Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

2.

- ARRAZIONALISMOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Arrazionalismoa XVII.mendean Frantzian sortu zen joera filosofikoa da eta Europar


kontinentean zehar garatu zen, Frantzian,Holandan, eta Alemanian batez ere, Descartes,
Spinoza eta Leibnizen eskutik. Hauek dira arrazionalismoaren ezaugarri nagusiak:

1) Giza arrazoimenean erabateko konfiantza: Arrazoimenaren bidez gizakiak egia aurkitzeko


gaitasuna du.Baliozko ezagutzak sor ditzakeen bakarra da.

2) Ezagutza sentikorraren gutxiespena: zentzumenek engainatzen gaituzte eta okertzera


eramaten gaituzte zentzumenekin hautemandako esperientziak, horregatik ezagutza hau
ziurra ez izateagatik faltsutzat har dezakegu.

3) Jatorrizko ideien (ideia innatoak) existentzia baieztatzen da: arrazionalistek zioten giza
adimenak egiaren oinarri diren ideiak dituela. Adimenean aurkitzen ditugun ideiak
zentzumenetako ezagutzak parte hartu gabe; esperientziarekiko independenteak dira.

4) Zientzia beharrezko eta unibertsala baten beharra: mugarik gabeko jakintza, zeinak
arrazoidunak diren izaki guztiontzat metodo baliogarria erabiltzen duena (dedukzioa)

5) Bilatzen den ezagutza-metodoa geometrien metodoan eta matematiketan oinarriturik


dago: zientzia ziur bakarra da, zehatza, eta unibertsalki baliogarria.

You might also like