Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 7

1.

1 EBOLUZIOAREN TEORIA

XVIII mendean, Lamarck-ek egin zion aurre fixismoari transformismoarekin; espezie batzuk
beste espezie batzuetatik sortzen dira eraldaketa anatomikoaren ondorioz.

1831. eta 1836. Urteen artean, Hego Amerikan eta Ozeano Bareko uharteetan egon zen
Charles Darwin. Fixsimoaren aldeko pentsamoldeari aurre eginez, Darwinek ondorioztatu zuen
denak espezie beretik zetozela. Wallace ere, bere aldetik, ondorio berera ailegatu zen, eta
elkarrekin aurkeztu zuten teoria bera.

Darwinek 1859an aurkeztutako Espezieen jatorria XIX. Mendeko teoriarik garrantzitsuena


azaldu zuen; Kopernikoren iraultza astronomikoaren eta Galileoren eta Newtonen
mekanikoaren parekoa. Baieztapen hauetan dago oinarrituta eboluzioaren teoria:

 Izaki bizidun guztiak jatorri berbera dute. Lehen bizi formaren ondorengoak dira
denak, eta hartatik sortu ziren guztiak.
 Espezieek eboluzionatu egiten dute. Etengabe agertzen desagertzen eta aldatzen dira.
 Gradualismoa: Aldaketa prozesua pixkanaka gertatzen da.
 Hautespen Naturala: Hau da Darwinen eta Wallace aurkikuntzarik handiena; eboluzioa
eragiten duen mekanismoa da. Belaunaldi bakoitzean, ezaugarri desberdinak dituzten
banakoak jaiotzen dira eta horrek aniztasun genetiko handia dakar berarekin. Banako
guztiak bizirauten saiatzen dira, beren espeziearen populazioa hazi egiten baita
belaunaldi bakoitzarekin, betiere eskuragarri dagoen janari kopurua baino hein
handiagoan. Horrez gain, espezie batzuek beste batzuen aurka borroka egin behar
dute, jatekoa eta bizitokia bermatzeko, bai eta etengabe aldatzen den ingurune
ekologikoaren aurka ere, horretara egokitu behar baitute ez hiltzeko.

Gaur egun, teoria sintetiko deritzona onartzen du zientziak. 1940ko hamarkadan sortu zen
teoria sintetikoa, Mendelen genetika-arloko lanak eta Darwinen eboluzioaren teoria
elkartzean, Darwinek ez baitzekien zer mekanismoari esker gertatzen ziren mutazioak

1.2 GIZAKIAK IZANDAKO PROZESU EBOLUTIBOA: HOMINIZAZIOA

Mekanismo ebolutiboen norakoen berri jakin dugu eta, orain, prozesu hori gizakiongan nola
gertatu zen aztertuko dugu. Gizakiak eta txinpantzeak, biak ala biak, orain dela zazpi milioi urte
bizi ziren tximinoen ondorengoak dira. Zenbait primateri anatomia aldatuz joan zitzaien gizakia
sortu zen arte. Antropogensia edo giza espeziearen garapena hominizazioan oinarritzen da
ezaugarri horiek azaltzeko.

Hominizazio deritzon prozesuari esker, giza espezieak eboluzionatu zuten. Oso prozesu luzea.

Animalia lo egite zuten egunez eta ehizan ibiltzen ziren gauez. Hori dela eta ikusmen zorrotza
garatu zuten. Haietatik hartu genituen erditze mugatuak eta bizitza sozial konplexua.

Txinpantzeak dira hominidoen arbasorik hurbilean. Txinpanzeetatik bereizi eta


australopithecusak sortu ziren. Aurrerago, zenbait homo espezie sortu ziren . Baina duela 13
mila urtetik Homo sapiensa bakarrik dago bizirik.
A) ALDAKETA ANATOMIKOAK

B) ALDAKETA FISIOLOGIKOAK

C) ALDAKETA SOZIALAK

1.3. HUMANIZAZIOA

Humanizazio deritzo gorputz antromorfoa (giza formakoa) zuen hominido izatetik gizaki
izatera eraman gintuen prozesuari. Humanizazioaren ardatza jokabide-aldaketa izan zen: hari
esker, jokabideak senezkoa eta imitaziozkoa izateari utzi zion, eta ikaskuntzan eta informazio
transmisioan ardaztu zen. Horren guztiaren emaitza kulturaren sorrera izan zen.

A) FAKTOREAK

 Sua Aurkitzea. Suaren erabilerak abantaila handiak ekarri zituen; Argia eta beroa
eman, harrapariak uxatu, janaria egosteko etab.
 Lanabesak egitea. Lanabesei esker, beharrezkoak ziren hainbat zeregin motatan
espezializatu ginen. Ebakitzeko tresnak eta defendatzeko armak egiten ziren.
 Nekazaritza eta abeltzaintza. Gizarte nomaden bizibidea ehizan eta bilketan zegoen
oinarrituta. Ez ziren seguruak, eta batzuetan eskas. Nekazaritza eta abeltzaintza
aldaketa iraultzailea ekarri zuten.
 Historia. Armadek eta hierarkiek boterea eskuratzeko borroka egiten zuten bitartean,
gizartean bizitzeko hainbat modu sortu ziren. Politika, ekonomia eta historia jaio ziren.
 Gizarte-antolaketa. Nekazari eta abeltzaintzari esker talde horietako gehienek nomada
izateari utzi ziotenean, gizartea antolatzen hasi zen. Horren ondorioz, Gizarte eredu
berri bat sortu zen, eta, horretan, denek errespetatu beharreko hierarkia bat eta
gizarte-arau batzuk zeuden
o Merkataritza: Trukeak eta akordioak egiten hasi ziren
o Gerra. Norberak egindako lanaren emaitzen jabe sentitzen hasi ziren gizakiak,
hauek defendatzeko, gerra.

B) ADIMENA ETA HIZKUNTZA

Gero eta prozesu mental konplexuagoak egiteko, behar beharrezkoa da gero eta gaitasun
handiagoa izatea. Gaitasun hori adimena da. Adimenari esker Informazio guztia interpretatu
ahal dugu arrazoimenaren eta irudimenaren bidez. Hori esker sor daiteke bizitza afektiboa,
instintuak erregulatzeaz eta erreprimitzeaz gain, aske eta arduratsu izaten laguntzen diguna.
Denborazkotasuna ere gizakion ezaugarri bat da, eta hari esker uler dezakegu eta
etorkizunerako planak pentsa ditzakegu.

Animalietatik gehien desberdintzen gaituena gure hizkuntza artikulatua da. Ezingo genuke
horrelakorik egin, giza hezkuntza sinbolikoa izango ez balitz. Zeinu konbentzionalez osatuta
egongo ez balitz. Hizkuntza komunitate osoa elkartzen du, beste bat erabiltzen duena baztertu.
2.1. KULTURA

Animalien jokabidea bere kode genetikoan dago programatuta, sortzetikoa da. Animaliak
mundu itxi batean bizi direla esaten da. Horri kontrajarrita, gizakion mundu irekia dago, sortu
eta landu beharrekoa. Gizakiak ez ditu instintuak, bere habitateko egoerak berez konpontzeko.
Gizakiak estrategiak asmatu behar ditu arazoei aurre egiteko. Kultura bigarren umetokia da,
berariaz gizakionak diren gaitasunak garatzeko aukera ematen diguna.

XIX. mendera arte, antropologiak ez zuen sartu kulturan gizarte bateko edozein eremu.
Gerora, Kultura-antropologiak erakutsi zuen kultura erabakigarria zela gizartean, bai eta
gizabanakoan ere.

E.B. Tylor antropologoak emandako definizioaren arabera, kultura “Multzo konplexu bat da:
jakintzak, sinesmenak, artea, morala, zuzenbidea eta usadioak barne hartzen ditu, bai eta
gizakiak, gizarte bateko kide den aldetik, bereganatu dituen beste gaitasun edo ohitura batzuk
ere”

2.2. SOZIALIZAZIO PROZESUA

Sozializazio prozesuaren bidez, gure gaitasun neuronalak garatu egin ziren. Ezaugarriak:

 Kultura ereduak ikastea: gizartean parte hartu nahi badu, kultura eredu bat ikasi
behar du; Zer balio eta jokabide diren onargarriak gizarte talde jakin batean.
 Ikasitako barneratzea: Haurrari barnean geratzen zaio txikitan ikasitako guztia.
Naturaltasunez eta bere kabuz onartzen du gauzek horrela izan behar dutela.
 Oreka Psikologikoa: Inposatzen zaizkion kanpo-ereduak onartzen dituenean,
gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake. Oreka mentala ematen dio horrek,
eta inguruko kulturan integratzearen ondorioa da hori. Dena den, komeni da ez
ahaztea norbera dela bere identitatearen arduradun.

Bizitzako lehen 5 urteetan, gutxi gora behera, gizakiak gauzarik garrantzitsuenak ikasten ditu.
Familiakoa eta emozionala den testuinguruan.

Sozializazio-prozesua sozializazio-eragile izeneko talde edo eremuetan egiten da. Familian,


jokabide-ereduak eta balioak ikasteaz gain, ezagumena eta mintzamena estimulatzen dira.
Haurrek, jolasean, helduen rolak kopiatzen dituzte, eta barneratu egiten dituzte, nahi gabe.
Lagunartean, kide guztiak maila berean daudenez, jokabide-arauak aztertzen dira. Eragile asko
funtsezkoak dira jokabideak eta balioak sortzeko prozesu horretan; besteak beste, hizkuntza,
eskola eta komunikabideak.

4.GIZAKIARI BURUZKO HAUSNARKETA FILOSOFIKOA HISTORIAN ZEHAR

Txinatar kulturak giza sentimenduak aztertzea du ardatz, eta moralaren inguruko jakinduria
bikaina eta sakona du. Bada, Ekialdeko erlijioek gizakiaren ikuspegi dualista dute: gizakia izaki
transzendente bat da eta naturaz gaindiko elementu bat du ezaugarri, arima hilezkorra,
gainerako naturatik izatez bereizten duena.

Sokrates eta sofisten eskutik iritsi zen antzinako filosofiaren garai antropologikoaren gailurra
Greziar filosofiaren garai guzti guztietan ideia berari heldu zioten: Gizakia beste animalietatik
bereizten duena haren arrazoimena da; Hots, haren logosa. Bestalde, gizakiak izaera soziala
duela ere azpimarratzen zuten eta, hori esateko, hizkuntzan oinarritzen ziren. Gainera, garai
hartan, beste ikuspegi bat sortu zen; ikerketa zientifikotik abiatuta aztertzen zuen gizakia,
naturaren errealitate osoko beste elementu bat izango balitz bezala.

Tradizio judu-kristauen arabera, Jainkoak sortu zuen gizakia. Ideia horrek, Erdi Aroko
pentsamenduaren erreferentzia esparrua sortu zuen.

4.1. GIZAKIA, HAUSNARKETA FILOSOFIKOAREN ARDATZ NAGUSI

Gizatasuna definitzeko greziar filosofiaren interesa errenazimenduan berpiztu. Ilustraziotik


aurrera garai historiko luze horretako gai nagusia izan zen.

Errenazimentuak aldaketa handiak ekarri zituen ezagutzaren eta bizitzaren arlo askotara.
Gizakia beste modu batean ikusten hasi ziren. Gizakiari buruzko ikuskera horrek indarrean
jarraitzen du gaur egun ñabardura batzuekin bada ere.

Errenazimentuko berezko optimismo antropologikoa aldaketarik gabe iritsi zen Ilustraziora.


Kant eta Humeri esker, agerian geratu zen filosofiak jasaten ari zen aldaketak. Errealitatearen
azterketari dagokionez, ikuspegi antropozentrikoa tinko ezarrita zegoen. Gizakia auzi bilakatu
zen.

4.2. GIZAKIA ERRENAZIMENDUAN

Errenazimentua aldaketa multzo (ekonomikoak, politikoak, sozialak, zientifikoak, teknikoak eta


intelektualak) baten adierazpen kulturala izan zen. XIV. Eta XVI mendeen artean
errenazimentua sekulako iraultza kulturala izan zuen. Aldaketa sakonak gertatu ziren, gogor
astindu zuten Erdi Aroko gizartearen zimientuak.

Gizakia grinak dituen gorputza edo arima arrazional hutsa zela aldarrikatu zuten. Bi ikuskerek
oinarri bera zuten: gizakiari balio handiagoa ematen zioten.

Aldaketa sakon horiek gizakiaren eta unibertsoaren ikuspegi zabalago bat ekarri zuten berekin,
eta, horren ondorioz, erori egin zen gizakia jainkoen eta piztien artean harrapatuta zuen horma
bikoitza. Gizakia txundituta geratu zen bere buruarekin, eta,autokontzientzia prozesu
horretan, abiapuntu eta ardatz bilakatu zen (Antropozentrismoa). Gizabanakoaren askatasun
osoago eta autonomoago batean pentsatzen hasi ziren.

Gizabanakoek berek sortu behar dituzte beren kode etikoak.

Erdi Aroko pentsaeran, ez zegoen giza duintasunaren inguruko iritsi bakar bat.
Errenazimentuko pentsaeran, ordea, denek defendatu zuten gizakiaren berezko duintasuna.
Duintasun hori ez da arima arrazionala -jainkozko argiaren distira- izatearen ondorio;
gizakiaren ekoizpen intelektual, tekniko eta artistikoaren ondorioa da, gizakiaren berezkotasun
horren bikaintasunaren adierazgarri.
4.3.GIZAKIA FILOSOFIA MODERNOAN

a) DESKARTES. AUTOKONTZIENTZIA ETA MEKANIZISMOA: 1637.urtean, Metodoari


buruzko diskurtsoa argitaratu zuen, Descartesek. Autobiografia intelektual bat da, eta
gure ideiek, sinesmenek eta iritziek zer balio duten erabakitzeko metodo bat ezartzea
du helburu.

Descartesek, zalantza-prozesu sakon bat muturreraino eraman eta gero, egia batera
iristea lortu zuen, zalantza sortzen ez duen egi batera. Horretatik ondorioztatu zuen
“pentsatzen dut; beraz banaiz”. Gizakiaren nia, pentsatzen duen substantzia bat da.

Introspekzio intelektuala da gizakiaren bereizgarria. Deskartesen arabera, giza


gorputza, gainerako materia guztia bezalaxe, mekanikoki mugitzen da. Puntu horretan
sortzen da gatazka.

 Introspekzioaren ikuspegitik, gizakia nia da, res cogitans; hau da pentsatzen


duen substantzia bat
 Behaketa zientifikoaren ikuspegitik, ordea, gizakia res extensa; hau da,
materiazko substantzia

Gizakia makinaren eta autokontzientziaren arteko hibrido bat izango litzake.


Descartesek beste hipotesi bat proposatu zuen: arimak eta gorputzak guruin pinealean
bat egiten dutela.

b) HUME. GIZAKIA, ABIAPUNTUA ETA MUGA: Gizatasunaren tratatua idatzi zuen Humek.
Ikuspegi guztiz antropozentrikoa finkatu zuen. Filosofo horren garrantzia bere
abiapuntuko jarreretan eta oinarrizko ondorioetan datza:
 Behaketa esperimentalaren ikuspegitik, oinarri teologikoetatik abiatuta
azaltzen jakitea. Errealitate oso azaltzeko, ikuspegi eta abiapuntu
antropozentrikoa behar da.
 Ezin da frogatu arima deritzon errealitate hori dagoenik. Tradizio platonikoan
arima erabiltzen zuten gizakia definitzen saiatzeko. Hala ere, ez dago inolako
arrazoirik elementu hilezkor hori dagoenik defendatzeko. Arima gizakiaren
handitasunari erreferentzi egiteko irudi piktorikoa

 Definitu nahi bada gizakia, haren operazio mentalei eta egintza praktiko, sozial
eta estetikoei begiratu behar zaie. Gizakion ekintzak eta gainerako animalienak
antzekoak dira, kausalitateak gidatzen baititu. Humek, beraz, naturaren baitan
kokatu zuen gizakia, gainerako izaki guztiak bezala. Horrela hautsi zuen
ikuspegi dualistarekin, eta beste ikuspegi bat proposatu zuen: gizakia
errealitate natural bat da.
 Arrazoimenaren funtzioa: zer helburu lortu nahi ditugun jakitea eta helburu
horiek lortzeko bitartekoak aurkitzea.
 Elkarbizitza-arauak eta gizarteen eraketa grinen ondorioa dira.
Gizakia ulertzeko gakoen bilaketa horretan, azkenean esan daiteke gizatasunaren
gakoa ez datzala funtsean arrazionala izatean, baizik eta sentimentala eta
afektiboa izatean. Gizakiak ez du izaera soziala.

c) KANT: Arrazoimen hutsaren kritika lanean, aitortu zuen Jainko, mundu eta arima
kontzeptuak ezin dira frogatu arrazoimen hutsaren bidez bakarrik, etikaren arloan
bilatu behar dira.

Kantek uste zuen gizatasunak berezkoa duen arrazionaltasunak, naturako bulkaden


arabera ez ezik, betebehar moralaren aginduen arabera jokatzera behartzen gaituela.
Gizaki guztiek duintasun bera dute.

Kantek bazekien ezagutzari eta egiari, ongiari eta egiari, itxaropenari eta politikari, eta
estetikari edo erlijioari buruzko edozein galderak, ezinbestean, gizakiaren definizioaren
inguruko galderari heltzera daramala. Hortik aurrera, gizakia auzi filosofiko bilakatu zen.

4.4. GIZAKIA XIX. MENDEKO FILOSOFIA

XIX. mendean, Darwin, Marx eta Nietzsche filosofoek beste iraultza bat eragin zuten gizakiaren
ikuskeraren alorrean. Izan ere, haiei zor diegu XX. Mendean gizakia aztertzeko baliatutako
ikuspegi hirukoitza: Biologikoa, soziologikoa eta psikologikoa, hurrenez hurren.

a) DARWIN. GIZAKIA IKUSPEGI BIOLOGIKOTIK: Espezieen eboluzioa azaltzeko, landare-


edo animalia-espezieak hartu zituen abiapuntutzat. Habitateko baldintzetara ondoen
egokitzen direnek biziraungo dute. Oinarrizko 2 printzipio:
 Giza espeziea ez da agertu Lurrean espontaneoki.
 Gainerako animalien artean bereizketa egitea ez dauka zentzurik.

b) MARX. GIZAKIA IKUSPEGI SOZIOLOGIKOTIK: Gizartearen mekanismoak azaltzen saiatu


zen. Marxek gizakiaren berezko babesgabetasuna hartu zuen abiapuntutzat. Gizakiak,
besteekin bizitzeko premia du, lanaren bidez natura aldatzeko eta, horrela, biziraupena
bermatzeko. Lana da gizartea eta gizatasuna eratzen dituen faktorea.

XIX. mendean teknikoki garatuta zeuden gizarteen eredu europarra ekoizpen


kapitalistaren ereduaren menpe zegoen, eta eredu horrek alienazio hedakorra eta
progresiboa eragiten zuten.

Alienazio deritzon prozesuaren bidez, gizabanako edo gizatalde batek bere izateko
modua aldatzen du eta berezkoa ez duen beste izateko modu arrotz bat hartzen du.

Pertsonen artean desberdintasun ekonomikoak daude. Ekoizpen-bideak gero eta


pribatizatuago daude, eta ekoizpen-indarra, gero eta sozializatuago. Desberdintasun
sozialak daude; burgesen aberastasunaren eta langileen pobreziaren arteko aldea.

Giza ekintza da ekoizpen moduaren testuingurua, kontzientzia modu batera edo


bestera sortzea eragiten duena. Hortaz, gure identitate pertsonala sinesmen sozialen
araberakoa da, eta sinesmenak gure harreman ekonomikoen baldintza jakinetatik
sortzen dira.

c) NIETZSCHE-REN SUPERGIZAKIA ETA FREUD-EN PSIKOANALISIA. GIZAKIA IKUSPEGI


PSIKOLOGITIK
Nietzschek proposatutako abiapuntuak berekin zekarren errealitate objektiborik ez
dagoela onartzea; hau da, “ez dago egitaterik, interpretazioak baizik”
Nietzschek gizakia ulertzeko modu berri bat proposatu zuen: Jainkoaren heriotzaren
ondorio den supergizakia. Nietzschek metafora bidez deskribatu zuen supergizaki
izatera daraman prozesua.
 Gamelua. Larrituta dagoen pertsona irudikatzen du. Ezarri dizkioten
betebeharren eta arauen zamak eragiten dio larritasuna
 Lehoia. Ezarri dizkioten arauen eta autoritatearen kontra jaikitzen den
pertsona irudikatzen du. Pertsona horrek librea edo autonomoa izan nahi
du, baina ez da gai askatasun horri forma jakin bat emateko.

You might also like