Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 58

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Luis Larraaga Larraaga


Marrazkilaria: Belatz

LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

UNITATE DIDAKTIKOA
Izenburua
Maila

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I


Saio-kopurua

LMH 5

10

Lantzen diren ekintzen dominioa (horiz)


1

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

ElkarlanekoZiurgabetasunaurkakotasuneko
inguruneko
ekintzak
ekintzak

6
Adierazpeneta
arte-ekintzak

Justifikazioa
Unitate didaktiko honetan bakarkako ekintzen dominioa lantzen da lehena sailkapenean, eta
helburua da ikasleek hainbat ingurune egonkorretan jokabide motor eraginkorrak izaten ikastea
eta beren buruarenganako konfiantza areagotzea. Horretarako, norberaren mugak ezagutzea,
ahalegina eta jarraikitasuna balioestea eta gizabanako diren aldetik hobetzea, eta norberaren
aurkako erronka motorrak gainditzea izango dute helburu ikasleek.
Dominio hori lantzeko, alde batetik, araututako bakarkako kirol bat aukeratu da, atletismoa, eta
bestetik, gaitasun fisikoak garatzeko eta norberaren muga fisikoak ezagutzeko jarduerak.
Atletismoa diziplina ezberdinetako probak hala nola lasterketak, jauziak eta jaurtiketak, biltzen
dituen kirola da. Beraz, ikasleek halako probak egingo dituzte, era isolatuan eta konbinatuak.
Jarduera horiez gain, koordinazio dinamiko orokorra eta oreka landuko dituzte ikasleek, eta nork
bere egoera fisikoa ezagutzeko hainbat test fisiko egingo.
Atletismoko jarduerek gaitasun motorra garatzen laguntzen dute, batez ere doitasunez mugitzeko
gaitasuna. Izan ere, egin beharko dituzten ekintza motorrei esker, espazioa eta denbora
menderatzeko gaitasuna garatuko dute ikasleek, eta, horrenbestez, jokabide motor
eraginkorragoak izatea lortuko dute. Bestalde, estereotipo motorrak automatizatzeko jarduerak
ere egingo dituzte, eta mugimenduak automatizatzea eskatzen duten egoera horien bidez,
ikasleek beren trebezia-maila handitzea lortuko dute.
Atletismoko eta gaitasun fisikoko jardueren bidez, ikasleek beren ezaugarri fisikoak ezagutuko
dituzte. Aurkeztutako arazo motorrak gainditzeko, egiteko era eta baliabide egokienak aukeratu
beharko dituzte. Horrela, aukera izango dute ariketa fisikoak duen eraginaz jabetzeko, bai egoera
fisikoan, bai osasunean, eta bai norberaren garapen-prozesuan ere, eta beren jokabide motorrak
hobetzeko. Bestalde, beren mugak, segurtasun-falta eta beldurrak ere gainditu beharko dituzte.
Horrek ekarriko die beren buruarenganako konfiantza areagotzea eta segurtasun handiagorekin
jokatzea. Era berean, egin beharreko esfortzua neurtzen ikasiko dute ikasleek, eta energia hobeto
erabiltzen. Azkenik, arnasketa eta zirkulazio-funtzioa estimulatzen lagunduko diete atletismoko
jarduerek ikasleei.

1
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Ebaluazio-irizpideak
(HEZIBERRI)

Espazio eta denbora


menderatuz
bakarkako kiroletako
ekintza motor batzuk
era koordinatuan
kateatzea,
bakoitzaren
gaitasunaren arabera
ekintza motor
horietan emaitzak
hobetzeko.

1. Ezezagunak eta
zalantzagarriak diren
ingurune
askotarikoetan
egokitzea
lekualdatzeak eta
jauziak.

Lorpen-adierazleak

Ebaluazio-tresnak

Lasterketa-irteera
azkarra egiten du, eta
10 segundoz egiten du
korrika, abiadura
aldatu gabe.

Hasierako
ebaluazioaren orria

Iraupen- lasterketetan,
arnasteko ia oztoporik
gabe, 8 eta 15 minutu
artean egiten du
korrika, etenik gabe.

Lorpenen jarraipenorria

Luzera-jauzian,
lasterketa eta bulkada
koordinatzen ditu,
abiadura aldatu gabe.
Altuera-jauzian,
hasierako lasterketa
egin eta barra
horizontala gainditzea
lortzen du, gorputza
bertikal goratuz.

Autoebaluazio-orria

Tresna ugari jaurti, eta


ibilbide egokia ematen
die.
Koebaluazio-orria

2
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak

Ebaluazio-irizpideak
(HEZIBERRI)

Lorpen-adierazleak

Esfortzu fisikoaren
intentsitatea eta
iraupena erregulatuz
eta dosifikatuz nork
bere gaitasun fisikoak
hobeto kudeatzea eta
horrek osasunarekin
duen erlazioaz
jabetzea, ikaslearen
garapen pertsonalean
laguntzeko.

4. Jarrera aktiboak
izatea, egoera fisikoa
oro har hobetzeko, eta
jarduerak egitean
kontuan hartzea
norberaren
gorputzaren eta
mugimendugaitasunaren aukerak
eta mugak.

Hasieratik hona, hobetu


egin du bere gaitasun
fisikoak kudeatzen.

Jarduera fisiko
guztiak egitean, nor
bere buruarekin eta
besteekin arduratsua
izateko prest
agertzea.

6. Norberaren
ahalegina eta
taldearekin ezartzen
diren harremanak
identifikatzea jolasen
eta kirol-jardueren
oinarrizko balio diren
aldetik, eta haiekin bat
jokatzea.

Jardueretan, gustura
hartzen du parte eta
jarrera positiboa du.

Bere esfortzuaren
intentsitatea jardueraren
iraupenera egokitzen du.

Ebaluazio-tresnak

Lorpenen jarraipenorria

Test fisikoa egin, eta


bere egoera fisikoa
identifikatzen du.

Autoebaluazio-orria

Ahalegina eta
harremanak emaitzaren
gainetik balioesten ditu.
Irabaztea edo galtzea
onartzen du.
Hausnartzeko denboran,
taldean era positiboan
eragiten du eta kritika
eraikitzailea egiten du.

Jarduera fisikoa
egitean
ekipamenduari eta
higiene-ohiturei
erreparatzea, biziohitura osasungarriak
finkatzen eta
autonomia izaten
laguntzeko.

8. Jokabide aktiboak
izatea, ariketa fisikoak
osasunerako duen
balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarreranahiz elikaduraohiturak zaintzeko
interesa izatea, eta
drogen kontsumoa eta
portaeramendetasunak sor
ditzaketen jokabideak
saihestea.

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako
egokiak erabiltzen ditu.
Jarduera fisikoa egitean,
osasuna eta higienea
zaintzen ditu.

Koebaluazio-orria

3
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Edukiak
Atletismoaren oinarrizko trebetasunak: korrika egitea, jauzia egitea eta jaurtitzea
Atletismo-modalitateak: errelebo-lasterketa, abiadura-lasterketa, iraupen-lasterketak, pisujaurtiketa, xabalina-jaurtiketa, luzera-jauzia, altuera-jauzia eta proba konbinatuak
Modalitate bakoitzeko oinarrizko araudia
Atletismo-modalitateen teknika eta jardutea
Beroketa: beroketa orokorra eta espezifikoa, giltzaduren mugimenduak, luzaketak,
berotzeko jarduerak
Beroketa egiteko arrazoiak: lesioei aurrea hartzea eta ondorengo jarduerarako gorputza
prestatzea
Oinarrizko gaitasun fisikoak: abiadura, erresistentzia, indarra, malgutasuna, eta haiekin
lotutako jolasak eta testak
Nork bere egoera fisikoa ezagutzea
Koordinazioa, oreka eta erlaxazioa
Nork bere gaitasunak ezagutzea, esfortzu fisikoa erregulatzea, eta sakrifizioa eta
jarraikitasuna balioestea
Jardueren intentsitatea, kargak eta atsedenaldiak neurtzea eta arnasketa erregulatzea
Segurtasun-neurriak
Lehiaketa: erronka motorrak gainditzea eta frustrazioa kudeatzea
Jarrera: ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua:
norberarekiko,
materialarekiko

lagunekiko,

irakaslearekiko,

ingurunearekiko

eta

Osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea, eta jarduera fisikoaren, osasunaren eta


ongizatearen arteko lotura antzematea

4
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko hau bi ikasturtetan lantzeko dago antolatuta: LMHko 5. mailan eta LMHko 6.
mailan. Bi urte horietan, gaitasun fisikoak neurtzeko oinarrizko test batzuen bitartez, ikaslearen
egoera fisikoaren garapena zehaztu eta aztertu nahi da.
Unitate didaktiko honetan, ikasleak ingurune egonkor batean hainbat erronka motorri bakarka
aurre egiten ikasiko du. Horretarako, jarduera gehienetan, jakina, bakarka egingo du lan ikasleak.
Alde batetik, bere gaitasun motorrak, gaitasun fisikoak eta mugak ezagutuko ditu. Bestetik,
teknika bere gaitasun fisikoetara egokitzen, eta gaitasun motorrak era eraginkorrenean erabiltzen
ikasiko du. Ikasleak, erronketan arrakasta lortzeko, ez du taldekideen laguntzarik izango, ezta
aurkari zuzenik ere. Gehienetan, bere buruarekin lehiatuko da, eta ikusiko du erronkan arrakasta
izateko ezinbestekoak direla ahalegina, motibazioa, jarraikitasuna eta sufritzeko gaitasuna.
Jarduerak, unitatean, zailtasun-mailaren arabera daude antolatuta. Lehen zortzi saioetan, test
fisikoak eta atletismoko hainbat proba sartu dira, eskatutakoaren arabera ikasleak bakarkako
lehiaketara egokitzen joan daitezen. Azken bi saioetan, ikasle bakoitzak atletismoko probei ekingo
die, bakarka: bere buruaren aurkako erronka motorrak gainditu beharko ditu.
Hainbat test eta probatan, ikasleak datu-hartzaile eta epaile izango dira. Datuak zuzen jasotzeak
garrantzi handia du, hori egin ezean ikaslearen garapena zehazteko eta aztertzeko lana
ezerezean gelditu baitaiteke.
Lehia-egoeren eta test fisikoen aurkezpenean, norberak hobetzeko aukera gisa aurkeztuko ditu
irakasleak testak. Beraz, irakasleak ez ditu testak mehatxu moduan erabiliko; ez ditu ikasleak
beldurtuko, behar adina marka lortu ezean arloa ez dela gaindituko esanez. Helburua kontrakoa
da, hain zuzen: bakarkako erronka motorren bidez, ikaslea ikasteko eta hobetzeko prest egotea
bultzatu nahi da, horixe baita, inongo zalantzarik gabe, bizitzan beharko duen jarrera.
Atletismoa eta gaitasun fisikoak lantzeko saioak ingurune egonkor batean landuko dira:
kiroldegiko pistan edo eskolakoan.
Materialari dagokionez, hauxe behar da: kronometroak, zinta metrikoak, datuak jasotzeko orriak
(irakasleak aldez aurretik prestatutakoak), uztaiak, konoak, baloi medizinalak (2 kg), xabalinak,
hesi txikiak, koltxonetak eta koltxoneta handi bat.
Taldekatzeari dagokionez, unitate didaktiko honetan, ikasleek erronka motorrei bakarka aurre
egiten ikasi behar dutenez, gehienetan bakarka egingo dituzte jarduerak; eta gutxi batzuetan,
talde txikitan.

Kalifikazio-adierazleak
Espezifikoak: % 55
Jokabide motorraren garapena
Orokorrak: % 45
Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko)
Arreta

5
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak


1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

Atletismoarekin eta egoera fisikoarekin lotutako lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.

Atletismoko jardueretan, ideiak, azalpenak eta argudioak eraginkortasunez ematea eta


besteenak entzutea.

Kritika eraikitzaileak onartzea eta egiteko gaitasuna izatea.

Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

Jarduera motorretan norberaren erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz
azaltzea.

Atletismoko eta test fisikoen arauak azaltzea eta ulertzea.

Gatazkak konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

Probetan emaitzak
zentimetrotan).

Probetan neurketak egiteko tresnak erabiltzea: kronometroa eta zinta metrikoa.

Kalkuluak egitea eta aztertzea.

Espazio-denbora binomioaz ohartzea.

Irakasleak tauletan emandako informazioari esker norberaren emaitzak mailakoekin


alderatzea.

neurtzea

eta

idaztea

(minututan,

segundotan,

metrotan,

3. Zientziarako konpetentzia

Gorputzaren ezagutzan sakontzea.

Osasuna hobetzeko asmotan, norberaren egoera fisikoa ezagutzea.

Gaitasun fisikoei esker, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.

Test fisikoei esker norberaren mugak ezagutzea.

Informazioa lortzeko zentzumenek duten garrantzia ulertzea.

Gorputza ezagutzeari esker jarduera fisikoa hobeto kudeatzea.

4. Teknologiarako konpetentzia

Kideek lortutako emaitzak formatu digitalean gordetzea.

Hainbat proba bideoz grabatzea.

5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

Norberaren emozioak asertibotasunez adieraztea eta kudeatzea.

Jardueretan norberaren erantzukizunak onartzea eta autonomia garatzea.


6

LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Sortutako gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta gainditzea.

Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea eta
errespetatzea.

Jolasetan, jardueretan eta test fisikoetan arauak onartuz aktiboki eta autonomiaz parte
hartzea.

Hainbat rol eraginkortasunez betetzen jakitea: partaide, kronometratzaile, ohar-hartzaile


eta epaile.

Lehiaketetan ahalegina eta kideen arteko harremanak emaitzaren gainetik lehenestea.

Galtzen eta irabazten jakitea.

Frustrazio-egoerak kudeatzeko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.

Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.

Denbora librea betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

6. Arterako konpetentzia

7. Konpetentzia motorra

Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatzea eta kudeatzea, egin beharreko
probaren arabera.

Higiene-ohiturak sendotzea eta jarduera fisikoen praktikan hobetzea.

Sedentarismoaren arriskuak ezagutzea.

Jarduera fisikoaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura ezagutzea.

Emandako erronka motorretan arrakasta lortzeko, jokabide motorrak etengabe egokitzea.

Jokabide fisikoak hobeto kudeatzea eta finkatzea.

7
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Oinarrizko zehar-konpetentziak
1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Kideekin harremanak izatea eta komunikatzea.

Norberaren emozioak (poza, tristura, frustrazioa) adieraztea eta besteenak ulertzea eta
errespetatzea.

Trebetasun komunikatiboak garatzea.

Jardueren eta testen arauak ulertzea, erabiltzea eta errespetatzea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia


Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea, eta oinarrizko lexikoa eta
arauak ulertzea eta era egokian erabiltzea (pentsamendu analitikoa).
Egindako praktikan norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta
erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
Bakarkako erronka motorretan aritzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu
sortzailea).
Ikasteko eta hobetzeko prest egotea.
Ikasprozesuan zailtasunei aurre egitea eta ondo eginiko lana balioestea.
Ikasteko estrategiak erabiltzea: jokabide motorren azterketa, behaketa, imitazioa eta
konparaketa.
Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiliz ikasitakoa beste egoera batzuetara
egokitzea.
3. Elkarbizitzarako konpetentzia
Norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu asertiboan adieraztea, eta
besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
Kideekin harreman enpatikoak izatea.
Lana eginez, lana hobetuz eta gaitasunak garatuz norberak hobetzea, eta norberak
hobetuz kideekin harreman onak izatea.
Jolasteko eta jarduteko arauak errespetatzea eta betetzea.
Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.
Galtzen eta irabazten jakitea, eta emaitzaren gainetik ahalegina eta harremanak
balioestea.
Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea.
4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
Aritzeko estrategiak eta
egitea.

arauak sortzea eta ikasprozesua hobetzeko proposamenak

Lanerako ilusioa, motibazioa eta grina izatea.


8
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.


Egindako jarduerak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
Helburua lortu arte jarraikitasuna izatea.
Erronka motor berrien aurrean erabakiak hartzeko gai izatea.
5. Izaten ikasteko konpetentzia

Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.

Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.

Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.

Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz jabetzea.

Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.

Frustrazio-egoerak ulertzea, jasatea eta gainditzea.

Autoestimu errealista izatea.

Hobetzeko grina izatea.

Nork bere erabakiak autonomiaz hartzea eta erabakitakoaren gaineko erantzukizuna


onartzea.

9
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan
dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa


erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren
arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kiroljardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz
besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak,
elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

10
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Saioen sekuentzia

1. saioa

Unitate didaktikoaren aurkezpena. Katearen jolasa. Gorputza atalez atal


berotzea. Proba konbinatua. Hausnartzeko tartea.

2. saioa

Saioaren aurkezpena. Zapi-harrapaketa. Gorputza atalez atal berotzea. Irtenirtenka (moldatua). Luzera-jauziak. Hausnartzeko tartea.

3. saioa

Saioaren aurkezpena. Korrika gidariari jarraitzea. Gorputza atalez atal berotzea.


Zapatilen errelebo-lasterketa. Altuera-jauzia. Hausnartzeko tartea.

4. saioa

Saioaren aurkezpena. Mamujalea.Gorputza atalez atal berotzea. Kilometroko


proba. Masajea aurpegian. Hausnartzeko tartea.

5. saioa

Saioaren aurkezpena. Astoak eta inurriak. Gorputza atalez atal berotzea.


Abiadura-proba. Abdominalak, 30 segundoz. Errelebo-lasterketa 4 x 400.
Hausnartzeko tartea.

6. saioa

Saioaren aurkezpena. Baloi medizinalaren erronka. Gorputza atalez atal


berotzea. Baloi medizinalaren proba. Jauzi horizontalaren proba. Pilota ahalik
eta urrutien botatzea. Xabalina-jaurtiketa. Hausnartzeko tartea.

7. saioa

Saioaren aurkezpena. Binaka, besoetatik helduta kideak atzematea. Gorputza


atalez atal berotzea. 10 jauzitan distantzia handiena lortzea. 2 kilometroko
proba. Hausnartzeko tartea.

8. saioa

Saioaren aurkezpena. Zenbaki iheslaria. Eguzkiari agurra (Yoga). Arintasunproba. Malgutasun-proba. Hausnartzeko tartea.

9. saioa

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


Atletismoko I. lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

10. saioa

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


Atletismoko II. Lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

11
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

1. saioa

Saioaren
helburua

Non

Materiala

Ikasleek beren egoera fisikoa ezagutzea eta atletismoan duten gaitasun-maila


identifikatzea.
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), lau soka, ikasleen hasierako ebaluazioorriak (proba konbinatuaren orriak) (4. eranskina), 6 hezi edo 6 banku suediar,
4 kono, 28 uztai, 8 koltxoneta, 4 baloi medizinal (2 kg), 24 txanpon,
kronometroak eta zinta metriko bat
Jarduerak

1. jarduera

Unitate didaktikoaren aurkezpena

Denbora

15 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasleei unitatearen nondiknorakoak azalduko dizkie: lortu beharreko helburuak, ebaluazioadierazleak, saioen antolaketa eta saio-kopurua zehaztuko ditu.

Katearen jolasa

2. jarduera

Ikasle guztiak batera. Hasieran, harrapatzaile bakarra izango da.


Hark jolaskide bat atzemanez gero, elkarri eskua eman, eta
hirugarren baten bila joan beharko dute, eskutik hartuta. Hura
harrapatu, eta laugarrenaren bila abiatuko dira.
Katean lau harrapatzaile daudenean, elkarrengandik askatu,
binaka jarri, eta, bikoteka daudela, beste jolaskide batzuk
harrapatzeari ekingo diote, berriro ere lauko katea osatu arte.
Katekoek eskutik helduta egon behar dute beti; bestela, ezingo
dute inor harrapatu.
Jolasean arituko dira, ikasle guztiak harrapatuta egon arte.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Aurreko jarduera egin eta gero, irakasleak


ikasleei ondorengo galderak luzatuko dizkie:
-

Nork gogoratuko digu gorputza nola berotzen edo


prestatzen den ariketa fisikoa egiteko?.

Uste al duzue aurreko jarduera beroketaren parte zela?.

Erantzunak entzun ondoren, irakasleak ikasle bat aukeratuko du


12
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

taldea gidatu, eta gorputzaren beroketa atalez atal egiteko.


4. jarduera

Proba konbinatua

Denbora

15 min

Lau taldetan. Talde osoa lau azpitaldetan banatuko da.


Azpitaldeko kideak binaka kokatuko dira: bata, jarduera motorrak
egiten, eta bestea, emaitzak neurtzen eta idazten.
Irakaslea proba honetaz baliatuko da ikasleen hasierako
ebaluazioa egiteko.
Antolaketa. Azpitalde bakoitzean, kide batek jarduera motor
guztiak egin behar ditu. Behin azpitalde guztietako ikasle horiek
jarduera guztiak eginda, rol-aldaketa izango da: azpitalde
bakoitzean jarduera motorrak egin dituen kidea idazte-lanetara
pasatuko da, eta beste kidea (idazte-lanetan ibili dena) jarduera
motorrak egitera.
Kirol-pistan, 100 metroko perimetroa duen laukizuzen bat (30
metro luze eta 20 metro zabal) markatuko da, konoen bidez.
Talde bakoitza laukizuzenaren erpin batean kokatuko da jarduera
motorrak hasterakoan.
Ikasle bakoitzak egin beharko dituen jarduera motorrak hauek
dira:
1- Sokasaltoa, 30 jauzi (ikaskideak denbora neurtuko du,
baina bi proben artean kronometroa gelditu gabe).
2- 100 metro, oztopoekin. Bira osoa korrika, konoekin
markatutako 100 metroko laukizuzenari. Oztopoak
laukizuzenaren bi alde luzeetan kokatuko dira, bata
bestetik 5 metrora (3 hezi edo 3 banku suediar alde
bakoitzean). Ikaskideak denbora neurtuko du, baina
proben artean kronometroa gelditu gabe. Ondoren,
korrika egin duen kidea oztopoak pasatzeko gai izan den
ala ez idatziko du.
3- Bi bira oso, korrika, 100 metroko laukizuzenari (100 metro
lauak). Kideak denbora kronometratuko du. Proba honen
bukaeran kronometroa gelditu, eta emaitza idatziko du.
4- Lau oinkadako luzera-jauzia (bi errepikapen; aldi
bakoitzean, ikaslea oin desberdinarekin hasiko da jauzi
egiten). Lau uztai jarriko dira lurrean (bata bestetik metro
batera edo 1,5 metrora), eta azken uztaitik 2 metrora,
koltxoneta pare bat, jauzi egin ondoren gainean erortzeko.
Idazte-lanetan dagoen kideak jarduera motorrak egin
dituen kidea jauzi bakoitzean 2 metroko luzerara iristen
den ala ez idatziko du.
5- 2 kilogramoko baloi medizinalaren 3 jaurtiketa. Hiru uztai
kokatuko dira lurrean: lehenengoa jaurtitzeko lekutik 3
metrora, bigarrena 5 metrora, eta hirugarrena 7 metrora.
Jaurtiketa bakoitzean, ikaslea uztaia jotzen edo luzeran
gainditzen ahaleginduko da; hau da, lehen jaurtiketan, 3
metrora kokatuta dagoen uztaia jo edo gainditu egin
beharko du. Berdin beste bi jaurtiketetan (kideak
13
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

jaurtiketa guztietako emaitzak idatziko ditu).


6- Ikasleak, zutik jarrita, gerria tolestuz baina hankak okertu
gabe, makurraldi bakoitzean, 2 txanpon edo txapa jaso
beharko ditu, bakoitza esku batekin, baina biak aldi
berean. Lehen saiakerarako, txanponak bi koltxonetaren
gainean egongo dira; bigarrenerako, txanponak
koltxoneta
bakarraren
gainean,
beherago;
eta
hirugarrenerako, txanponak lurrean egongo dira.
Kideak saiakera bakoitzean txanponak hartzera iristen
den ala ez idatziko du.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Azkarregi aritu al da norbait proba egitean, haren
gaitasunetatik gorago?.
Zer moduz erregulatu duzue zuen esfortzua?.
Nekerik sentitu al duzue?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren?.
Zeintzuk dira jauzia egiteko dauden ekintzaprintzipioak?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

14
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

2. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Saioaren
helburua

Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.


Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non
Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2.eranskina), 2 koltxoneta, zinta metriko bat, eta zapi
bat ikasle bakoitzarentzat
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

Zapi-harrapaketa

2. jarduera

Bakarka. Ikasleek zapi bana ipiniko dute bizkar aldetik zintzilik.


Isatsa izango da zapia.
Irakasleak agintzen duenean, ikasleak elkarri isatsak lapurtzen
ahaleginduko dira. Lapurtutakoa eskuan edukiko dute. Isatsa
lapurtzen diotena kanporatua izango da.
Berriro parte hartu ahal izateko, kanporatutakoek beste isats bat
lortu beharko dute; aurretik lapurtutakoa edo beste lagunen batek
pasatutakoa izan daiteke.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan ikasle batek bideratu zuen


beroketa espezifikoa. Gaurko saioan, beste bi ikasle aterako dira
boluntario. Boluntariorik ez badago, irakasleak aukeratuko ditu,
zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

15
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Irten-irtenka (moldatua)

Denbora

15 min

Denbora

15 min

Bi taldetan. Talde bat kirol-pistaren atzeko paretan edo marran


kokatuko da; lauzpabost metro aurrerago, beste taldea. Ikasle
guztiak kirol-pistaren aurreko paretara edo marrara begira
egongo dira.
Aurreko taldeko jolaskide bat aterako da korrika; haren helburua
izango da kirol-pistaren aurreko pareta edo marra ukitzea.
Korrika atera bezain laster, atzeko paretan edo marran kokatuko
guztiak hura atzematen saiatuko dira. Atzeman duten tokian
bertan geratuko da jolaskidea, hurrengo txanda batean askatzen
duten arte. Ondoren, rola aldatuko dute taldeek: aurrekoak
atzera, eta atzekoak aurrera pasatuko dira.
Geldirik dagoen jolaskidea bere taldekoek libratu ahal izango
dute, baldin eta aurreko marran kokatzen direnean ukitzen
badute.
Txanda bakoitzean
kokatutako taldetik.

ikasle

bakarra

aterako

da

aurrerago

Talde bateko ikasle bat, bi edo gehiago aurreko marraraino edo


paretaraino iristen badira, talde horretako ikasleek beste txanda
bat egingo dute aurrean.
Ikasleak ezingo dira behin baino gehiagotan atera, haren taldeko
ikasle guztiak atera arte.
Aurreko taldeko jolaskide batek aterako den itxura egin dezake,
baina benetan beste jolaskide batek atera beharko du. Azken hori
abiatzen den mementoan, atzekoek marra zapalduta egon
beharko dute. Aurreratzen den jolaskidea ezingo da txanda
horretan harrapatzaile izan.
Jolasa bukatuko da aurreikusitako denbora agortzean edo
taldeetako batek aurkari guztiak harrapatzen dituenean. Talde
horrexek irabaziko du.
5. jarduera

Luzera-jauziak

Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marraren alde batean, koltxoneta


txiki bat jarriko da, zabaletara (1 m); eta bestean, beste
koltxoneta bat, baina luzetara kokatuta (2 m).
Ikasle guztiak, banan-banan, kirol-pistaren atzeko marratik
korrika abiatuta, lehendabizi zabaletara kokatutako koltxoneta
gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Erronka lortzen duten
ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda bukatu arte.
Lehen erronka lortu ondoren, luzetara kokatutako koltxoneta
gainditzen ahaleginduko dira. Azken erronka hau gaindituz gero,
koltxonetaren tartea handituko da.

16
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

6. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue irten-irtenka jolasean lasterketa-irteera
azkarrak egitea eta abiadura mantentzea?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
Lortu al duzue luzera-jauzian lasterketa eta bultzada
koordinatzea?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

17
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

3. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Saioaren
helburua

Non

Materiala

Norberaren esfortzuaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


Altuera-jauzian hasierako lasterketa egin, eta gorputza bertikal goratuz barra
horizontala gainditzea.
Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina),
koltxoneta handi bat, altuera neurtzeko erregelak dituen 2 zutoin, eta barra
horizontal bat edo goma elastikoa
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Korrika gidariari jarraitzea

Ikasle guztiak batera.Talde osoa ilara batean jarriko da. Kide bat
ilararen aurrean jarri eta korrika hasiko da. Aukeran izango du
jauziak, birak eta geldiuneak egitea. Beste kide guztiak gidariari
jarraika arituko dira. 20 segundoan behin, beste kide bat jarriko
da gidari-lanetan.

3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Saio honetan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

18
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Errelebo-lasterketa (oinetakoekin)

Denbora

10 min

Denbora

20 min

Denbora

10 min

Hirunaka. Talde guztiak kirol-pistaren atzeko marran kokatuko


dira. Talde guztietako lehen kideek pista guztia zeharkatuko dute
korrika, pista bukaerako marran kokatutako uztai bateraino; han,
oinetako bat kendu, eta uztai barruan utziko dute. Ondoren,
korrika itzuliko dira kideengana, eta hurrengo kideari txanda
emango diote.
Taldeko kide bakoitzak, lehen itzulian, oinetako bat utziko du;
bigarren itzulian, kide bakoitzak beste oinetakoa utziko du
uztaian; hirugarren itzulian, oinetako bat jantziko dute; eta
laugarrenean, bigarren oinetakoa.
Taldeko kide bakoitzak bi aldiz egingo du jarduera osoa.
5. jarduera

Altuera-jauzia

Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marran koltxoneta handi bat


kokatuko da, zabaletara. Ikasle guztiak, banan-banan, kirolpistaren atzeko marratik korrika abiatuta, lehendabizi 60 cm-ko
altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasleei jauzi
motekin esperimentatzeko eskatuko zaie.
Erronka lortzen duten ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda
bukatu arte.
Lehen zailtasunak azaldu orduko, irakasleak hausnartzeko
tartea hartuko du, eta ikasleei honelako galderak egingo:
-

Zer desberdintasun motor ikusten dituzue altuera


gainditzen dutenen eta ez dituztenen artean?.

Zein estilo izan da eraginkorrena, frogatu dituzuen


guztietatik? Aurrez aurre eran, artazi eran, bi oinak
elkartuta, alboka, atzeraka (Fosbury)...?.

Ba al du garrantzirik jauzi egin aurretik zer


distantziatatik hasten zareten korrika? Eta oinkaden
luzerak? Eta abiadurak eta erritmoak?.

Lagungarria al da gorputza bertikal altxatzeko orduan


bultzada egiten duzuen leku zehatza markatzea?.

Lehen erronka lortu ondoren, 65 cm-ko altuera gainditzen


ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek
metro bateko altuera gainditzea lortu arte.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


19

LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


-

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.


Gai izan al zarete erreleboetan zuen esfortzu fisikoa
neurtzeko eta egokitzeko?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
Lortu al duzue altuera-jauzian barra gainditzea?
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

20
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

4. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Erresistentzia-test bat egitea (1 km) eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Arnasteko oztopo handirik gabe kilometroa (iraupen-lasterketa) etenik gabe
korrika egitea.
Kirol-pista eta gimnasioa
Bikote bakoitzeko, esterilla bat, kronometro bat, arkatz bat eta lasterketaren
emaitzak jasotzeko orria (5. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz
Hezkuntzako fitxa (12. eranskina) eta autoebaluazio-orria (2. eranskina); peto
bat, 6 kono, musika-tresna bat eta entzuteko musika lasaia
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Mamujalea

2. jarduera

Ikasle guztiak batera. Jolasaren helburua da aurkariak atzeman


eta eseraraztea.
Jolaskideak zelaiko marren gainetik bakarrik mugitu ahal izango
dira, eta aurkariak atzematea izango du helburu harrapatzaile
mamujaleak (peto bat jantzita eramango du). Norbait hiru aldiz
harrapatua izandakoan, harrapatutako jolaskidea harrapatzaile
bihurtuko da.
Harrapatutako kideak lurrean eseri beharko du, eta, berriro
jolastu ahal izateko, beste jolaskide batek haren gainetik salto
egin beharko du.
Jolasa bukatuko da ikasle guztiak harrapatzen direnean.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.
21
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

4. jarduera

Kilometroko proba

Denbora

15 min

Denbora

15 min

Denbora

10 min

Binaka. Ikasle batek kilometroko proba egingo du; bitartean,


besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak. Kirol-pistari (30 m x 20 m) 10 bira
emango dizkiote (1 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera,
eta bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da bakoitzak bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia
eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera

Masajea aurpegian

Binaka. Azken bi jarduerak (5.a eta 6.a) gimnasio barruan egingo


dira. Jarduera girotzeko, musika lasaia ipiniko da.
Bikoteko bat lurrean, esterilla baten gainean, ahoz gora etzanda
jarriko da (masaje-hartzailea), eta beste kidea etzandakoaren
ondoan, belauniko (masaje-emailea). Poliki-poliki, masajeemaileak masajea iletik ematen hasiko dira. Igurtzi, eta aurpegiko
atal guztiak landuko dituzte (bekainak, kopeta, betazalak,
aurpegi-masaila, garunak, kokotsa, sudurra...).
Bukatutakoan, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue kilometroko proban etenik egin gabe
proba bukatzea?.
Izan al du norbaitek arazorik arnastean?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.

22
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da


ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

23
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

5. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Abiadura- eta indar-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Errelebo-lasterketetan, ahal den abiadura gutxiena galduz lekukoa pasatzea
eta jasotzea.
Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, eta abiadura-probaren eta
abdominalen probaren emaitzak jasotzeko orria (6. eranskina); ikasle
bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina), autoebaluazio-orria (2.
eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); txilibitu bat, 10 kono, errelebolasterketarako 7 lekuko, eta 6 koltxoneta
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera

Astoak eta inurriak

Ikasle guztiak batera. Ikasle bat harrapatzailea


Harrapatzailearen lana beste kideak atzematea
Horretarako, kideen atzetik korrika joango da.
harrapatuak izan baino lehen, aukera dute astoa
esan, eta geldirik geratzeko eta bizitza ez galtzeko.

izango da.
izango da.
Iheslariek,
edo inurria

Astoa esan badute, jolasean jarraitu ahal izateko, kide batek


haien gainera igo beharko du. Inurria esan badute, kide bat
hanka azpitik pasatzea nahikoa izango da jolasten jarraitzeko.
Ezer esan baino lehen norbait harrapatua izanez gero,
harrapatzaile bihurtuko da harrapatua .
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa gidatzera. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera. Talde
osoak beroketa egingo du, bi ikasleek bideratuta.

24
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Abiadura-proba

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Denbora

15 min

Binaka. Ikasle batek abiadura-proba egingo du, eta besteak,


bitartean, korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu.
Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, 40 metro egingo dituzte korrika, ahalik eta abiadura
handienean.
Irteera emateko, bat, bi ozenki esango du irakasleak, eta, hiru
esan ordez, txilibitua joko du. Txilibitua jotzearekin batera,
kronometroak martxan jarriko dituzte. Denbora kronometratuko
duen kidea esprinta bukatzen den lekuan egongo da.
Kide batek bukatu, eta rol-aldaketa izango da.
5. jarduera

Abdominalak 30 segundoz

Binaka. Ikasle batek proba egingo du: lurrean kokatutako


koltxoneta batean abdominalak egingo ditu. Beste kideak,
bitartean, abdominalak egiten ari den kidearen datuak hartu eta
idatzi egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari
emango dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kide batek bukatu, eta rol-aldaketa izango da.
6. jarduera

Errelebo-lasterketa 4 x 400

Launaka. Talde osoa lau kideko taldetan banatuko da. Talde


bakoitza abiadura-proban lortutako emaitzen arabera egingo da,
errendimenduari begira ahalik eta heterogeneoena eginez talde
guztiak paretsuak izateko. Lasterketa hasteko orduan, irteeramarran, talde bakoitzeko lehen kideak egongo dira. Kide
bakoitzak bira bat korrika egin (100 metro) eta atseden-unea
izango du, berriro haren txanda izan arte. Komeni da kide
bakoitzaren ordena lasterketaren aurretik zehaztea. Guztira, kide
bakoitzak 4 bira egingo ditu korrika.
Lekukoa kideari pasatzean ahalik eta denbora gutxien galtzeko, 2
gune berezi markatuko dira. Lehen gunean (helmuga baino 10
metro lehenago), lekukoa hartuko duen kideak korrika hasteko
aukera izango du, baina eremu horretan ezingo du lekukoa jaso,
soilik abiadura hartzen joan. Bigarren gunean, (helmuga baino 10
metro harago), errelebogunea markatuko da, eta tarte horretan
emango diote lekukoa kideari.

25
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

7. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
Guztiok hartu al duzue parte?.
Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue kideari lekukoa lurrera erori gabe eta
abiadura galdu gabe ematea?.
- Erabili al duzue estrategia berezirik?.
- Izan al du norbaitek arnasteko arazorik?.
- Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
- Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
- Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


-

Zer ikasi duzue gaur?.


Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

26
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

6. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Indar- test bi egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.


Hainbat tresna jaurtitzea, ibilbide egokian.

Non

Materiala

Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, arkatz bat eta indar-probaren emaitzak jasotzeko orria (7.
eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina),
autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); zinta
metrikoak, teniseko pilotak edo astunagoak, xabalinak, bi kono eta 4 baloi
medizinal
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

5 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
2. jarduera

Baloi medizinalaren erronka

Lau taldetan. Talde bakoitzaren erronka da baloi medizinala


elkarri jaurtiz kirol-psta guztia luzeraka zeharkatzea (baloia ezin
da lurrera erori; bestela, hasierako marraraino joan behar dute).
Baloia eduki bitartean, ezin dira lekutik oinak mugitu.
Talde irabazlea aukeratzeko orduan, bi eratara jolastuko dira:
1- Baloia kirol-pistaren beste marraraino eramaten duen
lehen taldea izango da irabazlea.
2- 5 minutuan baloia kirol-pistaren beste marraraino
eramaten duten talde guztiak izango dira irabazleak.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Saio honetan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa gidatzera. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

27
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Baloi medizinalaren proba

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Denbora

10 min

Binaka. Ikasle batek baloi medizanalaren proba egingo du;


bitartean, besteak jaurtitzailearen emaitzak neurtu eta idatzi
egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango
dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako emaitzak. Kirol-pistan,
zinta metrikoa lurrean kokatu behar da (10 metro luze). Jaurtiketa
nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten
gainean.
2 kiloko baloia bi eskuekin hartuko dute, eta baloia buru gainetik
atzera eraman ondoren, aurrerantz jaurtiko dute, ahalik eta
urrutien, futbolean alboko sakea egitean bezala. Jaurtiketan ezin
da jauzi egin.
Ikasle bakoitzak bi jaurtiketa egingo ditu eta, gero, emaitza
hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera

Jauzi horizontalaren proba

Binaka. Ikasle batek jauzi-proba egingo du; bitartean, besteak


jauzilariaren emaitzak neurtu eta idatzi egingo ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatuko da (3 metro luze).
Jauzia nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra
baten gainean.
Jauzia egiterakoan, lekuan geldirik egon behar da. Jauzia bi
oinekin batera egin behar da, ezin da marra aurrean zapaldu,
ezta oin batekin bestearekin baino lehen zapaldu ere; bestela,
jauzia baliogabetuta geratuko da. Marratik hurbilen geratu den
orpotik neurtuko da jauzia.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera

Pilota ahalik eta urrutien botatzea

Bakarka. Ikasle batek proba egingo du; bitartean, zerrendan


datorren hurrengo kidea jaurtitzailearen pilota jasotzen arituko da,
jaurtitzailearen ondoren egin beharko duelako proba.
Jardueraren helburua da pilota (tenisekoa edo pisu handiagokoa
nahi izanez gero, astunagoa) ahalik eta urrutien jaurtitzea. Lehen
jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute, eta bigarren jaurtiketa
beste besoarekin.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratuko da
eta gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu
gabe, egin behar da jaurtiketa. Behin jaurtiketa eginda, marra
zapaldu eta gainditu daiteke.
28
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Beste taldekideak, bitartean, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen


eta markatzen arituko dira. Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean
kokatuko da, zabalduta.
7. jarduera

Xabalina-jaurtiketa

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Bakarka. Antolaketa, aurreko jardueraren antzera. Ikasle batek


proba egingo du, eta, bitartean, zerrendan datorren hurrengo
kidea jaurtitzailearen xabalina jasotzen arituko da, ondoren egin
beharko duelako xabalina-proba.
Jardueraren helburua da xabalina ahal den urrutiena jaurtitzea.
Jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratu, eta
gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu gabe,
egin behar da jaurtiketa. Behin jaurtiketa eginda, marra zapaldu
eta gainditu daiteke.
Beste taldekideak jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta
markatzen arituko dira. Lan horretarako, zinta metrikoa kirolpistan lurrean kokatuko da, zabalduta.
8. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue pilota eta xabalina jaurtitzea eta horiei
ibilbide egokia ematea?.
Jabetu al zarete, testak egin ondoren, zuen egoera
fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

29
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

7. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Saioaren
helburua

Iraupen-lasterketan arnasteko oztopo handirik izan gabe 8 eta 15 minutu


artean etenik gabe korrika egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Erresistentzia-test bat egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Arkatz bat, erresistentziaren emaitzak jasotzeko orria bikote bakoitzeko (8.
eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (12. eranskina),
autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina),
konoak eta zinta metrikoa
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera

Binaka besoetatik helduta kideak atzematea

Binaka. Talde osoa binaka jarriko da, besoetatik helduta eta


bizkarra bizkarraren kontra. Era horretan mugituko dira kirolpistaren espazio osoan. Bikote bat harrapatzailea izango da.
Harrapatzaileek beso bat aska dezakete beste bikote bat
atzemateko orduan.
Bikoteren bat atzemanez gero, harrapatutakoak harrapatzaile
berriak bihurtzen dira.
3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzeko. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.
30
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

10 jauzirekin distantzia handiena lortzea

Denbora

5 min

Denbora

25 min

Denbora

10 min

Bakarka. Ikasleen talde osoak ilara bat osatuko du. Ilarako lehen
kidea hasiko da jarduera egiten. Marra atzean kokatuko da, bi
oinak elkartuta dituelarik. Hamar jauzi jarraian egingo ditu, baina
bi oinekin batera.
Helburua da 10 jauzi jarraian eginez ahal duten distantzia
handiena egitea. Ikasle guztiek lehen saiakera egin ondoren,
bigarrena egiteko aukera izango dute.
Irakaslea epaile-lanetan egongo da. Distantzia neurtzeko, zinta
metrikoa kokatuko da lurrean, zabalduta.
5. jarduera

2 kilometroko proba

Binaka. Ikasle batek proba egingo du, eta besteak, bitartean,


korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba amaitutakoan,
emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle
bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako
emaitzak. Kirol-pistari (30 m x 20 m) 20 bira emango dizkiote, bi
kilometro osatu arte.
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera,
eta bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatuko du. Helburua da
bakoitzak bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia eginez) eta
proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
Guztiok hartu al duzue parte?.
Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu al duzue bi kilometro etenik gabe egitea?.
Norbaitek izan al du arazorik arnastean?.
Lortu al duzue hamar jauzien jardueran jauziak
koordinatzea?.
- Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
- Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
- Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


-

Zer ikasi duzue gaur?.


Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
31
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.


Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

32
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

8. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren
helburua

Non

Materiala

Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.


Abiadura- eta malgutasun-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz
jabetzea.

Kirol-pista
Bikote bakoitzeko, arkatz bat, kronometro bat, eta arintasun- eta malgutasunproben emaitzak jasotzeko orria (9. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz
Hezkuntzako fitxa (12. eranskina) eta autoebaluazio-orria (2. eranskina); zinta
metriko bat, plastikozko adreilu bi, lau kono, txilibitu bat, aulki bat eta kartoi
mehezko erregela bat
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

5 min

Denbora

10 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

Zenbaki iheslaria

2. jarduera

Hirunaka. Talde osoa hirukotetan banatuko da. Hirukotean, ikasle


bakoitzak zenbaki bat izango du, batetik hirura artekoa.
Irakasleak seinalea emandakoan, talde guztiak (hirunaka eskutik
helduta) korrika hasiko dira lasai, kirol-pista osoan.
Irakasleak ozenki zenbaki bat esango du. Zenbaki hori duen
kidea taldekideetatik askatu, eta ihes egingo du. Bere taldeko bi
kideak hura harrapatzen ahaleginduko dira, eskuak askatu gabe.
Harrapatzea lortutakoan, berriro eskua eman, eta hirukotea
berrosatuko dute. Ez badute iheslaria denbora zehatz batean
harrapatzen, irakasleak txilibitua joko du, hirukoteak berriro
osatzeko eta jolasarekin jarraitzeko.
3. jarduera

Eguzkiari agurra (Yoga) (SuryaNamaskar)

Ikasle guztiak batera. Talde osoa biribil erdia osatzen jarriko da;
haien aurrean, irakaslea kokatuko da.

33
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Irakasleak eguzkiari agur egiteko 12 pausoak egingo ditu, bananbanan. Hasieran, poliki-poliki hasiko da, eta pauso bakoitzeko
jarrera ondo markatuko du, ikasleek ikas dezaten.
Pauso guztiak kateatu ondoren, gero eta azkarrago egingo dute
agur osoa.

4. jarduera

Arintasun-proba

Denbora

15 min

Denbora

15 min

Binaka. Ikasle batek arintasun-proba egingo du, eta, bitartean,


besteak korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu.
Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak.
Lurrean bi marra aukeratuko dira edo marraztuko, bata bestetik
10 metrora. Plastikozko bi adreilu kokatuko dira hasierako
marratik 10 metrora, markatutako marraren gainean (konoen
artean metro bateko tartea utziko da).
Seinalea entzun, eta korrika hasiko da lehen ikaslea lehen
adreiluraino (abiadura-proban bezala emango da irteera).
Korrikalariak adreilua hartu, eta irten den marraraino ekarriko du.
Adreilua lurrean irteera-marra zeharkatuta utzi behar da;
horretarako, makurtu egin behar da, ezin da bota. Behin hori
eginda, bigarren adreiluaren bila abiatuko da. Itzuleran, berriro
hasierako marra zeharkatuta utziko du adreilua lurrean. Une
zehatz horretan, kideak kronometroa geratuko du.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta bietatik
hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren, rol-aldaketa izango da.
5. jarduera

Malgutasun-proba

Binaka. Kide batek malgutasun-proba egingo du; eta besteak,


bitartean, kartoi mehe batean marraztutako erregela batekin,
distantzia neurtu eta idatzi egingo du. Proba amaitutakoan,
emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta irakasleak ikasle
bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan idatziko ditu lortutako
emaitzak.
Ikaslea aulki batera igoko da eta oinutsik jarriko da. Ondoren,
enborraren flexio sakona egingo du, baina hankak tolestu gabe
eta bi besoak ahalik eta beheren eramanez. Eskuko hatzak
neurketa egiten ari den kidearen kartoi mehezko erregelara
hurbildu behar ditu, neurketa ahalik eta zehatzena izan dadin. Bi
eskuek altuera berdinean geratu behar dute; ez du balio bat
gorago gelditzea bestea baino.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta emaitza
34
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

hoberena idatziko da.


Kartoi mehezko erregela aulkiko eserlekutik behera jarriko da,
iristen direnentzat. Haien emaitzak zentimetrotan idatziko dira eta
+ ikurra jarriko da. Oin puntetara iristen ez direnentzat, erregela
alderantziz kokatuko da; hau da, oin puntetatik hasi eta
belaunetarantz. Haien emaitzak ere zentimetrotan idatziko dira,
baina - ikurra jarriko da.
Proba egin, eta rol-aldaketa izango da.

6. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?.
Lortu
al
duzue
malgutasun-proban
emaitza
positiborik?.
Egin al dituzue lasterketa-irteera azkarrak arintasunproban? Lortu al duzue abiadura mantentzea?.
Ba al du eraginik malgutasunak arintasun-proban?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

35
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

9. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Saioaren
helburua

Irabaztea edo galtzea onartzea.


Espazio eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor
koordinatzea eta kateatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), 3 zinta metriko, 20 kono handi, kono baxu
eta zapalak (pakete oso bat), 3 xabalina, lekuko 1, 6 koltxoneta (2 metro x 1
metro), koltxoneta handi bat, klarionak, 15 lokotx, 3 uztai edo otarre, baloi
medizinal bat (2 kg), erregela duten bi zutoin, barra bat (edo goma elastikoa),
emaitzak idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

4 min

Denbora

4 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Atletismoko lehiaketa
izango denez, talde osoa txokoz txoko pasatuko da, txoko
bakoitzean zehatz-mehatz zer egin behar den uler dezaten (10.
eranskina).
2. jarduera

Etenik gabeko lasterketa

Bakarka. Ikasle bakoitza erritmo lasaian bost minutuz arituko da


korrika kirol-pistaren inguruan, biraka.

3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

36
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Atletismoko I. lehiaketa

Denbora

38 min

Bakarka. Talde osoa 8 txoko edo gunetan banatuko da. Txoko


bakoitzean, hiru kide arituko dira elkarren artean lehian. Taldeak
irakasleak
egingo ditu,
aurreko jardueretan jasotako
informazioaren laguntzarekin. Errendimenduari begira, talde
homogeneoak osatzen ahaleginduko da.
Ikasleak, txoko bakoitzean, 3 minutu egongo dira egin beharreko
proba egiteko. Proba lehenago bukatzen badute, han geratuko
dira, mugitu gabe. Behin proba egiteko hiru minutuak pasatuta, bi
minutuko atsedena izango dute. Txokoz aldatzeko eta hurrengo
probarako prest egoteko erabiliko dute denbora-tarte hori.
Denboraren kudeaketa irakaslearen ardura izango da. Proba
bakoitzaren hasiera txilibitua joz adieraziko du. Memento
horretan ikasle guztiek prest egon beharko dute probari hasiera
emateko. Proba egiteko denbora agortu dela ere txilibitua joz
adieraziko du irakasleak (hiru aldiz joko du).
Hirugarren txokoan ez beste txokoetan probetako puntuazioa
honako hau izango da: irabazleak, 3 puntu; bigarrenak, 2 puntu;
eta hirugarrenak, puntu bat. Proba bakoitzean, puntuak gehitzen
joango dira.
Hirugarren proba errelebo-lasterketa denez, txoko horretan
dauden hiru kideek ekipoa osatuko dute, eta kide guztien
lasterketa-denborak batuko dituzte; beste hirukoteen aurka
lehiatuko dira. Proba honetan ere denbora hoberenari 3 puntu
emango zaizkio, 2 puntu bigarrenari, eta puntu bat hirugarrenari.
Txokoetan, ikasleek epaile-lana egingo dute eta haien artean
erabakiko dute nor den irabazlea, eta nor bigarrena eta
hirugarrena.
1. txokoa: 40 metroko joan-etorriko esprinta
Ikasle bakoitzak 40 metro egingo ditu korrika esprintean: konoa
ukitu, eta irteera-puntura itzuliko da.
2. txokoa: xabalina-jaurtiketa abiadurarekin
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Abiadura
hartuko du eta beso trebeenarekin xabalina ahalik eta urrutien
jaurtitzen ahaleginduko da. Jaurtiketa egin ez duten ikasleak
epaile egongo dira, zinta metrikoarekin jaurtiketak neurtzen.
3. txokoa: 3 x 100 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin
Kirol-pistaren bi alde luzeetan (30 x 20) koltxonetak (1 metro
zabal) jarriko dira lurrean, bata bestetik 10 metrora, eta ikasleek,
jauzi eginez, gainditu egin beharko dituzte. Guztira, 6 koltxoneta
jarriko dira.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Eta horrekin batera, kide
batek kronometroa martxan jarriko du. Kronometroa ez dute
geldituko, denek proba bukatu arte. Lekukoa hartzeko abiadura
hartzeko gunea eta lekukoa emateko gunea aldez aurretik
markatuta egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
37
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

4. txokoa: luzera-jauzia abiadurarekin


Ikasle bakoitzak 5 metro izango ditu abiadura hartzeko eta
luzera-jauzia egiteko. Bi edo hiru aldiz errepikatuko dituzte
jauziak. Jauzi egiteko lekua bi konorekin markatuko da eta
erorketagunean koltxonetak jarriko dira segurtasuna bermatzeko.
Zinta metrikoa lurrean zabalduta egongo da; beste bi ikasleak
epaile izango dira.
5. txokoa: lokotx-bilketa
Irteerako marran hasi eta bata bestetik bi metrora, lokotxak
jarriko dira. Guztira 5 lokotx jarriko dira. Hiru ikasle aldi berean
aterako dira proba egitera. Lokotxak banan-banan jaso behar
dira. Egin beharreko lana da lokotx guztiak jasotzea eta zeuden
lekuan berriro ipintzea.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirolpistan zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, 10 metro
zabalduta. Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono
jarriko dira marra baten gainean.
Jaurtiketa beso bakarrarekin egingo da, baina bi eskuekin edo
batekin eutsi daiteke baloia. Lepo paretik edo bularretik jaurti
behar da baloia. Baloia bi kg-koa izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu; gero, emaitzak
idatzi, eta puntuak banatuko dira.
7. txokoa: 400 metroko proba, etenik gabeko lasterketa
Lasterketa hau kirol-pistaren mugen barruan egingo da. Ikasle
bakoitzak lau bira emango dizkio markatutako espazioari. Denak
batera aterako dira. Helburua da 400 metroko distantzia ahal
duten azkarren egitea; ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa
erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo
egokian aritu.
8. txokoa: altuera-jauzia
Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du
jauzi egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan
hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek
metroko altuera gainditzea lortu arte. Guztiek metroa gainditzea
lortuz gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien
gainditu duenarentzat izango dira 3 puntuak, eta berdinketa
egonez gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.

38
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

5. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Hausnartzeko tartea

Denbora

9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?.
Lortu al duzue egokitzea txoko bakoitzaren beharren
arabera?.
Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?.
Handitu al da zuen trebezia-maila?.
Lortu al duzue konfiantza gehiago zeuen buruarengan?
Zergatik?.
Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?.
Izan al du arazorik norbaitek arnastean edo 8
txokoetako probak egitean?.
Nola sentitzen zarete hobeto, bakarka lehiatuz edo
taldeka?
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.
...

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

39
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

10. saioa
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.
Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Saioaren
helburua

Irabaztea edo galtzea onartzea.


Espazio eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor
koordinatzea eta kateatzea.

Non

Materiala

Kirol-pista
Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), 2 zinta metriko, 20 kono (handiak), kono
baxu eta zapalak (pakete bat), pika bertikal bat, plastikozko adreilu bat, 2 uztai,
lekuko 1, kronometroak, 3 oztopo (20 zentimetro luze), 2 baloi medizinal (2 kg),
hastapeneko 6 hesi, koltxoneta handi bat, erregela duten bi zutoin, barra bat
(edo goma elastikoa), eta emaitzak idazteko orriak eta arkatzak
Jarduerak

1. jarduera

Saioaren aurkezpena

Denbora

4 min

Denbora

4 min

Denbora

5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Azken saio hau ere
atletismoko lehiaketa izango denez, talde osoa txokoz txoko
pasatuko da txoko bakoitzean zehazki zer egin behar den
ulertzeko (11. eranskina).
2. jarduera

Etenik gabeko lasterketa

Bakarka. Ikasle bakoitza lau minutuz erritmo lasaian arituko da


korrika, kirol-pistari birak emanez.

3. jarduera

Gorputza atalez atal berotzea

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik agertzen ez
bada, irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

40
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

4. jarduera

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Atletismoko II. lehiaketa

Denbora

38 min

Bakarka. Aurreko saioaren antolaketa. Talde osoa 8 txokotan edo


gunetan banatuko da. Txoko bakoitzean, hiru kide egongo dira
elkarren artean lehiatzen (irakasleak egingo du banaketa,
aurreko saiokoaz bestelakoa). Dena den, lehiaketari begira, talde
homogeneoak osatzen ahaleginduko da).
1. txokoa: 5 x 10 metroko joan-etorriko esprinta
Irteera-puntuan kono bat izango dute, eta beste kono bat 10
metrora. Ikasle bakoitzak 10 metroak egingo ditu korrika
esprintean, konoa gainditu, eta irteera-puntura itzuliko da. Berriro
hasierako konoari bira emanez, 5 aldiz errepikatuko dute
esprinta.
2. txokoa: uztai-jaurtiketa
Ikasleak geldirik egongo dira jaurtiketa egiteko marraren atzean.
Uztaia beso trebeenarekin jaurtiko dute 10 metrora, bertikal
kokatutako 2 metroko pika batean sartzeko helburuarekin. Ikasle
bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu.
Proba honetan uztaia pikan sartzea inork lortzen ez badu, ez da
puntu-banaketarik egingo.
3. txokoa: 3 x 200 metro, errelebo-lasterketa
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Bi bira eman beharko dizkio
markatutako espazioari. Bitartean, bigarren korrikalariak
kronometratu egingo ditu partaide bakoitzaren denbora guztiak,
kronometroa gelditu gabe. Lehen kideak bukatu ondoren,
bigarren kidea arituko da, eta, azkenik, hirugarrena. Lekukoa
hartzeko abiadura hartzeko gunea eta lekukoa emateko gunea
aldez aurretik markatuta egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
4. txokoa: luzera-jauzia, geldirik hasita
Oraingo proba honetan, ikasle bakoitzak bere lekuan geldirik
dagoela egingo du jauzia. Bi edo hiru aldiz errepikatuko dituzte
jauziak. Jauzi egiteko lekua bi konorekin markatuko da. Zinta
metrikoa lurrean zabalduta egongo da, eta beste bi kide epaile
izango dira.
5. txokoa: alboko jauziak, oztopoa gaindituz
Irakasleak seinalea eman, eta ikasle bakoitzak kronometroa
martxan jarriko du. Oztopo bat (20 zentimetro luze) behin eta
berriro gaindituko dute, jauziak alboka, bi oinak elkartu eta batera
eginez. Kronometroak 30 segundora iristen direnean, gelditu, eta
jauzi-kopurua idatziko dute. Ondoren, haiek adostuko dute
bigarren saiakera noiz egin.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa, baina atzeraka
Ikasle batek proba egingo du; bitartean, beste biak epaile arituko
dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-pistan
zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, zabalduta. Jaurtiketa
nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra baten
gainean.
41
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Jaurtiketa hau bi besoekin egingo da. Jaurti behar duten


marraren atzean bizkarrez kokatuko dira. Baloiari bi eskuekin
eutsiko diote, belaun parean. Besoak gorantz eramanez, buru
gainetik jaurtiko dute baloia. 2 kg -ko baloia izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Ondoren,
emaitzak idatzi, eta puntuak banatuko dira.
Jaurtiketa egin eta gero, hasierako marra gainditu daiteke.
7. txokoa: 300 metroko etenik gabeko lasterketa oztopoekin
Lasterketa hau kirol-pistaren mugetatik kanpo egingo da. Kirolpistaren bi alde luzeetan (30 x 20) 10 metrotik 10 metrora
babesak dituzten hastapeneko hesiak kokatuko dira, eta ikasleek
jauzi eginez gaindituko dituzte. Guztira, 6 hesi jarriko dira.
Ikasle bakoitzak hiru bira emango dizkio markatutako espazioari.
Denak batera aterako dira. Helburua da 300 metroko distantzia
ahal duten azkarren egitea. Ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa
erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo
egokian aritu.
8. txokoa: altuera-jauzia
Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du
jauzia egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan
hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, norbaitek
metroko altuera gainditzea lortu arte. Denek metroa gainditzea
lortuz gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien
gainditu duenarentzat izango dira 3 puntuak, eta berdinketa
egonez gero, bakoitzari 3 puntu emango zaizkio.
5. jarduera

Hausnartzeko tartea

Denbora

9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-

Guztiok hartu al duzue parte?.


Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?.
Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?.
Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?.
Handitu al da zuen trebezia-maila?.
Lortu
al
duzue
konfiantza
gehiago
zeuen
buruarengan?. Zergatik?.
Aukeratu al duzue, aurreko saiotik hona, estrategia
berriren bat arrakasta lortzeko?.
Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?.
42

LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


-

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Norbaitek arazorik izan al du arnastean edo 8


txokoetako probak egitean?.
Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?.
Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?.
Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?.
Nola balioesten dituzue egindako lana eta ikasitakoa,
orain unitate didaktikoa bukatu dugula?.
Gai izango al zinatekete denon artean ikasi duzuen
guztiarekin zerrenda bat egiteko?.
...

Eta galdera garrantzitsuena:


Zer ikasi duzue gaur?.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnarketa tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
unitatean zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

43
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Eranskinak

1. eranskina: lorpenen jarraipen-orria


2. eranskina: autoebaluazio-orria
3. eranskina: koebaluazio-orria
4. eranskina: ikasleen hasierako ebaluazioaren orria, proba konbinatuaren orria
5. eranskina: kilometroko proba
6. eranskina: abiadura-proba eta abdominalen proba
7. eranskina: baloi medizinalaren proba eta jauzi horizontalaren proba
8. eranskina: bi kilometroko proba
9. eranskina: arintasun-proba eta malgutasun-proba
10. eranskina: atletismoko lehen lehiaketa
11. eranskina: atletismoko bigarren lehiaketa
12. eranskina: Gorputz Hezkuntzako fitxa
13. eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa

44
LEHEN HEZKUNTZA 5. MAILA

LMH _
EBALUAZIOA
201_/201_
Unitatearen
izenburua:
Atletismoa eta
egoera fisikoa
I

LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA


Jarduera fisikoa egitean,
osasuna eta higienea zaintzen
ditu

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako egokiak
erabiltzen ditu

Hausnartzeko denboran,
taldean era positiboan
eragiten du eta kritika
eraikitzailea egiten du

Irabaztea edo galtzea


onartzen du

Ahalegina eta harremanak


emaitzen gainetik balioesten
ditu

Jardueretan, gustura hartzen


du parte eta jarrera positiboa
du

Test fisikoa egin, eta bere


egoera fisikoa identifikatzen
du

Bere esfortzuaren
intentsitatea jardueraren
iraupenera egokitzen du

Hasierako mailatik gaitasun


fisikoen kudeaketan
hobekuntza orokorra eman du

Hainbat tresna jaurti eta horiei


ibilbide egokia ematen die

Altuera-jauzian, hasierako
lasterketa egin, eta barra
horizontala gainditzen du,
gorputza bertikal goratuta

Luzera-jauzian lasterketa eta


bultzada koordinatzen ditu eta
abiadura mantentzen du

Errelebo-lasterketetan,
lekukoa pasatzen eta jasotzen
du , ahal den abiadura
gutxiena galduta

Iraupen-lasterketetan,
arnasteko oztopo handirik
gabe 8 eta 15 minutu artean
etenik gabe korrika egiten du

Lasterketa-irteera azkarra
egiten du eta abiadura
mantentzen du,10 segundoz

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA


ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (1. eranskina)

1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.

45

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I


AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)
IKASLEA

Janzkera

Jarduerak

Osasun- eta higieneohiturak

Jarrera

Jarduera fisikoa
egiteko arropa eta
oinetako egokiak
erabiltzen ditut

Nire gaitasun
motorrean
hobetzen ari naiz

Jardueretan,
gustura hartzen
dut parte eta
jarrera positiboa
dut

Harremanak
emaitzaren
gainetik
balioesten ditut

Irabaztea edo
galtzea
onartzen dut

Hausnartzeko
denboran,
taldean era
positiboan
eragiten dut eta
kritika
eraikitzaileak
egiten ditut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O

------------------------TALDEA
-----------------------1. saioa
2. saioa
3. saioa
4. saioa
5. saioa
6. saioa
7. saioa
8. saioa
9. saioa
10. saioa

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea
zaintzen ditut

O
O
O
O
O
O
O
O
O
O
46

LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

KOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI

ERDIZKA

GAIZKI

Lorpen-adierazleak
Lasterketa-irteera azkarra egiten du, eta abiadura
mantentzen du, 10 segundoz.
Iraupen-lasterketetan, arnasteko oztopo handirik
gabe 8 eta 15 minutu artean etenik gabe egiten
du korrika.
Luzera-jauzian,
lasterketa
eta
bultzada
koordinatzen ditu, abiadura mantenduta.
Altuera-jauzian, hasierako lasterketa egin, eta
barra horizontala gainditzea lortzen du, gorputza
bertikal goratuta.
Hainbat tresna jaurti eta ibilbide egokia ematen
die.
Irabaztea edo galtzea onartzen du.

EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:

47
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

IKASLEEN HASIERAKO EBALUAZIOAREN ORRIA . PROBA KONBINATUAREN ORRIA (4. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:

100 metro
oztopoekin,
bira 1

100 metro lauak,


2 bira

Lau oinkadako luzerajauzia

Denbora

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

2. saiakera

Sokasaltoa

1. saiakera

Jarduera
motorra

Ez

Bai

Baloi medizinalaren jaurtiketa

3 metro

Ez

Bai

Ez

5 metro

Bai

Ez

Lurretik txanponak jasotzea

7 metro

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Bai

Ez

Lorpena

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

48
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

KILOMETROKO PROBA (5. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

49
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

ABIADURA-PROBA (6. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

40 METRO

ABDOMINALEN PROBA

30
SEGUNDOAN

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

50
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

BALOI MEDIZINALAREN PROBA (7. eranskina)

Proba egiten duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

BALOI
MEDIZINALAREN
PROBA

JAUZI HORIZONTALAREN PROBA

JAUZI
HORIZONTALAREN
PROBA

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

51
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

BI KILOMETROKO PROBA (8. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:
Maila eta taldea:
Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

52
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

ARINTASUN-PROBA (9. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:


Maila eta taldea:
Data:

ARINTASUNPROBA

MALGUTASUN-PROBA
MALGUTASUNPROBA

Emaitzak jaso eta idatzi egin dituen ikaslearen izena:

53
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Atletismoko I. lehiaketa (10. eranskina)

54
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

Atletismoko II. lehiaketa (11. eranskina)

55
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

GORPUTZ HEZKUNTZAKO FITXA (12. eranskina)


Lehen Hezkuntzako 5. maila eta 6. maila

Izen-abizenak:
Jaiotze-data:

Pisua

Altuera

LMHko 5.
MAILA

LMHko 6.
MAILA

Erresistentzia

Indarra

1000 m

2000 m

Ja.
Hor
H

Baloi
medizin

Abdom

Malgutasuna

Abiadura

40m
H

Arintasuna

Bankuan
H

LMHko
5.
MAILA

LMHko
6.
MAILA

56
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA I

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA


(13. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)


GORPUTZ HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA
4. maila

5. maila

6. maila

1. unitatea

Irristaketa

Atletismoa eta
egoera fisikoa I

Atletismoa eta
egoera fisikoa II

2. unitatea

Azken dakotak
ipuin motorra

Antzara-jolasa

Aronsonen puzzlea
elkarlaneko egitura

3. unitatea

Artzikirola eta Colpbola

Tag errugbia

Boleibola

4. unitatea

Gorputz-adierazpena I

Gorputz-adierazpena II

Gorputz Hezkuntzako
bizipenak
antzerkia

5. unitatea

Euskal pilota I

Euskal pilota II

Badmintona

6. unitatea

Mendiko bizikletaz
jolasean

Orientazio-lasterketak

Kirol-eskalada

Ekintza motorren DOMINIOAK

Bakarkako
ekintzak

Bat baten
aurkako
ekintzak

Elkarlaneko
ekintzak

Elkarlanekoaurkakotasuneko
ekintzak

Ziurgabetasuninguruneko
ekintzak

Adierazpeneta
arte-ekintzak

57
LEHEN HEZKUNTZA. 5. MAILA

You might also like