Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 43

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

ZIRKUA

IÑAKI RUIZ ESTORNELL


Marrazkilaria: Belatz

LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA


BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

UNITATE DIDAKTIKOA

Izenburua ZIRKUA

Maila LMH2 Saio-kopurua 10

Lantzen diren ekintzen dominioa(horiz)

1 2 3 4 5 6

Bakarkako Bat baten Elkarlaneko Elkarlaneko- Ziurgabetasun- Adierazpen-


ekintzak aurkako ekintzak aurkakotasuneko inguruneko eta
ekintzak ekintzak ekintzak arte-ekintzak

Justifikazioa

Unitate didaktiko honetan, adierazpen- eta arte-ekintzak biltzen dituen dominioa lantzen da
—seigarrena sailkapenean—. Dominio horren helburua da ikasleek gorputza berez
(naturaltasunez) edo berariaz erabiltzea, zentzu estetikoa emanez, bai komunikatzeko, bai
emozioak, sentimenduak eta mezuak adierazteko. Dominio hori lantzeko, gorputzaren
adierazpen-baliabideak (mugimenduak, keinuak eta hizkuntza), adierazpen-erregistroak
(erritmoak, lekualdatzeak, dantza, rolak, jarrerak, sentimenduak...) eta horiek elkarlanean
sor ditzaketen adierazpen-aukerak erabiliko dira.
Unitate didaktikoaren helburua zirku-emanaldi bat egitea da. Horretarako, edukiak hiru
multzotan banatu ditugu: gorputz-adierazpena, malabarismoa eta akrobaziak. Lehenengo
multzoan, mimo-, pailazo- eta antzeratze-lanetan trebatuko dira ikasleak eta itzalen teknika
erabiltzen ikasiko dute. Bigarrenean, zapiekin, globoekin, kuboekin eta plater txinatarrekin
eginiko abilezia-jarduerak egingo dira. Hirugarrenean, monozikloa, slackline egiteko soka,
zilindro amerikarra eta zango-makilak erabiltzen ikasiko dute ikasleek. Bigarren eta
hirugarren multzoko edukiekin batera argi beltzaren teknika erabiltzen ikasiko dute. Bi
teknika horiek (itzalen teknika eta argi beltzarena) erabiliko dituzte zirku-emanaldian.
Lantzen diren jarduerek adierazpen- eta arte-ekintzetarako gaitasuna garatzen laguntzen
dute. Egingo ditugun jarduerek hizkuntza, mugimendu eta keinu bidezko komunikaziorako
gaitasuna garatzen dute —batez ere besteekin komunikatzeko, emozioak eta gogo-
aldarteak adierazteko eta nor bere buruarekin gustura sentitzeko gaitasuna—, eta oso
ekintza aproposak dira ikasle guztien parte-hartzea bultzatzeko, adina eta sexua kontuan
hartu gabe.
Gorputz-adierazpenak ikasleei emozioak eta sentimenduak adierazteko estrategiak
eskaintzen dizkie, besteekin komunikazioa errazteko eta, aldi berean, barneko korapiloak
askatzeko. Ikaskideen aurrean gauzatu beharreko antzezpenei esker, lotsa gaindituko dute
eta jendaurrean aritzeko beldurra uxatzea lortuko dute. Horren guztiaren ondorioz,
etorkizunean gorputz-adierazpena eta kultura artistikoa errazago ulertu, balioetsi eta
kritikatuko duten ikasleak izango dira.

1
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Problema-egoera

Testuingurua

Iaz etorritako zirkua bueltatu da gure herrira. Gogoratzen dugu emanaldian aspertu egin ginela
eta lagun-artean hitz egin ondoren, zirku-saio batean egiten diren hainbat errepresentazio-ariketak
egiten saiatu behar gara.

Arazoa

Gai izango ginateke zirku-emanaldi bat egiteko?

Xedea

Gorputza berez (naturaltasunez) edo berariaz erabiltzea, zentzu estetikoa emanez, bai
komunikatzeko, bai emozioak, sentimenduak eta mezuak adierazteko.

Helburuak

Unitate didaktikoaren garapenean zehaztuak.

Ataza

Zirku-emanaldi bat egitea.

2
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak Ebaluazio-irizpideak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak


(HEZIBERRI)

Imitazioen, keinuen
eta gorputzaren
mugimenduen bidez
emozioak adierazten
ditu.

Gustuko dituen Lorpenen jarraipen-


akrobaziak eta orria
malabarismoak egiten
ditu.

Itzalen teknika edo


7. Taldean argi beltzaren teknika
Gorputza eta objektuak konposizioak erabiltzen ditu,
erabilita, pertsonaiak, eraikitzea, taldeko antzezpenak
egoerak, irudiak, ikaskideekin egiteko.
sentimenduak eta gogo- interakzioan, Autoebaluazio-orria
aldarteak bakarka edo gorputzaren
taldean adieraztea eta adierazpen-bitartekoak Antzezpenetan lotsa
interpretatzea, gorputz- erabiliz, estimulu gainditu eta
adierazpenerako musikalak, plastikoak naturaltasunez
gaitasuna garatzeko. edo hitzezkoak hartzen du parte.
abiapuntu hartuta.
Antzezpenak
prestatzerakoan,
taldeko kideekin
aritzen da
elkarlanean trabarik Koebaluazio-orria
jarri gabe.

Azken saioan egin


beharreko zirku-
emanaldian parte
hartzen du.

3
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Helburuak eta ebaluazioa

Helburu didaktikoak Ebaluazio-irizpideak Lorpen-adierazleak Ebaluazio-tresnak


(HEZIBERRI)

Gorputz-adierazpeneko,
malabarismoko eta
akrobazietako
jardueretan hobetzeko
interesa azaltzen du.

Irakasleak azaldutako
4. Jarrera aktiboak segurtasun-neurriak
izatea, egoera fisikoa kontuan hartzen ditu. Lorpenen jarraipen-
oro har hobetzeko, eta orria
Jarduera fisiko Jardueretan gustura
guztiak egitean, nork jarduerak egitean, aritzen da eta sortzeko
bere buruarekin eta kontuan hartzea iniziatiba du.
besteekin jarrera norberaren
arduratsua izateko gorputzaren eta Gelakideen lana
prest agertzea. mugimendu- errespetatzen du eta
gustura aritzen da.
gaitasunaren aukerak
eta mugak. Elkarlanean sortzen
diren rolak onartzen ditu
eta egoki betetzen ditu.
Autoebaluazio-orria
Hausnartzeko tartean,
taldean era positiboan
eragiten du eta
ekarpenak egiten ditu.

8. Jokabide aktiboak
izatea, ariketa fisikoak
osasunerako duen
Jarduera fisikoa balioa aintzat hartuta; Jarduera fisikoa egiteko
egitean, gorputza eta jarrera- arropa eta oinetako
ekipamenduari eta egokiak erabiltzen ditu.
nahiz elikadura- Koebaluazio-orria
higiene-ohiturei
erreparatzea, bizi- ohiturak zaintzeko
ohitura osasungarriak interesa izatea eta
finkatzen eta drogen kontsumoa eta Jarduera fisikoa egitean,
autonomia izaten portaera- osasuna eta higienea
laguntzeko. mendetasunak sor zaintzen ditu.
ditzaketen jokabideak
saihestea.

4
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Edukiak

• Gorputza eta haren mugimendua: gorputz-adierazpena, malabarismo-abileziak eta


akrobaziak
• Emozioen azterketa: imitazio- edota identifikazio-jolasak eta sormen-jolasak
(sentimenduak…)
• Emozioen azterketa: gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidezko emozioen
adierazpena
• Emozioen azterketa: emozioen kontzientzia hartzea eta norberaren erregulazioa
• Antzezpena: mimika- eta pailazo-jolasak
• Taldeko lana: gustura aritu eta besteen produkzioei errespetua adieraztea
• Zirku-emanaldia: gorputz-adierazpena, koordinazioa eta oreka
• Zirku-emanaldia: errepresentazioak elkarrekin egitea
• Zirku-emanaldia: sor daitezkeen roletan aritzea
• Espazioaren pertzepzioa: antolaketa (antzezlekua, ikusleria, materiala…)
• Nork bere gaitasunak ezagutzea, eta esfortzua eta jarraikitasuna balioestea
• Nork bere erronka motorrak gainditzea
• Segurtasuna ariketetan: progresioak errespetatzea, laguntza eman eta jasotzea
• Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa izatea

• Errespetua izatea (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko eta materialarekiko) eta


osasun- eta higiene-ohiturak zaintzea

5
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Irizpide metodologikoak

Unitate didaktiko hau Lehen Hezkuntzako 2. mailan lantzeko diseinatuta dago. Adierazpen- eta
arte-ekintzen egiturak erabiliko dituzte ikasleek gorputza berez edo berariaz erabiltzen ikasteko.
Dominioaren ardatz metodologikoak bi zutabe nagusi izango ditu: sormena eta adierazpena.
Horrez gain, bi alderdi hartuko dira kontuan: batetik, ikasleek elkarlanean aritu behar izatea
elkarrekin ezarritako helburuak lortzeko eta, bestetik, elkarlanean aritu behar izatea, baina
bakoitza bere rolean (sortzaile-rolean, antzezle-rolean eta ikusle-rolean).
Unitate didaktikoan, ikaslea imitatzaile izatetik sortzaile izatera bultzatuko duten jarduerak eta
jolasak proposatuko dira. Nork bere burua askatzeko eta gorputza sentitzeko aukera emango
diete ikasleei jarduerek, eta jarduera horiek ikasleen premien eta ikastetxearen baliabideen
arabera egokituko ditu irakasleak.
Unitatean zehaztutako helburuak lortzeko, saioen amaieran zirku-emanaldi bat egingo da.
Azkeneko emanaldi horretan, ikasleek taldeka hartuko dute parte, eta bi ekitaldi egingo dituzte:
bata itzalak erabilita eta bestea argi beltzaren teknika erabilita. Itzalen ekitaldian, gorputzaren
adierazpideak (mimoa, pailazoak eta antzeratzeak edo imitazioak) erabiliko dira adierazpenak
egiteko; argi beltza erabilita egingo diren antzezpenetan, berriz, akrobaziak eta malabarismoak
egingo dira.
Zirku-emanaldia prestatzeko, hiru eduki multzo landuko dira (gorputz-adierazpenak,
malabarismoak eta akrobaziak). Eduki multzo bakoitza lantzeko, ikasleek zirkuko zenbait
jardunbide ikasiko dituzte, eta, horietako batzuetan, trebatu egingo dira. Horretaz gain, ikasitako
jardunbide horietatik gustukoen dituztenetan arituko dira, aukera berriak sortzen ahaleginduko
dira, eta gelakideen aurrean antzeztuko dute landutakoa eta sortutakoa. Hiru multzoetako
jarduerak egin ondoren, azken-aurreko saioan, multzo bakoitzean aukeratutako ariketetatik bat
hartu beharko dute eta, gainerako ikasleek aukeratutakoekin elkartuta, emanaldian zer egingo
duten erabaki beharko dute. Irakasleak lagunduko die emanaldia prestatzen. Ikasleek itzalen eta
argi beltzaren teknikak erabil ditzaten saiatuko da irakaslea. Baina bi teknika horiek, edukietan
eta helburuetan azaltzen badira ere, eduki nagusien bitartekari baino ez dira; beraz, taldearen
ezaugarrien eta baliabideen arabera erabiliko dira.
Ikasleek gehienetan talde txikitan egingo dute lan, eta irakasleak taldekatzeak orekatuak eta
heterogeneoak izatea bermatuko du. Jarduera multzo bakoitzaren amaieran, ikasleek eginiko
lanari buruzko autoebaluazio-fitxa beteko dute.
Zirkua lantzeko saioak ingurune egonkor batean egingo dira: eskolako aretoan, gimnasioan edo
frontoian. Ikasleek sortzen dituzten ekoizpen txikiak aurkezteko, antzezleku gisa eremu bat
prestatuko da aipatutako ingurune horietako batean.
Materialari dagokionez, hauxe beharko da jarduerak egiteko:
Itzalen multzorako, gorputz-adierazpenaren atalean, koloretako oihalak eta zapiak, eskularru
zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-margoak, argi-fokua eta oihal zuri bat, eta, itzalen
antzeztokia egiteko, bi makila eta bi kono. Argi beltzaren multzorako, berriz, malabarismoaren
atalean, zapiak, globoak, pilotak, egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak eta argi beltza, eta,
akrobazien atalean, monozikloa, slackline egiteko soka zapala, zilindro amerikarra, zango-
makilak eta argi beltza. Material horiez gain, multzo guztietarako musika-aparatua, zirkuko
abestiak eta argazki-kamera beharko dira.

6
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Kalifikazio-adierazleak

Espezifikoak: % 55

Jokabide motorraren garapena

Orokorrak: % 45

Ahalegina, parte-hartze aktiboa eta jarrera positiboa


Errespetua (norberarekiko, lagunekiko, irakaslearekiko, ingurunearekiko eta materialarekiko)
Arreta

7
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Diziplina barneko oinarrizko konpetentziak

1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia

• Pentsamenduak, sentimenduak eta gertaerak adierazteko gorputz-adierazpena


erabiltzea.
• Komunikatzeko ahozko hizkuntza zein gorputz-hizkuntza erabiltzea.
• Gorputz-adierazpenarekin lotutako hiztegia ezagutzea eta erabiltzea.
• Jendartean hitz egiteko oinarrizko arauak ezagutzea eta erabiltzea.
• Nork bere ideiak era egokian azaltzea eta besteenak entzutea.
• Nork bere erantzun motorrak, bizipenak eta emozioak taldean ahoz azaltzea.
• Ahozko komunikazioan hizkuntza ez-sexista eta ez-baztertzailea erabiltzea.

2. Matematikarako konpetentzia

• Denboraren, espazioaren eta erritmoaren kontzeptuak aplikatzea.

3. Zientziarako konpetentzia

• Gorputzaren adierazpen-baliabideak eta mugimenduak ezagutzea eta errespetatzea.


• Higienearekiko eta osasunarekiko jarrera arduratsua izatea.
• Aisialdia betetzeko jarduera fisikoa balioestea.

4. Teknologiarako konpetentzia

• Ikus-entzunezkoekin lan egitean, teknologia digitala era egokian erabiltzea.

5. Konpetentzia sozial eta zibikoa

• Sentimenduak eta emozioak adierazteko modu positiboak ezagutzea, balioestea eta


erabiltzea.
• Taldean rol bakoitzari dagozkion funtzioak eta betebeharrak adostea.
• Inhibizioa eta lotsa gainditzeko estrategiak erabiltzea.
• Jolasen eta jardueren arauak errespetatzea eta betetzea.
• Gatazkak bideratzeko eta konpontzeko, elkarrizketa erabiltzea.
• Jarrera ez-baztertzailea izatea, aniztasuna balioestea eta lagunekiko errespetua izatea
inor baztertu gabe, gaitasuna, generoa, maila sozio-ekonomikoa edo jatorria edozein
dela ere.
• Nork bere ekintzen ondorioez hausnartzea.
• Elkarlana ulertzea eta era positiboan balioestea.
• Emozioak azaleratzea eta, emaitza gorabehera, autorregulatzea.
• Besteei laguntza emateko prest egotea.
• Frustrazio-egoerei aurre egiteko estrategiak ezagutzea, balioestea eta erabiltzea.
• Autonomia izatea.
• Zailtasunei aurre egiteko eta arduraz jokatzeko, jarrera positiboa izatea.

8
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

6. Arterako konpetentzia

• Dantza eta gorputz-adierazpena kulturatzat hartzea.


• Gorputzaren bidez ideiak edo sentimenduak adieraztea.
• Jarrera sortzailea izatea.

7. Konpetentzia motorra

• Egoera motorretan gorputzaren mugimendu-aukerez baliatzea.


• Emozioak, sentimenduak eta iritziak adierazteko gorputza erabiltzea.
• Ekintza-egoeretara etengabe egokitzea.
• Gorputz-adierazpena alderdi ludikotik lantzea.
• Sortzaile- eta antzezle-rola eta ikusle kritikoaren rola onartzea.

9
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Oinarrizko zehar-konpetentziak

1. Hitzez eta hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

• Hitzez aginduak eta gomendioak ematean, estrategiak adostean eta bizipenak,


emozioak eta pentsamenduak adieraztean, era autonomo, sortzaile eta eraginkorrean
aritzea.
• Gorputzaren adierazpen-baliabideak eta mugimendua ulertzea eta errespetatzea, eta
gorputzarekin adierazteko autonomia izatea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia

• Gorputz-adierazpena erabiltzean, norberaren ezaugarriak, trebetasunak eta mugak


ezagutzea, eta gorputzaren adierazpen-baliabideak ulertzea eta barneratzea
(pentsamendu analitikoa).
• Egindako praktikan, norberaren erantzun motorrak eta jarrerak aztertzea, ebaluatzea eta
norbera erregulatzea (pentsamendu kritikoa).
• Gorputzaren bidez adierazteko eta komunikatzeko estrategiak sortzea eta aukeratzea
(pentsamendu sortzailea).
• Ikasitakoa beste egoera batzuetan erabiltzen jakitea.

3. Elkarbizitzarako konpetentzia

• Saioaren bukaeran norberaren bizipenak, pentsamenduak eta sentimenduak modu


asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteenak entzutea eta kontuan hartzea.
• Taldean lan egiten ikastea: estrategiak adostea, helburu berarekin elkarlanean aritzea,
eta rol bakoitzari dagokion funtzio eta betebeharrak onartzea.
• Jolas- eta jarduera-arauak errespetatzea eta betetzea.
• Gatazka-egoerak elkarrizketaren bidez bideratzea eta konpontzea.

4. Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia

• Ekintza-arauak eta -printzipioak sortzea eta ikaskuntzan aurrera egiteko proposamenak


egitea.
• Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta beharrezkoak diren egokitzapenak egitea.
• Egindako jarduerak ebaluatzea eta saioaren bukaeran hobetzeko proposamenak
egitea.
• Norberaren lana hobetzeko eta besteei laguntzeko prest egotea.

5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia

• Norberaren motibazioa eta nahia erregulatzea.


• Norberaren garapenean, ariketa fisikoaren eta ohitura osasungarrien garrantziaz
jabetzea. Gorputzaren irudia erregulatzea.
• Norberaren emozioak ezagutzea eta kudeatzea.
• Nork bere buruaz uste eta estimu ona edukitzea.
• Nork bere erabakiak gero eta autonomia handiagoz hartzea eta erabakitakoen gaineko
erantzukizuna onartzea.

10
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
v
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Gorputz Hezkuntza. Etapako helburuak (gorriz) HEZIBERRI

Hautemate-gaitasunak eta gaitasun motorrak aztertzea, nork bere buruarengan


1 konfiantza izatea eta norberaren ongizatea sustatuz, osasunerako onuragarria izan
dadin.

Trebetasun eta gaitasun fisikoak garatzea, haurren eboluzio-prozesuarekin bat, jolasa


2
erabiliz, oinarrizko baliabide den aldetik.

Problema motorrak ebazteko printzipioak eta arauak ezagutzea, hautatzea eta


aplikatzea, jarduera fisikoak, kirol-jarduerak eta arte- eta adierazpen-jarduerak
3 praktikatzean eraginkortasunez eta autonomiaz aritzea, ahalegina erregulatuz,
dosifikatuz eta balioetsiz, eta norberaren aukeren eta zereginaren nolakotasunaren
arabera maila jakin batera iristea, nork bere buruari ezartzen dion eskakizunean.

Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako jolas-tradizioak, jarduera fisikoen eta kirol-
jardueren tradizioak nahiz adierazpen-tradizioak ezagutzea, haien balioak
4
errespetatzeko eta balioesteko, jolas eta adierazpen tradizionalak eta herrikoiak
praktikatuz.

Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-bitartekoen berri jakitea, modu


5 estetikoan eta sortzailean landuz, haiek sentitzeko, bizitzeko eta onartzeko, eta
mugimendu propio baten bidez pertsonalizatzeko.

Jarduera fisikoa neurriz eta maiz egitearen garrantzia balioestea, norberarekiko nahiz
6 besteekiko erantzukizunezko jarrera erakusteko, eta ariketa fisikoak, higieneak,
elikadurak eta jarrera-ohiturek osasunean dituzten eraginak aintzat hartzea.

Jarduera fisikoetan parte hartzea, besteekin batera talde-harremanak sustatzen


7
dituzten proiektuak garatuz, eta aisia-kultura aberasgarri baten oinarriak eraikiz.

11
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Saioen sekuentzia

Unitate didaktikoaren aurkezpena. Itzalak: gorputz-adierazpeneko


1. saioa
jarduerak (mimoak eta imitazioak). Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Itzalak: gorputz-adierazpeneko jarduerak


2. saioa
(pailazoak eta imitazioak). Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Itzalekin lan egiten ikasten. “Nor naiz?”. Itzalekin


3. saioa
trebatzea. Sormenerako tartea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Gorputz-adierazpena zirkuan. Ikasitakoaren


4. saioa
erakustaldia. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Argi beltza: malabarismo-jarduerak (zapiak,


5. saioa
globoak, egurrezko kuboak eta plater txinatarrak). Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Argi beltzarekin lan egiten. “Zer da?”. Trebatze-


6. saioa
lana. Sormenerako tartea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Argi beltza: akrobazia-jarduerak (monozikloa,


7. saioa slackline egiteko soka, zilindro amerikarra eta zango-makilak).
Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Argi beltzarekin lan egiten trebatzea. Sormenerako


8. saioa
tartea. Hausnartzeko tartea.

Saioaren aurkezpena. Jarduerak aukeratzea. Itzalekin eta argi beltzarekin


9. saioa
lanean. Hausnartzeko tartea.

10. saioa Zirku-emanaldiaren aurkezpena. Zirku-emanaldia. Hausnartzeko tartea.

12
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

1. saioa

Unitate didaktikoa aurkeztea.


Saioaren
Gorputz-adierazpeneko jardueretan trebatzea.
helburua
Mimoak eta imitazioak eskaintzen dituzten aukerekin aritzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Eskularru zuriak, oihal ilunak, aurpegi-margoak eta musika-aparatua zirkuko


Materiala
abestiekin

Jarduerak

1. jarduera Unitate didaktikoaren aurkezpena Denbora 15 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak ikasgaiaren sarrera egiteko ipuin


bat kontatuko die. Unitatearen garapena ipuin baten modura
azalduko du (1. eranskina).
Ipuina entzun ondoren, ikasleek zer ulertu duten adieraziko dute.
Ikasleek azalpena era askotara egingo dute: lehendabizi, ahoz
bakarrik; ondoren, keinuz; jarraian, ahoz eta keinuz, eta, amaieran,
binaka, bietako batek ahoz kontatzen duena besteak keinuz
azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

Itzalak: gorputz-adierazpeneko jarduerak (mimoak


2. jarduera Denbora 35 min
eta imitazioak)

Ikasle guztiak batera. Irakasleak mimoen gaiari sarrera emateko


galdera hauek egingo dizkie ikasleei:
- Zer dira mimoak? (Erantzuna: kontakizunak keinu bidez
antzezten dituzten artistak).
- Nondik dator “mimo” hitza? (Erantzuna: hizkuntza grekotik,
pantomima hitzetik; “dena antzeratzen duena” esan nahi du).
- Zer berezitasun ditu? (Erantzuna: gorputza beltzez jantzita
izaten du, eta eskuak eta aurpegia zuriz margotuta).
- Nola antzezten dute? (Erantzuna: ez dute erabiltzen ez hitzik,
ez soinurik, ezta objekturik ere; gorputz-adierazpena baino ez
dute erabiltzen).
Gaiari sarrera eman eta gero, mimo janzteko zer egin behar duten
azalduko die irakasleak ikasleei. Materiala (oihalak eta margoak)

13
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

nola erabili ere azalduko die. Ondoren, mimo baten antzera


prestatzeko eskatuko die ikasleei: arropa edo oihal ilunez jantzi
beharko dute, eta aurpegia eta eskuak zuriz margotu beharko
dituzte. Irakasleak margoak eta oihalak egoki erabil ditzaten
zainduko du, eta mozorrotzen lagunduko die. Ikasleak prest
daudenean, irakasleak lauko taldeak egingo ditu eta gelan zehar
banatuko ditu. Ondoren, zer egingo duten azalduko die.
Hiru lan egingo dituzte:
1. Animaliak imitatuko dituzte.
2. Objektuak keinu bidez adieraziko dituzte.
3. Pertsona edo pertsonaia ezagun bat imitatuko dute.
Lan bakoitzean, adierazpen errazenetik zailenerako bidea egingo
dute; adierazpen zailenak egiteko, binaka elkartu eta egitekoa
adostu beharko dute.
Jarduera amaitzeko, lauko talde bakoitzak 20 segundoko
antzezpen bat prestatu eta gelakideen aurrean antzeztu beharko
du.
Irakasleak ikasleei gogoratuko die antzezpena egiten ari ez
direnek ikusle-rola dutela eta, errespetuz aritzeaz gain, jarrera
positiboa ere izan behar dutela. Irakaslea taldez talde joango da
dinamika eta jarrera ikuskatzeko. Jarraian, jarduera errepikatuko
dute, pertsonak antzeztu ordez animaliak antzeztuz.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Izan al du norbaitek arazorik antzeratzeak egiterakoan?”.
- “Zein izan dira antzezten zailenak, pertsonaiak, animaliak
ala objektuak?”.
- “Mimoen antzezpena aukeratuko zenuke zirku-
emanaldirako?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

14
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

2. saioa

Saioaren Gorputz-adierazpeneko jardueretan trebatzea.


helburua Pailazoak eta imitazioak eskaintzen dituzten aukerekin aritzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Koloretako oihalak eta zapiak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-margoak, argi-


Materiala
fokua eta musika-aparatua zirkuko abestiekin

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

Itzalak: gorputz-adierazpeneko jarduerak


2. jarduera Denbora 45 min
(pailazoak eta imitazioak)

Ikasle guztiak batera. Irakasleak pailazoen gaiari sarrera emateko


galdera hauek egingo dizkie ikasleei:
- Zer dira pailazoak? (Erantzuna: kaleko edo zirkuko artistak
dira).
- Nondik dator “pailazo” hitza? (Erantzuna: italieratik,
pagliaccio hitzetik; “lasto-zakua edo txorimaloa” esan nahi
du).
- Zer berezitasun ditu? (Erantzuna: sudur gorria, zapata
handiak eta arropa koloretsua).
- Zer pailazo mota daude? (Erantzuna: mota askotakoak izan
daitezke: arlotea, musikaria, jakintsua... Gehienek barrea
eragiten dute).
Gaiari sarrera eman eta gero, pailazo janzteko zer egin behar
duten azalduko die irakasleak ikasleei. Materiala (mozorroak,
oihalak, zapiak eta margoak) nola erabili ere azalduko die.
Ondoren, pailazo janzteko eskatuko die. Mozorrotzeko arroparekin
edota oihal edo zapi koloretsuekin jantzi beharko dute. Sudur
gorria jarri eta aurpegian begi handiak eta aho handia margotu

15
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

beharko dituzte. Irakasleak margoak eta oihalak egoki erabiltzen


dituzten zainduko du.
Ikasleak prest daudenean, irakasleak bikoteak egingo ditu eta
gelan zehar banatuko ditu. Ondoren, jardueraren dinamika
azalduko die:
Bi lan egingo dituzte.
1. Irakasleak bikoteak osatuko ditu. Bikotekide bat animalia-
hezitzailea izango da, eta bestea animalia. Ondoren, rola aldatu
egingo dute. Gogoratu behar zaie biak pailazoak direla eta egoera
barregarria antzeztu behar dutela.
2. Egoera barregarri bat antzeztuko dute, hau da, pertsonaia
arlote bat asmatu eta pertsonaia horri gertatzen zaion egoera
barregarri bat antzeztuko dute.
Jarduera amaitzeko, bikote bakoitzak egindako bi lanen artean bat
aukeratu eta gelakideen aurrean antzeztu beharko du.
Irakasleak ikasleei gogoratuko die antzezpena egiten ari ez
direnek ikusle-rola dutela eta, errespetuz aritzeaz gain, jarrera
positiboa ere izan behar dutela. Irakaslea taldez talde joango da
dinamika eta ikasleen jarrera ikuskatzeko.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Izan al du norbaitek arazorik antzeratzeak egiterakoan?”.
- “Zein izan da antzezten zailena, animalia-hezitzailea,
animalia ala pailazo arlotea?”.
- “Pailazoen antzezpena aukeratuko zenuke zirku-
emanaldirako?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

16
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. saioa

Gorputz-adierazpeneko jardueretan trebatzea.


Saioaren
Itzalen teknika ezagutzea eta itzalekin lan egitea (jolas egitea).
helburua
Mimika-, pailazo- eta imitazio-lanetan trebatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-


Materiala margoak, oihal zuri bat, bi makila, bi kono, argi-foku bat eta musika-aparatua
zirkuko abestiekin

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

2. jarduera Itzalekin lan egiten ikasten Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak itzalak zer diren azalduko du eta


itzalekin lan egiteko behar den materiala (oihal zuri bat, bi makila
eta bi kono) prest izango du. Ikasleen laguntzarekin antzeztokia
osatuko du.
Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko die
irakasleak. Izan ere, ikasleek bi lan egin beharko dituzte: “Nor
naiz?” jolasa eta itzalekin trebatzea.

17
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. jarduera “Nor naiz?” Denbora 15 min

“Nor naiz?” jolasaren helburua itzalen teknika ezagutzea da.


Jolasean aritzeko, irakasleak lauko taldeak osatuko ditu. Jolas-
eremuak bi zati izango ditu: zati batean, antzezlekua egongo da,
eta, hor, ikasleen laguntzarekin jarritako oihala; bestean, oihalaren
aurrean, ikusleak egongo dira. Irakasleak egin dituen taldeak
banaka joango dira antzezlekura. Gainerako ikasle guztiek ikusle-
rola hartuko dute.
Antzezlekuan, lauko talde bat egongo da. Talde horretako lagunek
gelako norbait imitatu beharko dute. Horretarako, nor imitatuko
duten erabakiko dute eta ikaskide horren lau ezaugarri adieraziko
dituzte keinu bidez. Ikasle bakoitzak ezaugarri bat antzeztuko du,
esate baterako, ibiltzeko modua, itxura fisikoa, egiten dituen
keinuak... Ikusleek nor imitatzen ari den asmatu beharko dute.
Ikusle bakoitzak izen bakarra esateko aukera izango du. Nor den
asmatutakoan, beste talde bat igoko da antzeztokira. Jolas
honetan, ez dugu itzalen teknika erabiliko.

4. jarduera Itzalekin trebatzea Denbora 5 min

3. jardueran egindako talde berberak arituko dira jarduera honetan


ere. Gelan banatuko dira eta itzalekin aritzeko antzezpenak sortu
beharko dituzte. Irakasleak 5 minutuko tartea eskainiko die
horretarako. Denbora hori betetakoan, sortu duten antzezpena
gelakideei erakutsi beharko diete, itzalen teknika erabilita.

5. jarduera Sormenerako tartea Denbora 20 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak aurreko jardueran itzalak zer


diren erakutsi ondoren, jarduera honetan ikasleak mimo- edo
pailazo-rolean jarrita, erakustaldi txiki bat sortu beharko dute
itzalen erakustokian antzezteko. Ikasleen taldekatzea era librean
egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko du taldean edo bakarka
aritu nahi duen eta taldea norekin osatu nahi duen. Erakustaldiak
egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz, beste hamar minutu izango
dituzte prestakuntzarako.
Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz.
Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle
bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian
dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako bikoteak irakasleak
osatuko ditu.

18
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Itzalekin aritzea gustukoa izan duzue?”.
- “Zaila egin zaizue?”.
- “Pailazoen emanaldiak, mimoen emanaldiak eta
imitazioak politagoak dira itzalen bidez egiten badira?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

19
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

4. saioa

Saioaren Gorputz-adierazpeneko jardueretan trebatzea.


helburua Aurreko saioetan ikasitakoaren erakustaldia egitea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-


Materiala margoak, oihal zuri bat, bi makila, bi kono, argi-foku bat, musika-aparatua
zirkuko abestiekin eta argazki-kamera

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

Gorputz-adierazpena zirkuan. Ikasitakoaren


2. jarduera Denbora 45 min
erakustaldia

Ikasle guztiak batera. Saio hau erakustaldirako trebatzeko tartea


izango da.
Bi zatitan banatuko da:
Lehenengo zatian, antzeztokia modu librean erabiliko da;
txandaka erabiltzea eta gainerakoen lana errespetatzea izango
dira baldintza bakarrak. Tarte horretan sortzen dutena presiorik
gabe probatzeko aukera izango dute ikasleek.
Bigarren zatian, emanaldi bat egingo da. Tarte hori azkeneko
saioan egingo dugun zirku-emanaldirako entsegu-saio gisa
erabiliko da. Antzezleen lana ikusle-rola betetzen duten ikasleek
balioetsiko dute. Hori egiteko gelakideen antzezpenak txaloen
bitartez neurtuko dira. Gelakideek egindako lanaren aurrean
errespetua eta jarrera positiboa azaldu behar dela gogoratuko die
irakasleak.

20
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Ikusleek urduri jartzen zaituzte?”.
- “Kideen erakustaldiak ikusi ondoren, zurea aldatuko
zenuke?”.
- “Erakustaldia egin ondoren, itzalekin ala itzalik gabe
egingo zenuke azkeneko eguneko zirku-emanaldia?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

21
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

5. saioa

Malabarismo-jardueretan trebatzea.
Saioaren
helburua Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean
aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak garatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Zapiak, globoak, pilotak, plater txinatarrak, egurrezko kubo zuriak eta musika-
Materiala
aparatua zirkuko abestiekin

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.
Argi beltza: malabarismo-jarduerak (zapiak,
2. jarduera globoak, pilotak, egurrezko kuboak eta plater Denbora 45 min
txinatarrak).
Ikasle guztiak batera. Irakasleak gelako espazioan bost txoko
egingo ditu. Txoko bakoitzean, malabarismo-jarduera bat egiteko
materiala kokatuko du, hau da, lehenengoan zapiak, bigarrenean
pilotak, hirugarrenean globoak, laugarrenean egurrezko kuboak
eta bosgarrenean plater txinatarrak. Ikasle taldea ere bost
multzotan banatuko du eta talde bakoitzari txoko bat izendatuko
dio.
Irakasleak, ikasleak taldeetan kokatu aurretik, txoko bakoitzean
zer jarduera egingo duten azalduko du.
Zapiak
Ikasleek zapi bana hartuko dute. Eskutik zintzilik jarriko dute, hatz
lodiarekin, erakuslearekin eta luzearekin helduta. Zapia horrela
dutela, gora botako dute, eskumuturra eta besoa gorantz mugituz.
Zapia gora bota ondoren, hiru ariketa egingo dituzte:
1. Zapiak airean egiten duen mugimendua ikusi eta lurrera
erortzen utziko dute.
2. Zapia gora bota eta airean egiten duen mugimendua ikusiko
dute, baina lurra ukitu aurretik esku osoarekin hartu beharko dute
zapia.

22
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. Zapia gora botako dute eta lurra ukitu aurretik jasoko dute, baina
esku osoarekin hartu ordez hiru hatzekin jasoko dute: lodiarekin,
erakuslearekin eta luzearekin.
Ikasleren batek hiru ariketak ondo egiten baditu, bi zapirekin
saiatzeko aukera izango du. Horretarako, bi eskuak erabiliko ditu.
Globoak
Ikasleek globo bana hartuko dute. Globoekin egingo den jokoa
zapiekin egin dutenaren antzekoa da. Globoak erabiltzen hasteko,
esku-ahurra gora begira jarriko dute, zulogune biribil bat osatuz,
eta globoa biribil horretan jarriko dute. Globoekin ariketa hauek
egingo dituzte:
1. Globoa gora botako dute eta, zapiekin egin den bezala, erortzen
utziko dute lurra ukitu arte.
2. Globoa botako dute, baina lurrera erori aurretik airean bi
eskuekin hartuko dute.
3. Globoa botako dute eta esku batekin jasoko dute lurrera erori
aurretik.
Ikasleren batek hiru ariketak ondo egiten baditu, bi globorekin
saiatzeko aukera izango du. Horretarako, bi eskuak erabiliko ditu.
Pilotak
Ikasleek pilota bana hartuko dute. Pilota eskuan hartu eta eskua
itxiko dute. Ondoren, eskuari buelta eman eta pilota lurrera begira
jarriko dute. Horrela daudela, hiru ariketa egingo dituzte:
1. Pilota lurraren kontra jaurtiko dute, eskumuturra eta besoa
beherantz mugituz. Jarraian, pilotaren punpak behatuko dituzte
eta punpa bakoitzean pilotak zer altuera eta zer norabide hartzen
duen aztertuko dute.
2. Pilota jaurti eta punpa egin ondoren gora datorrenean, berriro
ere esku-ahurrarekin joko dute. Ikasleei pilotari hiru aldiz jarraian
jotzea eskatuko zaie.
3. Pilota jaurti eta punpa egin ondoren gora datorrenean, eskua
behera begira dutela, pilota hartzea eskatuko zaie. Pilota berriro
ere eskuarekin jasotzeko, ezinbestekoa da jaurtiketaren indarra
eta norabidea menderatzea.
Egurrezko kuboak
Ariketa hau egiteko ikasleek hiru kubo beharko dituzte. Ikasle
batzuek ariketa egingo dute, eta besteak begiraleak izango dira.
Begira ari diren ikasleek ikusle-ikaslearen rola izango dute, hau da,
taldekideei begiratu eta horiek egiten dituzten saiakeretatik ikasiko
dute. Kuboekin lana egiteko, kuboak lurrean jarriko dira bata
bestearen ondoan. Bi ertzetako kuboei gainetik helduko zaie eta
erdiko kuboari bi ertzetako kuboei erdikoaren kontra indarra eginez
eutsiko zaio. Posizio horretan, hiru kuboak batera altxatu beharko
dira. Ikasleek zutik eta kuboak eskuen artean dituztela, hiru ariketa
egin beharko dituzte:
1. Eskuekin helduta dituzten kuboek erdikoari eragiten dioten
presioa gutxitu egingo da poliki-poliki eta erdiko kuboa lurrera
23
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

eroriko da. Horrela, ikasleak jabetuko dira erdiko kuboari eusteko


zenbateko indarra egin behar duten.

2. Lehenengo ariketan egindako gauza bera egingo dute, baina,


erdiko kuboa erortzen hasten denean, ertzetako bi eskuak azkar
mugitu eta erdikoa berriro ere hartzen saiatuko dira.
3. Erdiko kuboa erortzen hasten denean, esku bat azkar biratuko
dute eta erortzen ari den kuboaren azpian jarriko dute. Eskuan
duten kuboa eta erortzen ari den kuboa eskuan duten kuboaren
gainean orekan mantentzen saiatuko dira.
Plater txinatarrak
Taldeko bakoitzak bere platera eta makila edukiko ditu. Ikasleak
prest daudenean, irakasleak azalduko die platerak makilaren
gainean dantzan nola jarri. Hiru ariketa egin beharko dituzte:
1. Ikasleak pikotxean jarriko dira. Makila lurrean zutik jarriko dute,
esku batekin helduta eta platera bueltaka dantzan makilaren
gainean.
2. Aurreko ariketan bezala, pikotxean hasiko dira, eta poliki-poliki
zutik jartzen ahaleginduko dira, makila eskuan dutela eta platera
dantzarazteari utzi gabe.
3. Zutik jarri ondoren, platera gorputzetik urrundu behar dute,
besoa zabalduta edo, zirkuan egiten duten bezala, makila
sudurraren, kopetaren edo hatz baten gainean jarrita.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Zer malabarismo gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?”.
- “Malabarismo-ariketa bat egingo zenuke zirku-
emanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

24
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

6. saioa

Malabarismo-jardueretan trebatzea.
Saioaren Argi beltza ezagutzea eta horrekin lan egitea.
helburua
Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean
aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak garatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Zapiak, globoak, pilotak, plater txinatarrak, egurrezko kubo zuriak, musika-


Materiala
aparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

2. jarduera Argi beltzarekin lan egiten ikasten Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak argi beltza zer den azalduko du


eta teknika horrekin lan egiteko behar den materiala (argi beltz
eramangarria) prest izango du. Ikasleen laguntzarekin antzeztokia
osatuko du.
Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko die
irakasleak. Izan ere, ikasleek bi lan egin beharko dituzte: “Zer da?”
jolasa eta itzalekin trebatzea

25
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. jarduera “Zer da?” Denbora 15 min

“Zer da?” jolasaren helburua argi beltzaren teknika ezagutzea da.


Ikasleak banaka arituko dira. Jolas-eremuak antzeztokia izango
du, eta, horren inguruan, ikusleen tokia. Ikasleak banaka
gerturatuko dira antzeztokira. Gainerako ikasleek ikusle-rola
hartuko dute. Antzezlea prest dagoenean, irakasleak argiak
itzaliko ditu eta gela ilunpetan utziko du. Jarraian, argi beltza
piztuko du (ikuskizunerako prestatutako materiala bakarrik izango
da ikusgai). Une horretan, ikusleek antzezlea zer antzezten ari den
asmatu beharko dute. Ikusle bakoitzak aukera bakarra izango du
asmatzeko. Asmatzen duen ikasleak rola trukatuko du eta antzezle
bihurtuko da. Jolasak ikasle guztiak antzezle-roletik pasatu arte
jarraituko du.

4. jarduera Trebatze-lana Denbora 5 min

Aurreko saioan ikasitakoa praktikan jarriko dute. Lan horrekin hasi


aurretik, materiala banatuko da. Ikasle batek baino gehiagok
malabarismoak egiteko tresna bera aukeratzen badu, irakasleak
txandak emango ditu. Denak prest daudenean, trebatze-lana
hasiko da. Irakasleak kudeatuko du denbora. Amaieran,
prestatutakoa gainerako ikaskideei erakutsiko diete. Irakasleak
piztu edo itzaliko du argi beltza, behar denean.

5. jarduera Sormenerako tartea Denbora 20 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak aurreko jardueran argi beltza zer


den erakutsi ondoren, jarduera honetan, ikasleek erakustaldi txiki
bat sortu beharko dute erakustokian antzezteko. Ikasleen
taldekatzea era librean egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko
du taldean edo bakarka aritu nahi duen eta taldea norekin osatu
nahi duen. Erakustaldiak egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz,
beste hamar minutu izango dituzte prestakuntzarako.
Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz.
Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle
bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian
dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako bikoteak irakasleak
osatuko ditu.

26
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

6. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea izango
da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Gustukoa izan duzue argi beltzaren lana? Zergatik?”.
- “Argi beltzaren teknika erabilita, zer iruditu zaizue
emanaldia: politagoa edo itsusiagoa?”.
- “Prestatutakoa gelakideen aurrean antzeztu ondoren,
erabiliko zenuke argi beltzaren teknika azken eguneko zirku-
emanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

27
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

7. saioa

Akrobazia-jardueretan trebatzea.
Saioaren
helburua Monozikloarekin, slackline egiteko sokarekin, zilindro amerikarrarekin eta
zango-makilekin jolasean aritzeko behar diren trebetasunak garatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, musika-


Materiala
aparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.
Argi beltza: akrobazia-jarduerak (monozikloa,
2. jarduera slackline egiteko soka, zilindro amerikarra eta Denbora 45 min
zango-makilak)
Ikasle guztiak batera. Irakasleak gelako espazioan lau txoko
antolatuko ditu. Txoko bakoitzean akrobazia-jarduera baten
materiala kokatuko du, hau da, lehenengo txokoan monozikloa,
bigarrenean slackline egiteko soka, hirugarrenean zilindro
amerikarra eta laugarrenean zango-makilak. Ikasle taldea ere lau
multzotan banatuko du eta talde bakoitzari txoko bat izendatuko
dio.
Irakasleak, ikasleak taldeetan kokatu aurretik, txoko bakoitzean
zer egin behar duten azalduko du.
Monozikloa
Elementu honek daukan zailtasuna kontuan hartuta, oinarrizko
hastapenak baino ez ditugu ikasiko, hau da, monozikloaren
gainean nola igo, gainean gaudela orekari nola eutsi eta nola hasi
pedalei eragiten. Ikasle guztiek saiatu beharko dute monozikloaren
gainean jartzen.
Slackline egiteko soka
Txoko honetan lan egitea egokitu zaion taldea bitan banatuko da.
Azpitalde bakoitzak sokaren alde banatik ekingo dio. Jarduera
egiteko ez da araurik jarriko. Hiru helburu bete beharko dituzte:

28
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

1. Soka zapalean toki bat aukeratu eta, oinak sokaren gainean


jarrita eta mugitu gabe, ahalik eta denbora gehien orekari eustea.
2. Sokaren hasieratik hasi eta, sokaren gainean eta erori gabe,
ahalik eta pauso gehien ematea; hau da, ea nor iristen den urrutien
soka gainean.
3. Sokan toki bat aukeratu (1. jardueran bezala), eta soka gainean
ahalik eta jauzi gehien ematen saiatzea lurrera erori gabe.
Zilindro amerikarra
Taldekoek txandaka erabiliko dute zilindro amerikarra. Hiru lan
egin beharko dituzte:
1. Zilindroa bakarrik hartu, oholik gabe, eta, lehendabizi hanka
batekin eta ondoren biekin, zilindroaren gainean zutik jarri, orekari
eutsiz eta lurra ukitu gabe.
2. Zilindroaren gainean dagoen oholera igo eta oholaren gainean
orekari eutsi, hau da, oholaren mutur biak lurretik altuera berean
mantendu.
3. Oreka lortu ondoren, ohola zilindroaren gainean mugitu, hau da,
zilindroaren gainean irristatu mutur batetik bestera.
Zango-makilak
Taldekoek txandaka erabiliko dituzte zango-makilak. Hiru lan egin
beharko dituzte:
1. Zango-makilen gainera igo eta orekari eutsi lurra ukitu gabe.
2. Zangoen gainean igota, pauso batzuk eman; pauso zabalak eta
luzeak ematen saiatu. Oinarriaren zabalerak orekari eusteko duen
eragina aztertu.
3. Oztopo txikiak gainditu, espaloietara igo eta ibilbide bat egin.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Zer akrobazia gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?”.
- “Akrobazia-ariketa bat egingo zenuke zirku-
emanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.
29
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

8. saioa

Akrobazia-jardueretan trebatzea.
Saioaren Argi beltzarekin lan egiten trebatzea.
helburua
Monozikloarekin, slackline egiteko sokarekin, zilindro amerikarrarekin eta
zango-makilekin jolasean aritzeko behar diren trebetasunak garatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Monozikloa, slackline egiteko soka, zilindro amerikarra, zango-makilak, musika-


Materiala
aparatua zirkuko abestiekin eta argazki-kamera

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

2. jarduera Argi beltzarekin lan egiten trebatzea Denbora 25 min

Ikasle guztiak batera. Irakasleak argi beltzarekin nola lan egin


gogoratuko die ikasleei eta behar den materiala (argi beltz
eramangarria) prest izango du. Ikasleen laguntzarekin antzeztokia
prestatuko dute.
Antzeztokia prest dagoenean, zer egingo duten azalduko du:
Saio honetan, trebatze-lana egingo dute. Aurreko saioan
ikasitakoa praktikan jarriko dute. Lan horrekin hasi aurretik
materiala banatuko da. Ikasle batek baino gehiagok akrobaziak
egiteko tresna bera aukeratzen badute, irakasleak txandak
emango ditu. Guztiak prest daudenean, trebatze-lana hasiko da.
Irakasleak kudeatuko du denbora. Behar denean argi beltza piztu
edo itzaliko du.
Trebatze-denbora amaitu baino 10 minutu lehenago, erakustaldi
txiki bat egingo da, eta, erakustaldi horretan, aurreko tartean
sortutakoa erakutsi beharko diete gelakideei, banaka edota talde
txikitan.

30
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

3. jarduera Sormenerako tartea Denbora 20 min

Ikasle guztiak batera. Jarduera honetan, ikasleek erakustaldi txiki


bat sortu beharko dute erakustokian antzezteko. Ikasleen
taldekatzea era librean egingo da, hau da, bakoitzak aukeratuko
du taldean edo bakarka aritu nahi duen eta taldea norekin osatu
nahi duen. Erakustaldiak egiteko 10 minutu erabiliko dira; beraz,
beste hamar minutu izango dituzte prestakuntzarako.
Irakaslea taldez talde joango da aholkuak edota laguntza eskainiz.
Jarduera hau koebaluazio-orria betetzeko erabiliko da. Ikasle
bakoitzak gelakide bat ebaluatu beharko du koebaluazio-orrian
dauden galderei erantzunez. Koebaluaziorako bikoteak irakasleak
osatuko ditu.

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Gusturago aritu zarete orain argi beltzaren lanarekin?
Zergatik?”.
- “Argi beltzaren teknika erabilita, politagoa edo itsusiagoa
gelditzen da akrobazia-emanaldia?”.
- “Gelakideen aurrean antzeztu ondoren, argi beltzarekin
ala argi beltzik gabe egingo zenuke azken eguneko zirku-
emanaldia?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

31
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

9. saioa

Malabarismo-jardueretan trebatzea.
Saioaren
helburua Zapiekin, globoekin, egurrezko kuboekin eta plater txinatarrekin jolasean
aritzeko behar diren manipulazio-trebetasunak garatzea.

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia (argi gutxiko lekua)

Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-


margoak, oihal zuri bat, argi-fokua, bi makila, bi kono, zapiak, globoak, pilota,
Materiala egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak, monozikloa, slackline egiteko soka,
zilindro amerikarra, zango-makilak, argi beltza, musika-aparatua, zirkuko
abestiak eta argazki- kamera

Jarduerak

1. jarduera Saioaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, ikasleek aurreko saioan


landutakoa ekarriko dute gogora. Horren ostean, irakasleak saio
honetan zer landuko duten azalduko du.
Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du saioa. Azalpenetan edota
hausnartzeko tartean izan ezik, gainerako une guztietan musika
entzuteko aukera izango da.

2. jarduera Jarduerak aukeratzea Denbora 5 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleek badakite zer jarduera dituzten


gogokoen. Une honetan, bost minutuko tartea izango dute berriro
nahi duten jardueran aritzeko eta jarduera bat hautatzeko zirku-
emanaldirako. Irakasleak eszenatokia eta materiala prest izango
ditu ikasleek nahi dutena hartzeko.

3. jarduera Itzalekin eta argi beltzarekin lanean Denbora 40 min

Ikasle guztiak batera. Ikasleek zirku-emanaldirako aukeratu


dituzten jarduerak ordenatu behar dituzte; horretarako, irakasleak
eta ikasleek zirku-antzezpenean zer egingo duten adostu beharko
dute. Ikasleek antolaketa proposatuko dute, eta irakasleak onartu,
atzera bota edo moldatzeko eskatuko die ikasleei. Ados jartzen
direnean, entseatzen hasiko dira. Ikasleek itzalen eta argi
beltzaren teknikak erabil ditzaten saiatuko da irakaslea. Baina bi
teknika horiek, edukietan eta helburuetan azaltzen badira ere,
eduki nagusiak lantzeko bitartekari baino ez dira; beraz, taldearen
ezaugarrien eta baliabideen arabera erabiliko dira.

32
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

4. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Ikusleek urduri jartzen zaituzte?”.
- “Kideen erakustaldiak ikusi ondoren, zurea aldatuko
zenuke?”.
- “Entsegu orokorra egin ondoren, erabiliko zenituzke
itzalen edo argi beltzaren teknikak azken eguneko zirku-
emanaldian?”.
Eta galdera garrantzitsuena:
“Zer ikasi duzue gaur?”.
Halaber, irakasleak hausnartzeko tartea baliatuko du ikasleei
saioan zer ikasi duten azpimarratzeko. Hausnarketa egin ondoren,
ikasleek autoebaluazio-orria beteko dute.

33
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

10. saioa

Saioaren
Zirku-emanaldia antzeztea.
helburua

Non Aretoa, gimnasioa edo frontoia

Koloretako oihalak eta zapiak, eskularru zuriak, mozorrotzeko arropa, aurpegi-


margoak, oihal zuri bat, argi-fokua, bi makila, bi kono, zapiak, globoak, pilota,
Materiala egurrezko kuboak, plater txinatar zuriak, monozikloa, slackline egiteko soka,
zilindro amerikarra, zango-makilak, argi beltza, musika-aparatua, zirkuko
abestiak eta argazki-kamera

Jarduerak

1. jarduera Zirku-emanaldiaren aurkezpena jarduera 5 min

Ikasle guztiak batera. Hasieran, zirku-emanaldia egiteko aurreko


saioetan landutakoa ekarriko dugu gogora. Horren ostean,
irakasleak emanaldiaren sarrera egingo du eta antzezpenak egiten
hasiko gara. Irakasleak zirkuko abestiekin girotuko du emanaldia.

2. jarduera Zirku-emanaldia Denbora 45 min

Ikasleek, irakaslearen laguntzarekin, aurreko saioetan ikasi eta


prestatutako jarduerak antzeztuko dituzte gelakideen, mailakideen
edo etapakideen aurrean. Irakasleak argazki-kamerarekin
grabatuko du emanaldia.

3. jarduera Hausnartzeko tartea Denbora 10 min

Ikasle guztiak batera. Saioan zehar ikasleek izandako bizipenak,


zailtasunak, lorpenak eta bizitako emozioak aipatzeko unea
izango da. Ikasleen kritikak eta gomendioak jasoko dira, egonez
gero.
Irakasleak galdera hauek egin ditzake:
- “Guztiok hartu al duzue parte?”.
- “Norbait gaizki sentitu al da? Zergatik?”.
- “Gustura zaudete egindako lanarekin?”.
- “Ezer aldatuko al zenuke?”.
- “Zer ikasi duzu unitate honetan?”.
Hausnarketa egin ondoren, ikasleek autoebaluazio-orria beteko
dute.
34
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Eranskinak

1. eranskina: ipuina
2. eranskina: lorpenen jarraipen-orria
3. eranskina: autoebaluazio-orria
4. eranskina: koebaluazio-orria
5. eranskina: ikus-entzunezko baliabideak
6. eranskina: Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa: Gorputz Hezkuntzako programazioa

35
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

IPUINA (1. eranskina)

Arratsaldea da. Peru eta haren lagunak eskolatik irten berriak dira. Etxe azpiko parkera joan
dira, egunero egiten duten moduan. Denak daude: Peru, Amaia, Mikel, Ander, Ane eta Miren.
Batzuk zabutan dabiltza dilin-dalan; besteak, ondoko bankuan.

- Entzun al duzue asteburu honetan zirku bat datorrela herrira? —dio Anek.
- Ba... betikoa izango da. Iazkoarekin gogoratzen zarete? —esaten dio Peruk.
- Kar-kar-kar, egia! Ahaztuta nengoen —erantzuten du Mikelek—. Malabaristak ez zuen
bat bera ere asmatzen!
- Eta akrobata erori zenean! A ze pena! Neska gajoa! —gehitzen du Amaiak—. Gainera,
lurretik altxatzeko esaten zion animalia-hezitzaileak!
- Niri ere pena handia eman zidan —esaten du Anderrek.

Mirenek zabua gelditu eta besteei begira esaten du:

- Hori dena zirku-emanaldia gutxi prestatzeagatik gertatu zitzaien!


- Bai, noski! —erantzuten dute gainerakoek aho batez.
- Eta seguru nago guk egingo bagenu, askoz ere hobeto aterako litzaigukeela! —dio
Peruk.

Denak isilik gelditu dira. Isilik eta pentsakor.

- Eta zirku-emanaldi bat egingo bagenu? —botatzen du Anek.


- Baaaai!— aldi berean, Mikelek eta Amaiak.
- Hori da! —gehitzen du Mirenek.
- Baina zirku-emanaldi bat egiteko gauza asko behar dira! Malabarismoa eta akrobaziak
ezin ditugu edonon egin! —esaten du Anderrek—. Gainera... niri beldur pixka bat ere
ematen dit!
- Baina zer uste duzu? Hamar metrora igo behar dugula? Edo labanak erabili behar
ditugula? Ondo pasatzeko egingo dugu! —esaten du Peruk.

Mirenek eta Peruk baietz esaten dute buruarekin. Hala ere, Ander ez da oso gustura
gelditu.

- Eta Gorputz Hezkuntzako irakasleari esango bagenio? —esaten du Amaiak—. Beti


eskatzen digu gauza berriak asmatzeko...
- Mundiala zara, Amaia! —oihukatzen du Mikelek.

Eta isilune bat egon eta gero...

- Kar-kar-kar! —egiten dute denek batera.


- Mikel! —esaten du Peruk—. Amaiari begira, dir-dir egiten dizute begiek!
- Kar-kar-kar ! —egiten dute denek berriz ere.

36
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

Mikelen masailak gorritu egin dira bat-batean.

- Zer? Ideia txarra izan du, ala? —gehitzen du Mikelek.


- Eeeez, oso ona! —esaten du Anek—. Gainera, horrela ez dugu minik hartuko eta
malabarismo berriak ere ikasiko ditugu! Seguru!
- Ba... nahi baduzue, bihar bertan esango diogu! —esaten du Mirenek.
- Oso ondo! —gehitzen du Anek.
- Niri pailazoa edo mimoa izatea gustatuko litzaidake! —esaten du Mikelek.
- Niri ere bai! —oihuka, Amaiak.
- Uuuuuuu! —oihukatzen dute gainerakoek.

Eta Amaiari ere masailak gorritu egin zaizkio.

- Ba, nik akrobata izan nahiko nuke! —esaten du Peruk.


- Hori nik ere egingo nuke! —gehitzen du Mirenek.

Anderrek Aneri begiratzen dio eta esaten dio:

- Gu biok malabaristak izango gara?


- Ondoooo! —erantzuten dio Anek.

Eta modu honetara erabaki dute zirku-emanaldi bat egitea. Bi mimo-pailazo, bi


malabarista eta beste bi akrobata. Hori kuadrilla hori, etxe azpiko parkean elkartzen zaiguna!

Peru

Ane

Mikel

Amaia

Ander

Miren

37
LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILA
9.
8.
7.
6.
5.
4.
3.
2.
1.

20.
19.
18.
17.
16.
15.
14.
13.
12.
11.
10.
LMH _.

Zirkua
201_/201_

izenburua:
Unitatearen
EBALUAZIOA

Imitazioen, keinuen eta


gorputzaren mugimenduen
bidez emozioak adierazten
ditu

Gustuko dituen akrobaziak


eta malabarismoak egiten ditu

LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA


BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA

Itzalen teknika edo argi


beltzaren teknika erabiltzen
ditu, taldeko antzezpenak
egiteko

Antzezpenetan lotsa gainditu


eta naturaltasunez hartzen du
parte

Antzezpenak
prestatzerakoan, taldeko
kideekin aritzen da
elkarlanean trabarik jarri gabe

Azken saioan egin beharreko


zirku-emanaldian parte
hartzen du

Gorputz-adierazpeneko,
malabarismoko eta
akrobazietako jardueretan
hobetzeko interesa azaltzen
du
Irakasleak azaldutako
segurtasun-neurriak kontuan
hartzen ditu

Jardueretan gustura aritzen


da eta sortzeko iniziatiba du
LORPENEN JARRAIPEN-ORRIA (2. eranskina)

Gelakideen lana
errespetatzen du eta gustura
aritzen da

Elkarlanean sortzen diren


rolak onartzen ditu eta egoki
betetzen ditu

Hausnartzeko tartean, taldean


era positiboan eragiten du eta
ekarpenak egiten ditu

Jarduera fisikoa egiteko


arropa eta oinetako egokiak
erabiltzen ditu

Jarduera fisikoa egitean,


osasuna eta higienea
ZIRKUA

38

zaintzen ditu
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

AUTOEBALUAZIO-ORRIA (3. eranskina)

BERDEA: BAI /HORIA: ERDIZKA / GORRIA: EZ / EZIN DUT EGIN: URDINA / EZ DA ETORRI: BELTZA (IRAKASLEAK)

IKASLEA Janzkera Jarduerak Jarrera

-------------------------

TALDEA
Arropa eta oinetako Ikasitakoa kontuan
Azalpenak adi entzun Arauak errespetatu Errespetuz aritu naiz. Jarrera
------------------------ egokiak ekarri eta hartu dut. Gauza Gustura aritu naiz
ditut ditut ona izan dut.
erabili ditut. berriak ikasi ditut

1. saioa O O O O O O
2. saioa O O O O O O
3. saioa O O O O O O
4. saioa O O O O O O
5. saioa O O O O O O
6. saioa O O O O O O
7. saioa O O O O O O
8. saioa O O O O O O
9. saioa O O O O O O
10. saioa O O O O O O

39
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

KOEBALUAZIOA-ORRIA (4. eranskina)

KOEBALUAZIO-ORRIA (gorputz-adierazpena)
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI ERDIZKA GAIZKI


Lorpen-adierazleak
Mimo bat antzeztu du.
Pailazo bat antzeztu du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du.
EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:

KOEBALUAZIO-ORRIA (malabarismoa)
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI ERDIZKA GAIZKI


Lorpen-adierazleak
Malabarismoak egin ditu.
Malabarismo bat baino gehiago egin du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du.
EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:

KOEBALUAZIO-ORRIA (akrobaziak)
EBALUATUTAKO IKASLEAREN IZENA:

ONGI ERDIZKA GAIZKI


Lorpen-adierazleak
Akrobaziak egin ditu.
Akrobazia bat baino gehiago egin du.
Ariketak egitean, ondo pasatu du.
EBALUAZIOA EGIN DUEN IKASLEAREN IZENA:

40
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

IKUS-ENTZUNEZKO BALIABIDEAK (5. eranskina)

Zirkua Haur Hezkuntzan: Mimoak:

https://youtu.be/NlTXJlYiJf0 https://youtu.be/g6W4TJ98_FM

https://youtu.be/qkMXVOnb4Tc https://youtu.be/-SH3qLHvdRY

https://youtu.be/MBv9PruEIvg https://youtu.be/ekZLRDeg_l4

https://youtu.be/zuKjrbEN_5w https://youtu.be/4QAqJcVpKsY

Zirkuko bizimodua (horrela biziko zinateke?):

http://ikasbilberri.ikasbil.net/web/ikasbil/artikuloaren-
fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_
col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2238007

Zirku-tailerra:

https://youtu.be/oc-ZdFFn1Ro

https://youtu.be/a1_OQBBo6Z4

Zirku-eskola:

http://www.donostikidss.com/ilargi-berdea-zirko-eskola/

http://irutxulo.hitza.eus/2016/07/22/grabitatearen-aurka-jolasean/

Zirkurako eta mimorako musika:

https://youtu.be/1D5Sa2Yq-2g?list=RDls1gnCHr14Q

https://youtu.be/55iv9PQXa1Y

https://youtu.be/QehKVg9NRtA

https://youtu.be/qsFio0CSaCI

https://youtu.be/PBU-zw_wAYw

41
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA
BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA ZIRKUA

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHENENGO ZIKLOA: GORPUTZ HEZKUNTZAKO

PROGRAMAZIOA (6. eranskina)

LEHEN HEZKUNTZA (LEHENENGO ZIKLOA)


GORPUTZ HEZKUNTZA
PROGRAMAZIOA

2. maila 3. maila

1. unitatea Munstro-harrapatzailea
Erronka motor kooperatiboak
Ipuin motorra

2. unitatea Jolasak ikastetxe inguruan Mendi-ibilia

3. unitatea Zirkua Akrosporta eta Mimoa

4. unitatea Taldeko jolasak baloiarekin Saskibaloia

5. unitatea Gimnastika Eskolako parkourra

6. unitatea Lehia-jokoak Joko tradizionalak eta Herri-kirolak

Ekintza motorren DOMINIOAK

1 2 3 4 5 6

Elkarlaneko Ziurgabetasun- Adierazpen- Elkarlaneko- Bakarkako Bat baten


ekintzak inguruneko eta aurkakotasuneko ekintzak aurkako
ekintzak arte-ekintzak ekintzak ekintzak

42
LEHEN HEZKUNTZA. 2. MAILA

You might also like