Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 5

olerki

PIRATAK
Ikusi orduko beltz-beltz bandera,
marinel guztiek ospa, beste aldera.

Agerian kanoia, sable muturra;


badator bizkor itsas lapurra.

Sorbaldan dauka loro berritsua;


uhartean, berriz, altxor ezkutua.

Hanka bat dauka egurrezkoa;


oso da itsusia, baina ez gaiztoa.

Begia estaltzeko, dotore txaplata.


Hori da, hori da, gure .
Ni nauzue Bizargorri,
atzo, gaur eta beti.
Itsasoa dut bizitoki,
lagunak Haize eta Eki.
Mapak hartuta, bide-orri,
begiak zabal eta ireki.
Zatoz zu ere, ongi etorri,
altxorren bila, libreki.
Lagunekin, handi edo zorri,
horrela bai ederki.
Gure printzesa Ainhoa,
esanda KITO, banoa!
printze bat noiz etorriko
zain ni ez naiz egongo,
han joan zen altxor bila,
a zer abentura pila!
Hala dabil, zirti-zarta,
gure pirata ausarta.
TARRAPATATA PIRATA

Sorbaldan beti berritsu loroa,


begi batean partxe bat dauka
eta ezpata tinko hartuta badoa
hankapaloa herrenka.

Tarrapatata pirata,
joan nahi nuke zurekin,
itsasontzian altxor baten bila
bandera beltza gurekin.

You might also like