Goenkale 1793

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 47

GOENKALE 1793

Bisitarik ez da onartzen
1. SEKUENTZIA. BEREZIA. 
KANPOAN, EGUNEZ () 
LEONOR, KOLDO. 
(1´30´´) 

KOLDOren erreskatea ikusten dugu flashen bidez (JADA GRABATUTA
DAGOEN SEKUENTZIA) 

KARETA. KREDITU NAGUSIAK
2. SEKUENTZIA. (2A) BOGA. 
BARRUAN, EGUNEZ (9,45).
JOSEBA, KOLDO. 
(1´ 30´´)

Pantailan   zehazten   da   aurreko   sekuentziarekiko   denbora   jauzia:


«HILABETE T´ERDI GEROAGO...»

Hutsik dago Boga­boga. JOSEBA eta KOLDO baino ez daude. KOLDOk
alkandora kenduta dauka eta JOSEBA bizkarrezurra ikuskatzen ari zaio,
eskuekin, leunki. 

KOLDO.—    Eskerrik   asko   ikustalditxo   bat


egitera etortzeagatik, Joseba... 

JOSEBA.—    Ez   zait   ezer   kostatzen,   gizona.


Poliklinikara   bidean   egunero   pasatzen   naiz
hemendik... 

KOLDO.— (herabe) Bai, baina, halandabe...

JOSEBA.—  Zertarako   gaude   ba   lagunak?   (hitz


beste)   Askoz   hobeto   daukazu.   Bere   onera
datorrela ematen du... 

KOLDO.— Beharrik... Bazen garaia... 

JOSEBA.—  Gerrikoa   jartzen   lagunduko   dizut.


Ea...

KOLDOk,  JOSEBAren   laguntzarekin,   gerriko   berezia   lotzen   du.   Gero


alkandora janzten du. 
JOSEBA.—  Oinez   ongi   moldatzen   jarraitzen
duzu, ezta?

KOLDO.­ Beno, banabil eta... 

JOSEBA.­ Ea, ibili apur bat harantz... 

KOLDOk pauso batzuk ematen ditu JOSEBAk seinalatutako norabidean.
Adi begiratzen dio medikuak. 

JOSEBA.—  Oso ondo... 

KOLDO.—  (kezkati)     Oraindik   ere   itzelezko


herrena   daukat...   Arrastaka   nabilela   ematen   du,
ez?

JOSEBA.—  (baikor)  Lasai   horregatik...   Hori


apurka­apurka joango zaizu. Izan pazientzia... 

KOLDO.— (hasperen)  Pazientzia... Erraz esaten
da.

JOSEBA.—  Pozik   egon   behar   zenuke:


belauntziaren   mastarekin   hartu   zenuen   kolpea
hartuta, gurpildun aulkian egon zintezkeen. 

KOLDO.—  (etsipen puntua)  Bai, badakit zortea


izan nuela. 

JOSEBA.—  Zentimetro   pare   batengatik   libratu


zara. Zentimetro pare batengatik eta... Leonorren
laguntzagatik, jakina. 

KOLDO.—  (solemne)   Bai,   istripua   gertatu


zenetik   ez   da   minutu   bat   bera   ere   pasatu   hori
gogoan izan gabe. 
JOSEBA.—    (txantxetan)   Seinale   Leonorrek
ikaragarri maite zaituela. Beste  edonork, itotzen
utziko zintuen... 

KOLDO.—  (irribarrez)   Zer   da   hori,   medikuen


umorea? 
3. SEKUENTZIA. HONDARTZAN, BEREZIA. 
KANPOAN, EGUNEZ  (9,50).
TERESA, GUTI, FIGURANTEAK. 
(1´)

Emakume bat ikusten dugu –bizkarra emanda dago—  uretatik ateratzen.
Hurbildu   ahala,  TERESA  dela   ohartzen   gara.   Lasterka   dator,   lurrean
ahozpez lo dagoen norbaitenganantz (hasieran ez dakigu nor den). 

TERESA  lehortzen   hasten   den   bitartean,   haien   inguruan   zer   dagoen


ikusten   dugu:   gitarra   bat,   arropa   eta   bi   motxila   handi   samar   daude
hondarretan. Badirudi, gaua hondartzan pasatu dutela, lo­zakuren bat ere
bada tartean. 

TERESAk,   poliki­poliki,   lo   dagoenari   tapakia   kendu   eta   bere   ileko   ur


tantak mutilaren bizkarrean uzten ditu erortzen. Mutilak, ezustean esnatu
eta oihu batekin aurre egiten dio hozkirriari. GUTI dela ikusten dugu. 

GUTI.—  Demonio! Sorgin halakoa! 

TERESA alde egiten saiatzen da, barrez, baina GUTIk, lurretik, oinetatik
heltzen dio, neska erori arte. Jolasean, borroka txikian hasten dira. 

TERESA.— Utzi nazak bakean, utzi... Ai, ai...

GUTI.- Ezta pentsatu ere!

TERESA.- Ez... kilimarik ez!

GUTI.—  Orain ikusiko dun zer den ona! 

Hondarretan zilipurdika ibili ondoren,  TERESAk uretarantz alde egitea
lortzen du. GUTI haren atzetik abiatzen da. Berriro ere neskari heldu eta
uretan murgilarazten du, jolasean. TERESAk barreari eutsi nahi dio urik
ez irensteko, baina nekez lortzen du...  

Ume batzuk (neskatxa eta  mutila) baloiarekin jolasean dabiltza inguruan.
GUTI eta TERESA ikustean, irribarretsu so egiten diote umeek bikoteari. 
4. SEKUENTZIA.  (2B) BOGA. 
BARRUAN, EGUNEZ (9,50).
KOLDO, JOSEBA, LEONOR, FIGURANTEAK. 
(2´)

KOLDO alkandorako botoiak lotzen ari da.          

KOLDO.— (pentsakor) Ez al da bitxia? 

JOSEBA.— Zer? 

KOLDO.—  Hau   dena...   Ez   dakit,


heriotzarengandik   zentimetro   pare   batera   egon
behar izatea benetan bizirik sentitzeko... 

JOSEBA.—  Gauzak   ez   dira   behar   adina


estimatzen   galtzeko   arriskuan   ikusten   ditugun
arte. Hala esaten da behintzat. 

KOLDO.—  Eta   egia   da.   Egia   galanta.  Berriro


jaiotzea bezala izan da. Halako esaldi ponposoak
filmetan bakarrik esaten zirela uste nuen, baina...
Niri gertatu zait. 

JOSEBA.— Orain garrantzitsuena lehengo sasoia
berreskuratzea   da.   Tentuz   ibili.   Ez   mugimendu
beharturik   egin,   ez   pisurik   garraiatu...   Eta
garrantzitsuena: pazientzia.  

KOLDO.— Bigarren aldia da egonarria aipatzen
didazuna. Hain luze joko al du? 
JOSEBA.— Tira, hori... 

JOSEBAk   erantzuteko   denbora   izan   dezan   baino   lehen,  LEONOR


agertzen da eskaileretan behera. 

LEONOR.—  (irribarrez)    Egunon!  ¿Cómo está


mi enfermito preferido? 

KOLDOren parera heldu eta besarkatu egiten du. 

LEONOR.— (JOSEBAri) Nola topatu duzu? 

JOSEBA.— Ondo, gero eta hobeto. Azkar ari da
hobera egiten.  

KOLDO.—  (LEONORri   begira,   xaramelatuta)


Ondo zaintzen nautelako da hori. 

JOSEBA.— Ezagun da, bai... 

LEONOR.—  (musu  KOLDOri,  esker  onez)  Ai,


mi amorsito... 

JOSEBA.—  Gustua ematen du goizean goizetik
elkarri   hitz   goxoak   esaten   dizkion   jendea
topatzea... 

LEONOR  jaitsi denetik, ordea,  KOLDOren atentzioa erabat bereganatu


du.  JOSEBA  jokoz   kanpo   sentitzen   da,   bikoteak   ez   baitu   ez   begi,   ez
inolako arretarik beretzat. Musu luzea ematen ari dira elkarri, nerabeen
pare, medikua ahaztuta.  

JOSEBA.—  (gero   eta   deserosoago,


bakarrizketan)   Eguraldi   ona   iragarri   dute
gaurko... Zera... Barkatu, baina... Ni banoa, e? (ia
ahopeka)   Bai   hobe   joatea,   hemen   ez   dute   nire
beharrik... 
JOSEBAk   galdutzat   ematen   du   bere   agurtzeko   saioa   eta   isil­isilik
ateratzen da tabernatik. Atearen soinuarekin «esnatzen» da bikotea. 

LEONOR.— Joseba? 

KOLDO.— Joan egin al da?

LEONOR.— Pasatu egin garela uste dut... 

KOLDO.—  (mainontzi,   neskaren   ezpainak


berriro bilatuz) Benetan? Niri ez zait iruditzen... 

LEONOR.­  (jokua   onartuz)  Mira   que   eres   mal


educado

Musu ematen diote berriro elkarri. 
5. SEKUENTZIA. ILE­APAINDEGIA. 
BARRUAN, EGUNEZ (10,45).
LUTXI, MARGARI. 
(2´ )

MARGARI  ile­apaindegiko   aulki   batean   eserita:   ileak   nahas­mahas.


LUTXI  telefonoz   ari   da   Hortentsirekin:   badirudi   deiak   lanaren   erdian
harrapatu dituela. 

LUTXI.—  (telefonoz, deia mozteko gogoz) Dena
ondo... Ezin hobeto, Hortentsi... Baietz, ba... Ez
kezkatu...   Horixe   sumatzen   dugula   zure   falta...
Galdetzea ere… Nik ere bai, Hortensi... 

MARGARIk eskuekin keinuak egiten dizkio LUTXIri, telefonoa pasatzeko.

LUTXI.—  Margari   dago   hemen...   Zurekin   hitz


egin nahi du... Oraintxe jarriko da.... Muxu handi
bat zuri ere...  

MARGARI.—  (emozioz)  Hortentsi!   Zer   moduz


Benidormen? (...)  Bisitan,  bisitan... Erraz esaten
da... Gustura joango nintzateke ni bisitan baina...
Nik   ez   daukat   Lutxirik   kioskoa   bere   eskuetan
uzteko...   Ni   ere   asko   gogoratzen   naiz,   bai...
(txutxu­mutxuka)   Ba   al   dakizu   Begoñarena,
Jaioneren   alabarena?   Senegalera   joan   eta
nobioarekin  etorri ez da, ba... Horixe bazeukala
beste   bat!   Baina   izorrai,   orain   Senegalekoa
hartu... (serio jarriz  bat­batean) Ez, oraindik ez
dut Maria Luisa bisitatzerik lortu, eta ahaleginak
egin ditut, baina... 
LUTXIk   hasperen   egiten   du,   bezeroaren   hitz   jarioaz   aspertuta   eta
guraizeekin   mozteko  keinua  egiten dio.  MARGARIk  itxoiteko  apur  bat,
eskuekin. 

MARGARI.—  ...Bai,  okerrik gabe deituko dizut


zerbait dakidanean... Tira, Hortentsi, utzi egingo
zaitut... Bai... Nik gehiago... Ezetz ba, ni gehiago
akordatzen naizela zutaz... Zuk mila gauza izango
dituzu   Benidormen,   baina   hemen...   Hemen
nobedade   gutxi...   Zaude,   zaude!   Oraintxe
gogoratu   naiz   beste   gauza   batekin,   okindegian
Jexuxa topatu nuen atzo eta... 

LUTXIk,   pazientzia   galduta,   eskuetatik   kentzen   dio   telefonoa


MARGARIri.

LUTXI.—  (telefonoz) Hortentsi? Margarik musu
potolo bat bidaltzen dizu eta nik beste bat. 

LUTXIk eseki egiten du. MARGARI harri eta zur, erretxin puntu batekin. 

MARGARI.—  Jesus,   emakumea...   Oraintxe


bukatzera nindoan... 

LUTXI.—  Ikusi dut, bai. Okindegiko Jexuxaren
telenobela   kontatu   ondoren,   ezta?   Jakina,   deia
doan ateratzen zaizulako...  

MARGARI.—    Hara bestea... Ezta telefonoaren
faktura zuk ordaindu beharko bazenu ere... 

LUTXI.—  Hortentsik   ile­apaindegiaren   ardura


nire  esku  utzi  du, eta  arduraz  jokatu  behar   dut,
bestela,   hilaren   bukaeran   etortzen   dira
disgustuak... 

MARGARI.—  Lasai egon daiteke Hortentsi bai,
negozioa zure esku utzita... 
LUTXI.—  (isilune   baten   ondoren,   hitz   beste)
Orduan   zer?   Ez   duzu   Maria   Luisaren   berririk?
Batere hobetu den edo... 

MARGARI.—  Ez, ez dakit, eta gauzak horrela
jarraituz   gero,   ez   dirudi   asko   jakingo   dudanik
ere...

LUTXI.­ Zer, ba? Zer esan nahi duzu?

MARGARI.­   Ba,   azkenengoz   joan   zen   astean


ahalegindu nintzan, eta ezer ez. Erantzun berbera:
ez zaio inolako bisitarik komeni. Jainko maitea!
Nola   egongo   ote   da?   (burua   ezker   eskuin,
atsekabetuta) Eta Xabier oraindik oporretan... 
6. SEKUENTZIA. PSIKIATRIKOA. 
BARRUAN, EGUNEZ (10,45).
ANDER, GARAZI. 
(1´ 15´´)

GARAZI  bakarrik dago Maria Luisaren logelan, lore batzuk lorontzian
ondo jartzen. ANDER (zuzendaria) sartzen da.

ANDER.—  (begiekin   gela   arakatu   ostean,


mesfidati) Non dago Galardi andrea? 

GARAZI.— Maria Luisa? Lorategian dago. 

ANDER.— (irmo, zakar samar) Bakarrik? 

GARAZI.— Ez, ez... erizain batekin dago. 

ANDER.—  Bere txostena eskura al duzu? 

GARAZI.— (eskura ematen dio) Tori... 

ANDER.— (arreta handiz ikuskatzen du) 

GARAZI isilik, ANDERri begira. 

ANDER.— Ematen du arazorik? 

GARAZI.—  Ezta   batere.   Pastillak   bere


borondatez   hartzen   ditu.   Otzan­otzan.   Tira...
Beste guztia ere halaxe egiten du: otzan­otzan. 

ANDER.— Horrela behar du. 

ANDER gelatik irtetera doa... 
GARAZI.— Barkatu jauna, baina...  

ANDER.— Bai? 

GARAZI.—  Dosia   apur   bat   apaldu   beharko


diogu, ez? Lasaiegi dago aspaldi honetan... 

ANDER.—  (lehor) Nik dakidala, hemen ni naiz
medikua. (harro) Eta zuzendaria ere bai... Beraz,
nik   erabakiko   dut   noiz   eta   nola   gutxitu   dosiak.
Ados? 

GARAZI.— (apal) Bai, jauna... Noski. Ados. 

TRANTSIZIOZKO KARETA. EGUNA.
7. SEKUENTZIA.  HONDARTZAN, BEREZIA. 
KANPOAN, EGUNEZ (11,30).
TERESA, GUTI, FIGURANTEAK (Aurreko umeak)
 (1´ 45´´) 

GUTI  hondartzako txoznatik dator  TERESAren parera, eskuetan bi kafe


dakartzala,   plastikozko   edalontzietan.  TERESAri   bat   luzatu   eta   haren
ondoan esertzen da.  

TERESA.— Eskerrik asko.

GUTI.—  (kafea  dastatuz)   Ederki   etorri   zaidan


bustialdia, ajea pasatzeko. 

TERESA.—  Buf! Urdaila orroka diat oraindik...
Atzo pasatu egin gintuan kalimotxoarekin... 

GUTI.— Bai, azkeneko biak sobran, beti bezala. 

TERESA.—  Azkeneko   hamarrak,  esango   nikek


nik... 

GUTI.—  (inuzente   plantan)   Hainbeste   edan   al


huen?

TERESA.— Hik ez, ala? 

GUTI.— (adar­jole) Bai, baina hire erruz, e? Nik
ez ninan nahi... Behartu egin nindunan...  

TERESA.—  (kolpe jolasti bat sorbaldan) A ze
muturra!   Errioxako   mahasti   erdiak   edanarazten
dizkidak eta gero errua niri...! Hara, Guti: beste
egun bat eta pot egingo diat... 

GUTI.—  Gaizkitxo   ibili   haiz   ba   aste   honetan,


festaz festa!  

TERESA.—  Bai,   baina   orain   gorputza


garbitzeko, beste  astebete bota beharko diat fruta
jaten. 

GUTI.—  Fruta!   Bai   zera,   fruta!   Toxinak


botatzeko, onena gorputzari kaña gehiago sartzea!
Kalimotxoari, kalimotxoa!!! 

TERESA.—  Pua!   Entzute   hutsarekin   botagurea


sartzen zait. 

GUTI.— Baina zer dion? Aste hau mundiala izan
dun,   Terexa!   Nire   betiko   ametsetako   bat   egia
bihurtua!   Ia   Euskal   Herri   guztia   txosnaz   txosna
zeharkatu, bat itxi orduko ondokora salto egin...
Ttak! 

TERESA.—  Bai.   Baina   leher   eginda   bukatzen


duk.   

GUTI.—  Nik   urte   guztia   pasako   niken   ba,


horrela. Imajinatzen? Hori bai pagotxa! 

TERESA.—  Hik lehengo lepotik burua, Guti... 

Bat­batean,  TERESAk   baloi­kolpe   bat   jasotzen   du.   Hirugarren


sekuentziako umeei alde egin die nonbait baloiak... 

TERESA.—  (kafe   apur   bat   isuri   zaio   gainera)


Joe! Ume moko hauek! 
TRANTSIZIOZKO KARETA. EGUNA.
8. SEKUENTZIA. KIOSKOA.
KANPOAN, EGUNEZ (11,30) 
MAIALEN, MARGARI, FIGURANTEAK. 
(1´ 45´´) 

MAIALEN  eta  MARGARI  aldizkari batzuk bere lekuan jartzen ari dira,


armonia onean hizketan. Elkarrizketa hasita dago.  

MARGARI.—  A   zer   zortea   daukazun   zuk


Tomaxekin... 

MAIALEN.— Bai, egia esan, ez nago kexatzeko
moduan.  (barreari  ezin   eutsi)  Bere   amak  ez  du
gauza bera pentsatzen, baina tira... 

MARGARI.— (ulertu gabe) Bere amak?

MAIALEN.—  Bai.   Gozoa   jarri   omen   zen   atzo


telefono faktura iritsi zenean. 

MARGARI.— Ez da hainbesterako ere izango... 

MAIALEN.—  Ezetz?   Torremolinosen   izan


nintzanean egunero deitzen zidan adibidez! Eta ez
pentsa dei laburrak zirenik, e? Gaur Eguna baino
luzeagoak izaten ziren ... 

MARGARI.—  Jesus,   Maria   eta   Jose!   Hori   da


hori maitasuna... 

MAIALEN.—  Maitasuna   eta   maiztasuna:


batzutan   baten   beharrean,   bi   edo     hiru   aldiz
deitzen zidan, beraz, bota kontuak!  
MARGARI.— Gogoan dut bai, Eusebio eta biok
berarekin egokitzen ginen bakoitzean zure izena
besterik ez zuen min gainean... 

MAIALEN.—  (ilusionatuta) Benetan? 

MARGARI.—  Bai   ba!   (imitatuz)   «Ai,   nola


sumatzen dudan Maialenen falta, ai, zertan ari ote
da nire Maialen, ai, gogoratuko ote da nitaz...?» 

MAIALEN.—  (hasperen)   Ai   Tomax,   Tomax...


Jeloskortxoa izan, mutila... 

MARGARI.—  Ez   disimulatu:   seguru   zeu   ere


halakoxea zarela. 

MAIALEN.— Ni? Bai zera!

MARGARI.—  Ez   daukazu   itxurarik   egin


beharrik, Maialen. Gauza ederra da hori. Ez dago
bikote   maitemindua   baino   gauza   hoberik
bizitzarekin berradiskidetzeko... 

MAIALEN.— Arrazoi duzu... 

MARGARI.—  (azken   aldizkaria   jarriz)   Tira,


mandatu   pare   bat   egitera   noa...   Moldatuko   zara
bakarrik, ezta? 

MAIALEN.—  Lasai,   Margari,   maiteminduta


egoteak   ez   du   esan   nahi   bihotzeko   aldizkariak
oparitzen hasiko naizenik... 

MARGARI.—  Agur, Maialen... Nire «bi­ho­tze­
ko­a»... 

MAIALEN.— (pozik) Gero arte...
9. SEKUENTZIA. HONDARTZAN, BEREZIA. 
KANPOAN, EGUNEZ (12,00). 
TERESA, GUTI, FIGURANTEAK (BI UME: NESKA+MUTILA) 
(2´) 

GUTI bi umeekin futbolean jolasten ari da. TERESA haiei begira dago.  

Baloiari   ostiko   batzuk   eman   ostean,   hiruak  TERESAren   parera   iristen


dira. GUTIk bere burua erortzen uzten du TERESAren ondoan, nekatuta. 

GUTI.— Buf! A ze nolako pasara eman didaten! 

TERESA.—  (irribarretsu) Zahartzen ari garela,
Guti! Urteak ez dituk alferrik pasatzen... 

GUTI.— Hitz egin din gure amonak... 

UMEA (NESKA).— (GUTIri) Zure neska al da?

Biek batera erantzungo dute.

TERESA.— (irribarrez) Ez...

GUTI.­ Bai...

TERESA.­    (harrituta)  Lagunak   besterik   ez


gara... 

GUTI.—  Zertarako   disimulatzen   ibili,   Teresa...


(UMEEI,   lurretik   altxatu   ahala,   energia
berreskuratu balu bezala)  Bai, nire neska da. Ez
al da atsegina? Eta polita... Eta zuek zer, bikote
zarete?
UMEA   (MUTILA)   .—  (nazka   keinua)   Eez!!
Puaf... 

GUTIk   baloia   hartu   eta   urrunera   botatzen   du.  TERESAk   harrituta


begiratzen dio. 

GUTI.— Eta orain hanka hemendik, nire neskak
eta biok bakarrik egon nahi dugu eta! 

UMEAK baloiaren atzetik korrika ateratzen dira. 

TERESA.— (harrituta) Zergatik esan diek hori? 

GUTI.—  Ze   axola   dio?   Ze   uste   dun,   orain


esklusiba saltzera korrika joango direla, ala? 

TERESA.—  Ez   duk   hori,   baina   ez   zegoan


gezurra esan beharrik... 

GUTI.—  Batzuetan   gezurra   esan   eta   gustura


geratzen dun bat. 

TERESA.— Eta gustura geratu haiz?

GUTI.—  Oso.   Gainera,   horrela   mukizu   horiek


bakean   utziko   gaitizten.     Horrelakoa   dun   gure
gizarte   hau:   gereziak   bezala,   binaka   daudenak,
gehiago errespetatzen ditizten 

TERESA.— (irribarrea berreskuratuz) Umeekin
lan egiten zuena ni nintzela uste nian... 

GUTI.—  (hatz erakuslea burura eramanez)  Bai,


baina   ez   haiz  psikologia  apur   bat   daukan
bakarra... 

TERESA.—  (sorbaldarekin   bultzada   goxoa)


Eta... Zer moduz lanean? 
GUTI.— (gogo gehiegirik gabe) Lana beti lan. 

TERESA.— Baina ondo? 

GUTI.—  (ez   oso   konbentzituta)   Tira,   ondo­


ondo... (hitz beste) Oporretan gauden oraindik...
Eta   oporretan   lan   kontuei   buruz   ez   hitz   egitea
erabaki geninan, gogoratzen? 

TERESA.—  (gitarra   zorroa   seinalatuz)  Ados.


Baina orduan jo zerbait...  

GUTI, gitarra zorrotik atera eta jotzen hasten da. 

GUTI.—  (lehen   akordeekin   batera)  Ea   hau


ezagutzen   dunan...  Hiltzaile   bat   bezala…  Julen
Lekuonarena dun. Uda honetan hil zunan…
10. SEKUENTZIA.  (8B) KIOSKOA. 
KANPOAN, EGUNEZ (12,00).
MAIALEN, TOMAX, FIGURANTEAK (BEZEROA). 
(2´) 

MAIALEN bezero batekin dago, hark eskatutako aldizkaria ematen. 

MAIALEN.—  (lausengu   komertziala)   Ederki


daukazu ilea, Axun...  

BEZEROA.— Benetan? Gaur bertan moztu dut...

MAIALEN.— Ba ikaragarri polita zaude...  

BEZEROA.—  (pikaro)  Zu bai polita, Maialen...


Ezagun da maiteminduta zaudela... 

MAIALEN.— (offside) N...i?

BEZEROA.— Badakit postariarekin zabiltzala! 

MAIALEN.— A, bai?

BEZEROA.— Ondo aukeratu duzu, Maialen, bai
horixe:   mutil   jatorra   eta   plana   onekoa,   eta   euli
bati ere minik egingo ez liokeena! Hori bai mutila
hori!   Halakoxe   bat   hartuko   nuke   nik   neure
alabarentzat... Soltera dago eta beti esaten diot... 

MAIALEN.— (mozteko gogoz, kanbioak ematen
dizkio) Tori... 

BEZEROA.—  Tira,   eder   hori,   berandutzen   ari


zait...   Kontatuko   didazu   beste   batean   nola
konkistatu zenuen postaria! Agur... 
MAIALEN.—  (zirkunstantzia   aurpegia)  Agur
bai... (BEZEROA  urrundu ahala, bere buruari,
irribarrea   ezkutatu   ezinik)   Sudurluze   halakoa...
Ezin txutxu­mutxurik gabe bizi... 

Bestaldetik eta MAIALEN ohartu gabe, TOMAX ari da gerturatzen, bere
postari   orgatxoa   arrastaka   dakarrela.  MAIALEN  despistatuta   dago,
espaloiari   bizkarra   emanez   kioskoa   txukuntzen   eta   ez   da  TOMAXen
presentziaz ohartu ere egiten. 

TOMAX.—  (xuxurlatuz)  «Muinetik   nauzu


harrapatua/ bihotza dut hanpatua/ maite banauzu,
dama gaztea/ aski duzu gerria jiratzea...» 

MAIALEN.—  (jiratu gabe, antzerkia jarraitzen
du)   «Ez   nioke   galai   horri   sortu   nahi   atsekabea/
baina nire bihotzak badu jada jabea...»

TOMAX.—  (jokua jarraituz. Jiraaraziz  ) A bai,


eta zein da ba malapartatu demonioa? 

MAIALEN.—  (Seduktore)  Ez   dizut   sekula


esango. 

TOMAX.—  Sekula ere ez?  (Eta muxu bero bat


emango dio)

MAIALEN.—  Tira...   Horrela   eskatzen


badidazu...

TOMAX.—  (eskutik   heldu   eta   kiosko   barrura


eramanez) Horrela eta okerrago, zatoz nirekin...

Barruan daudela, musuka hasi eta berotzen doaz biak, mostradore atzean
desagertzen diren arte. 

Postari orgatxoa hantxe geratzen da kalean, abailduta. 
11. SEKUENTZIA.  BOGA. 
BARRUAN, EGUNEZ (12,15).
LEONOR, TOMAX, KOLDO, DON LUIS, FIGURANTEAK. 
(2´ 15´´)

DON LUIS eta KOLDO barran jarrita daude eta LEONOR berriz, beste
aldean, lan eta lan. Firin­faran dihardute. Elkarrizketa hasita dago. 

DON   LUIS.—    Horrek   ez   du   funtzionatuko...


Arralden? Bai zera! Ikusiko duzue...  

KOLDO.—  Ni ez nago ba hain seguru... Dirua
sartu badute, zerbaitegatik izango da... 

LEONOR.— Garaiak aldatzen doaz, Don Luis...
Orain jendeak sasoian egon nahi du... 

KOLDO.—  Mens   sana   in   corpore   sano,


badakizu... 

DON LUIS.—  (pintxoak jan eta jan) Ez txarto
ulertu...  Ni ez nago horren kontra, Jainkoak libra
nazala, baina ez dakit, ez dakit... 

KOLDO.—  Gehien   harritu   nauena   gimnasio


berriko sozioetako bat Imanol izatea... 

LEONOR.—  Imanol   ez   da   inozoa,   e?   Horrek


inbertitzea erabaki badu, errentagarria izango dela
usaindu duelako, seguro! 

DON LUIS.—  (elkarrizketaz ahaztu eta tortilla
pintxoa irenstean jarrita erabat gogoa) Hmm... 
LEONOR.—  (apaizari   begira,   irribarrez)
Zenbatgarren pintxoa duzu hori, Don Luis? 

DON   LUIS.—  (harrapatuta   sentituz)   Hau?   Ez


dakit ba... bigarrena edo hirugarrena... 

LEONOR.—  (adar­jole)   Ni   ez   nago   horren


kontra, e, Don Luis? Jainkoak libra nazala, baina
ez   dakit...   Badakizu   pintxo   horiek   gerri   bueltan
bukatzen dutela beti... 

KOLDO.— Bai... Behar bada zerorri izango zara
gimnasioa erabiltzen lehena... 

DON   LUIS.—  Utikan...   Joan   deneko   hamar


urteotan pisu bera izan dut nik beti... 

KOLDO.—  (begirada maltzurrez, goitik behera
so eginez) Seguru? 

DON LUIS.— (sabelari so, errudun, jateko falta
zaion pintxo zatia   platerean abandonatuz) Tira,
bera ez bada beretsua... 

Une horretan sartzen da  TOMAX  Bogara. Kioskoan Maialenekin zirriak


egitetik   dator   eta   arropak   zimurtuta   dauzka.   Botoiren   bat   lotu   ahala,
nahastutako   ilea   eta   galtzak   lisatuz   dator,   disimulatzeko,   begietan
maitasunaren distira duela oraindik... 

TOMAX.—  Egun   on   denoi...   Egun   on   Don


Luis... 

DON   LUIS.—  Egunon   jainkoak   zeuri   ere,


Tomax... Jakin al duzu gimnasioarena?

TOMAX.— Bai... Neroni ere handixe nator... 

DON   LUIS.—  (harrituta)   Gimnasiotik?   Baina


oraindik ez dute eta zabaldu...
TOMAX.—  A, ez, ez... Gimnasio paretik pasatu
naizela   oraintxe   esan   nahi   nuen...   (gutun   bat
luzatuz) Tori Leonor... 

LEONOR.—  (erremitea irakurri orduko begiak
arranpalo) Yamila!!! (lagunei) Nire lehengusina
da!   Bai   gauza   arraroa...   Ez   dit   Kubatik   bidali...
(irakurriz)  Ay   mi   Yamilita   ¿pero   qué   tú   estás
haciendo en Barcelona?

LEONOR,     gutuna   urratu   eta   irakurtzen   hasten   da.   Jakin­minez


begiratzen diote beste hiruek. Irribarre eta harridura  aurpegiak jartzen
ditu LEONORrek, deus esan gabe, ordea.  

KOLDO.— (ezin gehiago jasan) Eta??

LEONOR.—  Katalunian  norbait   ezagutu   eta


ezkondu egin da! Oso zoriontsu omen dago eta ni
bisitatzeko desiratzen... 

DON LUIS.— Berri ezin hobeak beraz... Elizatik
ezkondu al da? 

LEONOR.— Ay que pregunta, mi curita! Hori ez
dit esaten... (KOLDOri) Yamila eta biok oso ongi
moldatzen ginen... Ahizpak bezala ginen... 

TRANTSIZIOZKO KARETA. ARRATSALDEA.
12. SEKUENTZIA. ORIO
KANPOAN, EGUNEZ (19,00).
MIMI, IKER, LUTXI, FIGURANTEAK. 
(1´ 30´´) 

LUTXI  etxera   bidean   doa,   despistatu   itxurako   mutil   katxarro   batek


gerarazten duenean (IKER). Mutilak, norbaitek marraztutako krokis bat
dauka esku artean. 

IKER.—  Barkatu... Arraldetarra zara? 

LUTXI.— Ez. Amarukoa, baina hemen bizi naiz.
Zergatik? 

IKER.—  (krokisa   erakutsiz)  Hara...   Kale   hau


bilatzen   ari   naiz   eta   ez   dut   inondik   inora
topatzen... 

LUTXI.—  (krokisari   begira,   paperari   jira   eta


buelta) Ea ba... Ikus dezagun (begirada kizkurtuz)
Tabernen   izenak   besterik   ez   dira   ageri...   Nork
egin dizu zirriborro hau? 

IKER.— Igeltseroa zela uste dut... Ile zuridun bat
ihar samarra... Zer ba?   

LUTXI.—  Imajinatzen   nuen!   Kaskurrio!


(irakurriz) Zer zabiltza... Elbira Zipitria kalearen
bila?

IKER.— Bai... 

LUTXI.—  Zoaz   hortik,   dena   zuzen...   Ez   zara


galduko... 
IKER.— (irribarre gozoa)  Eskerrik asko... 

LUTXI IKER nola urruntzen den begira geratzen da, halako mutil ederra
miretsiz... 

LUTXI.—    (bere buruari) Galdu... Batek baino
gehiagok   galduko   luke   burua   halako
zezenkoarekin... 

Oinez abiatzen denean, oraindik mutilaren lorratzari adi dagoenez, ez du
parez pare datorkion MIMI ikusten. Estropezu egiten dute. 

LUTXI.—  Hara, barkatu, Mimi! Baina ez nago
ohituta   ikusi   dudana   bezalako   mutil   puskak
Arralden ikusten... 

MIMI.—  (maliziaz)  A,   bai?   Zer   turistaren   bat


edo? 

LUTXI.— Ba turista bazen, zerbait egin beharko
dugu hemen bizitzen gera dadin... 

MIMI.—  (irribarrez) Hain katxarroa al zen? 

LUTXI.—  Irribarre   egiten   duten   aldiro   urtu


arazten zaituzten horietakoa, Mimi... 

MIMI.—  (konplize,   ia   xuxurlatuz)   Adi   ibili


beharko   dugu   orduan,   halako   ehizakia   Arralden
libre dabilela jakinda... 

TRANTSIZIOZKO KARETA. GAUA.

 
13. SEKUENTZIA. (13A) SOBIA. 
BARRUAN, GAUEZ. (21,30).
MAIALEN, TOMAX, TXAPAS, FIGURANTEAK. 
(2´)

MAIALEN eta TOMAX zerbait hartzen ari dira. TXAPAS berriz, nahikoa
lanekin dabil, garagardo kaxak biltegira sartzen. 

TXAPAS.—    (marmarrean)   Asto   lanak


Txapasek,   beti   bezala...   Nork   mugitu   behar   du
garagardoa?   Txapasek!   Nork   bukatuKO   du
konkordun   eta   kristoren   lunbagoarekin?
Txapasek... Joder... 

TOMAX.— Ba al duk Mikelen berririk?  

TXAPAS.— Traidore galanta bai hori... Taberna
nire   kargu   utzi   eta   aio­pelaio...   (imitatuz)
«Moldatuko haiz hi bakarrik, ezta Txapas?» Judas
alaena! 

TOMAX.— Herorrek esan hion lasai joateko, ez?

TXAPAS.—  (purrustadan)   Esan,   esan...   Esan


bai... Hik zer esango hioke, bere Julietaren altzora
joan nahi zuen Romeori? Aibala!

MAIALEN.—  (adar­jole)   Zu   beti   amodioaren


alde! 

TXAPAS.—  (puntuari   erantzunez)   Hobe   nuke


negozioaren zale... 

TOMAX.— Orduan zer, Sorian jarraitzen al du? 
JOSEBA.—  Bai,   ba...   Duero   aldean   ere   ardo
ederrak   badirela   eta...   Lekua   gustatu,   badakik...
Orain ez dik bueltatu nahi...  

MAIALEN.—  Tira,   Txapas!   Ez   kexatu


hainbeste!   Zuk   ere   egin   zenituen   oporrak,
kruzeroan... 

TXAPASek,   marmarka   jarraitzen   du   garagardo   kaxak   mugitzen,   azken


hitzei jaramonik egin gabe. 

MAIALENek eskutik heltzen dio TOMAXi. 

TOMAX.— Txapas gizajoa... 

MAIALEN.—  Gizajoa?   Niri   ez   dit   ba,   batere


penarik ematen... 

MAIALENek sudurra igurzten dio TOMAXi bere sudurrarekin, eta gero,
musukatzen   hasten   dira.   Bero­bero   jartzen   ari   dira...   Tabernan   dagoen
bikote bakarra haiei begira jartzen da... 

TOMAX.—  (arnasa   hartzen   saiatuz,   sexua


ahazteko   aitzakia   bat...)   Zer...   Zer   moduz
futbolinera partida bat?

MAIALEN.—  (beroaldia   gainetik   kentzeko


tragoxka bat edanez) Bai, hobe izango da... 

Haien   tragoak   hartu,   futbolin   parera   ailegatu   eta   jolasten   hasten   dira,
edalontziak   futbolinaren   ertzean   utzi   eta   gero.   Une   horretan,   tabernan
zegoen bikote bakarrak edatekoa bukatu, txanponak barran utzi eta hanka
egiten du.   MAIALEN  eta  TOMAX  bakarrik daude,  TXAPAS  biltegian
baitago. Futbolinean jolasten jarraitzen dute MAIALEN eta TOMAXek... 
14. SEKUENTZIA. (14A)  ARRAUN ELKARTEA.  
BARRUAN, GAUEZ. (21,40) 
MARGARI, DON LUIS, EUSEBIO. FIGURANTEAK. 
(1´ 15´´) 

DON LUIS, MARGARI  eta EUSEBIO mahai baten jiran eserita daude.
Aurpegi kezkati samarrak dituzte, serio daude. 

DON   LUIS.—  Gaur   arratsaldean   mintzatu   naiz


erietxeko zuzendariarekin. 

MARGARI.—  Eta   utzi   al   dizute   Maria


Luisarekin hitz egiten? 

DON   LUIS.—  (atsekabetuta)   Ez...   Saiatu   naiz


baina   ezin   izan   dut   ezer   egin:   terapiaren
lehendabiziko   fasea   bukatu   arte   ezin   omen   du
bisitarik izan... 

MARGARI.­ Betikoa...

EUSEBIO.— Zorrotzak dira gero...

DON   LUIS.—  Zorrotzak   edo...  Haiek   dira


adituak, gaixoen hobe beharrez egiten dute egiten
duten guztia...

MARGARI.— Ni ez nago ba batere lasai. Lagun
mina   dut   Maria   Luisa   eta   bakarrik   eta
abandonatuta   dagoela   pentsatzen   dudan
bakoitzean...     (haserre   puntua)   Xabier   ere
oporretan dago­eta!

EUSEBIO.—  Hori   ere   ez   da,   Margari,   ondo


zainduta egongo da... 
DON LUIS.— Egoitzak oso itxura ona zuen. 

MARGARI.—  Bost   axola   niri   ze   itxura   duen


egoitzak,   Maria   Luisak   izango   duen   itxurak,
horrek kezkatzen nau ni... 

EUSEBIO.—  Lasai Margari. Ezin dugu gehiago
egin. Don Luisek ere askotan deitzen du, azken
xehetasunen jakinaren gainean gaude beti. 

DON   LUIS.—  Bai...   Ahal   dudan   neurrian,


saiatzen naiz gertutik jarraitzen, Margari... 

MARGARI.—  Badakit,   bai,   Don   Luis.   Eta


Amaia   ere   oso   gainean   dago,   baina...   Ez   dut
ulertzen! (intrigatu) Zergatik ezin dugu bisitatu?
15. SEKUENTZIA. (13B) SOBIA. 
BARRUAN, GAUEZ (21,40).
MAIALEN, TOMAX, TXAPAS.  
(2´)

TXAPAS biltegitik sartu­irten dabil. 

TOMAX eta MAIALENek futbolin partida jokatzen jarraitzen dute. 

TOMAX.— (irratiko esatari) «Westerveldek luze
atera, ezker kornerraren parean zain du Kovasevic
eta... Gooool! A ze gola, jaun­andreok...»   

MAIALEN   TOMAXen   parera   hurbildu   eta   kolpe   jostaria   ematen   dio


sorbaldan.

MAIALEN.—  Horrek ez zuen balio, despistatuta
nengoen... 

TOMAX.—  (antzerkia,   sorbaldan   min   eman


balio bezala) Otx! Arbitro! Penalti! 

MAIALEN,  jolasti,  TOMAXi   kilimak   egiten   hasten   da,   nahi   gabe,


TOMAXen garagardoa hankartera erori eta busti egiten dizkio galtzak... 

TOMAX.—  De­dios! 

MAIALEN.—  (apuratuta)  Bar...   barkatu!


(barreari   ezin   eutsi)   Zera   ematen   du...   Ematen
du... 

TOMAX.— (apur bat haserre, eten) Badakit  zer
ematen duen, ez daukazu esan beharrik...  
MAIALEN.—  (barrez)  Goazen   komunera,
lehenbailehen garbitzea onena, Westerveld... 

MAIALEN  eta TOMAX  komunera sartzen dira. Taberna hutsik geratzen


da une batez. 

Telefonoa   joka   hasten   da.  TXAPASek,  biltegitik   atera   eta   telefonoa


hartzen du. 

TXAPAS.—  (gogaituta)   Bai?   (poztuz)     Hara,


Porrutxo,   zer   berri?   (...)   Argia   joan   dela?   Piztu
ba...   A!   Jenerala...   Ez   zakinat   ba,   ez   al   dago
linternaren   bat   edo   kandelak   edo...   Egon,   egon
lasai   Lutxi...   Oraintxe   noan,   hau   utzik   zagon...
Taberna   ixteko   behar   dudan   denbora...   Bai
Porrutxo, oraintxe arte... 

TXAPAS, telefonoa zintzilikatu eta aterantz abiatzen da, marmarka. 

TXAPAS.—  Argia   joan   dela   txo...   Bazoan


Txapas, erreskatera...

Argiak itzali et badoa kanpora. Giltzen soinua entzuten dugu. 

Ilunpean, kamera komunerantz hurbiltzen da.  

TOMAX OFF.— (berotzen hasia) Hor igurtzi eta
igurtzi jarraitzen baduzu... 

MAIALEN   OFF.—  (sentsual)   Zer,   ez   al   zaizu


gustatzen?

TOMAX   OFF.—  Bai,   bai...   (hasperenak   gero


eta nabarmenago) Jode Maialen... 

MAIALEN   OFF.—  Egon,   egon,   nik   askatuko


ditut kortxeteak... Tomax...  

TOMAX OFF.— Maialen... 
Hasperen   eta   arnas   hotsak   gero   eta   nabarmenagoak   dira,   tabernako
ilunpean...

 
16. SEKUENTZIA.  (14B) ELKARTEA. 
BARRUAN, EGUNEZ (21,45).
MARGARI, DON LUIS, EUSEBIO, FIGURANTEAK. 
 (1´)

DON LUIS.—  Bisita bakarra egin ahal izan diot
Maria Luisari... 

MARGARI.—  Hori   kontatu   zenigun,   baina


badira aste batzuk... 

DON   LUIS.—  Bai,   eta   orduan   ere,   apaiz


naizelako   utzi   ninduten   sartzen,   justu­justu,   ez
pentsa...   Eta   oso   klinika   serioa   ematen   zuen...
Gaixo adina erizain zegoen han ia... 

MARGARI.— Baina ahaztu al zara lur jota itzuli
zinela, Maria Luisa ikusi zenuen bezala ikusita... 

EUSEBIO.—  Hori   egia   da   Don   Luis,   oso   jota


topatu zenuela esan zenigun, beste mundu batean
balego bezala... 

DON   LUIS.—  (gogoratzea   deseroso   zaio)   Bai,


bai... Baina gaur hain zuzen,   askoz ere biziago
dagoela esan dit zuzendariak... Asko egin duela
hobera... 

MARGARI.— Hala izango al da... Ze, hainbeste
pastilla eta hainbeste zikinkeria hartzeak ezin dio
inori mesederik egin... 

EUSEBIO.—  Edonola ere, Xabier eta Estefania
laster   itzuliko   dira   oporretatik.   Haiei   dagokie
Maria   Luisa   zaintzea...   Guk...   Ezin   dugu   askoz
gehiago egin... 
MARGARI.—  (ezpainei  kosk,   hasperen   etsia)
Horrexek ematen dit ba amorru gehien... 

17. SEKUENTZIA.  (17A)  PSIKIATRIKOA. 
BARRUAN, GAUEZ (22,00).
MARIA LUISA, GARAZI.  
(45´´) 

MARIA  LUISAren silueta ikusten  dugu, egon, bizkarrez  dagoen arren,


klinikako aulki batean eserita, bere gelan. 

GARAZI  (ERIZAINA)   agertzen   da   erretilu   batekin.   Bertan,   plastikozko


edalontzi txiki batzuk daude, hutsik, ez titareak baino askoz handiagoak,
eta edalontzitxo bakoitzaren ondoan pastilla bana. 

GARAZI.—  (erretilua   mahaitxo   batean   utziz)


Zer moduz pasatu duzu eguna, Maria Luisa?

GARAZIk,   erantzunik   jasotzen   ez   duenez,   ilea   laztantzen   dio  MARIA


LUISAri (bera bizkarrez ikusten dugu denbora guztian). 

GARAZIk, gelako zerbait jaso edo leihoak edo errezelak ixten ditu. 

GARAZI.—  Ur   pixka   baten   bila   noa,   pastillak


hartzeko, ados Maria Luisa? Oraintxe nator... 

 
18. SEKUENTZIA. (13C) SOBIA. 
BARRUAN, GAUEZ (22,00).
MAIALEN, TOMAX. 
(1´ 45´´)

TOMAX  eta  MAIALEN  komunetik   irteten   ari   dira,   arropak   lisatu   eta
disimuluan   inuzente   aurpegia   jarriz.   Baina   berehala   aldatzen   da   haien
jarrera, taberna ilunpean dagoela ikusita... 

MAIALEN.—  (harri eta zur) Baina zer...

TOMAX.—  (larritzen   hasita)   Txapas?   Txapas?


Hor al hago? 

TOMAXek argiak dauden aldera joan eta piztea lortzen du.. Ondoren atea
irekitzeko ahaleginak egingo ditu. 

TOMAX.— Jode! Itxita dago... 

MAIALEN.— (urduri, baina barreari ezin eutsi)
Harrapatuta gaude orduan? Zu eta biok? Bakarrik?

TOMAX.— Niri ez dit ba batere graziarik egiten!
Lehenbizi etxeko giltzak komun­zulora erori eta
orain hemen giltzapetuta geratu...!

MAIALEN.— Ez da hain txarra ere...  
TOMAX.—  Ezetz?   Jode,   Maialen,   ederra   egin
dugu...   Eta   Txapas   hori   ze,   nola   joan   da   gu
barruan geundela ikusita...? 

MAIALEN.—  (adar­jole,   barrezka)  Ikusi,


ikusi...   Ez   dakit   ez   ote   dudan   nahiago   gu   ikusi
gabe   aldegitea...   Ez   geunden   oso   ikusteko
moduan, Tomax... 

TOMAX.—  (hasperen,   zurbil,   atea   ongi   itxita


dagoen ziurtatuz) Marka da gero... 

MAIALEN.— (barrez, gero eta ozenago) Erabili
dugun kondoia behintzat ondo ezkutatuko zenuen
zaborrontziaren behealdean, ezta? 

TOMAX,  urduri, barra barrura sartzen da, eskuak garbitu eta aurpegia
freskatzera. Ur tragoxka bat edaten du. Sustoa ez zaio ordea pasa.  

MAIALEN.—  (umore   oneko,   ingurura   begira)


Tomax,   ongi   etorri   etxera...   Berrogei   metro
karratu,  komuna,  edarien  armairutxoa,  dekorazio
modernoa... Itsasoa ez da hemendik ikusten, baina
tira, bestela ez dago gaizki... Ez?

TOMAX.—  Baina nola egon haiteke hain lasai?
Gaua hemen pasatu beharko dugu! 

 MAIALENek bekainak altxatzen ditu, seduktore... 

MAIALEN.— Ez iezadazu esan... 

TOMAX.—  (begiak   zerurantz,   desesperatuta,


hasperen)  Jode   Tomax!   Hiri   bakarrik   gertatzen
zaizkik horrelakoak! 
19. SEKUENTZIA.  TXAPASEN ETXEA. 
BARRUAN, GAUEZ (22,00)
LUTXI, TXAPAS. 
(1´ 30´´)

TXAPAS etxera sartzen denean etxea ilunpean dago. 

Behin eta berriro argiaren giltzari eragiten dio, baina ez da ezer pizten. 

LUTXI ikusten du, txoko batean lurrean eserita, belaunak kokotseraino 
bilduta, kandela ttipi baten argitan. Izututa dago. 

TXAPAS.— (harrituta) Lutxi?

LUTXIk, bat­batean lurretik altxatu eta TXAPASen besoetara jauzi egiten
du. Estu besarkatzen du. 

LUTXI.—  Eskerrak   etorri   haizen!   Kandela   bat


besterik ez diat topatu eta itzaltzen ari duk... 

TXAPASek Kandela hartu, eta automatikoa dagoen tokirantz  hurbiltzen
ari den  bitartean. 

TXAPAS.­   Kandela   bakarra   gure   etxean?


Harritzekoa!   Hormako   aurpegiarekin   gastatuko
hintuen denak, eta gero...

LUTXI.­  (Bere   atzetik   segika)  Jode,   Kurrintxo


laguntzeko deitu diat, eta ez  kontuak hartzeko.
TXAPAS.—  (benetan   beldurtua   dagoela
konturatuz) Lasai, lasai Porrutxo... Ez nekinan nik
iluntasunak   beldurtzen   hinduenik...   Hago   pixka
batean... 

TXAPAS LUTXIren besoetatik askatzen saiatzen da, honek ordea, ez dio
uzten: estu besarkatzen du. 

TXAPAS.—    Porrutxo, horrela ezingo diant ezer
egin....

LUTXIk aske uzten   du. TXAPASek,  behin  kontagailu parean, honi eta


besteari emanez  argia egitea lortzen du. 

TXAPAS.— Automatikoak salto egin din, ez dun
besterik...    Lutxi,   Lutxi...   Ez   zagon   hain   erraz
beldurtzerik... 

LUTXI.— Zer nahi duk, ni ez nauk argindarrean
aditua, Kurrintxo... 

Telefonoa joka hasten da. TXAPASek hartzen du. 

TXAPAS.—  Bai? (...) Kaixo, Maialen... Nola?!?
Harrapatuta? Sobian? (harri eta zur) Baina... Non
sartu zarete ba?? Bai, bai... Ez kezkatu... Oraintxe
noan... Bai, bai, salto batean... Bost minutu barru...

TXAPASek telefonoa zintzilikatzen du. 

LUTXI.— (intrigatuta) Zer gertatzen da? 

TXAPAS.—    Gaur   gauean   suhiltzailea   ematen


dudala, horixe. 

LUTXI.— Nor zen?
TXAPAS.—  Maialen.   Bera   eta   Tomax   Sobiako
komunean zeudenan taberna itxi dudanean. Atera
ezinik zauden. 

LUTXI.—  Sobiako   komunean?   Eta   zer   egiten


zuten bi horiek komunean?

TXAPAS.—  (etxetik ateratzen)  Nahiago dinat ez


pentsatu,   Porrutxo...     Edo   bai,   nahiago   dinat
pentsatu   (Begi   keinua)  Gero   komunean   probatu
behar dinagu, e? 
20. SEKUENTZIA. (17B) PSIKIATRIKOA. 
BARRUAN, GAUEZ (22:00)
MARIA LUISA, GARAZI. 
(1´)

GARAZI  gelara sartzen da ostera, pitxar batean ura dakarrela. Banan­
banan,   plastikozko   edalontzi   txikiak   urez   betetzen   ditu.   Edalontzitxo
bakoitzaren parean pastilla bat dago. Lehen edalontzia eta lehen pastila
hartu eta MARIA LUISAren altzora makurtzen da. 

GARAZI.—  (pastilla   eman   eta   basoa   ahora


altxatuz)   Ea   ba,   txintxo­txintxo...   Hauxe   da
lehena... 

MARIA   LUISAren   aurpegia   ikusten   dugu   lehen   aldiz:   erabat   arretaz


beste dago eta irribarre inozo bat egiten dio erizainari. Motelak dira bere
mugimenduak.  GARAZIri begiratu begiratzen dion arren, ematen du ez
duela ikusten, ez dela egiten ari denaz kontziente. 

MARIA   LUISAk   pastilla   ahoratu   eta   ur   tragoxkarekin   bultzatzen   dio


zintzurrean behera. 

GARAZI.—  Oso   ondo...   Ea,   bigarrena   orain,


Maria Luisa... 

MARIA  LUISAk, beragan erabat ezohikoa den otzantasunarekin hartzen
du bigarren pilula ere. Hirugarrena ere bai. 

MARIA LUISAren aurpegia penagarria da. Ez dakigu non daukan burua.
Mundu honetan ez behintzat.  
1793. KAPITULUAREN AMAIA

You might also like