Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

_elkarrizketa:

JUANJO BASTERRA

> Toki askotan


amiantoa
ezkutatu egin
da kendu ordez

Kultura
1682an prokuradore
euskalduna
Artziniegan 10. or.

Amurrio
Bi urteko kartzela
eskaera Twitterren
idazteagatik 2. or.

6.or

Iritziak:

JULEN
ARZUAGA 2. or.
IAKI
URKIXO 6. or.
KOLDO
GILSANZ 7.or
LUIS VIL 10. or
AKETZA
MERINO 11.or
ASIER RUBIO 16.or

aiaraldea
Iristear da
gabonen
berotasuna
Aiaraldera

Aiaraldeko
hamabostekaria
2016 /// Abenduak 15 ///
OSTEGUNA
61. zenbakia ///
Doan ///
www.aiaraldea.eus

_elkarrizketa
RICHIS OMORUYI
Pozik nago Euskadiko
Selekzioan jokatzen,
maila altua dago

12 or.

GABONETAKO GEHIGARRI BEREZIA

ANIZTASUN FUNTZIONALA ETA SEXUALITATEA: Gurpildun aulkidunen


bizitza sexualari buruzko tabua hautsi du Inigo Martinez Sagastizabalek 9

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

_iritzia

_GALDERA
Jon
Tabernaria

Julen

Arzuaga
LEGEBILTZARKIDEA

_Balkoitik
Gutxiagorekin, hobe

audion hiru polizia


mota daude: Guardia
Zibila, Ertzaintza eta
Udaltzaingoa. Gorputz
horiekiko sentimendu ezberdinak ditugu.
Euskal Herri osoan gaur egun
23.000 polizia ditugu, Europako ratioek 6.000 inguru aholkatzen digutenean. Polizien urteko
aurrekontua 1.500 milioi eurokoa da, euskaldunon poltsikotik
ordaintzen duguna. Nola gutxitu zenbaki horiek?
Munduan dauden beste prozesuetara jo dezakegu inspirazio bila. Eskozian polizia desarmatua dute. Quebecen polizia ratioak oraindik Europakoak
baino txikiagoak dira (1,8 polizia 1000 biztanleko). Ipar Irlandan indar armatu arrotzek alde
egin zuten bitartean, bertako
poliziaren sakoneko eraldaketa prozesu bati ekin zioten. Katalunian, Badalonako kasuan,
Udaltzaingoa egokitzeko prozesuak garatzen ari dira. Zentzuzko ereduak, arrazoizkoak, posibleak
Guk ere eraldaketari ekin
behar diogu. Laudion, adibidez,
udal poliziaren arazoak, praktika txarrak eta inertziak konpontzeko prozesua abiatu da,
gertuko polizia, polizia komunitarioa, arazoak konpontzera zuzendutako polizia bihurtzeko. Ertzaintzak iraganean izandako jarrerak eta gaur egungo
funtzioak, protokoloak edo armategiak eraldatu behar dira.
Azkenik, kanpoko agintea duten poliziak alde egitera deituak
daude.
Polizia gehiegi. Gutxiagorekin, hobe.

Zer_ASTEKO
eskatuko zenioke
hastear dagoen urte
GALDERA
berriari?

Gauza oso sinplea eskatzen


d u t : d e n a h o b e jo a te a .
Lagunekin, lanarekin... gutxi
bada ere, aldaketa onerako izan
dadila. Normalean ez diot nire
buruari erronkarik jartzen urte
berriari begira. Horretarako
une egokiagotzat dut iraila edo
ikasturte hasiera, uda ostean.

Zer iruditzen zaizu eskualdean eusProposatu zuk ere galdera


egunkaria@aiaraldea.eus
kara hutsean argihelbidera idatzita.
taratuko den egunkaria?

Iratxe
Harreragilea
Aurtengoa bezain ona izatea,
ume bat izan baitut aurten. Ez
dut beste haur bat izan nahi,
baina 2017a antzekoa izatea
nahiko nuke. Hori eta loteria
irabaztea. Nire ingurukoei,
berriz, ni bezain ongi egotea
opa diet. Lana izatea, hori baita
garrantzitsuena.

Argitaratzailea:
Aiaraldea Komunikazio Leihoa
Tirada:
10.000 ale.
Maiztasuna:
Hamabostekaria
Lege gordailua:
BI-1230-2013
Posta elektronikoa:
egunkaria@aiaraldea.eus
agenda@aiaraldea.eus
agurrak@aiaraldea.eus
Publizitatea:
publizitatea@komunika.eus
Tlfnoa: 688 62 53 94
Web-gunea:
www.aiaraldea.eus
Helbidea:
Nerbioi Kalea 12
Laudio. Araba. 01400
Telefonoak:
Tel: 94 656 85 54/688 62 59 00
ERREDAKZIO OHARRA:
Aiaraldea Egunkariak ez du bere gain
hartzen iritzi artikuluetan, gutunetan
zein egindako elkarrizketetan
adierazitakoaren erantzukizuna.

Egunkari hau laguntzen dute:

Irune
Funtzionarioa
Pertsonalki orain bezala jarraitzea eskatuko nuke, ondo
bainago. Ohiko planekin jarraitu
ahal izatea eskatuko nioke urte
berriari. Gizartea pixka bat aldatzea ere nahiko nuke, bakoitzak hausnarketa bat egitea,
hartzen ari garen norabidearen inguruan.

Ruben
Funtzionarioa

Jon
Begiralea

Egoera ekonomikoa guztiz aldatzea eskatuko nioke urte berriari, jendeak lana topatu dezan. Nik badut lana, zorionez.
Baina nire inguruko jende ugari dago langabezian, nire suhia,
adibidez. Lan on bat topatzea
opa diot berari. Lanpostu iraunkor batean, ahal bada.

Galdera on eta zaila da hori. Ez


dakit zer erantzun dezakedan.
Munduan justizia ezartzea eskatuko nioke urte berriari, eta baita giro ona eta poztasuna egotea ere. Urte berriari begira ez
dut nire buruari erronkak jartzeko ohiturarik, ahal dena egiten
joango gara.

_gutunak
Latiorroko Eskolako amiantoa

Helianthus tuberosus

Oskar Benito (Laudio)

Iker Fiallegas Palacios (Laudio)

audioko Latiorro Ikastetxea amiantoz beteta dago. Minbizi sortzaile arriskutsuenen


lehen kategorian kokatzen du Osasunerako
Mundu Erakundeak elementu hori. Eskolako teilatu,
arkupe eta lorategietan dago, 40 urte baino gehiago ditu eta oso hondatua dago. Hori adierazi zuen
Udaleko bulego teknikoak 2001ean. Mundu osoko
adituek diote amiantoarekiko kontaktu moten artean ez dagoeal bat ere ez segurua kontsidera litekeena. Baina udalbatzan diote ez dagoela arriskurik, inolako berme teknikorik gabe. Hala eta guztiz
ere, amianto guztiaren zati bat kentzea aurreikusi
dute udarako. Bada zerbait; baina zer gertatzen da
gainontzekoarekin? Gainera, uko egiten diote ikastetxean aire laginketa egiteari, 2016ko urriko informe
teknikoak hori egitea gomendatzen duen arren. Positibo ematekotan euren gain hartu beharko luketen erantzukizunaren beldur dira? Lotsagarria izaten ari da udal ordezkarien, ikastetxeko zuzendaritzaren eta baita guraso elkartearen jokabidea. Interes zentzugabe batzuk jarri dituzte eskolako ikasle
eta langileen osasunaren gainetik, eta kritikak botatzen dizkiote oso zentzuzko zerbait salatzen duenari: ezin dela amiantoa egon ikastetxeetan.

zken urteetan erraza da landare arrotzak


ikustea Nerbioi ibaiko ingurunea dekoratzen.
Aldatutako ibaiertzak toki egokiak dira espezie aloktonoak hazteko. Bananondoek, binorriek, pikondo japoniarrek, ailantoek eta Panpako belarrek
ibaia hartzen dute. Ibaian agertu diren landare berrien
artean bitxia da margarita handi eta hori batzuen kasua. Ez daramate urte asko gure artean, baina gero
eta ohikoa da ikustea. Bere izenak, Helianthus tuberosus, gutxi esango digu, topinanbu izendatzen baitute,
oro har. Duela lau mende hasi zuen landareak bidaia
Ameriketako Iparraldetik; Frantziatik sartu zen Europan eta hasieran elikagai gisa erabili zen; gizaki zein
animalientzat. Nork daki Richelieu kardinalak dastatu ote zuen. Penintsulan arrunta zen XVIII. mendean
eta tuberkuluak aberatsak ziren fruktosan, baina XX.
mendeko lorezaintzak berreskuratu zuen; lorategietatik jauzi egin zuen ingurumenera eta bertan erakutsi zuen eremu umelak kolonizatzeko zuen gaitasuna.
Dena den, topinanboak, antza, bere kabuz jarraitzen
du Nerbioi ibaitik, inork ez baitio aurre egiten. Bidean,
norbaitek margarita hori handiak begiratzen dituen
bitartean, topinanboak bataila irabazten dio berez
ahul dagoen Aiarako landarediari.

www.araba.eus

Graf!k Koop.
Telleria 2 01400 Laudio (Araba)
94 672 65 43
info@grafiksarea.com

JEZ Sistemas Ferroviarios


Arantzar, z/g LAUDIO (Araba)
Tel.: 946 721 200 // infor@jez.es

3 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

_herriz herri
Amurrio

Laudio
Abenduaren 26ko Udal Osoko Bilkuran
bozkatuko da Pio XII kalearen izen aldaketa
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

Armiarma operazioa aurkezteko Guardia Zibilak erabilitako irudia. / G.Z

Otsailaren 27an epaituko dute


Alfredo Remirez Madrilen
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares
Alfredo Remirez amurrioarra
epaituko dute datorren otsailaren 27an Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Hala jakinarazi du Remirezek berak bere twitter kontuaren bitartez.
2015eko maiatzaren 19an atxilotu zuen Guardia Zibilak amurrioarra, Araa III operazioaren
barruan. Guztira, sarekada berean
19 lagun inputatu zituzten, Cesar
Strawberry Def Con Dos taldeko
abeslari madrildarra barne. Artistak epaiketa izan zuen, eta absolbitu egin zuten.

Besteei bezala sare sozialetan


terrorismoa goratzea egozten
diote Alfredo Remirezi. Fiskaltzak
bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta
16 urteko inhabilitazioa eskatu dio
amurrioarrari.

Denetariko iritziak
Izen aldaketaren aurkako sinadurak bildu zituen auzokide talde
batek. Hori dela eta, bizilagunekin bilera egin du alkateak. Denetariko iritziak egon direla azaldu du Jonander Altube alkateordeak. Izen-aldaketarekiko beldurra dago, baina egon dira baita

Batzalarrin da Herriko Plazaren zonaldearen jatorrizko izena. / aiaraldea.eus

izen-aldaketa defendatzera bertaratutako bizilagunak ere. Bi dira


kalearen izena aldatzeko dauden
arrazoiak: Pio XII Aita Santuak fa-

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares


zabaldegiaren sarbidea ere egokituko da.
Landako auzoan, aldiz, espaloi
-tarte bat moldatuko da. Hiru obra
horiek urtea amaitu baino lehen
amaitzea aurreikusi du Udalak.

xismoaren eta nazismoaren aurrean izandako jarrera abegikorra


eta kalearen jatorrizko toponimoa
-Batzalarrin- berreskuratzea.
lizioak gehienbat. Horrela, Alvaro
Barriosek azaldu du udal gobernu taldeak bere ekimenak aurkeztu ez ezik, gainerakoenak ere bereganatzen dituela udalbatzako
akordioak gisa aurkeztuz. Gainera, Omniako bozeramaileak adierazi du horri buruzko eztabaidak
ekiditen dituela EH Bilduk.

4 atxilotu eskualdean
Alfredo Remirez ez da terrorismoa goratzeagatik atxilotutako aiaraldear bakarra. 2014ko
apiriletik hona eskualdeko beste
lau lagun atxilotu dituzte arrazoi
bera medio.

Obra txikiak abian Goikolarran,


Bauetaibarren eta Landakon
Zenbait obra txiki egingo ditu
Amurrioko Udalak Goikolarra,
Bauetaibar eta Landako auzoetan. Goikolarratik Mendikora sartzeko oinezkoentzako ibilbidea hobetuko dute, eta Bauetaibarreko

Abenduaren 26ko plenoan bozkatuko da Pio XIIren izen aldaketa. Azaroko udalbatzara eraman
zuen EH Bilduk kale horri Batzalarrin deitzkeo proposamena, baina alkateak puntua atzeratzea uztea erabaki zuen.

Auzo batzarren bigarren txanda bukatu da. Argazkia: aiaraldea.eus

Auzo batzarrak polemika iturri


Omnia eta EH Bilduren artean
ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez
Auzo batzarrak jarri dituzte eztabaida politikoaren erdigunean
Omniak eta EH Bilduk. Polemika alderdi independenteak abiatu zuen,

adierazi baitzuen foro horiek EH


Bilduren tresna politikoa bilakatu
direla. Omniaren aburuz, propaganda egiteko baliatzen ditu koa-

EH Bilduren erantzuna
Akusazioen harira Jon Ander Altube alkateaordeak erantzun du:
Badirudi batzar horiek ez direla
interesgarriak Omniarentzat, politikoki errentagarriak ez direlako.
Udal moduan gerturatzen gara bilera horietara, eta auzokideek udalari interpelatzen diote, azaldu du
Altubek. Zinegotziaren aburuz, horrek frogatzen du EH Bilduk ez dituela auzo batzarrak modu alderdikoian erabiltzen, eta gaineratu du
hor duela arazoa Omniak, ez duelako joko-politikorako tarterik topatzen.

Dionisio Aldama, 20
(Geltokiaren aurrean) AMURRIO
Tel. 945 89 08 41
Asteartetik ostiralera: 9:30-19:00(ez dugu eguerdian ixten) Larunbatak: 9:00-14:00etara

ILEAPAINDEGI MISTOA HAURRAK PERFUMERIA OSAGARRIAK

GABONETAKO MARRAZKI LEHIAKETA


MARRAZTU EZAZU GABONETATIK GUSTUKOEN
DUZUNA ETA SAR ZAITEZ 2017rako 6 ILE-MOZKETEN SORTA BATEN ETA OPARI BATEN ZOZKETAN.
Kontsultatu baldintzak ileapaindegian

10 urte arteko haurrentzako lehiaketa.


* Marrazkiak aurkezteko epea: urtarrilak 7

edertasuna - sauna - solarium


Ushuaia Peluquera & Esttica/Perfumera

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

_herriz herri
Urdua

Arrankudiaga-Zollo
Kaleko argiak
aldatzeko 374.280
euro inbertituko
ditu Udalak

Led teknologiako fokuak jarriko dituzte. Argazkia: Ezkurra


Jostailuak berrerabiltzeko ekimena abiatuko dute. Argazkia: Txatxilipurdi

Jostailu bilketa egingo du


Bihurtze elkarteak
ERREDAKZIOA I Ainhoa Basarrate Astobiza
Urduako Bihurtze elkarteak
jostailu bilketa abiatu du abenduan, Gabonei begira. Bigarren
eskuko jokoak zein berriak hartuko dituzte Biltegian. Asteartetan
10:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara
jasoko dituzte jostailuak familiei
emateko. Informazio gehiago jasotzeko edota jostailu kopuru handien bilketa eskatzeko 615 74 54
70 (Julio) telefonora dei liteke. Halaber, diruz laguntzeko aukera ere

egongo da. La Caixako 0133 4487


47 4200000548 kontu zenbakian
egin daitezke ekarpenak.
Horrez gain, jostailuak trukatzeko azoka ere egingo du Bihurtzek
abenduaren 22 eta 23an Alondegian. Lehen egunean, bigarren eskuko jokoak pilatuko dituzte, hurrengoan trukatzeko. Adierazi dutenez, osorik eta egoera onean
egon beharko dira jokoak; eta ez
dira onartuko sexismoa edo indarkeria sustatzen duten jostailuak.

ERREDAKZIOA I
Aitor Aspuru Saez
Urduako Udalak 374.280 euro
bideratuko ditu kaleko argien aldaketaren bigarren faseari ekiteko. 921 LED bonbilla jarriko dituzte eta 40 koadro.
Iluminazioa hobetu ez ezik, inbertsioaren helburua elektrizitate kontsumoa erdira eta isurketa
kutsakorrak atmosferara erdira
murriztea da.
Aurreko fasean 237 bonbilla aldatu zituzten Alde Zaharrean eta
Gernika plazan.

Txakurrekin
elkarbizitza
errazteko hainbat
ekimen abian

ETB1eko Gailurra saioa


grabatu dute hirian
ERREDAKZIOA I

Hainbat urduarrek parte hartu dute saioan. Argazkia: Maria Barbero

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez


ETB1eko Gailurra telebista
saioa grabatu dute asteburuan
Urduan. Horretarako Irati Anda
eskalatzaile eta bertsolaria eta
Andoni Aizpuru aurkezlea zenbait
herritarrekin aritu dira inguruko
mendiak eta txokoak ezagutzeko.
Elkarrizketatuen artean dago
Maria Barbero moto gidaria, esaterako. Horrez gain, Aintzane
Okeranzak, Koldo Ulibarrik, Jose-

ba Egigurenek, Jose Luis Bilbaok,


Garrastatxu Landaluzek, Gaizka
Molinuevok, Patri Aldamak, Javi
Beitiak, Janire Ornesek eta Mikel
Kormenzanak parte hartu dute,
besteak beste.
Urtarrilean emanaldia
Urduako saioa urtarrilean
emitituko dute, baina oraindik ez
dute zehaztu data.

Urduako Udalak eta hainbat


herritarrek, txakurren presentzia eta elkarbizitza oparoagoa
izan dadin zenbait ekimen gauzatuko dituzte datozen asteetan. Hasteko, Udalak gorotzak
jasotzeko deia luzatuko du kanpainaren bidez. Horrez gain, tokiko erakundeak iragarri du txakurrentzat gune berdeak atonduko dituztela auzolana baliatuta. Leku horietan etxeko animaliek izango dute aukera aske eta
seguruago egoteko euren jabeekin. Litekeena da auzolanak urtarrilean egitea.
Bestalde, Partxis dendak txakurrentzako aparkalekua jarri
du, jendeak animalia sarreran
utz dezan erosketak egiten dituen bitartean. Sare sozialetan
arrakasta izan du ideiak, hirian
atondutako lehen gunea baita.

Futbol zelaiko argiteria


aldatuko du Udalak
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares
Iberlandako futbol-zelaiko fokuak aldatuko ditu aurten Udalak. Eraginkortasun energetikoa hobetzea izango da aldaketaren helburua.
Orain sodio-lurrunezko 24 lanpara daude zelaian eta obraren
bidez Led teknologiara aldatuko dira. Modu horretan, atmosferara isuritako CO2 eta SO2 ko-

puruak murriztuko direla adierazi du Udalak, aurrezpen energetiko garrantzitsu bat lortzearekin batera.
44.286,00 euro inbertituko dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak
emandako 26.571,60 euroko diru-laguntza baliatuko dute eta
Energiaren Euskal Erakundeak
ekarpena egitea ere espero dute.

Karlismoak herrian izandako


eragina landuko dute
ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez
Txomin Egiluzek eta Markel Iturrizarrek Karlismoak 1800-1850
urte bitartean Arakaldon, Arrankudiagan eta Zollon izandako eragina jorratuko dute. Horretarako
erakusketa antolatuko dute Gi-

zarte Etxean abenduaren 30ean


eta 31n 19:00etatik aurrera.
Gainera, abenduaren 30ean hitzaldia emango dute Arantzukoerreka: hemen hasi zen dena
izenburupean.

Saratxo

[ ARGAZKI GALERIA ] Saratxoko Jaiak: Abenduko lehen bi asteburuak


hautatu dituzte herriko jaiak ospatzeko. Egitarau oparoa gauzatu dute,
eta kontzertu ugari eskaini ez ezik, kirolerako eta gastronomiarako
tartea ere hartu dute.

5 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

_herriz herri
Orozko

Aiara
550.000 euroko inbertsioa
Luiaondoko bi auzotan

Desfibriladorea
erabiltzeko
ikastaroak
emango dituzte

ERREDAKZIOA I
Aitor Aspuru Saez

Estartako eta La Torre auzoetan egingo dituzte obrak . Argazkia: aiaraldea.eus

ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez


Luiaondoko administrazio batzarrak 550.000 euroko inbertsioa egingo du Estartako eta La
Torre auzoetan.
Estartakora 237.023,73 euro
bideratuko dituzte ingurua atseginagoa egiteko. Horretarako sarrera eta bide-zorua hobetuko dituzte. Gainera, telefoniaren azpiegiturak lur azpian sartuko dituz-

te. Lanak 2016an eta 2017an egikaritzeko asmoa daukate.


La Torren euriak sortutako ura
jasotzeko ibilbide berria egin, argi
berriak jarri eta sare elektrikoa
lur azpian sartuko dute. Horrez
gain, zoladura aldatu, aparkalekuak gehitu eta gune berdea prestatuko dute. 316.000,83 euroko
aurrekontua izango dute.

Desfibriladore erdiautomatikoa eskuratu ostean, Luiaondoko


mediku taldeak ikastaroa eskainiko du. Asmoa da nahi duen orok
erreanimazioa egiten ikastea.
Horretarako, 2 orduko trebakuntza saioa egingo dute abenduaren 19an, 20an eta 21ean.
Umeentzako tailerra ere egingo dute abenduaren 22an. Izena
emateko 606 689 788 telefono
zenbakira deitu behar da.
Antolatzaileek adierazi dute segundo guztiak garrantzitsuak direla bihotzekoei aurre egiteko eta
horrelako ikastaroak jasotzea berebizikoa izan daitekeela.

Olentzero eta
Maridomingi
Murgan izan dira
ERREDAKZIOA I
Olentzerok, Maridomingik eta
hainbat pertsonaia mitologikok
parte hartu zuten Gabonetako elkartasun ekimenean. Aurten Murgan gauzatu dute. Ekitaldia herriko administrazio batzarrak, Aiarako Biltokia elkarteak, Aiarako
Udalak eta Etxaurren Ikastolako
Guraso Elkarteak antolatu dute.

Ume ugarik hartu zuten parte bisitan. / Laura Guerrero eta Itziar Urrutia

Etxebizitzen alokairua
bultzatzeko araudia prest
ERREDAKZIOA I Aitor Aspuru Saez
Orozkoko Udalak etxebizitzen
alokairua sustatu nahi du; eta horretarako bi ildo landu ditu. Alde
batetik, Eusko Jaurlaritzarekin
eta Alokabiderekin akordioa sinatu du. Bestalde, araudia sortu
du etxebizitzak alokatzen dituztenek abantailak eskuratu ditzaten.
Alokabideren bi programen bidez bermatuko da erakundearen
bitartekaritza. Bizigunek 6 urteko kontratua proposatzen du. Horrela, etxebizitzen jabeek merkatuko salneurriaren %65 jasoko
dute, gehienez 450 euroko mugarekin. 6 urteak bukatzean Alokabidek ziurtatuko du etxearen

egoera egokia, berak izango baitu


harremana inkilinoarekin. ASAP
programak, aldiz, (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) Alokabideren esku uzten du bermatzea inkilinoak hilero ordaintzen
duela. Helburu horrekin asegurua
kontratatzen du. Aipatutako programetan parte hartzen dutenek
udalaren diru-laguntzak eskuratzeko parada izango dute: Alokabidek eskatzen dituen obrak gauzatzeko, kobratzen dutena osatzeko, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria lortzeko eta
hobariak izateko OHZn eta lanak
egiteko etxebizitzetan.

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

_sozioekonomia
AMIANTOA

Eskualdeko enpresa garrantzitsu guztiek


dituzte amiantoak eragindako heriotza kasuak
Iaki
Urkixo
EHNE

_Argia
Izan gaitezen
zoriontsu

amar urte igaro dira


eskualdean ardurapeko kontsumoko lehen taldea sortu zenetik. Kontsumoa ekintza
politiko bilakatzearen ekimenak
izan duen gaitasunari buruz eztabaidatu dugu REASen (Ekonomia alternatibo eta solidarioen
sarea) lehen kongresuan.
Barrikada berriak aurkitu eta
aurre egitera behartuak gaude, hiritar izatea ukatzen diguten unetik kontsumitzaile huts
bihurtzeko.
Jakintsu handi batek esan
zuen moduan, eredu ekonomiko bakoitzak bere banaketa eta horniketa bide propioak
ditu.
Sekulako denbora galera
izango litzateke ahalegintzea
gaur egungo sistema ekonomikoa duintzen eta bere intereserako sortu dituen bideak
erabiltzen.
Elikadura bada gainera,
osasunarekin eta hezkuntzarekin batera, munduko merkatu-hobi berrietako bat; funtsezko sektore bat gainbalioa
sortzeko gaitasun geroz eta
txikiago baten barruan.
Kapitalismoaren zapatilan
dagoen harri txiki horrek bidea ireki diezaio, (eta horretan dabil) beste sektore batzuetan garatzeko ekimenei.
Gure kontsumoak ez gaitzala konplize bilakatu. Bizi dezagun bide berriak sortzeak
ekartzen duen bizi-poza. Izan
gaitezen errebelde, izan gaitezen zoriontsu.

JUANJO BASTERRA RESPALDIZA (Areta, 1963) kazetaria da eta urteak daramatza amiantoaren gaia
jorratzen. Durangoko Azokan aurkeztu zuen bere lehen liburua: Cuatro Lunas: El drama del amianto
en Euskal Herria. Pepe Rei elkartearekin argitaratu du lana.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares
Cuatro lunas izenburua jarri
diozu liburuari. Zer dela eta?
Abuztuan elkarrizketa bat
egin nion Kepa Fernandezi. Mesoterioma bat zuen berak, eta
lau ilargi geratzen zitzaizkiola
esan zidan. Azkenean Kepa ez
zen denbora hori bizitzera iritsi.
Bi ilargi eta erdiren bueltan hil
zen, urriaren hasieran.
Modu askotan landu da
amiantoaren gaia: mediku ikuspegitik, sozialetik... Nondik jorratu duzu zuk?
Giza ikuspegi batetik landu
dut. Sufritu dutenak, sufritzen
ari direnak eta sufritzen jarraituko dutenak, horiek dira niretzat gai honetako ezinbesteko
protagonistak.
Liburuan 1.464 heriotza kontabilizatu ditut Euskal Herrian,
1993tik aurtengo azarora arte.
Erabat kontrastatutako kasuak
dira, baina ez daude denak. Hori
da arazo nagusia, ezkutaketa
handi bat dagoela.
Nabarmendu behar da baita
diru publikoarekiko iruzur bat
dakarrela guzti honek, gaixotasun profesional bat baduzu enpresa edo mutualitatea arduratu behar delako pentsioa ordaintzeaz.
Enpresa ugariren izenak topatu daitezke liburuan.
Ez daude guztiak. Ezin nituen
guztiak sartu, ezinezkoa zelako.
Amiantoaren problematikaren gako nagusietako bat bada
noiztik ezagutzen den material
horrek minbizia eragiten duela.
Enpresariek beti diote ez zekitela ezer, eta horregatik ezin zutela ezer egin.
Material hori XIX. mendean
hasi zen erabiltzen, oso baliagarria zelako beroa mantendu eta estrukturak indartzeko.
Baina XX. mendearen Alemanian zein Ingalaterran hasi ziren konturatzen pertsonengan
eragina zuela. Auzitegi Gorenak dio 1940 urtean jada bazegoela amiantoaren aurrean babesa izatea xede zuen legedia
bat. Baina ez zen halako babesik eman.

Euskal Herrian
1.464 heriotza
zenbatu ditut
1993tik hona,
izebergaren
punta baino ez
dira
Hipokresia
asko dago
amiantoaren
gaiarekin
Sufritu
dutenak,
sufritzen ari
direnak eta
sufritzen
jarraituko
dutenak; horiek
dira niretzat
gai honetako
ezinbesteko
protagonistak

Aiaraldeko hainbat kasu ere


aipatzen dituzu lanean. Zein da
egoera eskualdean?
Eskualdean dauden enpresa
garrantzitsu guztiek izan dituzte
amiantoak eragindako heriotza
kasuak. Guardian, Vidrala, Sidenor, Tubacex, Tubos Reunidos...
Labeak izan dituzten enpresa
guztiek erabili dute material hori.
ASVIAMIE amiantoaren aurkako
elkarteko kide gehienak Aiaraldekoak ziren hasiera batean.
Langileen arazoez gain,
amiantoa duten eraikinen afera
ere hor dago.
Hala da. Oso garrantzitsua da
eraikinetan dagoen amiantoa
kentzea. Baina hori ez da ia inon
egin. Hor dugu Latiorroko Eskolaren kasua. Novotec arduratu
zen Laudioko udal-eraikinetako
amiantoaren inbentarioa egiteaz.
Enpresa horrek eginiko txostenean esaten da teilatuaren
azpian fibrozementuzko plakak
daudela. Ez da
amiantoa kendu, ezkutatu
egin da. Hor dago.
Amianto zuntzak
oso txikiak dira, milimetro bateko

diametroan 50.000 sartu daitezke. Ezinezkoa da erabateko segurtasuna bermatzea.


Hortaz gain, eskolako beste
zenbait tokitan ere amiantoa zegoen (lorategietan, adibidez), eta
enpresako kideek ez zuten ikusi.
Udalak dio udan kenduko duela,
ordura arte arriskua bere horretan utziaz. Hipokresia asko dago
gai honekin.
Zer nolako eragina izango du
guzti honek etorkizunean?
Handia. Estatu Espainiarrean
2001an debekatu zen amiantoa.
Urte hartan material horrekin
lan egiten zegoen langile batek
baliteke hemendik eta 50 urtera arte sintomarik ez nabaritzea.
Hori da enpresariek izan duten
abantaila: jendea batzuk beranduago hasi dela hiltzen.
Lehen oso merkea zelako erabiltzen zen amiantoa. Orain apur
bat garestiagoa da, leku askotan debekatu dutelako.
Baina, debekuak debeku,
ekoizpena ez da txikitu. 2
milioi tona inguru produzitzen dira urtero. Beste herrialde batzuetara eramaten ari dira orain heriotza.

7 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

_jendartea
Hasi dira Olentzero eta Maridomingi
eskualdean euskara eta ilusioa zabaltzen
_BISITAK
12.16

12.21

18:00 LAUDIO
Olentzero eta Maridomingiren
ikazkinen bisita
Ugarte Plaza

17:30 LAUDIO
Olentzero eta bere lagunak,
euskal mitologiari buruzko
umeentzako saioa
Basalarrina

OSTIRALA

12.17

LARUBATA
17:00 KEXAA
TXANGOA
Olentzeroren bisita
Arcos de Quejana-ko gaztelekua
16:00 LUIAONDO
Olentzero eta Mari Domingiri
eskutitzak emateko aukera
Santo Domingo larrea

12.18

IGANDEA

Murga bisitatu zuten iragan asteburuan Olentzerok eta Maridomingik. / Laura Guerrero eta Itziar Urrutia

Hainbat ikastetxe eta plaza zeharkatuko dituzte Olentzerok eta


Maridomingik datozen egunetan. Murgan eta Amurrion hasi dute
ibilbidea. Euskara eta ilusio dakartzate opari.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares
Urtero bezala, aurten ere
menditik jaitsiko dira Olentzero
eta Maridomingi, herritar guztien artean ilusioa, elkartasuna
eta euskara banatzeko. Hasi dira
dagoeneko eskualdeko hainbat
txoko zeharkatzen, eta datozen
egunetan ere beste horrenbeste bisita egingo dituzte.
Iragan (1) asteburuan, esaterako, Murgan egon ziren Olentzero eta Maridomingi. Amurriotik
ere pasa ziren, Gazte Alaiak taldeko kideekin egoteko.
Datozen egunetan zitak ugarituko zaizkie, Aiaraldeko txoko askotan baitute hitzordua (2):
Laudion, Artziniegan, Amurrion,
Aiaran, Arakaldon, Arrankudiaga-Zollon, Urduan, Okondon
edota Orozkon. Kasu batzuetan
ikazkinak bertaratuko dira euren
ordez, eta ume zein nagusi guztien gutunak jasoko dituzte.
Txondorrera bisita
Datorren igandean (abenduak
18), aldiz, umeak izango dira
Olentzero eta Maridomingi bi-

Murga eta
Amurriotik pasa
dira dagoeneko
Olentzero eta
Maridomingi,
eta datozen
egunetan
Aiaraldeko
gainontzeko
txokoak
bisitatuko
dituzte

sitatzera joango direnak. Goikomendira bertaratuko dira, Olentzeroren etxea eta txondorra (3)
ikustera. Irteera 10:45ean izango da eta 14:15ean itzulera. Autobuserako tiketak salgai daude
dagoeneko Amurrioko Turismo
Bulegoan.
Etxera deika
Aipatutako bisita guztiez gain,
lan estra bat ere egingo dute
Olentzero eta Maridomingik:
etxera deituko diete hala eskatzen duten ume zein nagusi guztiei, gabon zoriontsuak opatzeko.
Horretarako laudioko APILLeko kideak diren saltokietan topatu daitezkeen kupoietako bat
hartu eta bete behar da. Abenduaren 23ra arte egongo dira
deiak egiten.

Hiztegi lagungarria

Iragan(1), pasa den / Hitzordua(2), zita / Txondorra(3), ikatza


egiteko egiten den egur meta

10:45 AMURRIO
TXANGOA
Olentzeroren txondorrera bisita
Goikomendi
16:30 TERTANGA
Domkero: Olentzero eta
Maridomingiri ongi etorria
egiteko txangoa
Tertanga Etxea

ASTEAZKENA

12.23

OSTIRALA
9:45 OROZKO
Olentzeroren kalejira
Eskolatik
18:15 ARTZINIEGA
Olentzeroren jaia
Arteko Gure Ama Santutegian
9:45 OROZKO
Olentzeroren kalejira
Eskolatik
19:00 RAKALDO
Olentzero eta Maridomingi
Herriaren erdigunean

12.24

LARUNBATA
16:30 AMURRIO
Olentzerori ongi etorria
Felix Murga kalea

17:00 KEXAA
TXANGOA
Olentzeroren bisita
Arcos de Quejana-ko gaztelekua

17:00 LUIAONDO
Olentzerori harrera
Zubibarritik irteera eta
frontoian harrera

18:00 ARTZINIEGA
Ikazkinaren helduera eta
Olentzerorentzako gutunen
bilketa
Museo Etnografikoan

17:00 OROZKO
Olentzeroren kalejira
Nagusien egoitzatik

12.20

ASTEARTEA
17:00 MENAGARAI
Olentzeroren bisita
Eskola

12.21

ASTEAZKENA
17:30 LAUDIO
Olentzero eta bere lagunak,
euskal mitologiari buruzko
umeentzako saioa
Basalarrina

17:30 URDUA
Olentzero eta
Maridomingiren kalejira
Hirigunean
17:30 ARRANKUDIAGA-ZOLLO
Olentzero eta MaridomingirI
ongi etorria
17:30etan Garondotik jaitsiera
eta 18:00etan frontoian
18:15 LAUDIO
Olentzero eta
Maridomingiren kalejira
La Milagrosa eskola
paretik abiatuta, Herriko
Plazaraino
18:15 ARTZINIEGA
Olentzeroren kalejira
Geltoki Plazatik

12.20

12.25

17:00 MENAGARAI
Olentzeroren bisita
Eskola

11:30 AMURRIO
Olentzeroren bisita
Nagusien Etxea

ASTEARTEA

IGANDEA

9 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

_jendartea
Aniztasun
funtzionalaren eta
sexuaren artean,
dena egiteke

Koldo

Gilsanz
PSIKOLOGOA

_Hankamotz

Udan aurkeztu zuen Iigo


Martinez Sagastizabalek
Yes, we fuck! filma
kataluniarra Orbeko Etxean.
Aniztasun funtzionala duten
pertsonen sexualitatea du
hizpide dokumentalak. Alor
horretan eskualdean dena
egiteke dagoela dio.

Euskararen mugak

Dantza inklusiboa jorratzen du baita Iigo Martinez Sagastizabalek, Quebradas e imperfectas ikuskizunarekin. Argazkia: 10 sentidos jaialdia

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares


Apenas jorratutako gaia da
aniztasun funtzionalaren eta sexualitatearen arteko harremanarena, are gutxiago Aiaraldean.
Hori argi du Iigo Martinez Sagastizabal laudioarrak. Kristalezko hezurren gaixotasuna bezala ezagutzen dena du berak, eta
gurpildun aulkian dabil horregatik. Sexu beharrizanak dituen eta
aniztasun funtzionala duen aiaraldear batek sexologo batengana jo
dezake gehien jota. Ez dago, nik
dakidala, gaia jorratzen duen erakunderik, azaldu du.
Bartzelonaraino mugitu behar
izan zuen Martinezek mota horretako eragile bat ezagutzeko.
Txundituta (1) geratu zen hirian
dagoen mugimenduarekin. Bi
elkarte nagusi daude, Tandem
Team eta Sex Asistent Catalunya. Asistentzia sexuala eskubide gisa aldarrikatzen dute biek,
eta sexu-laguntzaileen beharra
jorratzen(2) dute.
Filmaren enbaxadore
Dena dela, Martinezen iritziz,
alor horretan Katalunian egin
den gauzarik apurtzaileena ez
da erakunde batetik etorri, zinematik baizik. Yes we, fuck! dokumentalaz mintzo da.
Aniztasun funtzionala duten
sei pertsonen bizitza sexuala
erakusten du iaz estreinatutako

filma horrek. Proiektua egingo zutela ikusi nuenean kontaktuan jarri nintzen zuzendariekin,
prest nengoelako laguntzeko
edota pelikulan agertzeko, oroitu du Martinezek. Baina ordurako grabaketa bazegoen eginda,
eta crowfunding kanpainan parte
hartzera mugatu zen laudioarra.
Hala ere, filmaren zuzendariak
ezagutzeko parada(3) izan zuen estreinaldiaren egunean, eta horrela bihurtu zen filmaren Euskal
Herriko enbaxadore. Izarran eta
Laudioko Orbeko Etxean aurkeztu du pelikula. Jendea harritu eta
hunkitu egiten da proiekzioan, eta

Sexu beharrizanak dituen


eta aniztasun funtzionala
duen aiaraldear batek
sexologo batengana jo
dezake gehien jota, ez
dago gaia jorratzen duen
inolako erakunderik
Bartzelonara iristean
zeharo txunditu
nintzen bertan dagoen
mugimenduarekin

eztabaida interesgarriak sortzen


dira, ziurtatu du. Zenbait ikuslek
filmaren eszena esplizitu batzuk
kentzea proposatu dutela azaldu du Martinezek, modu horretan eskoletan jarri ahal izateko.
Baina ni ez nago horrekin ados,
gaineratu du, ez da ezer bortitza
ikusten.
Dena egiteke
Filmaren zuzendarietako baten beste proiektu batean ere
hartu du parte Iigo Martinez Sagastizabalek. Oraingoan, kamararen aurrean, Vivir y otras ficciones filma luzea iragartzeko
esketxean. Aniztasun funtzionala duten beste pertsona batzuekin batera agertzen da Martinez
bertan. Horrelako egitasmoek
gaia jendarteratzen (4) laguntzen dutela uste du.
Hala ere, Aiaraldean dena dago
egiteke, laudioarraren iritziz.
Ikusgarritasuna eman behar
zaio gaiari. Zerbait natural gisa
ikusi behar da aniztasun funtzionala duten pertsonek euren sexu
nahiak azaleratzea. Muga asko
daude oraindik hausteke.

Hiztegi lagungarria
Txunditu(1), harritu / Jorratu(2),
landu / Parada(3), aukera / Jendarteratu(4), sozializatu

Yes, we fuck!

Zuzendariak: Antonio
Centeno eta Raul de la
Morena
Urtea: 2015
Iraupena: 60 minutu
Sipnosia: Aniztasun funtzionala duten pertsonen
sexualitatea jorratzen du
filmak, benetako sei istorioren bidez.
+BIDEOA:
Laudioko
Orbeko
Etxean
eginiko
aurkezpena

uskararen Egunari
buruz amama batekin berbetan, Aiaraldea euskalduntzeko
oraindik lan galanta falta zaigula komentatu nion. Dagoeneko asko hedatu da euskara! esan zidan eta bere haurtzaroko egoera azaldu zidan:
Baranbion jaio zen guda aurretik eta nerabezaroa Urrexolan eman zuen, Orozkon.
Garai hartan, Baranbion
eta Amurrion ez omen zen ia
euskararik erabiltzen. Orozkon, ordea, euskara zen nagusi. Muga oso argia zen. Uribiarteko etxekoak euskaldunak ziren. Altube ibaian gora
ehunka metro eginda, Bergantzako bidegurutzera heldu
eta bertan denak erdaldunak.
Nekez ulertzen zuten elkar asteburuetako merkatuetan!.
Hala izanda, egia da euskara dezente hedatu dela, gaur
egun Aiaraldean euskaldun
kopurua gora doa eta. Euskara, aldiz, ez da neurri berean
plazara jalgi.
Honen arrazoia gaur egungo muga ikusezinak dira, hala
nola inertziarena (gure artean beti egin dugu erdaraz),
lotsarena (nire euskara traketsaz esateko hobe erdaraz), zuhurtziarena (besteak
agian ez dit ulertuko) edo eta
alferkeriarena, besteak beste.
Guda aurreko muga, etsai
handiak tartean, gure hizkuntza maitatuz eta erabiliaz
gainditu genuen. Gai izango al
gara egungo muga ikusezin
hauek ere gainditzeko?

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

10

_kultura
Manuel de Mezcorta: Artziniegako
prokuradore euskalduna 1682an
1682an eztabaida bat egon zen Artziniegako ermandadeko prokuradorea euskaldun
elebakarra zelako. Batzarrean parte hartzeko gaztelania jakitea derrigorrezkoa izatea
erabaki zuten orduan, isunen mehatxupean.
ERREDAKZIOA I Xabi Zalbide Etxeberria
Duela 334 urte, 1682ko azaroaren amaieran, Santa Katalinako Batzar Nagusia egin zen Gasteizko San Frantzisko komentuan,
urtero lez(1). Ermandade guztietatik joandako ordezkariak -prokuradoreak- batu ziren probintzian eztabaidatu, aztertu eta konpondu
beharreko gaiez jarduteko.
Bilera hilaren 18an hasi zen, eta
astebete iraun zuen, hurrengo ostiralera arte, ohi bezala. Hain zuzen ere, batzarra amaitzeko egun
bat falta zela -azaroaren 25ean,
Santa Katalina egunean- hizkuntzaren inguruko gorabehera berezi bat jaso zen bilkuraren aktaren
zazpigarren puntuan, Hondarribiko inbasioari kontra egiteko erosi
ziren armak non gorde eztabaidatu ondoren.
Testuan esaten da Artziniegako Ermandadeak batzar nagusira bidalitako pertsonak ez zekiela gaztelaniaz, eta horren ondorioz erabaki oso zehatza hartzen
dela: aurrerantzean ermandadeetako prokuradoreek hizkuntza hori
ezinbestean jakin behar dutela.
Aipatzen da, gainera, hala egin
ezean isun bat jarriko zaiola ermandadeari eta prokuradoreari
berari. Ez zuen polemika handiegirik sortu erabaki horrek, Aramaioko prokuradore Antonio de
Zuazo y Mjica izan baitzen protesta egin eta kontra azaldu zen
bakarra.
Batzar Nagusietako artxiboko
akta begiratuta deskubritu daiteke zein den nor zen Artziniegako prokuradore hura: Manuel de
Mezcorta.
Nor zen Manuel de Mezcorta?
Agiri zehatz bati esker jakin daiteke nor izan zen Manuel de Mezcorta. Artziniegako Udal Artxiboan dago Manuel de Mezcortaren
expediente de limpieza de sangre
deritzona. Dokumentu horrek argitzen du Manuel de Mezcorta Santa Coloma izan zela 1682ko ekainaren 28an prokuradore izateko
tramiteak bete zituen pertsona.
Gisa horretako agiriak beharrezkoak ziren kargu publikoak, erlijiosoak, judizialak edo militarrak
betetzeko; eta helburua zen kargu horietatik baztertzea arbaso

Luis

Vil
ZINEMAGILEA

_Kamerinoa
Iritsi dira Gabonak

E
Euskararen inguruko gorabehera hori jasotzen da batzarraren aktan. Argazkia: Artziniegako Udal Artxiboa

Gatazka hori
gertatu zenean
zera erabaki
zen Batzar
Nagusietan:
aurrerantzean
prokuradoreek
gaztelaniaz
derrigor jakin
beharko zutela
Anekdota horrek
frogatzen du
garai horretan
bazeudela
euskaldun
elebakarrak
maila sozial
nabarmeneko
aiaraldearren
artean

ez-kristauak zituzten pertsonak.


Ez dago datu gehiagorik bere bizitzaz, soilik geroago sindiko-prokuradore ere izan zela Artziniegan,
eta Artekalen bizi zela 1710ean.
1735eko uztailaren 20an hil zen
Artziniegan bertan, 74 urterekin.
Lekukotasunaren balioa
Esan gabe doa testu-txatal (3)
labur horretan azaldutakoa oso
datu baliotsua dela gure eskualdeko euskararen geografia historikoa aztertzeko. Alde batetik erakusten du maila sozial nabarmeneko pertsona batzuk ere euskal
elebakarrak zirela, Batzar Nagusietara joaten ziren pertsonek ricos e abonados izan behar zutelako; eta ez zelako, ondorioz, edozein herritar izendatzen kargu horretarako.
Beste alde batetik, datuak argia ematen dio Artziniega inguruko hizkuntzen auziari eta, aldi berean, eskemak hausten ditu, erakusten baitu garai hartan, XVII.
mendearen amaieran, maila sozial handiko eta Artziniegan jaiotako pertsona batek euskaraz baino ez zekiela.
Manuel de Mezcortarekin jazotakoa dela-eta, hartutako erabakiak gaztelaniaz ez zekiten prokuradoreak ez onartzeak- ondorioak

izan zituen. Hala, ia ehun urte geroago, 1770an, Laudioko prokuradore Antonio de Aldaiturriaga ez
zuten onartu, eta 10.000 marabediko isuna jarri zioten gaztelaniaz
irakurtzen eta idazten ez zekielako. Dena dela, badirudi isun hori
bertan behera geratu zela, Laudioko Ermandadeak argudiatu zuelako ez zegoela eskakizun horiek betetzen zituen inor.
Euskararen aldeko jarrera
Euskararen aldeko jarrera Arabako Batzar Nagusietan ere aurkitu liteke. Esate baterako 1819. urtean, Laudio eta Aramaioko prokuradoreen eskariz euskara gordetzen zen lekuetan hizkuntza hori
zaintzea eta babestea erabaki zen,
ikusita atzeraka zebilela etengabe.
Testigantza gutxi dira gaur egun
kontserbatzen direnak, euskarak
administrazioan mendetan bizi
izandako gutxiespenaren adierazgarri. Alabaina, aldi berean oso baliotsuak dira euskararen historiaren ikuspegitik.

Hiztegi lagungarria
Lez(1), bezala / Gisa(2), mota / Txatal(3), zati

ta iritsi dira Gabonak.


Milaka urte dituen tradizio hori gure bizitzetara atxikitzen da nahitaez, urtero-urtero. Beti galdetzen diot nire buruari ea zer espero duen jendeak Eguberrietatik. Alde batetik, umeak daude,
edozein sinesmenetik at daudenak. Haur horiek espero dutena da Olentzerok, Erregeek edota Aita Noelek ahalik eta opari
gehien ekartzea.
Beste aldetik, pertsona helduak daude, sinestun zein ez sinestunak, denak tradizioak agintzen duen errituala jarraitzeko
prest. Itxaropenak mugaraino
eramanez beti, dena gehiegikerian oinarritzen. Neurrigabekerian baitago erritual hori oinarrituta. Ondoezak sortzen dituzten
otorduak, kontu korrontea zintzilikatzen duten opariak, eta ahalegin itzelak; espero diren irribarrea eta zoriontasuna mantentzeko. Paradoxikoa da. Gabonak
beste gauza bat izan beharko lirateke sinestunen buruetan, baina sumatzen dut inork ez dakiela zer diren Gabonak. Ez gauza
bat ezta bestea ere. Argiak daude, zuhaitzak, jaiotzak... eta ilusioa dagoela ere diote. Baina dezepzioak ere daude, inoiz betetzen ez diren aurreikuspen eta
hutsuneak. Beti dagoelako hor
urtarrila, zeinetan errealitateak
bere tokian jartzen duen berriro dena.
Beti galdetuko diot nire buruari zer espero duen jendeak Gabonetatik. Dakidan gauza bakarra da irabazi askoko errituala izango dela merkatarientzat,
tenplutik kanporatuak izan ziren
horientzat.

_kultur leihoa

Urtzi Odriozola
BIDEO-JOKOAK

Nintendo switch

MUSIKA

Kepa Sojoren
Hileta filma
garaile Zaragozako
Zinema Jaialdian

Punk, hardcore eta


rap doinuak Gorrotoz
Haziak taldearen
lehen diskoan
Hamar kantuz osatutako diskoa da, eta punk, hardcore zein
rap doinuak uztartzen ditu Aiaraldeko taldeak. Hainbat kolaboratzaileren ahotsak entzun daitezke diskoan: Hechos veridicos taldeko Alexena eta Oihas Lalunares eta Igor Arzuaga abeslariena.

ERREDAKZIOA I

JAIOTZA ERAKUSKETA

Erakusketak ez du
parekorik munduan,
1.827 jaiotza bildu ditugu
Datorren urteko martxoan
aterako omen du Nintendo
etxeak kontsola berria. Sare
sozialetan bolo-bolo diotenez,
duela lau urte atera zuten mahai
gaineko Wii U kontsola hilda
omen dago dagoeneko eta konpainiak irabaziak izaten jarraitu
nahi badu, zerbait berria eskaini beharra omen dauka.
Oraindik ere emankorrak izaten ari diren 3DS (2011ean argitaratua) eta 2DSari (2013an argitaratua) etekina ateratzen ari
da azken aldian Pokemon Sun
eta Moon bezalako jokoen bitartez, baina olatua apaltzen ari da
nonbait.
Apustu berri horrek Switch
izena du eta mahai gaineko kontsola eta kontsola eramangarri baten hibridoa izango da. Hau
da, eramangarria izango den oinarrizko zati bat izango du, non
gadget edo gailuak konektatu
ahal izango zaizkion. Gailu horiek aginteak edota mahai gaineko oinarri bezala erabiltzeko
konektorea izan daitezke.
Horrek askatasuna emango
dio jokalariari kontsolaz egongelako telebista panoramiko
eta sofaren goxotasunean edota edozein kale bazterretan gozatu ahal izateko.
Ikusteke geldituko zaigu zein
beste gailu ezberdin eta berri
konektatu ahal izango zaizkion
kontsola honi. Nintendo ezagututa ziur zerbait berria aterako
duela!
Bitartean, promozioko bideo
bat eta konferentzia bateko argibide batzuk besterik ez dakizkigu. Pixkanaka argitzen ari da
hainbeste aipatua izan den Nintendoren etorkizun handiko NX
kontsola hori zertan gauzatuko den.

TERESA LAFRAGUA ALVAREZ (Artziniega, 1956) urteak daramatza Munduko Jaiotzak erakusketa antolatzen Santxotena Museoan.

Estatuko filma labur onenaren saria irabazi du Kepa Sojoren


Hileta lanak Zaragozako Zinema Jaialdiaren XXI. edizioan. Lorpen garrantzitsua da hori, Goya
sarietarako nominazioa lortzeko
lehen pausoa baita askorentzat.
Aipatzekoa da baita, sari hori lortuta, prestigio handiko beste lan
batzuen aurretik geratu dela zinemagile laudioarraren pelikula.
Timecode filma da horren adibide. Sojoren lanaren atzetik geratu
zen pelikula hori Zaragozan, Cannesen garaile atera eta Oscarretarako aurre-hautatua izan arren.
2016ko apirilean estreinatu
zenetik estatuko zein nazioarteko hogei jaialdi ingurutan hautatu dute Sojoren filma, eta lau sari
lortu ditu momentuz.

Mankaos
taldearen
hirugarren lana
aurkeztu dute

ERREDAKZIOA I
Lan berria argitaratu du Mankaos taldeak, Clavado izenarekin. Taldeko kideak arduratu dira
diskoaren grabaketa eta ekoizpen prozesu osoa aurrera ateratzeaz.
2001ean argitaratu zuen rock
talde laudioarrak bere lehenbiziko erreferentzia: Al adulto.
Hamabi urte beranduago plazaratu zuten euren bigarren diskoa: Memoria de la procedencia. Oraingoan, baina, taldearen
zaleek hiru urte baino ez dituzte
itxaron behar izan abesti bilduma berriaz gozatzeko.
Taldearen bandcamp kontuan
entzun daitezke abesti guztiak.
Hala ere, formatu fisikoan ere
eskuratu daiteke diskoa, lau euroren truke.

Aketza Merino
HISTORIALARIA

_Lurpetik
Teresa Lafragua Alvarez da erakusketaren antolatzaile nagusia. / Teresa Lafragua

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares


Aurten ere Munduko Jaiotzen
erakusketa antolatu duzue Artziniega Museoan. Zer nobedade
dakartza?
Aurten 1.827 jaiotza ditu erakusketak, iaz baino 200 gehiago. Erakusketa hau bakarra da
munduan, hori esaten didate nazioartean dauden erakusketak
ikertzen dabiltzanek. Eta hemen
daukagu, Artziniegan. Gehiago
baloratu beharko litzateke, ez
baita uste bezain ezaguna.
Nola iritsi zarete 1.827 jaiotza
izatera?
Duela 18 urte hasi ginen erakusketa hau egiten, Bozateko Gorrienea museoan. Jendeari ekimena gustatzen zitzaiola ikusi genuen orduan, eta geroz eta jaiotza
gehiago lortzen hasi ginen, gure
kabuz edota munduan zehar bidaiatzen duten senide eta lagunen
laguntzarekin. Egiten ditugun bi-

daiak baliatu egiten ditugu tokian


tokiko artisauekin kontaktatu eta
jaiotzak enkargatzeko.
Bisita gidatuak egiten dituzue.
Zer nolako harrera jasotzen ari
zarete bisitarien aldetik?
Bisitariak harritu egiten dira
erakusketa ikusten dutenean. Jende gehiena bisita labur bat egiteko intentzioarekin sartzen da museora, baina jaiotza guztiak ikusteko ordu bat baliatu behar da gutxienez. Normalean ordu eta erdi
igarotzen dute esposizioan. Jendearen harridura hori da erakusketa prestatzera motibatzen zaituena. Bi hilabete behar izaten ditugu erakusketa osoa muntatzeko. Herrialde askotako piezak
ditugu: Hego Amerikakoak, Indonesiakoak, Europakoak zein Espainiako hainbat Autonomi Erkidegoetakoak. Errusiako jaiotza ugari
ditugu aurten, 20 inguru.

Amurrioko Bataila (1833)


1833ko urrian hasi zen lehen Karlistada. Azaroan karlistek bataila batzuk galdu zituzten, eta borrokalari asko etxera bueltatu ziren
indultu bati esker. Egoera larrian zegoen kausa karlista Gaztela eta
Euskal Herriko mendebaldean.
Baina, abenduaren hasieran, Gregorio de la Torre buruzagi karlistak 260 pertsona bildu zituen Arratian, Juan Antonio de Goiri, Lngara eta Juan Antonio de Verastegui El Luqui buruzagiekin batera.
Egun batzuk geroago, Orozkora pasa ziren. Bitartean, Francisco Linage koronel liberala zegoen Amurrion, Aiaraldea kontrolpean zeukana, baina bere indar militarrak nahiko eskasak ziren: 120 karabinero eta zaldizko batzuk zituen bakarrik. Hau jakinda, La Torrek Linage ustekabean harrapatzea erabaki zuen.
Gauez abiatu ziren karlistak Orozkotik eta Amurrio erasotu zuten
abenduaren 17ko egunsentian. La Torre bere helburua lortzear egon
zen: Linage ohearen azpian ezkutatu zen karlistak bere bila joan zirenean, eta soldadu liberalak erdi-jantzirik atera ziren kalera borrokatzera. Linage karabineroekin elkartu zen herriko plazan (horrela
agertzen da dokumentazioan, gure ustez eliza eta Urrutiako jauregiaren arteko gunea izango litzateke) eta, zaldizkoekin batera, Bilboko bidetik eraso egin zuten. Karlistek atzera egin zuten, baina herritik
oso gertu indartu ziren, eta berbertatik tiro egin zieten liberalei. Beraz, Linage eta bere indarrak Amurriora itzuli ziren, eta karlistak berriro Orozkora.Gregorio de la Torre buruzagi karlista ez zen Orozkora bueltatu. Errege Bidean hilda topatu zuten. Baina inoiz ez da jakin karlistek nahi gabe tirokatu zuten ala Linageren zalditeriak akabatu zuen.

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

12

_kirola
SASKIBALOIA

FUTBOLA

Euskadiko Selekzioko eta Zaraobe Klubeko


partidak uztartuko ditut aurrerantzean

Klasifikazioko
liderra da CD
Ordua, 9 partidu
jarraian irabazita

Eginkizun bikoitza izango du hemendik aurrera RICHIS OMORUYI (Amurrio,


2003) saskibaloi jokalariak. Zaraobe Saskibaloi Klubeko partidak Euskadiko
Selekziokoekin uztartu beharko ditu, bi taldeetan arituko baita.
Baina infantil kategoriara
pasa nintzenean pibot bezala
hasi nintzen jokatzen, eta postu
horretan nabil gaur egun. Pibota izateko altuera apur bat izan
behar duzu, baina baita mugikortasun asko ere.
Nondik datorkizu saskibaloiarekiko zaletasuna?
Saskibaloia baino lehen balleta egiten nuen, egun batean
gehiago ez egitea erabaki nuen
arte. Orduan amak esan zidan
kirolen bat egin beharko nuela.
Nire lagun batzuk saskibaloian
aritzen ziren eta nire nebak eta
nire aitak ere entrenatzen zuten. Horregatik hautatu nuen kirol hori. Gustura nago saskibaloian, eta ondo moldatzen naiz.

Sei urte zituenetik dabil Richis Omoruyi saskibaloian jokatzen. Argazkia: aiaraldea.eus
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares
Euskadiko Selekzioarekin
aritzeko hautatu berri zaituzte.
Nolatan?
Euskadiko Torneoa eta gero
aukeratu zituzten selekziorako jokalariak. Behatzaileak(1) joaten dira torneoko partidetara, eta eurek hautatzen dituzte.
Hamazazpi neska hartu gintuzten lehenbizi, eta hamabi geratu
gara azkenean.
Pozik hautaketarekin?
Bai, noski.
Zaraoberekin entrenatzen jarraitzeko asmoa daukazu?
Bai. Euskadiko Selekzioarekin
igandeetan baino ez dugu entrenatuko. Duela bost aste hasi ginen horretan, eta pozik nago.
Maila altua dago. Zaraoberekin
astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatzen dut. Posible
izango dut biak -Selekzioa eta
Zaraobe Kluba- uztartzea (2).
Hasi zarete selekzio gisa partidak jokatzen?

Sei urterekin
hasi nintzen
saskibaloian
jokatzen. Balleta
egiten nuen
ordura arte
Geroz eta
emakume
gehiago gabiltza
saskibaloian
jokatzen

Aurreko asteburuan Asturiasen egon ginen, torneo batean.


Beste bi selekzioren aurka jokatu genuen bertan.
Datozen asteetan ere beste
hainbat partida izango ditugu.
Miranda de Ebrora joango gara,
eta selekzio guztietako kideak
batuko gara gero; Murtzian edo
Andaluzian, oraindik ez dago
zehaztuta(3).
Eta Zaraoberekin?
Aurreko astean ez genuen
partidarik izan, baina datozen
asteetan batzuk izango ditugu.
Zaraoberekin soilik larunbatetan izaten ditugu norgehiagokak(4).
Apurka-apurka entrenamenduen bidez hobetzea da gure asmoa.
Urteak daramatzazu saskibaloian jokatzen.
Bai, sei urterekin hasi nintzen.
Benjaminetan hasi nintzenean
ez nuen postu konkreturik taldean.

Saskibaloi talde ugari daude


eskualdean. Maila altua dago?
Maila ona dago. Ez dugu Laudioko klubaren aurka jokatu,
baina onak izango direlakoan
nago. Zaraoben, baina, ni naiz
2003an jaiotako jokalari bakarra. Urte bat gehiagoko jokalariekin jokatu behar izaten dut.
Alde handia dago zure adinekoekin edo urte bat gehiagoko
kideekin jokatzearen artean?
Alde apur bat bai, badago.
Euskadiko Selekzioarekin nire
adineko jokalariekin nabil entrenatzen, eta aldea nabaritzen da.
Emakume gutxi daude saskibaloian?
Geroz eta gehiago gaude. Klubek ate irekien jardunaldiak egiten dituztenean neska asko bertaratzen dira, eta talde ugari
sortzen dira horrela.
Zer nolako harremana duzu
selekzioko beste jokalariekin?
Ona. 2015ean elkarrekin egon
ginen txapelketa batean, eta
oso ondo moldatzen gara gure
artean.

Hiztegi lagungarria
Behatzaile(1), ikuskatzaile / Uztartu , batu, aldi berean egin / Zehaztuta(3), konkretatuta / Norgehiagoka (4), lehiaketa
(2)

ERREDAKZIOA I
0-2 garaitu zuen CD Orduako gizonezkoen taldeak Durangoko Bikainak. Honekin 9 dira urduarrek
jarraian irabazi dituzten partiduak,
eta liderrak izatea ahalbidetu die
horrek.
FUTBOLA

Lehen postutik
puntu batera
kokatu da
Altzarrate

ERREDAKZIOA I
Puntu bat gehiago baino ez du
behar Altzarrate Kirol Elkartearen
A taldeak ligako lehen postuan kokatzeko. Lakua B taldearen aurkako partidan 0-3 irabazi ostean lortu du Laudioko taldeak posizio hori.
TXIRRINDULARITZA

Astanan arituko
da Aritz Arberas,
prestatzaile fisiko
gisa

ERREDAKZIOA I
Amurrioko Aritz Arberas fitxatu
du Astana Team txirrindulari taldeak. Denboraldi osorako kontratua sinatu du prestatzaile fisikoak
Kazakhstango Gobernuak babestutako txirrindularitza taldearekin.
Skydive taldean aritu zen iaz.

13 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

_kirola
ZIKLOKROSSA

Podiuma zapaldu dute Iaki Guaresti,


Iosu Isasi eta Luisa Ibarrolak

Lehen postua lortu zuen Iaki Guarestik Asteasun. Argazkia: Aiarako T.E.

ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares


Hainbat garaipenez gozatzeko
aukera izan du azken egunetan Aiarako Txirrindulari Elkarteak. Iragan
abenduaren 8an Iaki Guaresti baranbioarrak lehen postua eskuratu
zuen Asteasun (Kadete kategorian),
Ziklokrosseko Euskal Koparen baitako lasterketan. Mikel Beraza hamargarren kokatu zen proba berean. Igorren jokatu zen Euskal Koparen azken lasterketa, igandean.

Iaki Guarestik hirugarren bukatu


zuen sailkapen orokorrean.
Iosu Isasi aiararrak, berriz, txapela eskuratu zuen iragan larunbatean Elorrion jokatutako Espainiako Kopan.
Luisa Ibarrola txirrindulari saratxoarrak, bere aldetik, bigarren
postua lortu du Challenge Euskadi-Basque Country ziklokross txapelketan (Junior kategorian).

HERRI LASTERKETA

Larunbatean
egingo da Amurrion
Berdintasunaren
Aldeko Lasterketa

ERREDAKZIOA I
Abenduaren 17an (larunbata) ospatuko da Amurrion Berdintasunaren Aldeko Herri Lasterketaren V.
edizioa. Lau lasterketa izango dira
guztira, mistoak laurak. Adin-txikikoek lasterketaren egunean bertan eman ahalko dute izena, probak hasi baino 30 minutu lehenago. Adin nagusiko parte hartzaileek, baina, aurretik eman beharko
dute izena www.sailkapenak.com
web-orrialdean.
Zaraobe Saskibaloi Klubeko
nesken taldeko kideak izango dira
lasterketaren aurtengo edizioko
omenduak.

[ ARGAZKI GALERIA ] Laudioko Ibar Krosa: Laudioko Ibar Krosaren


XXXII. edizioa egin zen Ellakuriko zelaietan iragan igandean.
Eskualdeko zein kanpoko ehunka korrikalarik hartu zuten parte.
Argazkia: Oinkariak

[ BIDEOA ] Aiaraldeko borrokalariak Lasesarreko kiroldegian: Dani


Tojo laudioarrak emaitza nulua lortu zuen, hiru round oso parekatu
egin zituelako. Beat Agirre orozkoarrak galdu egin zuen borroka.

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

14

_Herriko plaza
_agurrak

Bidali zorion agurra egunkaria@aiaraldea.eus helbidera urtarrilaren 6a baino lehen. Interneten zuzenean argitaratu ditzakezu aiaraldea.eus-eko komunitatean.

Arkaitz eta Endika

Zorionak Arkaitz eta Endika


zuen 8. urtebetetzean! Izugarri
gozatu urtarrilaren 5ean!
Etxekoak

Irune

Zorionak Irunetxu! Poztasun


handiarekin ospatu zure 16. urtebetetzea!
Monica eta Itzitxu

_denborapasak

ERRAZA

Iaki

Urteak aurrera egin eta zu beti


bezain fin! Agur eta ohore 27 urteei Iaki agure.
Patrizioak

Nayel

Zorionak Nayel! 8 urte jada gure


ondora etorri zinela. Jarraitu horren
maitagarria izaten! Muxuak!
Familia

Urtzi

Zorionak Urtzi txikia zure 5. urtebetetzean! Orain bezain bihurria izaten jarraitu!
Familia

_horoskopoa

ZAILA

DENBORAPASEN SOLUZIOAK
Sudoku, hitz-gurutzatu eta hitz gezidunen soluzioak web-gunean
ikusgai: http://www.aiaraldea.eus/users/denborapasak

TARTALO
01.20 - 02.18
Zergatik eskatzen diozu dena Olentzerori, Mari Domingiren eskutan
ezer utzi gabe? Urtero espero zenuena jaso ez duzulako Gabonetako magia desagertu da zuretzat,
saia zaitez beste pertsonai magikoengan konfiantza izaten!

GALTZAGORRIAK
02.19-03.20
Materialtasunetik ihesi bazaude zergatik ez dituzu sentimenduak adierazten? Gabonak ez ezik hainbat gauza zoragarri sentiarazi dizute gurasoek. Zergatik ez duzu zure maitasuna opari bihurtzen haiek zuri entregatutakoa bueltan emanez?

HERENSUGE
03.21-04.20
Garai berezia heltzear dagoen
honetan detailetxoen bila zaude,
baina dendetan sartzen zaren
bakoitzean giroa ikusita kexatu
egiten zara, jendearen zalaparta
da nagusi. Utzi biraoak botatzeari,
berandu zabiltza beti.

LAMIA
04.21 - 05.20
Zergatik zara beti ikatzaren
beldur? Bizitzaren isla baino ez da
ikatza. Garai ilunak garai gozo eta
baliodunak dakartzate bukaeran.
Iluntasuna egon behar da argia egon
dadin. Sentimendu kontrajarriak dira
gehien erakutsiko dizutenak.

BASAJAUN
05.21 - 06.20
Hiru puntako askal batekin,
sakatrapua bailitzan ezti-lapiko
handisko bati barrua uts-uts ein
neutsan. Bazkari eta afarietan
eskuzabalagoa izaten ikasi
beharko zenuke, urtero zara
platera bukatzen duena.

BASANDERE
06.21 - 07.20
Nik ere eskaritxo bat gure ikazkinari, maitasuna nahi dut, maitasuna
nahi dut niretzat opari. Zure nahi eta
beharrak ez daude soilik magiaren
esku. Sentitu ahal izateko sentitzeko nahia egon behar da, bihotza arinduaz eta barkamenari lekua utziaz.

GAUEKO
07.21 - 08.21
Oporrak, oporrak, Gabon oporrak!
Utzi lantxoak, dira Gabonak!
Trimestrea zein lauhilabetekoa
bukatuta, har itzazu beharrezkoak
dituzun egun libreak! Ikasketek
eta oporrak bat egin behar dute,
denbora nahikoa dago familia, aisia
eta lana eguneratzeko.

JENTILAK
08.22 - 09.22
Ez itzazu Gabonak madarikatu. Gogoan izan eguberriko bezperan ikazkinarekin amets egiten zenuela, jostailu berriak eta karamelu goxoen
zain zeundeneko zirrara eta gogoa.
Zergatik ez duzu gau bakar batean
behintzat errealitatea ahazten txikitako ametsetan murgiltzeko?

AKERBELTZ
09.23 - 10.22
Gorroto dituzu Gabonak.
Olentzerori zein familiari urtero
oparitzen diezu nazka aurpegi
berdina. Inor ez da zortearekin
jaiotzen, zortea landu egiten da.
Aurpegi hori jasotzen dutenak dira
horretan beti laguntzen dizutenak.

MARI
10.23 - 11.22
Jai handia da gaur herrientzat, jai izan
bedi bai guztientzat, elkarturik maiteki
senideentzat. Har ditzagun jaiak barne-gatazkak baretzeko eta merezi
dutenekin konplitzeko une gisa. Urte
berria akatsen bat zuzentzeko erabili
ezazu eta urte berri on!

ZIRIPOT
11.23 - 12.20
Ez zaitez gozoki eta ardoarekin
pasa jaietan. Ondo dago dieta osasuntsua noizbehinka apurtzea, baina pertsonai mitologiko berri baten bihurtu nahi duzu ala? Sua falta zaizu gero!

SUGAAR
12.20 - 01.19
Elurra teilatuan ikusteko zain bazaude jai daukazu! Loreak loratzear daudela ematen du. Munduko beste puntan gertatzen den bezala bikinian ospatzen bukatuko ditugu hurrengo Gabonak hori bai magia zuretzat, ezta?

15 61. ZENBAKIA /// 2016ko abenduaren 15a /// Aiaraldea

_irakurlearen txokoa

_agenda
12.15

OSTEGUNA

18:00 ARTZINIEGA
TAILERRA
Puntu tailerra gazteentzat
Udaletxea

16:45 OKONDO
HITZALDIA
Compartimos,
euskararen erabilera
Eskola

18:00 LAUDIO
UMEEN AISIALDIA
Liburuz liburu
Liburutegia

17:00 URDUA
UMEENTZAKO EKINTZA
Irakurle kluba, ipuinak,
askaria, tailerrak
Alondegia
17:00 AMURRIO
HITZALDIA
Banku zerbitzuak
Nagusien Etxea
19:00 LAUDIO
HITZALDIA
Oroimen historikoa,
etorkizuna eraikitzeko
Erabilera anitzeko aretoa
19:00 MENAGARAI
KONTZERTUA
Itzalde abesbatza
Eskola

18:00 URDUA
BOLA JOKOA
VI. Gabonetako txapelketa
Bolatokia

19:00 AMURRIO
HITZALDIA
Mateo Balbuena; krisialdiari
buruz
Kultur etxea
19:00 LAUDIO
HITZALDIA
4 laudioar El rocion
Kristalezko etxea

OSTIRALA
16:30 MENAGARAI
KONTZERTUA
Eskutxiko Ahotsak
Eskola

19:00 LAUDIO
KONTZERTUA
Musika banda eta Arte On
San Pedro parrokia

17:00 MENAGARAI
TAILERRA
Scrapbooking, argazki
albumak egiteko
Bolatokia

20:00 LAUDIO
KONTZERTUA
Xabi Basterra, Iskander
Vesga
La Meca taberna

17:00 URDUA
TAILERRA
Gabonetako apaingarriak
Gaztegunea

20:15 AMURRIO
GOSPEL KONTZERTUA
New World Gospel
Ensemble
Amurrio Antzokia (12)

17:30 URDUA
SARI BANAKETA
Gabonetako marrazki
lehiaketa
Alhondegia
18:00 URDUA
HITZALDIA
Urdua elikadura
burujabetzaren bidean
Gaztetxea

LARUNBATA
09:30 OKONDO
KONTZERTUA
Itzalde abesbatza
Parrokia

21:00 URDUA
AFARI BURUJABEA
Tokiko produktuen afaria
Gaztetxea
22:00 AMURRIO
EUSKAL TRASH METAL
Legen Beltza, Legalize
Murder, Hilotz
Burubio Kulturgunea

12:00 OROZKO
TERREA LEHIAKETA
Azoka, terrea haragi
dastaketa...
Herrigunea
16:15 AMURRIO
PAREKIDETASUNA
Berdintasun Lasterketa
Juan Urrutia plaza

BERDINTASUN
TOPAKETAK

18:00 OROZKO
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Abeltzaintzari buruz
Donibane Aretoa

19:00 LAUDIO
JARDUNALDIAK
TTIPri buruzko hitzaldia,
afaria eta olerki emanaldia
Gure Aukera

12.16

12.17

16:30 TERTANGA
DOMKERO
Irakurle kluba, ipuin
kontalaria, askaria
Tertanga etxea
17:00 URDUA
TAILERRA
Gabonetako apaingarriak
Gaztegunea

12.17 LARUNBATA
Amurrioko Reforrean
10:00 Harrera
11:00 Hitzaldia
12:00 Lantaldeak
14:30 Bazkaria

17:30 LAUDIO
SORGIN ZAPATUAK
Ituio magoaren
ikuskizuna, askaria
Lamuza Parkeko Ludoteka
18:00 LAUDIO
ANTZERKIA
Hazten, ikastolako
ikasleen eskutik
Lanbide Heziketa

10:00 AMURRIO
TENIS TXAPELKETA
Umeentzako Gabonetako
II. Tenis Txapelketa
Zabaleko

18:00 KEXAA
BOLA JAURTIKETA
Bolatokia

11:30 LANTENO
MARRAZKI LEHIAKETA
Lehiaketa, sari banaketa
Arte Eskola

IGANDEA

12.18

11:00 MURGA
TAILERRA
Gabonetako paketeak
Kontzeju-Etxea

08:00 AMURRIO
GAZTEEKIN
Mendiko teknikak
Valdezcarayn
Herrigunea

11:00 URDUA
BOLA JOKOA
VI. Gabonetako
txapelketa
Bolatokia

08:00 LAUDIO
OXIGENOA EUSKARARI
Baltzolara txangoa
Institutua

11:00 LAUDIO
TAILERRA
Polboroiak eta turroia
Basalarrina

10:00 LAUDIO
GABONETAKO AZOKA
Artisauak, dantzak...
Aldai Plaza

12:00 LAUDIO
TAILERRA
Gurasoentzako Tuppertoy
Gaztelekua

11:00 KEXAA
UMEENTZAKO TAILERRA
Musikoterapia
Arcos de Quejana Jatetxea

12:30 ARESPALDITZA
KONTZERTUA
Koral txikia
Herrigunea
17:00 LUIAONDO
FAMILIA EKINTZA
Ikuskizuna eta askaria
Gizarte Etxea
17:00 URDUA
SARI BANAKETA
Gabonetako marrazki
lehiaketa
Alondegia
18:00 LAUDIO
DANTZA ERAKUSTALDIA
Itxarkundia taldea
Kiroldegia
19:00 ZUHATZA
KONTZERTUA
Itzalde abesbatza
Parrokia
19:00 LAUDIO
KONTZERTUA
Andere abesbatza
San Pedro eliza

12.19

ASTELEHENA
16:00 LAUDIO
SUKALDARITZA IKASTAROA
Sukaldaritza osasuntsua,
Elena Jorrinen eskutik
Zubiko Etxea
18:30 OROZKO
IKASTAROA
Estresa eta antsietatea
kontrolatzeko
Herrigunea
19:00 OKONDO
KONTZERTUA
Itzalde abesbatza
Nagusien egoitza

12.20

ASTEARTEA
16:00 LAUDIO
SUKALDARITZA IKASTAROA
Sukaldaritza osasuntsua,
Elena Jorrinen eskutik
Zubiko Etxea

_ezin galdu

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS: Euskal pailazorik


arrakastatsuenak bihar arituko dira Tipi Tapa Korrika ikuskizun berria
aurkezteko Baueta Kiroldegian 18:00etatik aurrera. 3 euro balioko du
sarrerak eta Euskara Zerbitzuak eta Ohitura Elkarteak antolatu dute.

LAUDIOKO X. HERRI KROSA: Urtarrilaren 29an izango da Laudioko


Herri Krosaren X. edizioa. 27ra arte egongo da aurretik izena emateko
aukera. Egunean bertan inskribatzeko aukera ere egongo da. Lamuza
Plazan hasiko da proba, 10:30ean.

ZINEMA
12.17 LARUNBATA

FLORENCE FOSTER JENKINS


Laudioko LHUI
17:30ean eta 20:00etan (3)
12.18 IGANDEA

LA LEYENDA DE TARZAN
Donibane Aretoa (3)

ZIKOINAK Laudioko LHUI


17:30ean (3)

VAIANA Amurrio Antzokia


17:30ean (3,60)

ESCISIN Burubio Kulturgunea


18:00etan (2)

IGELAK OROZKOKO DONIBANE


ARETOA 19:00etan (3)

QUE DIOS NOS PERDONE

AMURRIO ANTZOKIA 19:30ean


(4,8)

Aiaraldea /// 2016ko abenduaren 15a /// 61. ZENBAKIA

16

_kontra

aiaraldea.eus

Asier

Rubio
BERTSOLARIA

_Leihotik

Txed

JURGI IBARRETXE JIMENEZ

Kalean musika jotzen aritzea ez da latza Hego


Amerikan, badago horretarako aukera
JURGI IBARRETXE JIMENEZek (Laudio, 1975) urteak eman ditu Londresen, eta beste hainbat Hego Amerikan
barrena bidaiatzen, kalean musika joz. Bere bizipenei buruzko dokumentala aurkeztu du: La vida es un viaje.
ERREDAKZIOA I Txabi Alvarado Baares

Zure bidaiei buruzko dokumental bat aurkeztu berri duzu.


Zer kontatzen du filmak?
Txilen baditut lagun maputxe
batzuk, eta denboraldi bat igaro nuen euren buruzagi batekin. Oso tipo azkar eta
argia da, eta asko idazten du euren kulturari edota egitasmoei buruz. Berak bultzatu ninduen nire bizipenen inguruko liburu bat idaztera, eta horri ekin nion.
Horretan nabil
orain. Londresen zein Hego
Amerikan
izandako
bizipenak

bilduko ditut liburuan. Baina dokumentalaren ideia hemen sortu zen, Laudion. Bidaietan grabatutako bideo ugari nituen, material pilo.
Liburua bukatzeko denbora asko beharko dut,
eta horregatik ideia ona
iruditu zitzaidan bien bitartean dokumentala
plazaratzea
Kalean musika jotzeaz bizi zinen
Hego Ameri-

kan. Nolakoa da bizimodu hori?


Herrialdearen eta lekuaren
araberakoa da. Perun eta Ekuadorren leku turistiko asko daude,
lan gutxi eginda diru asko lortzeko parada ematen dizutenak.
Hiri handietan, berriz, alderantziz
gertatzen da: lan pila egin behar
duzu diru gutxi jasotzeko, eta ostatuak garestiagoak dira.
Baina kalean musika jotzen aritzea ez da bizimodu latza Hego
Amerikan, badago horretarako
aukera. Orain dela sei urte Bartzelonan egon nintzen, eta
bertako poliziak bi gitarra kendu zizkidan kalean jotzen aritzeagatik.
Hiri horretan jo ahal
izateko lankide bat izan
behar duzu polizia datorren
behatzen egongo dena. Hego
Amerikan ez. Bertan askatasun
osoa dago kalean janaria saldu,
musika jo edota antzerkia egite-

ko. Kalea denona da bertan, eta


ez dago mugarik.
Londresen zenuen Radio Revolucin proiektu musikala
martxan jarri duzu berriz.
Asmoa Londresen genuen
bera da: Hego Amerikako doinuak jorratzea, hango eta hemengo musikariekin. Kolonbiako
bi perkusionista daude orain taldean, Urduako Txato trikitilariarekin eta Murgako baxu-jole batekin batera.
Baduzu Hego Amerikara itzultzeko asmorik?
Bai, gogo asko ditut itzultzeko. Diru pixka bat aurreztu nahi
dut, taldearekin joan ahal izateko. Argetinan autobus bat merke
erostea izango litzateke asmoa,
eta taldekideak bertan bidaiatzeko atontzea, 3-6 hilabete bitarteko bira bat egiteko kontinentean
barrena.

Euskaratik eta
euskaraz

benduak 8, motxila ganbaratik jaitsi eta


arropa dorreak pilatzen hasi naiz ohe gainean: bi praka, lau kamiseta, galtzerdi eta galtzontzilo andana, lo
-zakua eta hotzik ez pasatzeko
pare bat manta dira lehen pasadan bildu ditudanak.
Egunak dira abenduaren 3ko
ajea egunkarietako iritzi zutabeetan mintzagai ez dela, haize errotak mugitzen zituen haizea apaltzen doa antza. Baina Euskal herriko gazte batzuen buruan, bueltaka dabil azken aldian. Izan ere,
ez da kasualitatea alternatibak
eraikitzeko bidean burutzen diren topaketa batzuetan 12 ildotik Euskararen ildoa hirugarren
ildo aukeratuena izatea. Irudipena daukat badela gazte ehuneko bat abenduaren 3a bezain berezia irudikatzen duena Baraaineko zita.
Protokolo guztietatik harago
goazelako, hausnarketa eta eztabaida egun gogorren ostean, ajerik gabe pilak kargatuta etorriko
garelako, herri hau euskaratik eta
euskaraz eraikiko dugulako.

You might also like