Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Baldintzazkoak

(Adizki jokatugabeez)

1.- Partizipioa + -z gero:


Etxe berriak eginez gero, jende askok erosiko ditu.
Galduz gero, beti haserretzen da.
Mozkorra harrapatzen da edanez gero.
Zuk autoa ekarriz gero, denak abia gintezke.
Eginez gero, ongi legoke.
Esanez gero, azkar eginen luke.

2.- Partizipioa + ezean/ezik:


Zuk ekarri ezik, ez luke inork ekarriko.
Autorik izan ezean, ez ginateke etxera joanen.
Autoa konpondu ezean, ez zuen/zukeen etxera joaterik izanen.
Tenorez etorri ezik, ez dute afaririk ematen.

3.- Aditz-izena + -kotan/-z gero/-z gerotan/-koz/-kotz:


Deus ez egitekotan, alferrik zaude hemen.
Lan hori egitekotan, dirua ez ezik denbora ere behar duzu.
Gehixeago irabaztekotan, gaur bertan utziko nuke lan hau.
Sagardoa ekartzez gero, ekarri gozoa.
Berriro etortzez gero, hobe duzu batere ez joan.
Zu joatez gerotan, ni etxean geldituko naiz.
Etortzez gerotan, zatoz lehenbailehen.
Joatekoz / joatekotz, goiz joan beharko duzu.

Hiru formula hauek dira erabilienak; baina baditugu bertze batzuk ere:

4.- Aditz-izena + -ra:


Guztia ongi pentsatzera, ohoreago da etsaiari ongi egitea (Axular)
Behar den bezala denboraren hartzera, edirenen dugu deus guti dela (Axular)
Ongi pentsatzera, hobe luke isilik egotea.
Jakitera, ez nintzen joanen.
Etxean gelditzera, galduko zituen klaseak.
Etxe hori erosi izatera, negozio ederra eginen zuen/zukeen.

5.- Bestela/Osterantzean:
Esan dudana egin beharko duzu, bestela alferrik zaude hemen.
Dena jan behar duzu, bestela ez zara irtengo.
Dakitenek erabili behar dute, osterantzean hondatu eginen da.

6.- Non (eta) + adizki jokatua + -n


(Egitura hau, adizki jokatuaz eratu arren, hemen sartu dugu):
Non (eta) ez didazun hausten, erabil dezakezu nire erlojua.
Ez diot salduko, non (eta) ez didan ongi ordaintzen.
Non (eta) etxeko lanak egiten dituzun, joan zaitezke lagunekin.
Baldintzazkoak: -z gero, ezean, -t(z)ekotan ...

A/ Moldatu esaldi hauek baldintza jokatu gabeak erabiliz.


01. Ezezkoa eman behar badidazu, emadazu orain.
02. Dirurik edukiko banu, ordenagailu indartsuagoa erosiko nuke.
03. Zazpietan jaikitzen ez banaiz, ez daukat zortzietako trena hartzerik.
04. Kanpin-denda hemen jarriko badugu, lehenago txukundu beharko dugu ingurua.
05. Poztuko nintzateke, bai, zital hori agertuko ez balitz.
06. Hondartzara ez bazoazte, ez duzue eguzkitakorik behar, ezta?
07. Nahi baduzu Donostiara joan gaitezke asteburu honetan.
08. Hamar bat orduko loa egiten ez badut, nekaturik jaikitzen naiz.
09. Zerbait ederrarekin egin nahi dut amets, amets egingo badut.
10. Lehenago ginateke etxean, taxi bat hartu izan bagenu.

B) Euskaratu esaldi hauek baldintza jokatu gabeak erabiliz.


01. Si se mira framente, tienes razn.
02. Si hubiera ido al monte, se habra mojado.
03. Si va a venir, que me lo diga de una vez.
04. Si no se venden casa por casa, los libros no tienen salida.
05. Pensndolo bien, es mejor que nos quedemos a dormir.
06. Si llego a saber, habra estudiado Medicina en lugar de Farmacia.
07. Si no lees los peridicos, cmo te vas a enterar de lo que pasa?
08. Aprendiendo un poco, no es difcil escribir a mquina.
09. De no llegar hasta la cima, no merece la pena hacer esa excursin.
10. Te lo dir, con tal de que no se lo digas a nadie.
11. Si ha de trabajar, que trabaje a gusto.
12. De tener tiempo, nos acompaarn hasta casa.
13. De tener tiempo, nos habran acompaado hasta casa.
14. De comprar algo, comprara un baln para jugar al ftbol.
15. Si se hubiera dado cuenta, me habra comprado caf.
16. Si no furamos al monte, nos aburriramos en casa.
17. De nevar, iramos con los nios a hacer muecos de nieve.
18. De quererlo, me habrais llevado con vosotros.
19. Si fueseis amables, me cogerais el baln.
20. De no tener posibilidades, no se habra presentado al examen.
21. Si no haba dinero, no se podan organizar las fiestas.
22. De ver alguna pelcula, vera la del cine Carlos III.
23. De invitarle alguien, tendras que invitarle t.
24. Si no cierras la puerta, entrarn los ladrones.
Baldintzazkoak: -z gero, ezean, -t(z)ekotan ...
(Zuzenketa orria)

A/ Ondokoak dira berridazketa zuzenak:


01. Ezezkoa eman behar badidazu, emadazu orain.
Ezezkoa ematekotan, emadazu orain.
02. Dirurik edukiko banu, ordenagailu indartsuagoa erosiko nuke.
Dirurik edukiz gero, ordenagailu indartsuagoa erosiko nuke.
03. Zazpietan jaikitzen ez banaiz, ez daukat zortzietako trena hartzerik.
Zazpietan jaiki ezean, ez daukat zortzietako trena hartzerik.
04. Kanpin-denda hemen jarriko badugu, lehenago txukundu beharko dugu ingurua.
Kanpin-denda hemen jartzekotan, lehenago txukundu beharko dugu ingurua.
05. Poztuko nintzateke, bai, zital hori agertuko ez balitz.
Poztuko nintzateke, bai, zital hori agertu ezean.
06. Hondartzara ez bazoazte, ez duzue eguzkitakorik behar, ezta?
Hondartzara joan ezean, ez duzue eguzkitakorik behar, ezta?
07. Nahi baduzu Donostiara joan gaitezke asteburu honetan.
Nahi izanez gero Donostiara joan gaitezke asteburu honetan.
08. Hamar bat orduko loa egiten ez badut, nekaturik jaikitzen naiz.
Hamar bat orduko loa egin ezean, nekaturik jaikitzen naiz.
09. Zerbait ederrarekin egin nahi dut amets, amets egingo badut.
Zerbait ederrarekin egin nahi dut amets, amets egitekotan.
10. Lehenago ginateke etxean, taxi bat hartu izan bagenu.
Lehenago ginateke etxean, taxi bat hartu ezean.

B) Ondokoak dira euskarazko ordain egokiak:


01. Si se mira framente, tienes razn.
Hotzean begiratuz gero, arrazoi duzu.
02. Si hubiera ido al monte, se habra mojado.
Mendira joan izanez gero, busti egingo zen.
03. Si va a venir, que me lo diga de una vez.
Etortzekotan, behingoan esan diezadala.
04. Si no se venden casa por casa, los libros no tienen salida.
Etxez etxe saldu ezean, liburuek ez dute salmentarik.
05. Pensndolo bien, es mejor que nos quedemos a dormir.
Ongi pentsatuz gero, hobe da lotan gelditzea.
06. Si llego a saber, habra estudiado Medicina en lugar de Farmacia.
Jakitekotan, Medikuntza ikasiko nuen Farmazia ikasi beharrean.
07. Si no lees los peridicos, cmo te vas a enterar de lo que pasa?
Egunkariak irakurri ezean, nola jakingo duzu zer gertatzen den?
08. Aprendiendo un poco, no es difcil escribir a mquina.
Pixka bat ikasiz gero, ez da zaila makinaz idaztea.
09. De no llegar hasta la cima, no merece la pena hacer esa excursin.
Gailurrera iritsi ezean, ez du merezi txango hiri egiteak.
11. Te lo dir, con tal de que no se lo digas a nadie.
Esango dizut, inori ez esatekotan.
12. Si ha de trabajar, que trabaje a gusto.
Lan egitekotan, gustura lan egin dezadan/dezala.
13. De tener tiempo, nos acompaarn hasta casa.
Astirik edukitzekotan, etxeraino lagunduko digute.
14. De tener tiempo, nos habran acompaado hasta casa.
Astirik edukitzekotan, etxeraino lagunduko ziguketen.
15. De comprar algo, comprara un baln para jugar al ftbol.
Zerbait erostekotan, baloi bat erosiko nuke/luke futbolean ibiltzeko.
16. Si se hubiera dado cuenta, me habra comprado caf.
Konturatzekotan, kafea erosiko zidakeen.
17. Si no furamos al monte, nos aburriramos en casa.
Mendira joan ezean, etxean aspertuko ginateke.
18. De nevar, iramos con los nios a hacer muecos de nieve.
Elurra eginez gero, elur-panpinak egitera joango ginateke haurrekin.
19. De quererlo, me habrais llevado con vosotros.
Nahi izanez gero, zuekin eramango ninduzuen.
20. Si fueseis amables, me cogerais el baln.
Atseginak izanez gero, baloia hartuko zenidakete.
21. De no tener posibilidades, no se habra presentado al examen.
Aukerarik izan ezean, ez zen azterketara aurkeztuko.
22. Si no haba dinero, no se podan organizar las fiestas.
Dirurik egon ezean, ezin ziren jaiak antolatu.
23. De ver alguna pelcula, vera la del cine Carlos III.
Filma ikustekotan, Carlos III.a zinemakoa ikusiko nuke.
24. De invitarle alguien, tendras que invitarle t.
Inork gonbidatzekotan, zuk gonbidatu beharko zenuke.
25. Si no cierras la puerta, entrarn los ladrones.
Atea itxi ezean, lapurrak sartuko dira.

You might also like