6 Disolbagarritasuna

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

Derioko Txorierri Institutua .

Laborategiko teknikak

PRAKTIKA: HAINBAT KONPOSATUREN DISOLBAGARRITASUNA

HELBURUA: Konposatu ionikoen eta kobalenteen disolbagarritasuna aztertzea.

SARRERA

Ura konposatu polarra da eta konposatu ionikoak disolbatzen ditu. Konposatu


kobalenteak, berriz, ez dira ondo disolbatzen ura bezalako disolbatzaile polarretan, baina
disolbatzaile organikoetan disolba daitezke.

ERREAKTIBOAK ETA MATERIALA

- Saiodiak
- Yodoa
- Naftalenoa
- Potasio permanganatoa
- Potasio dikromatoa
- Ur distilatua (Txorrotako urak ere balio du)
- Ziklohexanoa (Disolbatzaile organikoa)

PROZEDURA

Substantziak maneiatzen hasi baino lehen berei buruzko informazioa bilatu dagokion
etiketan edo erreaktiboen katalogoan.
Saiodi banatan lau substantzien kantitate txiki bat ipini (espatula punta bat).
Guztiei 4 ml ur gehitu.
Gertatutakoa behatu eta idatzi zure koadernoan.
Aurrekoa errepikatu baina oraingoan disolbatzaile ziklohexanoa erabiliz.
Saiodi batean 4 ml ur ipini eta yodo pixka bat gehitu. Orain 4 ml ziklohexano jarri.
Behatutakoa idatzi.

GALDERAK

1. Ze lotura-mota dute erabilitako substantziek?


2. Ura eta ziklohexanoa, nahasgarriak dira? Zeinek du dentsitaterik handiena?
3. Ze disolbatzaile erabil daiteke uretan dagoen yodoa erauzteko? Zergatik?

You might also like