Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

PNEUMATIKAKO ARIKETAK

FluidSim simulatzailea erabiliz, eraiki itzazu ondorengo zirkuituak eta gero marraz itzazu eskuz
hutsuneetan. Kontuan izan, zirkuitu guztietan balbula banatzaileak pultsadorez aginduta eta
itzulera malguki bidez egongo direla.

1.- Marraz ezazu 3/2 balbulaz agindutako efektu bakuneko zilindro baten zirkuitua.

2.- Marraz ezazu 4/2 balbula batez agindutako efektu bikoitzeko zilindro baten zirkuitua.

3.- Marraz ezazu 3/2 bi balbulaz agindutako efektu bikoitzeko zilindro baten zirkuitua.

4. Marraz ezazu 3/2 balbulaz agindutako efektu bakuneko zilindro baten zirkuitua.
Airearen emaria noranzko bakarrean erregulatzeko balbulari esker zilindroaren
zurtoinaren abiadura erregula daitekeelarik.

5.- Marraz ezazu 3/2 bi balbulaz agindutako efektu bikoitzeko zilindro baten zirkuitua.
Airearen emaria noranzko bakarrean erregulatzeko balbulei esker zilindroaren
zurtoinaren abiadura erregula daitekeelarik.

6.-Marraz ezazu 3/2 balbulaz agindutako efektu bakuneko zilindro baten zirkuitua.
Zilindroaren zurtoinaren abiadura azkartzeko, ihes lasterreko balbula bat erabiliz.

7.- Marraz ezazu 3/2 bi balbulaz efektu bakuneko zilindro bat kontrolatzeko zirkuitua. Bat
pultsadorez eraginda, bestea oinpeko bidez eta zirkuitua hautatzeko EDO balbula bat.

8.-Marraz ezazu 3/2 bi balbulaz efektu bakuneko zilindro bat kontrolatzeko zirkuitua. Biak
pultsadorez eraginda eta aldi bereko ETA balbula bat.

9.- Marraz ezazu 3/2 lau balbulaz agindutako efektu bikoitzeko zilindro baten zirkuitua.
Hauez gain, zirkuitua hautatzeko bi balbula (EDO balbulak) eta airearen emaria noranzko
bakarrean erregulatzeko balbulei esker zilindroaren zurtoinaren abiadura errgula
daitekeelarik.

10.-Marraz ezazu 3/2 balbulaz agindutako efektu bakuneko zilindro baten zirkuitua. Honek
beste 3/2 balbula bati eragingo dio aginte pneumatikoz eta itzulera malguki bidez izango
duelarik.

11.- Marraz ezazu 3/2 bi balbulaz agindutako efektu bikoitzeko zilindro baten zirkuitua.
Hauek 4/2 balbula bati pneumatikoki eragingo diote .

12.- Efektu bikoitzeko zilindro baten kontrola. Batetik 5. ariketan egindakoak, 4/2 balbula
bati pneumatikoki eragingo dio eta horrela zilindroaren zurtoina irten egingo da. Hau
sartzeko, 3/2 balbula bati oinpekoz eragingo zaio eta honek aurreko 4/2 balbulari
eskuinetik pneumatikoki eragingo dio eta zilindroaren enboloa hasierako posiziora
itzuliko da.

You might also like