Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO

83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 1. orr.

II. ATALA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Zeanuriko Udala

Administrari lan poltsarako deialdirako oinarrien onarpena

Zeanuriko Udalak, 2018ko apirilaren 17 38. Alkatetza Dekretuz, hurrengoko ebazpena


hartu zuen:

AKORDIOA:
Lehena: Administrarirako Lan Poltsa bat sortzeko oinarriak onartzea.
Bigarrena: Oinarri horiek argitaratzea, hautaketa prozesuari hasiera emanez.
Zeanurin, 2018ko apirilaren 17an.—Alkatea, Eusebio Larrazabal Olabarri

ADMINISTRARI LAN-POLTSA OSATZEKO OINARRIAK

Lehenengo.—Deialdiaren xedea
Hautaketa-prozesua deitzen da, lehiaketa-oposaketa sistema askearen bidez, admi-
nistrari lan-poltsa osatzeko, C taldea, C-1 titulazio azpi-taldea 11, Lansariari dagokionez
Udaleko akordioaren 11. Mailako nivela 2. HE derrigorrezkoa.
Lan poltsaren iraupena lanpostua behin betiko hornitu arte edo beste lan poltsa bat
egin artekoa izango da, beti be gehinez 4 urte.
Bere funtzioak hurrengokoak dira:
— Udal programazio kulturala proposatu eta/edo egitean parte hartzea.
— Kultura, Kirol, Hezkuntza, ongizate eta euskera arloetako dirulaguntzen tramita-
zioa eta diru baliabideen jarraipena egitea.
— Emakumea eta genero berdintasuna arloen jestioa, baita ere udalez gaindiko era-
kundeekaz hartu emonak.
— Hirugarren adinekoen arloaren jestioa.
— Udalak ematen dituen diru laguntzen jestioa eta dagokion batzordean parte hartzea.
— Udal lokalen erabileraren jestioa.
— Kultur eta jai batzordeetan parte hartzea.
— Herriko gazteria, adinekoen eta orokorrean herriko biztanleen eskaerak edo irado-
kizunak jasotzea.
— Herriko kirol eta kultur taldeen eskaerak eta iradokizunak jasotzea.
— Udalerrirako interesgarriak diran kultur ekintzak bilatzea.
— Bere arloko fakturen ikuskatzea.
— Herritarrei, bere arloko informazioa ematea, telefonoz edo aurrez aurre.
— Udaleko web orriaren mantenimendua eta jestioa.
— Administrazioa Orokorrean laguntza ematea, udalaren beharrizanen arabera.
eek: BAO-2018a083-(II-1877)
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 2. orr.

Bigarrena.—Hautagaiek bete beharreko baldintzak


1. Hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar
dira:
a) Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko herrialderen batena,
edo Europar Batasunak egindako nazioarteko hitzarmenak direla bide, eta Es-
painiak izenpetu baldin baditu, langileen zirkulazio askea ezarri daitekeen esta-
turen batekoa izatea. Parte hartu ahal izango dute, orobat, Europar Batasuneko
nazionalitatea dutenen ezkontideek, beti ere, legez bananduta ez badaude. Baita
haien eta ezkontideen ondorengoek ere, beti ere, baldintza hauekin: ezkontideak
legez bananduta ez egotea eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak izatea edo,
zaharragoak izanik, haien kontura bizitzea.
b) 16 urte eginda edukitzea eta derrigorrezko erretirorako adinik ez edukitzea.
c) Honako titulazioa izatea: Batxiler titulua edo lanbide heziketako bigarren gradua
edo baliokidea, edo berau lortzeko eskubideak ordaindu izana eskabideak aur-
kezteko epea amaitu baino lehen.
d) IT-Txartela Word oinarrizkoa titulua izatea eta IT-Txartela Excel oinarrizkoa.
e) Eginkizunak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
f) Estatuko, autonomia erkidegoetako edo tokiko administrazioetako zerbitzutik di-
ziplina-espediente bidez bereizita ez egotea; edota, kargu publikoak betetzeko
ezgaitasunik ez izatea epailearen ebazpenen baten ondorioz, edota funtzionario
kidegoa betetzeko edo lan-hitzarmeneko postuan zegoenean betetzen zituen
antzeko fun tzioak betetzetik apartatua edo ezgaitua izatea. Beste Estatu bateko
herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina
zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeko dago-
kionez.
g) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea,
herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan
indarrean dagoen araubidearen arabera.
2. Hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea
amaitu baino lehenago bete beharko dituzte baldintza guztiak, eta hautaketa-prozesu
osoan zehar bete beharko dituzte.
Hirugarrena.—Eskabideak eta onarpena
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidean, hautagaiek, eskatzen zaizkien oi-
narrietako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute. Eskabideak
behar bezala bete eta alkatetzari zuzenduta aurkeztuko dira Udaletxeko bulegoan (San
Isidro kalea, 10), betiere, behar den moduan beteta lan egunetako 20 eguneko epean,
deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta. Eska-
ri-orriak Zeanuriko Udaleko web orrian agertzen den eredu ofizialean beharko dira aur-
keztu: http://www.zeanuri.eus edo Udaletxeko bulegoan ere eskuratu ahal dira.
Urriaren 1eko, 39/20152 Legeak —Herri Administrazioen Administrazio Prozedura
Erkidearen Legeak— 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu daitezke
eskabideak.
Postetxez aurkeztutako eskabideak kartazal irekian aurkeztuko dira, Postetxeko fun-
tzionarioek data eta zigilua jarri diezaieten egiaztatu baino lehen.
Langilegaiek aurkezturiko informazio guztia fitxategi batean jasoko da, eta fitxategi
hori administrazio honetan edo lan-poltsa honetako datuak eskatzen dituzten adminis-
eek: BAO-2018a083-(II-1877)

trazio honetako hautespen prozesua kudeatzeko eta aldi baterako nahiz bitarteko langi-
leak izendatzeko besterik ez da erabiliko. Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua
abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta otsailaren
25eko 2/2004 Legean, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak
Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoan aurreikusitakoari lotuko zaizkio.
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 3. orr.

Eskabideetan honako agertuko da:


a) Datu pertsonal osoak.
b) Oposizio faseko probak zein hizkuntza ofizialetan egin nahi diren: euskaraz edo
gaztelaniaz.
c) Ezintasunen bat dutenek eskabidean eman beharko dute horren berri eta, hala
behar izanez gero, hautaprobak egiteko zer egoki tza pen tekniko behar dituzten
adieraziko dute.
d) Era berean, lehiaketa aldian baloratuko diren merituen inguruko datuak azaldu
eta zehaztu beharko dira. Ez dira baloratuko eskabidean zehazten ez diren me-
rituak.
Eskabideari hauxe gehituko zaio:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
b) Dagokion lanposturako eskatzen den titulazioaren fotokopia.
c) Euskarazko egiaztagiri edo tituluaren kopia, halaxe ezartzen baitu Euskal Autono-
mia Erkidegoko herri administrazioen euskararen erabilera arautzen duen apirilaren
15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluak. Egiaztagiri edo kopia honen bidez lan-
postuari dagokion 2HE, baliokideren bat edo gorengo baten jabe dela egiaztatzen
da. Agiria indarrean egon beharko da oinarri hauek argitaratzen Bizkaiko Aldizkari
Ofizialean argitaratzen direnean.
Bestalde, interesatua hautaketa prozesuetako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko
IVAP-ek antolatzen dituen prozesu bateratuetara aurkeztu beharko da eta bertan ziurtatu
2H.E.
d) Deialdian parte hartzeko eskatzen diren IT txartelen egiaztatzea.
e) Eskabidean aipatutako eta zehaztutako merituen agiri bidezko egiaztatzea.
Merituak egiaztatzeko alderdi hauek izango dira kontuan:
Administrazio Publikoetan eskainitako zerbitzuak dagokion erakunde gaituak eman-
dako ziurtagiri bidez egiaztatu beharko dira, hauek zehaztuz: lan egindako denbora tar-
tea, lan-jardunaren ehunekoa, betetako lanpostua eta egindako lanak.
Zeanuriko Udalean egindako zerbitzuak, eskabidean hala alegatu badira, ez dira do-
kumentu bidez egiaztatu behar izango, eta hautagaien espediente pertsonaletan ageri
diren datuen arabera baloratuko dira.
Empresa pribatuan egindako zerbitzuak Gizarte Segurantzak emandako «lan bizi-
tza» ziurtagiriaren bidez ziurtatu beharko dira.
Prestakun tza osagarria ikastaroa eman duen erakunde ofizialaren ziurtagiri bidez
edo lortutako tituluaren bidez egiaztatuko da. Bietan erakunde antola tzailearen izena,
ikastaroaren izena, eta ordu kopurua agertu beharko dira, eta ahal bada, hezkuntza
programa. Ez dira kontuan izango oinarri hauetan eskatzen den informazioa ematen ez
duten ziurtagiriak.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, alkatetzak, ebazpena emango du onartuta-
koen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzeko. Ebazpena Udaletxeko
iragarki taulan eta Udaleko honako web orrian argitaratuko da: www.zeanuri.eus.
Bazter utzitakoen kasuan, baztertzeko arrazoia zehaztu beharko da zerrendan eta
10 egun balioduneko epean, bazter geratzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izan-
go dituzte, eta, hala denean, egindako hutsak zuzendu edo agiriak erantsi. Erreklama-
zioak aurkezteko epea igarota, onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda onartu duen
agintariak erreklamazio horiek ebatziko ditu. Erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz behin
eek: BAO-2018a083-(II-1877)

behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da. Behin betiko zerrenda behin behineko ze-
rrenda argitaratu era eta modu berean argitaratuko da.
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 4. orr.

Laugarrena.—Epaimahaia
Epaimahaian honakoak egongo dira: Presidentea, Idazkaria eta hiru bokal.
Epaimahaiak egoki baderitzo, aholkulari espezialistak eduki ahal izango ditu bere
kideei laguntza emateko. Aholkulariok bere espezialitate teknikoetara mugatuko dute
jarduna, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 31.3 artikuluan ezarrita-
koarekin bat etorrita, aholkuak eta laguntza teknikoa eskainiko dute beren espezialiate
teknikoetan eta hitzarekin baino botorik gabe jardungo dute.
Epaimaihaiko kideek ezin iziango dute parte hartu prozeduran, eta halan jakinaraziko
dizkiote udal buruari, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoko Erre-
gimen Juridikoa arautzen dauenaren 23. artikuluan jasotako kasuren bat gertatzen bada.
Aurreko kasuetako bat gertatzen denean hautagaiek epaimahaikideak errefusatu ahal
izango dituzte, betiere aipatutako legearen 24. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Epaimahaietako titularrek, epaimahaiburuak, idazkariak eta gainerako kideek, beren
ordezkoak izango dituzte; ezin izango da kargua eskuordetu eta epaimahaia ezin izango
da eratu eta ezin izango du jardun, gutxienez, kideen erdiak titularrak zein ordezkoak
baino gehiago ez badaude.
Epaimahaiko kide guztiek izango dituzte hitza eta botoa, idazkariak izan ezik, honek
ez baitu botorik edukiko. Bertaratutakoen botoen gehiengoz hartuko dira erabakiak eta
hainbanaketa egonez gero, epaimahaiburuaren botoak erabakiko du.
Gaixotasun bat edo hutse giteren bat egonez gero, eta orokorrean, pisuzko arrazoi-
ren bat dagoenean, organo kolegiatuko kide titularren lekuan ordezkoak arituko dira.
Hutsegite, gaixotasun edo bestelako arrazoi legalen bat gertatzen bada, presidentearen
ordez bere ordezkoak jardungo du eta, ordezkoak ezingo balu, hierarkia, antzi natasun
eta adin handieneko epaimahaikidea arituko da. Idazkariaren aldi baterako ordezkape-
na, etorri ezin delako edo gaixorik delako, bere ordezkoak beteko du edo, hala ez balitz,
idazkariaren beraren akordio bidez egingo da.
Epaimahaiak oinarri hauek aplikatzean sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu
eta deialdia behar bezala garatzeko beharrezko diren erabakiak hartuko ditu.
Epaimahaiek izango dituzten titular eta ordezkoen izen-deituren zerrenda argitara-
tuko da, behin behineko baztertu eta onartuen zerrendekin batera, alkate-udalburuak
halaxe izendatu eta gero.
Komunikazio eta bestelako gora beheretarako, hauxe izango da Epaimahaiaren hel-
bidea: Zeanuriko Udala, San Isidro 10.

Bosgarrena.—Hautaketa-prozesuaren hasiera eta garapena


Oposiziogileak deialdi bakarrean deituko dira. Azterketara deitua izan baina aurkezten
ez diren oposiziogileak ariketa horretan parte hartzeko eskubidea galduko dute. Arau bera
aplikatuko zaie edozelako ariketa derrigorrezko egitera ariketa hasi ostean agertuko dire-
nei da nahitaezko ariketak egiten hasiak direnean. Borondatezko probak egitera aurkeztu
ezean edo berandu azalduz gero, proba horiek egiteari uko egin zaiola ulertuko da.
Epaimahaiak edozein unetan eskatu diezaieke hautagaiei behar den moduan identi-
fikatu daitezen. Honekin lotuta, ariketa guztietara nortasun-agiria eraman behar da, edo
epaimahaiak identifikatzeko egokitzat jotzen duen beste edozein agiri (pasaportea, gi-
dabaimena).
Hautaketa-prozesuaren edozein unetan, epaimahaiak jakinez gero hautagairen batek
deialdiko baldintza guztiak betetzen ez dituela, hautagaia baztertuta utziko du, entzunaldia
egin ondoren, eta honen berri emango dio egun berean hautaketa-prozesurako deialdia
egin duenari.
eek: BAO-2018a083-(II-1877)
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 5. orr.

Seigarrena.—Hautaketa-prozesua
Oposaketa fasea: 60 puntu.
Oposaketa faseak honako froga hauek izango ditu:
Oposaketa-aldiak ariketa bat izango du, derrigorrezkoa eta baztertzailea:
— Lehenengo ariketa: Gaitegiko gairen bat garatuko da idatziz edo/eta gaitegiko edo-
zein gairi buruzko galdeeran galdetegiari erantzun beharko zaio. Derrigorrezkoa
eta baztertzailea hautagai guztientzat.
Ariketa honegatik, gehienez ere, 30 puntu emango dira. Ariketa gainditzeko, gutxie-
nez, 15 puntu atera behar dira.
— Bigarren ariketa: Ahozkoa. Ariketa praktiko bat edo batzuk, lan-postuan aritzeko
behar diren abileziak neurtzeko. Derrigorrezkoa eta baztertzailea hautagai guz-
tientzat. Ariketa honekin hautagaia lanpostuaren perfil teknikoari egokitzen ote den
neurtu nahi da. Ariketa honetan, gehienez ere, 20 puntu lortu ahal dira. Ariketa
gainditzeko, gutxienez, 10 puntu atera behar dira.
Epaimahaiak, hala balegokio, aldatu egin ditzake azterketen ordena eta erabaki de-
zake, baita ere, egun berean azterketa bat baino gehiago egitea.
— Hirugarren ariketa: Idatzizkoa. Idatzi bat euskeraz garatu beharko da, epaimahaiak
proposatuko gai bati buruz. Ariketa derrigorrezkoa izango da baina ez baztertzai-
lea. Ariketa honegaz gehien 10 puntu lortu ahal izango dira. Lehiaketa fasea: 12
puntu.
Ez dira baloratuko merituak aurkezteko epe barruan alegatu ez diren merituak, ezta
epe barruan aurkeztu arren gerora egiaztatu ez diren merituak. Eskari-orriak aurkezteko
epea amaitu aurretik aurkezturiko merituak baino ez dira kontuan hartuko.
Lehiaketa fasea ez da baztergarria izango, eta ez da kontuan hartuko oposaketa
faseko azterketak gainditzeko.
Lehiaketa fasean hautagaiek zehazturiko eta egiaztaturiko merituak neurtuko dira.
Hautagai bakoitzari eranskinean zehazturiko baremoaren araberako puntuak emango
zaizkio.
Zeanuriko Udalaren Administrazioan (edo administrazio honen mendeko sozietate
publikoetan) eskainitako zerbitzuak alegatu egin beharko dira, baina interesdunek ez
dituzte ziurtatu behar izango. Horiek ofizioz hartuko dizkio kontuan Administrazio ho-
rrek. Gainontzeko Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak, horietako bakoitzak
helburu horretarako jarritako ereduaren arabera ziurtatuko dira. Edozein kasutan, lan
egindako epeak zehaztu beharko dira, aldi horiek erreferentzia egiten dieten Kidegoa
edo Eskala, Azpieskala eta Maila edo Kategoria adieraziz.
Deialdi honetako meritu-baremoa honako hau da:
a) Formazioa: Gehienez 12 puntu.
— Arlo hauetako formakuntza edo hobekuntza ikastaroak Kultura, Aisialdia, Komuni-
kazioa, Dinamizazio Sozio-kulturala eta Ikuskizun Publikoak, prestakuntza zentro
ofizialek emandakoak, homologatuak edo prestigio aitortutakoak, 200 ordukoak
edo gehiagokoak: 6 puntu ikastaro bakoitzeko.
— Arlo hauetako formakuntza edo hobekuntza ikastaroak Kultura, Aisialdia, Komuni-
kazioa,Dinamizazio Sozio-kulturala eta Ikuskizun Publikoak, prestakuntza zentro
ofizialek emandakoak, homologatuak edo prestigio aitortutakoak, 100 eta 199 ordu
artekoak: 4 puntu ikastaro bakoitzeko.
— Arlo hauetako formakuntza edo hobekuntza ikastaroak Kultura, Aisialdia,Komuni-
eek: BAO-2018a083-(II-1877)

kazioa, Dinamizazio Sozio-kulturala eta Ikuskizun Publikoak, prestakuntza zentro


ofizialek emandakoak, homologatuak edo prestigio aitortutakoak, 50 eta 99 ordu
artekoak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.
Ez dira aintzat hartuko 50 ordu baino gitxiagoko ikastaroak.
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 6. orr.

b) Lan–esperientzia
1. 0,1 puntu emango da hilabete bakoitzeko, gehienez ere 6 puntu, Administrazio
Publikoan egindako zerbitzuak, oinarrietan adierazten diren funtzio edo antze-
koetan, lan-hitzarmeneko kontratuaz zein funtzionario moduan.
Herri Administrazioa esaten denean, abenduaren 26ko 70/1978 Legeak bildurikoak
sartzen dira, hau da, herri administrazioetan egindako zerbitzuak aitortzen dituen legeak
biltzen dituenak.
2. 0,1 puntu emango da hilabete bakoitzeko, gehienez ere 5 puntu, empresa pri-
batuan egindako zerbitzuak, oinarrietan adierazten diren funtzio edo antzeokoak
burutzen.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindakoak baino ez dira baloratuko,
dedikazioaren arabera.

Zortzigarrena.—Gaindituen zerrenda
Behin betiko sailkapen-ordena egiteko kontuan hartuko dira oposaketa aldian eta
lehiaketa aldian lortutako puntuazioak.
Berdinketarik gertatuez gero, sailkapena hurrengo irizpideekin jarriko da:
1. Ahozko proban puntu gehien izatea.
2. Idatzizko proban puntu gehien izatea.
Azterketa bakoitzari buruzko puntuazioak Udaletxeko iragarki taulan eta webean ar-
gitaratuko dira.
Oposizio-aldiko azken ariketa egin ostean, eta, egonez gero, lehiaketa-aldia amai-
tuta, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du, lortutako puntuazioaren
arabera. Zerrenda horiek osatu ondoren, Udaletxeko iragarki taulan eta webean argita-
ratuko dira.
Hautaketa-prozesuko onartuen zerrendak baliagarriak izango dira aldi baterako fun
tzionario moduan izendatzeko, betiere, araudiak aurreikusten dituen balizkoak ematen
badira. Onartu guztiak aldi baterako zerbitzuak eskaintzeko lan-poltsetan sartuko dira
Udalak erabiltzeko.

Bederatzigarrena.—Gorabeherak
Deialdia, bere oinarriak eta oinarriotatik zein epaimahaien jardunetatik datozen admi-
nistrazio-egintza guztiak aurka ditzakete interesdunek, beti ere Administrazio Publikoen
Prozedura Administratiboa arautzen dauen Legeak jasotako kasu eta moduetan.

Hamargarrena.—Lan poltsa erabiltzeko irizpideak


Prozesu honen ondorioz ateratzen den lan poltsa Zeanuriko Udaleko eta bere sozie-
tate publikoetako administrari lanpostu hutsak, ordezkapenak eta programako kontra-
tuak betetzeko erabiliko da.
Lanpostuak eslei tzeko prozedura honako hau izango da:
Beti, lan egiteko moduan dagoen lehen hautagaiari deituko zaio lehenik.
Lan eskaintza bakoitzeko 3 dei egingo dira gehienez, egun berean. Deiak erantzuten
ez badira, hurrengo hautagaiari deituko zaio.

Hamaikagarrena.—Froga aldia
Bi hilabete iraungo dauen praktika aldia ezartzen da. Praktika aldia etenda geratuko
da aldi baterako ezgaitasun, amatasun, aitatasun eta ume hartze edo harrera lizentziak
eek: BAO-2018a083-(II-1877)

ematen direnean.
BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO
83. zk. 2018, maiatzak 02. Asteazkena 7. orr.

GAIAK
1. Apirilaren 2ko Toki Administrazioen Jardunbiderako Oinarrien Lege Arautzailea.
II. Tituloa.
2. Administrazio Publikoen Prozedura Administratiboa arautzen dauan 39/2015,
urriaren 1eko Legeak: Atariko tituloa eta IV. Tituloa.
3. 1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeeetako Biztanleria
eta Lurraldearen Demarkazioa arautzen dauena: II. Tituloko, I-II Kapituloak.
4. EAE Jendeaurreko ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko
10/2015 Legea: jendeaurreko ikuskizunen eta jolan jardueren antolakuntza: I, II, III Titu-
loak.
5. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legea. Botere
publikoen jarduera zuzendu behar duten printzipio orokorrak. Berdintasun planak.
6. Kultur proiektuetarako instituzioak emandako dirulaguntzak: Eusko Jaurlaritza
eta Bizkaiko Foru Aldundia.
7. Animazio soziokulturalare esparruko plan, programa eta proiektuak diseinatzea
eta dinamizatzea. Herriko jaien dinamizazioa. Zeanuriko tradizio eta jai nagusiak.
8. Udala eta kultur elkarteen arteko erlazioa. Organoak eta eskumenak. Burutzen
dituzten ekintzak.
9. Eskualdeko gazteriari zuzendutako ekipamendu, zerbitzu eta jarduerak.

eek: BAO-2018a083-(II-1877)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA

You might also like