Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 13

“HARAGIA” LIBURUARI BURUZKO SINONIMOAK ATALKA

1- HARAGIA

Adabaki= ipinkia, partxea


hogei bat urte, gorputzean adabaki zuririk gabekoa, (8. orria)

Ahurra = eskubarrua
Batzuk arroketaraino ailegatzen dira, eta harria ukitzen dute esku ahurrez, beren buruari galdetu gabe zertan
ari diren. ( 16. orria )
Poltsetako sokek min gozoa egiten diote esku ahurretan. ( 26. orria )

Amiñi = apur, pitin


larrutaldi horiek guztiek ez dute balio trukean eman beharreko laguntza psikologiko amiñi bakar bat ere.
( 9. orria)

Araztasuna = garbitasuna
eguzkipeko araztasun erabatekoan, askatu egiten naiz. ( 7. orria)

Bazka = bedarra, animalientzako janaria


Argia edo itsas marruma baino gehiago zoko honetako mikromundua da nire bazka, gure herriaren ezkerretik
zentrora bitarteko joera guztien mausoleo biziduna. ( 7. orria)

Bikea = uia, galipota


Orduan eztul lehor bat, bi, ur txorrota ahotxo ubeletik, likido biketsu bat, jendearen hasperenak. ( 12. orria )

Bitsa = aparra
Olatu bat nire oinetan hautsi zen istant hartan eta bitsa sentitu nuen oin bularretan, ( 13. orria )

Deus ez = ezer ez, fitsik ez, ezebez


Ez nuen deus sentitu haatik, deus ez. ( 11. orria )

Fereka = laztana, zirria


olatuek bitsez busti zioten bizkarra eta urezko fereka bakoitzarekin inarrosi zen. ( 17. orria )
ipurdi biluzia ferekatzen diote mototsaren amaierako adatsek. 38

Gordina = heldugabea
eskerrak ematera hurbildu zitzaidanean bezala, hain gordin eta zurbil. ( 17. orria )

Grina = joera, zaletasuna, pasioa


Baina hasierako helburua oroitu dut egunotan: haien hortzoiak agerian uzteko grina. (10. orria )

Hauspotu = haize eman, adore eman


Niri Karmeleren haragiaren leherketak barnea hauspotzen dit oraindik, baina dena bere lekura itzuliko den
itxura dauka. ( 18. orria )

Hasperena = zinkurina, intziria, arnasa


Orduan eztul lehor bat, bi, ur txorrota ahotxo ubeletik, likido biketsu bat, jendearen hasperenak. ( 12. orria )

Heldu = Oratu
eta besotik heldu zuen, «Dégagez, laissez-le tranquile, madame». ( 13. orria )
Bibote motxekoak, amari oratu zion sorbaldatik eta ni izan nintzela esan zion atzamarraz. ( 13. orria )

Higuingarria = nazkagarria, zantarra


Maitasun beharra dela onartzea higuingarria zait. (10. orria )

Hortzoia = oia
Baina hasierako helburua oroitu dut egunotan: haien hortzoiak agerian uzteko grina. (10. orria )

Hurbildu = hurreratu, alboratu


bileragatik izan zen, ume lotsati batzuek izaten duten herren teatral hori, eskerrak ematera hurbildu
zitzaidanean bezala, hain gordin eta zurbil. ( 17. orria )

Hurreratu = hurbildu, gerturatu


Emakumeak, pauso txiki lasterrez hurreratu eta indarrez besarkatu ninduen. ( 13. orria )

Iharra = idorra, argala


Besapeetatik hartu nuen, zazpi-zortzi urte izango zituen, mutil ihar bat, zuri-zuria, hotz-hotza. (11. orria )

Imintzio = keinua, aierua


Alde batean paristarren falsetto ahotsak nituen arazo domestikoei buruz hizketan munduko ardatzen izaera
ekonomikoaz ari direnen imintzioekin; ( 8. orria )

Inarrosi = astindu, eragin


olatuek bitsez busti zioten bizkarra eta urezko fereka bakoitzarekin inarrosi zen. ( 17. orria )

Iritsi = heldu, ailegatu


Atzo iritsi zen eguna. ( 16. orria )

Irudikoz = ustez
Medikua hurbildu zitzaion, apur bat eszenak gainditurik nire irudikoz, ( 13. orria )

Jauzia = saltoa
Ikusi bezain pronto hondarrera jauzi egin eta biluztu egin nintzen. ( 17. orria )

Kaioa = kalatxoria, antxeta


Haizea eta kaioen karrakak baino ez ziren entzuten, walkie hotsa tarteka. Beldurturik nengoen, aitor dut.
(12. orria )

Karraka = kukurruku, kokoriko, karkara


Haizea eta kaioen karrakak baino ez ziren entzuten, walkie hotsa tarteka. Beldurturik nengoen, aitor dut.
( 11. orria )

Katramilatu = nahasi, korapilatu


nirekin akordatzen ote zen galdetzeko adorea bildu nuen, baina hitzak haizearekin katramilatu ziren.
( 17. orria )

Kemena = adorea, gaitasuna


Irakurle txikiaren hortzoiak agerian uzteko kemena galduta bizi nintzen, halako lukurreriak jota, sasoia
galduta. ( 16. orria )

Leka = zorroa
Leka erantzi zuen, tupustean, eta onartu beharra daukat haragi puska ederra zela morroi hura ere. ( 8. orria )

Likatsua = biketsua, likina


neska freskoak ikusteko toki paregabea izan da beti, begi likatsuz eta eskukada bete hortzez «naturala da!»
(8. orria)

Lizuna = likitsa, zatarra, zikina


Medikuak toallaz estali zuen, hari ere lizuna bailitzaion. ( 14. orria )
Lohia = zikinkeria
Besoetan hartu zuen mutikoa, eta lohia begitandu zitzaidan bien biluztasunen lotura, ( 17. orria )

Lurrina = usain gozoa, kolonia, perfumea.


Beso gorritzen hasia usaindu nuen, kremarik gabe ederki usain daitekeen lurrina, eta ura, pentsatu nuen,
uretara noa. (10. orria )

Maiztu = sarritu
gazte maiztuak eta itsas-belarren setioa. ( 11. orria )

Marruma = orroa
Argia edo itsas marruma baino gehiago zoko honetako mikromundua da nire bazka, gure herriaren
ezkerretik zentrora bitarteko joera guztien mausoleo biziduna. ( 7. orria )
Profitatu = probetxatu, onura atera
izan ere horrelako koittadu batzuk ezagutu baititut nik ere bizitzan, eta baita haien gaixotasunaz profitatu
ere, ( 9. orria )

Sorgor = saraioa, zurruna


umearen edertasunak harrapaturik, emakume loratuei sorgor, ( 17. orria )

Tupustean = bat-batean
Leka erantzi zuen, tupustean, eta onartu beharra daukat haragi puska ederra zela morroi hura ere. ( 8. orria )

Ubela=ubeldura, morea
Orduan eztul lehor bat, bi, ur txorrota ahotxo ubeletik, likido biketsu bat, jendearen hasperenak. ( 11. orria )
....aurrea ubel, eta edertasun aztoragarri moduko hori zuen, begi berdeak, ( 13. orria )

Uhina = olatua
Uhinak oinetan hausten sentitu nituen, Beñaten begi gatzatuak niri begira, kokots zuria aitaren sorbalda errean
bermaturik. ( 17. orria )

Xerloa = adatsa, ilea


henna usaineko bere ile xerloak sudurretan kiribilduta. ( 13. orria )

Zanbulua = zabua, balantza


Eve nire ohe azpia arakatzen ari zela kontatu nion, errapeen zanbuluari begira kontatu nion, ( 15. orria )

Zinez = benetan
Eta zinez, ez dut uste hori dena. Sexutik hurbilago dago. (10. orria )

Zizpurua = hasperena, zinkurina, intziria


eta emakumea zizpuruka hasi zen, eta umea lurretik altxa zen, gibela hondarreztaturik, ( 13. orria )

zurbila = margula, hitsa


Neska zurbila zen oso, eta krema geruza lodia zeukan aurpegian. ( 9. orria )

zurruna = gogorra, astuna


eztarri beltzetik irtendako Mon pays urrun eta zurruna. ( 9. orria )

2.- SALGAI
Ahurra = eskubarrua
Poltsetako sokek min gozoa egiten diote esku ahurretan. ( 26. orria )

Amultsua = begitartetsua, maitetsua


entzuleen baitan familiari buruzko irudi amultsua gordeta geldituko zen segurtasuna izan arte. ( 23. orria )

Asaldua = istilua
...eta besteen asalduak amaitutakoan, baimena eskatuz bezala, irribera, jarraitu du ( 20. orria )

Atzelaria = atsogizona, maritxu


...inor baino ausartagoa, inor baino atzelariagoa. ( 20. orria )

Behazuna = gibelmina, kedarra


Mirenek behazuna sentitu du mingain azpian ( 30. orria )

Eskuila = erraztila
eta hortzak eta mingaina garbitu ditu hortz eskuila tolesgarri batekin. ( 27. orria )

Hatsanka = arnasestuka
Hatsanka doa, eta hiru maldaren faltan, ( 28. orria )

Higuina = nazka
Mireni aberats berriek baino higuin handiagoa sortzen dion giza-talde bat badago ( 20. orria )
Iduneko = lepoko, samako
seme-alaba bakoitzarentzat etxetxo bana utzi zituen, eta eraztun eta iduneko mordoxka. ( 23. orria )

Kalaka = berriketa, berbetea


Atearen bestaldean kalaka: bikinia, dieta, udako kantua, adina. ( 21. orria )

Karitatea = amodioa
edozein unetan karitatera lerratzeko joera laño horrekin. ( 27. orria )

Kilima = kili-kilia, kilika


Ispilu aurrean jantziko ditu ondoren, kilimak gorputza zeharkatzen. ( 26. orria )

Kitzikadura = estimulua
Etxean, sortzen dioten kitzikaduraren arabera mailakatu eta gero, zabalduko ditu paketeak. ( 26. orria )

Koxka = maila
Arnasa hartu eta gerrikoa koxka bat gehiago estutu du. ( 21. orria )
...gerrikoa koxka bat gehiago estutu ondoren. (30. orria )
Malda = aldatsa, aldapa
Hatsanka doa, eta hiru maldaren faltan, ( 28. orria )

Oinutsik = ortozik
oinutsik jarri den unean, 4x4 bat gelditu da bide bazterrean. ( 28. orria )

Oratu = heldu, eutsi, lotu


maitea —besoari oratuta etxearen atzealdera eraman du Miren. ( 29. orria )

So = begiratu, behatu
kolore eta materia askotariko poltsek osatutako espektakuluari so gelditu da, ( 27. orria )
Poltsei begira gelditu da gizona. ( 28. orria )
—erantzun dio hiri ilunabartzen hasiari begira ( 33. orria )

Zaildua = gogortua
...eskarmentu handiko mutil bat hartu dugu. Bartzelonan zaildua, bere kabuz jarduten ohitua... ( 19. orria )

3.- ERLE BEGIAK

Aingura = ankila, pikatxo


Ez da behar —maletari aingurari bezala loturik neska. ( 32. orria )

Bederen = behinik behin, behintzat, gutxienez


Ez gara aspertzen bederen. ( 36. orria )
Buxadura = ataskoa
— Ordu honetan buxadurak ohikoak dira. ( 32. orria )

Hanpatu = puztu, handitu, harrotu


Hitz hanpaturik ez. ( 31. orria )

Hasperena = zinkurina, arnasa, zotina


Hasperen egin du neskak eta taxiaren leiar zikinean ikusi du bere aurrealde hanpatua, ( 37. orria )

Imintzioa = keinua
Erleak begietatik atera zaizkio eta neskak imintzioak egin ditu lepo ingurutik, ( 39. orria )

Isuri = jario, erori


komunean negar malko batzuk isuri ditu, ( 31. orria )

Itaun = galdera
egin du neskak itaun, ( 36. orria )
Karkaila = algara, zantzoa
eta irri karkaila tabakoz kargaturiko batean lehertu da, umorea berreskuratuz— ( 36. orria )

Kitzikadura = estimulua
kitzikadura sentitzen du izan zitekeen emakume horretan larrualdatuta. ( 37. orria )

Kulunka = zabuka, balantzan


—ispilutik kulunka kartoizko saindu bat diapasoiaren modura hiriaren ilunerako bilakaera neurtzen—.
( 34. orria )

Leiar = kristala, beira


Hasperen egin du neskak eta taxiaren leiar zikinean ikusi du bere aurrealde hanpatua, ( 37. orria )

Malgua = zalua, biguna, leuna


Neskak ugertu den malguki bat sentitu du gorputzean nonbait, ( 34. orria )

Narrasa = tatarra, narratsa


Narrasean, libre gelditutako atze guztia bete du taxilariak bere gorputzarekin. ( 39. orria )

Txutxumutxua = zurrumurrua, kontua


Txutxumutxuak, ez dira besterik. ( 36. orria )

Ubela = morea
ilargia eta eguzkia zeru ubelean. ( 32. orria )

Ugertu = herdoildu, zikindu, lohitu


Neskak ugertu den malguki bat sentitu du gorputzean nonbait, ( 34. orria )

Unatu = nekatu, akitu, aspertu, gogaitu


Unaturik da. ( 33. orria )

Urdanga = puta
Eta puta gehiago, denak bularrak airean eta zutik atxikitzeko manera lauso hori. Urdanga talde bati argi
kliskada bat egin dio aurreko faroekin taxilariak. ( 39. orria )

Zinez = benetan
— Zinez euskalduna. ( 34. orria )

4.- GOLF ONDOKO ETXEA

Afera = arazoa, egitekoa


Gogorra zaude, energia gehiegi xahutzen duzu golfaren aferarekin, ( 47. orria )

Afixa = hizkia, kartela


gazte errepublikarrei gerra egitera dei egiten dien afixa, eguzkilore idorra. ( 46. orria )

Behingoz = betiko, azkenean


Tratu ona duk. Egidak kasu behingoz. ( 43. orria )

Bederen = behinik behin, behintzat, gutxienez


Inoiz kolpatu izan banindu bederen, ( 52. orria )

Erauzi = deuseztatu, txikitu


hortzekin azkazal inguruko axalak erauzten. ( 43. orria )
pilotatxoak erauzteko makina eta Gaizkaren argazkiaren artean, ( 53. orria )

Errezela = gortina
Baina ez da horregatik errezelak itxita maite dituela, ( 44. orria )

Esku ahurra = esku barrua


—eta ukabilarekin esku ahurra jo du bi bider. ( 42. orria )

Herdoildua = ugertu, oxidatu


berriztatutako lanabes herdoilduak, ( 46. orria )

Higuina = nazka
Egunotara arte ez nion sekula nire buruari aitortu higuina ematen didala bere siesta zaporedun ahoak,
( 46. orria )

Idorra = lehorra, sikua


gazte errepublikarrei gerra egitera dei egiten dien afixa, eguzkilore idorra. ( 46. orria )

Iradoki= adierazi, aditzera eman


iradoki dio bekainak altxatuz, ( 42. orria )

Konkorra = tontorra
Ikusi hormetako konkorrak —esan du Anjelek. ( 41. orria )

Labaindu = irristatu
aldamiotik labaindu eta hoditik zintzilik gelditu den langilea bezala. ( 52. orria )

Miauka = mauka
—ume hizkera imitatuz, miauka eta muzinka. ( 48. orria )

Muzinka = haserre, kopetilun


—ume hizkera imitatuz, miauka eta muzinka. ( 48. orria )

Mihisea = oihala
Zumetaren mihise bat apal biren artean, literatura horitua. ( 45. orria )

Mototsa = adatsa
eta ileko goma ezpain artean ipinita berregin du mototsa. ( 45. orria )

Txapina = etxe oinetakoa, galtzerdia


kalerako jantzita baina txapinak erantzi gabe. ( 50. orria )

Txeratsu = abegikor
Anjel, gainera, gai da txeratsu idatzitako lerro bati helduta gelditzeko (hemen maite nauzula dio), ( 52. orria )

Txima = adatsa, ile multso nahasia


eta belarri gaineko tximak orraztu dizkiot hatzekin— ( 48. orria )

Ulerbera = ulergaitza
Gozoa zara, polita, zergatik ez nauzu maite? Ulerbera ni, ( 47. orria )

Ukabila = esku-zarta
—eta ukabilarekin esku ahurra jo du bi bider. ( 42. orria )

Unatu = nekatu, aspertu


Eta nahiz eta unaturik eta desolaturik egon nahiko nukeen, ondo nago. ( 51. orria )

Zedarritu = mugatu
Terraza zedarritzen duen sarea seinalatu dio: ( 41. orria )

5.- T´ES TRÉS BELLE

Alta = Hala ere


Alta, boluntarioak krabatadunarekin hitz egingo du, Aitorri jaramonik egin gabe ( 56. orria )

Akitu = nekatu, unatu


— Akituta natxiok. ( 58. orria )

Baleiatu = baliatu
Kosta egiten zaio irakurtzen duena ulertzea eta ziega baleiatzeari ekin dio. ( 66. orria )
Baleiatzen ari da ziega hirugarrenez, burusia kapa gisa loturik lepora, korrido bat ezpainetan, ( 68. orria )

Basamortua = desertua
edo putreek jan nahi ez duten haragi puska usainduna bailitzan basamortuan. ( 69. orria )

Belazea = belardia, larrea, belartza


Rogerren anaia bizargorria belazean zehar barreiaturik dauden lagun batzuk bildu ditu txapitopean,
( 69. orria )

Burusia = manta, estalkia


Baleiatzen ari da ziega hirugarrenez, burusia kapa gisa loturik lepora, korrido bat ezpainetan, ( 68. orria )

Hautsi = apurtu, hautsi


Botilaren etiketan hazka egin du papera hautsi arte, eta oroitu du Maika ( 62. orria )

Hozkatu = hozka egin, haginka egin


etorri hona, gerrikoa askatu dio, zilborra hozkatu, ipurdia esku hotzez tenkatu, biloa ezpainez tiratu.
( 58. orria )

Intziria = zinkurina, hasperena, aiena


Bizargorriak intziri egin du abesti baten erdian, eta taldekoek ozenago egin dute kantuan, ( 70. orria )

Iragazi = filtratu
eta eskumuturra loturik izan zueneko benda erabilita iragazi du jogurta, ( 59. orria )

Izkiriatu = idatzi
Maikak, azken esaldia izkiriatu du orri koadrikulatuan: «uste dut berriro maitemindu naizela, Lukas...
zurekin gainera». ( 71. orria )

Jaregin = askatu
Aitziberrek nik ere bai esan dio eta besarkadaz jaregin eta ontzira abiatu da. ( 65. orria )

kaiera = koadernoa
Aitorrek kaiera atera du patrikatik, zerbait idatzi eta Lukasi erakutsi dio, ( 57. orria )
Karkaila = algara, zantzoa
eta Jose irri karkaila batean lehertu da, lixiba eta miseria usaineko korridorean. ( 56. orria )

Korrokoia = lazuna
Arratsaldeko beroa edonor erotzeko modukoa duk eta igerilekuan korrokoiak jaio dituk ( 57. orria )

Kukutu = kokorikatu, uzkurtu


oraindik ohean dagoen neskarengana joan da, eta atearen langan kukuturik astindu ditu, ( 58. orria )

Laga = utzi, jaregin


ardo basoa mahai gainean laga eta gau gordinaren kontra egin du, ( 70. orria )

Langa = trabesa
oraindik ohean dagoen neskarengana joan da, eta atearen langan kukuturik astindu ditu, ( 58. orria )

Lokia = eskutokia
hatz bat lokian pausatuz, ( 56. orria )

Oratu = heldu, eutsi


Aitziberren aurpegiari esku biez oratuz esan du, bekainak makurtuz, eta irri egin du Aitorrek ( 61. orria )

Oroitu = gogoratu, gomutatu


Botilaren etiketan hazka egin du papera hautsi arte, eta oroitu du Maika ( 62. orria )

Mikatza = mingotsa, garratza


Aitorrek barre egin du, labankadaren mikatzari erreparatu nahi izan gabe, ( 57. orria )

Patrika = sakela, poltsikoa


Aitorrek kaiera atera du patrikatik, zerbait idatzi eta Lukasi erakutsi dio, ( 57. orria )

Pulunpatu = txonbo egin, urpetu, dzanga egin


Aitor pulunpatu da lehenik. Gero eskuekin keinuak egin dizkio neskari, ( 64. orria )

Tenkatu = zutikatu
etorri hona, gerrikoa askatu dio, zilborra hozkatu, ipurdia esku hotzez tenkatu, biloa ezpainez tiratu.
( 58. orria )

Totela = tetela, motela


Hori esan behar dio totelka hitz egin gabe, ( 61. orria )

Trikota = jertsea
Boluntarioaren trikota boliviarretik abokatuaren Emidio Tucci krabatara mugitzen du begiratua Aitorrek
( 55. orria )

txapitopean = txabolaren aurreko ataritxoa


Rogerren anaia bizargorria belazean zehar barreiaturik dauden lagun batzuk bildu ditu txapitopean,
( 69. orria )
txapitopera eraman du lepotik hartuta. ( 55. orria )

Ubela = morea
Cortiko egunsenti ubelaren erdian esnatu da Aitor furgonetaren atzeko aldean, ( 71. orria )

Uzkia = ipurtzuloa
eta honek uzkian sartu du botoi bat lotzen den naturaltasunaz, abokatuarekin hitz egiteari utzi gabe. ( 56. orria )

Xahutu = gastatu, erre


Ahalik eta denbora gehien eman nahi du ohean, ahalik eta energia gutxien xahutu, ( 70. orria )

Zarratu = itxi
eta solasa zarratu dute irriño konplize batez, burua saminez legetxe astinduz. ( 56. orria )

Zimeldu = zimurtu, ihartu


Hotz da, nahiz eta kanpoan eguzki zuri batek belarrak zimeldu. ( 67. orria )
Zirkina = higidura, mogimendua
Aitziber egurketari itxurako gaztearen arrastoan egiten ari den estalketa erritualaren aurrean zirkinik atera.
( 69. orria )

6.- APUR BAT ZOROA

Atzera = berriro, ostera


Atea itxi eta kanposantura abiatu da atzera. ( 84. orria )

Harrikoa = ontzi-garbiketa
Alabak harrikoan garbitu ditu esku moretuak ( 82. orria )
Saioa eta ama harrikoa egiten gelditu dira. ( 124. orria )
Saioa beti egon izan da prest harrikoa egiteko, ( 124. orria )

Hartxintxarra = harrikoxkorra, harritxoa


Jendeak soinua ateratzen du kanposantuko hartxintxarren gainean. ( 80. orria )

Orpoa = behealdea, banda


eta egongelako ate orpotik agurtu du aita. ( 83. orria )

Murmurikatu = murmuratu, xurlatu


Zer diozu? —bere barnerako galdera murmurikatu bezain pronto idiota sentitu da—. ( 80. orria )
Kanposantua = hilerria
Bera ere kanposantura joango da, baina ez dio Begoñari ezer esango. ( 77. orria )

Txepeldu = moteldu, geldotu


aldagailuaren gainean etzanda dagoela ohartuta, tramankuluaren bila eskuak txepelduta. ( 83. orria )

Txilioa = oihua, intziria


Txirrina jo eta berehala korrika hasi zen neskatoa eta gelakideen txilioetan aurkitu zuen babesa. ( 79. orria )

Zurruna = tentea, tinkoa


Zurruna eta apala da, apenas irakur daitezke hildakoaren izen-deiturak. ( 80. orria )

Zuztarra = erroa, txortena


zuztarra jaurti du patioko leihotik behera, amak errieta egingo ez diola jakitun. ( 83. orria )

7.- NAHIAGO NUKE GEZURRIK EZ ESAN

Aterkia = euritakoa, guardasola


Aterkia hartu eta euripera irten da andrea. ( 98. orria )

Hurkoa = hurbilekoa, albokoa


beti zilborra garbia edo zikina duten begira eta hurkoaren kakari jaramonik egin gabe. ( 91. orria )

Profitatu = jagon, probetxatu, gozatu


Legearen zirrikituak profitatu, badakizu, zigorrak ekiditeko. ( 86. orria )
— Umeen oporrak profitatu nahi nituzke, eskolara hasten direnean konplikatuago izango da. ( 94. orria )

8.- EZ DU KATU BAT BALIO

Araldia = arreskea, susara


— Hauek ez dute araldirik izaten. ( 107. orria )

Belu = berandu, berant


Gaur ere belu da. Nagusiak kafe katilua jasoz agurtu du. ( 102. orria )
Gaur ere berandu, esan dio. ( 102. orria )

Burkidea = erkidea, kontrakoa


Esteban izan zuen burkide hasieran: ( 105. orria )
Erauzi = bota, atera
Ezin du gogotik erauzi heriotzaren sinplezia. ( 101. orria )

Ferekatu = laztandu, lausengatu


Joanak gizonaren izerdi usain garbia sentitu ahal izan du bizkarra ferekatu dionean. ( 113. orria )

Jazarpena = erasoa, pertsekuzioa


Sei urteko jazarpena nagusiaren mahai azpian lau hanketan ez jartzeagatik. ( 104. orria )

Kilimakurra = kilikabera, sentikorra


Hankartean Theloniousen isatsaren kilimakurrak. ( 99. orria )

Letagina = betortza, betagina


Theloniousen heriotza jaso du, hanken etsipena aldarri, inoiz baino untxiago, letaginak ahotik at. ( 100. orria )

Larrutaldia = txorta
«Emeak hankak zabaldu eta arrak estaltzen utziko dio, larrutaldiak minutu eskas iraungo du». ( 103. orria )
Okitu = bete, asetu
Eta zizare horiek kaka bihurturiko nagusia berriro jatea, okitu arte, eta berriro libratu, ( 104. orria )
Argitasunak okitzen du Joana. ( 112. orria )

Oles egin = agurtu


eta etorri denean, irribarre batekin egin dio oles, ardozko jauzi bat eztarrian gora. ( 106. orria )

Papurra = apurra, mamia


bata bestearen ezpainetatik ogi papurrak jaten. ( 103. orria )

Tori = hartu
tori, kariño, ondo etorriko zaizu. ( 104. orria )

Zimiko = txatxamurka
Joanak zimiko egin dio katuari buztanaren puntan, eguneroko harrapaketa jolasak jaikiaraziko duelakoan,
( 99. orria )

Zozotu = tenteldu, lelotu


— Bihar hitz egingo dugu, Eñaut, pilulek zozotuta uzten naute. ( 111. orria )

8.- HIRUGARREN OPARIA

Aieka = aieneka, intzirika


Aitak balazta zanpatu du, eta furgoneta herriko plazako aieka batean geldiarazi. ( 116. orria )

Akuria = kuia
Akuri erre bana. ( 123. orria )
eta platerean pilatutako akuria hezurtxoak mahaiaren erdian utzi ditu, pila handiago batean. ( 123. orria )

Atximurra = zimikoa
eta gero atximurka egin dio masailean;... ( 118. orria )

Balazta = galga, frenoa


Expressaren balaztek garrasi egin dute: etxea du parez pare,... ( 117. orria )
Errafia = landarea
Osabak errafiazko zaku bat gaztaina ekarri du. ( 122. orria )

Goroldioa = odoldioa, auka


Saioari goroldio usaina etorri zaio, orain bai, etxean da. ( 122. orria )

Iseka = burla, txantxa, adarjotzea


Saioa ohartu da ezer ez dela aldatu aitaren iseka airea, bere iseka airea, ezer ez. ( 117. orria )

Kaska = kolpea
Bazkalorduan jaiki da Saioa, amak kaska egin duenean. ( 121. orria )
Lumatu = larrutu, ziplatu
uzki horitua bistan, eta lumatzen joan da, ( 118. orria )

Mokortu = zakartu, gogortu, zurrundu


Amari, asaldatzen den guztietan bezala, ezpainak mokortu zaizkio: ( 119. orria )

Pulunpa = txonboa, urperaldia


Logelatik aberearen pulunpak entzuten dira oraindik. ( 119. orria )

Zintzarria = joarea, txilina


— Zintzarri hotsa dauka! ( 125. orria )
Zintzurra = eztarria, sama
harridura eragin dio benetako behi esnea zintzurretik behera sentitzeak. ( 121. orria )

Zuritu = azala kendu, muskildu


—eta sagar bat zuritu du, sagar asko zuritu dituenaren iaiotasunez,... ( 124. orria )

9.- USAINAK

Aienatu = aldendu, galdu


Ateak ixtearekin bat aienatu da. ( 128. orria )

Aratza = garbia, txukuna


burua hondoratu du andrearen adats aratz xanpu usainekoetan, ( 133. orria )

Arraila = arrakala, bitartea


Eta zenbatu egin ditu arrailak, zazpi, lehen aldiz oheratu zirenetik iragan diren urteak. ( 137. orria )

Geza = gatzgabe, zaporegabe


Eta erreka gezaren ordez itsasoak busti dizkio sudur mingainak,... ( 134. orria )

Habaila = mendala
Metroan, Irenek hitz batzuk jaurtiki dizkio nobioari habailaz, ( 130. orria )

Otzana = apala, amultsua


Maite duela, estimatzen duela, emakume ona, otzana, garbia, azkarra dela. ( 135. orria )

Miazkatu = milikatu, miaztu


Belarri zuloa miazkatu dionean lortu du: nerabe usain hori. ( 133. orria )

Pulunpatu = murgildu, txonbo egin


Mutilak bazterrera egin dio kuleroa eta gorrian pulunpatu da. ( 134. orria )

Txabusina = bata, amantala


txabusinaren kontra igurtzika hasi da, ( 133. orria )
Txirrina jo eta Anak zabaldu du, betiko txabusina saretua soinean. ( 143. orria )

Usnatu = usaindu, antzeman


Trikota usnatu du antsiaz, alboan duen jaka, kolkoa, ( 127. orria )
Atzera egin du, xanpu usainaren ordez gantza usnatu nahi izan dio. ( 133. orria )

Zirimola = haize-bolada
Egunkariak zirimolan, ( 130. orria )

10.- TEKLA BAT


Burruntzalia = zalia
Ondoren burruntzalia telebistaren kontra. ( 144. orria )

Bokarta = antxoa
eta honek arrazoia eman dio buruaz, bokarta baten isatsa ahotik ihesi. ( 139. orria )

Ezpala = eskaila, eskarda


Eguraldiaren arabera min egiten didan ezpal bat dut oraindik esku ahurrean ( 141. orria )

Errezela = gortina
parpailetan lehertzen diren errezelek ezkutatzen dute bikotearen barne bizitza. ( 139. orria )
Joakinek errezelak bildu ditu eskuaz, ( 140. orria )
Habea = zutabea, zutoina
Habeak agerrarazi zizkioten Alde Zaharreko etxetxo batean bizi dira, ( 137. orria )

Kalparra = adatsa
Etorri zaizkio bi emakume, bat gazte kalparduna, ( 141. orria )

Konketa = garbiontzia
Konketa gainean zerbait falta da: krema eta edergailuak. ( 143. orria )

Laiotza = ospela, eguzkigibela


gizona argiturik ikusi du, ostarteko zuhaitza dirudi oihan laiotzaren erdian. ( 142. orria )

Lokiko = adegia, baldokia


Joakin gizonarengana abiatu da, lokiko zaina gizenduta, eskuak ukabilduta. ( 144. orria )

Orbela = hostoa
Jabeak sasizko bekainak ditu, orbel koloreko adats eta bizarra, ( 142. orria )

Maiztu = sarritu, gastatu


bat gazte kalparduna, bestea eguzkiak maizturiko ilegorria. ( 141. orria )

Zaina = tendoia, muskulua, nerbioa


Joakin gizonarengana abiatu da, lokiko zaina gizenduta, eskuak ukabilduta. ( 144. orria )

11.- ERRAUTSA

Azkendu = bukatu, amaitu


«Hoy no me nace» azkendu zuen atsoak, «otro día», ( 149. orria )

Beratu = bigundu, samurtu


amaren aurrean beratzen zen aldiro bezala. ( 147. orria )
Hazpegiak = beso-zangoak, hatz-behatzak
Ukabilaren antzekoa zuen aurpegia, ia begirik gabea, hazpegiak bata bestearen gainean metaturik
( 148. orria )

Ihia = zia, ziria


ilargiak zuritutako ihia laztanduz, ( 152. orria )

Laket = atsegin, gogoko


beti izan zitzaizkion laket orrazdun erlojuak; ( 150. orria )

Lanbrotu = lainotu, goibeldu


Lanbroturik, amona ikusi nuen, mahai gainean metaturik. ( 153. orria )

Lurruna = baporea, hatsa


..., zigarroaren kearekin ahotikako lurruna lainotzen. ( 154. orria )

Kamustu = moztu, amustu


Senarra hil zitzaionetik kamustua zegoen. ( 148. orria )

Karkaila = algara, zantzoa


gorreria irri karkailez disimulatzen zuen gizona ( 147. orria )

Kinkila = purtzileria
zarata apur bat, kinkila apur bat... orratzak, mina, heriotza, ( 150. orria )

Mulkoa = mordoa, andana, piloa


malko mulkoak begi zokoetan, zahardadearen amoniako usaina eztarritik atera ezinik. ( 152. orria )

You might also like