Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

BAKARRIK GARBITZEN ZEN KOMUNAREN MISTERIOA

Manu kanpaldi batetara doa. Hamabost egun emango ditu etxetik kanpo. Lagunekin
kanpin denda batean lo eginen du, animalia asko ikusiko ditu eta basotik txangoak
eginen ditu. Gainera begiraleek jolas eta ekintza pilo prestatu dituzte. Joateko irrikitan
dago.
Benetan emozionantea lehenengo eguna. Zeregin desberdinak egin behar zituzten
taldeetan antolatu ziren. Oso debertigarria zen. Talde batek janaria prestatu behar
zuen,beste batek ekintzak antolatu behar zituen eta hirugarren batek komunak garbitu
behar zituen. Modu horretan dena berehala bilduta zegoen eta goiz has zitezkeen
jolasekin.
Lehenengo egun hartan komunak garbitu behar zituen talde bat egokitu zitzaion
Manuri. Begirale batek azaldu zien nola burutu behar zuten lana, eta eskularruak,
trapuak, xaboia…. ekarri zizkien. Manuk ez zuen ulertzen zertarako zen zeregin hura.
Zergatik ez zeuden kanpalekuan bere etxean bezalako komunik? Bere etxeko komuna
beti zegoen garbi garbi eta usain ona zerion. Eta berak ez zuen inoiz garbitu behar
izan!Bere etxeko komuna bakarrik garbitzen zen!!
Kanpalekuan gauza gehigo ikasi zituen. Komunera joan behar zuen bakoitzean,
zikina topatzen zuen. Eta bere etxean ez zen halakorik gertatzen. Eskolako komunak
batzuetan zikinak ere egoten zirela bergogoratu zuen. Noski…..kanpaldiko eta eskolako
komunak ez ziren bere etxekoak bezain ongi “autogarbitzen”…. Ziur kalitate
exkaxagokoak zirela.
Pixka bat aspertzen hasia zen dagoeneko. Komunera zihoan bakoitzean
konketa hortzorez zikinduta topatzen zuen, askotan komuneko papera falta zen, pixa
lurrean, usain txarra….
Egun batean konturatu gabe komunetara joateari utzi zion. Eta bertara ez
hurbiltzeagatik ez zituen hortzak garbitzen otorduen ondoren, kakari eusten zion nahiz
eta tripako mina izan…
Oso ongi sentitzen zen kanpaldian, baina etxera bueltatzeko gogoz zegoen! Gauetan
bere etxeko komun garbiarekin amesten zuen, beti papera eta xaboia zuen
komuna,eskuohial garbiak zituen komuna…eta batez ere usain goxoa zuen
komunarekin amets egiten zuen…
Etxera bueltatu zenean lehenengo gauza….komunean sartzea izan zen!!!
Eskerrak beti bezala zegoela…hura gozamena. Ondoren familia osoari azaldu
zion kanpaldian egindako gauzak, egindako lagun berriak,ikasitako gauza
guztiak…..eta komunera joateak suposatzen zuen amets-gaiztoa!!!
Barrez lehertzen hasi ziran guztiak Manuren kexuak entzuterakoan. Kexu
zen kanpaldiko komunak bakarrik garbitzen ez zirelako. Amak azaldu zion inongo
komunarik ez zela bakarrik garbitzen, eta oso zeregin garrantzitsua zela. Ia egunero
egin beharreko kontura zela eta ez zela bakarrik ama batek egin beharrekoa.
- Orain badakizu Manu, hortzorez zikindutako konketa uzten duzunean, komuneko
papera bukatu eta ordezkatzen ez duzunean, pixa tantak komunetik kanpo bota
eta lehortzen ez duzunean….norbaitek hori guztiak topatzen duela ondoren.Eta
hori nahiko desatsegina da. Zuk kanpaldian bizitutakoa bezala gertatzen da
hemen ere.

- Bai ama, baina zergatik ez dago etxe honetan inoiz komuna hain zikin?

Orduan amonak azaldu zion etxe gehienetan amak arduratzen zirela komunak
garbi mantentzez. Badakitelako komun zikinetan erraz harrapa daitezkeelako
gaixotasunak. Horrek suposatzen du ia egunero egunero oso ongi garbitu behar
dela konketa, komuna, dutxa, lurra, ispilua,azulejoak… Amonak ere esan zion
eskuak garbitzeko xaboia eta lehortzeko eskuohial garbia egotea ere oso
garrantzitsua dela. Beraz, ezinbestekoa dela eskuohial zikina ordezkatzea, xaboi
potea bukatu denean betetzea, komuneko papera jartzea, hortzeskuilak maíz
ordezkatzea, txanpua falta den begiratzea,orraziak garbitzea…
Manu harrituta gelditu zen. Ez zekien HAINBESTE gauza eta zeregin zeudela
komun garbi baten atzean.
Amonak ere kontatu zion bera txikia zenean ez zutela etxean komunarik eta
askoz zailagoa zela etxea garbi edukitzea. Iturrietara ur bila joaten zirela
emakumeak, etxeetan ez zegoelako txorrotarik. Askotan ur hori izoztu egiten zela
eta izotza apurtu behar zutela gero etxeetan ura berotzeko. Ume txikiak ontzi
handietan sartzen zituztela bainatzeko eta askotan xaboi ere egin behar zutela
etxean, dendetan ez zegoelako.

Gauza gehiago kontatu eta kontatu aritu zen amona eta bapatean oheratzeko
ordua iritsi zen. Manuk “gabon” esan eta lotara joan zen. Gau hartan kontu
handia izan zuen pixa egiterakoan. Ez zuen lurra zipriztindu nahi. Eta hortzak
garbitu ondoren konketa garbi garbi utzi zue
- Ikasleei pasatako inkesta. ( fitxa 1)

BEHAKETA

ZURE ETXEAN NORK EGITEN DU: NIK AITAK AMAK BESTE


NORBAITEK

Erabili ondoren konketa garbitu

Eroritako pixa garbitu

Komuneko papera berritu

Eskuohialak aldatu

Dutxatu ondoren lurreko ura lehortu

Orraziak garbitu

Komuna desinfektatu

Ispilua garbitu

- Ikasleek taldeka, eskolako komunen behaketa egiteko erabili zuten txantiloia. (


fitxa 2)

IKERTU

Eskolan dituzun hainbat komun aztertu.

atsegina ez atsegina desatsegina

Garbitasuna Usaia Beti dago behar Leku atsegina


dena? da?
5 eta
6.mailakoa

Patioko
komuna

1.mailakoa

2.3 eta
4.mailakoa

You might also like