Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

Ur gezako ekosistemak

Multzo honetan ditugu ibaiak, lakuak, lokaztiak, zingirak, lurpeko


urak eta akuiferoak.

Ibaiak
Ibaiak ekosistema urtarrak dira. Ibaietako ekosistemetan bi unitate
ekologiko nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena
eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.
Ibaiaren uretan izaki bizidun asko bizi dira:
Algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei
esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak.
Ornogabe horiek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko
espezieen elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle
biologikoak ditugu. Algak moluskuak, krustazeoak eta intsektuen
larbak ibai baten osasunaren adierazgarriak dira eta, horrela,
ibaiaren zati bateko ornogabeen azterketa zehatz baten bidez
ebaluatu dezakegu kutsadura maila.

1
2
3

Bestalde, ondo zaindutako ibai baten ertzetan


erriberako basoak aurkitzen ditugu, eta dagokien erritmo
naturalean garatzen direnean "galeria-baso" bilakatzen dira. Ibarbaso horiek ibaiaren ibilgua ezkutatzeraino estali dezaketen basoak
izaten dira eta landaredi oso aberatsa dute. Landarediak eragin
desberdinak ditu:
ibaiaren gehiegizko intsolazioa eragozten du eta horrela, ura
gehiegi berotzen ez denez ez du oxigeno galtzeko arriskurik.
kutsadura eta zikinkeriak iragazten ditu
ibaiertzak higaduraz babesten ditu ura garbia mantenduz.
Landaredia aberatsa denean, fauna ere hala izaten da. Landarez
elikatzen diren animalietatik hasita, harraparietaraino, espezien
hartu-eman genetikoak ahalbideratuz. Basa-katuak, azeriak,
ipurtatsak, apoarmatuak edo erbinudeak basoaz baliatzen dira
lurralde berriak populatzeko. Eta hegazti migratzaileak ez ziren
beren neguko lurretara iristeko gai izango ibar-baso horiei esker
izango ez balitz, adarrez-adar saltoka kilometroak egin
ditzaketelako horrela. Eta aberastasun biologiko horren ondorioz,
ornodun handiak iristen dira: hontz handia, basa-katua, igaraba,

katamotz iberiarra baita ere.

Lakuak
Aintzira edo lakua lurrez inguratuta dagoen ur eremu bat da.
Aintzira gehienek ur geza dute, eta gehiago daude Ipar
hemisferioan Hego hemisferioan baino. Handiak direnean
itsasotzat hartzen dira.

Ibaietan bezala, algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen


dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta
ugaztunak. Hala nola:
uretako zapatariak eta beste intsektuak;
karramarroak eta karakolak bezalako krustazeoak;
anfibioak (igelak, apoak eta uhandreak, adibidez);
narrastiak (sugeak, dortokak eta munduko toki askotan,
krokodiloak);
arrainak (perkak, amuarrainak, barboak eta izokina bera ere)
uretako hegaztiak (ubarroiak, lertxuna, ahateak, kopetazuriak...)
ugaztunak (azkonarrak, erbinudeak, kastorea, igarabak...)

Zona hezeak, lokaztiak eta zingiraK:


Ekosistema hauek oso emankorrak dira, eta horien menpean
dauden landare organismo eta animalia-espezieak asko dira.
Garrantzi handia dute, akuifero hurbilak urez bete eta mantentzen
dituztelako.
Urtaroaren arabera, sute eta marea edo eurite gogorrengatik
sortutako ur lasterrei esker, mantenugai asko uretara heltzen dira.
Fenomeno hauek amaitzen direnean, elikagaiak hondoan pilatzen
dira, landare lehortarren inbasioa ahalbidetuz, hezegunea
desagertu arte.

Lurpeko urak eta akuiferoak

Lurpeko urak gizakiarentzako oso ekosistema erabilgarriak dira.


Etxean nahiz nekazaritzan edo abeltzaintzan erabiltzen diren
hornikuntza-iturri nagusietako bat dira. Hori dela eta, araztu egin
behar dira, beren osagai biziduna mikroorganismoz osatuta
dagoelako.
Akuiferoak normalean buztinez edo arbelez osatuta dagoen lurgeruza iragazgaitz baten gainean pilatutako lurpeko urak dira.
Ekosistema hauek ez dira batere egonkorrak, giza-jardueraren
ondorioz aldaketa handiak jasan behar dituztelako.

<h2>JavascriptRequired</h2><p>YouneedtoenableJavascriptinyour
browsertoeditpages.</p>

You might also like