Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

TERE IRASTORTZA

Pamiela etxea

TERE IRASTORTZA

Tere Irastortza

Eta orain badakit zoriontasunaz bakarrik idazten dugula


harrez gerokoan
eta badakit 2+2 zer den
eta badakit ezberdina dela ile motzaz ala ile luzeaz
iturri azpian jarri eta ilea garbitzea,
ilea busti hutsarekin
ala sakatsak askatuz garbitzea
eta ile apaindegian zintzurra okertzeko beldurrez
ala buruz behera garbitzea burua,
eta negar ezkutuan egitea
ala jaioberriaren inozentziarekin negar egitea.
Eta orain,
2+2 nolabaiteko jakintza dela dakidan arren,
hala ere, orain badakit, ondo dakit, bion artean,
edozein gauza idazten dugula idazten dugula
zoriontasuna dakigulako idazten dugula
eta idazten dugula zoriontasuna.

Pamiela Poesia

Eta orain badakit

(Zaldibia, 1961)

Argazkia: Zaldi Ero

23

TERE IRASTORTZA

1. Gure ametsen gerizan. Luigi Anselmi, 2000


2. Joan-jinaren labirintoan. Jose Angel Irigaray, 2002
3. Glosak. Esana zetorrenaz. Tere Irastortza, 2003
4. Fitola balba, karpuki tui. Jon Gerediaga, 2004
5. Gau Ertzekoak. Luigi Anselmi, 2004
6. Antoloxa potica. Poesia antologia.
Antologia potica (1990-2003). Galeusca, 2004
7. No (Poema akrilikoak). Patxi Salaberri, 2005
8. Denbora aleak. Karlos Linazasoro, 2005
9. Bingo. Xabier Montoia, 2005
10. Bertzerenak. Luigi Anselmi, 2006
11. Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak.
Joseba Sarrionandia, 2006
12. Gerratearen aztarnak. Fertxu Izquierdo, 2007
13. Haize hegoaren aroak. Luis Garde, 2007
14. Jainkoa harrapatzeko tranpa. Jon Gerediaga, 2007
15. Nola elurretan beleak. Luigi Anselmi, 2008
16. Egunsentiaren esku izoztuak. Xabier Lete, 2008
17. Siete poetas vascos. Edizioa: Jose Angel Irigaray.
Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga,
Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia,
Joseba Sarrionandia, 2009
18. Denbora enaren hegaletan. Karmele Igartua, 2009
19. Bizi! Patxi Zabaleta, 2009
20. Ez naiz Fujin izan. Josetxo Azkona, 2010
21. Hutseaniko hazkurria. Joxemiel Bidador, 2010
22. Itsaso kontra bat. Karmele Igartua, 2011
23. Eta orain badakit. Tere Irastortza, 2011

Eta orain badakit

Eta orain badakit

Pamiela Poesia

Beasaingo Ikastolako zuzendaria


eta Bergarako Idazle Eskolako
zuzendaria eta irakaslea. 1980tik
zortzi poema liburu idatzi du.
Bere aurreneko eta azkeneko poema libruek Kritika Saria jaso zuten.
Bere poemak, hainbat antologiatan
bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte
askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu
artikulu eta zutabeak. Hegats-en, Jakin-en, Egan-en
ere argitaratu izan ditu saio laburrak.
Poesia-Liburuak:
Gabeziak (1980); Hostoak (1983); Gaia eta Gau
aldaketak (1983); Derrotaren Fabulak (Pamiela,
1986); Osinberdeko Khantoreak (Pamiela, 1986);
Manual devotio gabecoa (Pamiela, 1994); Gabeziaren
Khantoreak (Aurreko poema guztien bilduma)
(Pamiela, 1995); Izen gabe, direnak. Haurdunaldi
beteko khantoreak (Pamiela, 2000); Glosak. Esana
zetorrena (Pamiela, 2003).
Beste liburu batzuk:
Urbasa (Luis Oterminen argazkiekin), (Irudi, 2004);
Izendaezinaz (Pamiela, 2008).
Itzulpenak:
Mari Menent: Basa akaziak, EGAN; Marina
Tsvietaieva: Nere anaia andrazkoa, EGAN; Edmond
Jabs: Itaunen Liburua eta Kontakizuna (argitaratu
gabea).
Itzulpenok, iritzi, saiakera eta hainbat poema irakur
daitezke www.tereirastortza.com orrian.

Pamiela etxea

You might also like