Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

2016-17ko ikasturtea

Jos Domingo de Mazarredo


Jos Bilbon 1745eko martxoaren 8an jaio zen eta
Madrilen 1812ko uztailaren 29 hil zen. Itsasgizon
bikain bat eta teniente jenerala izan zen, eta
garaiko itsastar-ekintzetariko askoren sustatzailea
baita ere. Adibidez, latitudea neurtzeko metodo bat
erabili zuen, 1771an. Itsasoko borrokan ingelesen
aurka nabarmendu egiten da Gibraltarreko
blokeoan 1782an eta Erresuma Batuen kontrako
gerran Cadiz defendatu egin zuen 1797an.
Mazarredoren itsasgizon nortasunaren ospeari
buruzko jatorriak itsasoaren luzera-kalkuluarekin du
zerikusia. 1771an, Juan de Langararen agindupean
Filipinetarako espedizio batean, zehar longitudeak
zehazteko
lehendabiziko
aldiz
ilargi-tarteen
metodoa erabili zuen. Hala ere, bere aurretik beste
itsasgizon batzuek metodo bera eraabili zuten:
Louis de Lacaille apaizak, metodoa bere liburuan
aipatzen zuen; beste metodo bat, longitudea
neurtzekoa ere, Madrilen inprimatutako liburu batean aipatzen zen; eta britainiarrek 1767tik
zerabilten. Dena dela, astronomia-behaketetarako eta lanabesen erabilerarako zuen
trebetasuna gutxik zalantzan jartzen zuten. 1774an, Langararekin, Brasileko itsasoetan
Trinidadeko uhartearen tokia zehaztu zuelako baita ere. Praktika horiek, 1778an afrikar eta
espainiar itsasertzeko hainbat tokiren longitudeak eta latitudeak zehazteko balio izan zioten.
Mazarredok Trafalgar eta San Vicenteko porrot ospetsuen azalpenaren zati garrantzitsu bat
itsasgizonen heziketa teoriko-praktikoaren gabezian zegoela uste zuen. Horregatik,
irtenbidea heziketan aurkitzeari ekin zion. 1781ean Britainia Handiaren aurkako gudan
frantziarrekin egindako nabigazioetan eskuratutako ezagutza berrien laguntzaz,
heziketa-sentiberatasun eta intelektual-sentiberatasun horrekin, Mazarredo eta bere laguna
Antionio Escao kapitaina, zazpi urtetan zehar lan zorrotzetan arituz Ordenanzas generales
de la Armada Naval burutzeko agindua betetzeko gai izan ziren. Frantziako eta baita
Ingalaterrako Ontzidien ordenantza-sorta gainditzeko gogoz, Mazarredok indarrean zeuden
ordenantzek barne-erregimenaz eta ontzi eta ontzidien erabilerari buruz zituzten aipamen
guztiek zabaltzea lortu zuen, ontzien eraikuntza eta armamenturako arauak baite ere
emateari ekinez.Isidoro de Antillonek, geografo ospetsu batek, bere Elementos de la
geografa astronmica, natural y poltica de Espaa y Portugal adierazitako aipamena
nabarmentzeko beharra dago: 'Espainiako astronomia-geografiak Jose de Mazarredo eta
Juan de Aguirreri baino gehiago ez dio inori zor. Lehenengoa, kintante edo islapenezko
sestante batez... Eguzkiaren, Ilargiaren, Jupiterren, Marteren eta izar batzuen altueratan,
kantauriar itsasoko eta besteak beste euskal lurraldeetako eta Nafarroako hainbat herritako
geografia latitudea eta longitudea zehaztu ditu'.
Mazarredoren ekarpen garrantzitsuenetariko batek zientzia-lanabesen fabrikazioari
buruzkoa da. Bere Cadizeko saileko kapitain nagusi kargutik, Cadizeko Behatoki zaharretik
Leoneko Uharteko Behatoki berrirako lanabesen tokialdaketa ikuskatu zuen. Horrez gain,
erloju-tailer bi eta lanabes nautikoentzako beste bat ezarri zituen. Lanarientzako,
Erlojugintzarako Eskolako ikasleriatik teknikoak bereganatu zituen. Espainiar lanabesgile
belaunaldi oso batek bere heziketa Mazarredori zor dio.
Jana Ampurua

2016-17ko ikasturtea

Jana Ampurua

You might also like