Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 18

GREZIAR LITERATURA

1. Azal itzazu, modu labur batean, Homeroren epikaren


ezaugarririk garrantzitsuenak.

1. Poesia epikoa greziar mitologiako heroien egitandiak eta lorpenak


kontatzen dituen generoa da.
2. Ahozkotasuna: ahoz aho transmititu zen mendeetan zehar.
3. VIII. mendean sortu zen, Homero delarik autore garrantzitsuena,
zati ezberdinak lotu zituena Iliada eta Odisea osatzeko gaur
ezagutzen den bezala.
4. Hizkuntza formularra (tipifikatua eta errepikakorra): baliabide
literarioen erabilpena, epitetoak nagusiki (Menelao ilehoria). Hauek
errepikatu egiten ziren errazago gogoratzeko.
5. Hexametro daktilikoz (sei oinekoa) osatutako bertso narratiboak
ziren poemak (kontuan hartu prosa ez zela asmatu ordura arte).

Greziar literatura, eta honekin baita mendebaldeko literatura ere,


Homerorekin hasten da, hots, Iliada eta Odisearekin, bi poema epiko, batak
15.000 bertso-lerro barneratzen dituelarik eta besteak 12.000. Homeroren
eragina ez da inoiz amaituko greziar literatura osoan zehar, eragin hau oso
nabaria baita artean, literaturan, hizkuntzan eta greziar filosofian, autore
hau baita poeta behinena, greziarrentzako Bibliaren egile, Musek
inspiratutako poeta jainkotiar horrena. Herodotoren esanetan,
Hesiodorekin batera, greziarren erlijioari forma eman zion Homerok.

Homerok bere obrekin interpretazio moralei, auzi filologikoen


planteamenduei eta gramatikalei bide eman zien, eta obra hauekin hazi
zirenen jarreretan eta sinesmenetan eragin zuen. Jainkoen irudiak, sinboloak
eta jantziak irudikatu zituen.

Homeroren hizkuntza poesia hexametrikoaz baliatu zen eta greziar


guztien ondare komun bilakatu zen, baita dialektoez gaindiko kodigo
linguistiko batean. Halaber, beste genero literario ere hizkuntza hauetaz
baiatuko dira. Homerorekin, lehenengo aldiz eduki zen hizkuntza formalizatu
bat, norma bat bilakatua eta poesia epikoaren edukiak adierazteko arautua.

Homeroren poesia ulertzeko, ezinbestekoa da ahozkotasuna kontuan


hartzea. Homero mendeetan zehar garatzen zihoan formula multzoez
baliatu zen, belaunaldi ezberdinetako aedoek sortutako material tradizionala
erabili zuen. Formula hauek perpausak edo perpaus multzoak ziren,
hexametroaren forma errepikatzen zirenak. Ahozko poetak belarriz ikasten
du edukiak eta formak konbinatzen bere poesigintzan. Poeta honek material
hau guztia bere gaietara egokitzen du; esaerak eta formulak nahierara
erabiltzen ditu. Adibidez, poetak tradizioak eskaintzen dizkion hainbat
epitetoetatik gertukoen dagoen ekintzari lotuago dagoena erabiliko du.
Bestalde, aldez aurretik zeuden formulek bide ematen diote poetari berri
batzuk sortzeko, zaharrek markatutako pautatik aldendu gabe. Ondorioz,
aedoa tradizio baten babesle da, baina baita sortzaile bat ere.

Homeroren poesigintza aztertzerakoan, auzi homerikoa bezala


ezagutzen denari buruz hitz egiten da. Ez dakigu zehaztasun osoz ea
Homerok idazkera ezagutzen eta erabili zuen hain poema luzeak sortzeko,
edo bere entzumen pribilegiatuaz, elkartze gaitasun ikusgarri batez eta
memoria harrigarriz baliatu zen. Dena den, argi dago ahoz transmititutako
poesiaren aurrean gaudela. Puntu honetan, XIX. mendean hasi zen ikerketa
bide batek zalantzan jartzen du Iliada eta Odisea poeta baten inspirazioaren
emaitza diren, edo hainbat autoreren obra txikiagoen bidez sortutakoak
diren, ordura artean ez baitzen idazkera ezagutzen. Ikuspegi honen aurka
agertzen dira Iliada eta Odisea Homeroren obrak direla argudiatzen
dutenak, zeintzuek obra hauetan poeta handi baten obra pertsonala ikusten
baitute, estilo berezi eta zaindu batez osatuak. Unitario hauek ez diete
jaramonik egiten poemetan aurkitzen diren inkongruentziei, errepikapenei
eta errore partzialei, garrantzi handiagoa emanaz narrazioaren estrukturari
eta bi poemetan aurki daitekeen altura poetikoari.

Pasarte eta bertso bakoitzean aurreko poemen oihartzunak eta


berregiteen aztarna ukaezinak badaude ere, Iliada eta Odisearen atzean
poeta bakar bat dagoela ukaezina da, bi obren kasu bakoitzean ederki
harilkatutako argumentu bat aurkitzen baita. Poeta epiko baten
handitasuna, alde batetik, material tradizionala berak planteatutako trama
bati egokitzean datza, eta, bestetik, bere berrikuntza gaitasunean, material
berria sortzea ahalbidetuko diona.
2. Nor zen Safo poetisa? Zer poesia landu zuen? Aipatu ikasgelan
ikusi ditugun bere bi poesien tituluak (lehen bertsoak) eta
poesia bakoitza nori zuzentzen dion.

Safo Lesboseko familia aristokratiko batetik zetorren poetisa bat izan


zen, poesia lirikoa landu zuena. Antzinateko iturriek Andros uharteko
merkatari aberats batekin ezkonduta aurkezten digute Safo. Senarra,
dirudienez, goiz hil zen. Papiroek dioskute bere egoera ekonomikoaren
larritasunari buruz, baita lagunei eskolak ematen zizkiela ere dirua
irabazteko. Poetisak berak diotso 98. pusketan bere alaba Kleisi dirurik ez
daukala eta ezingo diola erosi Lidiako kolore anizdun arropa preziatu bat.

Senarra hil eta gero, bere alaba Kleis eta nebekin bizi izan zen. Safo
bere etxean bizi zen emakume bat zen, bere familiarekin beraz. Eta iritsi
zaizkigun poesien zati gehienen gaiak, alde batetik, sendiari buruzkoak dira
(Kleis alaba, Karaxos neba) eta, bestetik, neska talde bati buruzkoak,
Saforen zirkulua deitu ohi zaiona. Neskatxa hauen izenak ere ezagutzen
ditugu: Atis, Gongyla, Anaktoria, Arkeanasa, Mnasidika, Girino etab. Beste
batzuk anonimoak dira. Zirkulo horretako emakumeak ederrak dira, amodioa
sorrarazten dute, zeloak, nostalgia Hauetako batzuekin maitemindu egiten
da poetisa, eta maitasun horrek sentiarazten dizkion sintomak deskribatzen
dizkigu bere poematan.

Zirkulu hori zer zen ez dakigu zehazki: behar bada maistraren


inguruan biltzen ziren ikasleak ziren, behar bada thiaso bat, hau da,
jainkoren batekiko xede edo helburu kulturala edo gurtzezkoa zeukan
taldea.

Izan ere, antzinako Greziako gizartean gizonezkoek eta emakumeek


bizitza bereiziak bizi izaten zituzten maiz, afektibotasunari dagokionez.
Ezkontzaren barruan bakarrik biltzen dira bi sexuak, familiaren zerbitzuan,
besterik gabe. Bizitza librea Safok bere talde femeninoaren baitan aurkitzen
du, eta han, noizean behin, maitasuna sortzen da. Orokorki ez du inork
gaitzesten, zeren eta kalterik gabekoa baitzen, eta sakratua, jainkoek
erabakitzen zuten zerbait. Kontuan izan behar da historiako beste garai
batzuk ezin ditzakegula gu bizi garen garaiko kulturaren ikuspegi beretik
inola ere ulertu. Maitasunaren izate jainkozkoa eta edertasunarekin duen
ezinbesteko lotura Antzinako Greziako kulturaren ezaugarri iraunkorretako
bat da.

Klasean ikusitako bi testuei dagokienez, horietako bat Gongyla


izeneko emakumeari eskainia dago eta bertan Safok emakume honekiko
dituen sentimenduak azaleratzen ditu.

Arren, Gongyla, ager zaitez nire


aurrean soineko hori jantzita
esnea bezain zuria;
Eta desioa berriz, oi ederra! zure

inguruan hegan;
Behatu duten neska guztiak
aztoratu ditu zure jantzi horrek;
baina ni poztu egiten naiz: Kypris

bera ere zure bekaitz baita;

neu ere otoitzez hari deika ari naiz

Bigarrena ez dago argi zeini eskaintzen dion, baina badirudi


maiteminduta dagoen emakume bati eskaintzen diola, nahiz eta hau gizon
batekin egon. Beraz, badirudi zeloek eragindako poema bat dela:

Jainkozkoa dirudit zure aurrean


dagoen mutila, leunki mintzatzen

zaizkiola begiratzen dizuna,

eta samur irri egiten


diozunean. Baina niri, bihotza
bularrean urratu egiten zait: eta
aurrean ikusten zaitudanean, ahotsa
galtzen dut, itzali eta atera ezin,

inondik ere!

Mihia nahastu egiten zait, eta


gorputza berehala suak zeharkatzen
dit, begiak lausotzen zaizkit, belarri
gajoek burrun-burrun egiten didate,
izerdiak bustitzen nau eta
dardaraz hasten naiz, belarra baino
berdeago bihurtu eta heriotzatik urruti

ez nagoela dirudit

Baina edozertarako prest egon behar,

txiroa naiz eta


3. Gutxi gorabehera, noiz sortu zen poesia epikoa? Eta poesia
lirikoa? Eta antzerkia, hau da, tragedia eta, gero, komedia?

4. Aipatu gutxi gorabehera literatura genero bakoitza noiz jaio zen


edo noiz heldu zen bere gailurrera antzinako Grezian.

Poesia lirikoa (K.a. VII. eta VI. mendeak)

Epikaren ostean poesia pertsonalago, erreflexiboago bat garatu zen


greziar literaturan. VII. mendeko Grezian, izan ere, demokrazia jaiotzear
zegoen, gizabanakoaren beharrizan eta aspirazioei garrantzi handiagoa
emanez. Poesia berria hiru motatakoa da: elegia, ianboa eta bereziki liriko
edo meliko deiturikoa.

Epikarekin alderatuz, poetak sentimendu pertsonalak adierazten ditu,


epikan poetaren pertsonalitatea erdi-ezkutuan gelditzen zelarik, mendeetan
zehar pilatutako teknika eta materialaren pisuaren azpian ia desagertua.

Elegia

Hastapenetan kantu melankoniazkoa eta heriotzarekiko lantua


adierazteko erabiltzen zena (orokorki hileta eta lantua adierazten ditu),
flautaren musikarekin lagundurik abesten zena. Beranduago bere gaiak asko
ugaritu ziren, gizakiaren bizitzako eta interesetako ea alor guztiak
besarkatzeraino; hain zuzen ere, ondorengo elegia mota hauek bereiz
ditzakegu: martziala (edo guduaren ingurukoa), erotikoa (edo
maitasunezkoa), gnomikoa (prezeptu eta bizitzari buruzko ikasi orokorrak),
hiletazkoa (oroimenezko edo konmemoratiboa), etab.

Elegiaren bertso mota hexametro daktilikoa eta jarraian pentametroa


zen, bata bestearen atzean (alternantzian). Bi bertsook osatzen dute elegia-
distikoa.

Ianboa

Satira eta eztabaidarako aproposa zen genero hau, Arkilokos izan


zelarik autore esanguratsuenetarikoa. Esan bezala, elegia poesia epiko edo
epos-aren oinordekoa da bai jorratzen dituen gaien aldetik, bai hizkuntzari
nahiz metrikari dagokionez. Poesia ianbikoak, aldiz, gai apalak ditu atsegin,
bere hizkuntza egunero hitz egiten den dialekto jonikoa da, eta bertsoak
eguneroko prosaren erritmo naturalari jarraitzen dio. Noizean behin hitz
epikoak ere erabiltzen ditu, baina sarri askotan jotzen du klase popularraren
hizkuntza gordin, zirikatzaile eta zaindu gabera. Bertso mota ianboa da.

Poesia liriko edo melikoa

Greziako poesia lirikoarentzat musikaren presentzia ezinbesteko


ezaugarria zen. Antzinako greziarrek melikoa deitzen zuten poesia mota
hau, hots, musikaduna, melodiaduna, abesteko egina. Lirika terminoa
alexandriar filologoek asmatu zuten askoz beranduago. Poetak lira jo eta
poema laburrak abesten ditu, sentipen sakonak adieraziz, maitasuna,
politika, bizitza eta heriotzari buruz. Poesia hau oso pertsonala da eta
horrexegatik hartzen du hizkuntzatzat tokian tokiko grezieraren dialektoa.

Poesia melikoan bi eskola bereiz daitezke: eoliarra eta doriarra.


Lehenengoa, monodikoa ere deitua, Lesbos uhartean garatu zen eta bi
poeta nagusiak Safo (610-565) eta Alkeos (610-580) izan ziren. Lirika
pertsonala da, ahots bakar batek abestekoa. Estrofa safiko eta alkaikoari
eman zien sorrera.

Eskola doriarra, edo korala (hau da, batek baino gehiagok batera
kantatzen dutena), Peloponesoko Espartan garatzen da; bertako dialekto
doriarra darabilte. Lirika nazional edo abertzalea, koruak abesten zuen.
Lirika korala Espartan jaio zen. Lehen poeta ezaguna Alkman da (650),
Himerako Stesikorosek (600) lirika koralaren oinarrizko egitura finkatu zuen:
estrofa antistrofa eta epodoa ezarri zituen lirika mota honen tipo
erregularraren ezinbesteko zati bezala, eta motibo eta gai epikoak moldatu
zituen poesia lirikora. Arionek (600) ditiranboa sortu zuen, hots, Dionysosen
himno korala.

Tragedia (K.a. V. eta IV. mendeak)

Aristotelesen esanetan, tragedia errepresentazio eszeniko bat da,


gertaera garrantzitsu batena; hizkuntzarekin aberastua, obraren zati
bakoitzari dagozkion apaindura artistikoekin; dramatikoki aurkeztua, ez
narrazio bezala, baizik eta errukia eta beldurra pizten dituen gertakariekin,
zeinaren bidez katarsia lortzen baitute.

Tragedia hitzak greziarrez satiro bezala mozorrotutako dantzarien


abestia esan nahi du. Atikan, Dionisos jainkoaren jarraitzaileek, jainkoaren
zerbitzari ziren satiroak bezala jantzita, kantu bizi-biziekin, flautaren
musikarekin lagunduta eta mugimendu mimetikoez baliaturik, Dionisosen
jaiotza, haziera, peripezia barregarri eta sexuzkoak, bestelako gertatutakoak
eta heriotza antzezten zuten. Kantu hau ditiranbo deitzen zen. Abesti hau
literatura genero bereizi bihurtu zen gero.

Atenaseko Pisistrato agintariak (K.a. VI. mendea), herriari poza


emateko, jai dionisiakoak indar berriz berrekarri zituen hirira, berpiztu egin
zituen, aurreko agintarien pean nolabait indarra galdu ondoren. Berrogeita
hamar kidez osatutako korua sortu zuen, satiro jantzita agertzen zirenak.
Dionisosen aldarearen inguruan ditiranboa dantzatzen zuten erritmo jakinei
jarraituz, jainkoaren landare sakratuz (huntzez, alegia) egindako koroak
buruan jarrita, ardi-larruz jantzita, isats eta adarrekin: horixe dela eta
deitzen zieten akerrak.

Nola bilakatu zen ditiranboa tragedia? Akerrek aldarearen inguruan


dantzan egiten zuten bitartean, haietako batek alde egiten zuen eta oholtza
garai batera igotzen zen; akerren koruarekin elkarrizketan hasten zen.
Zehazkiago esanda, koruaren galderei erantzuten zien. Beranduago,
dantzariaren ordez, aparteko antzezle bat jarri zuten (hypokrits edo
erantzulea) deitzen zien eta, hortik, antzezlaria, aktorea esanahia hartu
zuen).

Lehenengotan antzezlariaren eta koruaren arteko dialogoa laburra


izaten zen, baina Eskilok bigarren aktorea gehitu zuenean, eta Sofoklesek
hirugarrena, orduan kantuaren zati dialogikoa (dialogatua) nagusitu egin
zen, eta hiru aktoreek (protagonista, deuteragonista eta tritagonista)
antzezten zituzten antzezlaneko paper edo rol guztiak, paperak hiru baino
gehiago izanda ere. Aktoreak gizonezkoak izaten ziren beti, gizonezko nahiz
andrazko paperetan, maskarei esker. Hiru aktoreez gainera, pertsona
mutuak ere agertzen ziren eszenatokian, gehi agintarien jarraigoak.
5. Zeintzuk dira hiru poeta tragiko edo tragedia idazle
ospetsuenak? Non eta noiz (mendea(k)) bizi izan ziren? Zein bi
gerra handi gertatu ziren haien garaian? Aipatu ezagutzen
dituzun tragediaren baten izena edo titulua.

Eskilo

Atenasen jaio zen, K.a. 525ean, eta Sizilian hil, K.a. 456an.
Haurtzaroan, Klistenesen garaian bizi izan zen, demokraziaren
hastapenetan. Gaztetan, Mediar (Pertsiar) Gerraren garaian bizitzea egokitu
zitzaion, 499an hasi zena eta 448an amaitu zena. Gerra honen barruan,
Maratoneko batailan hartu zuen parte 490. urtean, baita Salamina batailan
ere 480an.

Bere obretako batzuk (472ko Pertsiarrak edo 467ko Zazpiak Tebasen


aurka) bizipen horien ondorio dira. Atenaseko demokraziaren testigu ere
izan zen. 490eko Erregutzaileak obran aipatzen da lehen aldiz herriaren
boterea, eta Areopagoaren sorreraren errepresentazioa, hiltzaileak epaitzeko
tribunala. Las Eumenideak obran (478) Efialtesen erreforma babesten da,
zeinaren bidez Areopagoaren botere politikoa Bostehunen Kontzejuaren esku
geratzen baita.

Mediar edo Pertsiar Gerrak Greziako zenbait hiri-estaturen eta Pertsiar


inperioaren arteko gatazka jarraituak izan ziren, K.a. 499an hasita eta 448an
amaituta. Edonola ere, gehienetan Mediar Gerrak esapidearekin Grezia
kontinentalaren bi inbasioaz (K.a. 490 eta K.a. 480-479) aritzen da. Bietan,
greziar aliatuek arrakastaz aurre egin zioten etsaiari. Dena den, greziar
guztiek ez zuten bat egin pertsiarren aurka. Batez ere pertsiarren armada
itzelak hurbildu ahala, neutral edo haien alde egiten zuten.

Orestesen trilogiak Agamenonen itzulera eta Klitemnestrak eta


Egistok nola hil zuten deskribatzen du, hiltzaileen zigorraz eta Orestesen
auziaz gain. Bera hartu ohi da Greziako tragediaren sortzailetzat, Eskilok
dramari lege zehatzak ezarri baitzizkion, koruaren lirismotik aldenduz eta
elkarrizketa eta ekintza sartuz. Maskara, jantzia eta azaltzeko modua berritu
zituen. Antzinako Greziako elezaharrak hartu zituen, eta herriaren
erruduntasuna gaitzetsi zuen. Filosofoa eta moralista zen; zuzenbidearen
lehentasuna azpimarratu zuen mendekuaren gogo itsuaren kontra, justizia
legearen kontra, izpiritua indarraren kontra. Poeta lirikoa izaki, bere hitzaren
indarrari esker, tragedia bere gailurrera eraman zuen.

Sofokles

Atenasen jaio zen K.a. 496an eta K.a. 406an hil. Eskilok bezala,
Mediar Gerrak ezagutu zituen, baina baita Peloponesoko Gerra ere, 404an
Atenasek irabazi zuena Espartaren aurka. Sofokles antzerkigile greziar
klasiko bat da. Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago. Idazle
oparoa izan zen eta 123 antzezlan egin omen zituen. Edipus, Ajax edo
Elektra moduko pertsonaia ezagunak asmatu zituen. Sofokles arrakasta
handiko tragikoa izan zen, eta bata bestearen atzetik izan zituen arrakastak.
Plutarko idazleak dioenez, Sofoklesek hogeita zortzi urte zituela (K.a. 468)
tragikoen lehiaketara aurkeztu zuen bere lehenengo lana; ikusleen artean
eztabaida gogorra izan ondoren, Eskilori irabazi omen zion azkenean.
Garaipen horren ondoren, eta garai hartako idazle tragiko ospetsuena
gainditu ondoren hogei aldiz izan zen garaile Atenasen, oso gutxitan izan
zen bigarren eta inoiz ez hirugarren. Literatura karrera ospetsua izateaz
gainera, oso bizitza distiratsua izan zuen Sofoklesek: goi mailako kargu
publikoak izan zituen eta estrategia lanak ere egin zituen. Eskilok oinarri
hartzen zituen mito eta elezahar berdinak hartzen bazituen ere, Sofoklesen
tragedien bilbea, trama, trinkoagoa eta aberatsagoa da. Hala, Sofoklesek
baztertu egin zuen trilogia, izan ere, nahiz eta lehiaketara hiru tragedia eta
drama satiriko bat aurkeztu behar izaten zen, erabateko autonomia eman
zien obra horiei. Sofokles pertsonaiak pertsona bezala aurkezten saiatzen
zen agertokian, eta ez jainko bezala. Bestalde, Sofoklesen estiloa Eskilorena
baino soilagoa eta argiagoa da. Sofoklesen lehenengo lana Ayax izan zen
eta lan honetan nabarmena da, oraindik, Eskiloren eragina.

Beste obra batzuk honakoak dira: Edipo Errege, Edipo Kolonon,


Antigona, Trakiniarrak, Elektra edo Filoktetes.

Euripides

Salaminan jaioa K.a. 485ean eta Mazedoniako Erresuman hila 406an,


tragiko honen hemezortzi lan kontserbatu dira (Eskiloren eta Sofoklesen
zazpina obra kontserbatu direnean). Ziklope obra bakarrik da drama
satirikoa. Askorentzat existentziaren interprete sakonena izan zen,
adierazpenaren indarra mindutako humanitatearen ikuspegi argi baten
lotzen zuena. Munduaren eta gizabanakoaren kontzepzio berriaren aitzindari
izan zen, polisaren eta jakintza mitikoaren balore kolektiboak krisi aroan
sartu zirenean.

Erlijioari buruzko askatasuna eta emakumeen aldeko jarrera erakutsi


zuen. Esaldi gnomikoak erruz erabiltzen zituen (horregatik deitzen zioten
eszenako filosofoa). Bere heroien karaktereak benetako gizakien antzeko
egin zituen. Poesia genero hau bertsotan ezarritako arau edo ereduetan
datza, munduaren gaineko egi orokorrak adierazten dituztenak. Gaiak
jainkotiarrak edo lurtarrak izan zitezkeen.

Bere obretan hauek nabarmentzen dira: Alkestes, Medea, Ziklope,


Hekuba, Troiako emakumeak, Ifigenia Auliden, Heraklidak, Hipolito edo
Andromaka.
6. Zer gertatzen da Euripidesen Troiako emakumeak tragedian?
Zeintzuk dira Hekuba eta Andromaka?

Obra hau gerraren ondorioek eragindako dramatismoz josia dago.


Garaileen krudelkeria nabarmentzen da, zeintzuek ez baitute errukirik
garaituekiko, ezta errespeturik jainkoei, hauen tenpluak profanatzen
baitituzte. Umeekiko kontsideraziorik ere ez dute, hauenganako beldurra
sentituz haziko direnerako. Garaileek hamar urte zeramatzaten Troia setiatu
nahian, beraien familiakoengandik urrun eta hiriaren harresien aurrean bizia
galduz. Garaipenaren ostean, Menelaosek, Agamenonek, Odiseok eta beste
hainbestek zoritxarrak jasan zituzten bata bestearen atzetik, hybris edo
gehiegikerian erortzeagatik.

Troiaren setioaren ostean, espedizioa itzultzeko prest dago eta Troiako


emakumeak zozketatzen ari dira. Bien bitartean, Poseidon triste dago Troia
suntsitua geratu delako, honen harresiak eraiki baitzituen. Momentu
horretan Atenea agertzen da, Kasandra bere tenplutik atera baitute; hau
dela eta, greziarren itzulera zailtzen saiatuko da. Hekubak, bere aldetik,
garaituen etsipena irudikatzen du eta emakume troiar bakoitzari egokituko
zaion etorkizunari buruz galde egiten du. Andromaka Akilesen semeari
egokitu zaio; Hekuba Odiseori; Hekubaren alaba Kasandra Agamenoni; eta
Hekubaren alaba ere baden Polixena Akilesen hilobian sakrifikatua izan zen.

Greziarrek Andromakaren eta Hektorren semea hiltzea erabaki zuten,


Ilioneko harresien gainetik jaurtiz. Espartako errege Menelaos agertzen da
Helena bahituta eramateko, Espartan hilko zuela ziurtatuz, bahituek ez
dutelarik nahi bertara joatea beraien kalteen iturri delakoan. Hekubak
Helena hiltzeko asmoa goraipatzen du, baina emakume honen xarmez
ohartarazten du Menelaos. Helenak horren errua Priamorena dela dio, zeinak
ez baitzuen Paris hil jaio zenean. Profezia baten arabera, gainera, Paris zen
Troiaren patuaren arduraduna, suntsitua izango zena Paris ez bazen hila.
Afrodita ere salatzen du, jainkosa honek Parisen epaiketan Helena bere
maitale bihurtzea agindu baitzion.

Obrak dramatismo gehiago biltzen du Astianakteren gorputzarekin,


Hektorren eta Andromakaren semea. Hekubak jasotzen du seme honen
gorputza eta bere lurperatzeaz arduratu behar da bere amaren aginduei
jarraituz.

Obra hau Troia erretzeko aginduarekin amaitzen da, bahituak


greziarren ontzietan abiatzen direlarik ezezaguna zaien patu batera.
7. Zeintzuk dira tragedia bat osatzen duten bost osagarri edo
zatiak, Aristotelesek ere aipatzen dituenak?. Laburki, definitu
zer den zati horietako bakoitza.

Prologoa

Prologoa koruaren sarrera aurreko tragediaren zatia da, hots,


dramaren hasiera eta koruaren sarrerara arteko parte errezitatuta.
Monologoa edo dialogoa izan daiteke, eta antzezlanaren hitzaurre funtzioa
betetzen du: pertsonaia mitologiko batek (sarritan jainkoetako batek)
kokapen tenporala egiten du, eta heroiaren iragana gaurrarekin lotzen du.
Heroiak jasan behar duen zigorraren zergatia azaltzen zaio ikusleari.

Parodoa

Parodoa koruak, alboko sarreretatik eszenatokira kantuz eta dantzaz


sartzen den bitartean, abesten duen tragediako lehen kantua da; koruaren
lehen agerraldia, alegia. Zati honetan kantu liriko bat abesten da, aurrera
eta atzera mugimenduaz osatzen den dantzez lagundua. Dialekto doriarra
erabiltzen da, kantu koralaren ezaugarri ezinbestekoa.

Episodioa

Episodioa eszenatokiko gertakari nagusiak garatzen diren zatia da. Bi


stasimoren (koruaren kanturen) artean gauzatzen da episodio bakoitza.
Normalki tragedia klasikoa bost parte dialogikok (prologoa, hiru episodio eta
exodoa) eta lau parte koralek (parodoa eta hiru stasimo) osatzen zuten. Bost
dialogoak gaur egungo antzerkiko ekitaldiekin alderatu ditzakegu, lau
kantu koralek bata bestearengandik bereizten dituela. Korua (hitz egiten
duena Koriferoa izaten da, koruaren buruzagia) eta pertsonaien artekoa
izaten da dialogoa, edo soilik pertsonaien artekoa. Zati dialogiko hauek hiru
motatakoak izan daitezke: pertsonaia baten monologoa, bertso bakarrez
osaturiko dialogoa eta monodia (aktoreak bertso lirikoak abestu egiten
dituenean).

Stasimoa

Stasimoa koruak orkestran abesten duen kantua da. Episodioen


artean tartekatzen da eta estrofa, antistrofa eta epodo-ak osatzen dute.
Orkestra hitzak grezieraz koruak dantza egiten duen tokia esan nahi du.
Koruak, tragedia kokatzen den ingurugiro mitologikoa sakontzen duen
bitartean, episodioetan zehar esandako eta gertaturiko gauzei buruz
gogoeta egitera bultzatzen ditu ikusleak. Koruaren parte-hartzeetan
tragediaren egilearen ideia politiko, filosofiko, etiko edo erlijiozkoak
adierazten dira.

Exodoa

Exodoa tragediaren bukaera da. Koruak kantu lirikoak eta


dramatikoak abesten ditu, tragediaren asunto edo argumentuarekin eta
bukaerako gertakizunekin lotuta daudenak. Heroiak bere errua onartzen du.
Batzuetan jainkoek heriotzarekin zigortzen dute. Tragediaren irakatsi morala
ematen da.
8. Aipatu itzazu Iliadako 4 pertsonaiaren izenak eta esan ezazu
bakoitza nor zen (Troiako erregea, Greziar edo Akeoen erregea,
erregina, troiar gerlaria, Akilesen laguna, Hektorren aita,
Agamenonen alaba/ semea/ anaia/ emaztea/ ohaidea ?).

Greziarrak Troiarrak

Agamenon (Atreoren semea, Paris edo Alexander


greziar espedizioaren errege
nagusia, Argoskoa) Priamo

Menelao (Agamenonen anaia, Hektor


Espartako erregea, Helenaren Andromaka
senarra)
Kasandra
Akiles (Peleoren semea)

Patroklo (Akilesen lagun mina)

Helena (Parisek bahitu eta


Troiara eraman zuen) Ulises

Klitemnestra (Agamenonen
emaztea)

Iliada akeoen (greziarren) eta troiarren arteko gerran oinarritutako


kontakizun bat da, Ilion izeneko hiriaren aurrean. Akilesen amorrua du gai
nagusitzat eta honek dakartzan eragin kaltegarriak bi bandoentzat
(Patrokloren heriotza, beste askoren artean, eta Hektorrena, Akilesen
eskuetan). Greziarrek troiarren aurka hasi zuten gatazkaren testuinguru
horretan, gizakiaren ahultasuna agertzen da, haien gaindiko botereen
menpe daudenak, nahiz eta gai diren heroi bihurtzeko, kuraiaren, ohorearen
eta sufrimenduaren bidez.

Heroi homerikoak benetako gizakiak dira: eskuzabalak batzuetan,


interesatuak eta berekoiak besteetan; oso ausartak gehienetan, baina
beldurra ere sentitzen dutenak. Antzinako gizaki apartak dira, momentuan
existitzen ez zen arraza batekoa, baina gizakiak funtsean, honek dakarten
akats eta ahuleziekin. Hala ere, ezaugarri jakin batzuk partekatzen dituzte:
edertasun fisikoa, bertute morala, gizontasuna, elokuentzia, indarra,
inteligentzia, bizkortasuna eta ohorearen sentimendua.

Liburuak ez du gerra guztia kontatzen, azken urteko egun batzuk


besterik. Gerra hasi eta hamar urtera piztu zen Akilesen amorrua, greziarren
errege zen Agamenonen aurka azaldu zelarik. Bi hauen arteko gatazkan
Apolo eta Zeus aurkitzen dira. Apoloren sazerdotea den Crises akeoen
kanpamentura joan zen bere alaba Criseida askatzera, Agamenonen
menpean baitzegoen; honek, ordea, modu oldarkor batean kanporatzen du
Crises. Hau dela eta, Apolok izurri bat bidali zuen akeoen kanpaldira eta
honen eraginez Agamenonek Criseida itzultzea erabaki zuen, baina bere
ordez Akilesen eskuetan zegoen Briseida eskuratzen bazuen. Honek eragin
zuen, beraz, Akilesen amorrua.

Honen aurrean, Akilesek bere ama Tetis jainkosari mendekua eskatu


zion. Honek Zeusekin hitz egin zuen, jainkoen jainkoak troiarren alde egin
zezan greziarren aurkako gerra horretan. Honela, Akiles bere nabeetara
erretiratzen da eta Agamenon bakarrik utzi zuen troiarren aurka. Gerra
hastear, Hektorrek gatazka hau Paris eta Menelaoren aurkako borroka
batean ebaztea aholkatu zuen, onetsia izan zena. Hala, bien arteko lehia
hasten da eta Paris hiltzear dela Afroditak Ilioneko gaztelura eramanaz
salbatzea lortu zuen. Menelao, orduan, bere bila abiatu zen eta momentu
horretan Pandaro troiarrak gezi bat jaurti zion, honekin amaituz bi bandoen
arteko elkar ez erasotzeko akordioa.

Hau horrela, borroka gogor bati ekin zitzaion, non Diomedes eta
Hektor nagusitzen baitziren bando bakoitzetik. Bere emazte Andromaka eta
seme Astianaktere agurtu ostean, Hektorrek borroka gelditzea proposatu
zuen, lehia baten ordez; Ayax gerlariari egokitu zitzaion Hektorri aurre
egitea. Gauaren heltzeak lehiaren amaiera ekarri zuen, akeoek hildakoak
lurperatzeko eta euren kanpamendua harresi batez inguratzeko aprobetxatu
zutelarik.

Hurrengo egunean hasi zen gerra berriro. Hain kaltekoa izan zen
akeoentzat, ezen troiarrak harresiaren inguruetan ezarri baitziren. Beraz,
Zeusen nahiak betetzen ari ziren. Honen aurrean, Agamenonek Akilesi deitu
zion damututa, gatazkan parte har zezan. Ordainetan, Briseida itzuliko ziola
agindu zion, baita opari ugari ere eragindako kalteengatik. Akiles, dena den,
tinko mantentzen zen bere erabakian. Akilesen hutsak troiarren nagusigoa
ekarri zuen eta greziarren harresiak gainditzea lortu zuten. Hau da Iliadako
hirugarren borroka, denetan luzeena. Poseidonek eta Herak greziarrei
lagundu zien, egoera oso larrian zeudela. Zeusek, honen jakitun, troiarrei
laguntzen jarraitu zuen, bi jainko horien presentzia horrek suposatzen zuen
desorekarengatik.

Puntu honetan, Patroklok Akilesengandik baimena jaso zuen bere


armak erabiltzeko eta troiarren aurka oldartzeko, baina Hektorren eskuetan
hil zen, Troiako harresien parean. Gertaera honek izugarrizko samina ekarri
zion Akilesi, gerran sartzea erabaki zuelarik. Honen aurrean, troiarrak atzera
jo zuten, Hektorrek ezik, zeinak ihesari eman baitzion Akiles iristen ikustean.
Azkenik, Ateneak engainaturik, Akilesi aurre egitea erabaki zuen eta honek
hil egin zuen, Hektorren gurasoen begien aurrean. Honen ostean, Akilesek
sekulako hileta ospakizunak antolatu zituen Patrokloren oroimenez. Azkenik,
Priamo, Hektorren aita, Akilesengana joan zen bere semearen gorpua
berreskuratzera, lurperatu ahal izateko. Akilesek Priamok eskainitako
erreskatea onartzen du eta gorpua itzultzen dio, Troiara eraman zutelarik,
hileta ospakizunak antolatuz bere alde.
9. Esan Troiako Gerrari buruz dakizuna. Gutxi gorabehera noiz
gertatu zen. Greziar mitologiaren (literaturaren) arabera
nortzuren arteko gerra izan zen. Zergatik egin zen. Zenbat urte
iraun zuen. Nork irabazi zuen. Zein trikimailuren bitartez lortu
zuten garaipena.

10. Greziar mitologian, Troiako gerra armada greziarraren eta


troiarraren arteko gatazka izan zen, K.a. 1300-1100 urteen artean gauzatu
izan zitekeena. Homeroren esanetan, akeoen zigor bat izan zen, Troiako
Paris printzeak Espartako Helena bahitzeagatik.

11. Zeus jainkoen jainko bihurtu zen bere aita Krono menderatu
ostean; Krono berak ere bere aita menderatu zuen lehenago, Urano. Zeusek,
orduan, profezia bat entzun zuen, zeinaren arabera, bere seme baten
eskutan garaitua izango baita. Beste profezia batek Tetis ninfaren seme bat
aita baina handiagoa izango zela zioen. Hauetako arrazoi batengatik, Tetis
hilezkorra ez zen gizon batekin ezkondu zen Zeusen agindura, Peleo
erregearekin. Harreman honetatik jaio zen Akiles.

12. Jainko guztiak izan ziren gonbidatuak ezkontzara, Eris izan ezik.
Hau bat-batean agertu zen bertan eta mahai gainean urrezko sagar bat utzi
zuen, kallisti hitza zeramana (ederrenarentzat esan nahi zuena). Herak,
Ateneak eta Afroditak sagar hori propiotzat erreklamatu zuten. Zeusek,
honen aurrean, Parisi utzi zion erabakitze ahalmena, zeina izango baitzen
Troiako hiriaren erortzearen erantzule profezia baten arabera. Hiru jainkosa
hauek, hala, Paris erosten saiatu ziren: Ateneak jakituria eta gerrarako
abilezia eskaini zizkion, Herak botere politikoa eta Asia osoaren gaineko
kontrola, eta Afroditak munduko emakume ederrenaren maitasuna. Parisek
Afroditari eman zion sagarra eta Troiara itzuli zen.

13. Munduko emakumerik ederrena Helena zen. Emakume honek


ezkongai asko zituen, baina bere aita Tindaro beldur zen bat aukeratzeko,
besteek egin zezaketenarengatik. Odiseok, honen aurrean, plan bat
proposatu zuen. Helenak aukeratzen zuen ezkongaia errespetatzea zin
eginarazi zuen. Helenak Menelao aukeratu zuen. Testuinguru honetan, Paris
Espartara joan zen batean tratu diplomatiko batzuengatik, Helenataz
maitemindu zen eta, Afroditaren laguntzarekin, bahitu egin zuen, Troiara
eramana. Hau jakin ostean, Greziako errege eta printze guztiek euren
juramentua betetzeko beharra zuten. Honela hasi zen Troiako gerra.

14. Troiaren setioak hamar urte iraun zuen. Momentu honetan,


greziarrek trikimailu bat asmatu zuten: egurrezko zaldi erraldoi bat
eraikitzea. Epeok eraiki zuen eta soldadu greziarrez bete zen, Odiseoren
gidaritzapean. Gainerako greziarrak alde egiten zutela pentsarazi zieten
troiarrei. Orduan, Sinon izeneko espia greziarrak Atenearentzako sari bat
zela konbentzitu zituen. Troiarrek zaldia hirian sartu zuten eta ospakizun
handi bat egin zuten. Greziarrak zalditik atera zirenean, edariek eragindako
loaren pean zeuden troiarrak. Azkenean, greziar gerlariek hiriaren ateak ireki
zituzten eta greziar guztiak sartu ziren bertara, hiria menperatuz.
15.
16. Iliadaren lehenengo kantua

17. Bederatzi urtez gerran eman ostean troiarren aurka, izurrite bat
zabaldu zen greziarren kanpamentuan. Krises bere alaba bahituaren,
Kriseidaren, bila joan zen greziarrengana erreskate batekin. Greziar
gehienek begi onez ikusi zuten eskaintza, baina ez Agamenonek, bere saria
baitzen Kriseida. Hala, modu txarrez kanporatu zuen Krises kanpamentutik.
Honen ondorioz, Krisesek Apolori erregutu zion greziarrak zigortzeko eta
hamar egunez greziarrak hiltzen jardun zuen Apolok bere geziekin.

18. Kalkante igarleari galdegin zietenean izurri honen gainean,


honek esan zuen Kriseida (Agamenonen esklaboa) bere aita zen Krisesi itzuli
ezean, ez zela izurri hau amaituko. Hau izango da Akilesen suminaren
iturburua, Agamenonek onartu baitzuen Kriseida itzultzea, baina bere ordez
Akilesi Briseida kendu zion. Hau ikusirik, Akilesek gerratik ihes egiten du eta
sua bere ontzietara iristean bakarrik hasiko dela borrokan aseguratzen du.
Honez gain, bere ama Tetisi eskakizun bat egin zion: Zeus konbentzitzea
troiarrei laguntzeko. Honek onartu egiten du, iraganean Tetisen laguntza
jaso baitzuen bere anaiak oldartu zitzaizkionean.

19.

You might also like