Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 2

GOGORATU:

UR KONTSUMOA MURRIZTEKO...

Bainugelan

1. Iturriak ongi itxi. Ahal bezain ur gutxien erabili.


2. Bainatu ordez dutxa hartu, ur asko aurreztuko baita horrela. Bainatu
ordez dutxatu egiten bazara, 150 litro ur inguru aurreztuko dituzu.
3. Tantak isurtzen dituen iturria konpondu. Tantak isurtzen
dituen iturriak orduko litro bat ur isurtzen du gutxi
gorabehera, hau da, urtean 8.000 litro isuriko luke.
4. Jar ezazu tapoia konketan eskuak garbitzen dituzunean: 10
litro inguru aurrez ditzakezu.
5. Hortzak garbitzean 18 litro kontsumitzen ditugu, 7 litro eskuak
garbitzean, eta 24 bizarra kentzean; itxi ezazu iturria urik behar ez
duzunean.
6. Zisternaren barruan bi botila bete jartzen badituzu, 2-4 litro inguru
aurreztuko dituzu erabiltzen duzun bakoitzean.

7. Harraskako iturrietan ur-aurreztagailua instalatuz


gero, uraren kontsumoa %30ean murriztu daiteke, hau da, urtean 50
euro baino gehiago aurreztu daiteke.
8. Hortzak garbitzean konketa urez bete edo edalontzi bat erabiltzen
baduzu, kontsumoa %90 murritz dezakezu.

1.orria
Ura

9. Komuneko tanga ez hustu behar ez denean, aldi bakoitzean 10 edo 12


litro ur artean xahutzen baita. Gainera, zigarro-mutxikinak,
papertxoak edo salvaslipak bezalako hondakin txikiak komunetik ez
botatzea gomendatzen da. Komunetik bota ordez, zakarretara bota
itzazu.

10. Pinturak, bernizak edo disolbatzaileak bezalako etxeko olio eta


hondakinak ez bota komunetik, uraren zirkulazio-sistema osoan
hedatuko baitira, eta ingurumenarentzako eragin arriskutsu eta
negatiboak ugalduko bailirateke.

Sukaldean

11. Garbigarri biodegradagarriak, fosfatorik ez dutenak erabili.

12. Platerak eskuz garbitzen badituzu, ez ezazu iturria irekita mantendu,


tapoia edo azpila erabili; ur asko aurreztuko duzu, garbiketa
bakoitzeko 50 litro izan daitezke.

13. Arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua beteta daudenean erabili, ur


hotzarekin eta xaboi gutxirekin.

Beste erabilera batzuk

14. Autoa ez gehiegitan garbitu. Garbiketa-estazio batera eraman autoa


garbitzera, ura hobe aprobetxatzen baitute horrelakoetan.

15. Etiketan ingurumenarentzako produktu toxikoak edo arriskutsuak


dituztela agertzen duten garbiketa-artikuluak ez erosi.

2.orria

You might also like