Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

SANTA MARIA IKASTETXEA

MASAREN NEURKETA

HELBURUA

Substantzia desberdinen masa neurtzea.


Laborategiko tresnak erabiltzen ikastea.
OINARRI TEORIKOA

Naturan, bolumena eta masa daukan guztia materia da. Masa, gorputz batek duen materiakantitatea neurtzen duen magnitudea da.
Edozein substantziaren masa neurtzeko balantzak erabiltzen dira.
MATERIALA:
-Balantza

REAKTIKOAK
-Solidoak: harriak,

-Erloju beira
-Espatula
PROZEDURA

Platertxo biko balantza


1 - Beso bakoitzean platertxo bat ipiniko da.
2-Bi platertxoak orekatuko dira beso bakoitzean dagoen torlojuaz.
3-Pisatu behar dugun substantzia erloju-beira batean ipini, eta bestean, pisuak (pisuen formak
neurrien araberakoak dira, eta eskuaz ez dira hartu behar, matxardaz baizik).
4-Galga kendu, eta platertxoak orekatuko dira. Orratzak adieraziko digu oreka-egoera;
substantziaren pisua eta pisuena berdinak izango dira, alegia.
(Gorputz beroak egotekotan ez dira pisatuko, gelako tenperatura lortu arte hoztu beharko dira).
Balantza granatoria:

Besoan zehar mugi daitezkeen pisu gehigarriak ditu. Besoaren mutur batek orekaadierazle bat dauka, eta beste muturrean platertxoarentzat euskarria eta balantza orekatzeko
torlojua daude. Oinean, orekatzeko beste torloju bat du.
Erabilera:

1234-

Jarri balantza galgan eta orekatuta dagoela egiaztatu.


Ipini gorputzak platertxoan.
Jarri pisuak handienetik hasita, balantza orekatu arte.
Amaitutakoan, zeroan utzi behar da.

SANTA MARIA IKASTETXEA

Balantza elektronikoa

1- Balantza piztuko da eta segundo batzuk itxaron behar dira balantza egonkortu
arte(pantailan zeroa agertzen da).
2 - Erabiliko den ontzia pisatu eta tekla egokia sakatuz, zeroa agertuko da pantailan.
3- Jarraian, pisatu nahi dugun objektua platertxoan kokatzen da, eta pantailan agertzen
den zenbakia da hari dagokion masa.
EMAITZAK

SOLIDOA

BALANTZA MOTA

PISATUTAKO
GRAMOAK

GALDERAK

- Zein balantza erabiliko zenuke 302,7g neurtzeko? Zergatik?

-Zein 0,17g neurtzeko? Zergatik?


-Zein iruditzen zaizu balantzarik zehatzena? Eta arinena?

You might also like