Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

Gaspar Melchor de Jovellanos

1744ko urtarrilaren 5ean, Gijonen jaio zen Gaspar


Melchor de Jovellanos, politikari ilustratu, legelari
eta idazle famatua. Karlos III.aren erregeandian
zehar defendatu eta sustatu egin zuen borboitarren
erreformismoa Campomanes eta Floridablancarekin
batera.
Jovellanos, Madrilgo eta Sevillako epailea izan zen,
Madrilgo alkate eta Errusiako enbaxadore izatera
ere heldu zen denboraldi batean. Enbaxadore
kargutik atera zenean, Grazia eta Justizia idazkaria
izendatu zuen Karlos IV.ak, erregeak. Godoy-k,
Karlos IV.-aren balidoak, edo lehen ministroak,
Jovellanos kargutik atera nahi zuen, honek ez
zituelako Godoy-ren ideiak errespetatzen. Istiluak
izan zituen Godoy-rekin sarritan Jovallanosek.
Inkisizioarekiko jarrera deuseztatzaile galantagaitik
presotzat hartu zuten Jovellanos eta Mallorkara
deportatu zuten. Galizian eman zituen bizitzako
azken urteak, eta pneumoniaz hil zen Puerto de la
Vega-n, 1811ko azaroaren 27an.

Jovellanosek, uste izan zuen aberastasunaren iturri nagusia, lurrak zirela. Gainera,
markataritza askatasuna eta zerga sistemaren aldaketa bultzatu behar zirela
aldarrikatzen zuen, oinarrizko baliabideez baliatuz. Jovellanos "zerga bakarraren"
aldekoa zen, hau da, Estatuko lurralde guztietako sistema konplexuak bateratzeko
zergabide bakarra nahi zuen.
Bizitzan zehar, hainbat idazki garrantzitsu idatzi zituen, bai literaturazko idazkiak eta
baita politikarekin zerikusia zutenak. Idazki hauek guztiek, nola ez, ideia erreformistak
garatzen zituzten. Horien artean, Nekazaritza Legeari buruzko txostena idatzi zuen,
garaiko Espainiako nekazaritza atzeratuarekiko aldaketak sustatzeko asmoz. Draman eta
poesian nabarmenak izan ziren Kaltegilearen Ona eta Jovinok Salamancako Lagunei
edo Sevillako lagunei, aldez alde. Jovellanosen inters politikoa defendatzen zuten lan
nabarmenenak, nekazaritzari buruzkoaz aparte, Hezkuntza Publikoari buruzko ideia eta
Hezkuntzaren tratatu teoriko praktikoa izan ziren, hezkuntzan aldaketa batzuk ezarri nahi
izatearen aldarrikapenak.

Christian Dorado, 2E

You might also like