Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 1

4 Uraren zikloa

Lurrean, ura hainbat egoeratan aurki daiteke, eta hainbat prozesu izaten ditu.
Hain zuzen, prozesu horiek guztiek osatzen dute uraren zikloa.
(Hidrosferatik Atmosferara doa; Atmosferatik lurzoruetara eta Biosferara (bizidunek
hartzen duten ura); eta berriro, Biosferatik eta Lurzorutik, Hidrosferara edo zuzenean
Atmosferara)

Ziklo honetan, lau prozesu gertatzen dira:


 Lurruntzea. Eguzkiak itsasoko, ibaietako, aintziretako eta abarretako
ura berotzen du. Berotzean, ura lurrundu egiten da, eta atmosferara
igotzen da ur-lurrun eran; hala esaten zaio urari gas-egoeran
dagoenean.
 Kondentsazioa: Gora igotzean, ur-lurruna hoztu eta kondentsatu
egiten da; horrela, hodeiak osatzen dituzten ur tantak sortzen dira.
 Prezipitazioa: Ur tantak elkartzen direnean, handitu eta pisutsu
bihurtzen dira, eta horrenbestez, Lurrera jausten dira, euri, elur edo
txingor eran.
 Isurketa (iragazketa): Jausitako uraren zati bat lurraren gainazalean
higi daiteke, ibaiak eta errekak eratuz. Uraren beste zati bat lurrean
iragaziz joaten da, eta lur azpiko urak sortzen ditu.

You might also like