Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 58

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Luis Larrañaga Larrañaga

Marrazkilaria: Belatz
LEHEN HEZKUNTZA. 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

UNITATE DIDAKTIKOA

Izenburua ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Maila LMH 6 Saio-kopurua 10

Lantzen diren ekintzen dominioa (horiz)

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-ekintzak

Justifikazioa

Unitate didaktiko honetan bakarkako ekintzen dominioa lantzen da –lehena sailkapenean–, eta
helburua da ikasleek hainbat ingurune egonkorretan jokabide motor eraginkorrak izaten ikastea
eta beren buruarenganako konfiantza areagotzea. Horretarako, norberaren mugak ezagutzea,
ahalegina eta jarraikitasuna balioestea eta gizabanako diren aldetik hobetzea, eta norberaren
aurkako erronka motorrak gainditzea izango dute helburu ikasleek.
Dominio hori lantzeko, alde batetik, araututako bakarkako kirol bat aukeratu da, atletismoa, eta
bestetik, gaitasun fisikoak garatzeko eta norberaren muga fisikoak ezagutzeko jarduerak.
Atletismoa diziplina ezberdinetako probak –hala nola lasterketak, jauziak eta jaurtiketak– biltzen
dituen kirola da. Beraz, ikasleek halako probak egingo dituzte, era isolatuan eta konbinatuak.
Jarduera horiez gain, koordinazio dinamiko orokorra eta oreka landuko dituzte ikasleek, eta nork
bere egoera fisikoa ezagutzeko hainbat test fisiko egingo.
Atletismoko jarduerek gaitasun motorra garatzen laguntzen dute, batez ere doitasunez mugitzeko
gaitasuna. Izan ere, egin beharko dituzten ekintza motorrei esker, espazioa eta denbora
menderatzeko gaitasuna garatuko dute ikasleek, eta, horrenbestez, jokabide motor
eraginkorragoak izatea lortuko dute. Bestalde, estereotipo motorrak automatizatzeko jarduerak
ere egingo dituzte, eta mugimenduak automatizatzea eskatzen duten egoera horien bidez,
ikasleek beren trebezia-maila handitzea lortuko dute.
Atletismoko eta gaitasun fisikoko jardueren bidez, ikasleek beren ezaugarri fisikoak ezagutuko
dituzte. Aurkeztutako arazo motorrak gainditzeko, egiteko era eta baliabide egokienak aukeratu
beharko dituzte. Horrela, aukera izango dute ariketa fisikoak duen eraginaz jabetzeko, bai egoera
fisikoan, bai osasunean, eta bai norberaren garapen-prozesuan ere, eta beren jokabide motorrak
hobetzeko. Bestalde, beren mugak, segurtasun-falta eta beldurrak ere gainditu beharko dituzte.
Horrek ekarriko die beren buruarenganako konfiantza areagotzea eta segurtasun handiagoarekin
jokatzea. Era berean, egin beharreko esfortzua neurtzen ikasiko dute ikasleek, eta energia hobeto
erabiltzen. Azkenik, arnasketa eta zirkulazio-funtzioa estimulatzen lagunduko diete atletismoko
jarduerek ikasleei.

1
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak Ebaluazio-irizpideak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak


(HEZIBERRI)

Espazioa eta denbora Lasterketa-irteera


menderatuz azkarra egiten du, eta
Hasierako
bakarkako kiroletako hamar segundoz
ebaluazioaren orria
ekintza motor batzuk egiten du korrika,
era koordinatuan abiadura aldatu gabe.
kateatzea,
bakoitzaren
gaitasunaren arabera Iraupen-lasterketetan,
ekintza motor arnasteko ia oztoporik
horietan emaitzak gabe, zortzi eta 15
1. Ezezagunak eta minutu artean egiten Lorpenen jarraipen-
hobetzeko.
zalantzagarriak diren du korrika, etenik orria
ingurune gabe.
askotarikoetan
egokitzea
Errelebo-lasterketetan,
lekualdatzeak eta ahalik eta abiadura
jauziak. gutxien galtzen du,
lekukoa pasatu eta
jasotzeko.
Autoebaluazio-orria
Luzera-jauzian,
lasterketa eta bultzada
koordinatzen ditu,
abiadura aldatu gabe.

Altuera-jauzian,
hasierako lasterketa
egin eta barra
horizontala gainditzea
lortzen du, gorputza
bertikal goratuz. Koebaluazio-orria

Tresna ugari jaurti, eta


ibilbide egokia ematen
die.

2
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak Ebaluazio-irizpideak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak


(HEZIBERRI)

Esfortzu fisikoaren 4. Jarrera aktiboak Hasieratik hona, hobetu


intentsitatea eta izatea, egoera fisikoa egin du bere gaitasun
iraupena erregulatuz oro har hobetzeko, eta fisikoak kudeatzen.
eta dosifikatuz nork
jarduerak egitean Bere esfortzuaren Lorpenen jarraipen-
bere gaitasun fisikoak
kontuan hartzea intentsitatea jardueraren orria
hobeto kudeatzea eta
norberaren iraupenera egokitzen du.
horrek osasunarekin
duen erlazioaz gorputzaren eta Test fisikoa egin, eta
jabetzea, ikaslearen mugimendu- bere egoera fisikoa
garapen pertsonalean gaitasunaren aukerak identifikatzen du.
laguntzeko. eta mugak.

Jarduera fisiko 6. Norberaren Jardueretan, gustura


guztiak egitean, nork hartzen du parte eta Autoebaluazio-orria
ahalegina eta
bere buruarekin eta taldearekin ezartzen jarrera positiboa du.
besteekin arduratsua
diren harremanak Ahalegina eta
izateko prest
identifikatzea jolasen harremanak emaitzaren
agertzea.
eta kirol-jardueren gainetik balioesten ditu.
oinarrizko balio diren Irabaztea edo galtzea
aldetik, eta haiekin bat onartzen du.
jokatzea. Hausnartzeko tartean,
taldean era positiboan
eragiten du eta kritika
eraikitzailea egiten du

8. Jokabide aktiboak
Jarduera fisikoa Jarduera fisikoa egiteko
egitean izatea, ariketa fisikoak arropa eta oinetako
ekipamenduari eta osasunerako duen egokiak erabiltzen ditu
higiene-ohiturei balioa aintzat hartuta,
erreparatzea, bizi- gorputza eta jarrera- Jarduera fisikoa egitean,
ohitura osasungarriak nahiz elikadura- osasuna eta higienea
Koebaluazio-orria
finkatzen eta ohiturak zaintzeko zaintzen ditu.
autonomia izaten
laguntzeko. interesa izatea, eta
drogen kontsumoa eta
portaera-
mendetasunak sor
ditzaketen jokabideak
saihestea.

3
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Edukiak

 Atletismoaren oinarrizko trebetasunak: korrika egitea, jauzi egitea eta jaurtitzea


 Atletismo-modalitateak: errelebo-lasterketa, abiadura-lasterketa, iraupen-lasterketak, pisu-
jaurtiketa, vortex-jaurtiketa, luzera-jauzia, jauzi hirukoitza, altuera-jauzia eta proba
konbinatuak
 Modalitate bakoitzeko oinarrizko araudia
 Atletismo-modalitateen teknika eta jardutea
 Beroketa: orokorra eta espezifikoa, giltzaduren mugimenduak, luzaketak, beroketarako
jarduerak
 Beroketa egiteko arrazoiak: lesioei aurrea hartzea eta ondorengo jarduerarako gorputza
prestatzea
 Oinarrizko gaitasun fisikoak: abiadura, erresistentzia, indarra, malgutasuna eta horiekin
lotutako jolasak eta testak
 Nork bere egoera fisikoa ezagutzea
 Koordinazioa, oreka eta erlaxazioa
 Nork bere gaitasunak ezagutzea, esfortzu fisikoa erregulatzea, eta sakrifizioa eta
jarraikitasuna balioestea
 Jardueren intentsitateak, kargak, atsedenaldiak neurtzea eta arnasketa erregulatzea
 Segurtasun-neurriak
 Lehiaketa: erronka motorrak gainditzea eta frustrazioa kudeatzea
 Jarrera: ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
 Errespetua: norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta
materialarekiko
 Osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea, eta jarduera fisikoaren, osasunaren eta
ongizatearen arteko lotura antzematea

4
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko hau bi ikasturtetan lantzeko dago antolatuta: LMHko 5. mailan eta LMHko 6.
mailan. Bi urte horietan, ikaslearen egoera fisikoaren garapena zehaztu eta aztertu nahi da,
gaitasun fisikoak neurtzeko oinarrizko test batzuen bitartez.
Unitate didaktiko honetan, ikasleak ingurune egonkor batean hainbat erronka motorri bakarka
aurre egiten ikasiko du. Horretarako, jarduera gehienetan, jakina, bakarka egingo du lan ikasleak.
Alde batetik, bere gaitasun motorrak, gaitasun fisikoak eta mugak ezagutuko ditu. Bestetik,
teknika bere gaitasun fisikoetara egokitzen, eta gaitasun motorrak era eraginkorrenean erabiltzen
ikasiko du. Ikasleak, erronketan arrakasta lortzeko, ez du taldekideen laguntzarik izango, ezta
aurkari zuzenik ere. Gehienetan, bere buruarekin lehiatuko da, eta ikusiko du erronkan arrakasta
izateko ezinbestekoak direla ahalegina, motibazioa, jarraikitasuna eta sufritzeko gaitasuna.
Jarduerak, unitatean, zailtasun-mailaren arabera daude antolatuta. Lehen zortzi saioetan, test
fisikoak eta atletismoko hainbat proba sartu dira, eskatutakoaren arabera ikasleak bakarkako
lehiaketara egokitzen joan daitezen. Azken bi saioetan, ikasle bakoitzak atletismoko probei ekingo
die, bakarka: bere buruaren aurkako erronka motorrak gainditu beharko ditu.
Hainbat test eta probatan, ikasleak datu-hartzaile eta epaile izango dira. Datuak zuzen jasotzeak
garrantzi handia du, hori egin ezean ikaslearen garapena zehazteko eta aztertzeko lana
ezerezean gelditu baitaiteke.
Lehia-egoeren eta test fisikoen aurkezpenean, norberak hobetzeko aukera gisa aurkeztuko ditu
irakasleak testak. Beraz, irakasleak ez ditu testak mehatxu moduan erabiliko; ez ditu ikasleak
beldurtuko, behar adina marka lortu ezean arloa ez dela gaindituko esanez. Helburua kontrakoa
da, hain zuzen: bakarkako erronka motorren bidez, ikaslea ikasteko eta hobetzeko prest egotea
bultzatu nahi da, horixe baita, inongo zalantzarik gabe bizitzan beharko duen jarrera.
Atletismoa eta gaitasun fisikoak lantzeko saioak ingurune egonkor batean landuko dira:
kiroldegiko pistan edo eskolakoan.
Materialari dagokionez, hauxe behar da: kronometroak, zinta metrikoak, datuak jasotzeko orriak
(irakasleak aldez aurretik prestatutakoak), uztaiak, konoak, baloi medizinalak (2 Kg), vortexak,
hesi txikiak, hesi handia, koltxoneta txikiak, koltxoneta handi bat, errelebo-lasterketarako lekukoak
eta txapelak.
Taldekatzeari dagokionez, unitate didaktiko honetan, ikasleek erronka motorrei bakarka aurre
egiten ikasi behar dutenez, gehienetan bakarka egingo dituzte jarduerak; eta gutxi batzuetan,
talde txikitan.

Kalifikazio-adierazleak

Espezifikoak: % 55

Jokabide motorraren garapena

Orokorrak: % 45

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa


Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko)
Arreta

5
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Diziplina barruko oinarrizko konpetentziak

1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

 Atletismoarekin eta egoera fisikoarekin lotutako lexikoa ezagutzea eta erabiltzea.


 Atletismoko jardueretan, ideiak, azalpenak eta argudioak eraginkortasunez ematea eta
besteenak entzutea.
 Kritika eraikitzaileak onartzea eta egiteko gaitasuna izatea.
 Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.
 Jarduera motorretan norberaren erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz
azaltzea.
 Atletismoko eta test fisikoen arauak azaltzea eta ulertzea.
 Gatazkak konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

 Probetan emaitzak neurtzea eta idaztea (minututan, segundoan, metrotan,


zentimetrotan…).
 Probetan neurketak egiteko tresnak erabiltzea: kronometroa eta zinta metrikoa.
 Kalkuluak egitea eta aztertzea.
 Espazio-denbora binomioaz ohartzea.
 Irakasleak tauletan emandako informazioari esker norberarenak taldearen emaitzekin
alderatzea.

3. Zientziarako konpetentzia

 Gorputzaren ezagutzan sakontzea.


 Gaitasun fisikoei esker, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
 Test fisikoei esker norberaren mugak ezagutzea.
 Informazioa lortzeko zentzumenek duten garrantzia ulertzea.
 Gorputza ezagutzeari esker jarduera fisikoa hobeto kudeatzea.

4. Teknologiarako konpetentzia

 Kideek lortutako emaitzak formatu digitalean gordetzea.


 Hainbat proba bideoz grabatzea.

5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

 Norberaren emozioak adieraztea eta kudeatzea.


 Jardueretan norberaren erantzukizuna bultzatzea, ardurak hartzen ikastea eta autonomia
garatzea.
 Sortutako gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bitartez kudeatzea eta gainditzea.

6
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

 Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea eta
errespetatzea.
 Jolasetan, jardueretan eta test fisikoetan arauak onartuz aktiboki eta autonomiaz parte
hartzea.
 Hainbat rol eraginkortasunez betetzen jakitea: partaide, kronometratzaile, ohar-hartzaile
eta epaile.
 Lehiaketetan ahalegina eta kideen arteko harremanak emaitzaren gainetik lehenestea.
 Galtzen eta irabazten jakitea.
 Frustrazio-egoerak kudeatzeko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.
 Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
 Denbora librea betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

6. Arterako konpetentzia

7. Konpetentzia motorra

 Esfortzu fisikoaren intentsitatea eta iraupena erregulatzea eta kudeatzea, egin beharreko
probaren arabera.
 Osasuna hobetzeko asmotan, norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
 Higiene-ohiturak sendotzea eta jarduera fisikoen praktikan hobetzea.
 Sedentarismoaren arriskuak ezagutzea.
 Jarduera fisikoaren, osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura ezagutzea.
 Emandako erronka motorretan arrakasta lortzeko jokabide motorrak etengabe egokitzea.
 Jokabide fisikoak hobeto kudeatzea eta finkatzea.
 Norberaren aurkako erronka motorrak gainditzea eta gizabanako gisa etengabe hobetzea.

7
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Oinarrizko zehar-konpetentziak

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

 Kideekin harremanak izatea eta komunikatzea.


 Norberaren emozioak (poza, tristura, frustrazioa…) adieraztea eta besteenak ulertzea eta
errespetatzea.

 Trebetasun komunikatiboak garatzea.


 Jardueren eta testen arauak ulertzea, erabiltzea eta errespetatzea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

 Norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak ezagutzea, eta oinarrizko lexikoa eta
arauak ulertzea eta era egokian erabiltzea (pentsamendu analitikoa).
 Egindako praktikan norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta
norberak erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
 Bakarkako erronka motorretan aritzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu
sortzailea).
 Ikasteko eta hobetzeko prest egotea.
 Ikaskuntza eraginkortasun handiagorekin kudeatzea.
 Ikas-prozesuan zailtasunei aurre egitea eta ondo eginiko lana balioestea.
 Ikasteko estrategiak erabiltzea: jokabide motorren azterketa, behaketa, imitazioa eta
konparaketa.
 Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiliz Ikasitakoa beste egoera batzuetara
egokitzea.
 Ondo egindako lana balioestea.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

 Norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu asertiboan adieraztea, eta


besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
 Kideekin harreman enpatikoak izatea.
 Lana eginez, lana hobetuz eta gaitasunak garatuz norberak hobetzea, eta norberak
hobetuz kideekin harreman onak izatea.
 Jolasteko eta jarduteko arauak errespetatzea eta betetzea.
 Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.
 Galtzen eta irabazten jakitea, eta emaitzaren gainetik ahalegina eta harremanak
balioestea.
 Norberaren eta besteen ezaugarri fisikoak, sozialak eta kognitiboak onartzea.

4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

 Aritzeko estrategiak eta arauak sortzea eta ikas-prozesua hobetzeko proposamenak

8
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

egitea.
 Lanerako ilusioa, motibazioa eta grina izatea.
 Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
 Egindako jarduerak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.
 Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
 Helburua lortu arte jarraikitasuna izatea.
 Erronka motor berrien aurrean erabakiak hartzeko gai izatea.

5. Izaten ikasteko konpetentzia

 Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.


 Norberaren jokabide etikoa erregulatzea.
 Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.
 Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz jabetzea.
 Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
 Frustrazio-egoerak ulertzea, jasatea eta gainditzea.
 Autoestimu errealista izatea.
 Hobetzeko grina izatea.
 Nork bere erabakiak autonomiaz hartzea eta erabakitakoaren gaineko erantzukizuna
onartzea.

9
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


1 konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan
dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa


2
erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
3 praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren
arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kirol-
jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
4
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


5 estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz
6 besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak,
elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


7
dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

10
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Saioen sekuentzia

Unitate didaktikoaren aurkezpena. “Lau zelaiak”. Gorputza atalez atal berotzea.


1. saioa
Proba konbinatua. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Gorri ala urdin”. Gorputza atalez atal berotzea.


2. saioa
Maratoiaren erronka. Luzera-jauziak. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Haria moztea”. Gorputza atalez atal berotzea. Erreskate-


3. saioa
erreleboa. Altuera-jauzia. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Hiru ez”. Gorputza atalez atal berotzea. Kilometroko


4. saioa proba. Arnasketa. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Katea binaka”. Gorputza atalez atal berotzea. Abiadura-


5. saioa proba. Abdominalak 30 segundoan. Errelebo-lasterketa 4 x 400 heziak.
Hausnartzeko tartea.
Saioaren aurkezpena. “Kanporatzea”. Gorputza atalez atal berotzea. Baloi
6. saioa medizinalaren proba. Jauzi horizontalaren proba. Vortex-jaurtiketa.
Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Ehiztaria, tximinoak eta zuhaitzak”. Gorputza atalez atal


7. saioa
berotzea. Jauzi hirukoitza. Bi kilometroko proba. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Jazarpena”. Eguzkiari agurra (Yoga). Arintasun-proba.


8. saioa
Malgutasun-proba. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


9. saioa
Atletismoko I. lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Etenik gabeko lasterketa. Gorputza atalez atal berotzea.


10. saioa
Atletismoko II. Lehiaketa. Hausnartzeko tartea.

11
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

1. saioa

Ikasleek beren egoera fisikoa ezagutzea eta atletismoan duten gaitasun-maila


Saioaren identifikatzea.
helburua
Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Non Kirol-pista

Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), lau soka, ikasleen hasierako ebaluazio


orriak (proba konbinatuaren orriak) (4. eranskina), sei hezi edo sei banku
Materiala
suediar, lau kono, 32 uztai, zortzi koltxoneta, 4 baloi medizinal (2kg), 24
txanpon, kronometroak, zinta-metrikoa eta klariona

Jarduerak

1. jarduera Unitate didaktikoaren aurkezpena Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasleei unitatearen nondik-


norakoak azalduko dizkie: lortu beharreko helburuak, ebaluazio-
adierazleak, saioen antolaketa eta saio-kopurua zehaztuko ditu.

2. jarduera “Lau zelaiak” Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Hamar metro luze eta hamar metro zabal
den zelaian lau eremu karratu berdin berezituko ditugu.
Lau harrapatzaile izango dira. Haietako bakoitzak eremu
mugatua izango du beste ikasleak harrapatzeko; alegia,
harrapatzailea ezin da bere eremutik atera eta, hortaz, ezin du
bere eremutik kanpoko ikaslerik harrapatu.
Beste ikasle guztiak, ordea, edozein eremutan ibil daitezke.
Harrapatzaile batek bere eremuan norbait harrapatuz gero, hura
kanpora joango da. Ikasle guztiak harrapatzean, berriro ekingo
zaio jolasari harrapatzaileak aldatuta.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko jarduera egin eta gero, irakasleak


ikasleei honako galdera hauek egingo dizkie:
- “Nork gogoraraziko digu gorputza nola berotzen edo
prestatzen den ariketa fisikoa egiteko?”.
-“Uste al duzue aurreko jarduera beroketaren parte zela?”.
Erantzunak entzun ondoren, irakasleak ikasle bat aukeratuko du

12
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

taldea gidatu eta gorputzaren beroketa atalez atal egiteko.

4. jarduera Proba konbinatua Denbora 15 min

Lau taldetan. Talde osoa lau azpitaldetan banatuko da.


Azpitaldeko kideak binaka kokatuko dira: bata, jarduera motorrak
egiten, eta bestea, emaitzak neurtzen eta idazten.
Irakaslea proba honetaz baliatuko da ikasleen hasierako
ebaluazioa egiteko, bosgarren mailan landutakoarekin
alderaketak egiteko eta ikasleek izandako garapenaz jabetzeko.
Antolaketa. Azpitalde bakoitzean, kide batek jarduera motor
guztiak egin behar ditu. Behin azpitalde guztietako ikasle horiek
jarduera guztiak eginda, rolak aldatuko dituzte: azpitalde
bakoitzean jarduera motorrak egin dituen kidea idazte-lanetara
pasatuko da, eta beste kidea (idazte-lanetan ibili dena) jarduera
motorrak egitera.
Kirol-pistan, 100 metroko perimetroa duen (30 metro luze eta 20
metro zabal) laukizuzena markatuko da konoen bidez.
Talde bakoitza laukizuzenaren erpin batean kokatuko da jarduera
motorrak hastean.
Ikasle bakoitzak egin beharko dituen jarduera motorrak hauek
dira:

1- Sokasaltoa, 30 jauzi (ikaskideak denbora neurtuko du,


baina bi proben artean kronometroa gelditu gabe).
2- 100 metro, oztopoekin. Bira osoa korrika, konoekin
markatutako 100 metroko laukizuzenari. Oztopoak
laukizuzenaren bi alde luzeetan kokatuko dira, bata
bestetik 5 metrora (3 hezi edo 3 banku suediar alde
bakoitzean). Ikaskideak denbora neurtuko du, baina
proben artean kronometroa gelditu gabe. Ondoren,
korrika egin duen kidea oztopoak pasatzeko gai izan den
ala ez idatziko du.
3- Bi bira oso, korrika, 100 metroko laukizuzenari (100 metro
lauak). Kideak denbora kronometratuko du. Proba honen
bukaeran kronometroa gelditu, eta emaitza idatziko du.
4- Lau oinkadako luzera-jauzia (bi errepikapen; aldi
bakoitzean, ikaslea oin desberdinarekin hasiko da jauzi
egiten). Lau uztai jarriko dira lurrean (bata bestetik metro
batera edo 1,5 metrora), eta azken uztaitik 2 metrora,
koltxoneta pare bat, jauzi egin ondoren gainean erortzeko.
Idazte-lanetan dagoen kideak jarduera motorrak egin
dituen kidea jauzi bakoitzean 2 metroko luzerara iristen
den ala ez idatziko du.
5- Bi kilogramoko baloi medizinalaren hiru jaurtiketa. Hiru
uztai kokatuko dira lurrean: lehenengoa jaurtitzeko lekutik
hiru metrora, bigarrena bost metrora, eta hirugarrena
zazpi metrora. Jaurtiketa bakoitzean, ikaslea uztaia jotzen
edo luzeran gainditzen ahaleginduko da; hau da, lehen
jaurtiketan, hiru metrora kokatuta dagoen uztaia jo edo

13
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

gainditu egin beharko du. Berdin beste bi jaurtiketetan


(kideak jaurtiketa guztietako emaitzak idatziko ditu).
6- Ikasleak, zutik jarrita, gerria tolestuz baina hankak okertu
gabe, makurraldi bakoitzean, bi txanpon edo txapa jaso
beharko ditu, bakoitza esku batekin, baina biak aldi
berean. Lehen saiakerarako, txanponak bi koltxonetaren
gainean egongo dira; bigarrenerako, txanponak
koltxoneta bakarraren gainean, beherago; eta
hirugarrenerako, txanponak lurrean egongo dira.
Kideak saiakera bakoitzean txanponak hartzera iristen
den ala ez idatziko du.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
-“Guztiok parte hartu al duzue?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Azkarregi aritu al da norbait proba egitean, bere
gaitasunetatik gorago?”.
- “Zer moduz erregulatu duzue zuen esfortzua?”.
- “Nekerik sentitu al duzue?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria
beteko dute.

14
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

2. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.
Saioaren
helburua Arnasteko oztopo gehiegirik izan gabe, iraupeneko lasterketan etenik gabe
korrika egitea.
Luzera-jauzian, abiadura mantenduz, lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non Kirol-pista

Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), zinta-metrikoa, 10 soka, maratoia


Materiala kontrolatzeko orrialdea (12. eranskina), aurrez prestaturiko txanpon gorri-
urdina eta klariona

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Gorri ala urdin” Denbora 10 min

Bi taldetan. Talde biak ilaran jarriko dira paraleloan bata


bestearengandik 3 metrora. Ikasle bakoitzak aurrean beste
taldeko kide bat izango du. Talde bakoitzari kolore bat dagokio:
gorria ala urdina.
Irakasleak txanpon gorri-urdina airera botako du: alde gorria
ateratzen bada, talde gorria ihesean aterako da zelaiaren beste
ertzerantz, eta talde urdina harrapatzen saiatuko da; urdina
ateratzen bada, ordea, alderantziz, talde urdina aterako da beste
ertzerantz ihesean, eta talde gorria saiatuko da urdina
harrapatzen. Korrikaldi bakoitzaren ondoren, denak bueltatuko
dira hasierako tokira eta ez da kanporaturik egongo.
Jarduera ikasleak hainbat eratara kokatuta daudela egin daiteke:
zutik, aurrez aurre; zutik, bizkarra emanda; eserita; belauniko;
etzanda; eta abar.

15
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Aurreko saioan ikasle batek bideratu zuen


beroketa espezifikoa. Gaurko saioan, beste bi ikasle aterako dira
boluntario. Boluntariorik ez badago, irakasleak aukeratuko ditu,
zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du bi
ikasleek bideratuta.

4. jarduera Maratoiaren erronka Denbora 20 min

Ikasle guztiak batera. Helburua denen artean 42 kilometro


osatzea da. Horretarako, ikasle bakoitzak ahal beste bira emango
dizkio kirol-pistari (30 m x 20 m).
Aurretik, orri laukidun bat prestatu beharko da. Lauki bakoitzak
kilometroaren balioa izango du.
Ikasle batek, hamar bira eman ondoren, izena idatziko du aurretik
prestatutako orriko laukian. Norbaitek bost bira bakarrik egingo
balitu, laukia erdibitu eta erdi horretan idatziko luke bere izena.
Irakasleak eramango du orrialdearen eta denboraren kontrola,
eta ikasleei adieraziko die zenbat kilometro falta diren erronka
gainditzeko.
Behin erronka gaindituz gero, zenbat denbora eman duten
idatziko da.

5. jarduera Luzera-jauziak Denbora 10 min

Bakarka. Lurrean bi soka jarriko dira. Batak jauzi egiteko marra


adieraziko du, bestea lehenengoaren erpin batetik diagonalean
luzatuko dugu. Horrela, zenbat eta aurrerago egin sokan, orduan
eta handiagoa izango da lehenengo sokarekiko tartea.
Lehenengo sokaren parean 1etik 10erako graduazio-eskala
zehaztuko da (1, tarterik txikiena; 10, tarterik handiena). Ikasleek
txandaka egingo dute jauzi. Distantzia txikienetik hasiko dira eta,
gainditu ahala, hurrengo mailara pasatuko dira. Horrela, ikasle
bakoitza bere neurriko distantzian jauzi eginez arituko da.
Saiakera batean huts eginez gero, errepikatu egin beharko dute
helburua lortu arte. Jauzia egin ondoren, itzulera oinez egingo
dute.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.

16
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

- “Lortu al duzue gorri ala urdin jolasean irteera azkarrak


egitea eta abiadura mantentzea?”.
- “Arnasteko oztoporik izan al duzue maratoiko erronkan?”.
- “Lortu al duzue etenik gabe korrika egitea?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”.
- “Iritsi al zarete luzera-jauzian aurrez uste zenuten
markara?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
- …
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.

17
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

3. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Saioaren Norberaren esfortzuaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


helburua
Altuera-jauzian hasierako lasterketa egitea, eta gorputza bertikal goratuz barra
horizontala gainditzea.

Non Kirol-pista

Autoebaluazio-orriak (2. eranskina) eta koebaluazio-orriak (3. eranskina),


Materiala koltxoneta handia, altuera neurtzeko erregelak dituen bi zutoin, eta barra
horizontal bat edo goma elastikoa

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Haria moztea” Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak harrapatzaile bat izendatutako


du. Beste ikasle guztiak jolastokian sakabanatuko dira,
mugatutako eremu batean.
Jolasari hasiera emateko, harrapatzaileak harrapatu nahi duen
ikaslearen izena ozenki esan behar du, eta ondoren, bere bila
korrika hasiko da. Bitartean, beste ikasleren batek
harrapatzailearen eta harrapakinaren arteko irudizko lerroa,
irudizko haria, gurutzatuta mozten badu harrapatzaileak bigarren
ikasle horren bila joan beharko du. Horrela, hainbat gurutzaketa
eginez, taldearen erronka, besteek harrapatu gabe, ahalik eta
denbora gehien irautea da. Harrapatzaileak norbait harrapatzen
badu, irakasleak beste harrapatzaile bat izendatuko du.
Oharra: harrapatzailea aldatu arte, ikasle bakoitzak irudizko haria
behin bakarrik moztu ahal izango du.

18
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle


boluntariok bideratuko dute beroketa. Boluntariorik ez badago,
agertzen irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

4. jarduera Erreskate-erreleboa Denbora 10 min

Lau taldetan. Irakasleak lau taldetan banatuko ditu ikasleak.


Taldeak paraleloan kokatuko ditu ibai baten ertza irudikatzen
duen marra baten atzean.
Talde bakoitzean ikasleak ilaran jarriko dira, bata bestearen
atzean. Ikasleak dauden marratik 30 metrora, ibaiaren beste
ertza irudikatzen duen tokian, talde bakoitzeko kapitaina jarriko
da, taldeari begira aurrez aurre. Agindua emandakoan, kapitaina
bere taldeko lehenengo jokalaria erreskatatzera joango da korrika
eta, eskutik heldu ondoren, ibaiaren beste aldera eramango du.
Kapitaina bertan geratuko da, eta oraingoan erreskatatutako
lehen ikaslea joango da bigarren ikaslearen bila. Horrela,
prozesua errepikatuko dute taldekide guztiak erreskatatu arte.

5. jarduera Altuera-jauzia Denbora 20 min

Bakarka. Kirol-pistaren erdiko marran koltxoneta handia


zabaletara kokatuko da. Ikasle guztiak, banan-banan, kirol-
pistaren atzeko marratik korrika abiatuta lehendabizi 60 cm-ko
altuera gainditzen ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasleei jauzi
motekin esperimentatzeko eskatuko zaie.
Erronka lortzen duten ikasleek epaile-lana egingo dute, txanda
bukatu arte.

Lehen zailtasunak azaldu orduko, irakasleak hausnartzeko tartea


hartuko du, eta ikasleei honelako galderak egingo dizkie:

- “Zer desberdintasun motor ikusten dituzue altuera


gainditzen dutenen eta ez dutenen artean?”.
- “Zein estilo izan da eraginkorrena, frogatu dituzuen
guztietatik ? Aurrez aurre eran, artazi eran, bi oinak
elkartuta, alboka, atzeraka (Fosbury)...?”.
- “Ba al du garrantzirik jauzia egin aurretik zer distantziatatik
hasten zareten korrika?” Eta oinkaden luzerak? Eta
abiadurak eta erritmoak?”.
- “Lagungarria al da gorputza bertikal altxatzeko orduan
bultzada egiten duzuen leku zehatza markatzea?”.

Lehen erronka lortu ondoren, 70 cm-ko altuera gainditzen


ahaleginduko dira, jauzi baten bidez. Horrela arituko dira, ahal
duten altuera handiena gainditzea lortu arte.

19
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Gai izan al zarete erreleboetan zuen esfortzua
neurtzeko eta egokitzeko?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”.
- “ Lortu al duzue altuera-jauzian barra gainditzea?
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

20
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren Erresistentzia-test bat egitea (1 km) eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
helburua
Arnasteko oztopo handirik gabe kilometroa (iraupen-lasterketa) etenik gabe
korrika egitea.

Non Kirol-pista eta gimnasioa

Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, lasterketaren emaitzak


Materiala jasotzeko orria (5. eranskina), ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa
(13. eranskina) lau kono, oin-puzgailua eta autoebaluazio-orria (2. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Hiru ez” Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Sei ikasle izango dira harrapatzaile, binaka


eskutik helduta. Beste ikasle guztiak, harrapakinak, jolastokian
sakabanatuko dira, eremu mugatu batean.
Irakasleak agindua ematen duenean, harrapaketa-jolasa hasiko
da. Bikote harrapatzaileren batek harrapakina ukitzen duenean,
harrapatzaile bihurtuko da harrapatutakoa. Orduan, bikotekide
bat aske geratuko da eta beste bikotekideari eskutik helduko dio
harrapatutakoak, bikote berria osatuz. Harrapaketa-lanean
denbora gehien daraman ikaslea geldituko da aske. Lehenengoz
aske nor geratuko den jakiteko, zozketa egin dezakete jolasaren
hasieran.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du bi
ikasleek bideratuta.

21
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Kilometroko proba Denbora 15 min

Binaka. Ikasle batek kilometroko proba egingo du; bitartean,


besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan
idatziko ditu lortutako emaitzak (13. eranskina). Kirol-pistari (30 m
x 20 m) hamar bira emango dizkiote (1 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera
eta nork bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da nork bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia
eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

5. jarduera Arnasketa Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera. Irakaslea, gurpilak puzteko oin-puzgailua


hartuta, ikasleen aurrean kokatuko da. Haizagailuaren
mugimenduaren erritmoari jarraituz, ikasleek arnasketa-prozesua
egingo dute. Irakasleak puzgailuari gorantz eta astiro eragiten
dion bitartean hartuko dute arnasa ikasleek, birikak beteaz.
Ondoren, puzgailuaren heldulekua punturik gorenera iristen
denean, haizea askatuko du astiro-astiro. Ikasleek ere astiro-
astiro botako dute haizea, puzgailuaren mugimenduaren
abiadurari jarraituz. Prozesua hainbat aldiz errepikatuko dute.
Jarduera hasi aurretik, taupadak neurtzeko eskatuko die
irakasleak ikasleei. Jardueraren amaieran, guztiz erlaxatuta
daudenean, berriro neurtuko dituzte, hasieran eta bukaeran lortu
dituzten balioen alderaketa egiteko.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue kilometroko proban etenik egin gabe
proba bukatzea?”.
- “Izan al du norbaitek arazorik arnastean?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:

22
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

“Zer ikasi duzue gaur?”.


Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria
beteko dute.

23
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

5. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Saioaren Abiadura- eta indar-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
helburua
Errelebo-lasterketetan, ahal den abiadura gutxiena galduz lekukoa pasatzea
eta jasotzea.

Non Kirol-pista

Bikote bakoitzeko, kronometro bat, arkatz bat, abiadura-probaren eta


abdominalen emaitzak jasotzeko orria (6. eranskina); ikasle bakoitzaren
Materiala Gorputz Hezkuntzako fitxa (13. eranskina), autoebaluazio-orria (2. eranskina)
eta koebaluazio-orria (3. eranskina),); txilibitu bat, hamar kono, errelebo-
lasterketarako zazpi lekuko, eta sei koltxoneta

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Katea binaka” Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasle bat harrapatzailea izango da.


Harrapatzailearen lana beste kideak atzematea da. Iheslariak
ihesean arituko dira jolastokian, eremu mugatu batean.
Harrapatutako ikasleek katea osatuko dute harrapatzaileari eskua
emanda, eta horrela, iheslariak harrapatzera joango dira. Katean
lau ikasle batutakoan, bitan banatuko da, eta orduan, kate
bakoitzak bere aldetik jarraituko du harrapaketa-lanetan. Jolasa
ikasle guztiak harrapatutakoan bukatuko da.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak egingo du beroketa, bi ikasleek bideratuta.

24
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Abiadura-proba Denbora 10 min

Binaka. Ikasle batek abiadura-proba egingo du, eta besteak,


bitartean, korrikalariaren denborak hartu eta idatzi egingo ditu.
Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan (13.
eranskina) idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, 40 metro egingo dituzte korrika, ahalik eta abiadura
handienean.
Irteera emateko, bat, bi ozenki esango du irakasleak, eta, hiru
esan ordez, txilibitua joko du. Txilibitua jotzearekin batera
kronometroa martxan jarriko da. Denbora hartuko duen kidea
esprinta bukatzen den lekuan kokatuko da.
Kide batek bukatzean rolak aldatuko dituzte.

5. jarduera Abdominalak 30 segundoan Denbora 10 min

Binaka. Ikasle batek proba egingo du: lurrean kokatutako


koltxoneta batean abdominalak egingo ditu. Beste kideak,
bitartean, abdominalak egiten ari den kidearen datuak hartu eta
idatzi egingo ditu. Proba amaitzean, emaitzak irakasleari emango
dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan (13. eranskina) idatziko ditu lortutako
emaitzak.
Kide batek bukatzean rolak aldatuko dituzte.

6. jarduera Errelebo-lasterketa 4 x 400 hesiak Denbora 10 min

Launaka. Irakasleak konoak erabiliz, 100 m-ko ibilbidea


zehaztuko du eta ibilbidean sei hesi jarriko ditu. Talde osoa lau
kideko taldetan banatuko da. Talde bakoitza abiadura-proban
lortutako emaitzen arabera egingo da, errendimenduari begira
ahalik eta heterogeneoena eginez talde guztiak paretsuak
izateko. Lasterketa hasteko orduan, irteera-marran talde
bakoitzeko lehen kideak kokatuko dira. Kide bakoitzak bira bat
korrika egin (100 metro) eta atseden unea izango du, berriro
haren txanda izan arte. Komeni da kideen ordena lasterketa
aurretik zehaztea. Guztira, kide bakoitzak lau bira egingo ditu
korrika.
Lekukoa kideari pasatzean ahalik eta denbora gutxien galtzeko,
bi gune berezi markatuko dira. Lehen gunean (helmuga baino
hamar metro lehenago), lekukoa hartuko duen kideak korrika
hasteko aukera izango du, baina eremu horretan ezin izango du
lekukoa jaso, soilik abiadura hartzen joan. Bigarren gunean,
(helmuga baino hamar metro harago), errelebo-gunea markatuko
da, eta tarte horretan emango diote lekukoa kideari.

25
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

7. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue kideari lekukoa lurrera erori gabe eta
abiadura galdu gabe ematea?”.
- “Erabili al duzue estrategia berezirik?”.
- “Nola moldatu zarete abiadurarekin hesiak
gainditzeko?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

26
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

6. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Saioaren Bi indar-test egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
helburua
Vortex-a jaurtitzea, ibilbide egokian.

Non Kirol-pista

Bikote bakoitzeko, arkatz bat eta indar-probaren emaitzak jasotzeko orria (7.
eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (13. eranskina),
Materiala
autoebaluazio-orria (2. eranskina) eta koebaluazio-orria (3. eranskina); zinta
metrikoak, klariona, konoak, sei baloi medizinal eta vortexak

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Kanporatzea” Denbora 10 min

Hiru taldetan. Irakasleak bi metroko erradioa duten hiru biribil


berezitu marraztuko ditu jolastokian (saskibaloi-kantxakoak erabil
litezke).
Jolasaren helburua da ikaskideak biribiletik kanporatzea.
Ikasle guztiak hiru biribiletan banatuko dira. Irakasleak agindua
ematen duenean, eskuak atzean dituztela, sorbaldarekin bata
besteari bultza egiten hasiko dira. Kanporatutakoak zain geratuko
dira, barruan ikaskide bakarra gelditu arte. Orduan, berriz ekingo
diote jolasari.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

27
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Baloi medizinalaren proba Denbora 10 min

Binaka. Ikasle batek baloi medizinalaren proba egingo du;


bitartean, besteak jaurtitzailearen emaitzak neurtu eta idatzi
egingo ditu. Proba amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango
dizkiote, eta irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz
Hezkuntzako fitxan (13. eranskina) idatziko ditu lortutako
emaitzak. Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatu behar da
(hamar metro luze). Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi
kono jarriko dira marra baten gainean.
Bi kiloko baloia bi eskuekin hartuko dute, eta baloia buru gainetik
atzera eraman ondoren, aurrerantz jaurtiko dute, ahalik eta
urrutien, futbolean alboko sakea egitean bezala. Jaurtiketan ezin
da jauzia egin.
Ikasle bakoitzak bi jaurtiketa egingo ditu eta, gero, emaitza
hoberena jasoko da idatzita.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

5. jarduera Jauzi horizontalaren proba Denbora 10 min

Binaka. Ikasle batek jauzi-proba egingo du; bitartean, besteak


jauzilariaren emaitzak neurtu eta idatzi egingo ditu. Proba
amaitutakoan, emaitzak irakasleari emango dizkiote, eta
irakasleak ikasle bakoitzak duen Gorputz Hezkuntzako fitxan (13.
eranskina) idatziko ditu lortutako emaitzak.
Kirol-pistan, zinta metrikoa lurrean kokatuko da (hiru metro luze).
Jauzia nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira marra
baten gainean.
Jauzia lekuan geldirik egonik egin behar da. Jauzia bi oinekin
batera egin behar da, ezin da marra zapaldu, ezta oin batekin
bestearekin baino lehen zapaldu ere; bestela, jauzia baliogabetua
geratuko da. Marratik hurbilen geratu den orpotik neurtuko da
jauzia.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

6. jarduera Vortex-jaurtiketa Denbora 10 min

Bakarka. Ikasle batek proba egingo du; bitartean, zerrendan


datorren hurrengo kidea jaurtitzailearen vortexa jasotze lanean
arituko da, jaurtitzailearen ondoren haren txanda izango delako.
Jardueraren helburua da vortexa ahalik eta urrutien jaurtitzea.
Lehen jaurtiketa beso trebeenarekin egingo dute, eta bigarren
jaurtiketa beste besoarekin.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, marra bat aukeratuko da
eta gainean bi kono kokatuko dira. Marra baino lehen, zapaldu
gabe, egin behar da jaurtiketa. Jaurtiketa eginda ere, ezingo da
marra zapaldu ezta gainditu ere.
Beste taldekideak, bitartean, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen
eta markatzen arituko dira. Lan horretarako, zinta metrikoa kirol-
28
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

pistan lurrean kokatuko da, zabalduta.

7. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue vortexa jaurtitzea eta ibilbide egokia
ematea?”.
- “Testak egin ondoren, jabetu al zarete zuen egoera
fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta
koebaluazio-orria beteko dituzte.

29
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

7. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Iraupen-lasterketan, arnasteko oztopo gehiegirik izan gabe, zortzi eta 15
minutu artean etenik gabe korrika egitea.
Saioaren
helburua Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Erresistentzia-test bat egitea eta norberaren egoera fisikoaz jabetzea.
Luzera-jauzian abiadura mantenduz lasterketa eta bultzada koordinatzea.

Non Kirol-pista

Arkatz bat, uztaiak, bikote bakoitzeko erresistentziaren emaitzak jasotzeko


orria (8.eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz Hezkuntzako fitxa (13.
Materiala
eranskina), autoebaluazio-orriak (2.eranskina) eta koebaluazio-orriak (3.
eranskina), konoak eta zinta metrikoa

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Ehiztaria, tximinoa eta zuhaitzak” Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak kirol-pistan zehar sakabanatuko


dira. Zuhaitzarena egiten dutenak hankak luzatuta eseriko dira
lurrean, tximinoa eta ehiztaria zutik geldituko dira. Ehiztaria
tximinoa harrapatzen saiatuko da. Tximinoa zuhaitzaren gainetik
salto egiten saiatuko da (hanken gainetik). Lortuz gero, lurrean
eseri eta zuhaitz bihurtuko da, lurrean zegoena ehiztari bihurtuko
da eta ehiztaria zena tximino bihurtuko da.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzeko. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

30
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Jauzi hirukoitza Denbora 10 min

Bakarka. Irakasleak hiru uztai kokatuko ditu lurrean lerrokatuta,


eta 1,5m-ko tartea utziko du haien artean. Ikasleek jauzi
hirukoitza praktikatuko dute. Horretarako, abiadura hartu, uztai
bakoitzean pausoa eman eta hirugarren pausoarekin batera jauzi
luzea egiten saiatuko dira.
Hainbat aldiz errepikatu ondoren, uztairik gabe, ahalik eta jauzi
luzeena egiten ahaleginduko dira.

5. jarduera Bi kilometroko proba Denbora 25 min

Binaka. Ikasle batek bi kilometroko proba egingo du; bitartean,


besteak korrikalariaren denborak idatziko ditu. Kirol-pistari (30 m
x 20 m) 20 bira emango dizkiote (2 km).
Talde osotik ikasleen erdiak batera aterako dira korrika egitera,
eta nork bere esfortzu fisikoa erregulatuko du.
Helburua da nork bere erritmoa aurkitzea (arnasketa egokia
eginez) eta proba gelditu gabe bukatzea.
Lehen txanda bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue bi kilometro etenik gabe egitea?”.
- “Izan al du norbaitek arazorik arnastean?”.
- “Lortu al duzue jardueran jauziak koordinatzea?
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.

Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria eta


koebaluazio-orria beteko dituzte.

31
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

8. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Saioaren Lasterketa-irteera azkarra egitea eta abiadura mantentzea.


helburua
Abiadura- eta malgutasun-testak egitea eta norberaren egoera fisikoaz
jabetzea.

Non Kirol-pista

Bikote bakoitzeko, arkatz bat, kronometroa, arintasun- eta malgutasun-proben


emaitzak jasotzeko orria (9. eranskina); ikasle bakoitzaren Gorputz
Materiala Hezkuntzako fitxa (13. eranskina) eta autoebaluazio-orriak (2. eranskina), zinta
metrikoa, plastikozko bi adreilu, lau kono, txilibitua, aulki bat eta kartoi
mehezko erregela

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Jazarpena” Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira. Irakasleak


batetik seirako zenbaki bana emango die ikasleei; beraz, taldean,
ikasle batek baino gehiagok izango dute zenbaki bera.
Irakaslea biribiletik kanpo kokatuko da eta 1etik 6rako zenbaki
bat esango du. Irakasleak esandako zenbakia duten ikasle
guztiak biribiletik kanpora irten, eta korrika abiatuko dira
eskumarantz, hasierako lekura heldu arte. Azkena iristen den
jokalariak puntu bat jasoko du. Hamar minutura puntu gehien
dituen jokalariak galduko du jolasa.

32
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

3. jarduera “Eguzkiari agurra (Yoga)” (Surya Namaskar) Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Talde osoa biribil erdia osatzen jarriko da;
haien aurrean, irakaslea kokatuko da.
Irakasleak eguzkiari agur egiteko 12 pausoak egingo ditu, banan-
banan. Hasieran, poliki-poliki hasiko da, eta pauso bakoitzeko
jarrera ondo markatuko du, ikasleek agurra ikas dezaten.
Pauso guztiak kateatu ondoren, gero eta azkarrago egingo dute
agur osoa.

4. jarduera Arintasun-proba Denbora 15 min

Binaka. Ikasle batek arintasun-proba egingo du, eta, bitartean,


besteak korrikalariaren denborak hartzen eta idatziko ditu.
Lurrean bi marra aukeratuko dira edo marraztuko, bata bestetik
hamar metrora. Plastikozko bi adreilu kokatuko dira hasierako
marratik hamar metrora, markatutako marraren gainean (konoen
artean metro bateko zabalera utziko da).
Seinalea entzun, eta korrika hasiko da lehen ikaslea lehen
adreiluraino (abiadura-proban egiten den bezala emango da
irteera). Korrikalariak adreilua hartu, eta irten den marraraino
ekarriko du. Adreilua lurrean irteera-marra zeharkatuta utzi behar
da; horretarako, makurtu egin behar da, ezin da bota. Behin hori
eginda, bigarren adreiluaren bila abiatuko da. Itzuleran, berriro
hasierako marra zeharkatuta utziko du adreilua lurrean. Une
zehatz horretan, kideak kronometroa geratuko du.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta bietatik
hoberena idatziko da.
Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

5. jarduera Malgutasun-proba Denbora 15 min

Binaka. Kide batek malgutasun-proba egingo du; eta besteak,


bitartean, kartoi mehe batean marraztutako erregelarekin,
distantzia neurtu eta idatzi egingo du.
Ikaslea aulki batera igoko da eta oinutsik jarriko da. Ondoren,
enborraren flexio sakona egingo du, baina hankak tolestu gabe
eta bi besoak ahal beste behera eramanez. Eskuko hatzak
neurketa egiten ari den kidearen kartoi mehezko erregelara
hurbildu behar ditu, neurketa ahalik eta zehatzena izan dadin. Bi
eskuek altuera berdinean geratu behar dute; ez du balio bat
gorago gelditzea bestea baino.
Ikasleek bi aukera izango dituzte proba honetan, eta emaitza
hoberena idatziko da.
Kartoi mehezko erregela aulkiko eserlekutik behera jarriko da,
iristen direnentzat. Haien emaitzak zentimetrotan idatziko dira eta
+ ikurra jarriko da. Oin puntetara iristen ez direnentzat, erregela
alderantziz kokatuko da; hau da, oin puntetatik hasi eta
belaunetarantz. Haien emaitzak ere zentimetrotan idatziko dira,
33
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

baina - ikurra jarriko da.


Kide batek bukatu ondoren rolak aldatuko dituzte.

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue malgutasun-proban emaitza
positiborik?”.
- “Egin al dituzue lasterketa-irteera azkarrak arintasun-
proban? Lortu al duzue abiadura mantentzea?”.
- “ Ba al du eraginik malgutasunak arintasun-proban?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.

Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.

Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria


beteko dute.

34
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

9. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.


Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.
Saioaren
helburua Irabaztea edo galtzea onartzea.
Espazioa eta denbora menderatuz, bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor
koordinatzea eta kateatzea.

Non Kirol-pista

Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), hiru zinta metriko, 21 kono handi, hamar


kono txikiago, kono baxu eta zapalak (pakete oso bat), hiru vortex, lekuko bat,
Materiala 14 hesi txiki, 75 zentimetroko hesia, koltxoneta handi bat, klarionak, baloi
medizinala (2 kg), erregela duten bi zutoin, eta barra bat (edo goma elastikoa),
emaitzak idazteko orriak eta arkatzak

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 4 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Atletismoko lehiaketa
izango denez, talde osoa txokoz txoko pasatuko da txoko
bakoitzean zehazki zer egin behar den uler dezaten (10.
eranskina).

2. jarduera Etenik gabeko lasterketa Denbora 4 min

Bakarka. Ikasle bakoitza bere erritmo lasaian bost minutuz


arituko da korrika kirol-pistaren inguruan, biraka.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

35
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Atletismoko I. lehiaketa Denbora 38 min

Bakarka. Talde osoa zortzi txokoetan edo guneetan banatuko


da.Txoko bakoitzean, hiru kide arituko dira elkarren artean lehian.
Taldeak irakasleak egingo ditu, aurreko jardueretan jasotako
informazioaren laguntzarekin. Errendimenduari begira, talde
homogeneoak osatzen ahaleginduko da.
Ikasleak, txoko bakoitzean, hiru minutu egongo dira egin
beharreko proba egiteko. Proba lehenago bukatzen badute, han
geratuko dira, mugitu gabe. Behin proba egiteko hiru minutuak
pasata, bi minutuko atsedena izango dute. Txokoz aldatzeko eta
hurrengo probarako prest egoteko erabiliko dute denbora hori.
Denboraren kudeaketa irakaslearen ardura da. Proben hasiera
txilibitua joz adieraziko du (hamar segundo lehenago ikasleei
abisua ematen hasiko zaie, guztiak erne egoteko). Momentu
horretan ikasle guztiek prest egon beharko dute probari hasiera
emateko. Proba egiteko denbora agortzean, hiru minutuko epea
txilibitua joz adieraziko du irakasleak (hiru aldiz joko du).
Hirugarren txokoan ez, beste txokoetan probetako puntuazioa
honako hau da: irabazleak, hiru puntu; bigarrenak, bi puntu; eta
hirugarrenak, puntu bat. Proba bakoitzean, puntuak gehitzen
joango dira.
Hirugarren proba errelebo-lasterketa denez, txoko horretan
dauden hiru kideek ekipoa osatuko dute, eta kide guztien
lasterketa-denborak batuko dituzte; beste hirukoteen aurka
lehiatuko dira. Proba honetan ere denbora hoberenari hiru puntu
emango zaizkio, bi puntu bigarrenari, eta puntu bat hirugarrenari.
Txokoetan, ikasleek epaile-lana egingo dute eta haien artean
erabakiko dute nor den irabazlea, eta nor bigarrena eta
hirugarrena.
1. txokoa: 10 x 10 metroko joan-etorriko esprinta
Irteera puntuan kono bat izango dute, eta beste kono bat hamar
metrora. Ikasle bakoitzak hamar metro egingo ditu korrika
esprintean: konoari buelta eman, eta irteera-puntura itzuliko da,
hamar aldiz errepikatuko dute esprinta, gelditu gabe.
2. txokoa: vortex-jaurtiketa abiadurarekin
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Abiadura
hartuko du eta beso trebeenarekin vortexa ahalik eta urrutien
jaurtitzen ahaleginduko da. Jaurtiketa egin ez duten ikasleak
epaile izango dira, zinta metrikoarekin jaurtiketak neurtzen.
3. txokoa: 3 x 100 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin
Kirol-pistaren inguruan (30 x 20) altuera txikiko hesiak jarriko dira
lurrean, bata bestetik sei metrora, eta ikasleek, jauzia eginez,
gaindituko dituzte. Guztira, 14 hesi jarriko dira.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Eta horrekin batera, kide
batek kronometroa martxan jarriko du. Kronometroa ez dute
geldituko, denek proba bukatu arte. Lekukoa hartzeko, abiadura
hartzeko eta lekukoa emateko guneak aldez aurretik markatuta

36
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

egongo dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
4. txokoa: jauzi hirukoitza abiadurarekin
Hiru uztai jarriko dira lerroan kokatuta, bata bestetik 1,5 metrora.
Ikasleek banaka egingo dute jauzi hirukoitza. Horretarako,
abiadura hartu, uztai bakoitzean pausoa eman, eta hirugarren
pausoarekin ahalik eta jauzi luzeena egiten saiatuko dira.
Hainbat aldiz errepikatu ondoren, ahalik eta distantzia handiena
egiten ahaleginduko dira, uztairik gabe.
5. txokoa: arintasun-proba
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, korrikalariaren emaitzak neurtzen. Ondoren, rolak
aldatuko dituzte.
Ikaslea korrika hasiko da. Proba osatzeko, hiru oztopo gainditu
beharko ditu: lehendabizi, bost metrora dagoen konoari buelta
osoa eman; jarraian, 75 cm altuko hesiaren azpitik pasatu; eta
bukatzeko, bi ilaratan kokatuta dauden hamar kono eskuarekin
banan banan ukitu –ilarak, bata bestetik hiru metrora zabalean;
konoak, bost ilara bakoitzean, bata bestetik bi metrora–.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile arituko
dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-pistan
zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, hamar metro zabalduta.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira
marra baten gainean.
Jaurtiketa beso bakarrarekin egingo da, baina bi eskuekin edo
batekin eutsi dakioke baloiari. Lepo paretik edo bularretik jaurti
behar da baloia. Baloia 2 kg-koa izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu; gero, emaitzak
idatzi, eta puntuak banatuko dira.
7. txokoa: 500 metroko proba, etenik gabeko lasterketa
Lasterketa hau kirol-pistaren mugen barruan egingo da. Ikasle
bakoitzak bost bira emango dizkio markatutako espazioari.
Guztiak batera aterako dira. Helburua da 500 metroko distantzia
ahal duten azkarren egitea; ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa
erregulatu beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo
egokian aritu.
8. txokoa: altuera jauzia
Ikasleak, banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi 70 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du
jauzia egiteko hobekien datorkion jauzi mota (hirugarren saioan
hainbat jauzi mota esperimentatu zituzten).
Beste bi ikasleek epaile-lana egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira nor bere
mugara iritsi arte.

37
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien


gainditu duenarentzat izango dira hiru puntuak, eta berdinketa
gertatuz gero, bakoitzari hiru puntu emango zaizkio.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?
- “Lortu al dituzue jokabide motor eraginkorrik?
- “Handitu al da zuen trebezia-maila?”.
- “Lortu al duzue konfiantza gehiago zuen buruarengan?”.
- “Zergatik?”.
- “Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?”.
- “Izan al du arazorik norbaitek arnastean edo zortzi
txokoetako probak egitean?”.
- “Nola sentitzen zarete hobeto bakarka lehiatuz edo
taldeka lehiatuz (elkarlana eta aurkaritza dagoen
lehiaketa)?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
- ...
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnartzeko tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko, eta hurrengo
saioan zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.

Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria


beteko dute.

38
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

10. saioa

Gorputzaren beroketa egokia planifikatzea eta egitea.

Norberaren esfortzu fisikoaren intentsitatea jardueraren iraupenera egokitzea.


Saioaren
helburua Irabaztea edo galtzea onartzea.

Espazioa eta denbora menderatuz bakarkako kiroletako hainbat ekintza motor


koordinatzea eta kateatzea.

Non Kirol-pista

Autoebaluazio-orriak (2. eranskina), hiru zinta metriko, 18 kono (handiak), kono


baxu eta zapalak (pakete bat), txapelak, soka, uztai bat, lekuko bat,
Materiala kronometroak, bi baloi medizinal (2kg), hastapeneko 14 hesi, koltxoneta
handia, erregela duten bi zutoin, barra bat (edo goma elastikoa), eta emaitzak
idazteko orriak eta arkatzak

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 4 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du. Azken saio hau ere
atletismoko lehiaketa izango denez, talde osoa txokoz txoko
pasatuko da txoko bakoitzean zehazki zer egin behar den
ulertzeko (11. eranskina).

2. jarduera Etenik gabeko lasterketa Denbora 4 min

Bakarka. Ikasle bakoitza lau minutuz erritmo lasaian arituko da


korrika, kirol-pistari birak emanez.

3. jarduera Gorputza atalez atal berotzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Gaurko saioan ere beste bi ikasle aterako


dira boluntario beroketa bideratzera. Boluntariorik ez badago,
irakasleak aukeratuko ditu, zerrendaren arabera.
Talde osoak gorputzaren beroketa atalez atal egingo du, bi
ikasleek bideratuta.

39
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

4. jarduera Atletismoko II. lehiaketa Denbora 38 min

Bakarka. Aurreko saioaren antolaketa. Talde osoa zortzi


txokoetan edo guneetan banatuko da. Txoko bakoitzean hiru kide
egongo dira elkarren artean lehiatzen (irakasleak egingo du
banaketa, aurreko saioaz bestelakoa. Dena den, lehiaketari
begira, talde homogeneoak osatzen ahaleginduko da).
Lehen ikasleak bukatu ondoren, rol aldaketa egingo dute.
1. txokoa: 40 metroko joan-etorriko esprinta
Irteera puntuan kono bat izango dute eta beste kono bat 40
metrora. Ikasle bakoitzak 40 metroak egingo ditu korrika
esprintean, konoa gainditu, eta irteera-puntura itzuliko da.
2. txokoa: txapel-jaurtiketa
Ikasleak geldirik egongo dira jaurtiketa egiteko marraren atzean.
Txapela beso trebeenarekin jaurtiko dute, ahalik eta distantzia
handiena egiteko. Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo
ditu.
3. txokoa: 3 x 200 metro, errelebo-lasterketa oztopoekin
Kirol-pistaren inguruan (30 x 20) altuera txikiko 14 hesi jarriko
dira lurrean, bata bestetik sei metrora, eta ikasleek jauzia eginez
gaindituko dituzte.
Lehenik, ikasle bat hasiko da korrika. Bi bira emango dizkio kirol-
pistari. Bitartean, bigarren korrikalariak kronometratu egingo ditu
partaide bakoitzaren denbora guztiak, kronometroa gelditu gabe.
Lehen kideak bukatu ondoren, bigarren kidea arituko da, eta,
azkenik, hirugarrena. Lekukoa hartzeko abiadura hartzeko gunea
eta lekukoa emateko gunea aldez aurretik markatuta egongo
dira.
Hartutako denbora irakasleari emango diote, proba bukatu bezain
laster.
4. txokoa: sokasaltoan 40 segundoan
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jauzilariaren jauziak zenbatzen. Ikasle bakoitza 40
segundoan ahalik eta jauzi gehien egiten ahaleginduko da. Lehen
ikasleak bukatu ondoren, rol-aldaketa egingo dute.
5. txokoa: lau jauzi jarraian, bi oinak elkartuta
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jauzilariaren jauziak neurtzen. Ikasleak, bi oinak
elkartuta eta abiadura hartu gabe, lau jauzi egingo ditu aurrerantz
bata bestearen atzetik, ahalik eta urrutien iristeko. Lehen ikasleak
bukatzean, rolak aldatuko dituzte.
6. txokoa: baloi medizinalaren jaurtiketa, behetik gora
Ikasle batek proba egingo du; beste biak, bitartean, epaile gisa
arituko dira, jaurtitzailearen emaitzak neurtzen eta idazten. Kirol-
pistan zinta metrikoa lurrean kokatu behar da, zabalduta.
Jaurtiketa nondik egingo den zehazteko, bi kono jarriko dira
marra baten gainean.

40
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Jaurtiketa hau bi besoekin egingo da. Ikasleak jaurti behar duten


marraren atzean kokatuko dira. Baloiari bi eskuekin eutsiko diote,
belaun parean. Besoak gorantz eramanez, aurrerantz jaurtiko
dute baloia. 2 kg-ko baloia izango da.
Ikasle bakoitzak bi edo hiru jaurtiketa egingo ditu. Ondoren,
emaitzak idatzi, eta puntuak banatuko dira.
Jaurtiketa egin eta gero, hasierako marra gainditu daiteke.
7. txokoa: 600 metroko proba, etenik gabeko lasterketa
Lasterketa hau kirol-pistaren barruan egingo da. Ikasle bakoitzak
sei bira emango dizkio markatutako espazioari. Guztiak batera
aterako dira. Helburua da 600 metroko distantzia ahalik eta
azkarren egitea. Ikasle bakoitzak bere esfortzu fisikoa erregulatu
beharko du eta, arnasketa egokia eginez, erritmo egokian aritu.
8. txokoa: altuera jauzia
Ikasleak banan-banan, konoekin markatutako marratik korrika
abiatuta, lehendabizi, 70 cm-ko altuera gainditzen ahaleginduko
dira, jauzi batean. Ikasle bakoitzak aukeratuko du jauzia egiteko
hobekien datorkion jauzi mota. Beste bi ikasleek epaile-lana
egingo dute, haien txanda iritsi arte.
Lehen erronka lortu ondoren, 80 zentimetroko altuera gainditzen
ahaleginduko dira, jauzi batean. Horrela arituko dira, nor bere
mugara iritsi arte.
Irakasleak txilibitua jotzen duen unean, ordura arte altuera gehien
gainditu duenarentzat izango dira hiru puntuak, eta berdinketa
gertatuz gero, bakoitzari hiru puntu emango zaizkio.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 9 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako


bizipenak, zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak
aipatzeko unea izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak honelako galderak egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Sentitu al da norbait gaizki? Zergatik?”.
- “Lortu al duzue txokoetako probetara egokitzea?”.
- “Lortu al duzue jokabide motor eraginkorrik?”.
- “Handitu al da zuen trebezia- maila?”.
- “Lortu al duzue konfiantza handiagoa zuen
buruarengan?”.
- “Zergatik?”.
- “Aukeratu al duzue, aurreko saiotik hona, estrategia
berriren bat arrakasta lortzeko?”.
- “Konturatu al zarete zertan hobetu behar duzuen?”.
- “Norbaitek arazorik izan al du arnastean edo zortzi
txokoetako probak egitean?”.
- “Jabetu al zarete zuen egoera fisikoaz?”.
- “Jakingo al zenukete esaten zer gaitasun fisiko landu
diren jolasetan eta probetan?”.
- “Zailak edo errazak egin zaizkizue proposatutako
jarduerak?”.
41
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

- “Nola baloratzen dituzue egindako lana eta ikasitakoa,


orain unitate didaktikoa bukatu dugula?”.
- “Gai izango al zinatekete denon artean ikasi duzuen
guztiarekin zerrenda bat egiteko?”.
...
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Saioa amaitzeko, irakaslea hausnarketa tarteaz baliatuko da,
ikasleei saioan zer ikasi duten azpimarratzeko eta hurrengo
unitatean zer ikasi eta zer landuko duten azaltzeko.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria
beteko dute.

42
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Eranskinak

1. eranskina: lorpenen jarraipen-orria


2. eranskina: autoebaluazio-orria
3. eranskina: koebaluazio-orria
4. eranskina: ikasleen hasierako ebaluazioaren orria, proba konbinatuaren orria
5. eranskina: kilometroko proba
6. eranskina: abiadura-proba eta abdominalen proba
7. eranskina: baloi medizinalaren proba eta jauzi horizontalaren proba
8. eranskina: bi kilometroko proba
9. eranskina: arintasun-proba eta malgutasun-proba
10. eranskina: atletismoko I. lehiaketa
11. eranskina: atletismoko II. Lehiaketa
12. eranskina: maratoia kontrolatzeko orrialdea
13. eranskina: Gorputz Hezkuntzako fitxa
14. eranskina: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa

43
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
9.
8.
7.
6.
5.
4.
3.
2.
1.

20.
19.
18.
17.
16.
15.
14.
13.
12.
11.
10.
I
LMH _

201_/201_

izenburua:
Unitatearen
EBALUAZIOA

egoera fisikoa
Atletismoa eta
Lasterketa-irteera azkarra
egiten du eta abiadura
mantentzen du 10 segundoz

Iraupen-lasterketetan,

LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA


LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA

arnasteko oztopo handirik


gabe zortzi eta 15 minutu
artean etenik gabe korrika
egiten du

Errelebo-lasterketetan,
lekukoa pasatzen eta jasotzen
du, ahal den abiadura
gutxiena galduta

Luzera-jauzian lasterketa eta


bultzada koordinatzen ditu eta
abiadura mantentzen du
Altuera-jauzian,hasierako
lasterketa egin, eta barra
horizontala gainditzen du,
gorputza bertikal goratuta

Hainbat tresna jaurti eta horiei


ibilbide egokia ematen die

Hasierako mailatik gaitasun


fisikoen kudeaketan
hobekuntza orokorra eman du

Bere esfortzuaren
intentsitatea jardueraren
iraupenera egokitzen du

Test fisikoak egin, eta bere


egoera fisikoa identifikatzen
LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (1. eranskina)

du

Jardueretan, gustura hartzen


du parte eta jarrera positiboa
du
Ahalegina eta harremanak
emaitzen gainetik balioesten
ditu
Irabaztea edo galtzea
onartzen du

Hausnartzeko tartean, taldean


era positiboan eragiten du eta
kritika eraikitzailea egiten du

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako egokiak
erabiltzen ditu

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea zaintzen
ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

44

ditu
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

AUTOEBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

ONDO: BERDEA / HOLA-HOLA: HORIA / GAIZKI: GORRIA / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)

Osasun- eta higiene-


IKASLEA Janzkera Jarduerak Jarrera
ohiturak
------------------------- Hausnartzeko
Jardueretan, tartean, taldean
Jarduera fisikoa Harremanak
Gaitasun gustura hartzen Irabaztea edo era positiboan Jarduera fisikoa egitean,
TALDEA egiteko arropa eta
motorrean dut parte eta
emaitzaren
galtzea eragiten dut eta osasuna eta higienea
oinetako egokiak gainetik
hobetzen ari naiz jarrera positiboa onartzen dut kritika zaintzen ditut
erabiltzen ditut balioesten ditut
------------------------ dut eraikitzaileak
egiten ditut

1. saioa O O O O O O O
2. saioa O O O O O O O
3. saioa O O O O O O O
4. saioa O O O O O O O
5. saioa O O O O O O O
6. saioa O O O O O O O
7. saioa O O O O O O O
8. saioa O O O O O O O
9. saioa O O O O O O O
10. saioa O O O O O O O

45
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

KOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA

EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI ERDIZKA GAIZKI

Lorpen-adierazleak

Lasterketa-irteera azkarra egiten du, eta abiadura


mantentzen du, 10 segundoz.

Iraupen-lasterketetan, arnasteko oztopo handirik


gabe zortzi eta 15 minutu artean etenik gabe
egiten du korrika.

Errelebo-lasterketetan, lekukoa pasatzen eta


jasotzen du, ahalik eta abiadura gutxien galduta.

Luzera-jauzian, lasterketa eta bultzada


koordinatzen ditu, abiadura mantenduta.

Altuera-jauzian, hasierako lasterketa egin, eta


barra horizontala gainditzea lortzen du, gorputza
bertikal goratuta.

Hainbat tresna jaurti eta ibilbide egokia ematen


die.

Test fisikoak egin, eta bere egoera fisikoa


identifikatzen du.
Jardueretan, gustura hartzen du parte eta jarrera
positiboa du.

Irabaztea edo galtzea onartzen du.

EBALUAZIOA EGIN DUENAREN IZENA:

46
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

IKASLEEN HASIERAKO EBALUAZIOAREN ORRIA . PROBA KONBINATUAREN ORRIA- (4. eranskina)

Proba egiten duen ikaslearen izena:

Jarduera 100 metro 100 metro lauak, Lau oinkadako luzera-


Sokasaltoa Baloi medizinalaren jaurtiketa Lurretik txanponak jasotzea
motorra oztopoekin, 2 bira jauzia
bira 1

1. saiakera

2. saiakera
Denbora 3 metro 5 metro 7 metro 1 2 3

Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez Bai Ez

Lorpena

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

47
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

KILOMETROKO PROBA (5. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:

Maila eta taldea:

Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10

AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

48
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

ABIADURA-PROBA (6. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:

Maila eta taldea:

Data:

40 METRO

ABDOMINALEN PROBA

30
SEGUNDOAN

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

49
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

BALOI MEDIZINALAREN PROBA (7. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:

Maila eta taldea:

Data:

BALOI
MEDIZINALAREN
PROBA

JAUZI HORIZONTALAREN PROBA

JAUZI
HORIZONTALAREN
PROBA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

50
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

BI KILOMETROKO PROBA (8. eranskina)


Proba egin duen ikaslearen izena:

Maila eta taldea:

Data:

1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
AZKEN
EMAITZA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

51
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

ARINTASUN-PROBA (9. eranskina)

Proba egin duen ikaslearen izena:

Maila eta taldea:

Data:

ARINTASUN-
PROBA

MALGUTASUN-PROBA

MALGUTASUN-
PROBA

Emaitzak jaso eta idatzi dituen ikaslearen izena:

52
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko I. lehiaketa (10. eranskina)

53
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Atletismoko II. lehiaketa (11. eranskina)

54
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

Maratoia kontrolatzeko orrialdea (12. eranskina)

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

11 12 13 14 15 16 17 18 19 20

21 22 23 24 25 26 27 28 29 30

31 32 33 34 35 36 37 38 39 40

41 42

55
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKO ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

GORPUTZ HEZKUNTZAKO FITXA (13. eranskina)


Lehen Hezkuntzako 5. maila eta 6. maila

Izen-abizenak:

Jaiotze-data:

Pisua Altuera

LMHko 5.
MAILA

LMHko 6.
MAILA

Malguta-
Erresistentzia Indarra Abiadura
suna

Ja. Baloi
1000 m 2000 m Abdom 40 m Arintasuna Bankuan
Hor medizin
H B H B H B H B H B H B H B H B

LMHko
5.
MAILA

LMHko
6.
MAILA

56
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA
LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA ATLETISMOA ETA EGOERA FISIKOA II

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA


(14. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (BIGARREN ZIKLOA)

GORPUTZ HEZKUNTZA

PROGRAMAZIOA

4. maila 5. maila 6. maila

1. unitatea Irristaketa Atletismoa eta Atletismoa eta


egoera fisikoa I egoera fisikoa II

Azken dakotak Aronsonen puzzlea


2. unitatea “Antzara-jolasa”
ipuin motorra elkarlaneko egitura

3. unitatea Artzikirola eta Colpbola Tag errugbia Boleibola

Gorputz Hezkuntzako
4. unitatea Gorputz-adierazpena I Gorputz-adierazpena II bizipenak
antzerkia

5. unitatea Euskal pilota I Euskal pilota II Badmintona

6. unitatea Mendiko bizikletaz Orientazio-lasterketak Kirol-eskalada


jolasean

Ekintza motorren DOMINIOAK

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-ekintzak

57
LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA

You might also like