Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

Konstruktibismoa:

Ezaugarriak:
Ikaslearen garapen-mailatik abiatzea.
Ikaste esanguratsuen eraikuntza ziurtatzea.
Ikaste esanguratsuak ikasleek beren kabuz molda ditzatela ahalbidetzea.
Ikasleen beren ezagutza-eskemak alda ditzaten saiatzea.
Ezagutza berrien eta aurretikako ezagutzen eskemen artean lotura eta harreman
aberatsak moldatzea.
Norbanakoaren garapena ( afektiboa, soziala, emozionala, ..) ingurunearen eta bere
barneko prestaeren arteko etengabeko erlazioen emaitza edo eraikuntza propioa da.

Jean Piaget:
Bizitza:
Suitzan jaio zen 1896an eta 1980an Ginebran hil zen.
XX. mendeko psikologia arloan pertsonaiarik nabarmenena izan zen.
Epistemologoa, biologoa eta psikologoa izan zen.
Psikologia genetikan egindako ekarpen, haurtzaroko ikerketa eta garapen kognitiboari
esker ospetsua izan zen.
1918an biologian lizentziatu zen.
Beranduago Rousseau institutuan hasi zen lanean.
Bere hiru seme-alaben behaketan eta hazieran oinarritu zen, bere teoriak egiteko.
1956an epistemologia genetiko zentroa sortu zuen eta hil arte zuzendari izan zen.
Pentsamoldea:
Ikusmolde konstruktibista zuen, ikuspegi kognitibistaren barruan kokatuta.
Ikastea: eskemetan oinarrituta, aurretiazko ezagueretan.
Irakastea: ikaslea kanpotik gidatu, prozedura eraikitzailea eman dadin.
Ideia nagusia: garapen aldien arteko desberdintasunak kualitatiboak dira.

Piageten ustez, gure adimena barnetik antolatuta dago. Eskema asko daude, haien artean
erlazionatuta.
Bizi dituen esperientzien informazioa barneratzean, eskema honetara sartzen da
( asimilazio-informazioa sartu)
Momentu batean eskema informazioaz beteta egongo da eta ingurunea egokitu behar da
(egokitzapena eskema aldatu)
Teoria honetan estadioak bereizten dira eta beraz estadio guztietan bi fase horiek ematen
dira.
Piagetek umeen bizitza garapen aldietan banatzen ditu:
1. 0-2 urte: zentzu-mugikortasuna.
2. 2-6/7 urte: eragiketa aurrekoa.
3. 6/7-12 urte: eragiketa zehatza.
4. 12 urtetik aurrera: eragiketa formala.
Garapen aldiaren arabera errealitatearen elementuak desberdin erabili eta ulertuko dira.
Piageten teoriaren ondorioetako bi ideia garrantzitsuenak hauek dira:
Garapen kognitiboa etapa batzuetatik igarotzen den prozesu sekuentziala da, eta faktore
sozialen arabera haren erritmoa alda daiteke.
Norbanakoaren aktibitatea funtsezkoa da ezagutzaren eraikuntzan.
Hezkuntzarekin zerikusia:
Subjektuak ikasten du zuzenean dagoenean ezagutzarekin.
Haurraren esperientzia berriak bultzatzen dira.
Manipulazioa zuzena mugiarazten da.
Bakoitzaren ildo naturala errespetatzen da.
Garapena berez gertatzen da eta hezkuntzak lagundu egiten dio.

David Paul Ausubel:


Bizitza:
New York-en jaio zen 1918an eta 2008an hil zen.
Psikologoa eta pedagogoa zen.
Piageten jarraitzailea zen.
Konstruktibismoa bultzatu zuen.
Ideia:
Ikaslearentzako jarduera esanguratsua izan behar da.
Ikaskuntza tradizionalari kritika egiten dio.
Ikaste esanguratsua: ezagutza berriak eta aurrez dituen ezagutzak lotzea.
Ikaslea aktiboa izateko, aukera gehiago izan arren, ez badizkie edukiei esanahirik
ematen ez da ikasketa esanguratsua izango.

Jerome Bruner:
Bizitza:
1915an jaio zen New York-en.
XX. mendeko psikologoa izan zen.
Aurkikuntzaren bidezko ikaskuntza defendatzen du.
Hezigaiaren egoera edo momentuko garapena ezagutzea ezinbestekoa da.
Hezkuntzaren helburua: arazoak konpontzeko gaitasuna duten pertsonak lortzea.
Akatsen balio pedagogikoa azpimarratu.
Garapen kognitiboaren 3 etapak:
Etapa egilea: mundua ezagutu begiratuz, sentituz,
Etapa ikonikoa: irudiak eratu, munduan gertaztzen dena ulertzeko.
Etapa sinbolikoa: sinboloak, hezkuntza, ideia abstraktuak, logika, erabii mundua
eratzeko.
Maila sinbolikoa lortu duten pertsonak, pentsamendu egilea eta ikonikora era jo behar
dute, batez ere, informazioa berriaren aurrean aurkitzen direnean.

Lev Semionovich Vygotsky:


Bizitza:
1896an jaio zen eta 1934an hil zen.
Bere obraren ideia nagusia, gizakien garapena elkarekintza sozialaren terminoetan soilik
izan daitekela ulertua esan nahi du.
Funtzio bikoitzaren legea: gaitasunak pertsonen garapenean zehar agertzean datza.
Pertsonen arteko prozesu bat pertsona-barneko beste batetan itxualdatu da. Bitan
agertzen da edozein funtzio haurraren garapen kulturalen, lehenik, maila sozialean eta
geroago norbanakoaren eremuan; pertsonen artean lehenik eta gero haur beraren barneeremuan.

You might also like