori konpentsatu
behar da baliabide gehiagorekin.
Egiten ez duenak ez ditu baliabide
horiek beharko. Hortaz, haren finantzaketa txikiagoa izango da.
Horrelako argudioak itunpeko
ikastetxeak kastigatzeko erabiltzen ari direla uste du PPk.
Itunpekoen konpromisoa sustatzea proposatzen dugu. Ziurrenik, laguntza planak jartzea behar dute, baliabide gehiago jasotzea eta berrikuntza programak
jartzea, kalitatea bermatzeko.
Migratzaileen seme-alaben eskolatzeari buruz neurriak hartu dituztela defendatu dute jeltzaleek,
nahiz eta Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak aitortua duen kezkatzeko modukoa dela sareen arteko desoreka.
Aniztasunari dagokionez esfortzu handiena egiten duten
ikastetxeetan baliabide gehiago
jarri beharko lirateke, EH Bilduren ustez. Eta hor badaude itunpeko ikastetxe batzuk ere. Hala
ere, eztabaida zabaltzearen aldeko da. Horregatik, ez du ontzat jo
Jaurlaritzak oraintsu hartutako
erabakia, itunak sei urterako egitea lau urterako izan dira orain
arte. Ez du nahirik benetako
eztabaida bat eta akordio bat bultzatzeko. LOMCE baliatuz, itunak
gaur egun dauden bezala luzatu
ditu sei urtera, aldaketarik gabe.
Baliabide orokorrei buruz ere
badago eztabaida. EH Bilduk dio
hezkuntzako inbertsioa handitu
egin behar dela. ELAk asteon aurkeztu du inbertsioari buruz txosten bat. Azaldu du Europako Batasunarekin alderatuz eskas dabilela Jaurlaritza: BPG barne produktu gordinaren %3,7 jarri zuen
hezkuntzarako 2013an, eta Europako Batasunak, batez beste, %5.
Dirutan, 842 milioiren diferentzia.

Baliabideei buruz beste gogoeta


bat egin du Oiarzabalek: Sare
publikoak baliabidez ondo hornitua egon behar du. Baina gure erkidegoaren kasuan, hobeto optimizatu behar dira hezkuntzara
bideratutako baliabideak, eta,
noski, hezkuntza itunak handitu.
Familien %50ek hautatzen dute.

Aplikazio desberdina, zertan?


Arrondok dio eskolen esku utzi
behar dela hori, ez legean zehaztu. Oionen euskaraz murgiltzeko behar handiagoa egongo da,
kaleko hizkuntza nagusia ez delako euskara. Metodologikoki, pedagogikoki eta baliabide aldetik
hartu beharreko neurriak ez dira
berdinak izango. Logika bera
betez, Ataunen jar litezke gaztelaniazko ordu gehiago? Zuzenean
ez du zertan horrela izan. Baina
izan daiteke. Tokiz toki erabakiko
dute zeren arabera eta nola egin.
Ingelesa sartu beharko da horrekin batera. Oinarrizko hizkuntz
gaitasuna aipatu du EH Bilduk.

EH Bilduren lege asmoa


Finantzaketaren gaiarekin batera, hizkuntzen tratamenduarena
da beste giltzarria legean. Itunpekoaren eta publikoren arteko aldeak hizkuntzen trataeran ere
ikusten dituzte PPk eta PSE-EEk.
Oiarzabal: Itunpekoan mugitu
dira, ingelesez ematen dituzte
beste ikasgai batzuk. Horrek dakar familia askok zentro horietara
jotzea. Zelaak ere aldea ikusten
du: Hiru elekoan aurrera egin du
itunpekoak, ikastolek ere bai, baina publikoa atzera samar dago.
Planteamendu batean adostasuna bada alderdi guztien artean:
ikastetxeek autonomia izan behar dute hizkuntzen arloan. Finean, planteamendua litzateke eskola bakoitzak hizkuntza proiektu bat edukitzea. Marko orokorra
moldatuko lukete beren modura.
Lege proposamen bat aurkeztu
du EH Bilduk asteon Eusko Legebiltzarrean. Oraingo A, B eta D
ereduak gainditzeko eskatu du.
Ez dituzte helburuak betetzen,
ohartarazi du Arrondok. Euskara
maila du gogoan: Gaztelaniaz
lortzen dira maila horiek, baina ez
euskaraz. Aukera berdintasunari kalte egiten dio ereduen banaketak, koalizioaren esanetan.
Kontzeptu bat proposatu dute:
murgiltze eredu gehigarria. Bi oinarri ditu. Bat, derrigorrezko ikastaldia amaitzean B2 maila lortzea
gaztelaniaz eta euskaraz EGAren aurreko maila; besteak beste,
Kontseiluak eta hainbat eragilek
hori jarri zuten mugarritzat Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzenegitasmoan. Bestetik, behin
helburua jarrita, eskolek autonomia izatea, malgutasunez egokitzeko. Eredu bera izanda ere,
aplikazio praktikoa ezberdina
izango da Ataunen eta Oionen.

Zelaa eta gaztelania orduak


Koalizioaren planteamenduak
badu tankera PSE-EEk egindakoarekin, nahiz eta badituzten diferentziak. Sailburu zela, hiru eleko
eredua jarri zuen martxan Zelaak
proba modura. Oinarria: gutxieneko ordutegia gobernuak ezarri
orduen %20na euskarak, gaztelaniak eta ingelesak, eta hortik
aurrerakoa, %40, eskolak erabaki, euskarari lehentasunezko tokia jarrita. Emaitzak oso onak izan zirela dio Zelaak, baina esan du
gaztelaniak ez duela zertan %20ko pisua eduki.
Proban agertu da ez duela hainbeste behar. Leku
euskaldunenak izan daitezke salbuespena, PSEEEko kidearen arabera.
Proposamen horrek
euskara lehenesteko
bidea ematen duela
dio. Euskarak presentzia sozial txikiagoa du, eta, beraz, eskolak lan konpentsatzailea egin behar du.
Gure berezko hizkuntza da; guk bakarrik
dugu. Eskolan zaindu egin behar da.
Ohar bat egin du, hala ere: Ezin dugu
ikaskuntza osoa jarri
euskararen ikaskuntzaren menpe. Gaitasunak direla ardatz.

Hiru eleko ereduak babesle


izan zuen PP. Oiarzabalek ez
du aipatzen euskararentzat
lehentasunezko tokirik:
Zentroek eta familiek nahi
dutenaren arabera, leku batzuetan indarra jar dezakete
euskaran; beste batzuetan,
gaztelanian; eta beste batzuetan, ingelesean. Edonola ere,
hiru hizkuntzek izan dezatela garrantzizko presentzia, eta, noski,
nabarmen handi dadila ingelesaren pisua irakastaldi guztietan.
Ahal Dugu-k, bai, PSE-EEren
proposamenaren gisakoa dauka.
Eredu tradizionalak gainditzearen alde gaude, eredu integral bat
eraikitzeko. Euskarak ardatz izan
behar du eredu horren barruan,
azaldu du Vialsek. Proposamena ez dute erabat xehatu oraindik.
Hiru ereduen sistemarekin aurrera egin daitekeela uste du EAJko legebiltzarkideak, Berriozabalek: Ereduak malguak dira, eta
gehiago eman dezakete. Gogorarazi du D eredua gero eta gailenago dela, eta euskara gehiago sartzen ari direla A eta B ereduetan.
Ereduek hautatzeko aukera
dakartela dio: EAEko hezkuntza sistemaren euskalduntzearen gako nagusiak
gurasoen eskubideak eta gurasoen borondatea dira.
Oinarri horrekin, xede hau
aipatu du EAJko parlamentariak: Hizkuntza plangintza (hizkuntza proiektu eleaniztunak) eta hizkuntzen
trataera gure errealitatera
hobeto egokitzen jarraitu behar dugu, euskara
ardatz izanik eta ikasleen
aniztasun gero eta handiagoa aintzat izanik.
Hizkuntzen gaiarekin
akordioa lortzeko itxaropena du Zelaak. Gero
eta gertuago dago kontsentsua: aldentzen gaituena baino gehiago da
gerturatzen gaituena.
Bere garaian argi ikusten ez duten sindikatuekin ere hitz egin dut.
Setakeria politikoak
soilik blokea dezake.

You might also like