Ere Lokailua

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

ERE lokailua

Lehendik aipatu den ideiaren batekin erlazionaturik dagoen zerbait markatzeko erabiltzen da partikula
hau. Hortaz, esatera goazena ez badago erlazionatuta (edo kontrastean) lehendik esandakoarekin, ere
erabili beharrean gehitze zentzua emateko erabilitako beste lokailuren bat erabili beharko genuke, hots,
gainera, bestalde, horrez gain, horretaz aparte, era (modu) berean, areago, etab.
Ere lokailua arazo askoren iturri da; izan ere, beste hizkuntza batzuetan bere parekoak oso elementu
askeak badira ere, euskaraz arau zehatz batzuk bete behar ditu. Hona hemen bi arau nagusiak:
- Perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia.
- Osagai horren atzean eta ondo-ondoan kokatzen da beti.
Perpaus barruan hartzen duen tokiaren arabera eta laguntzen duen perpauseko osagaiaren arabera, ere
lokailuak erabilera desberdinak izan ditzake.

Ere perpaus barruan


Perpausaren edozein osagairi lotuta ager liteke ere lokailua:
Lehen ere Jonekin ezkontzekotan ibili zen Miren.
Lehen Jonekin ere ezkontzekotan ibili zen Miren.
Lehen Jonekin ezkontzekotan ere ibili zen Miren.
Lehen Jonekin ezkontzekotan ibili ere ibili zen Miren.
Lehen Jonekin ezkontzekotan ibili zen Miren ere.
Jonek ere atzo liburua irakurri zuen (Amaiak ere bai).
Jonek atzo ere liburua irakurri zuen (gaur ere bai).
Jonek atzo liburua ere irakurri zuen (aldizkaria ere bai).
Beraz, ere lokailuak perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia, eta dagokion osagaiaren arabera,
perpausaren esanahia erabat aldatzen da. Hona hemen beste zenbait adibide:
Josu gaur lanera joan da. Jon ere lanera joan da.
Josu gaur lanera joan da. Bihar ere lanera joango da.
Josu gaur lanera joan da. Tabernara ere joango da.
Ikus daitekeenez, ere lokailua dagokion osagaiaren ondo-ondoan kokatzen da beti. Beraz, perpaus
hasieran edo osagaiaren aurrean ez dago jartzerik. Adibidez:
Kalera joango naiz. (*Eta ere gu). Eta gu ere bai.
Miren Jonekin etorriko da. (*Ere Arantza etorriko da). Arantxa ere etorriko da.
Ere aditz trinko batekin datorrenean, aditz horrek ba- aurrizkia hartuko du, tartean beste osagairen bat
sartzen ez bada.
Jon ere badator. (*Jon ere dator).
Nik ere badaukat. (*Nik ere daukat).
Guk ere badakigu. (*Guk ere dakigu).

Aditza + ere
Ere lokailuak aditz bati erreferentzia egiten dionean, ere aditzoinaren atzean jarri eta egin hitza
gehitzen zaio; honela, ere lokailua aditzak adierazten duen ekintzari lotuta agertzen da, eta ez aditzaren
denbora, modu eta pertsonei. Aditzaren hiru ezaugarri horiek egin laguntzaileak berak hartuko ditu.
Bildu ez ezik, jan ere egin ditugu perretxiko hori.
Irakasleok ikasleak hezi ez ezik, zaindu ere egiten ditugu.
Ikusi ere ez zaitut egin.
Ere bai / ere ez; baita ... ere / ezta ... ere
Hainbat perpausetan aditzaren elipsia gertatu ohi da, baina bai eta ez osagaiak mantentzen dira.
Honelako perpausak ditugunean eta ere jarri nahi badugu, bai eta ez osagaiei lotuta egingo dugu, bi
modu hauetan:
- Bai/ez partikulak ere lokailuaren atzean jarriz.
- Bai/ez partikulak eta juntagailuarekin batera ere lokailuak laguntzen duen osagaiaren
aurrean jarriz.
Baiezkoa Ezezkoa
... ere bai ... ere ez.
Baita ... ere Ezta ... ere

Jon etxera joan da. Miren ere bai. Baita Miren ere.
Aitor ez da futbolera joan. Josean ere ez. Ezta Joxean ere.

Bai partikulak aditz-sintagma osoa ordezkatzen du; beraz, aditz-sintagma eta bai partikula batera
erabiltzea ez da zuzena. Adibidez:
(*Koldo ere bai etorriko da). Koldo ere etorriko da. Koldo ere bai.
(*Baita Koldo ere etorriko da). Koldo ere etorriko da. Baita Koldo ere.
Aditza jokatu gabe dagoenean, beste edozein osagaik bezalaxe hartuko du ere. Adibidez:
Ikusi egin nahi dut, baita jan ere.
Ez dut berarekin egon nahi, ezta hitz egin ere.
Patatak jasotzea gustatzen zait, baita jatea ere.
XX. mendera arte oso gutxitan erabiltzen bazen ere, gero eta gehiago ikusten dira baita ere ..., ezta ere
...; baina erabiltzekotan perpausaren hasieran jarri beharko dira, inoiz ez amaieran:
Ez zaigu falta urritasunik, ezta ere gehiegizko aberastasunik.
*Ez zaigu falta urritasunik, gehiegizko aberastasunik ezta ere.
Baita eta ezta ezin dira ere gabe erabili:
Andoni iritsi zen aspaldi. Eta Pello?
*Baita / *Pello baita (Baita ere / Pello ere bai).
Martak ez du bukatu. Eta Asierrek?
*Ezta / *Asierrek ezta (Ezta ere / Asierrek ere ez).
Batez ere ahozkoan (eta doinu berezia erabilita) baita eta ezta bakarrik ere agertzen dira, ere ezkutuan
dagoela:
Ni horrekin bizi? Ezta...! (= Ezta erotuta ere!).
Baita eta ezta ezin dira ere-ren atzetik ezarri:
*Ni ere baita (Ni ere bai / Baita ni ere).
*Amak ere ezta (Amak ere ez / Ezta amak ere).

Baita / ezta
Perpausaren osagai guztiak ezabatuta daudenean, hau da, erek laguntzen duen osagaia ezabatuta
dagoenean, baita/ezta formak erabiltzen dira. Kasu honetan ere partikula aukerakoa da. Hona hemen
zenbait adibide:
Josu etorriko da, eta zu? Baita (ere).
Josu ez da etorriko, eta zu? Ezta (ere).
Eta Miren ere ez da etorriko? Ezta (ere).
Bestelako erabilerak
Aurreko ataletan aztertutakoez gain, ere lokailuak beste hainbat erabilera dauzka.
Hitz indargarri gisa
Ere, maiz samar, hitz indargarri gisa erabiltzen da; hau da, esapide jakin baten esangura azpimarratzeko.
Adibidez:
Ez da INOR etorri Ez da INOR ere etorri.
Ez dut EZER esan Ez dut EZER ere esan.
Azpimarratu nahi den osagaia aditza bera denean, egitura berezia erabili ohi da, perpausaren hasieran
edo amaieran aditz partizipioa + ere gehituz. Adibidez:
Astakeria itzelak ESAN zituen; ESAN ere.
Horrelakoxea DA, IZAN ere.
Jonen etxean BAZKALDU dut, ederki BAZKALDU ere.
Balio kontzesiboa adierazteko
Maiz, ere lokailua balio kontzesiboa adierazteko erabiltzen da. Adibidez:
Konforme, egingo dut, guztiz ados ez BAnago ere.
Hori horrela deLARIK ere, egoera ez da batere aldatzen.
Merkea izanIK ere, ez didate erosiko.
Berak eginAGATIK ere, horrek ez du ezer aldatzen.
Harridura-perpausetan
Harridura-perpausetan ere maiz erabiltzen da harridura edo ez-ohikotasuna adierazteko. Adibidez:
Hori pentsaTZEA ere! Nori bururatzen zaio!
Ordu horretan deiTZEA ere!
Ordainduko duzu? Ezta pentsatu ere!

Zuzendu
Gaizki erabili da ere partikula hurrengo perpaus gehienetan. Aukeratu hiru erantzunen artean
zuzen dagoena.
1.
Xabierrek ez dizu deitu ere iaztik
Xabierrek ez dizu deitu ere egin iaztik
Xabierrek ez dizu ere deitu iaztik.
2.
Ez al du inork gaindituko? Ere inork ez.
Ez al du inork gaindituko? Inork ere ez.
Ez al du inork gaindituko? Inork.
3.
Berandu ailegatu da ere, ez diote errietarik egin.
Berandu ailegatu bada ere ez diote errieta egin.
Berandu ailegatu bada ere, ez diote errietarik egin.
4.
Mikelek baita ere egingo ditu.
Mikelek ere egingo ditu.
Mikelek ere baita egingo ditu.
5.
Hori gezurra dela ere entzun diot.
Entzun diot hori gezurra ere dela.
Entzun diot ere hori gezurra dela.
6.
Hori esanda ere ez da konformatuko.
Hori esanda ez da ere konformatuko.
Hori esanda ez da konformatuko ere ez.
7.
Azkoitian ere badira tipo jatorrak, ez Azpeitian bakarrik.
Azkoitian badira ere morroi jatorrak, ez Azpeitian bakarrik.
Azkoitian badira tipo jatorrak ere bai, ez Azpeitian bakarrik.
8.
Horrek ez du ezertarako balio ezta ere.
Horrek ez du ezertarako balio.
Horrek ez du ezertarako ere ez balio.
9.
Aurten ikasiko dugu ere ikasgai berria.
Aurten ere ikasiko dugu ikasgai berria.
Ere aurten ikasiko dugu ikasgai berria.
10.
Baita ere Guggenheimen Aitor egon zen.
Guggenheimen ere egon zen Aitor.
Guggenheimen Aitor egon zen ere.
11.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere ez.
12.
Kolpe ederra harturik ere, Peruk ez du atzera egingo.
Kolpe ederra harturik, Peruk ez du atzera ere egingo.
Kolpe ederra harturik ere Peruk ez du atzera egingo.
13.
Louvrera joanez gero, sarrera ere ordaindu beharko duzue.
Louvrera joanez gero, ordaindu beharko duzue ere sarrera.
Louvrera joanez gero, sarrera ordaindu ere beharko duzue.
14.
Dastatu nahi dugu ere Errioxako ardoa.
Errioxako ardoa ere bai dastatu nahi dugu.
Errioxako ardoa ere dastatu nahi dugu.
15.
Idoia bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen.
Idoia bai alferra! Ez da arduratzen ezertaz ere ez.
Idoia bai alferra! Ez da ezertaz arduratzen ere.
16.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere ez.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere.
17.
Eliasek hitz egin nahi du ere Idoiarekin.
Ere Eliasek hitz egin nahi du Idoiarekin.
Eliasek ere hitz egin nahi du Idoiarekin.
18.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere ez esan, aitortu dit.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak ez duela ezer esan ere aitortu dit.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere esan, aitortu dit.
19.
Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere ez arduratzen.
Prontxio bai alferra! Ez da ere ezertaz arduratzen.
Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen.
20.
Etsita dabil; esaten du ez duela gaindituko inola ere ez.
Etsita dabil; ez duela inola ere gaindituko esaten du.
Etsita dabil; ez duela ere inola ere gaindituko esaten du.

Berridatzi
Elkarrizketa moduan datoz esaldi guztiak. Lehen atalean datorrenaren erantzuna edo segida
da bigarrena. Lehen ataleko beltzez dagoena ordeztu ERE erabilita eta parentesi arteko
ordezkoa jarrita, lehenengo esaldian bezala.
l. Mikelek esango dizue zer erosi behar duzuen... (prestatu) eta baita zer prestatu behar
duzuen ere.
2. Zuen eginkizuna ikastea da... (aprobatu) eta _______________ bada.
3. Larunbat gauean kontzertura joango naiz... (igande arratsalde) eta _______________
bai.
4. Jonek ez du egin esan genionik... (zu) eta _______________ egin.
5. Xabierrek badaki... (herri guztia) eta baita _______________.
6. Aitorrek esan duena egia biribila da... (Pello) eta _______________ egia biribila da.
7. Goxokiak erosi ditugu... (kakahueteak) eta _______________ ditugu.
8. Markos gaisorik dela entzun dut... (hil) eta _______________ entzun dut.
9. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (Elena) eta _______________ etxe
berria erostekotan dabil.
10. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (kotxe berria) eta baita
_______________.
11. Alaitz gaixorik dago... (ni) eta _______________ horrela nago.
12. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (zuzendaria) _______________ ere.
l3. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (egin) _______________ ere.
14. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa. (taldeko ikasle guztiak) eta taldeko
_______________ gainditu dute.
15. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa... (gidatzeko azterketa) eta gidatzeko
_______________ du.
Itzuli
Euskaratu esaldi hauek:
Yo no se nada. T tampoco.
______________________________________________________________________
Tambin vienen mis amigos.
______________________________________________________________________
Eso tambin lo sabe un burro.
______________________________________________________________________
No ha venido nadie.
______________________________________________________________________
Esa chica es pequea, pero tambin inteligente.
______________________________________________________________________

Zuzendu
Ondoren datozen esaldi hauetan ERE erabiltzean sortzen diren ohiko akatsak daude. Hiru
aukeren artean aukeratu zuzena dena.
1.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere baita.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere bai.
2.
Bizikleta bat ere erosi genuen.
Ere bai erosi genuen bizikleta bat.
Bizikleta bat ere bai erosi genuen.
3.
Guk ez dakigu ezer ezta ere.
Guk ez dakigu ezer (ere).
Guk ez dakigu ezer ere ez.
4.
Hori ez daki ezta inor ere.
Hori ez daki inor ere ez.
Hori ez daki inork (ere).
5.
Mikel ere joan zen.
Baita ere joan zen Mikel.
Mikel ere bai joan zen.

Euskaratu
Euskaratu ondoko esaldiak:
1. Segn ha dicho la radio, hasta los que iban mejor equipados han tenido problemas para
regresar a casa.
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
2. Con el trfico que hay no me atrevo ni a salir a la calle.
______________________________________________________________________
3. No me gustan los que siempre estn criticando, pero tampoco los que no se preocupan
de nada.
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
4. Hoy es mi cumpleaos, y mi marido ni se ha enterado.
______________________________________________________________________
5. Que anoche ha explotado una bomba? Pues, yo ni me he enterado.
______________________________________________________________________
6. S, yo me llev tu libro, pero tambin te lo devolv.
______________________________________________________________________
7. Tambin hay que tener en cuenta el punto de vista de los alumnos a la hora de
programar el curso.
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
8. La Real perdi el partido porque tena varios jugadores lesionados, pero tambin porque
el rbitro estuvo muy mal.
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
9. Que si le he preguntado dnde vive? Pues, no; ni se me ha ocurrido.
______________________________________________________________________
10. Tu dices que fumas cuando estas nervioso, pero yo creo que tambin fumas cuando
estas tranquilo.
______________________________________________________________________
______________________________________________________________________
11. Tambin el hacer mucho deporte tiene sus peligros.
______________________________________________________________________
12. No ira contigo en coche ni loco.
______________________________________________________________________
ERE lokailua
(Zuzenketa orria)

Zuzendu
Ondokoak dira aukera zuzenak:
1.
Xabierrek ez dizu deitu ere iaztik.
Xabierrek ez dizu deitu ere egin iaztik.
Xabierrek ez dizu ere deitu iaztik.
2.
Ez al du inork gaindituko? Ere inork ez.
Ez al du inork gaindituko? Inork ere ez.
Ez al du inork gaindituko? Inork.
3.
Berandu ailegatu da ere, ez diote errietarik egin.
Berandu ailegatu bada ere ez diote errieta egin.
Berandu ailegatu bada ere, ez diote errietarik egin.
4.
Mikelek baita ere egingo ditu.
Mikelek ere egingo ditu.
Mikelek ere baita egingo ditu.
5.
Hori gezurra dela ere entzun diot.
Entzun diot hori gezurra ere dela.
Entzun diot ere hori gezurra dela.
6.
Hori esanda ere ez da konformatuko.
Hori esanda ez da ere konformatuko.
Hori esanda ez da konformatuko ere ez.
7.
Azkoitian ere badira tipo jatorrak, ez Azpeitian bakarrik.
Azkoitian badira ere morroi jatorrak, ez Azpeitian bakarrik.
Azkoitian badira tipo jatorrak ere bai, ez Azpeitian bakarrik.
8.
Horrek ez du ezertarako balio ezta ere.
Horrek ez du ezertarako balio.
Horrek ez du ezertarako ere ez balio.
9.
Aurten ikasiko dugu ere ikasgai berria.
Aurten ere ikasiko dugu ikasgai berria.
Ere aurten ikasiko dugu ikasgai berria.
10.
Baita ere Guggenheimen Aitor egon zen.
Guggenheimen ere egon zen Aitor.
Guggenheimen Aitor egon zen ere.
11.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere.
Zerbait erosi behar al duzu? Ez, ezer ere ez.
12.
Kolpe ederra harturik ere, Peruk ez du atzera egingo.
Kolpe ederra harturik, Peruk ez du atzera ere egingo.
Kolpe ederra harturik ere Peruk ez du atzera egingo.
13.
Louvrera joanez gero, sarrera ere ordaindu beharko duzue.
Louvrera joanez gero, ordaindu beharko duzue ere sarrera.
Louvrera joanez gero, sarrera ordaindu ere beharko duzue.
14.
Dastatu nahi dugu ere Errioxako ardoa.
Errioxako ardoa ere bai dastatu nahi dugu.
Errioxako ardoa ere dastatu nahi dugu.
15.
Idoia bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen.
Idoia bai alferra! Ez da arduratzen ezertaz ere ez.
Idoia bai alferra! Ez da ezertaz arduratzen ere.
16.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere ez.
Zertan aritu zineten atzo? Atzo? Ezertan ere.
17.
Eliasek hitz egin nahi du ere Idoiarekin.
Ere Eliasek hitz egin nahi du Idoiarekin.
Eliasek ere hitz egin nahi du Idoiarekin.
18.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere ez esan, aitortu dit.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak ez duela ezer esan ere aitortu dit.
Zer esan duen galdetzean, Oihanak, ez duela ezer ere esan, aitortu dit.
19.
Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere ez arduratzen.
Prontxio bai alferra! Ez da ere ezertaz arduratzen.
Prontxio bai alferra! Ez da ezertaz ere arduratzen.
20.
Etsita dabil; esaten du ez duela gaindituko inola ere ez.
Etsita dabil; ez duela inola ere gaindituko esaten du.
Etsita dabil; ez duela ere inola ere gaindituko esaten du.

Berridatzi
Ondokoak dira eredu zuzenak:
l. Mikelek esango dizue zer erosi behar duzuen... (prestatu) eta baita zer prestatu behar
duzuen ere.
2. Zuen eginkizuna ikastea da... (aprobatu) eta aprobatzea ere bada.
3. Larunbat gauean kontzertura joango naiz... (igande arratsalde) eta igande
arratsaldean ere bai.
4. Jonek ez du egin esan genionik... (zu) eta zuk ere ez duzu egin.
5. Xabierrek badaki... (herri guztia) eta baita herri guztiak ere.
6. Aitorrek esan duena egia biribila da... (Pello) eta Pellok esan duena ere egia biribila da.
7. Goxokiak erosi ditugu... (kakahueteak) eta kakahuteak ere erosi ditugu.
8. Markos gaisorik dela entzun dut... (hil) eta hil dela ere entzun dut.
9. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (Elena) eta Elena ere etxe berria
erostekotan dabil.
10. Ni, datorren astean, etxe berria erostekotan nabil... (kotxe berria) eta baita kotxe
berria ere.
11. Alaitz gaixorik dago... (ni) eta ni ere horrela nago.
12. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (zuzendaria) ezta zuzendaria ere.
l3. Gu, esan duzunarekin, ez gaude ados... (egin) ezta egin duzunarekin ere.
14. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa. (taldeko ikasle guztiak) eta taldeko ikasle
guztiek ere gainditu dute.
15. Prontxiok gainditu du EGAko azterketa... (gidatzeko azterketa) eta gidatzeko
azterketa ere gainditu du.

Itzuli
Ondokoak dira itzulpen zuzenak:
Yo no se nada. T tampoco.
Nik ez dakit ezer. Zuk ere ez, Nik ez dakit ezer. Ezta zuk ere.
Tambin vienen mis amigos.
Nire lagunak ere badatoz.
Eso tambin lo sabe un burro.
Hori asto batek ere badaki.
No ha venido nadie.
Ez da inor ere etorri.
Esa chica es pequea, pero tambin inteligente.
Neskato hori txikia da, baina azkarra ere bai, Neskato hori txikia da, baina baita
azkarra ere.

Zuzendu
Ondokoak dira erantzun zuzenak:
1.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere baita.
Jende asko zegoen; kazetari batzuk ere bai.
2.
Bizikleta bat ere erosi genuen.
Ere bai erosi genuen bizikleta bat.
Bizikleta bat ere bai erosi genuen.
3.
Guk ez dakigu ezer ezta ere.
Guk ez dakigu ezer (ere).
Guk ez dakigu ezer ere ez.
4.
Hori ez daki ezta inor ere.
Hori ez daki inor ere ez.
Hori ez daki inork (ere).
5.
Mikel ere joan zen.
Baita ere joan zen Mikel.
Mikel ere bai joan zen.

Euskaratu
Ondokoak dira itzulpen zuzenak:
1. Segn ha dicho la radio, hasta los que iban mejor equipados han tenido problemas para
regresar a casa.
Irratiak esan duenaren arabera, ondoen hornituta zeudenek ere arazoak izan dituzte etxera
itzultzeko. Irratiak esan duenez, ondoen hornituta zeudenek ere arazoak izan dituzte etxera
itzultzeko.
2. Con el trfico que hay no me atrevo ni a salir a la calle.
Dagoen trafikoarekin kalera irteten ere ez naiz ausartzen.
3. No me gustan los que siempre estn criticando, pero tampoco los que no se preocupan
de nada.
Beti kritikatzen ari direnak ez ditut gogoko, baina ezertaz kezkatzen ez direnak ere
ez.
4. Hoy es mi cumpleaos, y mi marido ni se ha enterado.
Gaur nire urtebetetzea da, eta nire senarra enteratu ere ez da egin.
5. Que anoche ha explotado una bomba? Pues, yo ni me he enterado.
Bart lehergailu batek eztanda egin duela? Bada, ni enteratu ere ez naiz egin.
6. S, yo me llev tu libro, pero tambin te lo devolv.
Bai, nik eraman nuen zure liburua, baina itzuli ere itzuli nizun.
7. Tambin hay que tener en cuenta el punto de vista de los alumnos a la hora de
programar el curso.
Kurtsoa programatzeko orduan ikasleen ikuspuntua ere kontutan hartu behar da.
8. La Real perdi el partido porque tena varios jugadores lesionados, pero tambin porque
el rbitro estuvo muy mal.
Errealak partidua jokalari batzuk lesionaturik zituelako galdu zuen, baina baita
arbitroa oso gaizki egon zelako ere.
9. Que si le he preguntado dnde vive? Pues, no; ni se me ha ocurrido.
Non bizi den galdetu al diodan? Bada,ez; burutik pasa ere ez zait egin.
10. Tu dices que fumas cuando estas nervioso, pero yo creo que tambin fumas cuando
estas tranquilo.
Zuk urduri zaudenean erretzen duzula diozu, baina nik uste dut lasai zaudenean
ere erretzen duzula.
11. Tambin el hacer mucho deporte tiene sus peligros.
Kirol asko egiteak ere bere arriskuak ditu.
12. No ira contigo en coche ni loco.
Zurekin kotxean erotuta ere ez nintzateke joango.

You might also like