Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 75

HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

AKROSPORTA
ETA MIMOA

MIREN CASADO REZOLA


Marrazkilaria: Belatz

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

UNITATE DIDAKTIKOA

Izenburua AKROSPORTA ETA MIMOA

Maila LMH 3 Saio-kopurua 10

Lantzen diren ekintzen dominioa (morez)

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-ekintzak

Justifikazioa

Unitate didaktiko honetan, adierazpen- eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa lantzen da
—seigarrena sailkapenean—. Dominio horren helburua da ikasleek gorputza berez
(naturaltasunez) edota berariaz erabiltzea, bai komunikatzeko, bai emozioak, sentimenduak eta
mezuak adierazteko.
Dominio hori lantzeko, hainbat adierazpen-erregistro (gorputza, keinu-hizkuntza, ahozko
komunikazioa, dantza…) eta adierazpen-baliabide (erritmoak, lekualdatzeak, espazioak, rolak,
irudiak...) dituzten ekintza motorrak egingo dira.
Akrosporteko giza irudiak eta giza piramideak lantzeko jarduerak proposatuko zaizkio ikasleari,
eta, horiekin batera, baita adierazpena eta sormena lantzen dituzten mimo-jarduerak ere. Horrela,
gorputza erabilita, irudiak imitatuz eta esperimentatuz, pixkanaka-pixkanaka sormena garatu eta
mugimenduak eta figurak sortuko ditu ikasleak. Imitatzaile izatetik sortzaile izatera igaroko da.
Horretarako, honako rol hauek esperimentatu beharko ditu: sortzailearena, antzezlearena,
epailearena edota ikusle kritikoarena.
Lantzen diren jarduerek adierazpen- eta arte-ekintzetarako gaitasuna garatzen laguntzen dute;
hau da, hizkuntza-komunikaziorako eta keinu bidezko komunikaziorako gaitasuna garatzen dute,
batez ere besteekin komunikatzeko, emozioak eta gogo-aldarteak adierazteko eta nor bere
buruarekin gustura sentitzeko gaitasuna. Halaber, oso ekintza aproposak dira ikasle guztien
parte-hartzea eta elkarlana bultzatzeko, adina eta sexua kontuan hartu gabe. Horrez gain, ekintza
horien bidez, ikasleari denbora librea betetzeko eskaintza zabalduko diogu.
Mimoak ikasleei emozioak eta sentimenduak adierazteko estrategiak eskaintzen dizkie, besteekin
gorputz bidezko komunikazioa errazteko eta, aldi berean, barneko korapiloak askatzeko
estrategiak. Ikaskideen aurrean egin beharreko akrosporteko eta mimoko ekintzei esker, lotsa
gaindituko dute eta jendaurrean aritzeko beldurra uxatzea lortuko dute. Modu horretan,
etorkizunean kultura artistikoa errazago ulertu, balioetsi eta kritikatuko duten ikasleak izango dira.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 1


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Problema-egoera

Testuingurua

Ikasleak oso ohituta daude eskatzen zaizkien gauzak erreproduzitzen. Askotan ez


dute beren sormena erabiltzeko aukera izaten, eta beren barneko sentimenduak eta
bizipenak ez dituzte ateratzen. Akrosporta ekintza erakargarria da ikasleentzat.

Arazoa

Gai izango ginateke Akrosporta eta Mimoa konbinatuz istorio bat antzezteko?

Xedea

Koreografia bat sortzea taldean eta besteen aurrean antzeztea, Akrosporteko giza-
irudi eta giza-piramideez baliatuz, eta Mimoaren teknikak erabiliz.

Helburuak

Unitate didaktikoaren garapenean zehaztuak.

Ataza

Akrosporta eta Mimoa erabiliz istorio bat sortzea eta antzeztea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 2


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Helburuak eta ebaluazioa

Ebaluazio-irizpideak
Helburu didaktikoak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak
(HEZIBERRI)

Akrosporteko giza irudi eta giza piramideak


egiteko pausoak errespetatzen ditu.
Akrosporteko giza irudi eta giza Zamariaren, arinaren eta laguntzailearen rolak
piramideak eta mimoko ekintzak ezagutzen eta onartzen ditu. Hasierako ebaluazio-orria
taldean egitea eta lotzea, 7. Talde-konposizioak
Akrosporta eta mimoa lotzen ditu taldeko
musikaren erritmoa errespetatuz. sortzea ikaskideekin lan
koreografia batean.
eginez, gorputzaren Lorpenen jarraipen-orria
adierazpen-bitartekoak Taldeko koreografia egiteko musikaren
erabiliz, eta estimulu erritmoa errespetatzen du.
Autoebaluazio-orria
musikalak, plastikoak edo Mimoen gorputz-hizkuntza erabiltzen du,
hitzezkoak abiapuntutzat sentsazioak eta emozioak adierazteko.
Adierazpen-asmoekin edo asmo hartuta. Koebaluazio-orria
artistikoekin mimoen gorputz- Mimoen teknikak taldean erabiltzen ditu,
hizkuntza eta akrosporteko akrosporteko egiturak lotzeko.
egiturak erabiltzea, sentsazioak, Akrosporteko irudiekin eta piramideekin
emozioak eta egoerak errealitateko elementuak irudikatzen ditu.
adierazteko eta interpretatzeko.
Akrosporteko egiturekin eta mimoko ekintzekin
istorio bat osatzen du.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 3


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

4. Jarrera aktiboak izatea,


egoera fisikoa oro har
hobetzeko, eta jarduerak
egitean kontuan hartzea Akrosporteko konposizioak eta mimoko
norberaren gorputzaren eta jarduerak proposatzen ditu eta sortzeko
iniziatiba erakusten du.
mugimendu-gaitasunaren
Jarduera fisiko guztiak egitean aukerak eta mugak. Hainbat rol onartzen ditu.
nor bere buruarekin eta besteekin
jarrera arduratsua izateko prest 6. Norberaren ahalegina eta Jardueretan, lotsa gainditzen du eta
agertzea. taldearekin ezartzen diren naturaltasunez parte hartzen du.
harremanak identifikatzea Akrosporta egiteko norberaren, besteen eta
jolasen eta kirol-jardueren inguruaren segurtasun-neurriak errespetatzen
oinarrizko balio diren ditu.
aldetik, eta haiekin bat
jokatzea.

8. Jokabide aktiboak izatea,


ariketa fisikoak Jarduera fisikoa egiteko arropa eta oinetako
Jarduera fisikoa egitean egokiak erabiltzen ditu.
osasunerako duen balioa
ekipamenduari eta higiene-
aintzat hartuta, gorputza eta Jarduera fisikoa egitean, osasuna eta higienea
ohiturei erreparatzea, bizi-ohitura
jarrera- nahiz elikadura- zaintzen ditu.
osasungarriak finkatzen eta
autonomia izaten laguntzeko. ohiturak zaintzeko interesa Hausnartzeko tartean, taldean era positiboan
izatea. eragiten du eta kritika eraikitzailea egiten du.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 4


LAUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA MIMO-AKROSPORTA

Edukiak

• Akrosporta adierazpen-baliabide gisa


• Giza irudiak akrosportean
• Giza piramideak akrosportean: binakakoak, hirunakakoak, launakakoak, talde handikoak
• Akrosporteko segurtasun-neurriak
• Giza irudien eta giza piramideen arteko loturak (trantsizioak)
• Mimoen gorputz-adierazpena: keinuen eta mugimenduen bidezko gorputz-adierazpena
• Koreografiak: akrosportaren eta mimoaren arteko lotura
• Emanaldia: denboraren eta espazioaren antolaketa
• Talde-hausnarketa: kritika eraikitzailea
• Emozioak aztertzea: emozioen kontzientzia hartzea eta autoerregulazioa
• Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa
• Errespetua: norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta
materialarekiko
• Osasun- eta higiene-ohiturak

Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko honek jarraipena eman nahi dio Lehen Hezkuntzako 2. mailan egindako Zirkua
unitateari. Hortaz, zirkuan landutako trebeziek eta adierazpen-baliabideek modu nabarmenean
lagunduko diete ikasleei, akrosporta eta mimoa lantzeko proposatutako jarduerak egitean.
Unitate didaktiko honetan, adierazpen- eta arte-ekintzen dominioa lantzeko, ikasleek, gorputz-
adierazpenaren bitartez, gorputza berez edo berariaz erabiliko dute. Dominioaren ardatz
metodologikoak bi zutabe nagusi izango ditu: komunikazioa eta adierazpena.
Unitateak dituen helburuak lortzeko, jarduerak era progresiboan daude antolatuta saioz saio.
Ikaslea imitatzaile izatetik sortzaile izatera bultzatuko duten jarduerak eta jolasak proposatuko
dira. Beren burua askatzeko eta gorputza sentitzeko aukera emango diete ikasleei, eta irakasleak
haien premien arabera egokituko ditu jarduerak. Saioak gimnasioan egingo dira; jendaurreko
emanaldiak, berriz, antzezlekuan edo, horren faltan, antzezleku bihur daitekeen edozein
espaziotan egingo dira.
Unitatean zehar, gelakideen aurrean erakustaldi txikiak egingo dira; izan ere, sortze-prozesuan,
ikasleak puntualki sortzen doazen hori besteei erakusteak garrantzi handia izango du. Prozesu
horretan, ikasleek hiru rol hartuko dituzte: sortzailearena, antzezlearena eta ikusle kritikoarena.
Unitatearen amaieran, jendaurreko emanaldia egingo da, ikastetxeko gainerako geletako ikasleen
aurrean edota gurasoen aurrean.
Ikasleek bikoteka edo talde txikitan lan egingo dute (3, 4 edo 5 pertsona), akrosporta taldean
egiteko ekintza baita. Mimoko ekintzetan, berriz, batez ere bikoteka lan egingo dute; izan ere,
bikoteka lan eginda, ikasle bakoitzaren esperimentazioa eta parte hartzea handia izango da.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 5


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Kalifikazio-adierazleak

Espezifikoak: % 55

Jokabide motorraren garapena

Orokorrak: % 45

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera baikorra

Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta materialarekiko)

Arreta

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 6


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Diziplina barneko oinarrizko konpetentziak

1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

• Pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adierazteko gorputz-adierazpena


erabiltzea.
• Gorputz-adierazpenarekin lotutako hiztegia ezagutzea eta erabiltzea.
• Jardueren praktikan aginduak ematea zein jasotakoak ulertzea eta interpretatzea.
• Jendartean hitz egiteko oinarrizko arauak ezagutzea eta erabiltzea.
• Nork bere ideiak era egokian azaltzea eta besteenak entzutea.
• Nork bere erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz azaltzea.
• Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

• Denboraren, espazioaren eta erritmoaren kontzeptuak aplikatzea.

3. Zientziarako konpetentzia

• Gorputzaren adierazpen-baliabideak eta mugimenduak ezagutzea eta errespetatzea.


• Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
• Aisialdia betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

4. Teknologiarako konpetentzia

• Ikus-entzunezkoekin lan egitean teknologia digitala era egokian erabiltzea.

5. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia

• Sentimenduak eta emozioak adierazteko modu positiboak ezagutzea, balioestea eta


erabiltzea.
• Taldean rol bakoitzari dagozkion funtzioak eta betebeharrak adostea.
• Inhibizioa eta lotsa gainditzeko estrategiak erabiltzea.
• Jolasen eta jardueren arauak errespetatzea eta betetzea.
• Gatazkak bideratzeko eta konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.
• Jarrera ez-baztertzailea izatea, aniztasuna balioestea eta lagunekiko errespetua izatea
inor baztertu gabe, gaitasuna, generoa, maila sozio-ekonomikoa edo jatorria edozein
dela ere.
• Nork bere ekintzen ondorioez hausnartzea.
• Elkarlana ulertzea eta era positiboan balioestea.
• Emozioak azaleratzea, horien kontzientzia hartzea eta autoerregulatzea.
• Besteei laguntza emateko prest egotea.
• Frustrazio-egoerei aurre egiteko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.
• Autonomia izatea.
• Zailtasunei aurre egiteko eta arduraz jokatzeko, jarrera positiboa izatea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 7


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

6. Arterako konpetentzia

• Gorputzaren adierazpen-baliabideak ezagutzea.


• Gorputzaren bidez ideiak edo sentimenduak adieraztea.
• Jarrera sortzailea izatea.

7. Konpetentzia motorra

• Egoera motorretan gorputzaren mugimendu-aukerez baliatzea.


• Emozioak, sentimenduak eta iritziak adierazteko gorputza erabiltzea.
• Ekintza-egoeretara etengabe egokitzea.
• Gorputz-adierazpena alderdi ludikotik lantzea.
• Sortzaile- eta antzezle-rola eta ikusle kritikoaren rola onartzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 8


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Oinarrizko zehar-konpetentziak

1. Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

• Hitzez aginduak eta gomendioak ematean, estrategiak adostean eta bizipenak,


emozioak eta pentsamenduak adieraztean, era autonomo, sortzaile eta eraginkorrean
aritzea.
• Gorputzaren adierazpen-baliabideak eta mugimendua ulertzea eta errespetatzea, eta
gorputzarekin adierazteko autonomia izatea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

• Gorputz-adierazpena erabiltzean norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak


ezagutzea, eta gorputzaren adierazpen-baliabideak ulertzea eta barneratzea
(pentsamendu analitikoa).
• Egindako praktikan, norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea
eta norbera erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
• Gorputzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea
(pentsamendu sortzailea).
• Ikasitakoa beste egoera batzuetan erabiltzen jakitea.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

• Saioaren bukaeran norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu


asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
• Taldean lan egiten ikastea: estrategiak adostea, helburu berarekin elkarlanean aritzea,
eta rol bakoitzari dagozkion funtzio eta betebeharrak onartzea.
• Jolas-arauak errespetatzea eta betetzea.
• Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.

4. Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

• Ekintza-arauak eta -printzipioak sortzea eta ikaskuntzan aurrera egiteko


proposamenak egitea.
• Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
• Egindako jarduerak ebaluatzea eta saioaren bukaeran hobetzeko proposamenak
egitea.
• Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.
• Erronka berrien aurrean erabakiak hartzeko gaitasuna lantzea.

5. Izaten ikasteko konpetentzia

• Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa erregulatzea.


• Norberaren jokabide morala erregulatzea.
• Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.
• Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz
jabetzea. Gorputzaren irudia erregulatzea.
• Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
• Norberaren kontzeptu eta estimu ona edukitzea.
• Nork bere erabakiak gero eta autonomia gehiagoz hartzea eta erabakitakoen gaineko
erantzukizuna onartzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 9


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Gorputz-Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz)

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere


1 buruarenganako konfiantza eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako
onuragarria izan dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat,


2
jolasa erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
3
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren
nolakotasunaren arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen
dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen


eta kirol-jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien
4
balioak errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta
herrikoiak praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


5 estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko


nahiz besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak,
6
higieneak, elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat
hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


7
dituzten proiektuak garatuz eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 10


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Saioen sekuentzia

Unitate didaktikoaren aurkezpena. “Energia-zurrupatzailea”. “Giza orekak”. “Bat,


1. saioa
bi, hiru, kolkoa bete diru!”. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Satorrak harrapatzera”. “Taldearen izen artistikoa”. Giza


2. saioa
piramideak esperimentatzea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Askatzailea”. Eusteak. Giza piramidea eta zapien


3. saioa
koloreak. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Piramideak egitea. Piramideak desegitea. Piramideei


4. saioa
eustea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Musikaren erritmoa eta adierazpena. Gustuko musika


5. saioa
aukeratzea. Koreografia labur bat prestatzea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Soka ikusezina”. “Hitz sekretua ispiluan”. Esaldiak


6. saioa
antzeztea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. “Emozioen sokak”. Gertaera bat antzezteko mugimenduak.


7. saioa
Istorio labur bat antzeztea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Istorio laburra. Istorio labur bat sortzea. Hausnartzeko


8. saioa
tartea.

Saioaren aurkezpena. Zapi bat eskuan edukita musikari jarraitzea. Koreografia


9. saioa
sortzea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Koreografia entseatzea. Koreografia erakustea.


10. saioa
Hausnartzeko tartea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 11


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

1. saioa

Norberak akrosportaren inguruan duen aurrezagutza identifikatzea.


Saioaren
Akrosportean norberaren gorputza orekatzen ikastea.
helburuak
Akrosporta elementu artistikotzat baliostea.

Non Gimnasioa

Koltxonetak, ikaslearen hasierako ebaluazio-orria (2. eranskina),


Materiala
autoebaluazio-orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Unitate didaktikoaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean eseriko dira, eta


irakasleak unitate didaktikoa aurkeztuko du.
Irakasleak akrosportaren inguruko hainbat irudi erakutsiko dizkie
ikasleei. Ondoren, hainbat galdera egingo dizkie (2. eranskina).
Horren ostean, ikasleek orri txiki batean idatziko dute gaiaren
inguruan dakitena labur-labur, eta unitatea gustukoa ote duten
edo ez adieraziko dute. Jarraian, irakasleak orri guztiak jasoko
ditu, eta bildutako informazioarekin taldearen ezagutza- eta
esperientzia-maila identifikatuko ditu.
Bukatzeko, irakasleak unitatearen helburua zein den zehaztuko
du, eta horretarako egingo diren jarduerak azaldu. Gainera,
higiene-ohiturak direla eta, unitate honetako saioetara galtzerdi
garbiak ekartzeko gomendatuko die ikasleei, ariketak galtzerdiak
jantzita egingo baitituzte; izan ere, kideen gainean jarriko dira
giza piramideak eraikitzeko.

2. jarduera “Energia-zurrupatzailea” Denbora 10 min

Ikasle bat harrapatzailea izango da, eta harrapatzaile hori


energia-zurrupatzailea izango da. Ukitzen duen kide bakoitza
energiarik gabe utziko du lurrean botata. Libre dagoen kide batek
energiaz bete dezake harrapatua, eskuetatik, eskumuturretatik
edo besoetatik ondo eutsiz. Energia ematen ari den pertsonak
lurrean dagoenari altxatzen lagunduko dio, mantso eta
mugimendu ziurraz. Lurrean dagoenak ezingo ditu oinak lekutik
mugitu guztiz altxatuta egon arte; altxatzen denean, energiaz
beteta, jolasera itzul daiteke berriro.
Harrapatzaileak 5 pertsona harrapatzen dituenean, bosgarren
hori jarriko da harrapatzaile-lanetan, eta harrapatzailea zena
iheslari bihurtuko da.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 12


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

3. jarduera “Giza orekak” Denbora 15 min

Ikasleak hirukoteka jarriko dira. Hirukote bakoitzak, taldeko


kideek beren artean gorputzak kontaktuan dituztela, oreka bilatu
behar du. Horretarako, elkarren artean hitz egin, pentsatu eta
esperimentatuko dute. Ezin da ez minik eman, ez minik hartu;
minik sentituz gero, lehenbailehen esan behar zaio kideari.
Esperimentatzeko denbora pasatzen denean (10 minutu inguru),
haiek sortutako oreketatik hiru aukeratuko dituzte, haien ustez
politenak, zailenak edo esanguratsuenak.
Ondoren, talde bakoitzak, txandaka, gainerako taldeei erakutsiko
dizkie orekak.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:
• “Zein egitura gustatu zaizue gehien?”.
• “Eta zein iruditu zaizue zailena? Zergatik?”.
• “Zer egin duzue kideen artean oreka lortzeko?”.

4. jarduera “Bat, bi, hiru, kolkoa bete diru!” Denbora 15 min

Ikasleak hirunaka jarriko dira, marra baten gainean, hirukote


batetik bestera gutxieneko metro bateko tartea utziz. Ikuskatzaile
bat egongo da zelaiaren beste aldean, eta kideei bizkarra
emanez zenbatzen hasiko da. Hauxe esango du: “Bat, bi, hiru,
kolkoa bete diru!”. Ikuskatzailea bizkarra emanda zenbatzen ari
den bitartean, hirukoteak ikuskatzailea dagoen aldera mugitzen
joango dira. Ikuskatzaileak zenbatzen bukatu eta bira ematen
duenean, hirukoteek elkarren arteko kontaktuan eta geldirik egon
beharko dute. Hirukoteren bat egoki ez badago, ikuskatzaileak
atzera bidaliko du berriro.
Hirukote batek ikuskatzailea dagoen marra gainditzea lortzen
badu, ikuskatzailea taldekide bihurtuko dute, eta hirukotea
osatzen zuen kide batek geratu beharko du haren lekuan.
Zozketa bidez aukeratuko da ikuskatzaile berria.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


zehar izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak,
lorpenak, emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta
gomendioak jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:


- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu al da norbait? Zergatik?”.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 13


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.


- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Erraza al da kideekin batera orekatzea? Zergatik?”.
- “Zer egin duzue zuen artean orekatzeko?”.
- “Gustatu al zaizue irudiak egitea? Antzezleku batean egitekoak
al dira irudiak? Zergatik?”.

Eta galdera garrantzitsuena:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 2. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 14


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

2. saioa

Saioaren Akrosporteko giza irudiak eta giza piramideak ezagutzea.


helburuak Akrosporteko oinarrizko segurtasun-neurriak ezagutzea eta kontuan hartzea.

Non Gimnasioa

Koltxonetak, oinarrizko segurtasun-neurriak (4. eranskina), giza irudien eta giza


Materiala
piramideen txartelak (5. eranskina), autoebaluazio-orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du 1. saioan zer


landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko duten
azalduko du.

2. jarduera “Satorrak harrapatzera” Denbora 10 min

Ikasleak satorrak izango dira, eta musikaren erritmoan mugituko


dira gimnasioan lurrean sakabanatuta jarritako uztaien artetik.
Satorrak behatuz, sator-harrapatzailea egongo da izkina batean
zain. Musika gelditzen denean, ikasleek uztai baten barruan sartu
behar dute, baina kopuru hauek errespetatuz: uztai gorrian 2,
horian 3, berdean 4 eta urdinean 5. Uztai barruan daudenek giza
irudi bat osatu beharko dute sator-harrapatzailea etorri aurretik.
Satorrak 5 arte zenbatuko du, eta uztaitik kanpora dauden
satorrak harrapatzera joango da. Harrapatutako satorra sator-
harrapatzaile bilakatuko da, eta harrapatzailea zena sator.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 15


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

3. jarduera “Taldearen izen artistikoa” Denbora 15 min

Jarduera hasi aurretik irakasleak oinarrizko segurtasun-neurriak


azalduko ditu (4. eranskina):
- “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin
ariketa”.
- “Irudiak poliki egin”.
- “Kidearen gainean oinak kokatzean kontuz ibili; ez jarri oinak
bizkarrezurraren erdian”.
- “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin irudia
lehenbailehen”.

Segurtasun-neurriak azaldu eta gero, ikasleak launakako edo


bosnakako taldetan bilduko dira. Talde bakoitzak 8-10 hizki
dituen izen bat aukeratuko du, bere taldea izendatzeko. Ondoren,
hizkiak gorputzaren bidez egiten saiatuko dira, banaka, binaka
edo hirunaka jarriz. Hizkia ontzat emateko, hizkia antzezten ari
direnek kidearekin lotuta edota kontaktuan egon behar dute. Hizki
bat prest dagoenean, irakasleari abisatu beharko zaio, hark
argazki bat atera diezaion.

Hizki guztiak egin eta izena osatu denean, irakasleak ikasleei


esango die hizkiak ikastetxeko barne-sarean zintzilikatuko
dituela. Ikasle taldearen tutorearekin adostuta, talde bakoitzak
bere hizkiak topatu beharko ditu sarean, eta word dokumentu
batean antolatu, taldearen izena argi ikusteko moduan. 3.
saiorako ekarri beharko dituzte izenak.

4. jarduera Giza irudiak eta giza piramideak esperimentatzea Denbora 20 min

Jarduera hasi aurretik, irakasleak oinarrizko segurtasun-neurriak


azalduko ditu (4. eranskina):
- “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin
ariketa”.
- “Piramideak poliki eraiki”.
- “Kidearen gainean oinak jartzean kontuz ibili; ez jarri oinak
bizkarrezurraren erdian”.
- “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin piramidea”.

Irakasleak, gainera, saioa galtzerdiak jantzita egingo dutela


esango die ikasleei, eta galtzerdi garbiak janzteko denbora utziko
die.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 16


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Ikasleak 4-5 ikasleko taldetan bilduko dira. Ondoren, irakasleak


akrosporteko irudiak eta piramideak agertzen diren hainbat txartel
banatuko dizkie ikasleei (giza irudien eta giza piramideen
txartelak, 5. eranskina). Ikasleek txarteletako irudiak eraiki
beharko dituzte, eta, gero, irudi horiek egiteko izan duten
zailtasunaren arabera, gometsak jarriko dituzte txarteletan,
errazenetik zailenera (errazena berdea, tartekoa laranja eta
zailena gorria).

Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo


dizkie ikasleei:
• “Inork minik hartu al du? Zergatik?”.
• “Zailtasun berekoak iruditu al zaizkizue txartel guztiak?
Zergatik?”.
• “Beste taldekoekin alderatuta, emaitza berdina izan al
da?”.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak galdera hauek egin ditzake:

- “Guztiok hartu al duzue parte?”.


- “Denon artean hartu dituzue erabakiak?”.
- “Kontuan izan dituzue guztien ideiak?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Gustatu al zaizue irudiak eta piramideak eraikitzea?”.
- “Nola eraiki ditzakegu akrosporteko egiturak modu seguruan?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 3. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 17


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

3. saioa

Elkarri eusteko modu egokiak identifikatzea.


Saioaren
Akrosporteko hiru rol nagusiak ezagutzea eta esperimentatzea.
helburuak

Non Gimnasioa

Koltxonetak, zapiak (urdinak, laranjak eta horiak), eusteak (6. eranskina), giza
Materiala piramideak eta zapien koloreak (7. eranskina), autoebaluazio-orria (3.
eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du 2. saioan zer


landu zuten. Ikasle talde bakoitzak orri batean irudikatuta duen
izen artistikoa (2. saioko “Izen artistikoa” jardueran akrosporteko
irudiekin egina dagoena) erakutsiko die gainerako kideei. Horren
ostean, saio honetan zer landuko duten azalduko du.

2. jarduera “Askatzailea” Denbora 10 min

Gimnasioa koltxonetaz beteko du irakasleak. Ikasle guztiak, bat


izan ezik (askatzailea), korrika hasiko dira koltxoneten artetik.
Irakasleak zenbaki bat ozen esatean, ikasleak gelditu egingo
dira, eta ikasleek irakasleak esandako zenbakiaren kopuru
bereko taldeak egingo dituzte. Horretarako, haiengandik gertu
dauden kideekin elkartuko dira koltxoneta baten gainean, eta
elkarri ondo eusten saiatuko dira (eskuetatik, besoetatik, oinetatik
eta ahal duten tokitik helduz). Taldeetatik kanpo geratu direnek
eta askatzaileak taldekideak eusteetatik askatu behar dituzte, tira
edota bultza eginez (betiere, minik eman gabe). Taldekideak
askatzeko 10 segundo izango dituzte (denek ozen zenbatuko
dute). Taldekideren bat askatzea lortuz gero, hori askatzaile
bilakatuko da, eta askatzaile zena korrika mugituko da besteekin
batera, irakaslearen agindua berriz entzun arte.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 18


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

• “Erraza izan al da kideei zeuen artean ondo eustea?


Zergatik?”.
• “Zenbat modutan eutsi diozue elkarri?”.
“Zuen ustez, eskuak nola jarrita eutsi diozue ondoen elkarri?”.

3. jarduera Eusteak Denbora 15 min

Irakasleak hainbat eusteko moduren irudiak banatuko dizkie


ikasleei eta euste horiek egiteko piramideak (6. eranskina).
Ikasleak 4-5 ikasleko taldetan bilduko dira, talde bakoitza
koltxoneta baten ondoan, eta irudiko eusteak egingo dituzte.
Euste horiek egitean, ikasleek irudiak edo piramideak egingo
dituzte. 10 minutu pasatu ostean, egindako irudien artean gehien
gustatu zaiona egingo dio talde batek besteari, eta hori egiteko
zein euste erabili dituzten esango dio.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:
• “Zaila izan al da euste horiek egitea?”.
• “Zein piramide izan da zailena eusteko? Nola eutsi diozue
elkarri?”.

4. jarduera Giza piramidea eta zapien koloreak Denbora 20 min

Irakasleak 5 gune jarriko ditu gimnasioan, eta ikasleak 4-5


ikasleko taldetan kokatuko dira gune horietan. Gune bakoitzean,
giza piramide berberaren irudia egongo da (7. eranskina), eta 3
koloretako zapiak. Ikasle bakoitzak kolore bateko zapia
aukeratuko du, eta lepoan lotu; kolore bakoitzak rol bat esan nahi
du, eta egokitutako rol horren arabera parte hartuko du giza
piramidean.

Irudi bakoitzaren atzeko aldean, koloreak eta horien esanahiak


agertuko dira, hau da, partaide bakoitzak piramidean non jarri
behar duen.
- Zapi morea: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena)
- Zapi berdea: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena)
- Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)
Ikasleek 6 minutu izango dituzte, giza piramidea ahalik eta
hobekien egiteko. Horretarako, zapiak aldatuz joango da ikasle
bakoitza, eta hainbat rol probatuko ditu. 6 minutuak pasatu
ondoren, gainerako taldeei erakutsiko diete piramidea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 19


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Talde bakoitzaren piramidearen itxura eta rol-banaketa ikusita


(zapien koloreak emango dute pista), aurkeztutako giza piramide
guztietatik egonkorrena aukeratu beharko dute ikasleek.
Irakasleak bere iritzia emango die ikasleei, eta esango die
zergatik iruditu zaion egokiena talde baten edo batzuen aukera,
betiere rolen banaketa kontuan hartuz.
Ondoren, irakasleak 2. txartela banatuko die taldeei, eta modu
berean arituko dira lanean. Hori amaitzean, 3.a banatuko die
dinamika berberari jarraituz, eta 4.a ondoren.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:

- “Guztiok hartu al duzue parte?”.


- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Nola eutsi behar zaio kideari ez erortzeko? Eta minik ez
emateko?”.
- “Zertarako balio du rol bakoitzak akrosportean?”.
- “Ba al da besteak baino garrantzitsuagoa den rolik?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 4. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 20


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

4. saioa

Saioaren Giza piramide bat eratzeko faseak ezagutzea.


helburuak Akrosporteko egitura bati zutik eustea.

Non Gimnasioa

Koltxonetak, piramideak egitea (8. eranskina), piramideak desegitea (9.


eranskina), piramideei zutik eustea (10. eranskina), autoebaluazio-orria (3.
Materiala eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du 3. saioan zer


landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko duten
azalduko du.

2. jarduera Piramideak egitea Denbora 15 min

Ikasleak 4-5eko taldetan bilduko dira. Talde bakoitzak 3 giza


piramide egin beharko ditu. Egin beharreko piramideak orri
batean egongo dira (8. eranskina). Talde bakoitza piramideak
ahalik eta egokien egiten saiatuko da, eta, piramidea egin eta
gero, orrian idatzi beharko du (zenbaki bat jarriz) piramidea
egiterakoan partaide bakoitza zer ordenatan jarri den.
Horretarako, talde bakoitzak piramide berbera behin eta berriz
probatuko du, modurik egokiena topatu arte.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:

• “Erraza izan al da ordena bat erabakitzea?”.


• “Garrantzitsua al da piramidea egitean ordena bati
jarraitzea? Zergatik?”.
• “Piramideak egiteko ordena bakarra dagoela uste al
duzue?”.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 21


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

3. jarduera Piramideak desegitea Denbora 15 min

Ikasleek 2. jardueran egindako taldeetan jarraituko dute.


Oraingoan ere, talde bakoitzak 3 giza piramide izango ditu
egiteko, eta, horiek egin eta gero, desegiteko. Egin beharreko
piramideak 2. jardueran egindakoak izango dira, baina oraingoan
desegiteko unean jarraitutako ordena idatzi beharko da (9.
eranskina). Lehenengo, talde bakoitza piramideak ahalik eta
egokien egiten saiatuko da, eta, gero, ahalik eta egokien
desegiten. Piramidea desegitean partaide bakoitza zer ordenatan
kendu den idatzi beharko da orrian. Horretarako, talde bakoitzak
piramide berbera behin eta berriz probatuko du, piramidea
desegiteko modurik egokiena topatu arte.

Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo


dizkie ikasleei:

• “Erraza izan al da ordena bat erabakitzea?”.


• “Garrantzitsua al da piramidea desegitean ordena bati
jarraitzea? Zergatik?”.
• “Zertan eragiten du piramidea edozein ordenatan
desegiteak? Segurua al da?”.

4. jarduera Piramideei zutik eustea Denbora 15 min

Ikasleak 4-5eko taldetan bilduko dira. Jarduera hau egiteko, bi


talde elkarrekin jarriko dira. Talde bakoitzak 4 piramide egingo
ditu, irakasleak emandako irudia kontuan izanda (10. eranskina).
Talde bat lehenengo piramidea egiten saiatuko da, eta modu
horretan geldirik egoten saiatuko da 10 segundoan. Partaide
guztiek ez dute zertan piramidean egon, baina bai partaide izan
(laguntzaileak izan daitezke eta kideei eutsi).
Aldameneko taldeak apar-gomazko pilota bigun bat izango du,
eta piramidean dauden partaideei jaurtiko die pilota 4 m-ko
distantziatik. Piramidean dagoen taldeak 10 segundoz irautea
lortzen badu, puntu bat irabaziko du. 10 segundoak pasatzean
edo piramidea haustean, beste taldearen txanda izango da.

Piramide bati 10 segundoan eustea zaila denez, irakasleak


esango die gero egingo dituzten jardueretan nahikoa izango dela
piramideari 3 segundoan eustea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 22


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:

- “Guztiok hartu al duzue parte?”.


- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Zein da, zuen ustez, piramide bat egiteko modurik egokiena?
Nork jarri behar du lehenengo piramidean? Eta nola?”.
- “Zein da, zuen ustez, piramide bat desegiteko modurik
egokiena? Nork jaitsi behar du azkena? Eta nola?”.
- “Zer egin behar dugu piramide bati denbora luzean egonkor
eusteko?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 5. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 23


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

5. saioa

Saioaren Musika erabiliz, akrosporteko egiturei ikuspegi artistikoa ematea.


helburuak Akrosporteko egiturekin koreografia labur bat prestatzea.

Non Gimnasioa

Koltxonetak, zapiak (urdinak, laranjak eta horiak), koebaluazio-orria 1 (11.


Materiala
eranskina), autoebaluazio-orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du 4. saioan zer


landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko duten
azalduko du.

2. jarduera Musikaren erritmoa eta adierazpena Denbora 10 min

Ikasleak musikaren erritmoan mugituko dira gimnasioan zehar.


Hasieran, ikasleak banaka arituko dira. Irakasleak gauza baten
izena esango du ozen, eta ikasleek izena entzutean gelditu, eta
gorputzekin gauza hori imitatu beharko dute. Irakasleak dinamika
horretan jarraituko du 4 gauza esan arte. Hori egin ostean,
ikasleei esango die binaka musikaren erritmoan mugitzeko, eta
banaka aritu direnean esandako gauza berberak ozen esango
ditu. Modu horretan jarraituko du 5 edo 6 partaideko taldeak
osatzen diren arte.

3. jarduera Gustuko musika aukeratzea Denbora 7 min

Irakasleak 3 doinu jarriko dizkie ikasleei. Ikasleak, musika


entzuten den bitartean, oinez edo dantzan egon daitezke
musikaren erritmoari jarraituz. Entzundako doinu horietatik
gustukoen dutena aukeratuko dute ikasle guztien artean.
Garrantzitsua da denek musika berbera aukeratzea, entsegua
elkarrekin egiteko.
Musika-aukerak honako hauek izan daitezke:

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 24


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

1. Kepa Junkera “Bok Espok” (Eskadiko Orkestra Sinfonikoarekin)


https://www.youtube.com/watch?v=oIXioc0l29A
2.Gary Glitter “Rock and Roll”
https://www.youtube.com/watch?v=BIsbD0l_bEg
3. David Garrett “Viva La Vida”
https://www.youtube.com/watch?v=bZ_BoOlAXyk

4. jarduera Koreografia labur bat prestatzea Denbora 30 min

Ikasleak 4-5eko taldetan bilduko dira. 3. jardueran aukeratutako


musikaz minutu bateko akrosporteko irudi eta piramideekin
koreografia labur bat prestatuko dute. Koreografian 3 irudi edo
piramide agertu beharko dira gutxienez, eta egitura horiei
gutxienez 3 segundoz eutsi beharko zaie. Koreografia osoan
partaide batek rol bera jokatu nahi badu, egin dezake, baina
koloreko zapia jarrita eduki beharko du.
Zapiak 3. saioko berberak izan daitezke.
- Zapi urdina: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena)
- Zapi horia: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena)
- Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)

Ikasleek koebaluazio-orria 1 (11. eranskina) beteko dute.


Zeregin horretarako, talde bereko ikasle batek bestea behatu, eta
orria bete beharko du.

Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo


dizkie ikasleei:

• “Erraza al da koreografia bat sortzea? Zergatik?”.


• “Taldeko guztiek argi al zenuten zer egin behar zenuten?
Norbaiti egin beharrekoa ahaztuz gero, nola lagunduko
genioke?”.
• “Koreografia osoan mantendu al dituzue partaide
bakoitzaren rolak?”.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 8 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 25


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:


- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Gustatu al zaizue akrosporta musikarekin egitea?”.
- ”Koreografia egiteko, musika garrantzitsua izan al da? Zertan?”.
- “Zergatik erabaki dituzue akrosporteko egitura horiek?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 6. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 26


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

6. saioa

Saioaren Mimoaren inguruko ezagutza-maila identifikatzea.


helburuak Mimoaren oinarrizko teknikak esperimentatzea.

Non Gimnasioa

Zapiak, hitz sekretua ispiluan (12. eranskina), esaldiak antzeztea (13.


Materiala
eranskina), autoebaluazio-orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean eseriko dira, eta


irakasleak gogora ekarriko du aurreko saioan zer landu zuten.
Ondoren, irakasleak mimoa nola egingo duten azalduko du.
Irakasleak mimoaren inguruko hainbat irudi erakutsiko dizkie
ikasleei. Ondoren, mimoaren inguruan zer dakiten galdetuko die
ikasleei. Horren ostean, irakasleak saioaren helburua zein den
zehaztuko du, eta horretarako egingo diren jarduerak azaldu.

2. jarduera “Soka ikusezina” Denbora 10 min

Irakasleak hiru soka-eramaile izendatuko ditu. Soka-eramaileek


gimnasioan sakabanatuta dauden ikasleak harrapatu beharko
dituzte soka ikusezinaz. Horretarako, kideak harrapatzera joango
dira. Soka-eramaileak kideren bat ukituz gero, kide hori soka
ikusezinaz lotuko du, eta biak elkarrekin joango dira gainerakoak
harrapatzera. Modu horretan ibiliko dira, denak harrapatu arte.

Garrantzitsua da soka-eramaile ez direnek garbi ikustea soka-


eramaileak sokarekin lotuta daudela; horretarako, soka-
eramaileak mimika eginez adierazi behar du kidea harrapatu
duela eta sokarekin lotzen ari dela (gorputzarekin itxura egin
behar du). Horrez gain, harrapatuta eta sokan lotuta daudenek
lotuta doazen itxura egin behar dute, eta, gainera, haien arteko
distantziak berbera izan behar du denbora guztian (harrapatzen
dituztenetik jolasa amaitzen den arte); horrela izan ezean, ezingo

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 27


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

dituzte kideak harrapatu.

3. jarduera “Hitz sekretua ispiluan” Denbora 15 min

Irakasleak binaka jartzeko esango die ikasleei, eta bikote


bakoitzari zapi bat banatuko dio. Bikoteko bat ispilua izango da
eta bestea ispiluari begira egongo dena. Jarduera hasteko,
bikoteko batek (ispiluak) begiak estaliko ditu zapiaz. Jarraian,
ispiluari begira dagoena irakaslearengana gerturatuko da; izan
ere, irakasleak hitz sekretu bat emango dio (12. eranskina), eta,
hitz sekretua irakurri eta gero, bikotearengana itzuliko da.
Ispiluak zapia kenduko du, eta ispiluari begira dagoena hitz
sekretua antzezten hasiko da. Ispiluarena egiten ari denak
kidearen mugimenduei jarraitu beharko die, eta ezingo du hitzik
esan minutu bat pasatu arte.
Minutua pasatu ostean, ispiluarena egin duten ikasleek,
txandaka, beren ustez hitz sekretua zein den esango dute. Gero,
irakasleak hitz sekretua esango du ozen, eta hitza asmatu duten
bikoteei txalo-zaparrada bat eskainiko diete gainerako
ikaskideek.
Hori egin ostean, jarduera bera errepikatuko dute, baina
alderantziz; ispiluarena egin duena ispiluari begira dagoena
izatera pasatuko da, eta ispiluari begira zegoena ispilu izatera
pasatuko da.
Hitz sekretuak honako hauek izango dira: sua, ura, izara, kuxina,
koilara, sardexka, kutxa eta poltsa.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:
• “Eroso sentitu al zarete kidearen aurrean hitz sekretua
antzezten?”.
• “Eroso sentitu al zarete kidearen mugimenduak
errepikatzen?”.
• “Erraza izan al da kideak antzeztu nahi zuen hitz sekretua
asmatzea?”.

4. jarduera Esaldiak antzeztea Denbora 18 min

Ikasleak bikoteka jarriko dira (3. jardueran bezala), baina


oraingoan bikotekideak aldatu egingo dira. Irakasleak bikote
bakoitzari esaldi bat duen txartela banatuko die (13. eranskina),
eta bikoteek esaldi hori antzezteko bidea topatu beharko dute.
Esaldian agertzen dena adierazteko, ikasleek emozioak,
sentsazioak, objektuak eta beste hainbat baliabide erabil
ditzakete. Bikoteek binaka lan egingo dute; biek aldi berean
antzez dezakete, edo batak bestearen laguntzaz.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 28


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

10 minutu pasatu ostean, bikote bakoitzak gehien gustatu zaion


esaldia aukeratuko du, eta beste bikote batengana joango da
esaldia antzeztera. Bikote-ikuslea esaldia asmatzen saiatuko da.
Esaldia asmatu ezean, bikote-ikusleak aholkua eman diezaioke
bikote-antzezleari esaldia hobeto uler dadin. Ondoren, bikote-
ikuslea antzezle bihurtuko da.

Esaldiak honako hauek izango dira:


- Hemendik ilargira maite zaitut!
- Zer usain txarra dagoen hemen!
- Berokia janzten ez badugu, izotz-puska bihurtuko gara.
-Irakaslea haserretu egingo da, biderketa-taula ez dudalako
ikasi.
- Sekulako betekada dut.
- Loteria tokatu zait!
- Hemendik salto egiteak beldur handia ematen dit!
- Urtebetetzeko tartako kandelekin ilea erre zait.
- Sagarrondo horretako sagar batek buruan jo nau!
- Katu bat ikusi eta doministikuka hasi naiz!
- Oporretan hondartzara joatea gustatzen zait.
- Komikiak irakurtzea gustatzen zait komunera noanean.
- Armiarma bat eta arkakuso bat sartu zaizkit galtzetan.

Bikote bakoitzak hiru aldiz antzeztuko du egokitu zaion esaldia,


eta antzezpena hobetzeko entzun dituen gomendioak gogoan
hartuko ditu.
Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo
dizkie ikasleei:
• “Erraza al da esaldi bat antzeztea?”.
• “Interesgarria al da kideen gomendioak entzutea?”.
• “Nola uste duzue hobetu dezakezuela esaldiaren
antzezpena?”.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 7 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.
Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 29


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

- “Guztiok hartu al duzue parte?”.


- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Gustukoa al duzue mimoaren lana?”.
- ”Erraza al da hitzak antzeztea? Eta gertaerak antzeztea?”.
- “Nola sortu ditzakegu gertaera baten inguruko mugimenduak?”.
- “Laguntzen al du lana taldean egiteak?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 7. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 30


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

7. saioa

Saioaren Mimoetan oinarrituz, gertaera bat antzeztea.


helburuak Pantomima oinarritzat hartuta, istorio labur bat asmatzea eta antzeztea.

Non Gimnasioa

Gertaera bat antzezteko mugimenduak (14. eranskina), autoebaluazio-orria (3.


Materiala
eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du aurreko


saioan zer landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko
duten azalduko du.

2. jarduera “Emozioen sokak” Denbora 15 in

6. saioan egindako 2. jardueraren antzekoa izango da jolas hau,


baina jolas honetan 4 soka erabiliko dira, eta soka bakoitzak
emozio bat adieraziko du. Soka-eramaileek emozio horiek
azalduko dituzte, eta sokan lotzen dituzten kideek ere bai. Hitz
egin gabe arituko dira denak, eta, nahi izanez gero, egokitutako
emozioaren araberako hotsak atera ditzakete.

Emozioak honako hauek izango dira: poza, tristura, amorrua eta


beldurra.

Soka bateko partaideek beste soka batean doan azken partaidea


ukitzea lortzen badute, azken partaide hori dagoen soka
horretatik askatu eta beren sokan lotu dezakete. Soka batetik
askatzeko unean, sokan doan talde horrek gelditu egin beharko
du, talde berriak egin beharreko mugimenduak egin arte.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 31


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

3. jarduera Gertaera bat antzezteko mugimenduak Denbora 15 min

Ikasleak hirunaka bilduko dira, eta taldeak ordulari baten moduan


kokatuko dira, bata bestearen ondoan. Talde bakoitzak kartazal
bat izango du, eta kartazalaren barruan gertaera bat (14.
eranskina). Hirukoteak gertaera hori antzeztuko du, baina
txandaka eta pausoz pauso. Talde bakoitzean, txartela hartu
duen ikaslea hasiko da lehenengo mugimendua egiten, hitzik
egin gabe antzezten; ondoren, bigarren ikasleak beste
mugimendu bat pentsatuko du, eta lehenengo ikasleak
egindakoa eta berak pentsatutakoa egingo ditu; hirugarrenak,
berriz, aurreko bien mugimenduei bereak gehituko dizkie. Modu
horretan, ikasleek gertaera bat azaltzeko ahalik eta mugimendu
gehien egin behar dituzte. Gertaera bati mugimendu gehiago
gehitzeko aukera ikusten ez dutenean, ordura arte egindako
mugimenduak zenbatuko dituzte, eta zenbakia gertaera-orrian
apuntatuko dute. Hiru minutu pasatu ondoren, kartazala lurrean
utziko dute, eta lekuz mugituko dira. Talde guztiak ordulariaren
orratzen aldera mugituko dira. Mugitutako lekuan, beste kartazal
bat izango dute, eta horko gertaera antzeztuko dute aurrekoaren
modu berean.

Ikasleek 4 gertaera antzezten dituztenean, irakasleak kartazalak


jasoko ditu. Kartazal bakoitzaren barruan dagoen gertaera
irakurriko du, eta orrian zenbakirik altuena idatzi duen taldea
gonbidatuko du gertaera antzeztera. Mugimendu guztiak berriz
egitea lortzen badute, puntu bat emango die irakasleak;
mugimendu guztiak egitea lortzen ez badute, egin ez duten
gainerako taldeen artean zenbaki altuena duenari emango dio
aukera. Horrela jokatuko du irakasleak landu diren gertaera
guztiekin.

Behaketa egin ondoren, irakasleak honako galdera hauek egingo


dizkie ikasleei:

• “Erraza izan al da gertaera bat antzeztea?”.


• “Erraza ala zaila izan da mugimendu asko proposatzea?”.
• “Erraz gogoratu al dituzue egindako mugimenduak?
Zergatik? Komeni al da horretan trebatzea?”.

4. jarduera Istorio labur bat antzeztea Denbora 15 min

Ikasleak laukoteka bilduko dira, eta istorio labur bat asmatuko


dute. Istorio hori antzezteko mimoen moduan jokatuko dute;
antzezteko unean, beraz, ez dute hitzik egingo. Istorio laburrak
hasiera, mamia eta amaiera bereizirik izango ditu, eta minutu
erdia edo gehienez minutua iraun ditzake.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 32


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

10 minutu pasatu ondoren, talde bakoitzak txandaka bere istorioa


antzeztuko du gainerakoen aurrean, eta ikusleek beren iritzia
emango diete kideei. Ikasleek antzeztu dutenei iritzia emateko
garaian, aholkuak eta proposamenak egitea gomendatuko die
irakasleak, eta hori egiteko formula irakatsiko die:
- “Zergatik ez duzue hori modu honetan egiten? Hobeto geratuko
zaizue.”.
- ”Iruditzen zait hobeto ulertuko zela modu honetan egin izan
bazenute”.

5. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.
Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Zuen ustez, zer da garrantzitsuena gertaera bat antzezteko
garaian?”.
- “Zuen ustez, zer da garrantzitsuena istorio bat antzezteko
garaian?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 8. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 33


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

8. saioa

Emandako istorio batetik abiatuta, akrosporteko egiturak eta mimoa lotzea.


Saioaren Taldean istorio bat asmatzea, eta istorio hori antzeztea, akrosporta eta mimoa
helburuak erabiliz.
Antzezteko emandako denborari egokitzen jakitea.

Non Gimnasioa

Giza irudi eta giza piramideen txartelak (5. eranskina), istorio labur bat sortzea
Materiala
(15. eranskina), autoebaluazio-orria (3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du 7. saioan zer


landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko duten
azalduko du.

2. jarduera Istorio laburra Denbora 15 min

Ikasleak 4 edo 5 ikasleko taldetan bilduko dira. Irakasleak


akrosporteko irudiak eta piramideak dituzten orriak (5. eranskina)
emango dizkie ikasleei. Jarraian, irakasleak istorio labur bat
irakurriko du ozen. Ikasle talde bakoitzak istorioaren antzezpena
prestatuko du. Horretarako, gutxienez akrosporteko bi egitura
erabiliko dituzte, eta mimoen hizkuntza tartekatu. Hori egiteko, 10
minutu izango dituzte, eta ahalik eta antzezpen argiena egiten
saiatuko dira, istorioa hitzik gabe ondo uler dadin.

10 minutu pasatu ostean, taldeek antzezpenak egingo dituzte


txandaka. Antzezpena egitean, irakasleak talde bakoitzak behar
izan duen denbora neurtu, eta ozen esango du, talde bakoitzak
zenbat denbora behar izan duen jakin dezan. Neurketa horrek 9.
saioan egingo duten koreografia irakasleak eskatutako denborara
egokitzen lagunduko die ikasleei.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 34


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Irakasleak istorio labur hau irakurriko du:

Ikasle bat eskolara joateko berandu esnatu da; azkar batean


jantzi da; Gorputz Hezkuntzako saioa duela konturatu da, eta
arropa aldatu behar izan du; gosaldu egin du; motxila bizkarrean
hartu du; korrika jaitsi da autobus-geltokira, eta, han inor ez
zegoela konturatuta, autobusa galdu duela ohartu da.

3. jarduera Istorio labur bat sortzea Denbora 30 min

Irakasleak 5 minutu emango dizkie ikasleei istorio labur bat


asmatzeko. Horren ondoren, istorio hori antzeztuko dute;
horretarako, baldintza hauek bete behar dituzte: antzezpen
osoan gutxienez akrosporteko 4 piramide erabiltzea; piramideak
lotzeko, mimoen hizkuntza tartekatzea; istorioak hasiera, mamia
eta amaiera izatea, eta denak gustura eta minik hartu gabe
aritzea.
Irakasleak zeregin horretarako prestatutako orri bat emango die
ikasleei, istorioan zer egingo duten idazteko (15. eranskina).
Modu horretan, 9. saioan istorioa berrartzean erabakitako egitura
eta antzezpenak gogoratuko dituzte.
Horretaz gain, irakasleak janzkerari buruzko aipamen bat egingo
die: 10. saioan egingo duten antzezpenerako janzkera berezirik
eraman nahi badute egin dezaketela. Dena den, gogoratuko die
taldekide guztiek janzkeran koherentzia izan beharko dutela eta
gauza asko ezingo direla jantzi. Gehienez bi elementu emango
dituzte ikasleek. Antzezteko elementu bereziak honako hauek
izan daitezke: eskularruak, kamiseta, kapela, zapia, gona eta
gerrikoa.

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.
Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 35


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

- “Zer egin duzue piramideak istorioarekin lotzeko?”.


- “Zertarako erabili duzue mimoen hizkuntza? Emaitza polita
iruditu al zaizue?”.
- “Kontuan hartu al duzue antzezpenaren denbora? Nola egin
duzue?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 9. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 36


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

9. saioa

Taldean asmatutako istorioa musikarekin koreografia bihurtzea.


Saioaren
Koreografia taldekide guztiek ikastea.
helburuak
Antzezteko espazioa prestatzea.

Non Gimnasioa

Koltxonetak, zapiak, koreografia sortzea (16. eranskina), autoebaluazio-orria


Materiala
(3. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du aurreko


saioan zer landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko
duten azalduko du.

2. jarduera Zapi bat eskuan edukita musikari jarraitzea Denbora 10 min

Irakasleak musika jarriko du; hain zuzen ere, ikasleek 5. saioan


aukeratu zuten musika. Ikasle bakoitzak zapi bat eramango du
eskuan, eta, zapia eskuetan dutela, musikak sorrarazten dizkien
mugimenduak egingo dituzte musikaren erritmoari jarraituz.
Ikasleak irakasleak emandako aginduen arabera ibiliko dira;
hasieran, banaka; gero, binaka; ondoren, hirunaka; eta
amaitzeko, banaka berriro.

3. jarduera Koreografia sortzea Denbora 35 min

8. saioko 3. jardueran asmatutako istorioarekin koreografia bat


egingo dute ikasleek. Horretarako, irakasleak 5. saioan aukeratu
zuten musika jarriko die ikasleei, eta aurretik zuten istorio
antzeztua musikara egokituko dute. Egokitzapena egiteko,

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 37


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

honako hauek hartuko dituzte kontuan:


- Istorioaren erritmoa (hasiera, mamia eta amaiera) eta
musikarena bat etortzea.
- Piramideak egituratzean, musika eta mugimenduak bateratzea.
- Mimoen mugimenduak eta musika batera joatea.
- Antzezpenak minutu batetik minutu eta erdira bitartean irautea.
- Antzeztu beharreko espazioa zehaztea, eta espazio horretara
egokitzea.

Ikasleek zeregin horretarako prestatutako orri batean idatziko


dute koreografia (16. eranskina).

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:


- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Erraza izan al da musika eta istorioa lotzea?”.
- ”Nola antolatu duzue zuen koreografiaren espazioa?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan zer ikasi duten


azpimarratzeko, 10. saioan zer ikasi eta zer landuko duten
azaltzeko eta autoebaluazio-orria betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 38


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

10. saioa

Taldean sortutako koreografiarako espazioa eta jantzia prestatzea.


Saioaren
Koreografia besteen aurrean antzeztea.
helburuak
Ikusle kritiko gisa aritzea.

Non Gimnasioa

Koebaluazio-orria 2 (17. eranskina), autoebaluazio-orria (3. eranskina),


Materiala
unitatearen ikasleen balioespena (18. eranskina)

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak gogora ekarriko du aurreko


saioan zer landu zuten. Horren ostean, saio honetan zer landuko
duten azalduko du.

2. jarduera Koreografia entseatzea Denbora 20 min

9. saioan prestatu duten koreografia entseatzen jarraituko dute


saio honetan, eta taldekide guztiek dena ondo ikasi dutela
ziurtatu beharko dute. Horren ostean, behar izanez gero,
koreografia egiteko arropa berezia jantziko dute. Eta azkenik,
izango duten espazioa aztertuko dute.
Komeni da talde guztien antzezlekua leku berean egotea,
emanaldi batetik besterako aldaketan denbora asko ez galtzeko.
Talde bakoitzaren antzezpenaren berezitasunen arabera,
espazioa egokitu egingo dute ikasleek.

3. jarduera Koreografia erakustea Denbora 25 min

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 39


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Koreografia erakusteko 10-15 minutu izango dituzte ikasleek.


Ikasle talde bakoitzaren ordena erabakiko da, eta txandaka
aurkeztuko dute prestatutakoa; gainerako taldeak ikusleak izango
dira. Talde bakoitzaren emanaldia ikusi ostean, ikusleek taldeka
koebaluazio-orria 2 beteko dute (17. eranskina). Horrela,
emanaldi bakoitzaren ostean, talde bakoitzak gainerako taldeei
koebaluazio-orrian idatzitakoari buruzko azalpen laburra emango
die.

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleak biribilean jarriko dira, eta saioan


izandako bizipenak komentatuko dituzte (zailtasunak, lorpenak,
emozioak eta abar). Gero, ikasleen kritikak eta gomendioak
jasoko ditu irakasleak, horrelakorik egonez gero.

Irakasleak honako galdera hauek egin ditzake:


- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Gaizki sentitu da norbait? Zergatik?”.
- “Lotsa sentitu du norbaitek?”.
- “Zer iruditu zaizkizue proposatutako jarduerak, zailak ala
errazak?”.
- “Gustura geratu al zarete egindako lanarekin? Zergatik?”.
- “Baliagarriak izan al dira kideek zuen emanaldiari buruz
emandako gomendio edota azalpenak?”.
- ”Noren aurrean egitea gustatuko litzaizueke emanaldi hau?
Beste gelako ikasleen aurrean, gurasoen aurrean, eskola
osoaren aurrean, herriaren aurrean...?”.

Eta ahaztu behar ez den galdera garrantzitsua:


- “Zer ikasi duzue gaur?”.

Saio-bukaera une oso aproposa da saioan eta unitate osoan zer


ikasi duten azpimarratzeko, autoebaluazio-orria eta unitatearen
ikasleen balorazioa betetzeko.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 40


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Eranskinak

• 1. eranskina: lorpenen jarraipen-orria


• 2. eranskina: ikaslearen hasierako ebaluazio-orria
• 3. eranskina: autoebaluazio-orria
• 4. eranskina: oinarrizko segurtasun-neurriak
• 5. eranskina: giza irudien eta giza piramideen txartelak
• 6. eranskina: eusteak
• 7. eranskina: giza piramideak eta zapien koloreak
• 8. eranskina: piramideak egitea
• 9. eranskina: piramideak desegitea
• 10. eranskina: piramideei zutik eustea
• 11. eranskina: koebaluazio-orria 1
• 12. eranskina: hitz sekretua ispiluan
• 13. eranskina: esaldiak antzeztea
• 14. eranskina: gertaera bat antzezteko mugimenduak
• 15. eranskina: istorio labur bat sortzea
• 16. eranskina: koreografia sortzea
• 17. eranskina: koebaluazio-orria 2
• 18. eranskina: unitatearen ikasleen balioespena
• 19. eranskina: Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa. Gorputz Hezkuntzako
programazioa

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 41


9.
8.
7.
6.
5.
4.
3.
2.
1.

20.
19.
18.
17.
16.
15.
14.
13.
12.
11.
10.
LMH 3

Mimoa
201_/201_

izenburua:
Unitatearen
EBALUAZIOA

Akrosporta eta
Akrosporteko giza irudi eta giza
piramideak egiteko pausoak
errespetatzen ditu.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA


Zamariaren, arinaren eta
laguntzailearen rolak ezagutzen
HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

eta onartzen ditu.

Akrosporta eta mimoa lotzen


ditu taldeko koreografia batean.

Taldeko koreografia egiteko


musikaren erritmoa
errespetatzen du.

Mimoen gorputz-hizkuntza
erabiltzen du, sentsazioak eta
emozioak adierazteko.

Mimoen teknikak taldean


erabiltzen ditu, akrosporteko
egiturak lotzeko.

Akrosporteko irudiekin eta


piramideekin errealitateko
elementuak irudikatzen ditu.

Akrosporteko egiturekin eta


mimoko ekintzekin istorio bat
osatzen du.

Akrosporteko konposizioak eta


mimoko jarduerak proposatzen
LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (1. eranskina)

ditu eta sortzeko iniziatiba


erakusten du.

Hainbat rol onartzen ditu.

Jardueretan, lotsa gainditzen du


eta naturaltasunez parte hartzen
du.

Akrosporta egiteko norberaren,


besteen eta inguruaren
segurtasun-neurriak
errespetatzen ditu.

Jarduera fisikoa egiteko arropa


eta oinetako egokiak erabiltzen
ditu.

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea zaintzen
ditu.
42
AKROSPORTA ETA MIMOA

Hausnartzeko tartean, taldean


era positiboan eragiten du eta
kritika eraikitzailea egiten du.
HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

IKASLEAREN HASIERAKO EBALUAZIO-ORRIA (2. eranskina)

IZENA:______________________________________ MAILA:_____________

1. Inoiz entzun al duzu akrosportari buruzko zerbait?

2. Inoiz ikusi al duzu giza piramiderik?

3. Inoiz aritu al zara giza piramide bat egiten?

4. Inoiz ikusi al duzu mimo bat?

5. Zer egiten du mimo batek?

6. Zure ustez, posible al da koreografia bat sortzea akrosporta eta mimoa konbinatuz?

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 43


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

AUTOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)

BERDEA: BAI / HORIA: ERDIZKA / GORRIA: EZ / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)

IKASLEA Janzkera Jarduerak Jarrera

-------------------------

TALDEA

------------------------ Ikasitakoa kontuan hartu


Arropa eta oinetako egokiak Errespetuz aritu naiz.
dut, gauza berriak ikasi Gustura aritu naiz. Azalpenak adi entzun ditut. Arauak errespetatu ditut.
ekarri eta erabili ditut. Jarrera ona izan dut.
ditut.

1. saioa O O O O O O
2. saioa
O O O O O O
3. saioa O O O O O O
4. saioa
O O O O O O
5. saioa O O O O O O
6. saioa
O O O O O O
7. saioa
O O O O O O
8. saioa O O O O O O
9. saioa
O O O O O O
10. saioa
O O O O O O

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 44


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

OINARRIZKO SEGURTASUN-NEURRIAK (4. eranskina)

Erortzeko arriskua baldin Piramidera katu baten Kontuz ibili kidearen Kideren batek mina
badago, koltxoneten modura igo eta jaitsi, gainean oinak jartzean; sentitzen badu, desegin
ondoan egin ariketa. kontu handiz. ez jarri oinak piramidea.
bizkarrezurraren erdian.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 45


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

GIZA IRUDI ETA GIZA PIRAMIDEEN TXARTELAK (5. eranskina)


GIZA IRUDIEN TXARTELAK
LAUKOTEAK

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 46


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 47


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

BOSKOTEAK

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 48


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 49


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

GIZA PIRAMIDEEN TXARTELAK


HIRUKOTEAK
(Txartelaren aurreko aldea)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 50


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

LAUKOTEAK

(Txartelaren aurreko aldea)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 51


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

BOSKOTEAK
(Txartelaren aurreko aldea)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 52


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

(Txartelen atzeko aldea)

OINARRIZKO SEGURTASUN-NEURRIAK OINARRIZKO SEGURTASUN-NEURRIAK

- “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin - “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin
ariketa”. ariketa”.
- “Piramidera katu baten modura igo eta jaitsi, kontu handiz”. - “Piramidera katu baten modura igo eta jaitsi, kontu handiz”.
- “Kontuz ibili kidearen gainean oinak jartzean: ez jarri oinak - “Kontuz ibili kidearen gainean oinak jartzean: ez jarri oinak
bizkarrezurraren erdian”. bizkarrezurraren erdian”.
- “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin piramidea”. - “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin piramidea”.

OINARRIZKO SEGURTASUN-NEURRIAK OINARRIZKO SEGURTASUN-NEURRIAK

- “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin - “Erortzeko arriskua baldin badago, koltxoneten ondoan egin
ariketa”. ariketa”.
- “Piramidera katu baten modura igo eta jaitsi, kontu handiz”. - “Piramidera katu baten modura igo eta jaitsi, kontu handiz”.
- “Kontuz ibili kidearen gainean oinak jartzean: ez jarri oinak - “Kontuz ibili kidearen gainean oinak jartzean: ez jarri oinak
bizkarrezurraren erdian”. bizkarrezurraren erdian”.
- “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin piramidea”. - “Kideren batek mina sentitzen badu, desegin piramidea”.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 53


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

EUSTEAK (6. eranskina)

EUSTEKO MODUAK

ESKUTIK
ESKUMUTURRERA
ESKUTIK ESKURA PINTZA

PLATAFORMA BESOTIK BESORA ESKUTIK OINERA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 54


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

EUSTEAK LANTZEKO PIRAMIDEAK

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 55


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

GIZA PIRAMIDEAK ETA ZAPIEN KOLOREAK (7. eranskina)


(Txartelaren aurreko aldea)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 56


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

(Txartelaren atzeko aldea)

- Zapi morea: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena)


- Zapi morea: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena) - Zapi berdea: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena)
- Zapi berdea: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena) - Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)
- Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)

- Zapi morea: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena)


- Zapi morea: zamaria (piramidearen oinarrian jarriko dena)
- Zapi berdea: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena)
- Zapi berdea: arina (piramidearen goiko aldean jarriko dena)
- Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)
- Zapi laranja: laguntzailea (piramidea egiten lagunduko duena)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 57


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

PIRAMIDEAK EGITEA (8. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 58


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

PIRAMIDEAK DESEGITEA (9. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 59


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

PIRAMIDEEI ZUTIK EUSTEA (10. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 60


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

KOEBALUAZIO-ORRIA 1 (11.eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA 1

EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

__________________________________
BAI ERDIPURDI EZ

Lorpen-adierazleak
Egin beharrekoaz gogoratu da, eta gogoratu
ezean kideei eskatu die laguntza.

Piramideak egiteko eta desegiteko ordena


errespetatu du.

Gutxienez 3 segundoz eustea lortu du egindako


piramidean.

Minik ez hartzeko segurtasun-neurriak


errespetatu ditu.

Mimoen hizkuntzaz azaldu nahi zuena besteek


ulertzea lortu du.

Gustura eta gogoz aritu da.

EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:

_______________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 61


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

HITZ SEKRETUA ISPILUAN (12. eranskina)

SUA URA IZARA KUXINA

KOILARA SARDEXKA KUTXA POLTSA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 62


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

ESALDIAK ANTZEZTEA (13. eranskina)

Hemendik ilargira maite zaitut! Irakaslea haserretu egingo da


biderketa-taula ez dudalako ikasi.

Zer usain txarra dagoen hemen! Sekulako betekada dut.

Berokia janzten ez badugu, Loteria tokatu zait!


izotz-puska bihurtuko gara.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 63


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Hemendik salto egiteak beldur handia Katu bat ikusi eta doministikuka hasi
ematen dit! naiz!

Urtebetetzeko tartako kandelekin ilea Oporretan hondartzara joatea


erre zait. gustatzen zait.

Sagarrondo horretako sagar batek Komikiak irakurtzea gustatzen zait


buruan jo nau! komunera noanean.

Armiarma bat eta arkakuso bat sartu


zaizkit galtzetan.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 64


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

GERTAERA BAT ANTZEZTEKO MUGIMENDUAK (14. eranskina)

Betaurrekoen bila ibili naiz, eta azkenean jantzita nituela ohartu naiz.

Egarrituta nengoen, eta oso zaila egin zait ura topatzea. Azkenean, iturria
ireki eta ura edan dut.

Irakaslearen agenda hartu dut, eta nahi gabe orri bat hautsi dut. Irakaslea
etorri da jarraian.

Txankletak jantzi ditut, eta kalera atera naizenean elurra ari zuen.

Nire bildumarako kromoak erostera joan naiz. Azken paketea nire aurrean
zegoen aitona batek eraman du.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 65


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

Paperezko mozorro bat jantzi dut, kalera irten eta loreak ureztatzen
zebilen gizon batek goitik behera busti nau.

Almendra bat jan dut, eta bat-batean hortza hautsi zait. Ezin izan dut
hortza topatu.

Okindegiko beirazko atearen kontra sekulakoa hartu dut.

Kroketak ez zaizkidanez gustatzen, mahai azpitik txakurrari eman dizkiot.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 66


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

ISTORIO LABUR BAT SORTZEA (15. eranskina)

IRUDIA/PIRAMIDEA MIMOA IRUDIA/PIRAMIDEA MIMOA IRUDIA/PIRAMIDEA MIMOA IRUDIA/PIRAMIDEA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 67


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

KOREOGRAFIA SORTZEA (16. eranskina)

DENB.

IRUDIA/PIRAMIDEA

DENB.

MIMOA

DENB.

IRUDIA/PIRAMIDEA

DENB.

MIMOA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 68


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

DENB.

IRUDIA/PIRAMIDEA

DENB.

DENB.

IRUDIA/PIRAMIDEA

DENB.

MIMOA

DENB.

IRUDIA/PIRAMIDEA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 69


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

DENB.

MIMOA

DENB.

IRUDIA PIRAMIDEA

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 70


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

KOEBALUAZIO-ORRIA 2 (17. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA 2

EBALUATUTAKO TALDEAREN IZENA:

__________________________________
BAI ERDIPURDI EZ

Lorpen-adierazleak

Lau piramide edo gehiago egin dituzte.

Gutxienez 3 segundoz eustea lortu dute egindako


irudi eta piramideetan.

Irudiak eta piramideak lotzeko mimoen hizkuntza


tartekatu dute.

Musikaren erritmoari jarraitu diote.

Istorioak hasiera, mamia eta amaiera izan ditu.

Antzezpena musikaren iraupenari lotua egon da.

Gustura eta minik hartu gabe aritu dira.

EBALUAZIOA EGIN DUEN TALDEAREN IZENA:

_______________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 71


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

UNITATEAREN IKASLEEN BALIOESPENA (18. eranskina)

IZENA:______________________________________________
MAILA:_____________

1. Gustatu zaizu “Akrosporta eta Mimoa” unitate didaktikoa?


a. Bai □
b. Ez □

2. Oro har, egokiak izan al dira jarduerak?


a. Bai □
b. Ez □

3. Saioetako helburuak lortu dituzula uste al duzu?


a. Gorputza giza irudietan eta giza piramideetan orekatzen ikastea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
b. Oinarrizko segurtasun-neurriak errespetatzea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
c. Akrosporteko hiru rol nagusiak ezagutzea eta errespetatzea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
d. Giza piramide bat eratzeko faseak ezagutzea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
e. Akrosportarekin koreografia bat osatzea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
f. Mimoen hizkuntza erabiliz gertaerak antzeztea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
g. Akrosporta eta mimoa konbinatuz koreografia bat sortzea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
h. Koreografia musikaren erritmoari lotzea.

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 72


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
i. Eszenatokia, janzkera eta musikaren erritmoa kontuan hartuta
koreografia kideen aurrean antzeztea.
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □
4. Egokia izan da irakaslearen lana (azalpenak, laguntza, motibazioa…)?
i. Bai □
ii. Ez □
iii. Erdipurdi □

5. Zer aldatu edo hobetuko zenuke Akrosporta eta Mimoa unitatean?


______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
__________________________________________________

6. Unitatearen hasieran zenekienetik unitatearen bukaeran dakizunera,


hobekuntzarik nabaritu al duzu? Zerbait ikasi al duzu? Zer?
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
______________________________________________________________
____________________________________________________________

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 73


HIRUGARREN UNITATE DIDAKTIKOA AKROSPORTA ETA MIMOA

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHENENGO ZIKLOA:

GORPUTZ-HEZKUNTZAKO PROGRAMAZIOA (19. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (LEHENENGO ZIKLOA)


GORPUTZ-HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA

2. maila 3. maila

1. unitatea Munstro harrapatzaileak


Erronka motor kooperatiboak
Ipuin motorra

2. unitatea Jolasak ikastetxe inguruan Mendi-ibilia

3. unitatea Zirkua Akrosporta eta Mimoa

4. unitatea Taldeko jolasak baloiarekin Saskibaloia

5. unitatea Gimnastika Eskolako parkourra

6. unitatea Lehia-jokoak Joko tradizionalak eta Herri-kirolak

Ekintza motorren DOMINIOAK

3 5 6 4 1 2

Elkarlaneko Ziurgabetasun- Adierazpen- Elkarlaneko- Bakarkako Bat baten


ekintzak inguruneko eta aurkakotasuneko ekintzak aurkako
ekintzak arte-ekintzak ekintzak ekintzak

LEHEN HEZKUNTZA. 3. MAILA 74

You might also like