Professional Documents
Culture Documents
Programazioaren Sarrera Ona
Programazioaren Sarrera Ona
PROGRAMAZIOA
(LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA)
1. SARRERA
Lehen-lehenik, aipatu behar da programazio-lan hau egiteko arrazoi nagusiak hauek
izan direla: batetik, Lehen Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzako euskarazko
programaziorik ez egotea eta, bestetik, argitaratutako programazioak Euskal
Autonomia Erkidegoko errealitatera egokitu gabe egotea. Jakina denez, publikaziomailan oso urriak dira euskaraz egindako lanak eta ez dute inolaz ere osatzen arloko
etapa osoko programazio osoa. Behin eta berriro sumatu da ikastetxeetan eta
Gorputz Hezkuntzako mintegietan gabezia hori.
Horretaz gain, nabari da konpetentzia motorra oinarritzat duen programazio baten
beharra, hau da, begirada nagusia arloaren muinean (konpetentzia motorrean)
jarriko duen programazio baten beharra, nahiz eta Gorputz Hezkuntzaren arloak
beste konpetentzien lorpenean ere ekarpen oso onuragarriak egin.
Gainera, Gorputz Hezkuntzaren arloko programazioetan, teoriaren eta praktiken
arteko kontraesanak eta koherentziarik ezak antzeman dira. Beraz, nabaria da ildo
pedagogiko baten beharra dagoela.
Horregatik, curriculum berria (Heziberri) indarrean jarri den unea programazio
bateratu bat egiteko aukera ezin hobea da, batez ere curriculum horretan
konpetentzia motorra oinarrizko konpetentziatzat hartzen delako lehenengo aldiz.
Programazio-eredua irakasleen esperientziatik eta ezagutzatik abiatutako
proposamen bat da, irekia eta malgua. Irakasleon lanerako baliagarria izan
daitekeen euskarria da, beharrezko egokitzapenak egin ondoren eskolako errealitate
guztietara egokitu daitekeena.
2. PROGRAMAZIOAREN PROZESUA
Programazio-eredu honek 2007. urtean izan zuen abiapuntua, aurreko curriculuma
indarrean jarri zen urtean. Lasarteko, Leioako eta Durangoko mintegietako irakasleak
izan ziren hasiera eman ziotenak eta, hainbat urtetako prozesu luze baten ondoren,
2015eko ekainean 36 unitate (6 unitate maila bakoitzeko) diseinatuta izatea lortu
zen. Egindako lan luzeari hizkuntzaren eta ildo pedagogikoaren aldetik batasuna
eman nahian, azken zuzenketak irakasle talde txiki batek egin ditu Iraleko R400
ikastaroan, eta programazio hau da lorturiko emaitza.
Sortze-lan honetan, Alfredo Larraz Urgels-en laguntza izan dugu, eta, une jakin
batzuetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatearena ere.
3. CURRICULUMA
Programazioa 236/2015 Dekretuan (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu
eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena) oinarritzen da, Heziberrin hain
zuzen.
KONPETENTZIA MOTORRA: Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta
adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta
kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen
laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta
kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate
osoa lortzen laguntzeko. (HEZIBERRI)
KONPETENTZIA MOTORRA: Ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta emozioak
integratzea, jokabide motorrari eta azterketa kritikoari esker eremu motorreko egoerei
arrakastaz aurre egiten jakiteko eta jarduera fisikoen praktika-ohitura eskolatik kanpo
eta helduaroan garatzeko. (SOHAT)
3.1.
ETAPAKO HELBURUAK
3.2. EDUKIAK
Lehen Hezkuntzari dagozkion adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak
eduki multzo hauetan sailkatu dira:
1. multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako
edukiak
2. multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola
3. multzoa. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa
4. multzoa. Jarduera fisikoa eta osasuna
5. multzoa. Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza
1. multzoan, diziplina-arlo guztietan komunak diren prozedurazko eta jarrerazko
edukiak bildu dira. Oinarrizko zehar-konpetentziak gara daitezke, haiekin lotutako
prozedurak eta jarrerak diziplina-arlo bakoitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntzaegoeretan aplikatzen diren heinean soilik.
2. multzoan (Norberaren ezagutza eta kontrola), hautemate-gaitasuna eta ahalmen
nahiz trebetasun motorrak garatzeko edukiak adierazi dira. Horiek landuz,
norberaren gorputza ezagutzea lortu nahi da, hori funtsezkoa baita norberaren
gorputz-irudia garatzeko zein aurrera begira ikaskuntza motorrak bereganatzeko.
Gainera, trebetasun motorra garatuz, norberaren gorputzaren kontrola izatea lortu
nahi da, aldi berean ikasleak eraginkortasunez mugitzeko edukiak landuz. Hortaz,
mugimendua menderatzearekin eta kontrol motorrarekin lotutako gaitasunak landuko
dira. Bereziki nabarmenduko dira mugimendua egoera berrietara egokitzeko
erabakiak hartzearekin lotutako edukiak.
3. multzoan (Gorputz-adierazpena eta komunikazioa), zenbait teknika baliatuz,
gorputzaren bidez emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazten eta komunikatzen
ikasteko edukiak jaso dira.
3. multzoko edukiak jolas moduan eta alderdi emozionala landuz bideratuko direnez,
lagungarriak eta aberasgarriak izango dira norberak gozatzeko.
4. multzoan (Jarduera fisikoa eta osasuna), osasun fisikoari eta dohain fisikomotorrei buruzko edukiak landuko dira betiere kirol-jarduerarekin lotuz, horiek
eragina baitute banakoaren garapenean eta haren bizi-kalitatearen hobekuntzan.
Osasuna hezkuntza fisikoaren barnean esparru garrantzitsua dela ulertuta, hainbat
alderdi landuko dira. Alderdi horiek lotuta daude hautemate- eta koordinaziobaldintzatzaileekin eta baldintzatzaile fisikoekin, eta bide ematen dute, bai gorputza
ezagutzeko nahiz oinarrizko trebetasunak eta trebetasun espezifikoak gauzatzeko,
4
bai norberaren ongizatea nahiz ongizate soziala lortze aldera jarduera fisikoarekin
lotutako ohiturak hartzeko.
Azkenik, 5. multzoan (Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza),
jolasarekin eta kirol-jarduerekin lotutako edukiak landuko dira, giza motrizitatearen
kultura-adierazpen gisa ulertuta.
Jolasa, estrategia metodologiko oso baliagarria den arren, edukitzat hartu behar da,
balio antropologiko eta kultural garrantzitsua duelako. Gorputz Hezkuntzan jolasak
eta kirolak irakastea hezigarria da, eta konpetentzia motorra hobetzeko bitartekoa
ere bai. Gainera, 5. multzoko jarduera horien bidez, lankidetza eta parte-hartzea
bultzatzen dira, eta elkartasuna, elkarlana eta diskriminaziorik eza sustatzeko
jarrerak garatzen dira.
3.3. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
1) Ezezagunak eta zalantzagarriak diren ingurune askotarikoetan egokitzea
lekualdatzeak eta jauziak.
2) Jolasetan eta jarduera motorretan pilotak edo beste higikari batzuk jaurtitzea,
pasatzea eta jasotzea, kontrola galdu gabe eta behar bezala egokituz joko-zelaiko
egoerari, distantziei eta ibilbideei.
3) Gorputza zenbait jarreratan jartzea eta orekatzea, tentsioa, erlaxazioa eta
arnasketa kontrolatuz.
4) Jarrera aktiboak izatea, egoera fisikoa oro har hobetzeko, eta jarduerak egitean
kontuan hartzea norberaren gorputzaren eta mugimendu-gaitasunaren aukerak eta
mugak.
5) Modu koordinatuan eta lankidetzan jardutea, erronkak ebazteko edo taldeko
jolasetan aurkari bati edo batzuei aurre egiteko, bai erasotzaile gisa, bai
defendatzaile gisa.
6) Norberaren ahalegina eta taldearekin ezartzen diren harremanak identifikatzea
jolasen eta kirol-jardueren oinarrizko balio diren aldetik, eta haiekin bat jokatzea.
7) Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputzaren adierazpenbitartekoak erabiliz, eta estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak abiapuntutzat
hartuta.
8) Jokabide aktiboak izatea, ariketa fisikoak osasunerako duen balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarrera- nahiz elikadura-ohiturak zaintzeko interesa izatea, eta drogen
kontsumoa eta portaera-mendetasunak sor ditzaketen jokabideak saihestea.
4. METODOLOGIA
Saio bakoitzak helburu zehatz bat izango du, eta, beharra ikusiz gero,
jarduera gehiago proposatuko dira helburu hori lortzeko.
Eguneroko saioetan sortzen diren egoerei eta aniztasunari erantzun egokia
emateko, ikasle guztiei eman behar dizkiegu benetako aukerak, aldez aurretik
ezarritako helburuak lor ditzaten. Horrez gain, saioetan gerta daitezkeen
7
gatazkei trataera egokia eman nahi badiegu, ikasle guztiei eskaini behar
dizkiegu estrategiak eta baliabideak, beren gatazkak era autonomoan bideratu
eta konpon ditzaten.
Unitate didaktikoaren hasieran egiten den ebaluazioaren bidez ezagutzen dira
ikasleen gaitasunak eta gabeziak. Hala, beharren arabera, proposatuko diren
egoerak eta jarduerak egokitzeko unea izango da, eta ikasleek aurkituko
dituzten zailtasunek ezarriko dute proposamenen eta jarduera berrien lanketaeta garapen-maila. Batzuetan, jarduerak zaildu beharko dira eta, beste
batzuetan, erraztu. Halaber, hainbat jarduera behin baino gehiagotan
errepikatuko dira, ikasleek ikaskuntzak ongi barnera ditzaten.
Saioak garatzean, ekintza- eta hausnarketa-tarteak txandakatuko dira.
Saioetan, batetik, jardueraren bidez ikasitakoak ikasleentzat esanguratsua
izan behar duela aintzat hartuta, ekintza motorrei behar beste denbora
eskainiko diegu beti; bestetik, ikasleek egiten dituzten kritikak eraikitzaileak
izan daitezen ahaleginduko gara hausnarketa-uneetan jardueretan
aurkitutako estrategiak, irtenbideak eta ekintza-arau eraginkorrak adierazteko
eta finkatzeko uneak baitira. Horretarako, arbela erabiltzea lagungarria
izango da.
Saioen iraupena ordubetekoa izango da, eta higiene-ohiturak bukaeran
landuko dituzte ikasleek. Eginkizun horietarako denbora-tartea irakasle
bakoitzak ezarriko du taldearen arabera.
Azkenik, saioen hasieran eta bukaeran, eskaner emozionala izeneko dinamika
egingo da. Dinamika horren bidez, ikasleek emozioekiko kontzientzia hartzea
eta autoerregulazioa sustatu nahi dira, eta, horretarako, ikasle bakoitzak une
horretan sentitzen duen emozioa kolore jakin batekin lotuko du: kolore
horiaren bidez, poztasuna; urdinaren bidez, tristura; berdearen bidez,
lasaitasuna; eta gorriaren bidez, haserrea. Informazio hori oso baliagarria da;
izan ere, irakasleak hasieran eta bukaeran jasotako informazio horren arabera
kudea dezake egoera bakoitza.
4. maila
5. maila
6. maila
1. unitatea
Irristaketa
Atletismoa eta
egoera fisikoa I
Atletismoa eta
egoera fisikoa II
2. unitatea
Azken dakotak
ipuin motorra
Antzara-jolasa
Aronsonen puzzlea
elkarlaneko egitura
3. unitatea
Tag errugbia
Boleibola
4. unitatea
Gorputz-adierazpena I
Gorputzadierazpena II
Gorputz
Hezkuntzako
bizipenak
antzerkia
5. unitatea
Euskal pilotaI
Euskal pilota II
Badmintona
6. unitatea
Mendiko bizikletaz
jolasean
Orientaziolasterketak
Kirol-eskalada
Bakarkako
ekintzak
Bat baten
aurkako
ekintzak
Elkarlaneko
ekintzak
Elkarlanekoaurkakotasuneko
ekintzak
Ziurgabetasuninguruneko
ekintzak
Adierazpeneta
arte-ekintzak
10