Izen Motak Laburpena

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 5

4.

UNITATEA
GRAMATIKA

IZEN MOTAK

Konkretuak Abstraktuak
Zentzumenen bidez hauteman daitezkeen Zentzumenen bidez hauteman ezin daitezkeen
izakiak edo objektuak izendatzen dituzte. ideiak, sentipenak edo sentimenduak
Adibidez: lagun izendatzen dituzte. Adibidez: poz

Bizidunak Bizigabeak
Izaki bizidunak izendatzen dituzte. Izaki bizigabeak izendatzen dituzte.
Adibidez: haur Adibidez: autobus

Arruntak Bereziak
Pertsonak, tokiak, animaliak edo objektuak Pertsona, toki, animalia edo objektu jakinak
izendatzen dituzte, zein diren zehaztu gabe. izendatzen dituzte, beste batzuetatik bereiziz.
Adibidez: herri Adibidez: Zeanuri

Jarduerak
1. Lotu zutabe biak, kontuan hartuz zer dagokion.

txakur - kate Arrunta - Berezia

neska - Mireia Konkretua - Abstraktua

jertse - leuntasun Biziduna - Bizigabea

2. Idatzi zure koadernoan izen arrunt hauetako bakoitzari dagokion izen berezi bat.

planeta: ____________________________ hiria: _____________________________


herrialdea: __________________________ itsasoa: ___________________________
pertsona: ___________________________ kantaria: __________________________
katua: ______________________________ herria: ____________________________
eskualdea: __________________________ idazlea: ___________________________

3. Sailkatu izen hauek, kontuan izanik konkretuak ala abstraktuak diren.

tristura – txakurra – ura - lasaitasuna – zapata


ziurtasuna – arrosa – samina – landarea
patata – larridura – kanpaia – papera
4. Idatzi esaldi bana izen abstraktu hauetako bakoitzarekin.
 alferkeria: _______________________________________________________________
 lasaitasun : ______________________________________________________________
 ausardia: _______________________________________________________________
 jakituria: ________________________________________________________________
 askatasun: ______________________________________________________________
 lotsa: __________________________________________________________________

5. Osatu esaldi hauek koadroko izenekin, eta esan bizidunak ala bizigabeak diren.

kolore – ama – arrain – liburu


musikari - istripu

 Urpekaritza-ikastaroa egin genuenean, koloretako ______________ ugari ikusi genituen.


 Orkestrako ______________ emanaldi ederra eskaini zuten musika-astearen barruan.
 Azaroan pagadiak eta hariztiak milaka ______________ janzten dira.
 Auto-pilaketa ugari egon dira euriak eragindako ______________ direla eta.
 Noiz itzuliko dizkidazu irakurtzeko utzi nizkizun ______________ biak?
 Atzo etorri behar zuen ______________ bidaiatik, baina hegaldia atzeratu egin omen da.

6. Bilatu letra-zopa honetan honako izen hauek:


H O S T O
S A G R P
 Izen berezia: ibai baten izena.
 Izen biziduna: etxeko animalia baten izena. K A T U I

 Izen arrunta: gozoki biribil baten izena. U L I U L


 Izen konkretua: zuhaitzen atal baten izena. D E B A A
R W O A P
I F G E P

ORTOGRAFIA
Puntuazio-ikurrak: Harridura-ikurra (!) eta galdera-ikurra (?)
Harridura-ikurra (!):

Esaldian harridura, poza edo beste sentimenduren bat adierazten duela erakusten du.
Harridura-ikurra (!) harridura-perpauseko azkenengo hitzaren ostean idazten da, eta ez da
punturik idazten haren atzetik.

Galdera-ikurra (?):

Esaldiak galdera bat egiten dela adierazten du. Galdera-ikurra (?) galde-perpauseko azken
hitzaren ondoren idazten da, eta ez da punturik idazten haren atzetik.
Jarduerak

1. Sailka itzazu esaldi hauek erabilitako ikurraren arabera, eta esan zer perpaus mota
diren.
 Baina zer diozu, etxera eraman duzula kalean aurkitutako txakurra! _________________
 Noiz itzuliko dira zure lehengusuak eta osaba-izebak Kaliforniatik? __________________
 Telebista ikusten ala lozorroan ote dago zure aitona? _____________________________
 Ezta pentsatu ere! Nik gaur ez dut jaitsiko zakarren poltsa! ________________________
 Egingo ote du elurrik Gabonak baino lehen? ____________________________________

2. Idatzi adierazpen-perpaus hauek galde-perpaus gisa. Egin beharrezkoak diren


aldaketak.

 Peru eta Nerea ere etorriko dira larunbateko mendi-irteerara.


______________________________________________________________________
 Artzainak bailarara jaisten ditu ardiak udazkenean.
______________________________________________________________________
 Zuriñek antzeztuko du Ofeliaren papera.
______________________________________________________________________
 Peru Urrutiak hiru liburu aurkeztuko ditu Durangoko Azokan.
______________________________________________________________________

3. Idatzi adierazpen-perpaus hauek harridura-perpaus gisa. Egin beharrezkoak diren


aldaketak.

 Datorren hilean zirkua dator gure herrira.


______________________________________________________________________
 Irakasleak beti egiten dit neuri lehendabiziko galdera.
______________________________________________________________________
 Aitorrek ekarri ditu berriro ere bideo-jolasak eskolara.
______________________________________________________________________
 Azukreari buruzko esperimentua oso ondo egin genuen.
______________________________________________________________________

4. Idatzi galde-perpausak harridura-perpaus gisa, eta harridura-perpausak, galde-


perpaus gisa.
 Parte hartuko al du Saioak Behobia-Donostia lasterketan?
______________________________________________________________________
 Gure kontura liburuak itzultzea. Ez genuen besterik behar!
______________________________________________________________________
 Ez da hobe izango denok jolastokira atera gaitezen?
______________________________________________________________________
 Azkenean, etorri dira trikitilariak! _____________________________________________
5. Diktaketa prestatzeko, erreparatu harridura eta galdera-ikurrei. Gogoan izan ikur
horien ostean ez dela punturik idazten.

Hau da hau sargorioa! Izerditan blai gaude denok autobusean, buruan galdera bera dugula.
Noiz demontre helduko ote gara zorioneko hondartzara? Baina oraindik bero gehiago
pasatuko omen dugu; izan ere, irakasleak esan digu autobusa gelditzen den tokitik bi
kilometro egin beharko ditugula oinez. A zer zalaparta sortu den esan eta batera!
Gutxiagorako ere ez zen, ezta?

LEXIKOA

Eguraldiaren eremu semantikoa


Gogoratu eremu semantikoa hitz multzo bat dela, gairengatik edo esanahiarengatik harreman
duten hitzez osatua.

Erreparatu hitz-multzo honi:

Hitz horiek elkarrekin lotzen dituen ezaugarriren


bat dute; hain zuzen, gai berari erreferentzia elurte mendebal
egitea: eguraldia
ilunabar ekaitz uda

mendebal
Jarduerak

1. Sailkatu izen hauek, kontuan hartuta beroarekin edo hotzarekin duten harremana.

sargori – kaskabar – ihintz – elur - lanbro

2. Haizeek, nondik datozen, izen bat edo beste izaten dute. Begiratu hiztegian eta ea
asmatzen duzun nondik jotzen duten haize hauek:

 Eguzki-haize: ___________________________________________________________
 ipar-haize: _____________________________________________________________
 enbata: ________________________________________________________________
 mendebal: ______________________________________________________________
 gaztelaize: ______________________________________________________________

3. Lotu izen eta aditz hauek:

zerua putz egin


Hobeto Txarrago
negua argitu
blai-blai kalatuta
haizea hoztu
haize-orratz beleta
egurastu aireatu
eguraldi haserrea eguraldi txarra
zaparrada txaparroi
4. Osatu definizio hauek hitz egokiekin:

 __________________ da eguna argitzen hasten den unea.


 __________________ da gaueko lehenengo ordua.
 __________________a eguzkia sartu eta berehalako argi ahultzea.
 __________________ da eguzkiak zeruan hartzen duen punturik gorena.

5. Igarri eguraldiarekin zerikusia dute igarkizun hauen erantzunak:

Maindire bat, harizkoa ez;


guztia estaltzen du eta ura ez.

Aita zabala, bera arina;


batzuetan zaratatsu, askotan negartsu.

inoiz ikusten ez, eta nonahi firi-firi


inola harrapatzerik ez, eta bera gabe ezin bizi.

You might also like