Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 74

Irakaskuntza Ertainak Lanbide Heziketan

Fabrikazio Mekanikoa
Etorkizuna ereiten duenak uzta oparoa
jasotzen du.

Ekin lanari!

• SARRERA

• 1. UNITATE DIDAKTIKOA: PROIEKZIO-SISTEMAK

• 2. UNITATE DIDAKTIKOA: EBAKIDURAK ETA SEKZIOAK

• 3. UNITATE DIDAKTIKOA: AKOTAZIOA

ADIERAZPEN GRAFIKOA

Egilea: Lander Gojenola Goitia

2017ko abendua
….0

SARRERA

. 1. OINARRIZKO ARGIBIDEAK
2. MARRAZKETARAKO MATERIALA
3. PROPORTZIONALTASUNA ETA ESKALAK
Sarrera

SARRERA

Adierazpen Grafikoaren helburu nagusietako bat industria-munduan


erabiltzen diren pieza teknikoak grafikoki adieraztea da. Esku artean
dugun material didaktiko honetan, Adierazpen Grafikoari dagozkion
ezagutza eta eragiketa nagusiak modu ulergarrian jasotzen saiatu gara.

Bi atal nagusi hauek lantzen dira:

• Adierazpen grafikoaren arauen inguruko azalpen teorikoa

• proiekzioen, bisten, ebakiduren, sekzioen, akotazioaren eta


abarren irudikapena edota adierazpena praktikatzeko ariketak

Bigarren atal horri arreta berezia ematen zaio. Izan ere, adierazpen
grafikoaren teknika menderatzeko, ez da nahikoa arau teknikoak
jakitea: krokisak egiten eta interpretatzen ikasteko, krokisak egin
beharra dago.

1. OINARRIZKO ARGIBIDEAK

Esku artean dugun ikasmaterial hau Adierazpen Grafikoa ikasgaia


Fabrikazio Mekanikoa familiako hainbat ziklotan lantzeko da egokia,
eta, Lanbide Heziketako erdi-mailako zikloetara egokitua badago ere,
goi-mailako zikloetan ere erabil daiteke. Izan ere, edukien sakontasun-
mailak baino ez ditu bereizten goi- eta erdi-mailak.

Fabrikazio Mekanikoan lan egiteko, hizkuntza grafikoa menderatu


beharra dago, nahitaez. Irakaskuntza-gida honetan, era progresiboan
landuko dira adierazpen grafikoko ezagutzak, oinarrizko eragiketekin
hasi eta zailagoak direnekin jarraituz.

Adierazpen Grafikoa 1
Sarrera

Esku hutsez eta lapitzez egingo dira marrazkiak, eta, proportzionaltasuna


zainduko bada ere, ez da eskalekin lan egingo.

2. MARRAZKETARAKO MATERIALA

Hona hemen Adierazpen Grafikoa ikasgaian erabiliko diren oinarrizko


materialak:

• Laminen formatuak. Marrazketa industrialean, araututako neurri


eta formatuak izaten dituzte orri eta paperek. Izan ere, makina
kopiatzaileetan, artxiboetan eta abarretan nahitaezkoa da orri-
tamaina normalizatuak erabiltzea. DIN arauen arabera, hauek dira
formatuak:

A0: 891 x 1189

A1: 594 x 891

A2: 420 x 594

A3: 297 x 420

A4: 210 x 297

A5: 148 x 210

Ikasturtean zehar, formatu hauek erabiliko dira: DIN A4 eta DIN A3.

Adierazpen Grafikoa 2
Sarrera

Laminaren neurriak behin zehaztuta, marrazketa-laukiaren


ezaugarri nagusiak adieraziko ditugu. Hauek dira:
• Kajetina
3 atal ditu: identifikazio-datuak, deskripzio-
datuak eta administrazio-datuak.

• Marjinak
10 mm-ko marjina izango da alde guztietan,
ezkerraldean izan ezik. Bertan, lamina
artxibatzeko zuloak egiteko tartea uzten da,
eta 20 mm-koa da marjina.

• Orri laukiduna. Lauki-sarea inprimaturik duen orria da eta


laminaren atzealdean ezartzen da, txantiloi gisa. Esku hutsez lan
egingo denez, lagungarria izango da lerroak zuzen eta egoki
irudikatzeko.

• Lapitza. Marrazkiak egiteko erabiliko den tresna da. Grafitozko


mina du barnealdean. Gogortasun-maila desberdinetako minak
erabiltzen dira marrazkian behar diren lodiera eta akaberak
erdietsi ahal izateko.

Adierazpen Grafikoa 3
Sarrera

Aukera egokia da lapitz mina-egozlea erabiltzea, haren mina ez


baita zorroztu behar nahi den lodiera lortzeko.

• Borragoma. Marrazki batean soberan dauden


aldeak zuzentzeko erabiltzen da. Gure kasuan,
lapitza ezabatzeko erabiliko denez, biguna izan
behar du gomak.

• Zorrozkailua. Lapitzaren muturra zorrozteko erabiltzen da.

Hauexek dira, beraz, ikasturtean zehar marrazketarako erabiliko ditugun


materialak. Guztiak ere garrantzi handikoak eguneroko lana egoki
eraman nahi bada aurrera.

3. PROPORTZIONALTASUNA ETA ESKALAK

Proportzionaltasuna. Marrazketa teknikoan, tamaina ezberdinetako bi


irudi berdinen dimentsioen arteko erlazio konstantea da.

Adierazpen Grafikoa 4
Sarrera

Bi dimentsio (ab eta a’b’) alderatzen ditugunean, arrazoi esaten zaio


ab/a’b’ zatidurari. Eta bi arrazoiren artean gertatzen den berdintasunari
(ab/a’b’ = cd/c’d’) proportzionaltasun esaten zaio.

Eskala. Marrazkiaren dimentsioen eta irudikaturiko objektuaren


dimentsioen arteko arrazoi konstantea da.

𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀𝑀 𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑𝑑
𝐸=
Egiazko piezaren dimentsioak

Irudikatu nahi dugun pieza handiegia edo txikiegia denean erabiltzen


da.

Era bat baino gehiago dago eskala adierazteko:

- proportzio gisa, 1:2 eskala

- zatiki gisa, 1/2 eskala

- modu hamartarrean, 0,5 eskala

Adierazpen Grafikoa 5
1. unitate didaktikoa

PROIEKZIO-SISTEMAK

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
2. PROIEKZIO-SISTEMA ORTOGONALA
3. PROIEKZIO-SISTEMA ORTOGONALAREN
APLIKAZIOA
4. BISTEN IRUDIKAPENA: OINARRIAK

APLIKAZIO-ARIKETAK
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

PROIEKZIO-SISTEMAK

Esan bezala, esku artean dugun material honen helburu nagusietako bat
industria-munduan erabiltzen diren pieza teknikoak grafikoki adierazteko
eta interpretatzeko gaitasuna lantzea da.

1. unitate didaktikoan, piezen bistak edo proiekzioak marrazteari ekingo


diogu.

Bi atal nagusi hauek landuko dira:


• proiekzio-sistemei dagozkien arauen azalpen teorikoa
• aplikazio-ariketak: perspektiban adierazitako piezen bistak
marraztea

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK

Proiekzio-sistemak lantzen hasi aurretik, komeni da sarritan azalduko


diren kontzeptu hauek ulertzea:
1.1. Krokisa figura edo pieza bat bere osotasunean ikusteko edo
interpretatzeko egindako proiekzio edo bista multzoa da. Lapitzez
eta esku hutsez egiten da; esan daiteke behin betiko marrazkia
egin aurreko zirriborroa dela.

Adierazpen Grafikoa 7
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

Krokis batek abiapuntu bat baino gehiago izan ditzake:

- pieza erreal bat


- perspektiban marraztutako pieza bat
- ideia edo beharrizan bat

1.2. Proiekzioak pieza aurretik, goitik edota albo batetik begiratuz


jasotzen diren irudiak dira.
F argi-iturri bat P pantaila batera proiektatzean irudi bat tartean
ezarriz gero, irudiaren ingurunea agertuko da islaturik pantailan.
Ingurune horri deritzo proiekzio.

Proiekzioa

Adierazpen Grafikoa 8
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

2. PROIEKZIO-SISTEMA ORTOGONALA

Proiekzio mota honetan, F proiekzio-zentroa (argi-iturria) infinituan dago


kokatuta, eta, ondorioz, zuzen proiektatzaileak edo proiekzio-lerroak
elkarren paraleloak dira.

Proiekzio-sistema hau piezaren forma zehatz-mehatz irudikatu nahi


denean erabiltzen da, hau da, inolako deformaziorik gabe eta tamaina
errealean.

Proiekzio-planoa

Proiekzio-lerroak

Proiekzio ortogonala

Pieza bat lamina batean zehazki adierazteko, pieza zenbait proiekzio-


planotara proiektatu, eta beraren bistak edo proiekzio ortogonalak
irudikatu beharra dago.

Proiekzio-sistema ortogonala diedrikoa edo triedrikoa izan daiteke, pieza


definitzeko behar den bista-kopuruaren arabera.

Adierazpen Grafikoa 9
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

• Sistema diedrikoa: bi plano elkarzut hartzen dira proiekzio-


planotzat, eta, beraz, bi bista adierazten dira.

Aurretiko bista

• AURRETIKO BISTA: PB plano


bertikalean marrazturiko proiekzioa
da.
• GOITIKO BISTA: PH plano
horizontalean marrazturiko proiekzioa
da.

Goitiko bista

• Sistema triedrikoa: hiru plano elkarzut hartzen dira proiekzio-


planotzat, eta, beraz, hiru bista adierazten dira.

Albotiko bista
• AURRETIKO BISTA: PB plano
Aurretiko bista bertikalean marrazturiko proiekzioa da.
• GOITIKO BISTA: PH plano
horizontalean marrazturiko proiekzioa
da.
• ALBOTIKO BISTA: AP alboko
planoan marrazturiko proiekzioa da.

Goitiko

Adierazpen Grafikoa 10
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

3. PROIEKZIO-SISTEMA ORTOGONALAREN APLIKAZIOA

Plano batean pieza bat irudikatzeko, urrats hauek egin behar dira:

1. Hiru plano elkarzutek osatutako


eremuan kokatuko da pieza.
- Piezaren aurpegiak paralelo
egongo dira planoekiko, beti ere.
- Piezari gezi bakoitzaren
noranzkoan begiratuz gero, hiru
planoetan adierazitako irudi edo
proiekzioak lortuko dira.

2. Hiru plano horiek plano bakarrera


ekartzeko, c banda kendu, eta a eta b
bandak biraraziko dira.

3. Plano bakar horri aurrez aurre


begiratuz gero, begi-bistan izango du
emaitza begiraleak.

Adierazpen Grafikoa 11
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

4. BISTEN IRUDIKAPENA: OINARRIAK

4.1. Aurretiko bistaren aukeraketa

Aurretiko bista da bista nagusia: bista horrek


ematen du piezaren inguruko informazio
gehien, eta haren araberakoak izango dira
piezaren interpretazio egokia eta gainerako
bistak. Hori dela eta, oso garrantzitsua da pieza
arretaz aztertu eta aurretiko bista zein izango
den egoki aukeratzea.

ºqAurretiko bista pieza erabat definitzeko nahikoa ez denean, beste


bistak (albotikoa eta goitikoa) edota bestelako teknikak (ebakidurak,
sekzioak, bista gehigarriak… ) erabiliko dira. (Aukeratutako bistek
adierazi nahi den pieza erabateko zehaztasunarekin eta inolako
zalantzarik gabe interpretatzea bermatu behar dute, oro har).

4.2. Bisten antolaketa eta kokapena

Antolaketa. Pieza bat egoki adierazita egoteko, ez da nahikoa bistak


ondo marraztuta egotea: ezinbestekoa da planoan edo laminan horiek
posizio egokian irudikatzea, arauak kontuan hartuta.

• Goitiko bista aurretiko bistaren azpian


kokatzen da beti.

Aurretiko bista Albotiko bista


• Albotiko bista aurretikoaren ondoan
kokatzen da beti. Albotiko bista
ezkerretikoa bada, eskuinaldean, eta
eskuinetikoa bada, berriz, ezkerraldean. Goitiko bista

Adierazpen Grafikoa 12
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

Bisten antolaketa ondo ulertzeko, lagungarria izan daiteke irudiz


lagundutako azalpen hau:

Piezari 90º-ko birak eman, eta hiru bistak


irudikatzeko aukera izango du begiraleak,
mugitu gabe. Biraketaren noranzkoak
adieraziko du bista bakoitza zer posiziotan
irudikatuko den planoan.

“Proiekzio-sistema ortogonalaren aplikazioa” atalean, piezari gezi


bakoitzaren noranzkoan begiratu dio begiraleak, hiru planoetan
adierazitako irudi edo proiekzioak lortzeko.

Kokapena. Bistak egoki kokatuta egoteko, honako irizpide hauek hartu


behar dira kontuan:

• Bat etorriko dira aurretiko eta albotiko bisten altuerak, eta


aurretiko eta goitiko bisten zabalerak.
• Maila berean egongo dira aurretiko eta albotiko bisten oinarria,
eta aurretiko eta goitiko bisten ertza.

Adierazpen Grafikoa 13
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

4.3. Bisten arteko elkarrekikotasuna

Aurreko atalean, aipatu da aurretiko eta albotiko bisten altuerak eta


aurretiko eta goitiko bisten zabalerak bat etorriko direla. Elkarrekikotasun
hori bisten kokapenean ez ezik, piezaren ertz guztietan ere beteko da.

Aurretiko bistaren ertzak eta goitikoaren ertzak bat etorriko dira


zabalerari (eta posizioari) dagokionez; aurretikoarenak eta
albotikoarenak, berriz, altuerari dagokionez; goitikoarenak eta
albotikoarenak, sakonerari.

4.4. Bistak interpretatzeko lerro motak

Marrazki teknikoak lerro normalizatu jakin batzuen bidez eraikitzen dira.


Pieza bat interpretatzeko edo bere osotasunean definitzeko,
ezinbestekoa da mota askotako lerroak ezagutzea. Hauek dira
erabilienak:

Adierazpen Grafikoa 14
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

1 Lerro lodi jarraitua

Bistaren inguru eta ertz ikusiak irudikatzeko


erabiltzen da. Lerro mota lodiena da.

2 Lerro etena

Ezkutuan geratzen diren inguru eta ertzak


irudikatzeko erabiltzen da.

3 Marra-puntu lerroa

Simetria- eta biraketa-ardatzak adierazteko


erabiltzen da lerro mota hau. Figura osoak zein
elementu partzialak bitan banatzen dituen
lerro irudikaria da.

Oharra:
Erabilienak aipatu badira ere, bestelako lerro mota batzuk ere erabiltzen
dira zenbait kasutan; horiek gaiak eskatu ahala azalduko dira.

Adierazpen Grafikoa 15
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

APLIKAZIO-ARIKETAK
1. Plano paraleloak proiekzio-planoekiko

Marraztu, paper laukidunetan, pieza hauen krokisak; hau da, aurretiko,


albotiko eta goitiko bistak.
Kasu bakoitzean, aukeratu aurretiko bista egokiena.

1 2 3 4

5 6 7 8

9 10 11 12

13 14 15 16

Adierazpen Grafikoa 16
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

2. Plano zeiharrak proiekzio-planoekiko

Marraztu, paper laukidunetan, pieza hauen krokisak; hau da, aurretiko,


albotiko eta goitiko bistak.
Kasu bakoitzean, aukeratu aurretiko bista egokiena.

1 2 3 4

5 6 7 8

9 10 11 12

13 14 15 16

Adierazpen Grafikoa 17
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

3. Plano kurbatuak

Marraztu, paper laukidunetan, pieza hauen krokisak; hau da, aurretiko,


albotiko eta goitiko bistak.
Kasu bakoitzean, aukeratu aurretiko bista egokiena.

1 2 3 4

5 6 7 8

9 10 11 12

13 14 15 16

Adierazpen Grafikoa 18
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

4. Marraztu, lamina batean, pieza hauen bistak.

1 2 3 4

5 6 7 8

11 12
9 10

13 14 15 16

Oharra:
Ariketa hauek puntuagarriak dira. Ebaluazio-irizpideetan adierazten den
atal praktikoa kalifikatzeko izango dira.

Adierazpen Grafikoa 19
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

1 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: bi lauki, unitate bakoitzeko

2 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 20
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

3 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


4
Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 21
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

5 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: lauki bat, unitate bakoitzeko

6 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 22
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

7 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: lauki bat, unitate bakoitzeko

Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


8
Gainerako bistak: goitikoko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: lauki bat, unitate bakoitzeko
D= 6 lauki eta d= 3 lauki

Adierazpen Grafikoa 23
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

9 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

10 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 24
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

11 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


12
Gainerako bistak: goitiko bista eta ezkerretikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 25
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

13 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: lauki bat, unitate bakoitzeko

14 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: lauki bat, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 26
1. unitate didaktikoa: Proiekzio-sistemak

Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


15
Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

16 Aurretiko bista: geziak adierazten duen noranzkoan


Gainerako bistak: goitiko bista eta eskuinetikoa
Proportzioa: hiru lauki, unitate bakoitzeko

Adierazpen Grafikoa 27
2. unitate didaktikoa

EBAKIDURAK ETA SEKZIOAK

1. EBAKIDURAK
2. SEKZIOAK (EBAKETAK)
3. HAUSTURAK
4. EBAKIDUREN APLIKAZIOA
5. EBAKIDUREN IRUDIKAPENA: OINARRIAK
6. EBAKIDURA MOTAK
7. EBAKIDURARIK EZ DUTEN ELEMENTUAK

APLIKAZIO-ARIKETAK
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

EBAKIDURAK ETA SEKZIOAK

1. unitate didaktikoan, gai hau landu da: kanpoko bistak nola proiektatu
pieza bat grafikoki adierazteko. Kasu guztietan, baina, ez da posible
izaten kanpoko bisten bidez bakarrik piezaren barne-mekanizazioak eta
-xehetasunak argi adieraztea. Kasu horietan, bestelako teknika
lagungarriak erabiltzen dira: ebakidurak eta sekzioak.

Bi atal nagusi hauek landuko dira 2. unitate didaktikoan:

• ebakiduren eta sekzioen adierazpenari dagozkion arauen


azalpen teorikoa
• aplikazio-ariketak: perspektiban adierazitako piezen ebakidurak
irudikatzea

1. EBAKIDURAK

“Proiekzio-sistemak” unitatea lantzean, ikasi dugu piezek ezkutuko atalak


izan ditzaketela eta horiek irudikatzeko lerro etena erabiltzen dela.

Lerro etena erabiliz, ordea, kanpoko bista batek ez ditu beti argi
adierazten piezaren barne-mekanizazioak eta -xehetasunak; hori dela
eta, kasu batzuetan ebakidura erabiltzen da irudien argitasuna helburu.

Kanpotiko bista Ebakidura

Adierazpen Grafikoa 29
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

Ebakidura, beraz, pieza baten barneko elementuak marrazkian garbi


ulertzeko moduan adierazteko operazioa da. Plano irudikarien bidez
pieza leku egokitik moztu eta ebakidura-proiekzioak lortzean datza.

2. SEKZIOAK (EBAKETAK)

UNE 1032-74 arauak argi zehazten du sekzio eta ebakidura kontzeptuen


arteko ezberdintasuna:

Ebakidurak, plano ebakitzailearekin kontaktuan dagoen gainazalaz


gain, planoarekin kontaktuan ez dauden piezaren ertzak ere irudikatzen
ditu. Sekzioak, aldiz, (piezaren) moztutako aurpegia baino ez du
adierazten, hau da, plano ebakitzailearekin kontaktuan dagoen
materiala.

Ebakidura Sekzioa

Adierazpen Grafikoa 30
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

Irudikatzeko orduan bi operazioak oso antzekoak badira ere, bada


aldea funtzioari dagokionez: sekzioaren helburua piezen edo piezen
atalen kanpo-formak zehaztea da, bereziki elementu trinkoen kanpo-
formak.

3. HAUSTURAK

Haustura pieza bat planoan irudikatzeko orduan espazioa aurrezteko


baliabidea da. Normalean, pieza uniformeak, tamaina handiko piezak
eta pieza luzeak irudikatzeko erabiltzen da. Pieza mota horietan, zati bat
kentzen zaio piezari, eta ulertzeko beharrezkoa dena adierazten da
soilik.

Oharra:
Hausturak ebakidurarekin eta sekzioarekin erlazio handirik izan ez arren,
badu zentzurik unitate didaktiko berean sartzeak: hiru operazioak
piezaren parte bat kentzean oinarritzen dira, pieza argiago ulertzeko zein
piezaren irudikapena errazteko.

Adierazpen Grafikoa 31
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

4. EBAKIDUREN APLIKAZIOA

Ebakidura bat irudikatzeko, urrats hauek egin behar dira:

1. Plano elkarzutek osatutako eremuan kokatuko da pieza.

- Piezaren aurpegiak paralelo egongo dira


planoekiko, beti ere.
- Plano ebakitzaileak baldintza hauek
beteko ditu:
- Ebakiduraren proiekzio-planoarekiko
paralelo egongo da.
- Piezaren barne-xehetasunak argi
adierazteko egoki kokatuta egongo da.

2. Suposatzen da hautatu den plano


ebakitzailetik ebakitzen dela pieza.

3. Begiralearen eta plano ebakitzailearen artean


gelditzen den pieza zatia kendu, eta erreala
balitz bezala irudikatuko da pieza.

- Ebakidura (kasu honetan) PB plano


bertikalean proiektatuko da.
- Ondoren, goitiko bista aterako da, PH
plano horizontalean pieza osoa
proiektatuz.

Adierazpen Grafikoa 32
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

4. PB eta PH planoak plano bakarrera ekartzeko,


bien arteko banda biraraziko da.

- Plano bakar horri aurrez aurre begiratuz gero,


begi-bistan izango du emaitza begiraleak, aurretiko
bista ebakiduran adierazita eta goitiko bista bere
osotasunean.

5. EBAKIDUREN IRUDIKAPENA: OINARRIAK

Ebakidurak era honetan irudikatuko dira:


Ebakidura honela irudikatuko
da: dagokion izendapenaz eta
A-A ebakidura
Plano ebakitzailearen kokapen egokiaz.
kokapena kanpotiko
bistan adieraziko da,
marraz eta puntuz
eginiko lerro baten bidez. Traza horren muturrak marra
lodiz adieraziko dira.

Begiratze-noranzkoa bi geziren bidez


adieraziko da, traza-muturretan. Gezien
parean, ebakidura izendatzeko erabiliko diren
letrak idatziko dira, letra larriz (A-A).

Adierazpen Grafikoa 33
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

Kasu batzuetan (adieraziko den piezaren arabera), baliteke ebakidura


baten baino gehiagoren beharra izatea. Ebakidura horietako bakoitza
egoki kokatuta irudikatuko da.

A-A ebakidura

C-C ebakidura
B-B ebakidura

Ohiko akatsak
Kontu handia izan behar da ohiko akats hauekin:

1. Ebakiduretan ezin da ezkutuko ertzik adierazi.

Okerreko planteamendua

Adierazpen Grafikoa 34
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

2. Kanpotiko bista oso-osorik adieraziko da, hau da, plano


ebakitzaileak banatzen dituen piezaren bi aldeak irudikatuko
dira ezinbestean.
Adierazpide okerra izango da, beraz, piezaren bi aldeetako bat
bakarrik irudikatzea.

Okerreko planteamendua

5.1. Ebakiduren kokapena eta izendapena

Plano ebakitzailea (gezien noranzkoan) eraitsita irudikatuko da


ebakidura.

Adierazpen Grafikoa 35
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

Kasu batzuetan, espazio falta dela eta, ez da posible izaten ebakidura


eraitsitako posizio horretan irudikatzea, eta planoaren beste alde batean
kokatzen da. Kasu horietan, nahitaezkoa da ebakidura izendatzea.
A

A-A ebakidura

5.2. Marradura

Marradura plano ebakitzailearekin kontaktuan dagoen materiala


adierazteko erabiltzen da. Ezaugarri hauek ditu arauen arabera:

5.2.1. Lerro mehe jarraituaren bidez irudikatzen da.


5.2.2. Marradura-marrak 45º-ko inklinazioarekin eta haien
arteko tartea uniformea dela marrazten dira.
5.2.3. Marren arteko tartea marratu beharreko azaleraren
araberakoa izaten da.

Adierazpen Grafikoa 36
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

5.2.4. Pieza bakarra irudikatzen denean, noranzko bera


izango dute marrek plano ebakitzailearekin kontaktuan
dagoen azalera guztian.

5.2.5. Multzo mekanikoetan, kontaktuan dauden piezen


ebakiduren marradura-marrak kontrako noranzkoetan
marraztuko dira, +45º-ko inklinazioarekin eta –45º-ko
inklinazioarekin.

Bi pieza baino gehiago elkarrekin kontaktuan daudenean,


marradura-marren arteko tarteaz baliatuko gara piezak
bereizteko: pieza txikiagoetan tarte txikiagoa erabiliko da,
eta pieza handiagoetan tarte handiagoa.

Adierazpen Grafikoa 37
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

6. EBAKIDURA MOTAK

6.1. Ebakidura osoa

Ebakidura osoa plano ebakitzaileak plano osoa ebakitzen duenean


erabiltzen da.

6.2. Ebakidura laguntzailea

Ebakidura laguntzailea ebakidura osoaren aldaera bat da, eta plano


ebakitzaileak proiekzio-planoekiko paralelo ez direnean erabiltzen da.

Adierazpen Grafikoa 38
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

6.3. Plano paraleloko ebakidura

Ebakidura mota hau piezaren barne-mekanizazioak eta -xehetasunak


plano ebakitzaile bakar baten bidez eta kolpe bakarrean adierazterik ez
dagoenean erabiltzen da; hau da, piezaren barne-elementuen simetria-
ardatzak elkarren paralelo direnean.

6.4. Plano ez-paraleloko ebakidura (ebakidura eraitsia)

Plano ez-paraleloko ebakidura ere plano ebakitzaile bakar baten bidez


adierazi nahi diren xehetasun guztiak adierazterik ez dagoenean
erabiltzen da. Ebakidura mota honetan, baina, angeluak osatzen
dituzten planoak erabiltzen dira (irudikatu nahi diren elementuen
posizioa dela eta).

Adierazpen Grafikoa 39
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

Ebakidura marraztean, proiekzio-planoarekiko plano zeiharra eraitsi, eta


plano bakarra balitz bezala adierazten da.

6.5. Ebakidura-erdia

Barne-mekanizazioak dituzten pieza simetrikoetan eta, batez ere,


biraketa-piezetan (zilindrikoak, konikoak… ), ez da komeni izaten
ebakidura osoa egitea.
Mota horretako piezetan, ebakidura-erdia erabiltzen da; piezaren
erdietako bat ebakidura bidez adierazten da eta piezaren beste erdia
kanpotiko bista bidez, barne-ezaugarriak adierazi gabe.

Piezaren simetria-ardatza horizontala denean, simetria-ardatzaren


azpian egiten da ebaketa, eta, bertikala denean, simetria-ardatzaren
eskuinean.

Adierazpen Grafikoa 40
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

6.6. Ebakidura partziala

Ebakidura mota hau barne-mekanizazioak pieza osoaren zati txiki bat


bakarrik hartzen duenean erabiltzen da. Kasu horretan, alderdi jakin hori
baino ez da marrazten ebakidura bidez.

Lerro mehe irregularra erabiliko


da eremua mugatzeko.

6.7. Zehaztasun-ebakidura

Ebakidura mota hau piezaren xehetasunen bat adierazi nahi denean


erabiltzen da; alegia, ebakidura bidez argitzea komeni denean. Ez da
beharrezkoa piezaren gainerako zatia adieraztea, beste bistetako
informazioa nahikoa delako.

Adierazpen Grafikoa 41
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

7. EBAKIDURETAN MARRATZEN EZ DIREN ELEMENTUAK

Badira hainbat elementu arauen arabera ebakiduretan (zein sekzioetan)


marratzen ez direnak. Hauek dira elementu horietako batzuk:

7.1 Ardatzak

Ardatzak oso erabiliak dira Fabrikazio


Mekanikoan. Engranajeak eta antzeko
elementuak eransten zaizkie; horiek biraraziz,
biraketa beste elementu batzuei
transmititzeko erabiltzen dira.

Ardatzei zeharkako noranzkoan soilik egiten zaizkie ebakidurak.

Kasu batzuetan, ebakidura partzialak egiten dira ardatzaren barne-


zehaztasunak adierazteko.

Adierazpen Grafikoa 42
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

7.2 Lotura-elementuak

Lotura-elementuak elementu bi edo gehiago elkarrekin lotzeko osagai


mekanikoak dira.

Mota askotako lotura mekanikoak erabiltzen dira Fabrikazio Mekanikoan:


torlojuak, errematxeak, zirrindolak…

Elementu hauek ez dira marratzen, luzetara ebakita egonez gero.

7.3 Nerbio indargarriak

Nerbio indargarriak tentsio handia jasango duten piezak sendotzeko


erabiltzen diren elementuak dira.

Arauen arabera, zeharkako noranzkoan soilik egiten zaizkie ebakidurak.


Nerbio indargarriak, beraz, luzetara ebakitzen ez diren elementu trinkoak
dira.

Adierazpen Grafikoa 43
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

7.4 Poleak

Poleen erradioak ere ez dira ebakitzen, plano ebakitzailea bertatik


pasatzen den arren. Beraz, albotiko bista ebakiduran adieraziz gero,
erradioak ez dira marratuko.

Adierazpen Grafikoa 44
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

APLIKAZIO-ARIKETAK

1. Marraztu, lamina batean, pieza hauen bistak eta ebakidurak.

1 2 3

4 5 6

4 5 6

7 8 9

Oharra:
Ariketa hauek puntuagarriak dira. Ebaluazio-irizpideetan adierazten den
atal praktikoa kalifikatzeko izango dira.

Adierazpen Grafikoa 45
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

1 -
-
Aurretiko bistaren ebakidura-erdia
Goitiko bista

Aurretiko
bista

2- Aurretiko bistaren ebakidura osoa eta


goitiko bista

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 46
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

3 - Aurretiko eta ezkerretiko bisten ebakidura osoak eta goitiko


bista

Aurretiko
bista

4 - Aurretiko bista, goitikoa eta ezkerretiko bistaren ebakidura


osoa

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 47
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

- Aurretiko bistaren plano paraleloko ebakidura eta goitiko bista.


5 Simetria-ardatzarekin bat egiten duten zulo guztiak eta hegaletako
bat adieraziko dira ebakiduran.
Oharra: irudikatu ertz biribilduak ertz bizi gisa.

Adierazpen Grafikoa 48
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

6 - Aurretiko bistaren ebakidura eraitsia eta goitiko bista

Aurretiko
bista

7 - Aurretiko bistaren ebakidura-erdia eta goitiko bista

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 49
2. unitate didaktikoa: Ebakidurak eta Sekzioak

- Aurretiko bistaren plano


8 paraleloko ebakidura
eta goitiko bista

Aurretiko
bista

9 - Aurretiko bista, goitiko


bista eta ebakidura osoa.
Hiru zuloak adieraziko dira
ebakiduran.

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 50
3. unitate didaktikoa

AKOTAZIOA

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK
2. KOTEN KOKAPENA: OINARRIAK

APLIKAZIO-ARIKETAK

1. Adierazpen Grafikoa 51
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

AKOTAZIOA

Aurreko bi unitate didaktikoetan, bisten proiekzioak (1. U.D.) eta teknika


lagungarriak (2. U.D.) landu dira, hurrenez hurren. Pieza bat erabat
definitua egoteko, ordea, ez da nahikoa adierazpen grafiko soila:
ezinbestekoa da piezaren neurriak eta ezaugarri geometrikoak ere zein
diren jakitea. 3. unitate didaktikoan, piezen akotazioa landuko da, UNE
arauen arabera.

Bi atal nagusi hauek landuko dira:

• akotazio-arauen azalpen teorikoa


• aplikazio-ariketak: perspektiban adierazitako piezen bistak
marraztea eta akotatzea

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK

1.1. Akotazioa. Marrazketa Teknikoaren funtsezko atala da, eta


beharrezko datu teknikoak ematen ditu pieza eraikitzeko. Planoan
elementuen neurriak eta elementuen posizioak adierazteko
erabiltzen da, arau jakin batzuen bidez (UNE arauak). Arau horiek
betetzeari normalizazio deritzo.

Grafikoki adierazitako objektuari bukatutako piezari dagozkion


neurriak ezarriko zaizkio, akotazio-arauen arabera. Nahitaezkoa da
piezaren definizioa zehatza eta bakarra izatea.

Pieza egoki kotatzeko era bat baino gehiago bada ere, okerreko
planteamendua da, edozein kasutan, kota gehiegi ezartzea.

Adierazpen Grafikoa 52
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

Akotazio egokiak ezaugarri hauek izango ditu:

o Interpretatzen erraza (ulergarria) izatea.


o Neurriak ahalik eta argien adierazita izatea.
o Pieza eraikitzeko informazio nahikoa ematea.

Pieza bat egoki kotatuko bada, ezinbestekoa da haren


mekanizazio-prozesua (perdoiak, kota funtzionalak… ) ezagutzea;
izan ere, pieza egoki kotatuz gero, erraztu egingo da pieza
eraikitzeko prozesua.

Adieraziko diren akotazio-neurriak pieza errealari dagozkionak


izango dira beti, marrazkiaren eskala edozein delarik.

1.2. Kota motak. Akotazio-arauak landu aurretik, garrantzitsua da jakitea


bi kota mota daudela. Hauek dira:
o “d” dimentsio-kotak: elementuen neurriei dagozkie.
o “s” kokapen-kotak: elementuen posizioa adierazten dute.

Adierazpen Grafikoa 53
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

1.3. Kota-elementuak. Kotak zenbait elementu ditu:


Kota-zifra
Gezia

Kota-lerroa

Lerro lagungarria

o Kota-lerroak. Piezaren dimentsioak adierazteko erabiltzen


diren lerro mehe jarraituak dira. Beti dira paraleloak kotatu
behar den dimentsioarekiko.
o Lerro lagungarriak. Piezaren ertzen luzapena dira, eta
piezaren dimentsioak mugatzeko erabiltzen dira. Jarraituak
eta meheak dira, paraleloak beren artean eta ia beti
elkarzutak neurtu den dimentsioarekiko.
o Kota-zifrak. Piezaren neurriak adierazten dituzte, mm-tan ia
beti. Kota-zifrak kota-lerroen gainean jartzen dira.
Marrazki baten kota-zifra guztiak tamaina berekoak izango
dira, marrazkiarekiko proportziozkoak, baina haien altuera
izendatua inoiz ere ez da izango 3 mm-tik beherakoa.
o Geziak. Kota-lerroen muturrak gezien bidez adierazten dira.
Geziek ezaugarri hauek izango dituzte:

• e = piezaren ertzetako lerro-lodiera


• geziaren luzera = 4 : 5e
• geziaren angelua = 15 °

Adierazpen Grafikoa 54
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

1.4. Akotazio-sinboloak. Kota-zifraren aurrean jartzen dira, dimentsioa


forma konkretu bati dagokiola adierazi nahi denean: diametroa, “Ø”;
erradioa, “r”, eta laukia, “□”.

Akotazio-sinboloak kasu honetan erabiltzen dira: kota adierazita


dagoen bistan elementuaren forma zehaztuta ez dagoenean.

Adierazpen Grafikoa 55
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2. KOTEN KOKAPENA: ARAUAK

Akotazio-arauak eta -gomendioak landuko dira atal honetan.

2.1. Kota-lerroen irudikapena:

2.1.1. Kota-lerroak iruditik kanpo marraztea gomendatzen da kasu


gehienetan; ertzak eta ardatzak ez dira, sekula, kota-lerro gisa
erabiliko.

2.1.2. Kota-lerroak kotatu behar den piezaren gainazaletik 8 mm-ra


jarriko dira, gutxienez. Lehendabiziko kotari gainjarriko zaizkion
kotek tarte uniformea izango dute beren artean, eta tarte hori
inoiz ere ez da 5 mm-z behetikoa izango.

Adierazpen Grafikoa 56
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.1.3. Kota-kateak: adieraziko diren neurketek beren artean erlazioa


dutenean baino ez dira marraztuko.

2.1.4. Lerrokatuta irudikatuko dira maila bereko kota-lerroak.

2.1.5. Elementu simetrikoen kokapen-kotek (“s”) elementuaren


zentroari egingo diote erreferentzia.

Adierazpen Grafikoa 57
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.1.6. Zirkuluen diametroen akotazioa kota-lerro inklinatu bidez


egiten da.

2.1.7. Kota-lerroak ez dira inoiz elkarren artean gurutzatuko.

2.2. Lerro lagungarrien irudikapena:

2.2.1. Lerro lagungarriek 2 mm-tan gaindituko dituzte beti kota-


lerroak.

Adierazpen Grafikoa 58
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.2.2. Ez da inoiz lerro lagungarri bakarra erabiliko bi bista kotatzeko.

2.2.3. Elkar ebakitzen ez duten ertz konkurrenteen kasuan, kotak


intersekzio-puntuari egiten dio erreferentzia. Kasu horretan,
luzatu egiten dira lerro lagungarriak.

2.2.4. Lerro lagungarriek bat egingo dute piezaren ertzekin, modu


horretan pieza argiago interpretatuko bada.

2.2.5. Lerro lagungarriak kota-lerroekiko elkarzut irudikatuko dira.

Adierazpen Grafikoa 59
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

Lerro lagungarriek ez dute elkar ebakiko, ahal den neurrian. Eta ez dira
inoiz gurutzatuko kota-lerroekin.

2.2.6. Kota nagusiak beti kokatuko dira kota txikiagoak baino


kanpoalderago.

2.2.7. Lerro lagungarriak ez dira inoiz kota-lerro gisa erabiliko.

Adierazpen Grafikoa 60
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.2.8. Ardatzak ez dira inoiz lerro lagungarri gisa erabiliko.

2.3. Kota-zifren adierazpena:

2.3.1. Marrazki bateko kota guztiak irakurtzeko moduan ezarriko


dira: ezkerretik eskuinera eta behetik gora.
Kota zeiharreko lerro baten gainean kotatu behar denean,
irudian adierazi bezala jarriko dira kota-zifrak.

2.3.2. Angelu-kotak irudikatzeko ere, “a” ataleko irizpideari eutsiko


zaio. Kasu batzuetan, kota-zifrak posizio horizontalean
adieraziko dira errazago irakurri ahal izateko.

Oharra: kasu hauetan, arku zentrokideak dira kota-marrak.

Adierazpen Grafikoa 61
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.3.3. Kota-zifra lerro lagungarrien artean kokatzeko nahikoa espazio


ez dagoenean, kota-lerroaren eskuinaldean (lerro lagungarriek
mugatutako eremutik kanpo) jartzea gomendatzen da.

Piezaren forma hobekien adierazten duen bistan jarriko dira


kotak.

2.3.4. Hainbat kotaren bidez definitutako pieza simetrikoetan, kota-


lerroa etetea onartuko da, modu horretan pieza argiago
interpretatuko bada. Kasu horretan, lerro lagungarri bakarra
irudikatuko da.

Ondo Hobeto

Adierazpen Grafikoa 62
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.3.5. Piezak simetrikoak direnean, elementuen zentroen arteko


neurriak adieraziko dira kota bidez.

2.3.6. Kota-zifrak ez dira ezein motatako lerroekin ebakiko, ezta


bereiziko ere.

2.3.7. Pieza baten elementu bat kotatu nahi denean, elementu hori
adierazita dagoen bistan ezarriko dira kotak.

Adierazpen Grafikoa 63
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.3.8. Ebakiduretan, ez da kotarik ezarriko marratutako azaleran. Hori


egiterik ez dagoenean, marradura-marrak eten egingo dira
kota-zifraren eremuan.

2.3.9. Ezkutuko ertzak (lerro etenez adieraziak) ez dira inoiz kotatuko.

2.4. Gezien irudikapena:

2.4.1. Geziak triangelu isoszele beteak dira. Geziaren puntak beti


ukituko du (gainditu gabe) ertzeko lerroa edo lerro lagungarria.

Adierazpen Grafikoa 64
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

2.4.2. Geziak lerro lagungarriekin egongo dira kontaktuan beti, eta


inoiz ere ez elementuen zentroekin.

2.4.3. Lerro batek ez du sekula gezirik ebakiko. Hori egiterik ez


dagoenean, eten egingo da lerroa geziaren eremuan.

2.4.4. Lerro lagungarrien artean geziak irudikatzeko nahikoa


espaziorik ez dagoenean, kanpoaldean irudikatuko dira geziok.

Adierazpen Grafikoa 65
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

APLIKAZIO-ARIKETAK

1. Marraztu, lamina batean, pieza hauen bistak, egoki kotatuta.

1 2 3

4 5 6

7 8

Oharra:
Ariketa hauek puntuagarriak dira. Ebaluazio-irizpideetan adierazten den
atal praktikoa kalifikatzeko izango dira.

Adierazpen Grafikoa 66
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

1 - Aurretiko bista, goitiko bista eta


ezkerretiko bista

Aurretiko
bista

2 - Aurretiko bista, goitiko bista eta


ezkerretiko bista

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 67
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

3 - Aurretiko bista, goitiko


bista eta ezkerretiko bista

Aurretiko
bista

- Aurretiko bista, goitiko


4 bista eta ezkerretiko
bista

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 68
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

5 - Aurretiko bista, goitiko bista eta ezkerretiko bista

Aurretiko
bista

6 - Aurretiko bista, goitiko bista eta ezkerretiko bista

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 69
3. unitate didaktikoa: Akotazioa

7 - Aurretiko bista, goitiko


bista eta ezkerretiko bista

Oharra: gorputz zilindrikoaren


zentroa eta “L”aren atal
bertikalarena (oinarrian marra
bidez adierazia) bat datoz.

Aurretiko
bista

8 - Aurretiko bista, goitiko


bista eta eskuinetiko bista

Oharra:
24 mm-ko kanpo-diametroa
eta 12 mm-ko alderik aldeko
zuloa duen elementuarekiko
simetrikoa den beste
elementu bat du piezak.
Zentroak elkarrengandik 35
mm-ra daude kokatuta.

Aurretiko
bista

Adierazpen Grafikoa 70

You might also like