Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 75

Telesforo Monzon

GUDARIEN EGIAK

Fitxategi hau liburu-e bildumako alea da,


liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.
Liburu gehiago eskuratzeko:
http://armiarma.com/liburu-e

Iturria:
http://www.armiarma.com/monzon/poes02.htm
Egileari buruzko informazioa:
http://zubitegia.armiarma.com/?i=306

GUDARIEN EGIAK
Euskaldun gaztediari, biotzez
Egilleak
Aspaldi agindutako Urrundik bigarren liburua
Guda-Oroi oraindik bukatu gabea det. Ez dakit
ioiz amaitu al izango ote detan ere. Bertsoak ez baitira, geienetan, artara yarrita sortzen, berez eta usteezian datozela baizik.
Beraz, Gudarien Egiak dakarzkit gaur argitara.
Oraindik yaiotzeko dagon Guda-Oroi orrietatik igesiak ditut, izkutuan bizitzen aspertu zaizkidala nonbait.
Azkenengo orrietan arkituko dezu, irakurle, olerki
bakoitzari dagokion dou errikoia.
Bertsuok erriarentzat sortuak izanik, beronek,
geure erriak, atsegiez artu, ta noizbait abestuko ba'litu, auxe egillearen pozik aundiena.
Gure Gudarien oroitzez
Euskal ezpaietan, semerik-seme,
biur bitez bertso zar,
txistu ta danboliaz dantzan ere!
abestuitzak euskotar...!

GUDA ZABALDU ZUTENAI

ALARGUN ZOROARENA
Lenbiziko douz
Etxebeltz baserriko
Alargun zoroa,
egunez ez ageriko...
Gauaz irtetzen sorora...!
Ta illuna zulatuaz
irrintzi zorrotzez
bere itzok egazka doaz
mendiz-mendi, oiartzunez:
Ni naiz, ni dio alargun zoroa!
Senar ta iru seme batean galdua...
Aien oiak oztu dizkik, guda madarikatua!
Bel-beltzez yantzi, illeak aske utzi,
egunaz gau egin ta gauaz irrintzi...
Non dira beste zoro oiek, gudan nai zutenak asi?

EUSKAL GUDA (1936-1937)

BERTSOLARIAREN DEIA!
Bigarren douz

Itxasoa utzi ta menditik yetxita


bil zaitezte enparantzan
bertsolaria dabil abestuz-eta
guda aipatu naiean.
Euskalerri'ko mutillen egintzak
erakutsi semeari,
Gudariari zor diogun aintzak
izan ez dezan amai!
Soiez erregearen semea,
gogoz aingeru antza berea.
Mendian txoria bezin arin,
alkandora txuriz ta prakarin.
Lekaixu, irrintzi, zantzo, t'oiu!
Bular gaztea burnizko du:
Eriotza artuaz kantari,
beldurra zer ote dan ez daki!

Euskal Gudarien izena


zabal bedi gizadi barrena.
Mendian izan arren otsoa,
galduarentzat arkumetxoa.
Iori gorrotorik gabe,
arek aske izatea maite.
Erantzi txapelak, euskaldun...
ta Gudarien egiak entzun!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

GUDARA...!
Bigarren douz

Yaiki mutillak! Yaiki! Yaiki ta entzun!


Igo arin mendira!
Geuretar gaixto batzuk aien billa yun
ta arrotzak emen dira!
Euskalerri'ko mendi zelaietan
ageri da morua!
Batera datoz, ikusi naiean
Euskalerri galdua!
Birrindu nai ornen dute euskera,
ta geure Erri, arekin batera!
Odoletan ito Lege Zarra...
Yaiki! Bestela galduak gera...
Eraman dezala berea
ostu nai digunak bakea!
Arrantzale ta nekazari:
Igo mendietara kantari!

Odol naiean aurrera datoz.


Irun'go mendiak sutan dagoz!
Askatasun alaiaren aurka
gorrotoak bat eginda dauzka:
Franko'tar, Erroma'ko seme
ta doixtar basatiak ere!
Entzun, entzun gudaren otsa...
Yaiki Mutillak! Gora biotza!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

TONTORRETAN IL ZIRAN
KANTARI...
Bigarren douz
Txalupak laga ta goldeak utzita,
gaztedirik ederren,
bide ta mendiz gau osoa ibillita,
Loiola'ra zetorren.
Errietako langille gazteekin
egun-argiz alkartu,
ta aurrean artuta txistu ta ikurrin,
Loiola ibarran sartu...!
Ara! Emen euskal gaztedia...
zai ta gorde naian bere erria.
Suak artu didala biotza
ez zait beldurgarri eriotza.
Yatorriz gera bake zale,
gudak atzeman gertu gabe,
baian arrotzak datozela,
amildu ditzagun goitik bera!

Mendirik mendi guda soua...


euskoak zapaltzeko sortua!
Guk ari erantzun irrintziez:
Arrotzaren ankazpietan ez!
Eta izkillurik ez baitzuten,
Gudariak eskutsik irten...
Bizitza opaz Euzkadi'ri
tontorretan il ziran kantari.!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

NOLA NAPARRAK
GEURE AURKA?
Bigarren douz
Artean, Bizkai'ko semeak Artxanda'n
illuntzi baten bildu,
ta Bilbo'ko kale barrena, gauean
abestuaz agertu.
Agure ta andra, ume ta neskatil
arnas artzeke dira
gau illunean, geldirik eta ixil,
gazte aiei begira...
Eibartarrak Donosti'ra doaz
ta, bertakoekin bat egiaz,
militar espaarrak zapaldu
ta aien eskutatik erria artu.
Gurutzea ezpatarekin
etsaiak duala bat egin
aurrera dator, Euskalerri
suaz biurtu naian illerri!

Napartarrak nola gure aurka


Ama batek semetzat ba'gauzka?
Odolak egin ba gaitu anai,
nork egin nai gaitu alkar etsai?
Naparraren itzal zabala
ludian seirak bat giala!
Sei adar, Zugaitz baten egur...
Aizkolarieri diet beldur!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

SASETA'REN EKIALDIAK
Bigarren douz

Donostia artu ta Bizkai muga aldera


datoz arrotzak arin.
Gudariak irten aiek zapaltzera
ta, izkillu barik, ezin!
Miean dakarte kristau izena,
biotzean odolmin...
errien baten sartzean, aurrena
atzemanak il egin!
Saseta da Gudarien Buru.
Txiki, bizkor, alai, argi, sutsu.
Apala da. Beldur ez ezagun.
Kementsuenak dira aren lagun.
Adiz otza, odolez bero,
aurrera! arek esan ezkero,
euskaldun mutil guziak nai,
il edo bizi, berari yarrai!

Zabaldu zan, artean, berri au:


Gazteak! lzkilluak dizkiau
Gudarien txapelak aidean,
txistu ta ikurria artuta aurrean!
Azkar mutillak Elgeta'ra
Bizkaitarrak gure zai dira,
Naiz izan bi, izkillu batekin,
bat il ondoren... besteak ekin!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

ELGETA'N ANAIEN LAZTANA


Bigarren douz

Kalamuta'tik Ubera ingururao,


ta andik Kanpantzar'era
gure gazteak, mutil eder ta yaio
sakabanatu dira.
Naiz-eta artean aiek ez Gudari
bake mutillak bao,
gudan asi orduko arrotzari
bultza mendi berao.
Bekoak atzera gora igo nai,
ta Elgeta'n gureak aien zai...
Landaetan arrotzen odola
ta aiek ezin izan igo gora!
Gero, Intxorta gaia artu zuten
baia Bediaga ara emen...
ta, zauritu dala burrukan,

Intxorta atzera gure eskuetan!


Gipuzkoar seme ta Bizkaitar
muga-mugan besarkatuz alkar,
Araba ta Naparra'tik ere
gazteak igesi geure alde...
Ta Euzkadi'k bizi-zoria
Bizkaia'n zuala ipiia,
euskaldunak, alkarren anai,
yarri ziran sutan!, arrotzen zai.
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

ASI!, ASI...!
Bigarren douz

Arrotzak uste zuan Bizkai osoa


nai bezin errex artu,
ta, ara, non bear izan zuan! gaixoa!
muga-mugan geratu.
Gipuzkoa'n bai, eskutsik giala,
aiek etorri arro.
Lau izkillu zar artu ditugula
dabiltz apaltxoago!
Euren agintarien samia,
Bilbo'n zaldi gain ager ezia...!
Bidali ziguten agindua:
Burua apaldu, bestela... sua!
Txoriz beteko degu ortzi,
Bilbo, odoletan, erre ta autsi,
ta uraxe izango gure parra,
orduko zuen odol-negarra!

Baian euskotarrak izutu ez:


Asi!, asi! arei deadarrez,
Euzkadi birrindua naiago
arrotzen oiazpietan bao!
Ta alaxe... goiz baten ageri
Bilbo gain txori beltz ugari...
Naizta etxeak erre ta autsi,
gudariak mendietan... eutsi!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurrra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

ZUGAIZPEKO ZIA
Irugarren douz
Bertsolariak Illuntzean,
euskaldun Alkateak Zugaizpean!
Geure Gernika'n jaia.
Danbolia ta kanpaia!
Inguruetan,
guda mendietan...
Gernika'n jai!
giala gazte baten zai,
biotz alai!
Menditik orain yetxi da
Saseta bere mutillekin,
ta kaleak bete dira
txaloka artuz aien ikurrin!
Gernika yantzi zaigu len bezin eder!
Bai eun urte
il zala uste...
ta ara berriz piztuta ager!

Goitik begira ditugun


geure asaba zarren poza!
Biotzak alaitu itzagun
naiz mendietan guda otsa!
Erriak

Yaiki! Yaiki Euzkadi Ama'ren seme!


Lege-Zarra,
guretarra,
datorkigu berriz ere!

Bertsolariak Eup lagun!


Ara Agirre nun
aurrean degun!
Erriak

Gora! Gora!
Lagun gazte,
irekin izango gaituk il arte!

Bertsolariak Erriaren semea!


Geuk ere, antziako asabak lez
aske bizi nai, geure Legez!
Erriak

Arrotzen mendean ioiz ez!

Bertsolariak Illuntzean,
aldun eta agintarien artean,
Agirre Zugaizpera,
Alkate yaunen aurrera.
Ixilik doa
ta erri osoa
begira du.
Baian mendietan oiu...
guda-sou!
Batzar-Etxe'ko ateak
gizon gazte orri zabaldu!
Etxe aurrean, mutillak,
euskal Ikurria goratu!
Zugaizpean, Alkateak Agirre'n zai:
Agindua,
Errikoa,
Erriak zion eman nai!
Erriak

Agintza artzean zeure eskuetan,


zaitugu, gazte geure Buru!
Zorion ta zoritxarretan,
bilduko gera zeure inguru!
Baian ioiz ez dezazu gero aztu,

berriz emen,
bein edo bein,
bearko zaitugula artu!
Bertsolariak Eup lagun!
Ara Agirre nun
aurrean degun!
Erriak

Gora! Gora!

Bertsolariak Aritzpean
Zin egin bear oraintxe, illuntzean...
Zutiik ta burutsik
Erriak arnasa geratua zun
euskal seme guziak entzun!
itz eder auek esan zitun:
Yaungoikoa'ren aurrean
burua makur nagola apalik...
Geure lur onen gaiean
mendieri begira zutiik...
Euskal Aritz azpian,
asabaen gomutaz
Zin dagit! Aginbidian

asi ta yarraituko dot asuro zintzogaz.


Erriak

Dantza ta Guda mendi goietan...


Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

ILLUNPETAN BEIN...
Bigarren douz

Gernika'ko yai ondoren, Bizkai guzti


bete da itxaropenez.
Goldeak eta arrantza-txalupak utzi
ta, gurean beti lez,
legorreko ta itxastar bake zale
guda-mutil biurtu,
ta naiz il bera, arrotzaren aurre
bururik ez makurtu.
Etsaiak inguratuta giun.
Iorako biderik ez genun.
Itxasoan etsaia nagusi;
ezer gugana sartzen ez utzi.
Legorretik ikusten ziran
kaiak zainduaz ibillian,
estaien gudontziak arro...
ta aien artetik ezin igaro!

Gau-illunpetan, bein... ontzitxo bat


izkilluz bete zetorren gutzat...
Ango gizon Elkano'ren anai
naiz ior ezin sartu, aiek bai!
Ontzian Lezo zutik zegon
sutan ziola: Aurrera gizon!!
Bilbao'ko kairao sartu
ta izkilluak mendian zabaldu!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

EGUBERRIETAKO ITZALDIA
Laugarren douz
Talde batek
Eguberriak zirala
urrengo gaua izan Gabon
Lendakaria mintza da
guzioi opaz Zorion...
Beste taldeak Mendietan, mutil guzti
suak piztuta antxen dagoz...
biotzak dar-dar, urduri,
aren abotsa aitzeko poz.
Talde batek
Andra ta ume eskaratzetan
aitona zarraren albo...
Guda ezkeroz, etxeetan
beste gizonik ez dago!
Beste taldeak Guda-Gabonak aurtengo...!
Elur t'odol mendietan...
Aitaren itzak aitzeko
Euskalerria ixildu zan:

Bertsolariak Anaiak, biar da Gabon,


biar Yaunaren Yaiotza.
Naiz guda bizian egon,
alai nai degu biotza!
Erriak

Arrotzak ostu ziguten


Euskalerri'ko bakea!
Au ezin izan Belen'en
ikasitako Legea!

Bertsolariak Doixtar, Erroma'ko seme


ta moruak emen dira!
Asaba zarren ezurrak
lurpetik aiei begira!
Erriak

Nork arrotzari galde naiz


etxeko ate zabaldu?
Egin duanak ainbat gaitz
odol-negarra bear du.

Bertsolariak Zazpireun urtetxo ibilli


morua uxatuz Espaa'n
Orain aietxek ekarri
euskoak zapaldu naian!

Erriak

Etxeak autsi zaizkigu,


erriak sua artu dute.
Gazteak mendin ditugu,
errekak odol dakarte!

Bertsolariak Bake-gizon, andra ta apaiz


iltzen dizkigutelarik,
nola dira ba, galde naiz
eleiz-gizonak ixillik?
Erriak

Iongo laguntzik gabe


ludian bakarrik gera...
Gurutzean orrelaxe
zegoan Yaungoiko Bera!

Bertsolariak Anaiak, ez izan beldur.


Egia beti nausitzen.
Urtero, neguko elur
udaberriak urtutzen!
Erriak

Egiaren eskutikan
goazen aldapa gora...
eguzkia biotzetan
naiz oiazpietan loia!

Bertsolariak Osto bi ez dira berdin,


ezta pinpilinpauxa bi.
Yainkoak ez zitun egin
berdiak ludiko erri.
Erriak

Aiek nai geure Erria iltze.


Guk Ama bizitze gura!
Birrindu nai dizkigute
Lege-Zar, izkuntz, oitura...!

Bertsolariak Ez diardugu uts-utsez


Euskalerria'ren alde.
Gabiltza zabaldu naiez
kristauen egizko Lege:
Erriak

Gizonak alkarren anai,


erriak alkarren lagun;
ez bata bestearen zai
noiz azpian artuko dun.

Bertsolariak Gudari, euskal Gudari...


Biotz garbi, soia lerden!
Eutsiok ire Lurrari
i aiz-ta bere itxaropen!

Erriak

Illik yausiko ba'intzake


Lurrari opaz odola,
iretzat izango ituke
Euzkadi'ko otoi ta lora...!

Bertsolariak Odoletan sortua du


ama gazteak semea...
Odolaz lortuko degu
gure Erriaren piztea!
Erriak

Ta biar, guda ondoren


artzean Askatasuna,
zabaldu, erri osoan,
ogia ta alaitasuna!

LAU ONTZITXO ZIRAN!


Bigarren douz

Lau itxasontzi... Gipuzkoa ta Bizkai


Donosti ta Naparra!
Arrantzakoak izanda burruka nai
ta irten ziran gudara!
Kaoi xar bina, beste izkillurik ez
ontzi bakoitzarentzat...
Naparra aundiena, ta arek geienez
berrogei gizonen bat.
Kanarias lautatik irten...
ta Gipuzkoa arengana zuzen!
Gure ontziak artu du sua
ta garretan kaiara diua!
Bizkaia'k kendu Kanarias'i
oratuta zekarren ontzi.
Sei orduan yardun ondoren,
oraindik Naparra itxasgain zuzen!

Azkenean ager zaigu sutan


ta Donostia arengana yoan
Oiuz deadarka; Onera igo!
Bestela or alperrikan ilgo!
Aiek erantzun: Agur anai!
Azken arte nai diau yarrai!
Ontzia yun tala ondora,
Napar izena, garretan, gora!
Erriak Dantza ta Guda itxasoetan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
itxasoetan kantari!

GEURI LURRAK
EMATEN INDARRA...!
Bigarren douz
Yorraillarekin batera asi zitzaigun
arrotza aurrera naian,
aurretik esanda zer artuko genun
makurtzen ez ba'gian.
Amar bat egun naikoa zitula
Bilbo-rao sartzeko,
ta, artean, birrinduko bat-batera
Bizkai'ko erri ta auzo.
Franko'tarren artean ditugu
doixtar, Erroma'ko eta moru.
Guk, aien aurka, bertako seme:
Nekazari, itxastar ta langille
Gureak eskutsik dirala,
aien egazki lao dira.
Gu ioren laguntzarik gabe.
Europa erdi bai aien alde

Baian lurra gurea bai genun,


onek indarra ematen zigun!
Bular-odolaz igortziz lurra,
atzera ez nai. Bertan il gura.
Bizkai mugatik Bilbo'rao
bide luzeago, uste bao
arrotzak bear izan zitun
bi illabete t'emeretzi egun!!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

TABIRA
Bigarren douz

Euskalerria'n, goizean goiz irtetzen


langilleak lanera,
euliak bezelaxe dirala agertzen
andrak eleiza aldera.
Menditik bera neskatxa alai gazte
datoz errira astogain,
gaztai, arrautza, barazki ta esne
dakarzkitela salgai.
Goiz baten Tabirak, esnatzean,
txori beltzak zituan ortzian.
Urbiltzen ari zala aien otsa,
erriak bere gain eriotza!
Etxeak datoz goitik bera
arri ta gorputzak batera
zaborretan ager ditugu
zango ta bular beso ta buru!

Eleizan kristauak otoitzean:


Sapaia yausi ta arrapa azpian!
Apaiz zartxo bat da mezalari
Yauna eskuan dula ilda yausi!
Ta Yainkoaren Odol Bera
ixuri zitzaigun lurrera...
Onelaxe dala bat egin
Aren Odol Erriarenakin!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

SABIGAIN
Bigarren douz

Semerik seme aitatua izan bedi


mendi orren izena!
Ezagutua bai du zugaitzak begi
Gudarien kemena.
Artzaiak artzen diotela lurrin
Urkiola zelai gain,
Bizkai ta Araba arteko mugak urrin
geure mendi Sabigain.
Urtero uan, euskal gaztedi,
Urkiola'n dantza t'erromeri...
Zelai berean gaur guda-otsa,
odol, oazea t'eriotza!
Gorrotoaz nork ote ditu
zelai orlegiok gorritu?
Igo, mutillak, tontorrera
ta arrotz oiek yaurti goitik bera!

Bediaga'k, sutan, zin egia:


Goian yarri baietz ikurria!
ta mutil guziak ari yarrai
belardiak utziz odolez blai.
Ango, zantzoz, ilda yaustea,
ta ama!, ama!, oiuz deitzea...!
Ikurriakin goia artzean,
Bediaga'k zauri biotzean!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

GERNIKA
Bigarren douz

Euskal semeak sumatu al zezaken


zorigaitz aundiago?
Bizkai erdia birrindu izan ondoren
Gernika sutan dago!
Gauaz, Bizkai gain, ageri zitzaigun
odoletan ortzia...
Ta arri azpietan, artean, genun
txingarretan erria!
Siistu eziik eldua naiz
Gernika'rao gauerdi garaiz:
Erria su-argietan dago!
Zelai ta bideetan... umeak lo!
Anai dabil anai billa,
ta aitak arkitu semea illa!
Beiak marruka mendi bidez...
Andrak begietan negarrik ez!

Entzun, entzun suaren zarata...


Odol-malkoa iduri txinparta!
Baia arrotzak alperrik dabiltza:
Zutik, besoak zabal, Zugaitza!
Gernika ba'zan len gurea,
orain Ludiak du berea...!
Askatasun izenarekin
Gernika'rena dala bat egin!!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

GERNIKA'KO
USO TXURIARENA
Lenbiziko douz
Gernika'ko sugarrak
ortzia gorritu,
il bao lenago naian,
biotzak, nonbait, argitu.
Su-txinparta gaietan,
egazka uso txuri...
Bere yun-etorrietan,
zoratu dala dirudi.
Alden ezkero, kabiari agur...!
Ta sutan sartzeko, txori gaixo beldur...
Usoak, Euskalerri lez, kabian umeak zitun.
Eta bat-batez, usokume miez,
txoria sutara ta andik atera ez!
Gau artan nik ikusia, bertsotan dakart negarrez.

SOLLUBE
Bigarren douz

I Bizkai! Ire mendi eder Sollube,


arrantzaleen zaindari,
oiazpietan etzanda dikan geure
itxas arro Kantauri,
gaur ire begien aurre nola ager
sutxinpartan dagola?
Lau aldetatik, lau ibai gorri lez,
odola dariola!
Sollube izan Bilbo'rako giltza,
ta arrotzak aren atze dabiltza.
Gudariak ez nai mendia utzi;
narrutsik, etzanda, ekin, eutsi!
Arrotza gora igo sei aldiz
ta goiti-bera yaurti berriz!
Orain igo diranak gora
tontorretik doaz itxasora!

Ortzi gorrian txori beltz etsai...


Aiek euskal umeak erre nai.
Zugaitz adarretan zintzilizka
gorputz gazte, buru, beso ta anka!
Gudarien euskal ikurrin
sutan zegola mendi erdin,
mutillak inguruan yarri
ta ari begira il ziran kantari!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

LEMONA
Bigarren douz

Euskotar! Begira eiozu kemenez


Lemona mendiari!
Bere bi aldetatik euskal odolez
busti zitzaigun mendi!
Alde batekoak euskaldun izan,
aurkakoak ere bai
Anaiak alkar iltzen ari gian
ta arrotzak orixe nai!
Yauna! Yauna! dizugu arrenka
ama batek semetzat ba'gauzka,
euskaldun artean gudarik ez!
Begi laoak argitu bitez.
Entzun anaiak! Zeek ditu
gezurrez bete zuen buru?
Batu gaitezen. Euskalerri
gurea aia baita zuen erri.

Guziok izango gera biar


damudun seme zintzo ta leial.
Oroentzat mendi auxe bedi
ikaslekua ta negar-toki.
Lemona'n bear gurutzea
ta bertan itzok idaztea:
Emen alkar ildako anai,
gaituzute batasunaren zai!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru,naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

ARTXANDA
Bigarren douz

Erriak autsi ta baserriak ustu,


lurrak ikara dagi!
Euzkadi'ren eriotza deritzaigu
ta uraxe ez nai ikusi!
Artalde ta artzai, beiak eta gurdi
Bilbo kale barrena,
gurdiaren gain agure ille zuri
dardaraz dakartela.
Euskalerri, galtzeko zorian!
Gudariak Artxanda mendian!
Berauxe azkenengo itxaropen
eta ari eutsitzea bearren
Artxanda sumendi zirudin,
baia bizi ziranak ekin!
Andra ta ume, bide barrena
doaz igesian muga aldera.

Gudariak, erretzen zeudela,


yetxi ziran, batzu, mendi bera...
Il bao len Aingeru aiek nai
zoriontsu egin euren etsai:
Espetxera yun, ate iriki,
euren Iltzalleak aske utzi...
ta atzera igo mendi gaiera,
su ta garretan kantari iltzera!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

AMAIA
Bigarren douz

Euskalerri'ko Gudarien egiak


abestu baititut nik,
bertsuok ez izan ametsez egiak
erri-odolez baizik.
Euskal ezpaietan, semerik-seme
biur bitez bertso zar...
Txistu ta danboliaz dantzan ere!
abestuitzak euskotar!
Ez diat nai gurean negarra,
Malkomerke ez baitek euskotarra.
Ator, ator gugana Itxaropen!
Udaberria negu ondoren!
Aritza zarraren oroitzez
aurrera beti! makurtu ez!
Arrotzak nai ba'gaitu lagun,
utzi gaitzala irauten euskaldun.

Anai gazteak! Biotzak gora...


Ildakoei otoi eta lora...!
Arrotz! Arrotz! Alperrikan abil
euskaldunen erria naian il
Eman eiozu, Yaungoikoa,
geure lengoari geroa,
Euskalerria bizi dedin
Zeure mendi, bere Legeakin!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!

AGUR EUSKALERRI...

AGUR EUSKALERRI...
Boskarren douz

Bertsolariak
Agur Euskalerri maite!
Goiko Yaunak esango noiz arte...
Agur ene yaioterri,
mendi goietan baserri txuri...
Ni zure magalean
bizitzeko yaioa,
ludi barrena ibillian
amets egiteko naiko det artu loa!
Erriak Agur asaben illobi!
Ego aizeaz ostoa gorri...
sagastiak lorea du,
Neguak, berriz, mendian lau.
Udarak baso-itzala
ta itzalpean iturri...
Geure urrutiko negarra
menditik bera datorren erreka iduri!

Arrantzaleak Txalupa kaian lotuta...!


sareak arrantzakin aztuta...
Nere maite, soia lirain,
itxasora begira mendi gain...
Kanpaiaren otoitza
netorrela itxasotik!
Zu zaitut bideko oroitza
neure erri, itxas-gaieko, mendian zintzilik!
Erriak Agur asaben illobi...
NekazariakMai inguru bake ogi...
Gelan gurutze ta izara txuri!
oge alboan seaska...
Suak eskaratzean txinparta!
Illuntziz, belar-eske,
geure beien marrua...!
Agur neure yaiotetxe...
Nora naramaten yakin gabe, ba nua!
Erriak Agur asaben illobi...

EKAITZ ARTEKO
TXIMISTA BI

AITZOL
Lenbiziko douz
Neskatil, nora oa
lora-xortarekin?
Loretan dakart yasoa
neure euskaldun anaien min...
Baseriko zelaian
nik biltzen goizero.
Etsaiak arki ez naian
dakarzkit illun ezkero...
Enaiz ni bakar: Batek otoi dakar
arek itxaropen, urrengoak negar...
Ozkarbiz erazagutzen Amandre Illargiak alkar!
Zer da ba emen? Belardi utsa len
ta gaur, oiak ikaraz ditut ezartzen...
Aitzol zanaren ezurrak emen bai daude lo artzen!

DIAMITERU BI
Lenbiziko douz
Bidani plazan erdian,
erriko nagusi,
etxe eder zabal batean
zituk anai xantu xar bi.
Goizean Yauna artuta,
besperak kantari,
lengo eraz yazten oituta,
xonbrerodun pralle iruri
Erri guzitan eskolak iriki,
eleiza-aldareak urregorriz orni...
Apaizak aien aurrean... irripar goxo ugari!
Fededunak Bidani'n ageri,
ta anai xantu biok giltzapean yarri!
Or nun Franco'k errenditu... diamiteru gorri bi!

ATZERRI BARRENA

ZIGOR ZELAIETAN
Seigarren douz

Bartzelona galdu zala,


mugatik bide barrena,
gudari ta ume, andra ta gurdi, abere ta abarra
zetorren ura naspilla!
Prantziruntz aterpe billa...
Ostikoka bai azkar eraman zigor-zelaitara!
Aterpe bakar ozkarbi...
Ondartza zabal oazpi...
Otz eta nekearen laguntzat gose ta egarri.
Il-erdi aien zaindari,
morrozko beltz zaldi txuri
itxas-aizeak arrotzen zitun aien yantzi gorri.

Barrengo batek eskeii


beltz aietako bateri,
dundadun pitxi borobiltxo bat, yostaillu ikusgarri!
Begira, poztu, erosi,
beltzak bildu, erakutsi...
Bonba izan eta eskun lertuta bost beltz illak utzi!
Sei milla euskaldun ba ziran,
erdaldunekin batean
zorigaitz antza, neke ta gose zutela agirian.
Begi larri, egonean,
arantza-burni atzean...
Andra ta seme galdu zituzten geienak bidean.
O sont les basques, allez, allez
oroi ziardula galde
egun batean ageri zaigu Buru zan Fagalde!
Bera bai zan ango yabe,
danak arrituta daude...
Biotzak dar-dar, entzun genion arnasarik gabe:

Nere euskaldun anai maite,


biar, zelai onen atze
erri berri bat eraikitzera nerekin atozte.
Zuek bai lanaren seme
lanak aupako zaituzte.
Biar goizean, egun sortzean an naiz zuen arte.
Gazteak lanean yarri,
batzuek olak ekarri,
zelaia neurtu, txabolak altxa, estalpeak yarri...
Zerra t'egurra karrazi,
mallu soua nagusi...
Gernika Berri sortu da eta txapelak erantzi!
Ikusi zuten aien lan,
ta arin asko zabaldu zan:
Langille bikaiak dituzute euskotar artean
Naiz Prantzia izan bakean,
guda zetorren bidean,
ta garai artan zegon langille bear-bearrean.

Argeles'etik Gurs'era
Prantzi baratza barrena,
sei milla euskaldun, bultzi zarretan, doazte lanera.
Eldu ta aien eskaera:
Langille baldin ba'gera
lan egiteko bear genuke yana ta lo-gela.
Lo egiteko, lur busti...
yateko, ondakiak urri...
Zelai inguruan ipiiak arantzazko burni.
Askatasunak igesi...
Malkoz bete geure begi,
aurre-aurrean ager zaizkigu Euzkadi'ko mendi!
Euskaldunak arantzetan,
Zaindarik inguruetan.
Aldaretxo bat xuriz yantzita Gurs'ko zelaietan...
Goi-argia begietan,
Euskal apaiz bat izketan...
Aurki Yainkoa, ogiz yantzirik, aren eskuetan!

Apaiz gazte ura, maitena


erabat zan guziena,
ta alaitasuna bere ezpaietan beti zekarrena.
Itza Yaungoikoarena,
zekarkin zelai barrena...
Biotz erdian biziko zaigu aren oroimena!

Zazpigarren douz
Aizak Pello Joxepe
ba al dakik berria?
Yarri nai zigutek pillota tokia.
Pillotarako, Praixku,
sasoia igesia.
Burutik oietara
ezurra agiria.
Arpegi larria...
makurtzen gerria...
au dek mixeria!
Trinkete bi bao obe arkume erdia!

Begira ta antz eman ez...


i al aiz guria,
garai bateko pillotari argia?
Tximistaren antzeko
uan ik sakia.
Besteak yaso orduko,
an pareta bia...
Aren izerdia!
Ik, berriz, nekia
ezautu gabia...!
Gudak nola leiken kristaua galtzia...!

Seigarren douz
Beiak erosten diran lez
au nai diat, beste ura ez
nagusi batzuk ageri ziran langille on eskez.
Gazteak bear ziranez,
zarrak antxen utzi miez.
Alkar agurtuz abestu zuten langilleak garrez:

Yaiki ta goaz lanera,


deika da guda-beldurra.
Prantzi'k ortzia txoriz yazteko du gure bearra.
Ator Burni lagun zarra,
atzera gure eskutara.
Orain ludiak ezautuko du langille euskotarra.
Itxasotar seme yator,
zure billa ior ez dator!
Praketan esku biak sartuta ixillik ta ameskor...
Alaia itxasoari zor,
illobia dezu legor,
Begi urdiok illun dituzu zaudenetikan or!
Alako baten ageri,
aurretik beia ta txerri,
atzetik mandu zar bat artuta, yauntxo bizardun bi.
Txerpolariak iduri
zioten danak alkarri
Bai zera! Nonbait nekazarien azterketalari:

Bati beia yetzi azi,


Mandoa perra zak ari
Txerria noizko izan ume-berri, ia arek igarri?
Zer zimaur bota lurrari?
Noiz erain arto ta gari?
Jornal konturik entzun ez baia... galderak ugari!
Prantzi'gatik ez ba'litza
galdua genun bizitza,
zori larrian yaurti bai zigun bere etxeko giltza...
Eskerronez, geure eskeintza
ez da izan uts-utsez mintza:
Prantzitarrekin, gerla berean, geureak dabiltza.
Amaitu det abesti au.
Oroitzak bultz egia nau...
Zigor-zelaian igaro ditut egunak eta gau.
Beti kantari... naiz barau!
Onek aspertu ez ba'au
beste batean... Aprika'koak kantako dizkiau!

IJITUARENA
Zortzigarren douz

Aiek plazan ageri orduko


aur guziok leiotik begira...
eta aitak guri: Ijituak dira.
Aurtzarotik ikusiak ditut
txapel-gorri gizen bi artean
erririk erri eske ta igesian
Gonaz lurra ikutuan,
andrak semea kolkoan,
aien ondasun zan...
tximiu xar bat dantzan...!

Auxe izan geure pekatu barkatu!


Ijituak uxatu.
Gaur aien antza geuk artu!
Ijitu naiz, tximiurik ez,
ta aren ordez
gu bearko dantzatu...!
Pau'n (Bearne'n)
1940 garrenaren Garagarrillak 24

GAZTE ITXUAREN IZARRAK


Zortzigarren douz
Arrantzale txo aren begiak,
geure Kantauri itxasoz egiak,
berauxe bezin sakon eta urdiak.
Aren berri, Bizkai'tik irtenda,
ez genuan artu izan aspaldi:
Ibillia bai zan itxas-gudari.
Donibane'n, lengoan,
itxas ertzetik zioan,
makilla eskuan,
lurra yoka-ikutuan...
Soia ikaraz, ba noa arengana ni...
ta, arriturik, ikusi...
begien ordez... zulo bi!
Euzkadi'n Zeruan bezela,
laoa ba'da,
izarrak itzali!

OSTOAK
Zortzigarren douz

Udazken alde, zugaitz ostoak


ego aize zakarrak banatu...
eta aiek ezin geroztik alkartu,
Atzo pago ta aritz adarretan
goi-goitik, itzal zabaltzallea,
osto bera gaur... da beien azpia
Zugaitzei alde ezkero,
osto guzi ankapeko...
Gu aien antzeko,
etxea utzi ta gero!

Lurrarentzat, osto zarra, zimaurra.


Ta arek dakar landara.
Bai dakit zimaur gerala,
gogoz, Euskalerria il ez dedin,
yarrai berdin!
ta legortu negarra...
Sete'n (Prantzian)
1940 garrenaren Garagarrillak 27

GOAZ, DOU YOKA...!


Garikoitztarra egin berria zaigun Aita Iaki'ri,
Euren Erria maite, beartsuen alde lan egin,
ta amaren ezpainetatik ikasitako izkera
goratzeagatik, erail, espetxeratu ta
ludi oro barrena, umezurtz, sakabanatuak izan
diran geure euskal apaiz errikoi guzien oroitzaz!

Artzai Ederra'ren txistua aitu zenun...


ta Arengana igesi zoazela, lagun,
urrundu bao len irtenik bidera
natorkizu, illuntziz, agur egitera.
Erriak dei ziun! Gudarien apaiz!
ta ni, berriz, aien bertsolari bai naiz,
orain arte biok alkarrentzat anai!
Orregatik negon bidean zure zai.
Ara... Eskuetan bai dakart alboka,
lagundu nai zaitut erri-dou yoka...
Bidean egingo nik zurekin otoi.
Zuk abestu neure kanta zar errikoi!

Mendian, makillaz eginda gurutze


zure poza izango ardi billa ibiltze.
Nik ere, ezpaietan izaki alboka,
ardi billa nai det, erri dou yoka.
Goaz bidez bide. Goaz euskal apaiz!
Zer ardura zuri bide luze t'ekaitz?
Goazen oiutsik, eusko lurra ikutuz,
ozkarbi izartsua begietan artuz.
Ta arkitzen ba'degu ardi galduen bat
Amarentzako nik zuk Artzaiarentzat
pozaz! egingo det nik zurekin otoi..
Zuk abestu neukin kanta zar errikoi!
Gauaz, gelditurik..., izarrei begira
ba'zabiltza, lagun, Artzaiaren billa...
Ez esango dizut yetxi gaitez arin,
bai dakit nun arki Yainkoa'ren berdin
Eroango zaitut auzotxo batera,
Zurgiola aurrean geldituko gera.
Lanean diardun arotzaren seme,
uraxe du Yaunak iruditzat Bere!

Nik ari txukatu kopetako izardi...


Garbituizkiozu zuk oiak berari...
Etxekoei deitu! Mai inguru yarri
ta aiekin banatu dakargun yanari!
Gero, apaloste, yaiki zaite apaiz.
Ni, albokarekin, ere yaikiko naiz.
Ta sutondoan, zuk amaitzean otoi,
abestuko ditut kanta zar errikoi!
Geure Euskalerrian ez degu ikusi nai
geienen malkoaz bakar batzuk alai...
zabaldu eitzagun ogia ta alaitza.
Egin zak, Euzkadi, lan ondoren dantza!
Bear ta yokoan sendotuz besoa,
uxatuitzak Illun eta Gorrotoa,
Artu zak besotik Maitasun ederra!
ta oa berakin! dantzan egitera...!
Egietan ere bear aizela ager,
itxas-mendi yantziz aizen bezin eder,
izan adi apal, kementsu ta garbi.
Astegunetan lan...! yaietan kantari!

Eta yantzi gaitzak asaben oroitzez,


goratu gaitezen askatasun-aizez.
Erriaren Lege, guzien legea!
Ez, norberakeriz, bakoitzak berea...
Asi adi ibiltzen! Yaiki euskotarra!
Kantauri itxasotik yaso zak indarra.
Boga marielak! Urrutira goaz...!
Odol ta itxaropen-kolorezko oialaz!
Bertsuok esanda, etxekoei Agur!
ekaitz illunari ez diogu beldur
Besoak zabalik, lo diranai oska...!
Zu Gurutzeakin... ta ni dou yoka!

You might also like