Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 3

STEE-EILAS

Unitate edo programazio didaktikoaren inprobisazioa Haur


Hezkuntzarako
Abiapunturako ideiak:
Osasunerako onak diren elikagaiak desberdintzen jakin, txantxarrak hartutako hortz bat egin,
elikadura desegokiaren ondorioak, hortzetako eskuilaren txotxongiloa, txango bat janari
egokiarekin.

Lan-gidoia:
I. Unitatearen identifikazioa:
Izenburua: Litxarreria gutxiago, osasun gehiago

Programazioa garatuko den Ikastetxearen, ziklo eta mailaren, taldearen,


hiruhilekoaren... testuingurua.

Hiriaren kanpoaldean kokatuta dagoen ikastetxe publikoa. Bertan bizi direnek,


gehienek, maila ekonomiko eta kultural ertain-baxua dute.

5 urteko gelan burutuko da.

Programazioaren ardatz izanen diren hezkuntza asmo orokor edo zehatzak


(norberak sortutakoak nahiz Arlorako sarreratik ateratakoak izan daitezke eta
zeharkakotasuneko eta integrazioko ideiak jaso beharko lituzkete).

Elikatze-ohitura osasuntsuak bultzatu; hortzetako higienea eta goxokien


gehiegizko kontsumoarekin daukan zerikusia.

II. Gelan gauzatuko diren aktibitateen hurrenkera eta garapena;


bakoitzarekin aurreikusten den denbora aipatuko dugu
(ikasleek erabiliko dituzten lan fitxak prestatzeko denborarik ez dago baina hauetako batzuk
nola osatuko diren labur azal dezakegu).

1. Elkarrizketa bidez, haurrei elikadura osasuntsuak duen garrantzia adieraziko


diet (elikagai motak aipatuko ditut) eta, aldi berean, prebenitu daitezkeen
eritasunei buruzko informazioa emanen diet.

2. Ondoren aipatzen diren elikagaien marrazkiak erakusten dituen orria


emanen diet: barazkiak, fruta, gozokiak, eltzekariak, industri elikagaiak...
Haien iritziz osasunerako onak direnak inguratu beharko dituzte.

3. Plastilina zuriz hortza eginen dute. Behin bukatuta, zatitxo bat kenduko diote
eta hortzei, gaiztotuz gero, antzeko zerbait gertatzen zaiela adieraziko diet.
Halaber, askotan, litxarreria gehiegi jateagatik gertatzen dela esango diet.

4. Ikasle guztiak talde txikitan jarrita, kartelak eginen ditugu. Gaiak honako
hauek izanen dira:
Etxean eta ikastetxean gosaltzeko elikagai hoberenak.
Zeintzuk elikagaietatik ez dugun sobera jan behar.
Elikadura ezegokiaren ondorio kaltegarriak (haginetako mina duen
haurra, ...).

14
STEE-EILAS

5. Txotxongilo emanaldi baten bitartez, ondoren adierazten dudan emanaldia


eginen dugu:

Pertsonaiak: Hortzetako Eskuila jauna


Pablito, hortz osasuntsua
Migeltxo, hortz txantxartua
Gozoki txantxar eragile jauna
Gidoia:

Pablito: Kaixo, Migeltxo, a ze aurpegi zikina duzun gaur!


Migeltxo: Bai, izan ere gozoki poltsa bete eta erregaliz asko jan ditut.
Pablito: Migeltxo, ez al duzu Hortzetako Eskuila jauna ezagutzen ala?
Migeltxo: Ez, nor da jaun hori?
Pablito: Hara, azalduko dizut nor den...

6. Txaloak joz, guztiok batera honako abesti hau abestuko dugu:


Barazki eta fruta sanoaz
bete ezkero sabela
kantari hasten dira hesteak
urdaila eta gibela

7. Haurrekin txangoan joanen gara mendira. Aldez aitzin hainbat arau emanen
diet. Irteera honetara bakoitzak osasunerako ona den jatekoa eraman
beharko du. Honela bada, mendian bazkalduko dugu. Halaber, arazo honi
buruzko jolasak eta aktibitateak eginen ditugu.

8. Haurrei orri bana emanen diegu eta horretan hauxe ageriko da marraztuta:
esne-kaxa, ogia, bonboi-kaxa, industri elikagaiak, sagarrak, laranjak,
azenarioak.
Puntzoiaz gosaltzeko elikagairik onenetatik hiruna aukeratu eta zulatuko
dituzte.

III. Unitatearen diseinua:


Hasierako ebaluaketa: oro har, talde osoan landuko diren ideia, irudi
iradokitzaile... iturri gisa erabil daitezkeen teknika egoki batzuk aipatu.
Edukiak:
Aktibitateetatik abiatuta, edukiak lortzeko adibidea:

Kontzeptuak Prozedurak Jarrerak


IDENTITATE ETA AUTONOMIA ARLOA IDENTITATE ETA AUTONOMIA ARLOA Eguneroko arauak onartzea.
I. blokea: Gorputzaren ezagutza... I. blokea: Gorputzaren ezagutza...
Banatzeko, laguntzeko eta lankidetzarako
Elikagaiak eta osasuna: Manipulazio-gaitasunen koordina-zaio eta jarrera.
Osasunerako elikagai onak kontrola.
Gosariko elikagaiak Zainketa pertsonalaren aldeko zaletasuna.
Gorputzaren beraren gaitasunak bat-
Gaizki elikatzearen ondorioak bateko jolas aktibitatetan erabili. Eritasuna gainditzeko hartutako
Hortzak zaindu eta garbitu. neurriekiko jarrera positiboa.

INGURUNE FISIKO ETA SOZIALA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALA Ingurune naturalekiko errespetua.
AURKITZEKO ARLOA AURKITZEKO ARLOA
I. blokea: ingurune natural eta sozio- I. blokea: ingurune natural eta sozio- Nork bere lanak eta besteenak baloratzea.
kulturala. kulturala

Elikagaien ontzikiak eta hondakinak. Ingurune garbia lortzen laguntzea..

15
STEE-EILAS

KOMUNIKAZIO ETA IRUDIKAPEN KOMUNIKAZIO ETA IRUDIKAPEN


ARLOA ARLOA
I. blokea: mintzamena. 1. blokea: mintzamena.

Abestiak. Abestietarako testu errazak sortzea..

5. blokea: plastika-hizkuntza.

Modelatuko oinarrizko teknikak erabiltzea.

Hiru arloei aurre egiteko, bi proposamen gehiagorekin osatuko ditugu


aktibitateak.
Txangoan, ekarriko den janaria taldean banatzeko izanen da.
Mendira joaten garenean eramaten dugun janariaren ontziki eta
hondakinekin eta orrietan ageri diren ontziekin zer egin lantzeko
aktibitatea.
Letra etzanean jaso diren edukiak gehitutako proposamenen
ondorio dira.
Helburuak:
Helburuak edukietatik ondoriozta daitezke, nahiz eta aurkezpenean lehenago
jasoko ditugun (aldez aurretik gure ezkutuko curriculumean dauzkagu, baina
errazago gerta dakiguke helburuak edukietatik abiatuta azaltzea). Hiru arloetako
helburuak egotea garrantzitsua da, nahiz eta adin gutxiagoko mailetan
kontzeptuzkoak baino ez diren helburuek garrantzi gutxiago eduki.
Osasunaren eta elikatze- zein higiene-ohituren arteko erlazioa
ezagutu (3. arloa), (A etapa).
Higiene eta osasun pertsonalaren eta natur ingurunea zaintzearen
aldeko ohiturak eskuratzen aurrera pausuak eman (3. arloa), (A
etapa).
Ikusmen- eta esku-koordinazioa eta manipulazio-gaitasunak
eguneroko aktibitateetan eta irudikapen grafikoetan erabili (5. eta 7.
arloa), (A eta J etapak).
Lankidetza, laguntza eta elkartasun jarrerak eta ohiturak garatu (9.
arloa), (C etapa).

Arloko helburuekiko erlazioa:


Arloko helburuen artean hemen zehaztutakoekin lotura dutenak bilatu eta erlazio
hori komentatu edo, besterik gabe, adierazi aipatu erlazioa (hemen zein bere
arloko helburu zehatzaren zenbakiari dagozkion zenbakiekin egin dugu).

Etapako helburuekiko lotura (prozedura bera).

Zeharkako gaiak. Iruzkina.

Material eta baliabideak.

Espazio-denboraren antolamendua.

Curriculum-egokitzapena.

16

You might also like