Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

Izena: Burbuilak egiten.

Materialak: Xaboia, konketa, ura eta lastotxoak.


Adina: 0 urteko gela.
Deskribapena: Konketan ura eta xaboia elkartuko dugu, eta ondoren umeei
utziko diegu agertzen diren burbuilekin jolasten. Posible da baita lastotxoekin
xaboi burbuilak egitea, haurtxoak ikusteko eta haiekin jolasteko.

Izena: Flotatzen du?


Materialak: Konketa, ura eta material ezberdineko objektuak ( plastilina,
kanikak, margoak, )
Adina: 2 urteko gela.
Deskribapena: Konketa urez betetzen dugu eta jarraian hartutako objektuak
utziko dizkiogu umeei. Objektua bota baino lehen galdetuko diegu haiek zer
uzte dut, flotatzen duela ala ez. Jarraian haiei esperimentatzen utziko diegu.

Izena: Zer gertatzen da lacasitos-ekin?


Materialak: Plater bat, ura eta lacasitos.
Adina: Urte 1eko gela.
Deskribapena: Platerean ur apur bat botako dugu, jarraian ume bakoitza
lacasito bat hartuko du eta platerean botako du, garrantzitsua da sakabanatuta
egotea. Ondoren zer gertatuko den galdetuko diegu eta itxarongo dugu.

Izena: Puxikak puzten.


Materialak: Puxika bat, botila bat, bikarbonatoa eta ozpina.
Adina: 2 urteko gela.
Deskribapena: Botilaren barruan ozpin apur bat botako dugu eta puxikaren
barrua bikarbonatoa. Ondoren puxika botilaren ahoan jarriko dugu eta zer
gertatzen den ikusiko dugu.

Izena: Elektrizitatearekin esperimentatzen.


Materialak: Puxikak, paper zatitxoak.
Adina: urte 1eko gela
Deskribapena: Puxikak puztuko ditugu eta ume bakoitzari bat emango diogu.
Jarraian, paper zatitxoak utziko ditugu gelatik. Azalduko diegu umeei haien
arropan frotatu behar dutela puxikak eta paperei hurbildu. Hau egin baino lehen
galdetu ahal diegu zer uzte duten gertatuko den. Baita egin daiteke umeen
ilearekin.

Izena: Zaporeekin jolasten.


Materialak: Platerak eta zapore ezberdinak duten janariak (azukrea, eztia,
irina, tomate saltsa, cola cao, )
Adina: 0 urteko gela eta urte 1eko gela.
Deskribapena: plater bakoitzean elikagai bat jarriko dugu eta umeei nahi
dutena dastatzen utziko diegu. Amaitzerakoan galdetuko diegu zein zapore
gustatu zaien gehiago eta zein gutxiago.

Izena: Elurra egingo dugu.


Materialak: Pixoihalak, artaziak, konketa eta ura.
Adina: edozein adinarentzat.
Deskribapena: Lehenengo irakaslea pixoihal moztuko du. Ondoren umeen
laguntzarekin barruan dituen bolatxoa kotoitik banatu du eta bolatxoak konketan
sartuko ditu. Jarraian, ur apur bat botako du.

Izena: Zergatik ez dira lagunak?


Materialak: Edalontziak, lastotxoak, ura eta olioa.
Adina: 2 urteko gela.
Deskribapena: Edalontzi bakoitzean ura eta olioa botako dugu. Ondoren
lastotxoekin irabiatuko dugu eta zer gertatuko den ikusiko dugu.

Izena: Bustitzen ez den papera.


Materialak: Konketa, komuneko papera, ura eta edalontzi txiki bat.
Adina: urte 1eko gela edo 2 urteko gela.
Deskribapena: Lehenengo konketan botako dugu ura eta barruan paper zati
bat sartuko dugu eta ikusiko dugu zer gertatuko den. Ondoren, papera
edalontzian sartuko dugu eta hori konketaren barruan behera begira. Azkenik
uretik aterako dugu eta zer gertatu den ikusiko dugu.

You might also like