Problem Ak

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 1

PROBLEMAK

1. Bi te mota ditugu: bat Thailandiakoa, kiloa 5,20 -an, eta bestea Indiakoa, kiloa 6,20 -
an. 100 kg te lortu nahi ditugu, 6 /kg-ko prezioan. Mota bakoitzetik zenbat kilo nahasi
behar ditugu, horretarako?

2. Laukizuzen baten diagonala 5cm-koa da eta oinarria, altuera baino 1 cm gehiago. Zer
neurri dute aldeek?

3. Kamioi bat 80 km/h-ko abiaduran irten da hiri batetik; handik bi ordura auto bat irten da
leku beretik, 120 km/h-ko abiaduran. Hiritik zenbateko distantziara harrapatuko du
autoak kamioia? Zenbat denbora igaro ondoren?

4. Erosketa bat ordaintzeko, 2 -ko txanponak eta 5 -ko billeteak erabili dira. Guztira,
txanponak eta billeteak 13 dira, eta 33 ordaindu dira. Zenbat 2 -ko txanpon erabili
dira? Eta 5 -ko zenbat billete?

5. Jonek alkandora bat eta praka pare bat erosi nahi ditu. Etiketak begiratu ditu eta bien
arteko prezioa 60 -koa da. Ordaintzerakoan, alkandoran % 10eko beherapena eta
praketan % 20koa egin diote. Guztira, beraz, 50,15 ordaindu ditu. Zenbat balio zuen
jantzi bakoitzak, beherapena egin aurretik?

6. Zenbaki baten berbidurari zenbaki horren hirukoitza kentzen badiogu, 130 lortuko dugu.
Zer zenbaki da hori?

7. Laukizuzen baten diagonala 5cm-koa da eta oinarria, altuera baino 1 cm gehiago. Zer
neurri dute aldeek?

8. Aita batek duen adina semearenaren hirukoitza da, eta duela hamar urte, boskoitza zen.
Zenbat urte dituzte orain bion artean?

9. Errenteria eta Irunen artean 10 km daude. Neska bat 12 Km/h-ko abiaduran abiatzen da
Errenteriatik Irunera. Une berean, mutil bat 4 Km/h-ko abiaduran abiatzen da Irundik
Errenteriara. Kalkulatu ematen duten denbora elkar gurutzatzeko, baita neskak betetzen
duen distantzia ere.

10. Bideo-konsola bat %15 garestitu da abenduan eta %20 merkatu urtarrilean.
Horretara, hasieran baino 25 gutxiago balio du orain. Zen bat balio zuen hasieran?

You might also like