Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

IRITZI ARTIKULUA

Bizitzako egoera a skotan gure ideia eta iritzien alde argudiatu beharrean egoten gara.
Iritzi artikulua iritzia emateko era hedatuta dugu. Gure iritzia, hedabideen bidez,
jendaurrean agertzeko modu bat da.

 IRITZI artikulua planifikatzen.

1. Lehenengo erabakia: informazioa aukeratu


Idazten hasi aurretik, garrantzitsua da gaiari buruzko informazioa bilatzea. Batzuetan gaia
ezagutzen dug edota iritzi sendoa dugu; beraz, tesia argi dugu. Hala ere, defendatzeko
informazioa bilatu behar dugu. Besteetan, informazioa tesia agertzeko zein defendatzeko
bilatu behar dugu.
Bilaketa egitean,argi izan behar dugu zer bilatzen ari garen: tesia, argudioak edo biak.

2. Erabakia: egitura eman.


Iritzi artikulua antolatzeko orduan bi eratako egituren artean analitikoa ohikoena
izaten da:
 Arazoa eta tesia
 Tesiaren aldeko argudioak
 Beste tesien kontrako argudioak
 Azaldutakoaren laburpena eta ondorioa
Egitura induktiboa aukeratzen baduzu, lehenengoz arazoa azalduko duzu, gero
argudioak (kausak+ondorioak) eta hortik tesia (iritzia, proposatutako konponbidea)
ondorioztatuko duzu.

3. Erabakia: erregistroa aukeratu.


Iritzi artikulu batean erabiliko dugun erregistroa formala izango da. Hala ere, formaltasun
maila handiagoa edo txikiagoa izango da irakurleen arabera. Hau da, zientzia aldizkari
bateko artikulua askoz formalagoa eta teknikoagoa izango da egunkari batekoa baino..
Erregistro formala:

 Iritzi artikulua idazten.


1. 1 urratsa: arazoa eta tesia
Sarrerako paragrafoa idaztean, lehen esaldian arazoaren aurkezpena egingo dugu.
Hurrengo esaldietan, arazoari buruzko zehaztasunak eta azken esaldian tesia
aurkeztuko dugu. Adibidez:
o Arazoa: Uda honetan nabaritu ahal izan dugunez, gure hirian trafiko arazo
handiak ditugu.
o Tesia: Argi dagoena hau da: hirian ditugun aparkaleku publikoak, oso
garestiak izateaz gain, ez dira nahikoak bisitari guztian hirian hartzeko.
2. urratsa: tesiaren aldeko argudioak
Lehen aipatutako arazoari buruzko aipamena egiteko anaforak erabiliko ditugu:
o Aipatutako arazoa
o Une horietan
o Esaldiak lotzeko hainbat lokailu erabiliko ditugu:
o Zer esanik ez,
o Kontuan izan behar dugu
o Ondorioz,
3. Urratsa: Azaldutakoaren laburpena. Ondorioa
 Azken paragrafoan esandako guztiaren sintesia egingo dugu
o Arazoaren laburpena: Udan bereziki, nahiz urte osoan zehar, hiriak dituen
trafiko arazo hauengatik eta lurraldeko biztanleei zerbitzu egokiak
eskaintzeko duen betebeharragatik.
o Tesiaren birformulazioa : Agerian utzi nahi dut hiriburuan aparkaleku gehiago
egiteko beharra.
 Iritzi artikulua berrikusten.
Begira ezazu orain arte idatzitako zirriborroa eta aldatu beharrekoa, aldatu.:
o Artikulu baten formatua / itxura al du?
o Idazkera ulergarria al da?
o Marjinak ondo gordetzen al dituzu?
Irakurri orain arte idatzitakoa eta zuzenketak egin:
EDUKIA
o Erabili ditugun tesia eta argudioak egokiak dira gaia garatzeko?
o Informazioa ondo egituratuta al dago?
PARAGRAFOAK
o Tesia eta argudioak ondo antolatuta al daude paragrafo ezberdinetan?
o Informazio atalek hurrenkera logikoa al dute?
o Paragrafo bakoitzak argudio bat garatzen al du?
ERREGISTROA ETA ESTILOA
o Erregistroa eta estiloa funtsa ematen al diote iritziari?
o Erregistro aldaketak gertatzen dira testuan zehar?
ESALDIAK
o Esaldi laburrak eta ulergarriak idatzi al dituzu?
o Esaldiak era argian lotu al dituzu, puntuazio eta lokailu egokian erabiliz?
o Esaldi mota ezberdinak erabili al dituzu, beti egitura berberak errepikatu gabe?
LEXIKOA
o Hitz ezberdinak erabili al dituzu, hitzak ez errepikatzeko?
o Hitz zehatzak eta egokiak idatzi al dituzu?
o Hitzak zuzen idatzita al daude?

You might also like