Londres

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

LONDRES

AMETSETAKO BIDAIA

Nik Londres nahiko nuke bisitatu.Inoiz ez naiz Londresera joan eta hiri bat
bisitatzeko aukera izango banu,dudarik gabe,Londres bisitatuko nuke.Nik nire
familiarekin nahiko nuke joan. Orduan, nire aita, bi nebak eta ni joango ginen.Baina
Getxoko lehengusu lehengusinekin ere nahiko nuke joan.Amaia,Josu,Maider eta
Jonekin (nire lehengusu lehengusinekin) joango nintzen.Eta osaba izebekin ere
noski.Denok etxe-hotel erraldoi batean lo egitera geratuko ginen.

Londres bisitatzera joango banintz, ez nintzen autoan joango, hegazkinez ere ez eta
ez nintzen inoiz,itsasontzian joango.Etorkizuneko makina transportagailu batean
joango ginen nire familia eta ni.Makina horren barruan butaka eta sofa asko egongo
ziren eta eskatzen genuen janari edo edari guztiak egongo ziren.Gainera, makina
transportagailua etorkizunekoa izango zenez, bost minutuko bidaia izango zen.

Ni ez nintzen etxe batera joango eta hotel batera ere ez, etxe-hotel batera
baizik.Etxe-hotelean debekatuta egongo ziren teknologiako aparatuak horrela denok
batera jolastuko ginen.Baina gurasoen mugikorrak badaezpada edukiko zituzten
nagusiek. Ez genuen egingo ohea eta etxe barruan diskotekako argiak horrela
ahalko ziren jarri festak egiteko.Buffeta egongo zen gosarian,bazkarian eta afarian
ere bai baina niri gustatzen zaizkidan janariekin bakarrik.Nik bakarrik egingo nuen
nire lehengusinekin bakean lo,eta nire ohea munduko erosoena izango zen.Gure
gelan hiru ohe handi egongo zinen,ohe guztiak filan.Gure gela munduko politena
izango zen (gure modura noski).

Eta dudarik gabe, Londresen dauden kultura eta gauza harrigarri guztiak ikusiko
nituzke.Londresen gimnasio,zinema eta antzerki-areto guztietara joango ginen.Eta
gustatuko litzaidake,Getariar edo ezagun batekin topo egitea.

You might also like