Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

GORPUTZ HEZKUNTZAKO

PROGRAMAZIOA
(LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA)

1
1. SARRERA

Lehen-lehenik, aipatu behar da programazio-lan hau egiteko arrazoi nagusiak hauek


izan direla: batetik, Lehen Hezkuntzan Gorputz Hezkuntzako euskarazko
programaziorik ez egotea eta, bestetik, argitaratutako programazioak Euskal
Autonomia Erkidegoko errealitatera egokitu gabe egotea. Jakina denez, publikazio-
mailan oso urriak dira euskaraz egindako lanak eta ez dute inolaz ere osatzen arloko
etapa osoko programazio osoa. Behin eta berriro sumatu da ikastetxeetan eta
Gorputz Hezkuntzako mintegietan gabezia hori.

Horretaz gain, nabari da konpetentzia motorra oinarritzat duen programazio baten


beharra, hau da, begirada nagusia arloaren muinean (konpetentzia motorrean)
jarriko duen programazio baten beharra, nahiz eta Gorputz Hezkuntzaren arloak
beste konpetentzien lorpenean ere ekarpen oso onuragarriak egin.

Gainera, Gorputz Hezkuntzaren arloko programazioetan, teoriaren eta praktiken


arteko kontraesanak eta koherentziarik ezak antzeman dira. Beraz, nabaria da ildo
pedagogiko baten beharra dagoela.

Horregatik, curriculum berria (Heziberri) indarrean jarri den unea programazio


bateratu bat egiteko aukera ezin hobea da, batez ere curriculum horretan
konpetentzia motorra oinarrizko konpetentziatzat hartzen delako lehenengo aldiz.

Programazio-eredua irakasleen esperientziatik eta ezagutzatik abiatutako


proposamen bat da, irekia eta malgua. Irakasleon lanerako baliagarria izan
daitekeen euskarria da, beharrezko egokitzapenak egin ondoren eskolako errealitate
guztietara egokitu daitekeena.

2. PROGRAMAZIOAREN PROZESUA

Programazio-eredu honek 2007. urtean izan zuen abiapuntua, aurreko curriculuma


indarrean jarri zen urtean. Lasarteko, Leioako eta Durangoko mintegietako irakasleak
izan ziren hasiera eman ziotenak eta, hainbat urtetako prozesu luze baten ondoren,
2015eko ekainean 36 unitate (6 unitate maila bakoitzeko) diseinatuta izatea lortu
zen. Egindako lan luzeari hizkuntzaren eta ildo pedagogikoaren aldetik batasuna
eman nahian, azken zuzenketak irakasle talde txiki batek egin ditu Iraleko R400
ikastaroan, eta programazio hau da lorturiko emaitza.

Sortze-lan honetan, Alfredo Larraz Urgelés-en laguntza izan dugu, eta, une jakin
batzuetan, baita Euskal Herriko Unibertsitatearena ere.

2
3. CURRICULUMA

Programazioa 236/2015 Dekretuan (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu


eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena) oinarritzen da, Heziberrin hain
zuzen.

KONPETENTZIA MOTORRA: Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta


adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta
kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen
laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta
kirola egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate
osoa lortzen laguntzeko. (HEZIBERRI)

KONPETENTZIA MOTORRA: Ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta emozioak


integratzea, jokabide motorrari eta azterketa kritikoari esker eremu motorreko egoerei
arrakastaz aurre egiten jakiteko eta jarduera fisikoen praktika-ohitura eskolatik kanpo
eta helduaroan garatzeko. (SOHAT)

3.1. ETAPAKO HELBURUAK

Gorputz Hezkuntzaren arloko irakaskuntzak konpetentzia hauek lortzea du helburu


etapa honetan:

1) Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan
dadin.

2) Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat,


jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

3) Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren
arabera maila jakin batera iristea nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.

4) Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta
kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

5) Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

6) Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko


nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak,
elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.

3
7) Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen
dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

3.2. EDUKIAK

Lehen Hezkuntzari dagozkion adierazpenezko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak


eduki multzo hauetan sailkatu dira:

1. multzoa. Arlo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutako


edukiak

2. multzoa. Norberaren ezagutza eta kontrola

3. multzoa. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa

4. multzoa. Jarduera fisikoa eta osasuna

5. multzoa. Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza

1. multzoan, diziplina-arlo guztietan komunak diren prozedurazko eta jarrerazko


edukiak bildu dira. Oinarrizko zehar-konpetentziak gara daitezke, haiekin lotutako
prozedurak eta jarrerak diziplina-arlo bakoitzeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-
egoeretan aplikatzen diren heinean soilik.

2. multzoan (Norberaren ezagutza eta kontrola), hautemate-gaitasuna eta ahalmen


nahiz trebetasun motorrak garatzeko edukiak adierazi dira. Horiek landuz,
norberaren gorputza ezagutzea lortu nahi da, hori funtsezkoa baita norberaren
gorputz-irudia garatzeko zein aurrera begira ikaskuntza motorrak bereganatzeko.
Gainera, trebetasun motorra garatuz, norberaren gorputzaren kontrola izatea lortu
nahi da, aldi berean ikasleak eraginkortasunez mugitzeko edukiak landuz. Hortaz,
mugimendua menderatzearekin eta kontrol motorrarekin lotutako gaitasunak landuko
dira. Bereziki nabarmenduko dira mugimendua egoera berrietara egokitzeko
erabakiak hartzearekin lotutako edukiak.

3. multzoan (Gorputz-adierazpena eta komunikazioa), zenbait teknika baliatuz,


gorputzaren bidez emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazten eta komunikatzen
ikasteko edukiak jaso dira.

3. multzoko edukiak jolas moduan eta alderdi emozionala landuz bideratuko direnez,
lagungarriak —eta aberasgarriak— izango dira norberak gozatzeko.

4. multzoan (Jarduera fisikoa eta osasuna), osasun fisikoari eta dohain fisiko-
motorrei buruzko edukiak landuko dira —betiere kirol-jarduerarekin lotuz—, horiek
eragina baitute banakoaren garapenean eta haren bizi-kalitatearen hobekuntzan.
Osasuna hezkuntza fisikoaren barnean esparru garrantzitsua dela ulertuta, hainbat
alderdi landuko dira. Alderdi horiek lotuta daude hautemate- eta koordinazio-
baldintzatzaileekin eta baldintzatzaile fisikoekin, eta bide ematen dute, bai gorputza
ezagutzeko nahiz oinarrizko trebetasunak eta trebetasun espezifikoak gauzatzeko,

4
bai norberaren ongizatea nahiz ongizate soziala lortze aldera jarduera fisikoarekin
lotutako ohiturak hartzeko.

Azkenik, 5. multzoan (Kultura motorra: aisiarako eta denbora librerako hezkuntza),


jolasarekin eta kirol-jarduerekin lotutako edukiak landuko dira, giza motrizitatearen
kultura-adierazpen gisa ulertuta.

Jolasa, estrategia metodologiko oso baliagarria den arren, edukitzat hartu behar da,
balio antropologiko eta kultural garrantzitsua duelako. Gorputz Hezkuntzan jolasak
eta kirolak irakastea hezigarria da, eta konpetentzia motorra hobetzeko bitartekoa
ere bai. Gainera, 5. multzoko jarduera horien bidez, lankidetza eta parte-hartzea
bultzatzen dira, eta elkartasuna, elkarlana eta diskriminaziorik eza sustatzeko
jarrerak garatzen dira.

3.3. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

1) Ezezagunak eta zalantzagarriak diren ingurune askotarikoetan egokitzea


lekualdatzeak eta jauziak.

2) Jolasetan eta jarduera motorretan pilotak edo beste higikari batzuk jaurtitzea,
pasatzea eta jasotzea, kontrola galdu gabe eta behar bezala egokituz joko-zelaiko
egoerari, distantziei eta ibilbideei.

3) Gorputza zenbait jarreratan jartzea eta orekatzea, tentsioa, erlaxazioa eta


arnasketa kontrolatuz.

4) Jarrera aktiboak izatea, egoera fisikoa oro har hobetzeko, eta jarduerak egitean
kontuan hartzea norberaren gorputzaren eta mugimendu-gaitasunaren aukerak eta
mugak.

5) Modu koordinatuan eta lankidetzan jardutea, erronkak ebazteko edo taldeko


jolasetan aurkari bati edo batzuei aurre egiteko, bai erasotzaile gisa, bai
defendatzaile gisa.

6) Norberaren ahalegina eta taldearekin ezartzen diren harremanak identifikatzea


jolasen eta kirol-jardueren oinarrizko balio diren aldetik, eta haiekin bat jokatzea.

7) Talde-konposizioak sortzea ikaskideekin lan eginez, gorputzaren adierazpen-


bitartekoak erabiliz, eta estimulu musikalak, plastikoak edo hitzezkoak abiapuntutzat
hartuta.

8) Jokabide aktiboak izatea, ariketa fisikoak osasunerako duen balioa aintzat hartuta,
gorputza eta jarrera- nahiz elikadura-ohiturak zaintzeko interesa izatea, eta drogen
kontsumoa eta portaera-mendetasunak sor ditzaketen jokabideak saihestea.

5
4. METODOLOGIA

 Programazioa, praxiologia motorraren ikuspegitik, ekintza-dominioetan


oinarrituta dago, eta, horri esker, Gorputz Hezkuntzaren curriculuma ikuspegi
koherente batetik egin da, Gorputz Hezkuntzaren arloari konpetentzia motorra
garatzeko zehaztasuna eta funtzionatzeko logika eman baitzaio.
Horrela programatzeak onura nabarmenak ditu; izan ere, maila bakoitzari zein
etapa guztiari koherentzia eta batasuna ematen dio, konpetentzia motorraren
garapenean ikasleari hainbat egoera motor eta testuinguru eskaintzen
zaizkio, ekintza-dominioen bidez ikasleak menperatu behar dituen ekintza-
printzipioak zehazten dira (ikasleak barneratu behar dituen oinarrizko
jakintzak), Gorputz Hezkuntzari ikuspegi zabalagoa ematen dio (eduki
zehatzetatik haratago konpetentzia motorraren garapenean zentratuz) eta
irakasleen hausnarketa sustatzen du curriculumetik haratago.

Egoera motorren antolaketari dagokionez, bi eredu erabili ohi dira: batetik,


Parlebasena, hau da, zortzi kategoria proposatzen dituena, eta, bestetik,
Larrazena, sei kategoria proposatzen dituena. Pogramazio hau Larrazen
ereduan oinarrituko da; proposamena hurbilagoa eta erabilgarriagoa irudituta
horren alde egin da.

Beraz, Gorputz Hezkuntzan eskolan lantzen diren gorputz-esperientziak sei


ekintza-dominio hauetan bildu dira:

1. Bakarkako ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak,


nagusiki egoera psikomotorrez edo bakarkako egoeraz osaturikoak (gorputz-
eskema garatzeko jarduerak, gorputzaren kontzientzia hartzeko jarduerak,
egoera fisikoa hobetzeko jarduerak, gimnastika deportiboa, igeriketako
bakarkako jarduerak, atletismoa, harri-jasotzea…).
2. Bat baten aurkako ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera
fisikoak, nagusiki besteekiko aurkakotasun-elkarrekintza motorrez osaturikoak
(borroka-jolasak, judoa, badmintona, esgrima, esku-pilota 1x1…). Jarduera
horien helburua zehaztutako arau batzuk erabiliz aurkaria gainditzea da.
3. Elkarlaneko ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren jarduera fisikoak,
nagusiki elkarlaneko elkarrekintza motorrez osaturikoak (taldeko akrobaziak,
malabarismoa taldeka, jolas kooperatiboak, ipuin motor kooperatiboak,
erronka motor kooperatiboak…). Ikasleek helburu komun bat lortzeko
elkarlanean aritu behar dute, proposaturiko arazo motorrari erantzuna
aurkitzeko elkarren artean komunikatuz eta koordinatuz
4. Elkarlaneko-aurkakotasuneko ekintzak. Ingurune egonkorrean egiten diren
jarduera fisikoak, nagusiki elkarlaneko eta aurkakotasuneko elkarrekintza
soziomotorrez osaturikoak (beisbola, futbola, saskibaloia, hockeya, boleibola,
eskubaloia, zenbait jolas tradizional…). Helburua elkarlanean arituz aurkako
taldea gainditzea da.
5. Ziurgabetasun-inguruneko ekintzak. Ingurune fisikora egokitzeko jarduera
fisikoak dira; ingurunea bera ezegonkorra izanik ziurgabetasuna duten
6
jarduerak dira (mendizaletasuna, ibilaldiak mendiko bizikletan, elurretako
jarduerak, eskalada, orientazio-jarduerak, piraguismoa…).
6. Adierazpen- eta arte-ekintzak. Izaera artistikoa, espresiboa edo
komunikatiboa duten jarduera fisikoak dira. Ikasleek adierazpenezko
erregistroak erabiliz irudimena eta sormena garatuko dituzte (gorputz-
adierazpena, dantzak, koreografiak, jolas dramatikoak, mimika, gimnastika
erritmikoa, akrosporta…).

Etapako maila bakoitzean ekintza-dominio guztiak garatzen direla bermatu da


programazioan, unitate didaktiko bakoitzean nagusiki ekintza-dominio bati
garrantzia emanez. Hori dela eta, ikasleen taldekatzea nagusiki helburuen
araberakoa izango da (bakarka, binaka, talde txikitan nahiz talde handian).

 Gaur egungo hezkuntzaren ikuspegiaren arabera, konpetentzietan


oinarritutako irakaskuntza-prozesua garatu behar dugu. Hori dela eta, egoera
desberdinetan konpondu beharko dituzten hainbat arazo motor proposatuko
dizkiegu ikasleei, eta, horiei irtenbideak aurkituz, konpetentziak garatzen
joango dira. Konpetentziak lortzeko eta arazo motorren aurrean arrakasta
izateko, komeni da ikasleek mota guztietako baliabideak eta estrategiak
erabiltzea. Azken finean, helburua da eskuratu dituzten jarrera-, prozedura-
eta kontzeptu-edukiak transferitzen eta bateratzen ikastea. Hori eginez gero,
bestelako egoera konplexuetan ere arazoei irtenbidea ematen ikasiko dute.

Irakasleen helburua da ikasleek beren ikaskuntza eraikitzea eta konpetentzien


garapena ziurtatzea. Horretarako, ekintzatik eta hausnarketatik berriro
ekintzara itzuli beharko du ikasleak, barneratutakoa praktikan jarriz. Izan ere,
ikaskuntza esanguratsua ez da lortzen irakasleak aldez aurretik emandako
ereduak edo erantzunak ikasleek besterik gabe errepikatuz. Horregatik,
irakasleak ez dizkie ikasleei aldez aurretik erantzunak eta irtenbideak eman
behar. Ikasleei ikaskuntza-prozesuan laguntzea da irakaslearen eginkizuna,
ekintzetan eta hausnarketetan galdera zehatzak eginez.

Beraz, konpetentziak lantzeko prozesuan irakaslearen egitekoa, ikasteko


prozesuak diseinatzea, planifikatzea, antolatzea, ikasleak estimulatzea eta
motibatzea, laguntzea, ebaluatzea eta bideratzea izango da.

● Saio bakoitzak helburu zehatz bat izango du, eta, beharra ikusiz gero,
jarduera gehiago proposatuko dira helburu hori lortzeko.

● Eguneroko saioetan sortzen diren egoerei eta aniztasunari erantzun egokia


emateko, ikasle guztiei eman behar dizkiegu benetako aukerak, aldez aurretik
ezarritako helburuak lor ditzaten. Horrez gain, saioetan gerta daitezkeen
7
gatazkei trataera egokia eman nahi badiegu, ikasle guztiei eskaini behar
dizkiegu estrategiak eta baliabideak, beren gatazkak era autonomoan bideratu
eta konpon ditzaten.

● Unitate didaktikoaren hasieran egiten den ebaluazioaren bidez ezagutzen dira


ikasleen gaitasunak eta gabeziak. Hala, beharren arabera, proposatuko diren
egoerak eta jarduerak egokitzeko unea izango da, eta ikasleek aurkituko
dituzten zailtasunek ezarriko dute proposamenen eta jarduera berrien lanketa-
eta garapen-maila. Batzuetan, jarduerak zaildu beharko dira eta, beste
batzuetan, erraztu. Halaber, hainbat jarduera behin baino gehiagotan
errepikatuko dira, ikasleek ikaskuntzak ongi barnera ditzaten.

● Saioak garatzean, ekintza- eta hausnarketa-tarteak txandakatuko dira.


Saioetan, batetik, jardueraren bidez ikasitakoak ikasleentzat esanguratsua
izan behar duela aintzat hartuta, ekintza motorrei behar beste denbora
eskainiko diegu beti; bestetik, ikasleek egiten dituzten kritikak eraikitzaileak
izan daitezen ahaleginduko gara hausnarketa-uneetan —jardueretan
aurkitutako estrategiak, irtenbideak eta ekintza-arau eraginkorrak adierazteko
eta finkatzeko uneak baitira—. Horretarako, arbela erabiltzea lagungarria
izango da.

● Saioen iraupena ordubetekoa izango da, eta higiene-ohiturak bukaeran


landuko dituzte ikasleek. Eginkizun horietarako denbora-tartea irakasle
bakoitzak ezarriko du taldearen arabera.

● Azkenik, saioen hasieran eta bukaeran, eskaner emozionala izeneko dinamika


egingo da. Dinamika horren bidez, ikasleek emozioekiko kontzientzia hartzea
eta autoerregulazioa sustatu nahi dira, eta, horretarako, ikasle bakoitzak une
horretan sentitzen duen emozioa kolore jakin batekin lotuko du: kolore
horiaren bidez, poztasuna; urdinaren bidez, tristura; berdearen bidez,
lasaitasuna; eta gorriaren bidez, haserrea. Informazio hori oso baliagarria da;
izan ere, irakasleak hasieran eta bukaeran jasotako informazio horren arabera
kudea dezake egoera bakoitza.

8
5. UNITATE DIDAKTIKOEN ANTOLAKETA

Maila bakoitzean, 6 unitate didaktiko garatu dira. Programazioa guztira 18 unitate


didatikoz osatuta dago (LMHko 4., 5. eta 6. mailetarako). Zer unitate didaktiko garatu
erabakitzeko orduan, hausnarketa egin eta ekintza-dominioa lantzeko gai egokia
hautatu da, betiere ikasleen adinak dituen ezaugarriak kontuan hartuz. Era berean,
kontuan hartu dira dominioak mailaz maila progresioan gauzatzeko jarduerak,
hainbat dominiotan jarduera bera aukeratuz eta beste batzuetan jarduera aldatuz.

Era horretan, ekintza-dominioak hartzen dira eduki-bloketzat, eta aplikazio zuzena


dute unitate didaktiko bakoitzean. Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean
murgiltzen da.

Unitate didaktiko bakoitza dominio zehatz batean murgiltzeak badu zentzua. Izan
ere, dominio bakoitzean, ikasleak hainbat arau eta printzipio eskuratu behar ditu, eta
eraginkortasunez ekin, dominio horretako arazo motorrak gainditzeko. Konpetentzia
motorra lortzeko, praktika hutsa ez da nahikoa, ezta teknika hutsak ikastea ere.
Jarduerak egin bitartean eta egin ondoren, ikasleak azterketa kritikoa egitera
bultzatu nahi dira, ikaskuntza-prozesuan kide aktiboak izateko eta ez soilik hartzaile
pasiboak.

Unitate bakoitza 10 saioz osatuta dago eta saio bakoitzak 60 minutu irauten du.

9
LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO

PROGRAMAZIOA

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)

GORPUTZ HEZKUNTZA

PROGRAMAZIOA

4. maila 5. maila 6. maila

Atletismoa eta Atletismoa eta


1. unitatea Irristaketa
egoera fisikoa I egoera fisikoa II

Azken dakotak Aronsonen puzzlea


2. unitatea “Antzara-jolasa”
ipuin motorra elkarlaneko egitura

3. unitatea Artzikirola eta Colpbola Tag errugbia Boleibola

Gorputz
Gorputz- Hezkuntzako
4. unitatea Gorputz-adierazpena I
adierazpena II bizipenak
antzerkia

5. unitatea Euskal pilotaI Euskal pilota II Badmintona

Mendiko bizikletaz Orientazio-


6. unitatea Kirol-eskalada
jolasean lasterketak

Ekintza motorren DOMINIOAK

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-ekintzak

10

You might also like