Professional Documents
Culture Documents
2DBHGIZARTE
2DBHGIZARTE
Gizarte Zientziak
DBH 2
Alber to Prego
erein
Aurkibidea
I. Biztanleria
1. Biztanleria ........................................................................................................................................................
10
12
14
16
18
20
26
28
32
11. Migrazio-mugimenduak..................................................................................................................................
34
40
42
46
50
52
56
60
66
78
88
98
Kontzeptuzko edukiak
(Memorizatu eta ulertu)
1. Biztanleria
2. Faktore naturalak
3. Faktore historiko eta sozioekonomikoak
4. Biztanleriaren banaketa, gaur
egungo munduan
5. Biztanleriaren berezko
mugimendua
6. Biztanleriaren hazkundearen
gorabeherak
7. Eredu demografikoak
I. Biztanleria
1. Biztanleria
GALDERA GILTZARRIAK
Zer da demografia?
Zenbaterainoko garrantzia dute biztanleriari buruzko ikerketek?
2008. urtearen amaieran, 7.000 milioi laguneko biztanleria zuen munduak. Biztanleria horren banaketa ez da homogeneoa, ordea. Giza kontzentrazio handiko gune asko
daude, baina, era berean, planetako eremu ia guztietan
daude eremu mortuak, inor bizi ez den eremuak. Munduko
biztanleria osotik % 60 Asian bizi da, eta % 0,5 baino ez
da bizi Ozeanian. Antartika kontinente mortua da; ez da inor
bizi, tarteka zeregin zientifikoetara hara joaten diren munduko hainbat herrialdetako espedizioetako kideak izan ezik.
Bestalde, banaketa desorekatu hori ez da gertatzen kontinenteen artean soilik; estatu, herrialde eta erregioetan ere
antzematen dira aldeak, eta arrazoi konplexuak eta askotarikoak daude desberdintasun horren oinarrian.
Londres
Mosku
Pars
New York
Los Angeles
Munduko bizanleria-dentsitatea
Seul
Istanbul
Kairo
OZEANO ATLANTIKOA
Mexiko Hiria
Biztanleak km2-ko
Teheran
New Delhi
Dhaka
Karachi
Kolkata
Mumbai
Tokio
Osaka
Shanghai
Manila
Lagos
OZEANO
10etik 50era
BAREA
Jakarta
INDIAKO OZEANO
Rio de Janeiro
Sao Paulo
Buenos Aires
1etik 10era
1 baino gutxiago
Txabolak Rio de Janeiron eta Tokion. Bi hiri horien egitura sozialak eta ekonomikoak ez dira berdinak, baina antzeko biztanleria-dentsitatea dute.
NBEren arabera, bosniar haur bat izan da munduko 6.000 milioigarren biztanlea
AGENTZIAK Sarajevo / Madril 1999/10/12
Sarajavoko haur bat izendatuko du Nazio Batuen idazkari nagusi
Kofi Annanek planetako 6.000 milioigarren gizakia, NBEk Bosniako hiriburuan duen bozeramaile batek atzo adierazi zuenaren
arabera. Erakunde horrek urriaren 12an jarri zuen planetaren
6.000 milioi pertsona bitarteko hazkunde demografikoaren data
sinbolikoa. Idazkari nagusiaren arabera, Sarajevoko haur bat
izan da 6.000 milioigarren biztanlea, adierazi zuen NBEren bozeramaile den Douglas Coffmanek. Gauerdiaren ondoren jaiotzen den lehenengo haurra izango da, erantsi zuen:
Ariketak
1. Egin ezazu mapa bat, eta zehaztu bertan aurreko orrialdeko
testuan aipatu diren lekuak. Erabil ezazu kolore bat eremu
jendeztatuetarako eta beste bat eremu hustuetarako.
2. Faktore naturalak
GALDERA GILTZARRIAK
Ba al dute eraginik faktore naturalek, habitata hautatzeko orduan?
Zer faktore nagusik dute eragina pertsonek bizitzeko eremu
jakin bat hautatzeko edo baztertzeko garaian?
Erliebearen eragina
Oro har, itsas mailatik oso gora dauden eremuetan, malda
pikoetan eta lurzoru uniformea ez duten eremuetan, zailagoak gertatzen dira giza jarduerak, hala nola, nekazaritza
eta komunikazioak, eta, beraz, ez dira izaten gizakiak lehenetsitako kokalekuak. Aldiz, eremu lauak, esaterako ordokiak eta zabaldiak, eta altitude txikitan kokatutakoak
erakargarriagoak izaten dira gizakiarentzat, eta horietan kokatzeko joera nabariagoa izaten du. Historian zehar, giza kokaleku gehienak 500 m-tik beherako altitudea duten
eremuetan kontzentratu izan dira.
Edonola ere, berez oso erakargarriak izan ez arren, salbuespen gisa eta arrazoi jakinak direla medio, batzuetan
mendialdeetako eremuak aukeratu izan ditu gizakiak, nahita.
Horren adibide dira, besteak beste, Mexiko Hiria (itsas mailatik 2.500 m-ra), Quito (2.800 m-ra) eta La Paz (3.500
m-ra).
10
Nilo ibaia da Afrikako ibairik luzeena eta munduko bigarrena, Amazonasen atzetik. Nasaren argazkian ikus daitekeenez, ibaiaren zati handiena
basamortutik igarotzen da, Sudan eta Egipto artean. Egiptoko herri gehienak ibaiaren bazterretan daude.
Ariketak
1. Egin ezazu munduko mapa bat, eta zehaztu bertan aurreko
orrialdeko testuan aipatu diren gune geografikoak.
Asma ezazu ikur konbentzional bat mapan azaltzeko zergatik aipatzen den gune edo toki hori biztanleriari dagokionez.
11
12
riek indartu egin dira, eta gero eta gehiago hazten ari dira,
faktore sozio-ekonomikoak direla-eta.
Kristau-aroaren hasiera
1800ean
13
Kontzeptuzko edukiak
(Memorizatu eta ulertu).
1. Non bizi gara?
2. Lehen hiri-espazioak eta lehen
hiriak
3. Hiria erdigune politiko gisa
4. Erdi Aroko hiriak: agonia eta
gainbehera
5. Errenazimentua, aldaketa handiaren
gailurra
6. XIX. mendeko eta XX. mende
hasierako industria-hiria
7. XXI. mendeko hiriak
8. Gure hiriak eta horien gobernua
60
Berehala konturatu nintzen ni nengoen lekua ez zela egokia han bizilekua kokatzeko, batez ere azpian itsaso ondoko lurra laua eta zingiratsua zuelako, eta iruditzen
zitzaidan ez zela bizitzeko oso leku ona, are gehiago inguruan edateko urik ez zegoelako. Beraz erabaki nuen lur
osasungarriagoa eta egokiagoa aurkitzea.
Niretzat egokiak izango ziren zenbait gauza hartu nituen
kontuan: lehenik eta behin, oraintxe esan dudan bezala,
edateko ur ona; bigarrena, itzala, eguzkiaren berorik ez
izateko; hirugarrena, izaki gosetuen kontrako babesa,
gizon nahiz animalia; laugarrena, handik itsasoa ikustea,
Jainkoak itsasontziren bat bidaltzen bazuen inguru horietara, salbatzeko aukerarik gal ez nezan, ez bainuen oraindik etsi nahi.
Kontakizunean ikus daitekeenez, gizakiaren lehenengo premietako bat bizitokia bilatzea da, hau da, bizitzeko, ostatu
hartzeko, segurua den leku bat bilatzea.
Hasieran, gizakiek izadiak eskaintzen zizkien lekurik onenak bilatu zituzten beren burua babesteko, eta elementu
naturalen eta eguraldi txarraren erasoetatik eta beste animalien arriskutik defendatzeko. Pixkana-pixkana, etxola
soil-soilak eraikitzen hasi ziren, erraz muntatzen eta desmuntatzen zirenak, eta hori abantaila handia izan zen haien
bizimodu trantsumantean. Eraikuntzarako zeuzkaten lehengaiak biodegradagarriak ziren. Izadiak eskaintzen zituen
elementuak ziren. Olduvai-n (Tanzania), esaterako, etxolak
adarrez eta egurrez eraikitzen zirela erakusten duten arrastoak aurkitu dira. Estepa inguruetan, berriz, mamut hezurrekin egiten zituzten etxolak, eta gero larruz eta lurrez
estaltzen zituzten.
1659KO IRAILAREN 1EAN AFRIKA ALDERA ABIATU NINTZEN, ITSASONTZI BATEAN, FERNANDO DE
NORONHA UHARTE ALDERA. ORDU TXARREAN!
HAMABI EGUN GEROAGO, EZIN SINETSIZKO EKAITZ BAT LEHERTU ZEN, IA ASTEBETEZ LUZATU
ZENA, MERKATARIEN IBILBIDE GUZTIETAIK URRUNDU GINTUENA.
GOIZ BATEAN, EKAITZA BETE-BETEAN ZELA, ONTZIAK HONDOA JO ZUEN, ETA PRESAKA UTZI BEHAR
IZAN GENUEN, KAOS IKARAGARRI BATEN ERDIAN.
DOZENA BAT GIZONEK TXALUPA BAT HARTZEA LORTU ETA LEHORRERA ABIATU GINEN
ARRAUNEAN.
HALAKO BATEAN, UHIN IZUGARI BATEK TXALUPA IRAULI ETA URETARA BOTA GINTUEN.
GERATZEN ZITZAIDAN INDAR URRIAREKIN AHAL BEZALA HELDU NINTZEN HONDARTZARA, ETA LO
SEKO GERATU NINTZEN ZUHAITZEN AZPIAN.
ESNATU NINTZENEAN BIZIRIK ATERA NINTZEN BAKARRA NINTZELA IKUSI NUEN, ETA BAKARRIK NENGOELA JENDERIK GABEKO UHARTE BATEAN.
ARGI ZEGOEN LEKU SEGURU ETA EGOKI BAT BILATZEA ZELA EGIN BEHAR NUEN AURRENEKO GAUZA
NIRE ETXEA BERTAN JARTZEKO, ETA HORRETARAKO, GAUZA ASKO HARTU BEHAR NITUEN KONTUAN.
61
Lehenengo etxebizitzak
Argi dago gizakiek haitzuloetan, kobazuloetan eta barrunbe naturaletan bilatu zutela eguraldi txarretik eta animalietatik babesteko lekua. Naturari kendutako eremu
hura, gizatiartua, partekatu egiten zen. Lehenengo gizakiek eremu kolektibotzat hartzen zuten natura, eta leku
berean ahaidetasun-loturak zituzten komunitate handiak
bizi ziren, elkarrekin, familia bereizketarik egin gabe. Haitzuloetako kultura zen. Baina kolektibismo hori banakako
pentsamolde bihurtu zen berehala: familia bakoitzak bere
estalpeak eraikitzen zituen. Hala eta guztiz ere, familiak ez
ziren taldearengandik bereizten. Familia bakarreko txabolak edo etxolak elkarren ondoan eraikitzen hasi ziren, eta
klan edo tribu bat osatzen zuten denen artean. Etxebizitza ulertzeko modu horren adibide garbia dira amerikar indioen dendak (tipiak). Leku batetik bestera joaten zirenez
ehizatzera, familia bakoitzak bere denda desmuntatu, garraiatu eta berriro muntatu behar izaten zuen, tribuaren barruan bilduta betiere. Hala ere, behin-behineko etxebizitza
multzo horiek ezin dira hirigunetzat, herrixka edo herritzat
hartu, hainbat arrazoi direla eta.
62
Herrixken agerpena
Etxola, txabola sail batek ez du berez herrixka bat osatzen. Kolektibitatearen, talde bateko kide izatearen kontzeptuak espazio komunak behar ditu, partekatuak, denek
erabiltzeko modukoak. Komunitatearen eta komunitatearentzako lekuak edo inguruneak, denborarekin gero eta
gehiago espezializatuko direnak: babeserako harresiak,
tresnak egiteko, larruak ontzeko, nekazaritzako gaiak biltzeko eta abarretarako guneak. Gune horiek egokitasunez
erabiltzeko, ezinbestekoa zen taldea ondo antolatzea eta
lana banatzea. Abian zen gizartearen egituraketa.
Herrien ezaugarriak
Komunitateetan elkartzeak eta lanaren antolamenduak
egonkortasuna ekarri zieten pixkana-pixkana giza taldeei.
Trantsumantziak sedentarismoari utzi zion, behin betiko,
lekua. Klanetako kideen arteko harremanak sendotuz joan
ziren. Balizko etsaiengandik defendatzeko eta jabetza txikiei
eusteko premia sortu zen, eta, pixkana-pixkana, giza taldeak
auzotarrengandik urruntzen joan ziren. Horren guztiaren eta
lurraren ezaugarrien ondorioz, talde bakoitzak bere harreman modu bereziak sortu eta bere jokamolde-kodeak osatu
zituen: hitz egiteko era, janzteko eta apaintzeko modua, dantzatzeko eta entretenitzeko bidea, tresna espezializatuen
erabilera, etab. Gaur egun arte iraun duten nortasun-ezaugarriak dira horiek guztiak, herriak elkarrengandik bereizi
eta nortasunez hornitzen dituztenak: hizkuntza, ohiturak, folklorea, elikatzeko modua, jantziak, etxebizitzak, etab.
Giza taldeek naturaren premiei eta eskakizunei emandako
erantzunaren bitartez haien pentsamendua eta bizimodua
definitzeko moduari esaten diogu kultura.
Hiriguneak ez dira eragin horretatik kanpo gelditu. Are
gehiago, herrixka, herri edo hiriei erreparatuz gero, bertako
jendea nola bizi zen, zertan jarduten zuen eta zer bizi-maila
eta kultura-garapena zuten jakin dezakegu.
Herrixkatik hirira
Pertsonen bizileku horiek, denboraren poderioz, hazi eta bilakatu egin dira, eta aldatu egin dira, oro har, horiek izendatzeko erabiltzen diren hitzak: herrixka, herria, hiribildua,
hiria, etab. Alabaina, adierazpen horietako bakoitzak ez du
beti esanahi bera, kulturaren arabera aldatu egiten baita.
Horregatik, kultura batentzat herrixka dena, bestearentzat
herria edo hiribildua da.
F. Justine Blethrow
63
Ariketak
1. Irakurri arretaz aurreko orrialdeetako komikia, Daniel Defoeren Robinson Crusoe nobelari dagokiona. Taldean,
erantzun honako galdera hauei:
Zer egoeratan dago Robinson? Zergatik?
Zein da Robinsonen kezka nagusia?
Egoera berean egongo bazinete, zein lirateke zuen kezka
nagusiak? Eman arrazoibideak.
Konpara itzazue zuen iritziak beste taldeen iritziekin, eta
aipa itzazue etxebizitza aukeratzeko orduan kontuan hartuko zenituzketen alderdiak.
2. Konpara itzazue Robinsonek etxebizitza aukeratzeko adierazi dituen argudioak gelakide guztien artean osatu dituzuenekin, eta ikusi ea bat datozen. Argudio batzuk bat ez
badatoz, saia zaitezte arrazoiak ematen.
Egin gauza bera beste alderdi batzuekin, adibidez: pinturarekin (artea), larru-ontzearekin, hazi-biltzearekin, ehizarekin, etab.
6. 1. irudi-orriari begiratuz, erantzun galdera hauei:
Zertaz elikatzen ziren ilustrazio honetan ageri diren gizakiak?
Zein da hiru kanpamentuetan ageri den elementua? Zergatik uste duzu ateratzen dela hiruetan?
7. Azter itzazu ondorengo irudiak eta erantzun galdera hauei:
Zer lehengai erabili da etxebizitza horiek eraikitzeko?
Zer interes eta premia izango ote zituzten etxebizitza horiek eraiki zituzten pertsonek?
Ipini itzazu munduko mapa batean zure ustez era honetako etxebizitzak dauden lekuak.
Bitxikeriak
Altamirako haitzulo berria eta Ekainberri
Milaka urtez, Altamirako eta Ekaingo haitzetako pinturek
ingurumen-baldintzei esker iraun zuten, hau da, mundutik babesten zituen eta gordetzeko egokiak ziren baldintzei esker. Haitzuloak ireki zirenean eta jendea samaldaka
sartzen hasi zenean, ordea, aldatu egin zen haitzuloetako
mikroklima ahula; horren ondorioz, itxi egin behar izan
ziren. Altamiran, 1973. urtean, 174.000 bisitarira iritsi
ziren. Paleolitiko ondare artistiko hura kaltetu gabe erakusteko interesak bultzatuta, haitzulo horien kopia artifizialak egin dira, eta horietan, jatorrian erabilitako
teknika eta material berberak erabiliz egin dira erreprodukzioak.
Altamirako haitzulo berria eta Ekainberri horren adibide
garbiak dira. Jatorrizko haitzuloak, beren erliebeekin, at-
64
Irudi-orriaK
Oinarrizko prozedura
Hiriei eta hirien bilakaerari eskainitako kapitulu honetan, zenbait irudi-orri aurkeztuko dizkizugu, denboran zehar haietan
gertatzen diren aldaketak ikus ditzazun. Irudien oinarrian ez
dago leku jakinik; aitzitik, historialariek iraganeko hainbat garairi buruz egindako azterlanetan oinarritutako berreraikuntza
bat da. Informazioa hobeto baliatzeko, prozedura berezi bat
erabiliko dugu; hementxe duzu lehenengo adibidea. Ez dezagun ahaztu, historian zehar, herri guztiek eta espazio geografiko guztiek ez dutela bilakaera bera izaten, eta ez direla aldi
berean bilakatzen.
Etxebizitzak egonkortasun eskasekoak izateko itxura duten kobazuloak edo etxola soilak dira.
Giza taldeak oso txikiak dira, familia-klanak batez ere.
c) Hirugarrenik, idatzi txiki bat egingo dugu, irudian ikusten
den gizarte-giroa azaltzeko:
Gizadiaren lehen uneetan, gizakiak ingurune fisikoaren mendean
bizi ziren. Trantsumanteak ziren eta ez zuten bizileku finkorik. Hasieran, izadiak berak eskaintzen zizkien elementuak eta espazioak
(kobazuloak, haitzuloak, harpeak, etab.) baliatuz babesten ziren,
baina pixkana-pixkana beren etxebizitzak eraikiz joan ziren (etxolak, dendak, txabolak), eta horretarako era askotako materialak
erabiltzen zituzten: hezurrak, egurrak, hostoak
d) Azkenik, osa ezazu informazio hori bestelako iturriekin, eta
egin itzazue garai horri dagozkion marrazkiak, edo bilatu
irudi egokiak.
Tresnak, lanabesak, makinak, eta abar.
Eraikinak, azpiegiturak, eta abar.
Jantziak, modak, estetika, apaingarriak, eta abar.
Irudian ageri diren giza taldeen bizimodua definitzen laguntzen
duten beste alderdi eta ezaugarri batzuk.
1. irudi-orria
65
66
Hirien barneko jarduera gero eta konplexuagoa egin zen, eta horren
ondorioz, bizimodua ateratzeko modu berriak sortu ziren: eskulangileak,
merkatariak, etab.
KASPIAR
ITSASOA
Zawi Chemi
Shamidar
Cayon
Tigris
Jarmo
Tepe Guran
MEDITERRANEO ITSASOA
Eufrates
El Faiun
Samarra
Jeriko
Ali Kosh
Uruk
Beidha
Eridu
R
IA
RS
PE
LK
GO
OA
SO
A
ITS
IA
RR
GO
67
eta lan horren truke, lansari edo soldata bat ematen zieten.
Eta horrela, gizarte-klaseak sortu eta bi talde nagusi bereizi
ziren: nagusiak eta mendekoak. Prozesu horrekin batera,
esklabotasuna sortu zen. Gizarte-maila aberatsenen lursailetan eskulanaren kostuak merkatzeko modua izan zen
esklabotasuna.
Lehenengo hiriak
Ikusi bezala, herrixka neolitikoak ez ziren babes natural hutsak, gizakiaren plangintzaren araberako gune eraldatuak
baizik. Lursail landuak elikagaiak ekoizteko eta bildutako elikagaiak, laborantzako tresnak, babeserako materialak, etab.
gordetzeko lekuak. Gizarte haiek gai ziren, halaber, taldelana antolatzeko, eta baita baliabide hobeak eta baliabide
gehiago lortzeko ere.
Gizakiaren aurrerakuntza izan den aldaketa kualitatibo horri
hiri-iraultza esan izan zaio. Eufrates, Tigris eta Nilo (Ekialde
Hurbila) ibaien inguruko oasietan kokatu ziren, hain zuzen
ere, hiri-zibilizazioen lehenengo haziak (Kristo aurretik lau
mila urte, gutxi gorabehera). Geroago, Asian, Amerika Erdialdean eta Hegoaldean sortu ziren era horretako kokalekuak.
Lehenengo hiriguneetan harresiak, kaleak, eraikin publikoak, tenpluak, azokak, etab. eraiki ziren, eta kontsumogune handiak bihurtu ziren. Bertako biztanleak, bestalde,
hainbat zereginetan espezializatu ziren, nekazaritzarekin,
abeltzaintzarekin edo arrantzarekin lotuak guztiak.
Lehenengo aglomerazio haiek inguruko eremuen zentro
dinamizatzaile bihurtu ziren, gainera. Eta horietako askok
milaka urte iraun dute.
Eraikuntza egonkorragoak eraikitzen hasi ziren, harriaz eta
adobeaz baliatuta.
Hiriak, erakarpenguneak
Lurra lantzeko ezinbestekoa da ura. Neolitoko gizarteek ezagutzen zituzten metalak, gurpila, gurdia, arraunontziak eta
belaontziak, eta gai ziren, lanaren antolamenduaren bitartez, gehiago eta hobeto ekoizteko. Janarien zati bat taldelanaren bitartez eraikitako biltegietan pilatzen zen. Horrela,
aro berri bat sortu zen ekonomian: nekazaritzaren ekoizpena handitu egin zen, soberakinak pilatzen hasi ziren eta
biztanleria ugaldu egin zen, eta baita hiriaren nagusitasun
teknikoa eta militarra bermatzen zuten produktuak ere.
68
Hirietako bizimodua
Denborarekin, hiri haietako batzuk asko hazi ziren, eta
ospe eta tamaina handia lortu zuten. Bertako agintariak
antolamendu-lanetan hasi ziren, eta azpiegiturak eraikitzen
hasi ziren: babeserako harresiak, jauregiak, tenpluak, parkeak edo ura eramateko sistemak. Baina lan haiek guztiek
kostu bat zuten, eta kostu hori hirietako biztanleen artean
edo zerbitzu haiek erabiltzen zituztenen artean banatzen
hasi ziren, bakoitzaren aukeren arabera. Horrela sortu
ziren zergak.
Bestalde, biztanleriaren hazkundearekin, gizarte-mailen
sorrerarekin eta jabetza pribatuarekin batera, hainbat
arazo sortu ziren elkarbizitzaren alorrean. Sor zitezkeen
gatazkei irtenbidea emateko asmoz, lehenengo legeak
sortu ziren, eta haien bitartez, herritarrek hainbat jokabidearau bete behar zituzten. Ezagutzen ditugun lege zaharrenak Hammurabiren Kodea delakoan biltzen dira; K.a.
1960. urte inguruan aldarrikatu ziren.
Hiriaren definizioa
Hiri gehienek, bai ezagutzen diren kokaleku zaharrenek bai
Europako XIX. mendeko industriagune handiek edo gaur
egungo hiri modernoek, hainbat ezaugarri komun dituzte:
bertan bizitzeko erabakia hartzen duen jendea; bertako bizitza, bai jokabideari dagokionez bai antolamenduari dagokionez, antolatzen duten arauak; eta arau horiek betearazteaz
arduratzen diren agintariak.
Hiriaren sorrera
Gordon Childe historialariak, bere Zibilizazioaren jatorria lanean, aurreneko hiriek zeuzkaten elementuei buruzko iritziak ematen ditu:
1. Baziren haietan ogibide askotan espezialistak zirenak:
funtzionarioak, garraiolariak eta apaizak. Enplegu horietan lan egiten zutenek beren zerbitzuak elikagaien
truke aldatzen zituzten, eta horrek hirira erakartzen zituen nekazariak.
2. Hiriak Neolitoko herriak baino handiagoak baziren ere,
biztanleek espazio gutxiago zuen.
3. Batzuek artelanak egiten pasatzen zuten denbora, edo
bizitza errazagoa eta erosoagoa egingo zuten berrikuntzak asmatzen.
4. Negozioetako kontuak eramateko, idazkera eta zenbakiak asmatu ziren. Era horretan, kontuak truka zitezkeen eta baita gorde ere, kontrolatzeko.
69
Hiria, oroz gain, giza kokalekua da, muga zehatzak dituena; zenbait kasutan, muga horiek fisikoki ere nabarmentzen dira (harresiak).
Hiriak hiri-kultura bat hartzen du bere baitan, aurrerakuntzan, teknologian, garapenean, modernizazioan
eta beste hainbat baliotan oinarritua.
Hiriak lurralde-eragina izaten du inguruan duen eremu
baten gainean.
Hiriek hiri-paisaia berezia dute. Paisaia horren ezaugarri nagusia eraikinak, kaleak, eremu libreak, etab. nahasturik dituen eremu eraikia izaten da.
b) Irizpide kuantitatiboak
Hirian bizi diren biztanleen kopuruari dagozkion irizpideak
dira. Herrialde eta organismo bakoitzak bere irizpide bereziak erabiltzen ditu hirigune jakin bati hiriaren kategoria
emateko.
Hiri esaten zaio, oro har, pertsona kopuru handia biltzen
duen edo jende kopuru handiaren bizileku den guneari (kopurua, ordea, aldatu egiten da herrialdeen eta kulturen arabera).
Hirigune bateko biztanleak noiz bizi diren hiri batean eta
noiz ez esatea, ikusi dugun bezala, oso gauza konplexua da,
ez baita soilik kontuan hartu behar biztanleen kopurua edo
hiriak hartzen duen neurria, alegia, badira aintzat hartu beharreko beste eragile batzuk ere, gai honetan aztertuko ditugunak.
70
Ikusi bezala, Neolitoko hiriguneak bi motor eragile nagusiren ondorioz hazi ziren: nekazaritza/abeltzaintza eta merkataritza. Oinarrizko jarduera horiek giza kulturaren
garapenarekin batera hedatu ziren. Gaur egungo hirietan,
industriak eta zerbitzuek hartzen dituzte funtzio eragile horiek.
Ikusi bezala, hiriguneen sorrera eta iraupena honako alderdi
hauei lotuta egon da historian zehar:
a) Biltegietan gorde zitezkeen elikagaien soberakina,
eta jatorrizko bizilekuetako herritarren premiak asetzeko lehengaien ugaritasuna, hala nola zura, harria,
etab.
b) Hiriko bizitza eta jarduera antolatzeko aukera eman
zuen gaitasun teknologikoa: babeserako eta garraiorako, hornikuntzarako baliabideak, teknologia berriak,
erreminta berriak, etab. Hirigune barruan lanak eta
ekoizpena modernizatzeko, errentagarri bihurtzeko
eta arintzeko aukera ematen zuten tresnak, azken batean.
c) Antolamendu sozial eta politiko egokia.
d) Antolamenduaren ondoriozko dinamikak idazketa
sistemaren bat sortzeko beharra eragin zuen, hau da,
kontuak egiteko eta hirira sartzen ziren eta hiritik irteten ziren ondasunak erregistratzeko aukera
emango zuen sistemaren bat.
Aurrerakuntza teknologikoa izan da Historian zehar aldatu
ez den ezaugarrietako bat, hirietako jardueraren osagai dinamizatzailea baita.
Lehenengo hiriguneak agertu zirenetik gaur egun arte, hiriak aldatuz eta bilakatuz joan dira. Bilakaera hori nolakoa
izan den aztertuko dugu.
Antzinako hiriak
Mesopotamia (ibaien arteko lurraldea). Horrela esaten
zaio Tigris eta Eufrates ibaien arteko eskualde historikoari;
gaur egungo Irakeko basamortu ez diren guneei dagokio.
K.a. 6000. eta 5000. urteen bitartean, Neolitoarekin batera, nekazaritzak eta abeltzaintzak nagusitasuna hartu zuten
mantenurako jarduera gisa, eta bizimodu sedentarioa nagusitu zen. Ekoizpen-teknika berriekin batera, lehenengo hiriak sortu ziren: Yarim, Umm Dabaghiyah eta Uruk.
Hainbat eraikuntza daude antolamendu modu berri horren
erakusgarri: ubideak, ura lur ongarrituetan barrena bana-
atal Hyk
1958an, espedizio ingeles batek, James Mallaart-ek zuzendurik, antzinako hiri hau aurkitu zuen Anatolian (Turkia). Hiriaren hondakinak Harri Aroan garatu zen nekazaritzakulturaren lekuko dira. Lehenengo etxeak duela 9000. urte
ingurukoak dira, baina hiriaren unerik oparoena K.a. 6000.
urte inguruan iritsi zen; metala erabiltzen hasi aurretik desagertu zen betiko. Ibai baten ertzean zegoen eraikia, eta inguruan obsidianazko meatzeak (kolore iluneko eta beira
itxurako sumendi-harria), kobrezkoak eta marmolekoak zeuzkan, bertako biztanleek ustiatzen zituztenak. Gezi-puntak,
dagak, kalizak, eta ispilu moduan erabil zitezkeen objektu batzuk aurkitu dira, material horrekin eginak.
Hirigunearen inguruan ubideak eta labore-sailak ureztatzeko
sistemak zeuden. Lanaren antolamendu egokiak eta eskulangintzaren espezializazio-maila handiak asko lagundu zion hi-
Jeriko
Richard Pacocke ingeles gotzainak, Testamentu Zaharrean aipatzen diren lekuen arrastoen bila zebilela, Jerikoko hiria izan
zenaren kokalekua aurkitu zuen 1745ean. Ordudanik, arkeologia-indusketa ugari egin dira, eta haiei esker munduko hiri
zaharrentzat hartzen denari buruzko aski datu ezagutu ahal
izan ditugu.
Gaur egun ditugun datuen arabera, duela 12.000 urte baziren, dirudienez, Jerikoko oasira joaten ziren giza taldeak. Basauntzen, gazelen eta hartzen ehiztariak ere joaten ziren
inguru horretara tarteka-tarteka.
71
tzeko; harresiak, hiria babesteko; biltokiak, taulatxo sistemarekin kontuak egiteko; tenpluak jainkoentzat, eta etxeak
gizakientzat; etab.
Garai hartan, gizartea berdintasunean oinarritua izango
zen, seguru asko, eta agintariak ondasun komunen administratzaile hutsak izango ziren. Hiri haietako hondakin arkeologikoak aurkitutako moduak bermatu egiten du tesi
hori, izan ere, bertako eraikinetan ez da hierarkia arrastorik ikusten, eta etxebizitza guztiak estatus berekoak dira.
Eraikin horitarako, adobeaz gainera, beste material batzuk
ere erabili izan ziren, kareharria, esaterako.
K.a. III. milurtekoaren inguruan, Mesopotamiako hiriek estatu independenteak osatu zituzten, eta elkarren artean
borrokan hasi ziren, bi ibaien arteko lurrak, Tigris eta Eufrates ibaien artekoak, berenganatzeko asmoz. Botere politikoa eta botere erlijiosoa parekatu egin ziren eta
errege-jauregiek tenpluaren garrantzia hartu zuten.
Egipto. Mesopotamian gertatu bezala, K.a. seigarren milurtekoaren inguruan, Saharako basamortutik etorritako
tribu nomadak Nilo ibaiaren bazterretan eta oasietan kokatzen hasi ziren, eta nekazaritza lantzen hasi ziren. K.a.
3050. urte inguruan, herrialdea bateratu egin zen. Bertako kulturak eta ohiturek sustrai sendoak zituzten, eta bere
horretan iraun zuten 3000 urtez, gutxi gorabehera. Kultura-berdintasun horrek batasun politikoa ekarri zuen, klanen arteko borroka-garai baten ondoren.
72
Askatasunaren estatua
New York
150 m
Koloniako katedrala,
Alemania
Taj Mahal,
Agra, India
San Pedro,
Erroma, Italia
Big Ben,
Londres
100 m
50 m
Piramide mailakatua,
Saqqara
Kedrneko
piramidea
Mikerinoseko
piramidea
Piramide makotua
7
9
8
2
4
6
3
12
10
11
Atenasko Akropolia
1. Beul Atea
2. Agriparen Monumentua
3. Atenea Nikkeren Tenplua
4. Propileoak
5. Atenea Higearen Santutegia
6. Partenoia
7. Erecteiona
8. Zeus Polieusen aldarea
9. Apoloren Santutegia
10. Dionisoren antzokia
11. Eumeneren Stoa
12. Herodes Anticoren Odeion
73
rapen ekonomiko handiko garaia zen; laboreen nekazaritzak eta ganaduaren hazkuntzak gero eta garrantzi handiago
zuen, eta ezinbestekoa zen ondo kontrolatzea zenbat produktu zeuden, zenbat saltzen ziren eta zenbateko etekina
ematen zuten. Apaizek uztak biltegiratu, kontrolatu eta banatzeko eginkizuna zuten, eta horrez gainera, eraikin eta azpiegitura handien balioa kalkulatu behar zuten; hala, sortzen
ziren aberastasun guztiak erregistratu eta zenbatu behar
zirela pentsatu zuten.
Buztina freskoko pieza txikiak izan ziren idazteko lehenengo
euskarriak; horien gainean markak, marrazki sinbolikoak,
egiten zituzten produktuak erregistratzeko (ardiak, garia, garagarra, etab.). Ondoren, zenbatutako unitate bakoitzeko,
hozka bat egiten zen. Idazketa modu horri piktograma bidezkoa esaten zaio (pictus hitzak marrazkia esan nahi du
latinez, eta gramma hitzak letra grezieraz).
Idazketaren sorrera
Suaren aurkikuntza alde batera utzita, asmakari gutxi izan
dira idazketaren sorrera bezain erabakigarriak gizadiarentzat. Komunikatzeko asmoarekin sortu bazen ere, idazketari
esker, gure pentsamenduek hitzek baino gehiago irauten
dute. Horregatik, zenbait pentsalarik gizakiaren oroimen
gisa definitu dute idazketa.
Lehen idazketa-saioak orain dela 5.000 urte inguru egin
bide ziren, Ekialde Erdikoan, Mesopotamia inguruan. Ga-
74
Egiptoar hieroglifikoak
Egipton K.a. 3000. urte inguruan hasi ziren idazketa erabiltzen, Mesopotamian hasi ziren garai bertsuan eta premia
berberen ondorioz, seguru asko.
Egiptoarren idazketa hieroglifikoa, sortu zenetik beretik, liluratuta utzi ditu ikerlariak, oso berezia eta konplexua baita.
Greziarrek jarri zioten izena, oso erakargarria baitzen beraientzat, eta horregatik jarri zioten hieroglifiko izena, hau
da, irudi sakratuak. Idazketa mota horren erakusgarri
ugari iritsi dira gaur egun arte tenpluetako hormetako, hilobietako, obeliskoetako edo hileta objektuetako grabatuen
bitartez.
Egiptoarrek idazketa hieratikoa edo demotikoa ere erabili zituzten. K.o. IV. mende inguruan, greziar alfabetoa erabiltzen hasi ziren, eta horren ondorioz, bazterrera utzi ziren
idazketa tradizionalak.
Babilonia
Sikuloko Diodorok, K.a. I mendean bizi izan zen historialari grekoak, Semiramis erreginaren elezaharrari buruz
idazten du, hari egozten baitzaio Babiloniako hiriaren gobernua K.a. 1.000 urte inguruan. Kontaketaren parte batzuk, argi dago, gehiegikeria badira ere, dokumentuak
ondo agerian uzten ditu lehen hirietako gobernariek beren
indarra erakusteko egiten zituzten ahaleginak.
Semiramisek, zeina izadiak gauza handiak egiteko ahalmenaz hornitu baitzuen, eta tronuan bere aurrekari izandakoak zuen fama gainditu nahi baitzuen, Babiloniako
hiria handitzeko asmoa hartu zuen. Helburu horrekin,
mundu ezagun osoko arkitekto eta eskulangile hoberenak
elkartu zituen, eta obrak hasteko beharrezko prestakuntza
guztiak egin zituen. Bi milioi gizon baino gehiago bildu zi-
tuen, bere erresumako bazter guztietatik etorriak, eta lanean jarri zituen bere helburua lor zezaten. Adreilu egosiak
fabrikatu zituzten, eta haiek, betunarekin nahasturik, berrogeita hamar besabeteko* harresi bat eraikitzeko balio
izan zuten. Goiko partea hain zen zabala, non bertatik bi
zaldi-gurdi joan zitezkeen elkarren ondoan jarrita.
Eufrates ibaia hiriaren erdi-erditik igarotzen zenez, harresiaren zabalera bereko kai bana eraiki zen bi ertzetan, eta
kai haietan berrehun eta berrogeita hamar dorre banatu
ziren. Era berean, Semiramisek bi jauregi eraiki zituen,
ibaiaren alde banatan.
* Besabete bat, besoak ahalik eta gehiena zabaldurik, besoaren mutur batetik bestera
dagoen distantzia da.
Hieratikoa
Hieroglifikoen bidezko transkripzioa
Demotikoa
Hieroglifikoen bidezko transkripzioa
Mesopotamiako idazkera.
75
Ariketak
1. Aurreko orrialdeetan irudiak analizatzeko azaldu dugun
prozedura kontuan harturik, azter ezazu 2. irudi-orria, eta
idatz ezazu zure iritzia zeure koadernoan.
Zer aldaketa ikusten duzu aurreko irudi-orriaren ondoan?
2. Labur itzazu Neolitoko kulturaren ezaugarri nagusiak, eta
bila itzazu irudi-orrian ageri diren elementuetan.
3. Irudi-orriko zein partetan daude soberakinen agerpenaren
ondorio diren elementuak?
4. Egin 3. irudi-orriaren analisi bat.
Zein dira, aurreko irudi-orriarekin alderatuz gero, berrikuntza nagusiak?
5. Irakur itzazu, arretaz, Hammurabiren Kodearen artikuluak,
eta saia zaitez galdera hauei erantzuten:
199. artikuluan isun bat jartzen da. Zeri ematen zaio garrantzia isuna jartzeko garaian?
6. Erantzun honako galdera hauei:
Zer eragilek erraztu zuten lehen hiriguneen sorrera?
Zergatik sortu ziren aurreneko hiriak ura ugari zen lekuetan?
Zer esan nahi du esklabotza eskulana merkatzeko jaio
zela esateak?
Zer harreman dago jabetza pribatuaren sorreraren eta gizarte-klaseen jaiotzaren artean?
7. Azter ezazu Diodororen testua (75. or.).
Jende guztia modu berean tratatzen al da? Ba al da alderik emakumeak gaur egun tratatzen diren moduarekin?
Argudia ezazu erantzuna.
siekin.
Bitxikeriak
Ur hiria, bikaintasun goreneko unean, 360.000 biztanle inguru edukitzera iritsi zen.
Babilonian zeuden antzinako munduko gauza mira-
ren erabilera oso urrats garrantzitsua izan zen produktuen garraioan. Gaur egun ez da oraindik aurkitu
horretik garraiatzeko.
76
2. irudi-orria
3. irudi-orria
77
Lehenengo hiri haiek haziz joan ziren eta urrun bizi zen
jende ugari erakarri zuten: beren egoera ekonomikoa hobetu, salerosketan jardun, hiriaren barneko bizimodu erakargarrian parte hartu, etab. bilatzen zuten herritar haiek.
K.a. 5000. urtetik aurrera, hiri haietako asko eremu geografiko handietako hiriburu eta erakarpengune bihurtu
ziren. Alexandria, Babilonia (milioi erdi biztanletik gora izatera iritsi zen), Atenas, Kartago, Damasko eta Erroma dira,
besteak beste, K.a. I. mendearen aurreko hirigune handien
adibideak.
78
zen inperioaren hiriburua. Hasieran txikia zen, apurka zabaltzen joan zen hiri-estatu bat. Inperioaren batasun politikoa lortu zenean, Karakala enperadoreak erromatar
herritartasuna eman zien inperioko biztanle guztiei. Munduaren zentro bihurtu zen, lortutako ospeari, eta, horrekin
batera, aita santuen egoitza izendatu izanari esker. Oraindik ere ezaguna da garai hartan lortutako garrantzia argi
adierazten duen esaldia: Bide guztiek daramate Erromara.
Mendeen joanean, inperioko hiriburu ez ezik, munduko
merkataritzaren, politikaren, kulturaren eta erlijioaren gune
nagusia ere bihurtu zen Erroma. Zentralismo hori indartzeko, inoiz inongo botere politikoak zabaldu duen komunikazio-sarerik ikusgarriena (galtzada bikainak eta
itsasbide seguruak) osatu zuen Erromak. Galtzadak lekurik
bakartuenetara iristen ziren, eta haietatik igarotzen ziren salgaiak, soldaduak, mezulariak, bidaiariak, etab. Egiazko arteriak ziren, inperioaren bihotzera, Erromara, iristen zirenak.
Itsaso Atlantikoaren europar kostaldetik Ekialde Erdiko
eremu kontinentaletara hedatzen zen lurraldearen ardatz
bihurtu zen, hortaz, hiria. Ospea eta ezagutza eskuratu nahi
zuten politikari, merkatari, militar edo jakintsuek metropoli
handira joan behar zuten, derrigorrezkoa zen Erromara joatea. Hiri irekia izan zen K.o. II. mendea arte; baina mende
horretan, barbaroen erasoen kontra defendatzen hasi
behar izan zuen, eta harresi-gerriko bat eraiki zuen. 2.000
hektareako eremua izatera iritsi zen. Hiriaren kanpoaldeko
alorretan landetxeak eta nekazari-etxalde handiak zeuden.
Milioi bat biztanletik gora izatera heldu zen Erroma.
Gizarte-banaketa
Hiriaren hasierako garaian bi herritar mota zeuden: askeak
eta esklaboak. Erromatar gizartea, beste gizarte asko bezala, gizarte-desberdintasunean oinarritzen zen. Bost gizarte-maila zeuden: patrizioak, plebeioak, esklaboak,
bezeroak eta libertoak.
Patrizioak Erromako jatorrizko familiak eta haien ondorengoak ziren. Haiek osatzen zuten goreneko gizarte-maila.
Erromaren sorreraren oinarria ziren, eta eskubide osoko
herritarrak ziren.
3
1
Erromako kaleetan sekulako jendetza eta denda eta zerbitzu ugari egoten
zen, gaur egungo hiri gehienetan bezalaxe. Trajanoren merkatua horren
adibide egokia da. Barnean 150 saltoki baino gehiago zeuden, hainbat
solairutan antolatuta eta erdiko plaza batera ematen zuten guztiek: gaur
egungo saltegi handiak bezalaxe!
Galtzaden eta itsas ibilbideen sarea, Inperioaren hedadura handieneko garaian (117. urtea)
Erromatar Inperioaren
lurraldea
Galtzadak
Itsasbideak
Erromatar galtzaden sarea izan zen Erromatar Inperioa egituratu zuen osagai nagusietako bat. Erromatar
legioak batetik bestera joateko pentsatuak izan ziren
hasieran, baina, denborarekin, helburu administratiboetarako eta merkataritzarako ere erabili ziren. Bide
pretoriarrak ziren nagusiak, Inperioko hiri nagusiak lotzen zituztenak, eta estatuak ordaintzen zituen horien
gastuak. Tarteko zabalerako ibaien gaineko harrizko
zubien eraikuntza izan zen berrikuntza nagusietako
bat, eta orobat tunelen indusketa eta mendi-mazeletako igarobideen eraikuntza. Via Apia zen ezagunena,
Erromatik Bridisira zihoana.
79
Plebeioak, biztanleriaren zatirik handiena, errefuxiatu pobreak edo nagusiekin haserretutako bezeroak ziren.
Esklaboak gerrako presoak ziren. Ez zuten inolako eskubiderik.
Bezeroak atzerritarrak edo errefuxiatu pobreak ziren, eta
patrizio baten babespean bizi ziren: diruz laguntzen zieten,
legearen aurrean defendatzen zituen, etab.
Libertoak aske gelditutako esklabo ohiak eta haien familiak ziren. Beren nagusi izandakoei lotuta jarraitzen zuten,
bezero moduan.
80
Hiritarrak oso maiz joaten ziren ikuskarietara, batez ere gladiadoreen arteko hil ala biziko borrokaldietara edota koadrigen lasterketetara (lau zaldik tiratutako bi gurpildun
gurdia zen koadriga). Ikuskari haietako zenbaitek egunak
eta egunak irauten zuten, eta publizitate handia eginez iragartzen ziren.
Inperioaren kontrola
Eraginkortasunez gobernatzeko, Erromak hiri sail bat eraiki
zuen, inperio osoan zehar banatuta. Hiri haiek beren inguruko hiriburu politikoak izateko eginkizuna betetzen zuten.
Haietako gobernua eta boterea erromatar klase politikoaren
esku zegoen, eta hark hartzen zituen erabaki garrantzitsuak,
kobratzen zituen zergak, egiten zituen eraikuntza-lan publikoak, eta arduratzen zen bere lurraldearen barnean segurtasunari eta ordenari eusteaz.
Edonola ere, erromatarren gudarostea izan zen hiri erromatarren zabalkundearen eta kontrol politikoaren tresna nagusia. Garai hartako herri eta zibilizazioetako gudarosteak,
oro har, mertzenario profesionalez osatuak ziren eta ez zen
soldaduen jatorria kontuan hartzen; erromatar gudarostean
sartzeko, ordea, erromatar herritarra edo Erromaren mendeko herri batekoa izan behar zen, nahitaez. Soldadutza hamazazpi eta hirurogei urte bitarteko gizonek egin behar
zuten.
Herritar aberatsenek zalditerian edo infanteria astunean
jarduten zuten, eta pobreenek, berriz, infanteria arinean.
Beste herritarrak itsas armadan eta zalditerian aritzen ziren.
Maila goreneko erromatarrek ez zuten soldaduska saihesten, hura egitea ezinbestekoa baitzen politikaren munduan
sartzeko. Kanpaina militar bat hasten zenean, zozketa
bidez hautatzen zen nork parte hartuko zuen. Soldaduei lansari bat ematen bazitzaien ere, ez zuten beren lurrak nork
zaindu, eta kontuan hartuta kanpainak gero eta luzeagoak zirela eta erromatarrek gero eta denbora gehiago igaro behar
zutela etxetik urrun, esklaboak erabiltzen hasi ziren, erromatarrek ezin egin zituzten lanak egiteko.
Denborarekin, soldaduek konfiantza eta segurtasun gehien
ematen zien jeneralaren edo agintari militarraren mende jartzen ziren, eta hari leialtasuna eskaintzen zioten, soldata
eta diru truke. Hori dela eta, jeneralak bihurtu ziren Erromako egiazko jabe.
Bestalde, konkista berrien ondorioz, bide-sare berriak eta
hiri-asentamendu berriak eraiki behar izaten ziren. Hiriak
Edilak
Tribunoak
Magistratu zergariak
Zerbitzu publikoak
Plebeioen defentsa (patrizioak ez zirenena)
Ogasunaren administrazioa
Pretoreak
Kontsulak
Zentsoreak
Justiziaren administrazioa
Armadako buruzagiak, Senatuko lehendakariak, egiazko estatuburuak.
Moral publikoa eta senatarien aukera
1
2
Sarritan, garrantzizko zerbitzuak emandako armadako kideei, nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzeko moduko lurrak ematen zitzaizkien saritzat
(fundusak). Denborarekin, bizigune horiek villa (hiribildu) bihurtu ziren, hau da, nekazaritzan jarduteko eraikin multzo handia. Hiribilduaren barruan hiru
eremu bereizten ziren: 1. Pars urbana edo familia noblearen eta konfiantza handieneko jopuen bizitokia. 2. Pars Rstica. Jopuentzako eta esklaboentzako
eraikinak, atseden hartzeko eta lurra lantzeko lanabesak gordetzeko erabiltzen zena. 3. Pars Flumentaria. Lanari loturiko eraikinak, hau da, eskortak eta
nekazaritzako produktuen biltegiak.
Bitxikeriak
Gaur egun, antzinako Erromari dagokion monumentueremuan ezin da lur-mailatik behera inolako egiturarik
edo garajerik eraiki. Erroma azpian zabaltzen den ondare historiko ugari eta garrantzitsua hondatzeko arriskutik babesteko hartu da neurri hori.
Erromatarrak, konkistako gerretan, objektu baliotsu edo luxuzkoez ez ezik, garrantzizkoa zen harrapakin mota batez ere jabetzen ziren: gerrako presoak, militarrek beren etxeetatik
atereak eta esklabo bihurtzen zirenak. Haietako batzuk soldadu
sartzen ziren armadan, eta gainerakoak merkatuetan saltzen zituzten.
J. BURIAN ETA J. JANDA. Erromatarrak eta haien inperioa
81
komunikabideetatik hurbil eraikitzen ziren. Eta etsaiengandik defendatzen eta hazkundea mugatzen zuten harresiez
inguratzen zituzten hiriak. Akueduktuak, zubiak, ura banatzeko sistemak, eraikin handiak Kuriaren antzekoak,
merkatuak, basilikak, antzokiak, anfiteatroak eta termak
eraikitzen zituzten. Sarritan, eginkizun berberetan aritzen
ziren pertsonak kale berean elkartzen ziren, eta haiek ematen zioten izena kaleari.
Erromatarrek sortutako hirigune berrien jatorria bitarikoa
izaten zen:
a) Kanpamentu militarrak, hiri bihurtzen zirenak.
b) Laborantzan eta abeltzaintzan oinarritutako kokaleku
txikiak.
Kontuan hartu beharreko beste osagai bat fundusak ziren,
eta hiribilduen sorrera ekarri zuten denborarekin. Nekazaritzaren inguruko kokalekuak ziren, ustiapen ekonomikoan
oinarritutako unitateak ziren, eta gudarosteko soldaduak saritzeko erabiltzen ziren.
Fundus garrantzitsuak aurkitu dira Ebro aldean eta Akitaniako lurretan; baita Faltzesen (Nafarroa) eta Kabrianaren
(Araba) artean ere; eta orobat Ledearen eta gaurko Zangozaren artean.
82
Lapurdum
Goikolau
Hasparren
KARISTIARRAK BARDULOAK
OIA
RIG
AUT
Oiasso
Deba
Flaviobriga
Forua
Areatza
Veleia Suestassium
(Arcaia)
(Iruea)
Cabriana
Peryoade
Alba Araceli
Carasa
Imus
Pyrenaeus
ILUROIAK
Aquae
Tarbellicae
Turissa
Tullonium
Pompaelo
Bituris
Iluberri
Oteiza Ledea
Zangoitza
VEROIAK Arroniz
Tarraga
Faltzes Villares
Tricio
Nemanturisa
Andelos
San Esteban
Cara
K
Bezares
Funes
OIA
Calagurris
SK
BA
Alesbes
Deobriga
Arenatza
Kokaeremuak
Gatzagak
Erromatar galtzada
Gracurris
Curnonicum Ercavika
Fitero
La Mosquera
Cascatum Soto de
Romaletes
Turiaso
83
-Irueko herri zaharraren gainean erromatarrek Pompaelo (Pamplona, Iruea) sortu zuten. Muturreko auzoak
edo aldiriak oso zabalak ziren, etxeak txikiak ziren eta tabernazuloak ugariak, eta hantxe bizi ziren eskulangileak
eta nekazariak beren artalde eta animaliekin; euskara
asko erabiltzen zen han, baina erdialdeko auzoetan,
haietan latina erabiltzen baitzen, eraikuntzak aberatsagoak ziren. Etxeak, batez ere, erromatar erara eraikitzen
ziren, klima hotzaren eskakizunetara apur bat egokituak,
klima hark, urte osoan ia, ez baitzuen aire zabaleko bizimodua egiten uzten.
B. ESTORNS LASA, Historia General de los Vascos
Metropoli-eremua
Ikusi dugunez, hiriak ez dira bakarrik bertan bizi diren pertsonentzako jardueraguneak, baizik eta hiria inguratzen zuen
eremu zabaleko biztanleentzako jardueraguneak. Eragineremu horri esaten zaio metropoli-eremua. Zenbat eta handiagoa izan hiri bat, orduan eta garrantzitsuagoa izango da,
eta orduan eta zabalagoa haren metropoli-eremua.
Saltokiguneen, osasun-laguntzaren, goi-mailako lehiaketako
kirol-ikuskarien, kulturaren (museo, erakusketa, dokumentazio-zentro eta abarren), janari azoka nagusien, lanaren eta
hirigune txikiagoetan ezin aurkitu dituen zerbitzuen bila joaten da jendea hiriburura edo hirira.
84
Horregatik, zenbat eta gehiago hazi hiri bat, hainbat eta premia handiagok ditu errepideei, burdinbideei, aireportuei eta
komunikabideei dagokionez, bertan errazago sartu ahal izateko.
Hirien eragina zenbait eratakoa izan daiteke: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, kulturala, etab. Sarritan oso, hiriek era
askotako eragina izaten dute.
Laburtuz, metropoli-eremu bat gune nagusi baten inguruan zabaltzen den hiri-lurralde bat izaten da, eta hark ematen dio izena multzo osoari. Esparru horretan, halaber,
hiri-satelite batzuk izan daitezke, neurriz txikiagoak, eta
egoitza-, merkataritza- edo zerbitzu-eremuen eginkizuna betetzen dutenak.
Pompeiako kalea.
85
Ariketak
1. Irakur ezazu, arretaz, Aeliok Erromako hiriaz idatzitako testua (80. or.), eta egin ezazu zuk beste bat, berdina, bizi
zaren hiriari edo zure eragin-eremuan dagoenari buruzkoa;
esan ezazu nondik iristen diren produktuak bertako merkatuetara.
2. Lehenengo irudi-orrian aipatutako irizpideei jarraituz, azter
ezazu Erromatar Inperioari buruzko 4. irudi-orria.
Zein dira, aurrekoarekin alderatuz gero, berrikuntza nagusiak?
3. Bila ezazu Erromatar Inperioaren garaiko Iberiar penintsulako hiri garrantzitsuei buruzko informazioa.
4. Zergatik esaten dugu Erroma inperio bat izan zela?
Zer esan nahi du Bide guztiek daramate Erromara esaldiak?
Nor joaten zen Erromara? Zertara?
Bila ezazu informazioa eta egin ezazu Erromatar Inperioko hiri handiak erakusten dituen mapa bat.
5. 79. or. Erromako maketa baten argazki bat ageri da. Zer
eraikin eta zer espazio publiko ikusten duzu argazki horretan?
6. Irakur ezazu, arretaz, Burian eta Jandaren testua (81. or.),
eta erantzun honako galdera hauei:
Termak
Vesuvioa
11. Erantzun iezaiezu honako galdera hauei:
Zure ustez, zergatik izan ziren erromatar hiri garrantzitsuak, besteak beste Irua-Veleia, Iruea edo Graccurris,
Euskal Herriko lurraldearen baitan?
Zer esan nahi du Euskal Herriko lurraldea erromatartua
izan zela esateak?
Zure ustez, zergatik aurkitu dira erromatar hirien hondakinak Euskal Herriaren hegoaldean, eta askoz ere gutxiago iparraldeko partean?
Zergatik eraikitzen ziren sorreratik harresirik ez zuten hirietan harresiak?
Fundus hitzetik, latifundio eta minifundio hitzak sortu
dira. Esan ezazu zer esan nahi duten.
12. Beha iezaiozu, Erromako galtzaden mapan, gaurko Euskal Herriari dagokion lurraldeari. Aldera ezazu gaur egungo mapa
batekin, eta osa ezazu galtzada haiek gaur gurutzatuko zituzketen hirien zerrenda.
13. Defini itzazu honako hitz hauek:
Metropoliko eremua
Metropolia
Megalopolia
86
10. Zure ezagutzak osatzeko, bila ezazu hitz hauei buruzko informazioa:
Hiri lineala
Hiri sateliteak
Konurbazioa
14. Zergatik esaten zaio Eurohiria Donostia Baiona hiri lineal delako proiektuari?
15. Bila ezazu informazioa eta jar itzazu munduko mapa batean gaur egungo metropoli handiak, bereziki ikasi berri
dugun eragin motaren bategatik garrantzitsuak direnak.
16. Zer hirik osatzen dute Bilbo handiaren metropoli-eremua?
Saia zaitez jakiten zein diren Euskal Herriko probintzia
bakoitzeko metropoliguneak.
Bitxikeriak
Erromako oparotasun handienaren garaian, K.o. 300 Ponpeian egin diren azterketa arkeologikoetan, hourtearen aldean, etxebizitza-arazo larriak zeuden. Hi-
posta arina.
zioaren eguna.
SAN ZIPRIANO, III. MENDEA
4. irudi-orria
87
Kontzeptuzko edukiak
(Memorizatu eta ulertu)
1. Erromatar Inperioaren amaiera
2. Europa Erromaren gainbeheraren
ondoren
3. Esklabo izatetik jopu izatera
4. Zer da Erdi Aroa
5. Feudoen Europa
6. Desberdintasunen mundua
7. Nekazaritza, ekonomiaren oinarri
8. Kultura Erdi Aroan
9. Mairuak eta kristauak, aurrez aurre
10. Garapen ekonomikoa eta hirien
susperraldia
11. Monarkiaren garapena Iberiar
penintsulan
12. Austriako etxea
13. Mundu modernoaren hasiera
14. Barrokoa
Bizantziar Inperioa
395. urtetik inperioa erabat desagertu zen arte bi aldi bereizten dira.
K.o. II. mendetik aurrera, hainbat arazo sortu ziren Erromatar Inperioan, inperioaren mugak zirela-eta. Rhin eta Danubio ibaien iparraldeko hainbat germaniar herrik ibaiak
gurutzatu eta inperioaren mendeko hiriak arpilatzeari ekin
zioten. Teodosio I.a enperadoreak (346-395), Inperioa defendatzeko asmoz, hura bi zatitan banatzea erabaki zuen,
395. urtean.
Mendebaldeko Erromatar Inperioa, hiriburua Erroman
zuena. Mendebaldeko zati hori 476. urtean desagertu
zen, Odoakro heruliar jeneralak Romulo Augusto Erromako enperadorea atxilo hartu eta Italiar Penintsula osoa
menderatzea lortu zuenean. Urte hori hartzen dute historialariek, hain zuzen ere, Antzinaroaren amaieratzat eta
Erdia Aroaren hasieratzat.
Urte horretatik aurrera, Inperioaren zati hori hainbat
erreinutan banatu zen. Han hartu zuten bizilekua muga
zeharkatuta iritsitako germaniar herriek: suebiarrak, bandaloak, alanoak Horien guztien artean, frankoak nabarmendu ziren; Galian kokatu ziren, eta handik bi
mendera, Inperioa berregiten saiatu ziren, Karlomagnoren agintepean.
Ekialdeko Erromatar Inperioa, Bizantziar Inperioa
deitua. Bizantzio hiritik datorkio izena. Konstantino enperadoreak 330. urtean hiria berreraiki eta inperioaren
hiriburu bihurtu zuen. Horregatik ezagutzen da Konstantinopla izenez. Ekialdeko Inperioak 1453. urtea arte
126
Konstantinopolis
Salonika
127
Inperio Karolingioa
Frankoak (askeak beren hizkuntzan) Rhin ibaiaren ingurutik (gaur egungo Alemania) etorri eta Galia iparraldean eta
Belgikan kokatutako tribu bat ziren. Erromatarren aliatu izan
baziren ere, erromatarren agintaritzaren gainbeheraz baliatu ziren Galia berenganatzeko; era horretara, frankoak
izan ziren Erromatar Inperioan kokatu ziren lehenengo germaniarrak. Indar handia lortu zuten eta Europako erreinu
garrantzitsuenetako bat izatera iritsi ziren. VII.-IX. mendeetan izan zen frankoen goreneko garaia, dinastia karolingioaren mende, hain zuzen ere.
128
Karlomagno
Karlos I.a Handia, Karlomagno deitua (742-814), izan zen
frankoen errege nagusia. Hark sortu zuen dinastia karolingioa. Mendebaldeko Erromatar Inperio zaharra berriro antolatzea izan zen haren lehenengo helburua, eta
horretarako, jarduera militar izugarria jarri zuen abian. Lan
horri esker bereganatu zituen, besteak beste, lonbardiarren
Italia iparraldeko lurraldea, saxoniarrek Alemania erdialdean
eta iparraldean zuten lurraldea eta bavariarrek Europa erdialdean zutena.
Konkista haien guztien eta erregearen jarrera erlijiosoaren
ondorioz, Leon III.a aita santuak Imperator Augustus izendatu zuen 800. urteko Gabon egunean. Karlomagno hil ondoren, haren seme Luis Errukitsuak hartu zuen inperioa,
oinordetzan. Errege berriak arazo ugari izan zituen eta 840.
urtean inperioa hiru zatitan banatzea erabaki zuen, eta seme
bakoitzari zati bana eman zion.
Gobernua
Karlomagno enperadoreak bere esku zuen inperioaren
agintaritza politiko eta militar osoa. Baina horrez gainera,
botere erlijioso izugarria lortu zuen, aita santuak kristautasunaren babesle aitortu baitzuen; horri esker, Elizaren gaietan ere esku hartu ahal izan zuen. Gobernuak behar bezala
funtziona zezan, funtzionario talde bat osatu zuen, eta lurraldea konderri izeneko eremuetan banatu zuen; kondeak
jarri zituen konderrietan buru.
Beste erreinu batzuekin arazoak zituzten lurraldeei marka
izena eman zien, eta markesak jarri zituen haietan zuzendari eta gobernari.
Kieveko printzerria
Britainiar
erresumak
OZEANO
Saxonia
Bretainia
Iparraldeko eslaviarrak
ATLANTIKOA
Inperio Karolingioa
Kristau erresumak
Elizaren
estatuak Spoletoko
dukerria
Karlomagnoren inperioaren
hedadura
Frankoen erresuma
Hegoaldeko eslaviarrak
Al Andalus
Bizantziar
Inperioa
Karlomagnoren konkistak
Muga-seinaleak
Karlomagnoren egoitza
Islamiar erresumak
Tobias Helfrich
Holger Weinandt
129
Gizartearen aldaketa
130
Geroago, esklabo-nekazari haiek nekazari libreez osatutako gizarte-geruza handia eratu zuten. Kristautasunak garrantzizko zeregina bete zuen trantsizio-aldi horretan. Elizak
esklaboen arteko ezkontzak onartzeaz gainera, manumisioa (nagusiek esklaboei askatasuna onartzeko egintza)
arimak salbatzeko modua ere bazela adierazten zuten.
Esklabo izatetik
Antzinaroan esklabotza oso zabalduta zegoen. Esklaboak animaliatzat hartzen ziren, eta hortik dator giza ganadua esapidea. Ez zuten eskubiderik
batere, ezta bizitzeko ere. Era guztietako lanak egin behar zizkioten nagusiari. Lan egin zezaten, nagusiak aska komun batean ematen zien jaten,
eta gela bat ere uzten zien, ukuiluen oso antzekoa.
BLOCH, Marc,
Esklabotzatik feudalismorako trantsizioa HAINBAT EGILE.
AKAL egokitua
131
Ariketak
1. Aurreko ikasturtean ikasi zenuen agiri idatziak direla Historiaren iturri nagusiak. Gogoan izango duzunez, testu historikoen (ikertzen den garai historikoan bizi izan zirenek
idatzitako testuak) eta testu historiografikoen (lehenaldiko
gertaera bati buruz historialariek idatzitako testuak) arteko
bereizketa egin genuen.
Nola definituko zenuke aurreko orrialdean esklabotasunetik feudalismorako trantsizioa lantzen duen testua?
Alde onak
Alde txarrak
132
2. Erregeen ahultasuna
Talde horiek (nobleek) zenbat eta ondasun gehiago eduki
orduan eta independenteago ziren, eta ondorioz, ahuldu
egiten zen erregearen agintea eta indar militarra; era horretara, erregea beste noble bat baino ez zen, eta bere indarra ordain zezakeen soldadu kopuruaren araberakoa
zen, hau da, bere aberastasunaren araberakoa.
Jos Luis Martn. La Pennsula en la Edad Media.
Teide Argitaletxea. 1980.
133
Gizarte historikoen eta gaur egungo gizarteen arteko aldeak eta antzekotasunak identifikatzeko, aztertzeko eta
konparatzeko teknikak erabiltzea.
Kontzeptuzko edukiak
(Memorizatu eta ulertu)
1. Gaur egungo gizarteak
2. Zer da garai moderno bat?
3. Kulturen kultura
4. Zibilizazioen arteko talka
5. Gizarte modernoak dakartzan
arriskuak
6. Genero-indarkeria
koitza osatzen duten pertsonei informazioa irakasteko/transmititzeko premia du. Gizarteak beharrezkoa du bere kideek
etengabe aldatzen eta berritzen ikastea. Ekonomian, esapide berri bat sortu da hori definitzeko: I + G+ B (Ikerketa,
gehi Garapena, gehi Berrikuntza).
Garai modernoa burgesia kapitalistaren ideietatik eratorritako emaitza da; burgesia kapitalistak feudalismoa ordezkatu eta XVI. mendetik XIX. mendearen azken mende
laurdenera arte, gutxi gorabehera, garatutako ideien emaitza. Garai hartan, egitura ekonomiko eta politiko berriak
agertu ziren eta jatorrizko kapitalismo burgesa eraldatu
zuten. Monopolioak sortu izanak (merkatu handi baterako
produktu eskaintza bakarra), nazioz haraindiko enpresak
agertu izanak (bulegoak eta instalazioak herrialde batean
baino gehiagotan dituztenak) eta teknologien garapenaren
abiadura izugarriak elkarri kontrajarritako bi joera sozial,
ekonomiko eta pentsamenduzko sorrarazi zituen:
Joera kapitalista, ideia inperialistak dituena. Kapitalismoak, une hartatik aurrera, nazioen kontrola eten zuen,
bere negozioen geografia hedatu zuen, gobernuen kontrolari itzuri egin zion, eta, nazioen eta herrien aurrerapenaren aurretik, nork bere burua aberasteari eman zion
lehentasuna. Kapitalismoaren funtsezko oinarri filosofikoa
merkatu-askatasunaren defentsa da; planeta osoa inolako aduana edo muga ekonomikorik gabeko merkatu bateratu bat bihurtzea. Gaur egun bizi dugun globalizazioa
da joera honen adierazpenik moderno eta sofistikatuena.
Gizarte modernoak informazioan eta ezagutzaren transmisioan oinarritzen dira, eta ezagutza zientifikoen eta garapen
teknologikoaren bidez eraikitzen dira. Gainera, gizarte ba-
220
Ariketak
1. Presta ezazu kartel bat, gizartearen ultramodernotasuna eta
tradizioei eusten eta ondarea kontserbatzen saiatzen den
kulturarekin duen aldea erakusteko.
2. Zer da monopolio bat? Eta enpresa transnazional bat?
221
Gizarte modernoa deritzona sistema kapitalistaren garapenarekin batera agertu zen. Ekoizpen-sistema feudalak (nekazariak nahiz artisauak) errentagarritasun ekonomiko eta
produktibo handiagoko beste sistema baterantz jo izanak
erabateko aldaketa ekarri zuen pentsamenduaren nahiz balioen arloetara, eta aldaketa horretatik abiatuta ikur nagusitzat erosketa-ahalmena duen gizarte bat sortu zen.
Pentsatzeko eta jarduteko modu berri horien bidez, adierazpen berriak ekarri ditu modernitateak, hainbat arlotara:
hala nola, artera eta bizitza errazten eta osatzen duten materialen eta gauzakien eraikuntzara. Pertsonen artean erlazionatzeko modu berriak ere sortu dira, eta erakunde
politiko berriak, pertsonen eskubideak ulertzeko modu berriak, eta, batez ere, moral berri bat edo portaera eta jarduteko modu berri bat.
222
Gizarte-klaseak
Biztanleriaren eraldaketa-prozesu hartan, bi giza talde handi
bereizi ziren: ekoizpen-bitartekoen jabe zirenen taldea eta
haien jabe ez zirenena, hain zuzen ere. Hala, elkarren bestelako interesak eta helburuak zituzten bi gizarte-klase nagusi bereizi ziren: burgesia (enpresaburuak) eta
soldatapeko langileak (langileria). Gerora, beste giza talde
batzuk ere agertu ziren, adibidez, lurjabe handiak, burges
txikiak, langile autonomoak eta nekazariak.
Gizarte moderno guztietan elkarrekin bizi ohi dira gizarteklase horiek, bakoitza bere ezaugarri, helburu eta interesei
jarraituz.
Donostiako Danborrada eta Irueko Sanferminak, gizarte modernoetan indarrean dauden bi jai-adierazpen.
Musika zeltako jaialdia, eta, eskuinean, Andy Warholek 1962an egindako Marilynen diptikoaren zati bat. Kultura garrantzi handiko elementua da gizarte
modernoak sendotzeko.
223
Ideologiak
Gizarte modernoetan ideia eta balio berriak sortu dira, gizarte feudaletako edo kapitalismo-aurreko gizarte garaikideetako ideien eta balioen oso bestelakoak.
224
Ildo horretatik, modernitatearen ardatz nagusia gizabanakoaren askatasunekiko errespetua da. Askatasun horiek
kosta ahala kosta defendatzen dira, indibidualismoa sustatzeraino. Horren ondorioz, edozein ideia plantea daiteke
eta edozein ideia errespetatu beharra dago, baita lege naturalei (bizitza, askatasuna, berdintasuna) kontra egiten
dietenak ere.
Modernitateak aukera ematen du elkarri zeharo kontrajarritako ideiak era paraleloan eta erabateko zabaltasunez planteatzeko, hainbat arlotan, hala nola erlijio-sinesmen, botere
politiko, ekonomia-jarduera eta abarretan.
Tolerantzia ideologikoa da, maila zientifiko, sozial, politiko
nahiz erlijiosoan, gizarte modernoen oinarria.
Zenaida izeneko filipinar batek, berriz, BBC Mundori azaldu dio berak
Bi autobus-lineatako autobusen alKanpaina hori bera Londresen.
Jainkoarengan sinesten duela, baina,
boetan eta atzeko aldean ezarri dikartelarekin bat ez datorren arren, ez duela mindu.
tuzte kartelak, Kataluniako Ateo eta Pentsalari Askeen Elkartearen
Askotan, nire lantokian Jainkoari buruz jarduten dudanean, baekimenez; bus ateoaren kanpaina horren bidez, eztabaidarako
tzuek begi txarrez begiratzen didate, baina ezin uka daiteke krisigune bat sortu nahi dute jendartean. Jendearen erreakzioa ikusi
egoeran gaudela eta nekeza dela jendeak ezertan sinestea,
nahi genuen, hitz eginarazi nahi genion Espainiako jendeari, haingehitu du.
bat urtean erlijioa tabua izan den lurraldea izaki, azaldu dio elBagara
kartearen bozeramaile Albert Ribak BBC Mundori.
Albert Ribak azaldu duenez, kanpaina (2.500 euro) ez dute siRibak erantsi duenez, jendeak era honetako sustapen bat behar
nestunei begira antolatu, ateoei begira baizik. Eta ateoek egin dizuen Londresen, Erresuma Batuan, egina zuten aurretik, trantuzte, hain zuzen, datozen lau asteetan Bartzelonako kaleetan
tsizioko (1975az geroko garaia, Franco hil ondokoa) beldurrak
ikusgai izango den publizitate hori ordaintzeko emaitzak ere. Eta
uxatzeko. Izan ere, (garai hartan) ez zegoen hitz egiterik, beldulaster errepikatuko dute ekimena beste hiri batzuetan, Madril, Varragatik, ustezko erlijio-gerra bat sortzeko mehatxua zegoelako.
lentzia, Zaragoza eta Sevillan, esaterako.
Baina erabaki genuen badela hitz egiteko garaia, jarraitu du
Ribak. Gizarte zibilizatu batean gaudelako.
Kalean
Edonola ere, polemika handia sortu du bus ateoak. Erabiltzaile
batzuei anekdota hutsa iruditzen zaie publizitatea, baina badira
auzia serioago hartzen dutenak.
Hau guztia hasi zenetik, 15.500 euro inguru jaso ditugu. Horregatik erabaki genuen kanpaina Espainia osora hedatzea, erantsi du Ribak.
Ateoen Elkartearen bozeramailearen aburuz, lortu dute herritarrei hor daudela ikusaraztea. Orain jabetzen ari gara hor daudela, eta, ez hori bakarrik, biztanleriaren % 20 garela eta gure
ahotsa ere entzuten hasi beharra dutela.
Ariketak
1. Nola definituko zenuke modernitatea?
Noiz esan daiteke gizarte bat moderno egin dela?
2. Testuaren arabera, modernitatearen ardatz nagusia norbanakoaren askatasunekiko errespetua da. Gizarte modernoak
3. Beha iezaiozu orrialde honetako artikuluari. Gizarte modernoak ideien errespetuan oinarritzen dira. Argudioak emanez eta indarkeriarik gabe, nork bere ideiak eztabaidatu eta
defenda ditzake, eta onargarri jotzen ez direnen kontra ager
daiteke.
225
3. Kulturen kultura
GALDERA GILTZARRIAK
Gure gizarteak sinesmen bateratuak ditu?
Zein dira gure ingurunean bizi diren gutxiengoen adierazpen
nagusiak?
226
Txinatarren Urteberriko ospakizunetan, Udaberriko Mugimendua gertatzen da, planetako migrazio-mugimendu handienetakoa; izan ere, milioika txinatarrek beren sorterrietara
jotzen dute, urte berriaren hasiera ospatzera.
Islamiarren ramadana
Azken hamarraldietan, nabarmen egin du gora gure inguruan bizi diren afrikar jatorriko eta islamiar erlijioko etorkinen kopuruak. Gizartean pisu handia hartzen ari dira, eta,
horren eraginez, gero eta sarriago agertzen dira haien kulturari eta erlijio-adierazpenei buruzko albisteak egunkari eta
hedabideetan. Ramadana da adierazpen horietan nagusietakoa.
Ramadana egutegi musulmaneko bederatzigarren hilabetea da. Hilabete horretan, musulmanek baraua egiten dute,
egunez, egunsentitik iluntzera arte. Eguneko barau hori jatordu batez eteten dute, iftar izeneko jatorduaz; eta jatordu
horren ondoren senide eta lagunei bisita egiteko eta otoitzean aritzeko ohitura dute.
2009ko urtarrilean, Espainian 1.080.478 lagunek zuten
beren burua islamaren jarraitzailetzat. Kopuru handia da,
inondik ere, eta ez da harritzekoa beren ohiturek eta bizitzaren gaineko ikuspegiak gero eta oihartzun handiagoa izatea gizartean.
Amerikarren komunitateak
Latinoamerikatik (AEBak eta Kanada herrialde anglosaxoietatik etorritako etorkinak kanpo utzita) gure herrirako
migrazio-joera gero eta handiagoa da. Eta ez da harritzekoa, egoera asko errazten baitu hizkuntza bera erabiltzeak
gaztelaniaz hitz egiten dutenei dagokienez edo oso antzeko hizkuntza erabiltzeak brasildarren kasuan, adibidez;
portugesez hitz egiten baitute. Erraztasun horri esker, gero
eta nabarmenagoak dira truke kulturala eta ohituren trukea.
Hala, gure inguruan arreta berezia eman ohi zaie, besteak
beste, Brasilgo inauteriei edo Ekuador, Bolivia, Argentina
nahiz Kolonbiako hauteskunde-prozesuei.
Shabat eta Yom Kipur ospakizunak
Gure herrian, judu-komunitate handia bizi da; komunitate
horrek tinko eutsi die bere tradizioei, eta zorrotz eta ardura
handiz begiratzen ditu bere erlijioaren arabera gorde beharrekoak. Yom Kipur eta Shabat dira beren bi ospakizun nagusiak. Lehena urte osoko egunik sakratuena da,
barkamenaren eguna; jendea unibertsoaren Sortzailearen
aurrera agertzen da egun horretan, urte osoan egindako
hobenak barka diezazkien. Egun horretan, zuriz jantzi ohi
dira juduak, eta zenbait erritu egiten dituzte, adibidez, baraua eta otoitza.
Shabat izenekoa, berriz, gure larunbataren baliokidea da,
nolabait; baina juduen arabera, egun horretan ezin egin daiteke inolako lanik. Juduen ohitura adierazgarrienetakoa da.
Konstituzio-erreferenduma
Ijito herria
Historian zehar polemika gehien sortu izan duten komunitate edo gutxiengo etnikoetako bat ijito herria izan
da.
Ijito edo erromani herria Europa osoan eta Amerika,
Afrika eta Asiako parte batean hedatuta dagoen eta
ezaugarri eta kultura-berezitasun komunak dituzten kideak biltzen dituen etnia bat da. Ijito hitza egiptano hitzaren interpretazio oker batetik eratorria da; ustez
Egiptotik zetozelako zeritzen horrela, baina uste hori ez
zen zuzena. XVIII. mendean egiaztatu zutenez, erromani
hizkuntza jatorriz hindua zen, Punjab eskualdekoa se-
guru asko (India). Dirudienez, ijitoek 1000. urte inguruan alde egin zuten sorterritik, Afganistan, Iran, Armenia eta Turkia aldera, eta handik mundu osora
hedatu ziren, XI. mende inguruan. Europan sartu zirela
adierazten duten lehenengo dokumentuak XV. mendekoak dira.
Ijitoen jatorrizko hizkuntza erromania da, baina, gaur
egun, bizi diren lurraldeko hizkuntzan mintzatzen dira
gehienak. Iberiar penintsulan, calo edo hispaniar-erromania, eta Euskal Herrian, erromintxela, euskararen
eragina duen erromaniaren aldaera bat.
227