b2 Idazmena Kohesioa Ipadbeharrezkoaote

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2.

maila
Erref.: Idazmena

IPAD: ERABILGARRIA EDO APETA


HUTSA?1

Sestaoko Udal Euskaltegia - Sotera de la Mier, 12 48910 Sestao (Bizkaia) - tel.: 94 496 09 27 - fax: 94 472 48 35 - e-mail: udaleuskaltegia.sestao@gmail.com
2010 urteko izarra izango da Ipad delako Apple enpresaren gailu berria.
Consumer aldizkarian bere ezaugarriak aztertzen dituen artikulua 2 argitaratu
dute.

Horretan oinarrituta hainbat ataza egin behar dituzu:


• Testua osatu hitz egokia aukeratuta.
• Atal batzuk sailkatu bertan esandakoaren arabera.
• Paragrafo bakoitzari dagokion jarraipena aukeratu.
• Izen berezi eta errepikakorrak testuan nola jarri diren aztertu.

1 www.ikasbil.eus Zenbakia: 481913


2 http://revista.consumer.es/web/eu/20100901/pdf/internet.pdf

1
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Ipad: erabilgarria edo apeta hutsa?


Consumer aldizkariko artikuluaren sarrera paragrafoak irakurri ondoren, bigarren
atala irakurri ahala, bertan dauden hutsuneetan zer jarri erabaki behar duzu.
Horretarako dauden aukeren artean testuari zentzua ematen diona hautatu.

baitute dutenez esker hau da jakina


batean edozein hain zuzen hitzetan jo eta su
besteak beste ere halakoxeak hutsarekin

Adituak ez dira ados jartzen. Batzuen ustez, informatikaren etorkizuna izango da iPad berria;
besteen irudiko, aldiz, apeta baino ez da (479 eta 779 euro artean balio du), eta asmo gaiztokoa,
gainera: Apple-k kontrolatzen duen mundua proposatzen du, haren enpresa-interesetara guztiz
makurtua. Hori dela eta, denborak bere lekuan jarriko duela iruditzen zaie. Dena den, gero eta
argiago ikusten da etorkizun oparoa eduki dezakeela telefonoaren eta ordenagailuaren arteko
hibrido batek, bai aisialdi digitala noranahi eramateko, bai adineko pertsonei erakusteko zein diren
Sarearen onurak.
The Truman Show filmaren atzeko zerbait iruditzen zaie iPad hau software librearen aldekoei. Film
horretan, agertoki erraldoi bihurtzen da bizitza, eta telebistako teknikariek eta gidoigileek
aurreikusten eta kontrolatzen dute guztia. Gailu hori erabiltzen duen pertsonak, izan ere, ezin du
erabaki zer programa erabili edo non erosi musika, filmak edo irakurgaiak, eta zera aurpegiratzen
diote Apple enpresari, hori ez dela abiapuntu ona etorkizunerako, nahiz eta erabiltzaileari
esperientzia zoragarria eskaini.

PCa, azkenetan?
iPad delako hau, azken _______________, iPhone gailuaren bertsio handitua da (hori
_______________ Apple-k sortua da), nahiz eta ezin den telefono-deirik egin. Analista
pragmatikoenek nabarmentzen _______________, iPad-ek duen dohainik handiena horixe da,
_______________, erabiltzaileari eskaintzen dion esperientzia. Alegia, probatzen duten guztiei
izugarri gustatzen zaizkie haren ezaugarriak: oso erosoa da gainean eramateko, neurriak eta
pisua _______________ dituelako (680 - 730 gramo, 13 milimetro lodi, 24 cm luze eta 19 zabal);
aski erraz erabiltzen da teknologiaz gauza handirik jakin gabe ere, zeren aplikazioek azken
emaitzara eramaten _______________ erabiltzailea, mila aukerarekin nahasi gabe; ukipen-
pantailari _______________, ez du teklaturik behar, eta emaitza ikusgarriak ematen ditu hatzak
mugitu _______________; irudien bereizmena bikaina da; ingurune grafikoa oso polita du...
Baikorrenen ustez, tresna hauxe izango da etorkizuna Sarerako sarbidea ematen duen
teknologian, mugikortasunaren baldintza guztiak betetzen dituelako: beti aldean eraman liteke,
sarbide azkarra ematen du _______________ lekutan (wifi sareak eta 3G eta 4G teknologiak
konbinatzen ditu) eta funtzio asko eskaintzen ditu; _______________, film bat ikusteko erabil
daiteke, disko bat entzuteko, mezu elektronikoak bidaltzeko, testuak editatzeko, egunkariak
irakurtzeko edo Wikipedian begiratzeko, _______________.
Steve Jobs, Apple enpresaren sortzaile eta presidentea, _______________ ari da iPad-aren alde,
eta arreta erakarri behar horretan, PCa azkenetan dela iragarri zuen duela hilabete batzuk (mahai
gaineko ordenagailuez eta ordenagailu eramangarriez ari zen). Jobs-en _______________,
tableta forma eta ordenagailuaren garuna duten telefono handiek aginduko dute etorkizunean. Eta,
_______________ , berak nahi luke iPad-a izatea telefono handi hori.

2
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Abantailak eta desabantailak


Ipad-aren abantailak eta desabantailak multzoka jarri behar dituzu. Atal bakoitza
irakurri ondoren erabaki ezazu bertan esaten dena Ipad-aren abantaila den edo ez.
Abantaila Desabantaila

Ipad gailuak kalean egin dituen lehen hilabeteetan, erakutsi du ezaugarri bikainak
eskaintzen dizkiola erabiltzaileari, baita teknologiatik urrutien daudenei ere.
Prestakuntza analogikoa duten pertsonen bizitzan, oso leku gutxi hartzen du osagai  
digitalak: paperean irakurtzen dute egunkaria, telebistan ikusten dute telebista, disko
konpaktuetan entzuten dute musika...
Gainera, belaunaldi analogikoarentzat oso erraza gerta daiteke web-nabigazioan
barneratzea, iPad gailuak Safari nabigatzailearen bertsioa dakar eta. Pantailaren
ukipen-ezaugarriek egingo dute gainerakoa: lotura bat irekitzeko, aski da hatzarekin
gainean ukitzea; argazki bat edo mapa bat handitzeko, hatz mamiekin zabaltzera egin
behar da; mezuak idazteko, ukipen-teklatua erabiltzen da, zeina neurri egokikoa baita...  
Eta berdin gertatzen da musikarekin eta bideoekin. Aski da iTunes dendaren botoia
bilatu eta musika jartzen duen lekuan eragitea; azkar batean erakutsiko digu, modu
grafikoan, zer disko dauzkaten salgai. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko
da iPad-era (aurrez, jakina, ordaindu egin beharko dugu eurek agintzen duten kontuan).
Ordenagailuaren ordezko izango dela esatea, ordea, gehitxo esatea izango da. Hainbat
arrazoirengatik. Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen
duenetik sortua da iPad gailuarena, telefono baten sistema eragiletik, alegia. Ondorioz,
prozesatzeko ahalmena eta egin ditzakeen funtzioak mugatuta egongo dira. Osagarri
moduan eta aisialdi-beharrak asetzeko oso egokia izan daiteke, baina zeregin
 
profesionalak egiteko, ez da ez erosoa eta ez egonkorra ere. Testu bat editatzea
gogaikarria gerta daiteke, teklatua ukituz idaztea ez delako erraza eta akats asko egiten
direlako; mezu bati testu luze batekin erantzutea edo artxibo bat eranstea ere, ez da
erraz-erraza. Lan batzuk hobeki egiten dira aulki batean jarrita, teklatua aurrean dela
eta pantaila handi batean ikusten dugula, begiak bortxatu gabe.
Esan liteke egunkaria irakurtzen harrapatu dituela aldaketa teknologikoak, eta
etorkizuna ezinbestean Interneti lotuta egongo baita, arriskua dute hortik kanpo
geratzeko. Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua, aukera ematen
baitie beren ohitura analogikoei eusteko, beti erabili duten euskarriaren oso antzekoa
erabiliz. Gailu horretan egunkaria irakurtzea, adibidez, erraza eta erosoa da, pantailak
 
bereizmen handia duelako eta berrelikatua dagoelako; ondorioz, argi gutxi dagoenean
ere irakur liteke (berdin gertatzen da liburuekin ere). Begiak gutxiago nekatzen dira,
ohiko pantailen aldean, nahiz eta ez den iristen tinta elektronikoak ematen duen
mailara. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad gailuari esker lortuko dutela
irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen.
Bestalde, lehen esan bezala, iPad-ek mugatu egiten ditu erabiltzailearen aukerak.
Interneterako konexioa beti eskura eduki liteke 3G sarbidea daukaten modeloetan, eta
era guzietako informazioa begiratu eta nahi adina erosketa egin litezke sarean, baina
beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian. Ez du ematen beste
aukerarik: ezin da informazioa bilatu zenbait orritan, ezin da erosi denda batzuetan eta
 
zenbait teknologia ere ezin dira erabili haren baimenik gabe. Adibidez, iPad-ek ez du
onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko, eta teknologia hori baino hobeak badiren
arren, horixe erabiltzen dute Sareko webgune gehienek. Muga eta baldintza horien
muinean, kontu praktikoak baino gehiago, merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta
Adobe enpresen artekoa, hain zuzen (Adobe da flashen jabea).

3
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Bilatu bigarren atala


Aurreko ariketan irakurritako testu bera duzu ariketa honetan ere: Abantailak eta
desabantailak.
Ariketa honetan, ordea, abantaila eta desabantaila bakoitzaren sarrerako esaldia eta
garapena berezita daude. Zuk aurkitu behar duzu zein jarri bakoitzari testuak
zentzua izateko.

Lehen zatia Bigarren zatia


Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua, aukera ematen baitie
Ipad gailuak kalean egin beren ohitura analogikoei eusteko, beti erabili duten euskarriaren oso antzekoa
dituen lehen hilabetee- erabiliz. Gailu horretan egunkaria irakurtzea, adibidez, erraza eta erosoa da,
tan, erakutsi du ezaugarri
pantailak bereizmen handia duelako eta berrelikatua dagoelako; ondorioz, argi
bikainak eskaintzen dizki-
gutxi dagoenean ere irakur liteke (berdin gertatzen da liburuekin ere). Begiak
ola erabiltzaileari, baita
teknologiatik urrutien gutxiago nekatzen dira, ohiko pantailen aldean, nahiz eta ez den iristen tinta
daudenei ere. elektronikoak ematen duen mailara. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad
gailuari esker lortuko dutela irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen.
Esan liteke egunkaria ira-
kurtzen harrapatu dituela
aldaketa teknologikoak, Prestakuntza analogikoa duten pertsonen bizitzan, oso leku gutxi hartzen du
eta etorkizuna ezinbeste- osagai digitalak: paperean irakurtzen dute egunkaria, telebistan ikusten dute
an Interneti lotuta egongo telebista, disko konpaktuetan entzuten dute musika...
baita, arriskua dute hortik
kanpo geratzeko.
Pantailaren ukipen-ezaugarriek egingo dute gainerakoa: lotura bat irekitzeko, aski
Gainera, belaunaldi ana- da hatzarekin gainean ukitzea; argazki bat edo mapa bat handitzeko, hatz
logikoarentzat oso erraza mamiekin zabaltzera egin behar da; mezuak idazteko, ukipen-teklatua erabiltzen
gerta daiteke web-nabi-
da, zeina neurri egokikoa baita... Eta berdin gertatzen da musikarekin eta
gazioan barneratzea,
bideoekin. Aski da iTunes dendaren botoia bilatu eta musika jartzen duen lekuan
iPad gailuak Safari nabi-
gatzailearen bertsioa da- eragitea; azkar batean erakutsiko digu, modu grafikoan, zer disko dauzkaten
kar eta. salgai. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko da iPad-era (aurrez, jakina,
ordaindu egin beharko dugu eurek agintzen duten kontuan).
Interneterako konexioa beti eskura eduki liteke 3G sarbidea daukaten modeloe-
tan, eta era guzietako informazioa begiratu eta nahi adina erosketa egin litezke
sarean, baina beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian. Ez
Ordenagailuaren ordezko du ematen beste aukerarik: ezin da informazioa bilatu zenbait orritan, ezin da ero-
izango dela esatea, or-
si denda batzuetan eta zenbait teknologia ere ezin dira erabili haren baimenik ga-
dea, gehitxo esatea izan-
be. Adibidez, iPad-ek ez du onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko, eta tek-
go da. Hainbat arrazoi-
rengatik. nologia hori baino hobeak badiren arren, horixe erabiltzen dute Sareko webgune
gehienek. Muga eta baldintza horien muinean, kontu praktikoak baino gehiago,
merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta Adobe enpresen artekoa, hain zuzen
(Adobe da flashen jabea).
Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen duenetik sortua
da iPad gailuarena, telefono baten sistema eragiletik, alegia. Ondorioz,
prozesatzeko ahalmena eta egin ditzakeen funtzioak mugatuta egongo dira.
Bestalde, lehen esan be- Osagarri moduan eta aisialdi-beharrak asetzeko oso egokia izan daiteke, baina
zala, iPad-ek mugatu egi- zeregin profesionalak egiteko, ez da ez erosoa eta ez egonkorra ere. Testu bat
ten ditu erabiltzailearen editatzea gogaikarria gerta daiteke, teklatua ukituz idaztea ez delako erraza eta
aukerak. akats asko egiten direlako; mezu bati testu luze batekin erantzutea edo artxibo bat
eranstea ere, ez da erraz-erraza. Lan batzuk hobeki egiten dira aulki batean
jarrita, teklatua aurrean dela eta pantaila handi batean ikusten dugula, begiak
bortxatu gabe.

4
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Ipad / Apple.
Ipad eta Apple izenak behin baino gehiagotan datoz testuan zehar. Askotan aipatu beharra
dago eta, gainera, izen bereziak dira, honek erredakzio arazoak sortzen ditu. Horretarako
idazleak hainbat modu erabiltzen ditu: batzuetan zuzenean izena erabiltzen du eta
deklinazio marka gidoitxoa erabiliz eransten dio; beste batzuetan, ordea, izen bereziaren
ondoren izen generiko bat edo beste baliabide bat erabiltzen du eta horri eransten dio
deklinabidea.

Irakurri honelako esaldi guztiak eta jarri bakoitza dagokion multzoan, adibidean
bezala.
Zuzenean
Lagunduta
deklinatuta
1. Steve Jobs, Apple enpresaren sortzaile eta presidentea, jo eta su ari
 
da
2. ...merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta Adobe enpresen artekoa,
 
hain zuzen
3. Apple-k atera duen gailu berriak jende ugari erakar dezake
 
teknologiaren mundura
4. The Truman Show filmaren atzeko zerbait iruditzen zaie iPad hau
 
software librearen aldekoei
5. Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua  
6. Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen
 
duenetik sortua da iPad gailuarena
7. ...jo eta su ari da iPad-aren alde  
8. ...hori ere Apple-k sortua da  
9. Ipad gailuak kalean egin dituen lehen hilabeteetan...  
10. ...zera aurpegiratzen diote Apple enpresari  
11. iPad delako hau, azken batean, iPhone gailuaren bertsio handitua da  
12. Bestalde, lehen esan bezala, iPad-ek mugatu egiten ditu
 
erabiltzailearen aukerak
13. Adibidez, iPad-ek ez du onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko  
14. Apple-k kontrolatzen duen mundua proposatzen du  
15. ...baina beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian  
16. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad gailuari esker lortuko
 
dutela irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen
17. Batzuen ustez, informatikaren etorkizuna izango da iPad berria  
18. iPad-ek duen dohainik handiena horixe da  
19. iPad gailuak Safari nabigatzailearen bertsioa dakar  
20. Eta, jakina, berak nahi luke iPad-a izatea telefono handi hori.  
21. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko da iPad-era  

5
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

SOLUZIOAK
Ipad: erabilgarria edo apeta hutsa?
Consumer aldizkariko artikuluaren sarrera paragrafoak irakurri ondoren, bigarren
atala irakurri ahala, bertan dauden hutsuneetan zer jarri erabaki behar duzu.
Horretarako dauden aukeren artean testuari zentzua ematen diona hautatu.

baitute dutenez esker hau da jakina


batean edozein hain zuzen hitzetan jo eta su
besteak beste ere halakoxeak hutsarekin

Adituak ez dira ados jartzen. Batzuen ustez, informatikaren etorkizuna izango da iPad berria; besteen
irudiko, aldiz, apeta baino ez da (479 eta 779 euro artean balio du), eta asmo gaiztokoa, gainera: Apple-k
kontrolatzen duen mundua proposatzen du, haren enpresa-interesetara guztiz makurtua. Hori dela eta,
denborak bere lekuan jarriko duela iruditzen zaie. Dena den, gero eta argiago ikusten da etorkizun oparoa
eduki dezakeela telefonoaren eta ordenagailuaren arteko hibrido batek, bai aisialdi digitala noranahi
eramateko, bai adineko pertsonei erakusteko zein diren Sarearen onurak.
The Truman Show filmaren atzeko zerbait iruditzen zaie iPad hau software librearen aldekoei. Film
horretan, agertoki erraldoi bihurtzen da bizitza, eta telebistako teknikariek eta gidoigileek aurreikusten eta
kontrolatzen dute guztia. Gailu hori erabiltzen duen pertsonak, izan ere, ezin du erabaki zer programa
erabili edo non erosi musika, filmak edo irakurgaiak, eta zera aurpegiratzen diote Apple enpresari, hori ez
dela abiapuntu ona etorkizunerako, nahiz eta erabiltzaileari esperientzia zoragarria eskaini.

PCa, azkenetan?
iPad delako hau, azken batean, iPhone gailuaren bertsio handitua da (hori ere Apple-k sortua da), nahiz
eta ezin den telefono-deirik egin. Analista pragmatikoenek nabarmentzen dutenez, iPad-ek duen dohainik
handiena horixe da, hain zuzen, erabiltzaileari eskaintzen dion esperientzia. Alegia, probatzen duten
guztiei izugarri gustatzen zaizkie haren ezaugarriak: oso erosoa da gainean eramateko, neurriak eta pisua
halakoxeak dituelako (680 - 730 gramo, 13 milimetro lodi, 24 cm luze eta 19 zabal); aski erraz erabiltzen
da teknologiaz gauza handirik jakin gabe ere, zeren aplikazioek azken emaitzara eramaten baitute
erabiltzailea, mila aukerarekin nahasi gabe; ukipen-pantailari esker, ez du teklaturik behar, eta emaitza
ikusgarriak ematen ditu hatzak mugitu hutsarekin; irudien bereizmena bikaina da; ingurune grafikoa oso
polita du...
Baikorrenen ustez, tresna hauxe izango da etorkizuna Sarerako sarbidea ematen duen teknologian,
mugikortasunaren baldintza guztiak betetzen dituelako: beti aldean eraman liteke, sarbide azkarra ematen
du edozein lekutan (wifi sareak eta 3G eta 4G teknologiak konbinatzen ditu) eta funtzio asko eskaintzen
ditu; hau da, film bat ikusteko erabil daiteke, disko bat entzuteko, mezu elektronikoak bidaltzeko, testuak
editatzeko, egunkariak irakurtzeko edo Wikipedian begiratzeko, besteak beste.
Steve Jobs, Apple enpresaren sortzaile eta presidentea, jo eta su ari da iPad-aren alde, eta arreta erakarri
behar horretan, PCa azkenetan dela iragarri zuen duela hilabete batzuk (mahai gaineko ordenagailuez eta
ordenagailu eramangarriez ari zen). Jobs-en hitzetan, tableta forma eta ordenagailuaren garuna duten
telefono handiek aginduko dute etorkizunean. Eta, jakina, berak nahi luke iPad-a izatea telefono handi hori.

6
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Abantailak eta desabantailak


Ipad-aren abantailak eta desabantailak multzoka jarri behar dituzu. Atal bakoitza
irakurri ondoren erabaki ezazu bertan esaten dena Ipad-aren abantaila den edo ez.
Abantaila Desabantaila

Ipad gailuak kalean egin dituen lehen hilabeteetan, erakutsi du ezaugarri bikainak
eskaintzen dizkiola erabiltzaileari, baita teknologiatik urrutien daudenei ere.
Prestakuntza analogikoa duten pertsonen bizitzan, oso leku gutxi hartzen du osagai  
digitalak: paperean irakurtzen dute egunkaria, telebistan ikusten dute telebista, disko
konpaktuetan entzuten dute musika...
Gainera, belaunaldi analogikoarentzat oso erraza gerta daiteke web-nabigazioan
barneratzea, iPad gailuak Safari nabigatzailearen bertsioa dakar eta. Pantailaren
ukipen-ezaugarriek egingo dute gainerakoa: lotura bat irekitzeko, aski da hatzarekin
gainean ukitzea; argazki bat edo mapa bat handitzeko, hatz mamiekin zabaltzera egin
behar da; mezuak idazteko, ukipen-teklatua erabiltzen da, zeina neurri egokikoa baita...  
Eta berdin gertatzen da musikarekin eta bideoekin. Aski da iTunes dendaren botoia
bilatu eta musika jartzen duen lekuan eragitea; azkar batean erakutsiko digu, modu
grafikoan, zer disko dauzkaten salgai. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko
da iPad-era (aurrez, jakina, ordaindu egin beharko dugu eurek agintzen duten kontuan).
Ordenagailuaren ordezko izango dela esatea, ordea, gehitxo esatea izango da. Hainbat
arrazoirengatik. Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen
duenetik sortua da iPad gailuarena, telefono baten sistema eragiletik, alegia. Ondorioz,
prozesatzeko ahalmena eta egin ditzakeen funtzioak mugatuta egongo dira. Osagarri
moduan eta aisialdi-beharrak asetzeko oso egokia izan daiteke, baina zeregin
profesionalak egiteko, ez da ez erosoa eta ez egonkorra ere. Testu bat editatzea
 
gogaikarria gerta daiteke, teklatua ukituz idaztea ez delako erraza eta akats asko egiten
direlako; mezu bati testu luze batekin erantzutea edo artxibo bat eranstea ere, ez da
erraz-erraza. Lan batzuk hobeki egiten dira aulki batean jarrita, teklatua aurrean dela
eta pantaila handi batean ikusten dugula, begiak bortxatu gabe.
Esan liteke egunkaria irakurtzen harrapatu dituela aldaketa teknologikoak, eta
etorkizuna ezinbestean Interneti lotuta egongo baita, arriskua dute hortik kanpo
geratzeko. Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua, aukera ematen
baitie beren ohitura analogikoei eusteko, beti erabili duten euskarriaren oso antzekoa
erabiliz. Gailu horretan egunkaria irakurtzea, adibidez, erraza eta erosoa da, pantailak
bereizmen handia duelako eta berrelikatua dagoelako; ondorioz, argi gutxi dagoenean
 
ere irakur liteke (berdin gertatzen da liburuekin ere). Begiak gutxiago nekatzen dira,
ohiko pantailen aldean, nahiz eta ez den iristen tinta elektronikoak ematen duen
mailara. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad gailuari esker lortuko dutela
irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen.
Bestalde, lehen esan bezala, iPad-ek mugatu egiten ditu erabiltzailearen aukerak.
Interneterako konexioa beti eskura eduki liteke 3G sarbidea daukaten modeloetan, eta
era guzietako informazioa begiratu eta nahi adina erosketa egin litezke sarean, baina
beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian. Ez du ematen beste
aukerarik: ezin da informazioa bilatu zenbait orritan, ezin da erosi denda batzuetan eta
zenbait teknologia ere ezin dira erabili haren baimenik gabe. Adibidez, iPad-ek ez du
 
onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko, eta teknologia hori baino hobeak badiren
arren, horixe erabiltzen dute Sareko webgune gehienek. Muga eta baldintza horien
muinean, kontu praktikoak baino gehiago, merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta
Adobe enpresen artekoa, hain zuzen (Adobe da flashen jabea).

7
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Bilatu bigarren atala


Aurreko ariketan irakurritako testu bera duzu ariketa honetan ere: Abantailak eta
desabantailak.
Ariketa honetan, ordea, abantaila eta desabantaila bakoitzaren sarrerako esaldia eta
garapena berezita daude. Zuk aurkitu behar duzu zein jarri bakoitzari testuak
zentzua izateko.

Lehen zatia Bigarren zatia


Ipad gailuak kalean egin
dituen lehen hilabete-
Prestakuntza analogikoa duten pertsonen bizitzan, oso leku gutxi hartzen du
etan, erakutsi du ezauga-
osagai digitalak: paperean irakurtzen dute egunkaria, telebistan ikusten dute
rri bikainak eskaintzen
telebista, disko konpaktuetan entzuten dute musika...
dizkiola erabiltzaileari,
baita teknologiatik urruti-
en daudenei ere.
Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua, aukera ematen baitie
Esan liteke egunkaria ira- beren ohitura analogikoei eusteko, beti erabili duten euskarriaren oso antzekoa
kurtzen harrapatu dituela
erabiliz. Gailu horretan egunkaria irakurtzea, adibidez, erraza eta erosoa da,
aldaketa teknologikoak,
pantailak bereizmen handia duelako eta berrelikatua dagoelako; ondorioz, argi
eta etorkizuna ezinbeste-
gutxi dagoenean ere irakur liteke (berdin gertatzen da liburuekin ere). Begiak
an Interneti lotuta egongo
baita, arriskua dute hortik gutxiago nekatzen dira, ohiko pantailen aldean, nahiz eta ez den iristen tinta
kanpo geratzeko. elektronikoak ematen duen mailara. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad
gailuari esker lortuko dutela irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen.
Pantailaren ukipen-ezaugarriek egingo dute gainerakoa: lotura bat irekitzeko, aski
Gainera, belaunaldi ana- da hatzarekin gainean ukitzea; argazki bat edo mapa bat handitzeko, hatz
logikoarentzat oso erraza mamiekin zabaltzera egin behar da; mezuak idazteko, ukipen-teklatua erabiltzen
gerta daiteke web-nabi-
da, zeina neurri egokikoa baita... Eta berdin gertatzen da musikarekin eta
gazioan barneratzea,
bideoekin. Aski da iTunes dendaren botoia bilatu eta musika jartzen duen lekuan
iPad gailuak Safari nabi-
gatzailearen bertsioa da- eragitea; azkar batean erakutsiko digu, modu grafikoan, zer disko dauzkaten
kar eta. salgai. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko da iPad-era (aurrez, jakina,
ordaindu egin beharko dugu eurek agintzen duten kontuan).
Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen duenetik sortua
da iPad gailuarena, telefono baten sistema eragiletik, alegia. Ondorioz,
prozesatzeko ahalmena eta egin ditzakeen funtzioak mugatuta egongo dira.
Ordenagailuaren ordezko Osagarri moduan eta aisialdi-beharrak asetzeko oso egokia izan daiteke, baina
izango dela esatea, or-
zeregin profesionalak egiteko, ez da ez erosoa eta ez egonkorra ere. Testu bat
dea, gehitxo esatea izan-
editatzea gogaikarria gerta daiteke, teklatua ukituz idaztea ez delako erraza eta
go da. Hainbat arrazoi-
rengatik. akats asko egiten direlako; mezu bati testu luze batekin erantzutea edo artxibo bat
eranstea ere, ez da erraz-erraza. Lan batzuk hobeki egiten dira aulki batean
jarrita, teklatua aurrean dela eta pantaila handi batean ikusten dugula, begiak
bortxatu gabe.
Bestalde, lehen esan be- Interneterako konexioa beti eskura eduki liteke 3G sarbidea daukaten modeloe-
zala, iPad-ek mugatu egi- tan, eta era guzietako informazioa begiratu eta nahi adina erosketa egin litezke
ten ditu erabiltzailearen sarean, baina beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian. Ez
aukerak. du ematen beste aukerarik: ezin da informazioa bilatu zenbait orritan, ezin da ero-
si denda batzuetan eta zenbait teknologia ere ezin dira erabili haren baimenik ga-
be. Adibidez, iPad-ek ez du onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko, eta tek-
nologia hori baino hobeak badiren arren, horixe erabiltzen dute Sareko webgune
gehienek. Muga eta baldintza horien muinean, kontu praktikoak baino gehiago,
merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta Adobe enpresen artekoa, hain zuzen
(Adobe da flashen jabea).

8
SESTAOKO UDAL EUSKALTEGIA B2. maila
Erref.: Idazmena

Ipad / Apple.
Ipad eta Apple izenak behin baino gehiagotan datoz testuan zehar. Askotan aipatu beharra
dago eta, gainera, izen bereziak dira, honek erredakzio arazoak sortzen ditu. Horretarako
idazleak hainbat modu erabiltzen ditu: batzuetan zuzenean izena erabiltzen du eta
deklinazio marka gidoitxoa erabiliz eransten dio; beste batzuetan, ordea, izen bereziaren
ondoren izen generiko bat edo beste baliabide bat erabiltzen du eta horri eransten dio
deklinabidea.

Irakurri honelako esaldi guztiak eta jarri bakoitza dagokion multzoan, adibidean
bezala.
Zuzenean
Lagunduta
deklinatuta
1. Steve Jobs, Apple enpresaren sortzaile eta presidentea, jo eta su ari
 
da
2. ...merkatu-lehia gogorra dago, Apple-ren eta Adobe enpresen artekoa,
 
hain zuzen
3. Apple-k atera duen gailu berriak jende ugari erakar dezake
 
teknologiaren mundura
4. The Truman Show filmaren atzeko zerbait iruditzen zaie iPad hau
 
software librearen aldekoei
5. Talde horrentzat, osagai bikaina izan liteke iPad gailua  
6. Lehenik eta behin, sistema eragilearengatik; iPhone-ak erabiltzen
 
duenetik sortua da iPad gailuarena
7. ...jo eta su ari da iPad-aren alde  
8. ...hori ere Apple-k sortua da  
9. Ipad gailuak kalean egin dituen lehen hilabeteetan...  
10. ...zera aurpegiratzen diote Apple enpresari  
11. iPad delako hau, azken batean, iPhone gailuaren bertsio handitua da  
12. Bestalde, lehen esan bezala, iPad-ek mugatu egiten ditu
 
erabiltzailearen aukerak
13. Adibidez, iPad-ek ez du onartzen flash teknologiarik bideoak ikusteko  
14. Apple-k kontrolatzen duen mundua proposatzen du  
15. ...baina beti Apple-k eta haren merkatu-interesek uzten duten neurrian  
16. Hain justu, egunkari askori iruditzen zaie iPad gailuari esker lortuko
 
dutela irakurle fidelenak bitarteko digitalera pasa daitezen
17. Batzuen ustez, informatikaren etorkizuna izango da iPad berria  
18. iPad-ek duen dohainik handiena horixe da  
19. iPad gailuak Safari nabigatzailearen bertsioa dakar  
20. Eta, jakina, berak nahi luke iPad-a izatea telefono handi hori.  
21. Botoiari berriz eragin, eta diskoa deskargatuko da iPad-era  

You might also like