Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Zenbat-en deklinabidea

mugagabea mugatua

zenbat
zenbatek
zenbati
zenbaten
zenbatentzat
zenbatengatik
zenbatekin
zenbatez
zenbatetan / zenbatengan zenbatean
zenbatetako zenbateko
zenbatetara / zenbatengana zenbatera
zenbatetatik / zenbatengandik zenbatetik
zenbatetaraino / zenbatenganaino zenbateraino
zenbatetarako / zenbatenganako zenbaterako

Kantitatea adierazteko zenbat mugagabean deklinatzen da:


Zenbati eman diok hori?
Zenbatetako (zenbat liburutako) ariketak egin dituzu?
Aditzarekiko komunztadura pluralean nahiz singularrean egin lezake. Hala ere, bat baino gehiago direla
ia ziur gaudenean pluralera jo ohi dugu.
Zenbat urte ditu?
Neurri-unitateak direnean (metroak, kiloak, monetak, urteak ... ), ordea, bestela jokatu ohi da; hau da,
zenbat singularrean deklinatzen da horrelakoetan. Erantzunak ere, jakina, singularrean emango dira.
Zenbatean daude piperrak Lodosan? Kiloa 40 pezetan dago.
Donostiatik zenbatera dago zure herria? 15 kilometrora.
Zenbateko harria jaso du harrijasotzaileak? Ehun kiloko harria.
Zenbat urtetik zenbat urtera egon zinen Jesuitetan? 8 (urte )tik 16 (urte )ra.

Zenbat deklinatu
Deklina ezazu zenbat hurrengo esaldietan eta aditza jarri.
1. Zenbat__________ tortilla __________ hau? (izan)
2. Zenbat__________ utziko __________ guk kotxea?
3. Zuen futbol-talde horretan zenbat__________ hartzen __________ parte?
4. Zenbat__________ eman __________ baiezko erantzuna?
5. Zenbat ikasle etorri __________ gaur?
6. Mirenek zenbat__________ ekarri __________ opariak?
7. Zenbat ibiliko __________ ikastaro honetan?
8. Zenbat__________ __________ arkume-kiloa? (egon)
9. Zenbat__________ zenbat__________ igo __________ ogia?
10. Zuk zenbat__________ sinetsi __________?
Zenbat-en deklinabidea
(Zuzenketa orria)

Zenbat deklinatu

Ondokoak dira zenbat-en deklinabide-kasu zuzenak eta dagozkion aditz-formak:


1. Zenbatentzako tortilla da hau? (izan)
2. Zenbati utziko diegu/diogu guk kotxea?
3. Zuen futbol-talde horretan zenbatek hartzen dute/du parte?
4. Zenbati/ek eman diezu/diozu/dute/du baiezko erantzuna?
5. Zenbat ikasle etorri da/dira gaur?
6. Mirenek zenbatentzat/i ekarri ditu/dizkie/dizkio opariak?
7. Zenbat ibiliko da/dira ikastaro honetan?
8. Zenbatean dago arkume-kiloa? (egon)
9. Zenbatetik zenbatera igo da ogia?
10. Zuk zenbati sinetsi diezu/diozu?

You might also like