Enpresa Laburpena

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 19

2.

BLOKEA: Finantzak eta Administrazioa

2.1. Kostua, gastua eta ordainketaren definizioak eta ezberdintasunak

Kostua: Kostuak enpresak kalkulatutako ordainketak dira, hau da, elkartearen barne-
esparruko terminoa da: lehengaien kontsumoa, ibilgetuaren amortizazio kuota, etab.
“Produktu bat fabrikatu ahal izateko, nahitaez gauzatu beharreko errekurtsoen
sakrifizioa. Sakrifizio horrek, kostua izan dadin, produktuaren balioa handitu behar du.”

Gastua: Gastuak kanpotik egindako ordainketa guztiak dira, elkartearen inguruarekin


erlazionatutakoak, hala nola: elektrizitate eta hornikuntzen ordainagiriak, ordaindu
beharreko zergak, etab.
“Elkartearen zereginak diren ondasunak eta zerbitzuak lortzeko beharrezko ondasunak
eta zerbitzuak eskuratzea da, hain zuzen ere, elkartearen jarduera garatzeko.”

Ordainketa: Ordainketak bakarrik enpresaren kutxatik edo bankutik dirua ateratzen


denean erregistratzen dira, hau da, diruzaintzatik erabilgarritasunak ateratzea esan
nahi du.

Hauexek dira kostu eta gastuen arteko desberdintasunak:


 Kostua elkartearen barne-esparruko terminoa da; gastua, berriz, elkartearen
inguruarekin erlazionaturiko terminoa. 

 Gastuek kanpo-obligazioak suposatzen dituzte; kostuak, aldiz, produktu bat
lantzeagatik sortutako kontsumoak dira. 

 Gastu guztiek ez dute kostua inplikatzen, eta kostu guztiek ez dute gastua
inplikatzen. 


Behin hiru kontzeptu hauek definituta, haien arteko diferentzia argi gera dadin adibide
bat erabiliko da.

X enpresa batek, bere instalazioetan A produktu bat fabrikatzen du, ekoizpen koste
zehatza daukana. Produktu hau oraindik saldu ez bada eta enpresaren inbentarioan
badago, produktuak ekoizpen kostea dauka baina ez da gastu bat. Aldiz, A produktua
saltzen bada, kostu hori gastu bat izatera igaroko da eta galdu irabazien kontuan jarri
beharko da.

Hala ere, kostu guztiak ez dira gastuak eta alderantziz. Adibidez, gastua ez den koste
bat aukera kostua da. Koste hau, agente ekonomiko batek beste gauza bat
aukeratzean uko egiten diona da. Beste alde batetik, kosteak ez diren gastuen

1
adibideak: “rapel” (prezioaren murrizpena), karitate donazioak, erakunde politikoei
donazioak...Hauek ordainketa bat suposatuko dute baina ez dira enpresaren kosteak
izango.

2.2. Cash Flow kontzeptua

Kutxa-fluxua inbertsio batek aldi jakin batean zehar sortzen dituen diru-sarrera eta
irteeren arteko diferentzia da. Etorkizuneko kutxako fluxuen azterketa funtsezkoa da
enpresako likidezia aurreikusi eta inbertsio bateko errentagarritasuna ebaluatzeko,
berreskuratze-epearen edo balio eguneratu garbiaren bitartez.

Beste lanetik:
Definizioa: denbora tarte batean aktibo likidoen bilketa da, enpresaren likidezia
zehazterako orduan adierazle bezala erabiltzen dena.

Adierazpen matematikoa: Cash flow = emaitza garbia + hornidurak + amortizazioak

Enpresa baten Cash flow-a aztertuz ondorengoak zehaztu daitezke:

 Likidezia arazoak: errentagarria izatea ez du zertan likidezia dagoela esan


behar, hau da, errentagarria den baina likidezia ez daukan enpresa egon
daiteke.

 Inbertsio proiektuen bideragarritasuna aztertzeko erabiltzen da, izan ere Cash
Flow-a GEBAGA eta BET-en kalkulu oinarria da.
 Kontabilitateak errealitatea behar bezala aurkezten duela uste denean, Cash
Flow-aren bitartez errentagarritasuna eta hazkundea neurtu daitezke.

2.3. Zer dira eta zertan ezberdintzen dira amortizazioak eta hornidurak

AMORTIZAZIOAK

Definizioa: aktiboen eta pasiboen balioen murrizketak dira, kontabilitate sisteman


merkatu prezioaren aldakuntzak edo beste balio murrizketak adierazteko.

Sailkapena: amortizazio terminoa, bai ibilgetuaren amortizazioari zein amortizazio


finantzarioari erreferentzia egiteko erabiltzen da:

 Amortizazio finantzarioa: Diru bat maileguan eskatu dugunean, diru hori aldi
baten edo kuota desberdinen bitartez itzuli beharko da. Diru itzulketa horiei
maileguaren amortizazio kuota deritze. Hortaz aparte, interes tasak ezarritako

2
finantzaketa gastuak, hau da, maileguaren interesak, ordaindu beharko dira.
Amortizazio hauen helburua finantza kosteak murriztea izango da.
 Ibilgetuaren amortizazioa: amortizazio kontablea edo aktibo baten
amortizazioa ere deitzen da. Ikuspuntu kontable batetik, amortizazio funtsak,
ondasunek jasandako balio galera konpentsatzeko sortzen direnak dira.
Kontuan hartu behar da, ondasun bat guztiz amortizatu denean ez dela
enpresaren aktiboaren parte izango. Amortizazio hauen helburua zergak
murriztea izango da.

Esan beharra dago, bizitza erabilgarria, ibilgetuaren amortizazioaren iraupena eta


amortizazio finantzarioaren iraupena haien artean independenteak direla eta
orokorrean ezberdinak izango direla.

HORNIDURAK

Definizioa: kontabilitatean, pasiboan idazten den gastu bat da, etorkizunean izan
daitezkeen diru-galerak aurreratzeko idazten dena. Diru hau ez da finantza errealitate
bat izango baizik eta mozkinak murriztuko dituen zuzkidura.

Enpresaren ondasun batek balio galera bat jasango duela suposatzen denean edo
enpresak denbora tarte batean obligazio bat daukanean, hornidura baten zuzkidura
egiten da, obligazioaren balio berekoa. Obligazio hori benetan ematen bada, aurretik
kontuan hartu denez horri aurre egiteko baliabideak egongo dira. Aldiz, azkenean ez
bada ematen, hornidura kenduko da eta ez da gastua egingo.

Horniduren zuzkiduraren helburua behar den momentuan obligazioari erantzuteko


beharrezko baliabideak izatea da. Etorkizuna ez da guztiz jakina, beraz gerta daiteke
enpresak irabazten dirua gastatzea eta hornidura baten zuzkidura ez bada egin,
ordaintzeko dirurik ez izatea.

Enpresak hornidurak sortzen dituen heniean gastua handituz joango da eta beraz
mozkinak murriztu egingo dira. Beraz, honi esker entitate bat babestuko da eta
etorkizunean behar izatekotan obligazio bati aurre egiteko baliabideak izango dituela
ziurtatzen da.

Ondoren horniduren kasu desberdinak aipatuko dira::

1. Kobratzen zailak izango diren bezeroen zorrak 



2. Gerta litezkeen aparteko konponketak 

3. Gehiegiz baloratutako aktiboko elementuen balioa zuzentzeko.
4. Etab. 


Amortizazio eta horniduren arteko desberdintasunari dagokionez, amortizazioa


hornidura-mota berezia dela esan daiteke, aktiboen balio-galera aurreratzeko

3
burutzen dena. Amortizazioek balio galera sistematiko bat adierazten dute
(zaharkitzeagatik, desgasteagatik...) eta irrebersibleak izango dira. Hornidurek
etorkizunean espero diren balio galerak islatzen dituzte baina haren inportea eta
gertatuko diren momentua zehazki ezagutzen ez denez, horniduren balioa
gutxigorabeherakoa edo subjektiboa izango da.

2.4. Sozietate Anonimoen (S.A.) ezaugarriak

Sozietate anonimoa (S.A.): merkataritzako sozietate bat da, baldin eta bere kapitala
bazkideen ekarpenekin osatua, akzio eskualdagarrietan banatua badago (akzio
berdinak, metagarri eta zatiezinak).

 Merkatal kodearen arabera arautu egiten da. 



 Erantzukizuna: mugatua. 

 Kapital Sozial minimoa: 60.101,21 euro (hasierako despoltsu minimoa 25%). 


Sozietate anonimoen kapital soziala bazkideek egindako diruzko zein ez diruzko


ekarpenak dira. 
Ekarpen hauek enpresa eratzeko momentuan edota Akziodunen
Batzar Orokorrean akordatzen diren kapital handiketak izan daitezke. 
Akzioei
hurrengo balioak ahal dizkiegu esleitu: 


1. Balio nominala: kapitala/akzio kopurua



2. Jaulkipen balioa: tituluak jaulkitzen (saltzen direnean) direneko salmenta
prezioa. Tituluen SALMENTA PREZIOA > BALIO NOMINALA bada, orduan
jaulkipen prima dagoela esaten da:

Jaulkipen prima = Jaulkipen balioa – Balio nominala

3. Kotizazio balioa: merkatuan erosleak akzio bakoitzarengatik ordaintzeko prest


daudena.
4. Balio teorikoa: Ondare netoa/Akzio kopurua.

5. Harpidetza eskubidearen balioa (D) (erderaz, valor del derecho de suscripción).

2.5. Kapitalaren zabalkuntza: Harpidetza eskubidea

Kapitalaren handitzea enpresaren finantzaketa eragiketa bat da non sozietate baten


fondo propioak handitu egiten diren, hau da, kapital sozialaren handitze bat ematen
den.

Akzio berrien igorpenaren bitartez sozietate baten kapitalaren handitzea ematen

4
denean, sozietate horren akzionistek harpidetza eskubidea izango dute hirugarrengoen
aurrean. Eskubide honek akzionistei akzio berriak igortzeko ahalmena eskaintzen die,
hau da, partizipazio berri batean akzionistek aurreko parte hartzearen portzentaje
berdina mantentzeko helburuarekin akzio berriak jartzeko ahalmena dute, horrela
ondarearen murrizketa galaraziz.

Akzio (titulu) zahar bakoitzari gehitzen zaiona kapital handiketak egiteko


momentuan.

Bere balio teorikoa kalkulatzeko xera suposatuko dugu:

Akzio berrien salmenta prezioa= akzio zaharraren kotizazioa + HE

Akzio berriak erosteko erabili daiteke edota harpidetza eskubidea independienteko


saltzeko.

Harpidetza eskubidearen kalkulu teorikoa adierazpen honen bitartez kalkula daiteke:

A = Aurretik zeuden akzio kopurua


N= Akzio berrien kopurua


C= Aurreko akzio baten kotizazio balioa ( C>E)

E= Akzio berri baten emisio balioa


𝐴+𝑁 𝑁 · (𝐶 − 𝐸)
𝐶 =𝐸+𝐷· →𝐷=
𝑁 𝐴+𝑁

M= A/N = akzio berri bat harpidetzeko eskubide kopurua

2.6. Negozioaren balantze kontablearen elementuak

Aktiboak: Enpresaren ondasun eta zerbitzuak. Aktiboak epe luzekoak (ez-korronte) eta
Epe Laburrekoak (Korronte) izan daitezke.


Pasiboa: Pasibo = zorra = galdagarria (exigible). Pasibo ez korronte, epe luzeko zorrak
direnak (eskatu dugun mailegu bat 3 urtetan adibidez) eta pasibo korrontea, epe
laburreko zorrak (hornitzaileen kontua esaterako).

Ondare netoa: Aberastasun propioa, benetan enpresarena dena. Kapitala (bankuak


jarritaako dirua), galdu-irabaziak (sarrerak-gastuak), gaineratikoa (esleitu gabe dauden
irabaziak) eta erreserbak (enpresan geratzen den gaineratiko bat).


5
Gastuak: enpresaren kanpo hornitzaile eta hartzekodunei ordaindu beharrekoa.

Ordainketak: enpresatik diru-irteera gertatzen denean.

Kostuak: Enpresan kalkulatutako kontsumoak.


Sarrerak: Kontzeptu desberdinetatik orain eta etorkizunean jasango ditugun kobroak.

Kobroak: dirua, enpresaren kutxan eta bankuan sartzen denean bakarrik


erregistratzen dena.

Izakinak: Biltegian dagoen edozein elementu (lehengaiak). Hauek erosten direnean


gastuak dira eta saltzean, sarrerak.


Bezeroak eta kobratzeko eskubideak: Bezeroek ematen duten dirua.


Diruzaintza: Kobroak eta ordainketak.


Kredituak eta maileguak: Gure alde edo kontrakoak izan daitezke. Epe luzekoak edo
laburrekoak.


Ibilgetua:


 Materiala: eraikina, ordenagailua... kontable guztiak abenduaren 31 kalkulu hau


egin behar dute.

 Inmateriala: software lizentziak patenteak...

 Finantza ibilgetua. Maileguak eman ditugunean eta epe luze batean kobratuko
ditugunean.

2.7. Likidezia ratioak eta kaudimena balantze batean

ERRENTAGARRITASUNA

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛𝑎𝑘
𝑅𝑡 = · 100
𝐼𝑛𝑏𝑒𝑟𝑡𝑖𝑡𝑢𝑡𝑎𝑘𝑜 𝑘𝑎𝑝𝑖𝑡𝑎𝑙𝑎

Inbertitutako kapitalek epe zehatz baten (normalean urte bat) ematen duten
errentagarritasuna


ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛𝑎𝑘 (𝑖𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑎 𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑡𝑖𝑘)


𝑅𝑒 = · 100
𝐵𝑎𝑡𝑎𝑧 𝑏𝑒𝑠𝑡𝑒𝑘𝑜 𝑎𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎

6
“Enpresaren aktiboen errendimenduari buruzko neurria da, epe zehatz baterako.
Erabilitako finantz egiturarekin ez du inolako zerikusirik”, hau da, aktiboak
balio/mozkina sortzeko duen balioa neurtzen du, honen finantzaketa bidea kontutan
hartu gabe.

ERRENTAGARRITASUN FINANTZIARIOA:

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛𝑎𝑘
𝑅𝑓 = · 100
𝑂𝑛𝑑𝑎𝑟𝑒 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎

Finantza errentagarritasuna edo Fondo Propio/Ondare Netoaren errentagarritasunak


zera adierazten du, kapital propioek epe zehatz batean (normalean ekitaldi bat),
ematen duten errendimendua.
Zein da Rf txiki baten arazoa? Fondo berriak lortzeko aukerak murrizten direla inork ez
duelako gure enpresan inbertitu nahi.

ENPREASREN FINANTZA EGITURA


𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎
𝑂𝑛𝑑𝑎𝑟𝑒 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎

Enpresaren aktiboa nola finantzatu dugun adierazten du.

MARJINA

𝑈𝑠𝑡𝑖𝑎𝑝𝑒𝑛 𝑒𝑚𝑎𝑖𝑡𝑧𝑎
𝑀𝑎𝑟𝑗𝑖𝑛𝑎 = · 100
𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘

Saldutako unitate bakoitzetik lortutako mozkina adierazten du, hau da salmenten


errentagarritasuna.

MANIOBRA FUNTSA

𝑀𝑎𝑛𝑖𝑜𝑏𝑟𝑎 𝑓𝑢𝑛𝑡𝑠𝑎 = 𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎 − 𝑃𝑎𝑠𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎

Maniobra funtsak epe laburreko zorrei aurre egiteko gaitasuna adierazten du eta
komenigarria izango da beti MF>0 izatea, ordainketa etendura saihesteko.


LIKIDEZIA RATIOA

𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎
𝐿𝑖𝑘𝑖𝑑𝑒𝑧𝑖𝑎 𝑟𝑎𝑡𝑖𝑜𝑎 =
𝑃𝑎𝑠𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎

Enpresa solbentea den adierazten du epe etainean.



Gomendatutako balioak 1.5<Berme ratioa<2

 Berme ratioa <1.5 = Ordainketa suspentsio probabilitate handiagoa(suspension
de pagos).
 Berme ratioa >2 = aktibo korronte asko, errentabilitate galera.

7
BERME RATIOA

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛𝑎𝑘
𝑅𝑡 = · 100
𝐼𝑛𝑏𝑒𝑟𝑡𝑖𝑡𝑢𝑡𝑎𝑘𝑜 𝑘𝑎𝑝𝑖𝑡𝑎𝑙𝑎

Enpresa ea zorpetuta dagoen adierazten du.


Gomendatutako balioa >1

 Berme erratioa <1  Kiebra teknikoa

ROTAZIOAK
𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑒𝑛 𝑟𝑜𝑡𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎 =
𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑜𝑠𝑜𝑎

𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
𝐸𝑝𝑒 𝑙𝑢𝑧𝑒𝑘𝑜 𝑟𝑜𝑡𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎 =
𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑒𝑧 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎

𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
𝐸𝑝𝑒 𝑙𝑎𝑏𝑢𝑟𝑟𝑒𝑘𝑜 𝑟𝑜𝑡𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎 =
𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎

Rotazioak, aktiboaren errekuperazio gaitasuna adierazten dute epe luze edo laburrera,
salmentekin alderatuta.

FROGA AZIDOA

𝐷𝑖𝑟𝑢𝑧𝑎𝑖𝑛𝑡𝑧𝑎
𝐹𝑟𝑜𝑔𝑎 𝑎𝑧𝑖𝑑𝑜𝑎 =
𝑃𝑎𝑠𝑖𝑏𝑜 𝑘𝑜𝑟𝑟𝑜𝑛𝑡𝑒𝑎

Froga azidoaren balio gomendatua=1


 Froga azidoa>1 = aktibo korronte asko, errentabilitate galera.



 Froga azidoa<1 = Ordainketa suspentsio probabilitate handiagoa (suspension
de pagos).

 NOLA HANDITU MARGINA ETA ROTAZIOA?


Marginean eragin nahi badugu, ustiapen kontuan eragin behar dugu, hau da, gastu eta
sarreretan eragin (sarrerak handituz eta kostuak murriztuz) (Mozkinak/Salmentak).


Margina handitu: nola?

 Garestiago salduz
 Kostuak murriztuz

Rotazioan eragin nahi badugu, baliabideen erabilpena hobetu behar dugu (Aktiboa
ahal denik eta gehien murriztu, batez ere aktibo korrontea)


8
Nola handitu Rotazioa:

 Salmentak handituz. Salmenta teknikak hobetuz (marketing). Adibidez, gure


produktua saltokietan banaka jarri ordez, pakete bakoitzean 4 produktu jarriz
etab. Edota merkatu berrietara zabalduz. Adibidez: gure eztia edota olibaren
olioa Alemanian salduz gero prezioa handitu genezake (beraz, aldi berean
margina eta rotazioa handitzen ari gara) 

 Salmenta maila berbera mantenduz aktiboa bera murriztuz, hau da, gehiago
salduz daukan aktiboarekin. Hemen oso garrantzitsu bilakatzen dira biltegiko
kudeaketa sistemak ( JIT, lote ekonomikoaren kalkulua, etab.) 


RATIOEN ARTEKO ERLAZIOA

2.8. Gaur egungo balio netoa (GEBAGA) eta Barne etekin tasa (BET)
inbertsio baten errentabilitatearen neurgailu moduan

GEBAGA

Cash-Flow: sortzen diren funtsen (sarrerako fluxua edo kobrantzak) eta burututako
gastuen (irteerako fluxua edo ordainketak) arteko kenketa t ekitaldi ekonomiko
batean, proiektuaren bizitzan zehar.

𝑄𝑡 = 𝐶𝑡 − 𝑃𝑡

9
Non:

 Qt: t ekitaldi ekonomikoaren bukaerarako aurreikusitako sarrerako fluxu garbia


(kobrantzak), non t=1,2,3,....,n
 Pt : t ekitaldi ekonomikoaren bukaerarako aurreikusitako irteerako fluxu garbia
(ordainketak), non t=1,2,3,...,n

GEBAGA= Inbertsio baten gebaga, gaur egungo balorearen eta hasierako inbertsioaren
arteko diferentzia da.

 Inbersioo bate gin dateke GEBAGA > 0


 Bardin dio egin edo ez GEBAGA = 0

 Ezin daiteke egin GEBAGA < 0
𝑛
𝑄1 𝑄2 𝑄𝑛 𝑄𝑡
𝐺𝐸𝐵𝐴𝐺𝐴 = −𝐼 + + 2
+ ⋯+ 𝑛
= −𝐼 + ∑
1 + 𝐾 (1 + 𝐾) (1 + 𝑘) (1 + 𝑘)𝑡
𝑡=1

GEBAGA altuagoa duten inbertsioei preferentzia ematen zaie.

Metodoaren arazoak:
Etorkizuneko Cash-flow eta K kalkulatzeko zailak dira.

BARNE ETEKIN TASA (BET)

GEBAGA=0 egiten duen balioa da BET.

GEBAGA=0 egiten duen balioaren K -> r da. Beraz:

 Inbetsio bat egin daiteke:



o Errentabilitatea r > Espero den errentabilitatea (GEBAGA egiteko erabili
dena).
 Inbetsio bat ezin egin daiteke:

o Errentabilitatea r < Espero den errentabilitatea (GEBAGA egiteko erabili
dena).
 Preferentzia emango da r handiena duteen inbertsioei.

2.9. Errentagarritasun ekonomiko eta finantziarioa. Apalankamendu


finantziarioa.

ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA

Inbertsio baten errentagarritasun ekonomikoa epe zehatz batean enpresa baten


aktiboen errendimendua neurtzeko balio duen metodoa da bere finantza egitura

10
kontutan hartu gabe, hau da, aktiboak balioa sortzeko duten gaitasuna finantzaketa
bidea ikusi gabe.

Honen kalkulua:

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛𝑎𝑘 (𝐼𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠𝑒𝑛 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑎 𝑎𝑢𝑟𝑟𝑒𝑡𝑖𝑘)


𝑅𝑒 =
𝐴𝑘𝑡𝑖𝑏𝑜 𝑂𝑠𝑜𝑎

Aurreko formula salmentekin erlazionatuz, errentagarritasun ekonomikoa margina eta


rotazioaren arabera adieraz daiteke:

𝑀 (𝐼𝑍𝐴) 𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘
𝑅𝑒 = · = 𝑀𝑎𝑟𝑗𝑖𝑛𝑎 · 𝑅𝑜𝑡𝑎𝑧𝑖𝑜𝑎
𝑆𝑎𝑙𝑚𝑒𝑛𝑡𝑎𝑘 𝐴𝑂

Non:

Margina: saldutako unitate bakoitzetik lortutako mozkina da.

Rotazioa: inbertitutako moneta unitateko saldutako moneta unitatea da, hau da,
aktiboen errekuperazio gaitasuna salmentekin konparatuz. Zenbat eta rotazio
handiagoa orduan eta kapital korronte gutxiago behar da salmenta berdinak izateko.

NOLA HANDITU ENPRESAREN ERRENTAGARRITASUN EKONOMIKOA?

 Margina handituz. 


Helburua sarrerak handitzea eta kostuak mugatzea da. Horretarako:

o Garestiago saldu 

o Kostuak murriztu

Oharra: 
Lehen salmenta prezio lortzeko P= Kostuak + Mozkina egiten zen.

Gaur egun, aldiz, prezioa merkatuak finkatzen du eta beraz eraginkorragoa da kostuak
murriztea mozkina lortzeko, Mozkina=P-Kostuak. Prezioa igotzeko arrazoi bakarra balio
gehiago eskaintzea da. 


 Rotazioa handituz.


Produktibitatea hobetzearen helburuarekin baliabideen erabilpena hobeago 
bat


eginez. Horretarako:

11
o Salmentak handituz: enpresaren marketina hobetuz edo merkatu
berrietara zabalduz, esaterako. 

o Aktiboa murriztuz: aktibo erabilgarrien erabilpen hobeago bat eginez,
hobeto kudeatuz dauzkagun aktiboak. Hemen oso garrantzitsuak dira
biltegiko kudeaketa sistemak (JIT, lote ekonomikoaren kalkulua, etab.)

FINANTZA ERRENTAGARRITASUNA 


Inbertsio baten finantza errentagarritasuna epe zehatz batean kapital propioek


ematen duten errendimendua da. 


Finantza errentagarritasunaren kalkulua:

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎 (𝑖𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑜𝑛𝑑𝑜𝑟𝑒𝑛)


𝑅𝑓 =
𝐵𝑎𝑡𝑎𝑧𝑏𝑒𝑠𝑡𝑒𝑘𝑜 𝑜𝑛𝑑𝑎𝑟𝑒 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎

Finantza errentagarritasunaren kalkulua doitzeko zuzenketa bat egiten da


izendatzailean, ondare netoari galdu/irabazien balioa kentzea hain zuzen ere.

𝑀𝑜𝑧𝑘𝑖𝑛 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎 (𝑖𝑛𝑡𝑒𝑟𝑒𝑠 𝑒𝑡𝑎 𝑧𝑒𝑟𝑔𝑒𝑛 𝑜𝑛𝑑𝑜𝑟𝑒𝑛)


𝑅𝑓 =
𝐵𝑎𝑡𝑎𝑧𝑏𝑒𝑠𝑡𝑒𝑘𝑜 𝑜𝑛𝑑𝑎𝑟𝑒 𝑛𝑒𝑡𝑜𝑎 − 𝐺𝑎𝑙𝑑𝑢 𝑖𝑟𝑎𝑏𝑎𝑧𝑖𝑎𝑘

Finantza errentagarritasunaren kalkulurako interes eta zergen ondorengo mozkinak


erabiltzea ohikoena izan arren, badaude beste modu batzuk, interes eta zergen
aurretiko mozkinak eta ohiko jardueren mozkinak erabiltzea, esaterako.

Finantza errentagarritasuna deskonposatuz, zera ikus daiteke, finantza


errentagarritasuna errentagarritasun ekonomikoa eta enpresaren zorpetze mailaren
arteko biderkadura dela. Gainera, errentagarritasun ekonomikoa berriz
deskonposatuz, margina eta rotazioaren menpe ere jartzea posiblea da.

𝑀𝑁 𝑀𝑁 𝐴𝑂 𝑀𝑁 𝑆 𝐴𝑂
𝑅𝑓 = = · = · ·
𝑂𝑁 𝐴𝑂 𝑂𝑁 𝑆 𝐴𝑂 𝑂𝑁

MN: Mozkin netoa 𝑀𝑁


𝑆
: Marjina

AO: Aktibo osoa 𝑆


𝐴𝑂
: Rotazioa

ON: Ondare netoa 𝐴𝑂


𝑂𝑁
: Zorpetze maila

S: Salmentak

12
FINANTZA APALANKAMENDUA

Finantza apalankamendua zorpetzeak kapital propien errentagarritasunaren gain duen


efektua da. Zorpetzeak eragin positiboa edo negatiboa izan dezake palanka
mekanikoaren eragin gisa. Beraz, apalankamendu positiboa dugunean, zorpetzeak
eragin positiboa du kapital propioen errentagarritasunean, aldiz, apalankamendu
negatiboa denean, zorpetzeak errentagarritasuna murrizten du.

Bere kalkulua honakoa da:

𝐹𝑖𝑛𝑎𝑛𝑡𝑧𝑎 𝑎𝑝𝑎𝑙𝑎𝑛𝑘𝑎𝑚𝑒𝑛𝑑𝑢𝑎 = 𝑅𝑒 − 𝑆

Non s: kanpo kapitalaren kostua (ariketetan ordaindutako interesak zati epe luzerako
zorra).

Finantza apalankamenduaren arabera posiblea da errentagarritasun ekonomiko eta


finantza errentagarritasunaren artean erlazio bat ezartzea:

𝑃𝑇
𝑅𝑓 = (𝑅𝑒 + (𝑅𝑒 − 𝑠) · ) · (1 − 𝑡)
𝐹𝑃

Non:


s: kanpo kapitalaren kostua


PT: Patrimonio totala

PT = Kanpo funtsak - Barne funtsak

FP: Barne funtsak


t: zergak

PT/FP: kanpo funtsen biderkatzailea

Apalankamenduaren bidez errentagarritasunaren hobetu egiten da kapitala lortzen


delako, inbertsio berriak egiteko. Hau da, barne funtsen errentagarritasuna kanpo
fondoak gehituz hobetzen da, gakoa Re eta s-ren arteko desberdintasunean egonik:

 Re = s (eta beraz, Re = Rf): ez dago apalankamendurik. 



 Re > s: apalankamendu positiboa  Rf handitu. 

 Re < s: apalankamendu negatiboa  Rf txikitu. 


13
2.10. Lege konkurtsala: Motak, faseak eta funtsezko helburua

Helburua: Ordainketa etendura eta porrot egoerak legislatzeko erregulazio bakarra


bilatzea, hau da, epe laburreko zorrak ordaintzeko diruzaintzan likidezia falta
dagoenean (ordainketa etendura) eta Ondare Neto negatiboa lortea (porrota)
erregulatzea. Beste hitz batzuetan esanda, enpresaren aurrekontua enpresaren
bideragarritasuna ziurtatzeko egokitzea da helburua, hartzekodunak ahal denik eta
gutxien kaltetuz. Hau bi helburutan banatu daiteke:
1. Hartzekodunen interesak kontuan hartea erakundea likidatzeko orduan.
2. Hartzekodun eta zordunaren interesak kontutan hartzea enpresaren
jardueraren jarraipena ziurtatzea saiatuz.

Enpresa batek lege konkurtsalera jotzen badu, epai batek kudeatuko du enpresaren
ondarea.

Motak (kreditu desberdinen klasifikazioa):


1. Pribilegiatuak: Hazienda eta bankuek osatzen dute (Hipoteka errealeko
kredituak, etab.)
2. Ordinarioak: Ondoren datozenak
3. Subordinatuak: Azken datozenak

Faseak:
 Fase Amankomuna: Enpresariak lege konkurtsalera jotzen du, auto bidez, eta
hartzekodunaren ondasun eta kobratzeko eskubideen inbentarioa egiten da.
Aktiboa (masa aktiboa) eta pasiboaren elementuak (masa pasiboa) baloratzen
dira, hartzekodunei ordaindu ahal izateko.
 Konbenio Fasea (“Quita y espera”) edo Lehiakidetza konkurtsalaren 1. Fasea:
Lehentasunezko fasea da eta bilatzen dena ahal den neurrian enpresaren
jardueren jarraipena lortzea da. Hartzekodunekin negoziatzean datza,
enpresaren bideragarritasuna lortu ahal izateko.
 Likidazio fasea edo Lehiakidetza konkurtsalaren 2. Fasea: Terminazio fasea da,
hartzekodunaren ondarearen derrigorrezko ejekuzioa.

14
6. BLOKEA: Kudeaketari aplikatutako teknologiak

6.1. Workflow eta ERP-aren arteko ezberdintasunak

Workflow software-a dokumentazioaren kudeaketa elektronikoaren bitartez jarduera


eta eginkizun desberdinen sekuentzia antolatu eta automatizatzen duen software-a
da.
 Jarduera desberdinen sekuentzia ordenatu tenporal bat, guztiz sistematizatuta
software baten bitartez: noiz, nola, zenbat ordaindu... adierazten digu.

Helburua: prozesuen denbora erreala hobeto zehaztea eta bere epea laburtzea.

Adibidea: erosketaren workflow prozesua

Langile batek erosketa bat erregistratzen du enpresaren software-an (beraz,


sistemaren erosketa atalean: erosten den produktua; kopurua, prezioa, ordainketa
data, nori ordaindu, bere K/K-a... finkatzen dira).

Sistemak berehala erregistratutako informazioaren kopia bat


Arduraduna/Zuzendariarengana bidaltzen dio berak sinatu dezan.

Arduradunak/Zuzendariak berehala txostena jasotzen du eta software-aren bitartez


sinatzen du berriro workflow sisteman sartuz.

Berehala gastuaren informazioa Kontabilitate Departamentura heltzen da da eta


dagokion lekuan erregistratzen da (Galdu Irabazietan eta Diruzaintza atalean
ordainketaren data anotatuz).

Ordainketa dagokion epean efektiboa bihurtzeko ordainketa agindua ematen da.


Beraz, zuzenean enpresaren K/Ktik dirua dagokion enpresaren K/K an sartzen da
(Diruzaintzan ordainketa bera erregistratuz).

Akzioen segida, jarduerak eta prozesuak gauzatzeko erabilitako zereginak, prozesuaren


une bakoitzean monitorizatuta egonik, automatizatzen dituen aplikazioa, baita ere
hura kudeatzeko tresnak. ERP produktuan zentratzen den bitartean, workflow-a
prozesura orientatuta dago.

ERP: enpresaren kudeaketa sistema guztiak integratzen dituen software-a, hau da,
erakunde baten prozesu eta datu guztien informazioa biltzen dituen software-a da.

Desberdintasunak:

 ERP-an enpresaren arlo desberdinak integratzen dira software bakarrean: plan


Maisua-MRP I eta II, finantzak, bezeroak eta marketina (Customer Relationship

15
Management (CRM)... Aldiz, workflow-ak salmenta batekin erlazionaturikoa
bakarrik biltzen du.
 ERP-a inplantatzea erabaki estrategikoa da. Workflow-a ez da zertan
estrategikoa izan behar (izatekotan epe laburrekoa izaten da).
 ERP-ak produktibitatea eta efizientzia asko handituko du. Workflow-ak ere
produktibitatea handituko du baina ERP-arekin konparatuz gutxiago.
 ERP-ak sistemarekiko dependentzia du, softwarearekin arazoren bat izatekotan
enpresa guztiari eragiten dio. Workflow-a, aldiz, ez da dependentea, kasu
honetan arazoren bat izatekotan lan gehiago egin beharko da baina hala ere
lanean jarrai daiteke.
 ERP-arekin erabaki estrategiko okerra hartzeko arriskua dago, hau da,
programa ezegokia aukeratzeak eragin ditzazkeen galerak izugarriak izango
dira. Bestetik, workflow-a gaizki aukeratzean galerak ere izango dira baina ez
hainbesterainokoak.
 ERP-ak hasierako inbertsioa handia/ kostu handia suposa dezake. Workflow-
aren kasuan ez da inbertsio hain handia egin behar.
 ERP-arekin nahiz eta enpresa osoaren produktibitatea handitzen den, kasu
partikularretan galerak gertatu daitezke. Adibidez, enpresa handi batek filial
bat kontratatzean, filialari enpresak erabilitako ERP-a ezarrarazten dio, baina
gerta daiteke filialak orain arte erabilitako ERP-arekin ondo funtzionatzen zuela
eta orain aldaketarekin galerak izatea.

6.2. CRM-en ezaugarri propioak

CRM (Customer Relationship Management): Errentagarritasuna, salmentak eta


bezeroaren gogobetetzea optimizatzeko diseinatutako negozio estrategia bat da.
Gainera, jokabideak aurreikusi behar ditu eta prozesu eta teknologien bidez era
askotariko elkarrekintzak kontrolatu behar ditu komunikazio kanal guztien bidez
koordinatuak direnak.

Bezeroari bideratuta dago. Bezeroarekin izandako kontaktu puntu baten bidez


lortutako informazioa zentralizatzen du efizientzia eta prozesuen automatizazio maila
altuak lortzeko. Komertzio txikietan erlazio bidezko marketina betidanik egon den
heinean, enpresa handietan bideraezina zen bezero zenbaki handi bati ezagutu eta
mezuak pertsonalizatzea CRM-ren existentziararte.

Bi ikuspegi kontutan hartu behar dira:

 BEZEROEN ERLAZIOAN OINARRITUTAKO KUDEAKETA, hau da, bezeroen


beharrei egokitzen den erakunde osoaren kudeaketa sistema.

16
Erlazio Bidezko marketina (marketin relacional): bezeroen beharrei aurreratzea
eta bere nahiak asetzean eta personalizatzean zentratzen den negozio
estrategia, non helburua ez da enpresatik bezeroarenganako informazioa
eskaintzera mugatzen, baizik eta elkartruke interaktiboa egotea erakunde-
bezeroaren artean, bezeroaren beharrei egokituz.
CRM-ek Erlazio Bidezko Marketinarekinarekin zerikusi estua du beraz,
bezeroetatik abiatuz, hauengandik informazioa jaso, bildu eta prozesatzean
datza enpresaren negozio (eta salmenta eta marketin) estrategia
determinatzeko.

Erlazio bidezko marketinaren adibidea:

Agentzia bidai bat zuzentzen dugu. Erlazio bidezko marketinak bezero zehatz batek
oporrak hondartzan igarotzen dituela detektatu du, beraz, oporrak mendian igarotzeko
eskaintzak ez dizkiogu bidaliko, aldiz, hondartzan egun batzuk igarotzeko deskontuak,
promozioak bai bidaliko dizkiogu.

 BEZEROEN ERLAZIOAREN KUDEAKETA AURRERA ERAMATEKO SOFTWARE-A:


modulu desberdinez osaturiko softwareak dira, workflowak-ak ere barneratuz,
bezeroetatik jasotako informazio fluxu desberdinak elkartu eta prozesatzen
laguntzen dutenak.

CRM bat aurrera eramateko prozesuan kontutan hartzeko 5 elementu:

1. Inplementazioa PLANIFIKATU:
a. Enpresaren estrategiarekin bat egin behar du, hau da, koherentzia
behar da.
b. Helburuak, epeak (epe labur/ertain luze) eta estrategia finkatu.
2. Pertsonak INPLIKATU edo ANTOLATU: Ez ahaztu teknologia ez ezik, pertsonak
behar direla CRM –ren inplantazio prozesua aurrera eramateko. Erakundearen
pertsonal guztiaren inplikazioa behar da, eta batez ere zuzuendaritzaren
lidergoa. Formazioa, barne komunikazioa, koordinazioa eta kudeaketa egokia,
funtsezko elementuak dira.
3. Prozesuen BIRDEFINIZIOA: Prozesu guztien birdefinizioa beharrezkoa da, guztia
berriro ondo pentsatu behar da, non helburua efizientzia eta denbora
aurrreztea den kalitatea hobetuz.
4. TEKNOLOGIA/SISTEMA egokia aukeratu: CRM software espezifiko baten
inbertitzeko momentua da. CRM software eta aplikazio desberdinak daude
merkatuan, dena dela kontutan hartu askotan enpresa bakoitzak bere irtenbide
espezifikoa behar duela, beraz teknologia (eta teknologia hori eskaintzen duen
enpresa) ondo aukeratzea funtsezkoa da.
5. DIRUA: egin beharrreko inbertsioa kontutan hartu behar da.

17
Behin helburuak ondo finkatu eta gero, ondoren irtenbide teknologiko desberdinak
planteatu helburu horiek lortu ahal izateko.

Erlazio bidezko marketinaren eta CRM sistemen helburuak:

 Bezeroak fidelizatu eta bezero berriak erakarri



o Bezeroak jasotzen duen informazioa optimizatu (eskaintza bereziak
eskaini, interesatzen zaion informazio espezifikoa bidali...).
o Bezeroarenganako arreta/zerbitzua hobetu eta bezeroen gastuaren %
handitu.
o Salmentak handitu (bolumena edota diru-sarrerak).
 Prozesuak optimizatu eta pertsonalizatu
 Nahiz eta inbertsio altuak behar dira hasieran (software-an, formakuntza...),
epe luzeko kosteak murriztu.
 Informazio baliagarriaren kudeaketa hobetu (adb. Enpresarentzako mozkin
gehien ematen duten bezeroak identifikatu ...).

6.3. ERP-aren eboluzioa MRP-az geroztik

Ekoizpen Plan Maisua (EMP): Operazio motako erabakien segida da (ekoizpen


prozesuaren workflow-a). Hau da, hurrengo planifikazio epealdian ekoiztuko diren
produktuak eta produktu hauen kantitateak finkatzeko asmoarekin egiten da.
Hurrengo galderei erantzun behar dio: Zer produktu ekoiztu? Noizko? Zein
kantitatean?

EPM ez da pronostiko huts bat, jarraibideak ezartzen dituen erabakia baizik.

MRP I (Material Requirements Plan): Ekoizpen osagaien planifikazio sistema non,


logikoki erlazionaturiko prozedura multzo batetik abiatuz, Plan Maisua osagaien behar
espezifikoetan bihurtzen du. Beraz Plan Maisuatik abiatuz, osagaien eskabide epeak
eta kopuruak finkatzen dituen metodoa (software) da.

Produktu bat ekoizteko osagai/material/lehengai desberdinen beharra kontrolatuz eta


hasierako inbentarioa ezagutuz, eskabide puntua zein den determinatzeko gai izango
gara. Ahalmen/gaitasun mugagabean kudeatzen da, hau da, honen bidez ez da
finkatuta geratzen zenbat produktu egiteko gai
garen.

Osagaien Plana finkatzen du: Zein osagai behar


da? Zein kopuru? Zein datan eskatu? Helburua:
inbentarioa minimizatzea, itxaron-epeak laburtu
eta stock hausturak minimotu.

18
MRP II (Manufacturing Resource Planning): Ekoizpen prozesuaren sistema integratua
da.

MRP-rekin alderatuz, Osagaien Planifikazioa


finkatzeaz aparte, produktuen ekoizpenerako
behar diren baliabide guztien planifikazioa
finkatzen du, hau da fabrikazioan beharrezkoak
diren langileak eta makinen plangintza ere
aurrera eramaten du.

Ondorioz, ahalmen/gaitasun mugatuan


kudeatzen da.

ERP (Enterprise Resource Planing): ERP enpresaren kudeaketa sistema guztiak


integratzen dituen software-a da.

Hasieran, 1988-1994 epean, MRP II ets ERP


sinonimotzat har zitezkeen. Gerora, ERP ekarpen
berriak egiten hasi zen, kontabilitatea eta finantza
adibidez. SAP-en R/3 sortu zenetik (1994) aurreko
bi kontzeptuen arteko desberdintasuna suposatu
zuen.

ERP erakunde baten prozesu eta datu guztien


informazioa biltzen dituen software-a da eta
erakunde askoren arrakastaren funtsa bilakatu daiteke.
ERP: enpresaren kudeaketa
sistema guztiak integratzen dituen software-a da.

ERP eta MRP II-aren desberdintza nagusiak ondorengoak dira:

MRP II-aren aplikazioa industria ingurugiroari mugatuta dago. Aldiz, ERP-a era
guztietako egiturei aplika
daiteke, aurkitzen den
sektorearekiko
independenteki.

MRP II-a datuei bideratuta


dagoen bitartean ERP-a
negozio prozesuei bideratuta
dago, erabaki fluxua
azkartzeko eta
estandarizatzeko.

19

You might also like