Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

SARRERA

Juduen “idazteuna” edo idazki santua zein den galdetuz gero, Biblia
dela esango luke edonork. Eta ez da gezurra, baina ezta egia osoa ere.
Batetik, juduek ez dutelako “Biblia” hitza erabiltzen euren idazki santuak
izendatzeko1, “Tanak” baizik2. Eta bestetik, Tanak bera – kristauek “Itun
Zahar” deitzen dutena – bezain garrantzitsua delako juduentzat Talmuda,
antzinako errabinoen ahozko irakaspenak jasotzen dituena3.
Horixe da eskuetan duzun idazkia. Hobeto esan, Talmudaren antolo-
gia labur bat besterik ez da eskuetan duzuna. Baina goazen pixkanaka.

1. Tenplutik Torara
Gure aroko 60. urtean juduak Erromatar Inperioaren aurka altxatu
ziren, zapaltzaileen uztarria hausteko eta lepotik astintzeko asmoz. Baina

1  Biblia hitzak grekoz “liburuak” esan nahi du (singularrean “Biblion”, pluralean “Biblia”). Kristauek
zabaldu zuten termino hori, errebelatutzat jotzen zituzten liburu guztien bilduma adierazteko, juduen idazki
errebelatuei kristauen idazki errebelatuak erantsiz; juduen liburu santuei “Itun Zahar” deitu zieten, eta lehen
kristauen artean sorturiko literatura kanonikoari (ebanjelioak, San Pauloren gutunak etab.) “Itun Berri”.
Juduek zorrotz arbuiatzen dute terminologia hori.

2 Tanak hitza, juduen idazki santuen bildumako hiru sail nagusien deituretatik dator, bakoitzaren lehen
hizkiak elkartuz: T, N, K; hau da: Tora (“Legea”, hau da, Pentateukoa), Nebiim (Profetak), Ketubim (gainerako
Idazkiak).

3  Baina hori ere ez da erabat zuzena. Badira karaita (hebreeraz “irakurle”) deitzen diren judu batzuk,
Tanakeko idazkiak soilik dituztenak Jainkoaren hitz errebelatutzat, eta, horren ondorioz, fedearen oinarri
bakar­tzat. K.o. VIII. mendean sortu zen mugimendua, judaismo errabinikoaren aurka, eta XII. mendean
desagertu zen ia erabat; baina XX. mendean berriro ernamuindu zen Ameriketako Estatu Batuetan, Mordekai
Abraham Alfandariren eskutik (1929-1999), eta gaur badira 50.000 kide inguru; zalantza batzuen ostean,
errabino nagusiek benetako judutzat hartu dituzte.

TALMUDAREN ANTOLOGIA 3

15_TALAMUD.indd 3 21/10/11 10:16


porrot egin zuten larriki; handik lau urtera, K.o. 70. urtean, erromatar
legioek, Titoren agindura, Jerusalem hartu eta tenplua, Herodes Handiak
handikiro eraiki berria4, munduko judu guztien gune santua eta sinbolo
nagusia zena, erabat suntsitu zuten. Hondamendi ikaragarria.
Hainbesterainoko hondamendia, non oraindik ere tenpluaren honda-
kinetako murruaren ondora biltzen baitira juduak mundu osotik, aiene eta
erosta egitera.
Baina hondamendi larri hura eraldaketa erlijioso sakon baterako aba-
gune bihurtu zuten juduek, eta erratzeko beldurrik gabe esan daiteke ezen
erlijioen historia osoan zehar izan den erlijio-berrikuntzarik handienetakoa
gauzatu zutela: tenpluaren ordez, liburua bilakatu zen erlijioaren ardatz, edo
hobeki esan, hitza; Jerusalemgo tenplu bakarraren ordez, tokian tokiko
sinagogak, otoitzerako eta hitzaren hausnarketarako; sakrifizioen ordez,
idazteunaren irakurketa. Eta apaizen ordez, errabinoak, irakasleak hartu
zituzten gidari.
Beraz, harrien erlijioa elkartearen erlijio bihurtu zen, sakrifizioen erli-
jioa hitzaren erlijio, odolaren erlijioa gogoetaren erlijioa, aginpidearen erli-
jioa elkarrizketaren erlijio. Hots, erlijioaren espiritualizazio-prozesu sakona
bideratu zuten, oso denbora laburrean bideratu ere. Egoerak behartuta,
noski, baina espirituak eraginda. “Tora ikastea tenplua berreraikitzea baino
garrantzitsuagoa da (71. zk.: Megilla 16b). Zeruan Jainkoak Davidi esaten:
“Nahiago dut Tora ikasteari emandako egun bat, zure seme Salomonek nire
aldarean eskaintzen dizkidan mila holokausto baino” (71. zk.: Xabbat 30a).
Hori guztia ez zen ezerezetik sortu. Hitzaren tradizioa eta hitzaren
kultua aspalditik zekarten juduek. Eta antzeko erlijio-berrikuntza ere egina
zuten aspaldi, 500 urte lehenago, Babiloniak Juda menperatu eta bertako
biztanle asko –elitea batez ere: ikasienak eta trebeenak, eskribauak eta apai-
zak, besteak beste – Babiloniara erbesteratu zituztenean. Han, aberritik
urrun eta tenplurik gabe, oroitzapenari atxiki zitzaizkion, eta oroitzapena
jasotzen zuten idazkiei. Eta idazteko gauza zirenek – eskribau, profeta eta
apaizek – buru-belarri ekin zioten idazketari, idazkiak osatzeari, Tora edo
“Legea”, hots, Pentatetukoa (“bost liburuak”, gure Bibliako lehenak:
Hasiera, Irteera, Lebitarrena, Zenbakiak, Deuteronomioa liburuak) osa­
tzeari bereziki, eta herriaren historia idazteari batez ere. Herriaren oroitza-
pena hartu zuten babes eta aberri, lurraren eta tenpluaren ordez. Antzinatik
zetorkien tradizioari jarraituz, hizki eta idazki bihurtu zuten oroitzapena.
Bestela esanda, oroitzapena historia bihurtu zuten, hitzetan, hizkietan, idaz­

4  “Bigarren tenplua” deritza Herodes Handiarenari. Lehenengoa, Salomonek 1.000 urte lehenago
eraikitakoa zen; Babiloniako erbestaldiaren ostean (587-538), berritua ez ezik, guztiz berreraikia ere izan zen.

4 ERLIJIOEN JAKINDURIA

15_TALAMUD.indd 4 21/10/11 10:16


kietan jaulkiz. Horrelaxe sortu zen, Babiloniako erbestaldian sortu ere,
“Biblia” deitzen dugunaren atal handi bat. Hitza eta liburua izan ziren
ordudanik, ordu arte baino ere areago, herri-kontzientziaren, fedearen eta
itxaropenaren euskarri. Beraz, esan daiteke “tenplutik Torara” igaro zirela
juduak Babiloniako erbestealdian.
Hori bera egin zuten, baina askoz ere modu zabalago, sakonago, siste-
matikoagoan, “Bigarren tenplua” suntsitu eta gero. Babiloniako juduak
Jerusalemgo tenplura begira bizi ziren nolabait, eta berreraikitzea zuten
amets. Hemendik aurrera, gehienak behitzat, ez dira biziko desagertutako
tenpluari begira, nahiz eta hondamendia deitoratzen jarraitu. Gehienek
laster etsi zuten, ez zutela gehiago tenplurik izango. Eta etsipenaren moti-
boa bera – tenplurik ezina – , itxaropen berri baten abiapuntu bihurtzen
asmatu zuten: tenplu eta sakrifizio eta apaiz beharrik gabeko erlijioa asmatu
zuten. Erlijio berria, oinarri zaharren gainean. Eta harrizko tenplutik Tora
idatzira ez ezik, Tora idatzitik ahozko Tora agortezinera ere igaroko dira
oraingoan. Toraren gainean Mixna osatuko dute lehenengo, eta Mixnaren
gainean Talmuda gero. Eta Talmuda bera Toraren luzapen bilakatuko da.
Errabinoak, idazki santuetan aditu eta maisu zirenak, izan ziren balen-
tria horren eragile. Merezimendu historiko horren aitorpena zor zaie.

2. Toratik Mixnara
Errabinoek horixe egin dute menderik mende: idatzia eta esana behin
eta berriro irakurri, esanahi zaharretan berriak bilatu, arauak eguneratu.
Baina, aurreko atalak erakutsi duenez, ariketa hori bereziki premiazkoa eta
garrantzitsua gertatu zen Jerusalemgo tenplurik gabe umezurtz sentitu zire-
nean. Premia larri horri erantzun zion gure aroko lehen bi mendeetan,
antzinatik zetorren ahozko tradizioari jarraituz, ahoz garatu zen eta 200.
urte inguruan idatziz jasoa izan zen Mixnak.
Mixna hitzak “errepikapena” esan nahi du, edo “ikasi eta berrikusi”.
“Bigarren” ere itzul daiteke, beraz: “Bigarren Tora” edo “Bigarren Lege”.
Noski, guretzat “lege” hitzak duen zentzu juridiko estua baino askoz zaba-
lagoa du ia beti hebreerazko Torak: bizibidea (pentsabidea, sentibidea,
jokabidea...) erakusten duen Jainkoaren errebelazio osoa adierazten du.
Lehenengo Tora idatzia da, Pentateukoa; bigarrena, berriz, ahozko tradizioa
da, Mixna alegia.
Jakina, antzinako kultura guztietan gertatu den bezalatsu, juduen
artean ere aspalditik zetorren ahozko tradizioa, eta indar eta garrantzi
berezia hartu zuen Babilonian eta beste herrietan sakabanatutako juduen

TALMUDAREN ANTOLOGIA 5

15_TALAMUD.indd 5 21/10/11 10:16


artean. Ahozko tradizioa da Tora idatziaren beraren iturburu nagusi ere.
Baina konta ezin ahala ziren Tora idatzian jaso gabeko tradizioak: arbasoen
pasadizoak, idazki santuen azalpenak, eguneroko bizimoduko hainbat gora-
beherari buruzko arauak eta argibideak. Nazareteko Jesusen garaian, ahozko
tradizio horren balioaz sutsu eztabaidatzen zen juduen artean, ebanjelio
kristauetan ageri denez (ik. Markos 7). Ahozko tradizioak garatu eta belau-
naldiz belaunaldi gorde zituzten maisuei Tanaim deritze: “ikasle” eta
“irakasle”.
Gizakiaren oroimena, ordea, onena izanda ere, hain ahula baita, tradi-
zio horiek denak bildu eta idatziz jarri beharra sentitzen zuten juduek,
munduan barrena barreiaturik zeudenek batik bat. Rabbi Juda HaNasi-k,
“Juda Printze” gisa ezagutua zenak eta gure aroko 200. urte inguruan bizi
izan zenak, oratu zion lan eskergari. Bere lankideekin batera, aurreko belau-
naldietako errabinoen azalpenak eta interpretazioak bildu eta idatziz jaso
zituen, zehatz-mehatz sailkatuz eta zenbakituz.
Material guztia sei “ordena” edo sailetan antolatu zuen: 1) Nekazaritza
(Zeraim: “haziak”), 2) Xabbat (larunbata) eta jaiak (Moed: “jaiak)”, 3)
Ezkontza (Nashim: “emakumeak”), 4) Lege zibila eta kriminala (Nezikim:
“kalteak”), 5) Sakrifizio erritualak (Kodashim: “santutasunak”), 6)
Garbitasuna (Taharot: “garbitasunak”). Sail guztiok, bestalde, 63 tratatutan
banatu zituen5, eta tratatuak 524 kapitulutan. Ez dezagula pentsa, halere,
guk jarraituko genukeen bezain irizpide zorrotza jarraitu zutenik gaiak sail­
katzean. Sail eta tratatu bakoitzean denetik aurkitzen da sarri, guztiak baitu
zerikusia guztiarekin.
Ohartzekoa da, bestalde, Rabbi Juda HaNasik ez zituela indarrean
zeuden edo arauemaileak ziren maisuen irakaspenak bakarrik jaso, baizik
eta bazterturik eta indargabe zeuden hainbat irakaspen eta arau ere jaso
zituela. Baztertuak izan diren irakaspen nahiz arauak gogoan izan gabe ez
baitago ulertzerik indarrean daudenak. Eta funtsezko beste arrazoi bategatik
ere bai agian: garai bakoitzean indarrean dauden irakaspen eta arauei ez
dagoela, alegia, egoki atxikitzerik, gogoan izan gabe noiz edo noiz indarga-
be gerta daitezkeela...
Horra, bada, ahozko tradizioa ere, “Bigarren Tora”, orain idatzia.
Hebreeraz idatzia da ia dena. Toratik Torara, beraz. Tora idatzitik ahozko
Torara. Baina Tora idatzia ere ahozkoa izan zen behinola. Orain prozesua
errepikatzen da: errabinoen ahozko tradizioa idazki bilakatu da berriro.

5 Ikus liburuaren amaieran zerrenda osoa.

6 ERLIJIOEN JAKINDURIA

15_TALAMUD.indd 6 21/10/11 10:16


Hitzaren eta idazkiaren arteko errotazioa eta bira geldiezina da.
Ahozko tradiziotik Tora idatzia sortu zen, eta Tora idatzitik ahozko tradizio
berriak sortu ziren, harik eta ahozko tradiziotik berriro idazkia sortu zen
arte. Hor itxiko ote da hitzaren eta idazkiaren mugimendua? Ez, mugimen-
dua ez da hor geldituko. Mugimendu bera errepikatuko da Mixnaren eta
Gemararen (komentarioaren) artean, eta horrela iritsiko gara Mixnatik
Talmudera.

3. Mixnatik Talmudera
Mixna idatziz jaso eta gero, errabinoek ez zioten oporrari eman.
Bizitza ez zen geldi geratu, ezta hitza mutu ere. Errabinoek, judu fededune-
kin batera, Biziaren distiraren bila jarraitu zuten, hitzen eta hizkien aztar-
nen peskizan, antzinako maisuei eta biribilkien kiribilei galdezka, tinta
beltzari eta tarte zuriei begira, elkarrizketan.
Horrela, Mixnaren inguruan, Gemara osatuz joan zen, hau da:
“komentarioa”, interpretazioa. Hitzaren esanahia ez baita inoiz agortzen,
bihotzaren desira inoiz agortzen ez den bezala. Esandakoak ez du esan
“nahi” zena osoki inoiz adierazten. Esanak edo idatziak zer esan “nahi”
zuten ikertzen jarraitu zuten errabinoek, azken hitzera inoiz iritsi gabe,
etengabeko eztabaidan bezala. Aspergarri eta agor gerta liteke batzuetan
ariketa, baina distiragarri ere bada, eta bizitzako itzaletan aurrera jarraitzeko
argi-printzak pizten dizkigu noiznahi.
Mixna Toraren luzapena den bezala, Mixnaren luzapena da Talmuda
(“irakaspena” edo “ikasketa” hebreeraz). Beraz, Mixnak eta Gemarak
(komentarioak), biek osatzen dute Talmuda; Mixna iruzkindua da, komen-
tario nahiz interpretazio berriz hornitua. Baina terminologia ez da guztiz
finkoa. Hizkera arruntean, Talmud hitza “Gemara” zentzu mugatuan ere
erabili ohi da inoiz, “Mixna eta Talmuda” esaten edo idazten denean kasu.
Baina “eta” hori sobera legoke berez, Talmudaren barnean baitago Mixna.
Mixna sortu zen bezalatsu sortu zen Talmuda ere: errabinoek Mixnari
buruz egindako iruzkinak eta interpretazioak (hots, Gemara) ahoz – errabi-
noen ahoz – igaro ziren belaunaldi batetik bestera, eta halako batean irakas-
penok forma idatzia hartu zuten, Mixna idatzian tartekatuz. Eta hori bi
lurraldetan gertatu zen, eta bi garai desberdinetan, nahiz eta elkarrengandik
hurbil: Palestinako jakintsuek IV. mendean gehitu zioten Mixna idatziari
Gemara idatzia; eta Babiloniako jakintsuek V. mendearen hasieran egin
zuten gauza bera. “Palestinako Talmuda” eta “Babiloniako Talmuda” bereiz-
ten dira, beraz. Funtsean berdinak dira. Palestinako eta Babiloniako

TALMUDAREN ANTOLOGIA 7

15_TALAMUD.indd 7 21/10/11 10:16


Akademia edo Ikastetxe nagusietako irakasle edo “interpreteei” (hebreeraz
Amoraim) zor zaie lan ikaragarri hau. Ez zen izan ez jakintsu baten ez
jakintsu-talde baten lana, belaunaldi askotako jakintsuena baizik, 2.000
inguru guztira. Dozena bat liburuki inguru osatzen dituzte guztira, eta ara-
meeraz dago idatzia, ez hebreeraz.
Esandakoaren arabera, irudi luke Mixnako atal bakoitzak duela bere
Gemara edo iruzkina. Ez da hala: Mixnako hainbat atali ez zioten jakin­tsuek
inolako komentariorik egin, baizik eta bere horretan utzi zituzten. Baina
atal horiek ere Talmudaren argitalpenen barnean sartu ohi dira.
Bi motatako idazkiak bereizten dira Talmudean: batetik Halaka, hau
da, legeak, arauak; eta bestetik Hagada, hau da, parabolak, kontakizunak
eta jakintsuen hitzaldiak, arauen eta legeen egiazko muina, barneko arnasa
erakusten dutenak. Jakina, kontakizunak atseginago eta interesgarriago
gertatzen zaizkio irakurleari, duela 2.000 urteko arautegi zehatzak baino.
Orduko hainbat arau gaurko zentzugabe gerta dakizkiguke; parabolak,
ordea, beti dira interesgarri ez ezik argigarri ere. Baina ez da ahaztu behar,
gaurko judu askok arau horien arabera moldatzen dutela euren bizimodua;
eta, nolanahi ere, jakintsuek euren garaian – ez beti aho batez, eta inoiz ez
eztabaidarik gabe – hartu zituzten erabakiek gaur geureak hartzen lagun
diezagukete.

4. Talmudetik eguneroko bizitzara


Nahiz eta, juduez gain, oso gutxik eta oso gutxi ezagutu, Talmudean
sekulako jakinduria dago. Mende askotan zehar, idazki horiek izan dituzte
juduek bizitzarako gida nagusi, eta errabino eta jakintsuek idazki horiek
ikasten eman dute bizitza, begiak erretzeraino, bihotza sutan.
Ez zen nagusiki ariketa intelektuala, ez erudizio-gosea, ezta zorrozkeria
diskurtsiboaren grina ere, nahiz eta horiek denak ere nabarmenak izan diren
errabinoengan. Jakinduria bilatzen zuten. Eta jakinduria ez da gauza asko
jakitea, bizitzen jakitea baizik, ongi bizitzen jakitea alegia. Ongi bizitzen
ikasi nahi zuten errabinoek, irakasteko.
Ongi bizitzea, ordea, ez da Jainkoak nahi omen duen bezala bizitzea,
antzina eman omen zituen arauak ahalik eta zehazkien betez. Legalismoaren
eta kasuistikaren arriskuak bistan dira Talmudean, zalantzarik gabe, baina
jakintsuak saihesten ditu, eta Talmudak berak irakasten du saihesten.
Arrisku horiek gaindituz ontasunean, leialtasunean eta apaltasunean bizi­
tzen dakiena eta irakasten duena da egiazko jakintsua. Eta horrelako jakin-
duriaz, eguneroko bizitzarako jakinduriaz mukuru dago Talmuda. Bizitzaren

8 ERLIJIOEN JAKINDURIA

15_TALAMUD.indd 8 21/10/11 10:16


eskarmentutik sortu zen, bere garaian Tora bezala, erlijio desberdinetako
idazki sakratu guztiak bezala, idazki inspiratu guztiak bezala, “erlijioso” izan
edo ez. Eta euren xedea ez da adimenak ezagutzaz hornitzea, bizitzen irakas-
tea baizik, ongi bizitzen laguntzea. Irizpide horrekin irakurri behar da
Talmuda.
Bizitza bera da Talmudaren funtsezko irizpidea, eta eguneroko bizi­
tzako gorabeherak ditu irakasgai. Gorabehera guztiak: pozak eta oinazeak,
ondasunak eta pobrezia, gaixotasunak eta osasuna6, otoitza eta lana, maita-
suna eta gorrotoa, senar-emazteak eta seme-alabak, salmentak eta erosketak,
alokairuak eta maileguak, kalteak eta ordainak, auziak eta zigorrak, heriotza
eta “geroko” bizitza... Denetik dago, eta sarritan nahas-mahas, bizitzan
bertan ohi den bezala. Garai bateko kultura osoa biltzen du Talmudak,
bizitzaren kultura, biziaren kultua.
Ez noa hemen jakinduria horren berri zehazki ematera. Baina
funtsezkoak iruditzen zaizkidan zenbait alderdi aipatuko ditut.
Lehenengo eta behin, ageri duen gizatasuna: harreman gizatiarrak
etxeko eta kanpokoekin, eta beti ahulenaren alde; inori kalterik ez, inori
irainik ez, ez lapurretarik, ez gezurrik. Denei beti ongi egin: horra arau
nagusia. Auzi eta epaiketa kontuetan, oso garantista da, errugabetasun-
presuntzioa ardura osoz bermatzen du, eta errudunaren absoluziorako
bidea errazten, eta kondenatzeko baldintzak zorrozten. Izan ere, “agindu
guztiak karitatean laburbil daitezke” (406. zk.: Baba Batra 9a). Onak izan:
horra, eta aski da. Baina onak izan, ez geroko bizitzarako merezimenduak
egiteko, Jainkoa bezalakoak izateko baizik, Jainkoaren “seme-alaba” izate-
ko, ez “esklabo” (406. zk.: Baba Batra 10a). Izateko, soil-soilik. Edo ona
izatea ona delako, besterik gabe. “Bere lagun hurkoaren alde errukia eska­
tzeko aukera izan eta eskatzen ez duena bekataria da” (460. zk.: Berahot
12b). “Hobe da burua labe gori batera botatzea, lagun hurkoa besteen
aurrean lotsatzea baino” (379. zk.: Berahot 43b). “Karitatea egitea sakrifizio
guztiak betetzea baino meritu handiagokoa da” (406. zk.: Sukka 49b). Eta
gaixoak bisita­tzeari buruz, hona: “Gaixo bati bisita egiten dionak, senda­
tzen laguntzen dio; bisitatzen ez duenak heriotza dakarkio” (501. zk.:
Nedarim 39b-40a). Azken batean, “urrezko araua” da ontasunaren arau
giltzarria, rabbi Hillel-ek – gainerako erlijio-fundatzaile guztien antzera eta
Nazareteko Jesusek baino lehentxeago – irakasten duen bezala: “Ez egin
inori zeuretzat nahi ez duzunik. Horretan datza Lege guztia; beste guztia

6 Garaiko sendagintzaren tratatua osa daiteke Talmuda oinarri harturik. Sukarrarentzat, esate baterako,
erremedio bitxiak aurki ditzakezu bertan (502. zk.: Gitin 67b). Baita asmarentzat, beherakoarentzat, gerriko
minarentzat, maskuriko harrientzat edo hotzeria sendatzeko ere (505. zk.: Gitin 69b). Eta hamaika horrelako.

TALMUDAREN ANTOLOGIA 9

15_TALAMUD.indd 9 21/10/11 10:16


iruzkina besterik ez da” (40. zk.: Xabbat 31a). Ontasunaren laudorio bikai-
na da Talmuda. Ez du onkeria inozoa aholkatzen, baizik eta gizatasun
jatorra eta sakona. Eta ontasun inteligentea: zehatza, praktikoa eta errealis-
ta batetik, eta xalotasunez, umorez eta ironia finez betea bestetik.
Gizarteko harreman ekonomikoen arloan erakusten duen jokabidea
ere aipagarria iruditzen zait. Ez dago, noski, kritika sozial espliziturik, han-
dik mende askotara odol juduko pentsalari eta ameslari handiak Kapitala
obran egingo zuenaren antzekorik. Ez dago aberastasunen kritikarik.
Oraindik ez zen, agian, horretarako garaia. Baina begira honako hau:
“Behartsu bati dirua ematen diona, beste gauzekin laguntzen diona baino
pertsona hobea da; baina behartsua bere negozioen partaide egiten duena
da gizakirik onena” (406. zk.: Xabbat 63a). Edo beste hau: “Lur zati bat ez
daukan gizakia ez da gizaki” (100. zk.: Yevamot 63a). Ulertu nahi duenak
uler beza. Dena den, harrigarria da Talmudean noraino eta nola azpimarra­
tzen den behartsuei lagundu beharra. Eta zein zorrotz eusten dion oraindik,
laster juduen artean – eta kristauen artean geroxeago – erabat galduko den
korrituaren, interesen debekuari: dirua utzi bai, baina beti korriturik gabe.
Eta zordunak nolako gizatasunez tratatzen erakusten duen: “Dirua zor
dizun norbaitek ezin badizu ordaindu, saia zaitez haren aurretik ez pasa­
tzen” (421. zk.: Baba Metsia 75b). Eta aberastasunari dagokionez, hona
Ekialdeko eta Mendebaldeko espiritualtasun guztiek erakusten duten ikas-
gai zorrotza: “Nor esan daiteke aberatsa dela?”. “Bere zoriarekin pozik
dagoena da aberatsa” (277. zk.: Tamid 31b).
Talmuda oso patriarkala eta matxista da, baina horrek ez gintuzke
harritu behar, nahiz eta deitoratu behar dugun. Esate baterako, eta bitxike-
ria modura: Zergatik bilatu behar du gizonak emaztea, eta ez alderantziz?
“Galdu duenak jarduten du galdutakoaren bila eta ez galdutakoak jabearen
bila” (!) (139. zk.: Kidduxin 2b). Aitak semeari lanbidea eman behar dio;
alabari, berriz, “dotea, jantziak eta apaingarriak eman behar dizkio, gizona-
rentzat desiragarri izan dadin” (140. zk.: Kidduxin 29a eta 30b). Badira,
bere patriarkalismo puntu eta guzti, sentiberatasun zoragarria erakusten
duten hitzak ere, Rabbi Joseren hau esate baterako: “Inoiz ere ez nuen nire
emaztea bere izenez aipatu; hartaz hitz egiterakoan beti ‘nire etxea’ esan ohi
nuen” (144. zk.: Xabbat 118b). “Emaztea da gizon baten etxea” (144. zk.:
Yoma I,1). Baina tira. Bi mila urte eta gero, Talmudak matxismoa erakusten
duelako matxista izaten jarraitzea da deitoragarriena, eta guztiz onartezina.
Apaltasuna da Talmudean nabarmentzen den jakinduriazko beste
aholku nagusietako bat. Apaltasunak adiskidetzen gaitu geure buruarekin
eta besteekin. Apaltasunak askatzen gaitu. Apaltasunak salbatuko du mun-
dua: “Irain egiten zaienean ahotsa itxita gordetzen dutenen apaltasuna da

10 ERLIJIOEN JAKINDURIA

15_TALAMUD.indd 10 21/10/11 10:16


mundua salbatzen duena” (469. zk.: Hullin 89a). Apaltasunak neurtzen du
gizakiaren egiazko handitasuna. Eta deigarria da, apaltasuna goratzeko,
Laozi txinatarrak Dao De Jingean erabiltzen duen irudi bera aipatzen duela
Rabbi Janina ben Idik, uraren irudia alegia: “Urak gainak utzi eta beheko
lurretara jotzen duen bezala, horrela ere Torako hitzek utzi egiten dute
harroputza eta apalaren ondoan gelditzen dira” (463. zk.: Taanit 7a)7.
Eta, azkenik, bizi-jakinduriazko printzipio nagusien artean, Tanak edo
Biblia hebrear osoaren eta Talmudaren barne-barnean, judaismoaren muin-
muinean dagoen legea ekarri nahi nuke gogora: atsedenaren legea. “Santuak
– bedeinkatua bedi – esan zion Moisesi: xabbat izeneko opari zoragarri bat
daukat neure gordailuan, eta Israeli oparituko diot. Zoaz, emaiezu horren
berri” (178. zk.: Xabbat 10b.). Judaismoaren erakunderik bereizgarriene-
takoa eta ekarpen kulturalik handienetakoa da atsedenaren lege askatzailea.
Guztiz lege iraultzailea. Zazpi egunetik bat atsedenerako, zazpi urtetik bat
atsedenerako, “zazpi urte bider zazpi”tik bat ere (50. urtea, alegia) atseden
eta askapen osorako. Larunbateko atsedena gizaki eta abere guztientzat, urte
sabatikoko atsedena lurreko izaki guztientzat eta lurrarentzat, jubileu urte-
ko atseden unibertsala eta zor guztien barkamena eta esklabo guztien aska-
pena. Atsedena eta atsegina dira lanaren helburua, ez irabazia. Atsedena eta
gozamena lanaren helburu, eta ez alderantziz. Atsedenik atsedenera: hori
da, judaismoaren arabera, Jainkoak bizitzari, kreazioari, historiari markatu
dion erritmoa, benetan izatera irits dadin. Iraultza hori oraindik gauzatzeko
dago, eta badirudi kontrabidean goazela.
Adibide batzuk besterik ez dira horiek denak. Dena den, Talmudean
ez beza inork arautegi sistematiko bat bila. Koherentzia ikaragarria dago,
zalantzarik gabe. Baina baita kontraesanak ere, zorionez, Talmuda zeru goi-
tik jausitako legedi atenporala ez den seinale. Gure aroaren hasieran,
Nazareteko Jesusen garaitsuan, sonatuak izan ziren bi errabino handiren
arteko eztabaidak: Hillel eta Shamai. Hillel liberalagoa zen, egoera bakoi­
tzean legearen espirituak eskatzen zuenari adiago; Xamai estuagoa, idatzi-
tako araua aldaezinari leialago. Eskuetan duzun Talmudaren antologia
honetan murgiltzen bazara, sarri egingo duzu topo Hillel eta Xamai jakin­
tsuekin eta euren eztabaidekin.
Beste errabino baten pasadizoa aipatuko dut hari berean. Behin
batean, ataka larrian aurkitu ziren juduak, Ezekiel profetaren liburuan
Toraren aurkako zenbait arau agertzen direla konturatu baitziren. Ezekielen
liburua Tanak edo Bibliatik kanpo uztekotan zebiltzan. Baina neurri dras-

7  Ik. Lao Zi: Dao De Jing, 66. kapitulua (euskal bertsioa: Ibaizabal argitaletxea, Deustuko Uniber­
tsitatea, 2007).

TALMUDAREN ANTOLOGIA 11

15_TALAMUD.indd 11 21/10/11 10:16

You might also like