Galtzerdi Suizida

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Bikoteka Irakurtzen

GALTZERDI SUIZIDA

Mariasun Landa

Gauak baditu bere biztanle bereziak, egunekoekin zerikusirik ez dutenak.

Plinioren oinetik ikusia nuen guztia mahaiaren bi hanka eta beste zapata eta
galtzerdi batzuk ziren, zurezko zorua eta inoiz zangoren bat. Horretara mugatzen
zen nire esperientzia. Gauak, ordea, geranioak ezagutarazi zizkidan, ilargia, haizea,
ingelesez egiten zuen arratoia, usnan zebiltzan katuak, tximista bezala pasatzen
diren taxiak...

Ni ohartzen nintzen hura gauez gertatzen zenaren zati ñimiño bat besterik ez
zela, baina inoiz ez nuen imajinatu Kloti bezalako damarik bazenik, lurrean altxor
harrigarrien bila ibili ohi zirenak, alegia. Eta are gehiago esango dut, sekula ez nuen
pentsatu ni harentzat altxor interesgarri horietakoren bat izan nintekeenik: lurretik
jaso eta adi-adi beha geratu baitzitzaidan.

Horregatik esan dut lehen nik ez nuela ezer ikusten, baina Klotildek ikusi
ninduela. Jaso egiten ninduela sentitu nuen, eta emakume haren aurpegia
oroimenean betiko iltzatuta geratu zitzaidan. Egia esanda, sorgin itxura zuen, baina
haren eskuek ukitu nindutenean, konturatu nintzen izaki gozo eta txeratsua zela.
Klotildek arretaz behatu, laztandu eta garbitu egin ninduen. Gero, zurezko arrautza
bat sartu zidan puntan, eta adabatu egin ninduen mimo handiz. Ez dakit nola
deskribatu emakume alderrai hark eragin zizkidan sentsazioak. Gorputzaren
gozotasun guztia eskuetan behar zuen; izan ere, ez ninduen estutu, ezta inolako
minik egin ere. Printze bat bezala tratatu ninduen, edota printze baten galtzerdi bat
bezala behinik behin. Lehen unetik konkistatu ninduen, eta pentsatu nuen hiltzea
tokatuz gero haren esku artean hil nahiko nukeela. «Beti bezain erromantiko zu!»,
esango zukeen nire anaiak ikusi izan banindu. Baina, beno, jakina da harentzat nire
kezka eta desira guztiak «inuzentekeriak» zirela.

1
Bikoteka Irakurtzen
Bikoteka Irakurtzen

Irakurri aurretik

Mariasun landari buruzko informazioa bilatu eta osatu fitxa bat horrelako datuekin:
Jaioterria, adina, idazlanak, lortutako sariak …

Irakurri eta gero

1. Zuen ustez, zergatik ote ziren hain ezberdinak egunak eta gauak?

2. Nola zuen izena galtzerdiaren jabeak?

3. Galtzerdiak, nola deskribatzen du Klotilde?

4. Zergatik esaten du printze bat bezala tratatu zuela?

5. Anaiak, zer dela eta esango lioke «Beti bezain erromantiko zu!».

Sakontzen

Inoiz egin al duzue txotxongilorik? Bilatu informazioa eta fitxa bat bete, beharrezko
osagaiak eta eman beharreko pausoak adieraziz.

2
Bikoteka Irakurtzen

You might also like