Talde Kohesiorako Jolasak

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

TALDE KOHESIORAKO JOLASAK

1-

Postaria (LH)

Zirkulu bat osatzen dugu aulkiekin. Esertzen gara. Uztai banatan zutik ere egin daiteke.
Jolas-gidariak dio, adibidez: Badaukat gutuna erlojua daukatenentzat. Erlojua daukatenek altxatu
behar dute eta aulkiz aldatu. Esertzen den azkenak bere gustukoa den kanta zati bat abestuko du
edo udari buruzko zerbait kantatuko digu.

2-Bikotekide bila (HH eta LH)


Bikoteak osatu. Bikotekide batzuek (aldez aurretik adostuta) bere bikotekidearen izena esango dute
ozen, guztiak batera. Besteak, begiak itxita, bere bila joango dira elkartu arte.
Haur Hezkuntzan komenigarria da txandaka egitea, bi bikote batera gehien jota.

3-Nor naiz ni? (HH eta LH)


Umeek zirkulu bat osatuko dute zoruan eserita. Bat erdira aterako da eta begiak itxita besteen
ahots tinbrea ezagutu beharko du.
Atzetik jolas-gidariak buruan ukitzen duena izango da nor naiz ni? galdetuko diona erdikoari.
Lehenengoz ahotsa aldatu gabe eta behin ezagututa ahots-tinbrea apropos aldatu ahal izango dute.
4-Animalien bila (LH)
Animalien izenak banandu bikoteak egiteko. Begiak itxita guztiak, bilatuko dute bikotekidea.
Horretarako gelatik ibiliko dira galdetzen ea animalia hori den .Hartza al zara? , adibidez.
5-Zapata ibiltaria (HH eta LH)
Zirkulu bat osatuko dute umeek zoruan eserita. Erdian ontzi bat kokatuko dugu ume bakoitzak bere
zapata bat sartzeko. Musika entzuten dutenean haietako bat (aldez aurretik adostuta) aterako da,
zapata bat hartuko du eta bere jabeari emango dio. Jabeak beste zapata bat hartuko du ontzitik eta
bere jabeari emango dio. Bere tokira bueltatzen denean bere zapata jantzi beharko du. Horrela egin
beharko dute guztiek musika bukatu baino lehenago. Musikak minutu bat iraun dezake eta
prestissimo izatea komeni da.
6-Orkestra zuzendaria (LH)
Zirkuluan jarriko dira zutik. Haietako bat kanpora joango da eta barruan daudenen artean zuzendari
bat aukeratuko dugu. Zuzendariak perkusioa egingo du, bai soinu tresnak (berdinak) bai gorputza
erabiliz, eta besteek imitatu beharko dute berak egindako guztia. Kanpoan egon dena gelan sartuko
da eta erdian kokatuta asmatu beharko du nor den zuzendaria.
7-Puxika-dantza (HH eta LH)
Puxika bati helduta dantzatuko da bikote bat zirkulu erdian. Beste ume biren izenak esaten
dugunean, eskuak erabili barik, beste bikote bati pasatzen saiatuko dira. Hauek dantzatzen
jarraituko dute beste bikote bati pasatu arte. Helburua, puxika jauzi barik guztiok dantza egitea da.
8-Uztaien jolasa (HH eta LH)
Zirkuluan kokatzen dira aulkiak. Musika gelditzen denean aulkietara igoko dira umeak. Aulkiak bananbanan kenduko dira. Ume bat baino gehiago egon daiteke aulki batean. Ea zenbat aulkitara igo
daitezkeen.

9-Besarkada musikalak (HH eta LH)


Zorutik uztaiak kokatzen dira, ume kopuruaren erdia. Musika entzuten duten bitartean haien artean
mugituko dira. Musika gelditzen denean binaka jarriko dira uztai barruan besarkatuta, mugitu barik.
Musika berriro entzuten denean uztaien arten mugituko dira berriro gelditu arte.
10-Nor ote da ? (HH eta LH)
Umeak musika gelatik sakabanatzen dira zutik. Jolas gidariak esaten duenean mugi begiak itxita
ibiltzen dira gelatik,eta bada esaten duenean umeak zoruan esertzen dira burua makurtuta. Jolas
gidariak umeen artena mugitzen da eta oihal batekin estaltzen du ume bat. Besteek nor den asmatu
beharko dute.
Hau da kanta:
Nor ote da,nor ote da
Oihal azpiko umea?
Nor ote da, nor ote da
Oihal azpiko umea?
Nor da?
11-Puxika gidaria (HH - LH)
Bikote bakoitzari puxika bana emango diogu. Puxikari helduta eskuekin soilik, haietako batek (aldez
aurretik aukeratuta) erabakiko du mugimendua eta besteak jarraituko dio. Aldatu esaten duenean
jolas gidariak,rolak aldatuko dira.

You might also like