Partikula Modalak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

PARTIKULA MODALAK

Partikula modalak aditz-multzoko osagaiak dira. Oraingo honetan, gehien erabiltzen diren
partikula modalak aztertuko ditugu:
1.- Omen (ei)
2.- Ote (ete)
3.- Ohi
1.- OMEN (EI)
Omen (ei bizkaieraz) aditz trinko edo laguntzailearen aurrean jartzen da:
Egingo OMEN du
EZ OMEN du egingo
Baina, noiz erabili behar dugu OMEN partikula?
a) Hiztunak esaten duena besteren bati entzundako zerbait denean
b) Esandakoaren egiatasunaz hiztunak batere ziurtasunik ez duenean
Jatorrizko esangura lehenengoa dugu, bigarrena aurrekoaren ondorioa baino ez da:
a) Datorren urtean ezkonduko OMEN dira
b) Ez OMEN diote ezer aurkitzen
c) Gaur euria egingo OMEN du
Nolanahi ere, hiztuna beste bati entzundakoaz ziur badago, ez du OMEN erabiliko. Esaterako,
Bilbo Bizkaiko hiriburua da entzun badu, eta entzundakoa besteren bati errepikatu nahi
badio, ez du Bilbo Bizkaiko hiriburua OMEN da esango.
2.- OTE (ETE)
Ote partikula (bizkaieraz ete) galderak egiteko erabiltzen da, baina ez galdera markatzeko,
ZALANTZA edo SUSMOA adierazteko baizik. Hortaz, partikula honetaz baliatuz egindako
galderak ez dira galdera neutroak; hiztunak galdetzen duenaz dauzkan zalantzak, susmoak eta
beldurrak ere adierazteko erabiltzen da.
Hainbat adibide:
a) Jakingo ote du?
b) Ez ote du jakingo?
c) Etorriko ote da?
Zehar galderetan ere erabil daiteke:
a) Zalantzan dago lortuko ote duten
b) Beldur da ez ote duen gaindituko
c) Ez dakit etorriko ote den
Ba- aurrizkiarekin batera erabiltzen denean, ba- eta aditzaren artean tartekatzen da.
Esaterako:
a) Ba ote daki nora doan?
b) Ba ote daukagu beste irtenbiderik?
3.- OHI
Ohi partikula modala, ezin da, zentzu estu batean, aditz-multzoko osagaitzat hartu. Partikula
honek OHIKOTASUNA adierazten du; baita aditz trinkoekin doanean ere.

Partikula honek hainbat berezitasun ditu:


a) Aspektu bakarra adierazten du (ohikotasuna)
b) Ezin da, esaterako, -ko aspektu-markarekin erabili (etorriKO ohi da)
c) Mendebaldean partizipioarekin erabiltzen da
d) Ekialdean -tzen aspektu-markarekin erabiltzen da
e) Mendebaldean aditz nagusiaren atze-atzean jartzen da
f) Ekialdean gainerako partikula modalak bezala erabiltzen da
Mendebaldean
Joan OHI da
Ez da joan OHI

Ekialdean
JoaTEN OHI da
Ez OHI da joaTEN

Horra hor hainbat adibide:


a) Egunero gosaldu OHI dut
b) Larunbatetan joan OHI naiz gurasoen etxera
c) Kasu horietan esan OHI denez: Nolako enborra, holako ezpala
OHI partikulari KO atzizkia erantsiz, zenbait esapidetan erabiltzen den OHIKO izenlaguna
sortzen da. Esaterako:
a) OHIKO tokira joango gara
b) OHIKO bidetik etorri gara
c) EZ OHIKO bilera deituko dugu
ARIKETA
1.- Nork egiten __________ ditu horrelako zaratak gauetan?
a) ohi
b) omen
c) ote
2.- __________ gaizki esaka etorri __________ dira gaur bidaia osoan
a) Elkarri / omen
b) Elkar / omen
c) Elkar / ohi
3.- Bere amorantearekin alde egin ___________du; nora joan __________ dira?
a) ote / omen

b) ohi / ote

c) omen / ote

4.- Nabarmentzekoa da, kasu guztiak sendatzen _________ ziren galdetzean gaixotasun
guztiak sendatzeko balio zutela esaten zuela.
a) omen

b) ohi

c) egiten

5.- Ez dakit norbait _____ dagoen etxean.


a) ote
b) ohi
c) omen

d) ote

d) bide

6.- Txokoko erabiltzaile kopuruak hilerik hilera gora egiten ___________ du


a) al
b) ohi
c) omen
d) ote
7.- Nahiz eta euroa erabiltzen hasi ginenetik bederatzi urte pasatuta dauden, oraindik ere
hamaika arazo ___________ du jendeak.
a) ote
b) al
c) ohi
d) omen
8.- Beldur da zerbait galdetuko _____________ diogun.
a) ei
b) omen
c) ohi
d) ote
9.- Nor ______________ da hor kiroldegian dagoen mutil hura?
a) omen
b) ote
c) ohi
10.- Inork ez zuen ikusi, baina ez _____________ zen lehen bezala gelditu
a) omen
b) ote
c) ohi
11.- Zierbenan urtean behin antolatu ___________ da mendi ibilbidea

a) omen
b) ote
c) ohi
12.- Beldur naiz ez ___________ nauten ikusiko
a) omen
b) ote
c) ohi
13.- Goizeko bederatzietan gosaldu ___________ dut asteburuetan
a) omen
b) ote
c) ohi
14.- Ez dakit hori guztia egiteko gauza izango _________ naizen
a) omen
b) ote
c) ohi
15.- Ander oporretara Australiara joango ____________ da
a) omen
b) ote
c) ohi
1.-c; 2.-a; 3.-c; 4.-d; 5.-a; 6.-c; 7.-d; 8.-d; 9.-b; 10.-a; 11.-c; 12;b; 13.-c; 14.-b; 15.-a

You might also like