Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

ENERGIAREN EZAUGARRIAK ETA MOTAK

a) Energia metatu ahal da


b) Eraldatu edo transformatu egiten da
c) Transferitu egiten da, hau da, tenperatura altu duen gorputzak
energia galtzen du eta tenperatura baxua duena jasotzen du.
d) Energia erabilgarritasuna galtzen duenean degradatu egiten da.
e) Energia kontserbatu egiten da.

ENERGIA MOTAK
1. ENERGIA MEKANIKOA = ENERGIA ZINETIKOA +ENERGIA ELASTIKOA
a) ENERGIA ZINETIKOA (Abiadurari esker sortzen duen energia)
b) ENERGIA ELASTIKOA (Energia potentzial grabitatoria altueraren
ondorioz sortzen dena, energia potentzial elastikoa luzera aldaketan
sortzen den energia)
2. ENERGIA TERMIKOA (Beroa sortu edo askatzeari loturiko energia).
Badaude modu ezberdinak transmititzeko:
a) Kondukzioa: Tenperatura altuagoa duen gorputzetik baxuagoa duen
beste batera beroa pasatzen denean.
b) Konbekzioa: Fluidoak (likidoak eta gasak) berotzean, dentsitatea
galtzen dute; adibidez berogailu baten beroa gorakoa doa dentsitate
txikiagoa duelako eta aire hotzak aire beroaren lekua hartzen du.
Konbekzioa gertatzeko, beroa garraiatuko duen fluido bat behar da.
c) Erradiazioa: beroa uhin elektromagnetiko eran transmititzen da;
adibidez, eguzkia, argia, irratia, telebista
3. ENERGIA KIMIKOA: Molekula arteko loturetan biltzen den energia
(adibidez erregaiak)
4. ENERGIA NUKLEARRA: Atomoaren nukleotik datorrena. 2 Mota:
a) Fusio nuklearra: Bi atomoen (litioa eta tritioa) nukleoak elkartzen
direnean helioa lortzeko.
b) Fisio nuklearra: material fisionagarri baten (uranioa, plutonioa)
nukleoa desintegratzen denean.
5. ENERGIA ELEKTRIKOA: Korronte elektrikoak duen energia.
6. ARGI ENERGIA: Erradiazioa era transferitzen den energia
7. SOINU ENERGIA: Gorputz elastiko edo malguen bibrazioaren ondorioz.
8. ENERGIA ELEKTROMAGNETIKOA: Elektroiak gorputz eroaleetan
higitzean sorturikoa da.
EGUZKI ENERGIA
1. Prozesu fotoboltaikoa: Heliostatoen bidezko prozesua(ELEKTRIZITATEA
SORTZEKO)
a) Eguzkia zuzenean ematen du heliostatoetan
b) Energia hartzen du eta elektrizitatea bihurtzen du
c) Elektrizitatea, korronte zuzena korronte alternoa bilakatzen da
2. Eguzki energia termikoa: Uhin elektromagnetikoek materialei beroa
transferitzen diete
3. Arkitektura pasiboa: ETXEETAN ARGIA ETA KORRONTEAK IZATEKO
4. Efektu fotoelektrikoa: Fenomeno bat da non FOTON partikulak, metal
baten elektroien kontra jotzen dute eta bere atomoak kentzen dituzte.
Elektroiak prozesuan mugitzen direnez korronte elektrikoa sortzen dute.
(Materiala semieroalea izan behar da, bestela ez du korronte elektrikorik
sortzen.)
IKATZA, PETROLIOA ETA GASA
Ikatzaren aplikazioak:
a) Energia elektrikoa sortu (elektrizitatea)
b) Kokea sortu siderurgian
c) Beste industria mota adb.: grafito egiteko, hiri gasa, lurrun amoniakoa
sortu
d) Alumina eta papera sortu
Gasaren garraioa: Lehen gasa batetik bestera eramateko arazoak zeuden,
gasa oso gutxi erabili delako industrian. Orain gasbideak eta likidotze
teknikak garatu dira. Likidotze teknikekin gasa konprimatu eta bonbonetan
gorde ahal dira. Baina gas kantitaterik handiena gasbideak erabiliz
eramaten da. Ozeanotik garraiatzeko gasa tenperatura txikian eta presio
handian likidotzen da, baina ez da oso egokia inbertsio handia behar delako
eta galerak daudelako likidotzean eta berriro gas bihurtzean
Findegiak: petrolioa findu egiten da aplikazio gehiago lortzeko.
a) Craking: findegietan produktuak banatzeko erabiltzen den prozesua.
b) Destilazioa:
a. Petrolio gordina destilazio zutabe batean sartzen da
hidrokarburoen irakite-tenperaturak desberdinak direlako.
b. Berotzen da oinarritik 350C-tan gutxi gorabehera.
c. Petrolio lurruna igo egiten da eta zatikiak hoztu egiten dira
hainbat produktu lortzen dira; adibidez: gasolina, koipeak,
kokea, butanoa, argizariak(velas), gasolina
Efektuak ingurunean:
a) Petrolioa:
a. Toxikoa da: animaliekin eta landareekin kontaktuan sartzean
kaltetzen die.
b. Kartzinogenoa da: honen errekuntza oso kutsagarri kimiko
kaltegarriak sortzen ditu.
b) Ikatza:
a. Berotegi-efektua
b. Ikatzaren erreketan gas kaltegarri ugari sortu

c) Gasa:
a. Gas naturalaren errekuntza-prozesua garbiagoa da, baina hala
eta guztiz ere elementu kimikoak ura kutsatzen dute eta
metanoa atmosfera kutsatzen du.
ITSASOAREN ENERGIA, GEOTERMIKOA ETA BIOMASA
ITSASOAREN ENERGIA: Itsasoko olatu eta itsasaldietatik lor daitekeen
energia berriztagarria da

Marea-energia
Olatu-energia
Energia-maremotermikoa: tenperatura diferentziak aprobetxatzen
ditu energia sortzeko
ENERGIA GEOTERMIKOA
a) Etxeko ura berotzeko eta girotzeko (2 modu):
a. Lur barneko magmak sortutako beroa
b. Lurzoruaren masa handiak metatutako beroa erabili
b) Elektrizitatea sortzeko:
a. Lurzorutik lortutako beroak lurruna sortzen du
b. Lurruna galdara batean gordetzen da
c. Lurrunak turbina elektriko baten paletak mugiarazten ditu
elektrizitatea sortuz.
d. Lurruna kondentsatu egiten da eta bonba baten bidez berriz
sartu egiten da galdaran, lur barneko beroaren bidez berriz
lurruntzeko eta prozesua errepikatzeko.
BIOMASA
Prozesu termokimikoak:
a) Errekuntza aire askorekin: beroa lortu
b) Errekuntza aire gutxirekin: gas pobrea lortu
c) Errekuntza oxigeno puruarekin: sintesi gasak
d) Errekuntza oxigenorik Gabe (pirolisia): erregai gaseosoak, ikatza,
mundruna.
Prozesu biokimikoak:
a) Hartzidura alkoholikoa (mikroorganismoekin): alkohola
b) Hartzidura anaerobikoa (oxigenorik gabe): biogasa
ZENTRAL TERMIKOAK, ZIKLO KONBINATUTAKOAK ETA NUKLEARRAK.
ZENTRAL TERMIKOAK
Elementuak:

Errefrigerazio Dorrea Kondentsadorea


Bomba hidraulikoa Berogailua
Transformadorea Haizagailua
Sorgailu elektrikoa. Tximinia

Funtzionamendua:

a) Erregai fosil bateko errekuntzak ur-lurruna bihurtzeko balio izango


duten lurrun kantitate handiak sortzen ditu.
b) Galdaratik, presiopean irteten den lurrunak, turbinako palak biratzea
eragiten du.
c) Sorgailuan turbinak produzitutako energia mekanikoa energia
elektriko bihurtzen da.
d) Turbinatik irteten den lurruna uretan berriro ere eraldatzen da prozesu
osoa berriro hasteko.

Desabantailak:

a) Ikatzez elikatzen dira eta agortu ahal daiteke


b) Gas kutsakorrak
c) Erabiltzen den ura kutsatuta

NUKLEARRAK

Elementuak:

Tximinia Kondentsador Transformador


Galdara ea ea
Errota Hozte dorrea Sare
Aire Turbina elektrikoa
berogailua Sorgailua

Funtzionamendua:

a) Gai fisiogarriak erabiltzen ditu beroa sortzeko


b) Bero honen bidez ziklo termodinamiko baten bitartez aldizkatzaile bat
mugiarazten da, azken honek energia mekanikotik energia elektrikoa
sortzen duelarik.
c) Zentral nuklearrak erreaktore bat edo gehiagoz osatuak daude.

Desabantailak:

a) Erradiazio batzuk oso arriskutsuak dira


b) Zabor erradioaktiboa

ZIKLO KONBINATUKO ZENTRALAK

Elementuak:

Kondentsadorea Gas turbina


Lurrun turbina Bonba
Generadore elektrikoak Galdara

Funtzionamendua:
a) Gas naturala, gasolioa edo ikatza erabiltzen dute gas-turbina
elikatzeko.
b) Ondoren, gas-turbinako gas-jarioak oraindik tenperatura altua
dutenez, bigarren lurrun-turbina bat mugitzen duen lurruna
produzitzeko erabiltzen da.
c) Turbina hauetako bakoitzak elektrizitatea sortarazten duen
alternadore bat dauka, zentral termoelektriko klasiko baten antzera.

Desabantailak:

a) Airea kutsatu
b) Airean ozonoa igotzen dute
c) Euri azidoa sortu ahal dute

Zentral termiko eta konbinatuen arteko ezberdintasuna:

Zentral termikoa energia elektrikoaren sorkuntzarako instalazioa da


eta ikatza, gasa, olio astunak edo beste erregairen bat erretzen dira
Ziklo Konbinatua da eraginkortasuna hobeto konbinatzen duen eta
gas naturala erregai moduan erabiltzeari esker ingurumena
errespetatzen duen energiako azpiegitura da.

Fisio eta fusio arteko desberdintasuna:

Fisio nuklearra atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen


erreakzio nuklearra da.
Fusio nuklearra prozesu atomiko bat da, non bi nukleo edo gehiago
batzen diren beste nukleo astunago bat sortzeko.

ZENTRAL HIDRAULIKOAK ETA EOLIKOAK

zertan datzan energia mota hauek, (ondo daude Iker eta Urtziren
lanean agertzen diren bideoak). Aerogeneradoretan kontuan izan ere
elementuen artean haize-orratza eta anemometroa eta zertarako
erabiltzen diren.

ZENTRAL HIDRAULIKOAK: Energia hidraulikoa uraren mugimenduaren


energia eskuratzean datza

Elementuak:

Presa Turbina
Gainezkabidea Alternadorea
Energia suntsitzaileak Garraiobideak
Makina-gela

Funtzionamendua:

a) Uraren energia potentzialean oinarritzen dira, ura urtegi batean


metatuta dagoelako
b) Zenbat eta garaiera-diferentzia handiagoa lortu uraren ibilbidean,
handiagoa da energia potentziala, eta, ondorioz, handiagoa da
energia zinetikoa.
c) Energia zinetiko hori sorgailu baten ardatza duen turbina bati eragiten
dio energia elektrikoa sortzeko

EOLIKOAK: Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da.


Berriztagarria, garbia eta guztiz baliagarria da.

Elementuak:

Transformador Dorrea. Ardatza.


ea. Sorgailuak. Aspak.
Anemometroa: haizearen uneko abiadura neurtzen du
Haize orratza: Haizearen norabidea adierazten duen tresna da

Funtzionamendua:

a) Haizeak haize-errotaren aspak mugitzen ditu


b) Helizera konektatuta dagoen sorgailu baten ardatz zentrala biratzea
eragiten du, elektrizitatea sortzeko

You might also like