Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

01

Pentsamendu
aurreko filosofia

filosofikoaren

sorrera.

Sokrates

01.1 Pentsamendu filosofikoaren sorrera


Filosofia giza pentsamendua mitotik arrazoizko pentsamendura
igarotzean sortu zen. Prozesu hori une eta toki zehatz batean gertatu zen:
K.a. VI. mendean Antzinako Greziako Mileto, Efeso, Klazomene,
Kolofon, Sarnos, Halikarnaso hirletan, besteak beste, Joniako lurraldean.
Filosofa hitza, beraz, grezieratik datorkigu. Hitz konposatua da: filia
(rnaitasuna. erakarpena) eta sofia (jakin-duria) terminoek osatua da.
Hortaz. filosofiak jakinduriarekiko zaletasuna esan nahi du.
Gizakiari ez zaio aski jangarri ala ez-jangarri. ongarri ala kaltegarri zer
den jakite hutsarekin; adimenak gauzen oinarriak bilatzea eta aztertzea
eskatzen du, hau da, gauzak nola sortu dire eta zergatik, nolakoak diren,
zein den haien helburua eta abar. Munduko hainbat fenomenok (jaiotza,
heriotza. urtaroen joan-etorria, trumoiak eta tximistak, lurrikarak.
sumendiak ... ) hamaika arazo sortzen dizkiote gizaki prirnitiboari.
Kontzientzia mitikoa, hain zuzen. gizakiari problematiko zaizkion
galdera horiei ematen dien erantzun multzoaz eraturik dago. Erantzun
horiek, ordea, irudimenezkoak dira funtsean. Kontzientzia mitikoak
natura-elernentuak pertsonifikatu eta kontzientziaz janzten ditu.
Adibidez, Eguzkia, I1argia eta itsasoa jainkotu egiten dira; trurnoia. esate
baterako, jainko haserrearen seinalea da. Jakintza mitikoan, bi alderdi
bereizi behar dira: alde batetik. mitoa unibertsoaren azalpen gisa agertzen
da, eta. alde horretatik. maila batean bederen. filosofiaren sarreratzat har
daiteke. Bestetik, mitoak magiaren, orakuluaren eta abarren itxura hartuz.
arazo praktikoak (ekonomikoak, politikoak, osasunari dagozkionak)
argitu nahi zituen. Lehen kasuan, jakintza mitiko horrek unibertsoaren
azalpen teorikoa ematen zuen aldetk, luze iraun zezakeen, alderdi hori
egiaztatzea ezinezkoa baitzen. Arazo praktikoak argitzeko orduan, ordea.
hark ez zuenez erantzun baliodunik ernaten. gizakia beste aterabide mota
baten bila abiatu beharrean aurkitu zen. Grezian gauza, gertakari eta
fenomenoen funtsa (muina) aztertzera jo zuten. Arrazoizko jarrera hori
zergatiak bilatzen ha si zen azalpen mitikora jo gabe. Orduan sortu zen
filosofia.
Baina zergatik gertatu zen hori guztia toki eta garai hartan?
Erlijio olinpikoa krisian
Garai horretako erlijio olinpikoa krisian zegoen. Olinpoko jainkoek
snesgarritasun osoa galdu zuten herriaren aurrean. Gizarte mota horretan
erJijioa krisian egoteak zalantzari eta arazoen birplanteamenduari ateak
ireki zzken, eta, ondoroz, filosofia sortu zen. Ho.rregatik, naturak
gordetzen zuen enigma argitu eta ulertu beharra zeukaten. erabat
naturaren menpe zeudelako, bertan gertatzen zirelako etengabeko

aldaketak, inoiz bizirauteko lagungarri eta inoizkaltegarri zirenak. Egin


zezaketen gauza bakarra, hortaz. natura ezagutzen saiatzea zen, berarekin
harreman egokia ezartzeko eta hark jarritako eragozpenak gainditzeko.
Egoera soziopolitikoa
Egoera politikoak ere zeresan handia izan zuen urrats hartan. Antzinako
Grezian (K.a. XII.-VI. mendeen artean) monarkia hierarkikoak zuen
boterea. sistema mitiko baten gainean eraikia. Sozialki ordena
aristokratikoak zuen hegemonia gizarte gerrazale eta heroiko hartan
(Homeroren
liburuetan
agertzen
den'
bezala). K.a. VI. rnendean, Jonian batez ere. merkataritzan oinarritutako
polis indartsuak sortu ziren. Polis horietan gizatalde berri bat sartu zen,
merkatariena, alegia: gizarte aristokrata desagerrarazi eta gizarte
esklabista, klasista eta demokratiko bat sortu zuten. estatu-hiri gisa
antolatuta.
Demokraziaren sorrera
Estatu-hiri bakoitzak. polis bakoitzak. autonomia osoa zuen. Ekonomian,
nekazaritzaz gain, merkataritzak garrantzi handia zuen beste polisekin
harremanetan jartzeko orduan. Politikan, demokrazia landu zen agoraren
inguruan, plazaren inguruan, alegia, eta herritarren ordezkariak
biltzarretan parte hartzen has ziren. Hitzak, diskurtsoak eta logosak*
eragin handia izan zuten. beraz. gizarte horretan.
Beste herriekiko harremanak
Merkatartzarekin batera, beste herriekiko erlazioak sortu ziren.
Ikusmira zabaltzean, norberaren herriko mitoak, ohitura zaharrak eta
arauak ere kanpotarrekin alderatzen dira. mundu-ikuskera. azalpen eta
interpretazio berriak sortzeko. Grezian tokiko erlijioak garrantzia zuen
arren (polis bakoitzak berejainkoak eta rntoak zituen), ikuskera
kosmopolita horrek zalantzarako bidea ireki zuen. Esan gabe doa
filosofoak bidaiari handiak izan zirela.
Pentsamendu abstraktua
Abstrakzioa eta pentsamendu abstraktua ahalbidetu zuten hainbat
faktorek eragna izan zuten Grezian, besteak beste: idazkera alfabetikoa,
diruaren sorrerak ekarri zuen abstrakzio-maila (ekonomian, erabilerabalotik aldaketa-baliora pasatu ziren). egutegiak, astronomia eta
matematikaren eragina (Babiloniatik eta Egiptotik ekarrak). eta
grezierazko artikulu neutroaren (to) erabilera, edozein kontzeptu neutro
bihurtzen baitzuen. Hizkuntza zehatzagoa bihurtzeak garrantzi handia
izan zuen, filosofiaren sorreran zuzenean eragin baitzuen. Horiek
lrateke. oro har, filosofiaren sorrera bultza u zuten faktoreak.
Dirudienez, eragina izan zuten zenbait miletotarrengan eta haien espiritua
filosofiara hurbildu zuten. Une hartan, beraz, filosofa, ikuspegi eta
irudipen hutsetik banatu zen, batez ere mitotik eta erlijiotik. Naturara

hurbildu ziren, berez, eta kanpoko izakirik gabe mundua ezagutzera;


physis naturala nolakoa den azaldu nahi izan zuten, eguneroko fisia,
alegia. Espiritu positibistaz eta arrazionalistaz baliatuz, hizkuntza
zehaztasun handiz erabiliz eta elementu mitikoak baztertuz. fisaren
osotasunaren azken arrazoia aurkitu nahi izan zuten: arje= edo arkh
printzipioa. Egiaren ikuspegia ere aldatuta zegoen: jadanik bazekiten zer
izan zitekeen hitzez hitz egiazkoa eta zer suposa zitekeena. Lehen
erantzunek oihartzun mitikoak izan arren, egiazko existentzia duen
zerbaiten bila diskurtso arrazional baten bidez aritu ziren. Azkenik. esan
behar da beren helburua ez zela poesia, mitologia, antzerki-tragedia edo
kontakizun epikoak sortzea, zerbait berria baizik: mundua ulertzeko
interpretazio arrazionalak aurkitzea.

You might also like