Albiste Faltsuen Gizartean Bizi Gara

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Albiste faltsuen gizartean bizi gara 21785524

Didaktkaria: Lurdes Isart

Albiste faltsuen gizartean bizi gara


Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago jaso eta zabaltzeko aukera dugu, gehienbat
sare sozialen eta interneten bitartez, baina horietako asko albiste faltsuak izan daitezke.
Sekuentzia honetan horretaz arituko zara.

Ariketa hauek egingo dituzu:


- Albisteak eta izenburuak lotu ondoren, zure esperientziari buruz
hitz egin.
- Artikulua irakurrita, galderen erantzun zuzenak aukeratu.
- Artikulua dagozkion testu-antolatzaileekin osatu.
- Idatzi gaiari buruzko iritzi-artikulua herri-aldizkarirako.

Sareko albiste faltsuak


Behean komunikabideetan argitaraturiko zenbait albiste
faltsu dituzu. Lotuko al zenituzke dagokien izenburuekin?
Eta ondoren, beheko galderen erantzunak komentatu
taldean.
(2) Doako hegaldiak Ryanairren
(1) Kontuz txertoekin: autismoa eragin dezakete.
(4) Bilboko ikastetxean umeen bahiketa-saiakerak gertatu dira.

(3) Mundua irailaren 23an bukatuko omen da

Konpainia irlandarrak ez ditu hegaldiak musu truk eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren
erabiltzaileen informazio pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da. ___

Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, ezin izan du baieztatu joan den astean ikastetxe batean
heldu bat adin txikiko bati hurbildu zitzaionik. ___

Niburu planetak Lurraren kontra talka egingo duela dioten "iragarpenak" faltsuak direla azpimarratu du
NASAk: "Niburu ez da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo". ___

Britainia Handian oso zabaldua dago txertoek autismoa izateko arriskua areagotzen dutela, eta askok
uko egiten diote haurrak txertatzeari. ___

1. Albiste faltsu hauen antzekorik ezagutzen duzu?


2. Honelako asko daudela uste duzu interneten eta sare sozialetan?

Albisteen iturriak: www.eitb.eus eta www.berria.eus


Zer adierazi nahi digu artkuluak?
Artikulu honetan Juanjo San Miguel kazetariak sarean zabaldu ohi den informazio faltsuari buruz arituko
zaigu. Irakurri ondoren, beheko galderen erantzun zuzena aukeratu behar duzu.
Albiste faltsuen gizartean bizi gara 21785524

Didaktkaria: Lurdes Isart

IZENBURUA: ....................................................................
Demokraziaren eta giza eskubideen osasunaz arduratzen diren erakundeak behin eta berriz salatzen ari dira "gezurren
garaian" bizi garela; gaur egun jendearengana iristen diren albisteen erdia baino gehiago asmatutakoak direla, norbaitek
sarean jarri dituela nahasmena sortu edo arazoak eragiteko.
"Post-egiaren sasoian" ere bizi omen gara, egia objektiboak baino indar eta eragin handiagoa omen du norberak uste edo
sinetsi lezakeenak. Zer da egia, eta zer gezurra? Gai al gara zuzena eta okerraren artean bereizteko? Zerk adierazten
digu jasotzen ari garen hori benetakoa dela eta ez urrutiko ordenagailuetan asmatutako ipuina? Eztabaida honetan
komunikabideen jarduerak eta eginkizunak garrantzi berezia hartu du, horien sinesgarritasunak eutsi beharko liokeelako
gero eta hauskorragoa den ziurtasun horri.
Baina apur bat arakatuz gero, komunikabideek, gizarte-ordezkariek eta erakundeek zabaltzen dituzten mezuak, izenburua
gainditu eta azala urratuz gero, ez dago egiaren arrastorik. Egoera beraren aurrean iritzi kontrajarriak azaltzen dizkigute
egia borobilak bailiran.
Gaur egungo komunikabide gehienetan albistea iritzi bihurtu dute. Sormenaren aitzakiaz gertakizunak muturreraino
itxuraldatzen ditugu. Estatu-arrazoiak, egoeraren larriak, helburuaren garrantziak, etekinaren ilusioak… okerra zuzen
bihurtzen du, onartezina zilegi. Elefantea ukitu zuten itsuen antzera, Komunikabide bakoitzak, alderdi bakoitzak, erakunde
bakoitzak hatzetan sumatu duen hura bakarrik erakusten digu, guztien artean osotasuna, benetako irudia adierazi
beharrean, itxura gabeko mamua sortuz.
Garai nahasi hauetan, behin eta berriz esaten digute ez dagoela egiarik, ezinezkoa dela egia osoa zehaztea, bakoitzak
egia horren zati bat duela… eta aitzakia horretaz baliatuta guztia zilegi da edo gutxienez eztabaidagarria. Gezurren egia
edo egien gezurra nagusitu den honetan bakoitzak aurkitu beharko du bilatzen ari dena, arerioaren iritziak entzunda eta
betiere eskuetan duena zerbaiten zati besterik ez dela jakinda.
Juanjo San Miguel www.eitb.eus Moldatutako testua.

Artikulu osoan zehar zer ideia azpimarratu nahi digu artikuluaren egileak?
□ Komunikabideek sinesgarritasun guztia galdu dute.
□ Ematen diguten informazioaren zati handi bat gezurra da, eta zaila da askotan egia eta gezurra bereiztea.
□ Jasotako informazioaz norberak uste duenak balio du.

Ideia nagusi horren defentsa egiteko, hauetako zer argudio azaltzen da artikuluan?
□ Herritarrok nahi duguna bakarrik sinesten dugu.
□ Egungo hedabide gehienek albisteak iritzi bihurtu dituzte, gertakariak erabat itxuraldatuz.
□ Gaur egun ezinezkoa da egia zer den jakitea.

Zer izenburu jarri ote dio egileak artikuluari?


□ Komunikabideetako eta sareko iruzurrak.
□ Gezurren garaia.
□ Sareko albiste faltsuen jatorria.

Jarri dagokion testu-antolatzailea


Ariketa honetan, argudio-testuetan asko erabiltzen diren zenbait testu-antolatzaileri erreparatuko diezu.
Behean artikulu bera duzu, baina pixka bat laburtuta. Osatu testua dagokiona aukeratuta. Ariketa egin
ondoren, testu-antolatzaileen zerrenda hau kontsulta dezakezu.

(1) (2) (3) (4)


besteren artean Izan ere Hori gutxi balitz berriz
bestalde Esate baterako Eta hala ordea
alegia Ordea Baina eta hala
(5) (6) (7) (8)
Besteak beste Ordea Aldiz Eta hori gutxi balitz
Izan ere Besteren artean Besteren artean Gainerakoan
Ordea Bestalde Eta hala Alde batetik
Albiste faltsuen gizartean bizi gara 21785524

Didaktkaria: Lurdes Isart

GEZURREN GARAIA
Demokraziaren eta giza eskubideen osasunaz arduratzen diren erakundeak behin eta berriz salatzen ari dira "gezurren
garaian" bizi garela; (1) alegia , gaur egun jendearengana iristen diren albisteen erdia baino gehiago asmatutakoak
direla, eta norbaitek sarean jarri dituela nahasmena sortu edo arazoak eragiteko.
"Post-egiaren sasoian" ere bizi omen gara. (2) Izan ere , egia objektiboak baino indar eta eragin handiagoa omen du
norberak uste edo sinetsi lezakeenak. (3) Baina , zer da egia, eta zer gezurra? Gai al gara zuzena eta okerraren
artean bereizteko? Zerk adierazten digu jasotzen ari garen hori benetakoa dela eta ez urrutiko ordenagailuetan
asmatutako ipuina? Eztabaida honetan komunikabideen jarduerak eta eginkizunak garrantzi berezia hartu du, horien
sinesgarritasunak eutsi beharko liokeelako gero eta hauskorragoa den ziurtasun horri.
Apur bat arakatuz gero, (4) ordea , komunikabideek, gizarte-ordezkariek eta erakundeek zabaltzen dituzten
mezuetan, izenburua gainditu eta azala urratuz gero, ez dago egiaren arrastorik. (5) Izan ere , egoera beraren
aurrean iritzi kontrajarriak azaltzen dizkigute egia borobilak bailiran.
(6) Bestalde , gaur egungo komunikabide gehienetan albistea iritzi bihurtu dute. Sormenaren aitzakiaz gertakizunak
muturreraino itxuraldatzen ditugu. Estatu-arrazoien eta egoeraren larriaren aitzakian berez okerra dena zuzen bihurtzen da
eta onartezina zilegi. (7) Eta hala , komunikabide, alderdi eta erakunde bakoitzak hatzetan sumatu duen hura
bakarrik erakusten digu, guztien artean osotasuna, benetako irudia adierazi beharrean, itxura gabeko mamua sortuz.
(8) Eta hori gutxi balitz, behin eta berriz esaten digute ez dagoela egiarik, ezinezkoa dela egia osoa zehaztea,
bakoitzak egia horren zati bat duela… eta aitzakia horretaz baliatuta guztia zilegi da edo gutxienez eztabaidagarria.
Juanjo San Miguel. www.eitb.eus Testu moldatua.

Zeu idazle: idatzi albiste faltsuei buruz


Gai hau interesgarria iruditu zaizunez, herri-aldizkarian iritzi-artikulu laburra idaztea pentsatu duzu,
zenbait datu eman eta zure iritzia adierazteko. Idazten hasi aurretik, irakurri beheko aholkuak eta
eskema-proposamena. GIDOI-PROPOSAMENA
Sarrera:
- Zertaz hitz egingo duzun iragarri.
- Gaia testuinguratu
Datu eta argudioak:
* Erabiltzaileen % 60k osasunari buruzko informazioa Interneten.
* Sareko hiru albistetatik bat faltsua da.
* Zer edo zein dago informazio faltsu horren atzean?
* Komunikabideetan askotan informazio partziala eta interesatua.
Ondorioak:
* Jasotzen ditugun albisteen aurrean jarrera kritikoa izatea
garrantzitsua da.
* Ondo aztertu sare sozialetako eta komunikabideetako zenbait
izenburu
* .....
Idazten hasi aurretik:
- Adierazi nahi duzun ideia nagusia formulatu eta idatzi. Ondoren, horren alde egiteko argudioez pentsatu eta idatzi.
- Erabaki zer motatako albiste faltsuei buruz idatziko duzun.
- Gaiari loturiko adibide edo esperientziarik gogoratuz gero, argudio moduan balio dezake.
- Saiatu landutako testu-antolatzaileren bat edo antzekoa erabiltzen.
Albiste faltsuen gizartean bizi gara 21785524

Didaktkaria: Lurdes Isart

Zuzenketa-orria
Sareko albiste faltsuak
(2) Doako hegaldiak Ryanairren

Konpainia irlandarrak ez ditu hegaldiak musu truk eskaintzen. Iruzurra da. Engainuan erori diren erabiltzaileen informazio
pertsonala eta bankuko datuak lortzeko phising kanpaina bat da.

(4) Bilboko ikastetxean umeen bahiketa-saiakerak gertatu dira.

Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, ezin izan du baieztatu joan den astean ikastetxe batean heldu bat adin
txikiko bati hurbildu zitzaionik.

(3) Mundua irailaren 23an bukatuko omen da

Niburu planetak Lurraren kontra talka egingo duela dioten "iragarpenak" faltsuak direla azpimarratu du NASAk: "Niburu ez
da existitzen; beraz, ez da talkarik egongo".

(1) Kontuz txertoekin: autismoa eragin dezakete.

Britainia Handian oso zabaldua dago txertoek autismoa izateko arriskua areagotzen dutela, eta askok uko egiten diote
haurrak txertatzeari.

Zer adierazi nahi digu artkuluak?


Artikulu osoan zehar zer ideia azpimarratu nahi digu artikuluaren egileak?
Ematen diguten informazioaren zati handi bat gezurra da, eta zaila da askotan egia eta gezurra bereiztea.
Ideia nagusi horren defentsa egiteko, hauetako zer argudio azaltzen da artikuluan?
Egungo hedabide gehienek albisteak iritzi bihurtu dituzte, gertakariak erabat itxuraldatuz.
Zer izenburu jarri ote dio egileak artikuluari?
Gezurren garaia.

Egokitu dagokion testu-antolatzailea


1. alegia / 2. Izan ere / 3. Baina / 4. ordea / 5. Izan ere / 6. Bestalde / 7. Eta hala / 8. Eta hori gutxi balitz

You might also like